www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 7:
De obligatione in eucharistiam
et in devotione nostrâ

 

In Dominicâ 18 post Pentecost.

Ecce offerebant ei paralyticum jacentem in lecto. Math. 9.

 

        Dugu egungo ebanjelioan Kristoren Majestadea sendatzen perlesias eri zegon bat, ta dugu egungo egunean mediku dibino gau aldarean sendatu naiak gure arimen perlesia. Orduan egin zuena bera dago emen ere, biotza ain noblea, eskua ain poderoso duena, nola orduan; eta estire falta, orduan bekala, perlesiatu bat gorputzean, orai perlesiatuak ariman. Bada, o mediku dibinoa, orduko potestadea ta borondatea du orai ere, orduko-gisa aurkitzentu perlesiatuak orai ere; bada, egin bez orduan bekala milagro bat, kendakigun guzieri arimen perlesia. Eta zein ote da arimaren perlesia? Debozio-falta, nagitasuna edo pereza, zerengatik ala nola gorputzaren perlesiak inpeditzen baitu mogitzea eskuak, edo oñak, edo berze mienbro arrapatzentuenak, ala perezak edo nagitasunak kentzen digu biotzaren afizionea, gana ta ansia gauza onetarako. Beras, nik, Jesusen mutil bekala estut libertaderik autazeko egungo asuntoa; presente dagolaik sakramentua, ta delaik munduan ta erri gebetan ainberze arima perlesiadun, nagi, debozio ta ansia gabe sakramentuagana, diogulaik guziek obligazio ezin iagos. Agrabio in nezoke nere nausi onari, ezpanez prokura erremediatzea nere aldetik perlesia gau ain lastimosoa. Estiot zerbitzatuko debalde, ongi pagaturik nauka, ta ez dezaket izan perezarik iteko inala, dagolarik beira presente bere Majestadea. Baña zer in dezake gizon miserableak, ezpadio asistitzen bere Jaunak? Ortako billatuko dut enpeñu bat ona. Orrek, Maria, guzien Ama ona, guk bear bekalakoa, enpeña bez bere grazia. Abe Maria.

        Lenbiziko debozioa ta andiena da sakramentu sanduaren debozioa, zeñetan beneratzen baitugu ez imajinan edo idurian, baizik errealidadean presente, Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoaren Majestadea, ta berareki Aita eternoa ta Espiritu Sandua, baita erratea Trintate guzia. Motiboa da beraren ontasun infinitoa, manifestatzen dena prinzipalki misterio gontan. Au biziro sinestaturik konsidera baledi ongi, nork ez lezoke izan debozio biotzeskoa? Goazen, nere fielak, konsideratus gutitto bat. Nor dago hostia txipi gontan? Ez errelikia edo figuraren bat, ez lurreko erregeren bat, ez sanduren bat, ez Ama Birjina. Ia ta ia dena dago, zeruko ta lurreko Jauna. Zerk dauka ala prisionero-gisa? Bere amorioak guregana. Zer nai du? Guri ongi egin, gu bereki unitu. Bear gaitu gu zerbaitetako? Deustako ere ez; guk zer in dezokegu, ezpada agrabio geurenganik, errealki in ta itenbaitiogu asko. Ta alaere dago? Dago ta egonen da azken juizioko eguneraño, zeren ala baitu gusto bere Majestadeak, onesten gaituenak bere biotzaren noblezagatik solamente, guk mereji gabe. Balia bez, bada, arrazioak. Barin badiogu debozio Ama Birjina Pilarekoai, Kaminokoai, Aranzazukoai ta alakoei, zeren dagon tenplu gaietan beraren imajina bat aparezitua. Barin badiogu debozio sandu bati, zeren dagon arren gorputz ila edo errelikia elizaren batean; ta alakorik gabe ere barin badiogute debozio aingiruei ta sanduei, zeren baitire Jangoikoaren adiskide ta gure medianero, zenbat ia arrazioreki bear diogu izan aingiruen, sanduen ta Ama Birjina beraren buru denai, ta presente dagonai errealidadean? Balego errantugun eliza gaietan Ama Birjina bera personan dagon bekala zeruan, nola gindoazke guziok boladan adoratzera gure Erreina soberana? Bada, zein andia ta amablea den erreina gau, infinitoki andiago ta amableago Jesus sakramentatua, errege guzien errege ta Jaun goikoa.

        Alaere kuadratzen zaida gure erreina ta Ama amablearen konparazioa, zeren ezpaita berzerik obeki adiarazi dezakenik dioguna. Zenbait sandu ta sanda fortunoso zori onekoei, agertuzaiotenei Ama Santisima mundu gontan, nola arrobatu diote biotzak? Nola utzitu amorosturik bere Majestadeas? Oroitzen naiz San Ildefonso Toledoko arzobispo izanas, zeñek zerengatik eskribitu zuen Maria Santisimaren birjinidadeas, ta defendatu zuen herejeen kontra birjin izan zela erdibañolen, erditzean ta erdiaskeros, premiatu zue Ama Santisimak bere kapellana bere donzella baten medios beñik bein. Santa Leokadia Toledoko patronaren egun bates, juntaturik klerezia obispoareki, kortea ta jende guzia errege Rezekintoreki sandaren tenploan zelebratzera festa, ellegaturik obispoa orazio egitera sandaren sepulkroan, derepente goratu ze gañeko arlauza, ta atra ze Birjina sanda, ta edaturik eskua obispoagana erran zio: Zuregatik, o Ildefonso, bizi da nere erreinaren gloria, zeruetako leku goienean dagonarena. Au erran ta itzuli ze bere sepulkrora. Ez kontent erreina andia demostrazio amoriosko gau eginas bere sazerdoteari, berze egun bates jautsi ze bere Majestadea zerutik, jarri ze obispoaren katedran, ta etzelarik au trebe goratzera ere begiak errespetoaren utses, erreina andiak mintzatu zio amorosa: Ildefonso, ene hume onetsia, zeren defendatu baituzu nere birjinidadea afekto onareki ta goardatu baituzu zeurea kuidado guziareki, etorri naiz zure konsolatzera ta erregalatzera kasulla gau, zein paratu bear duzu nere festibidade prinzipalenetan. Au errateareki utzi zio kasulla bat agitz preziosoa, alako eskuetaik etorria bekalakoa. Nolako dulzura uste dugu, nolako debozioa itxeki zekiola sanduai biotzean? Zer errain dut alako faborees zerutik sanduei egines ala Ama Birjinak, nola Jangoikoak berak?

        Eta zer uste duzie, agian fabore gaiek zirela andiagokoak ezi ez iten diguna guziei sakramentu gontan? Emen nainuke izan habilidade sinestarasteko egia gau, argia bezain klaro dena, etzirela ain andiak ere, naiz ziren extraordinariogokoak. Orai bere karidade geiegiagatik ain ordinario, usu, maiz ta kontino iten nola baitigu au, etzaiote iduri tontoei ainberze, delarik infinitoki ia. Berze alde ere bai, zeren ezpaitute ikusten begis; baña sandu gaiek berek baleukate autara errezibitzea fabore gaiek au gabe, edo fabore gau aiek gabe, auta lezakete au aiek gabe, lenago ezi aiek au gabe. Esta zer dudatu ontan, zeren Jesu Kristo bera errealki ematea ia da ezi eman dezaken guzia beras landara. Ikusi edo ez ikusi esta sustanziarako; aski da xakitea bera dela, ta ori badaki fede barin badu ta kristio barin bada. Errege baletor gure errira, ezleike geldi ez txipirik ta ez andirik joan gabe ikustera. Zer den kuriosidadea! Baña bere Majestadea ezpaledi utzi nai ikustera, baizik egon kortina baten berze aldetik aitzen guzien memorialak, ongiegin naiak, ori ziertoki xakinik, ez leizke izan baizik tonto-utsak ezlezaketenak akudi kortinaren aldakara honratzera errege ta eskatzera mertxede. Zeruetako Errege Jauna dago emen errealki, baña estalirik akzidenteen kortina gorreki; ez nadiela izan ni ain tonto, ezi ez dezaten estima, adora ta eskatu, naiz ez ikusi, dakitelaik ikusis baño seguroago dagola presente, aitzen ta ikusten nauela bere Majestadeak. Zer biajeak Santiagora, Erromara, Jerusalena adoratzera apostoluen errelikiak, ta Kristoren pasioaren memoriak. Emen ez Santiagoren, edo San Pedro ta San Pabloren gorputzak, ez pasioaren memoria utsak, baizik padezitu zuena bera dugu bizirik errealki sakramentuan. Juan de Abilak bere diszipulo bati Jerusalena joan naiak zegonai erran zio: Estaukazu emen eutxaristia? padezitu zuenaren memoria materialak ez, lekua ez, baña bai padezituaren memoria bizia, ta padezitu zuena bera.

        Santa Teresak humildades erraten zio gure Jaunai iten zizkion faboreengatik: Jauna, ezdezazkiela galtzera bota bere donoak ixuris ain merejiestuen batean. Niri ere gogoratzen zaida sobra ongi errezibitus gutiago estimatzen tugula ingratoek. Bein edo bein digna baledi jaustera mundura bere Majestadea, uste dut estima gindezakela anitz, eta anitz arrazioreki. Orai egotea kontino ia da, ta estugu ia estimatuko? Nori gogoratu zekioke ametsetan ere ellega zeikela denbora, noiz egonen zen gureki gure desterru gontan Kristoren Majestadea kontino? biziko zela bai bere denboran bazekite lengo Aita Sanduek, ta ala deseatzen zute suspiro ta ansia guzieki. Baña il ta erresuzitatu, ta igan ondoan zeruetara, injeniatuko zuela bateo egotea gureki lurrean, nork bear zue pensatu? Eta orra nola dagon sakramentu den tenplo guzietan. Begiek estute ikusten, ikusten du fedeak. Fede barin bada, nola estire debozios urtzen biotzak? Nola estire onara enkaminatzen pensamentu ta afekto guziak? Erroman solamente balitz aldareko sakramentua, Erromara bear ginduke joan arrastaka ere adoratzeagatik. Zer errain dut errezibitzeas geuren barnean? Zer errain dut etortzeas bere Majestadea etxe pobreenetara? O fede bizia, non zara? O kostunbrea, nola kentzen diozuten gauzarik andienei ere admirazioa? Nola esten ia debozio, agradezimentu ta amorio Jaun sakramentatuai? Nola ainberze epeltasun ta pereza? O perlesia lastimagarria! Jauna, senda bez, otoi, il daitzen baño len desditxatuak; estaien agi bizitzea ta iltzea ezaundu gabe ta estimatu gabe duten ondasun andia.

        aitu orduko mezaren, edo minerbaren, edo sakramentuain festaren señalea edo ezkila, bear ginazke alteratu bozkariundes, amorios, deseos, honratu naies gure Jauna. Serafinek dudarik gabe, presentadaieneko hostia sagratua, asistitzen diote tinel andik eta emendik guzien Errege sumoai bekala bere goardia errealek. Nola daude nagi mundukoak, ebengatik paratzen delaik, ta ez aiengatik? Jangoikoa alzinatzen gure billa gure naies, eta gu ain nagi billatzeko ta estimatzeko Jangoikoa? Elizako buruek konzeditzentuste induljenziak asistitzeagatik alako funzionetara; gure Jaunak mereji du ta izain du gusto, guk diogu obligazio, ta atrako dugu probetxu; nola ezkara ansiatuko gure Jaunaren presenziara geuren onagatik ere bidanabar? O, esta alako sandurik guri faboratzeko, nola sandu guzien sandua, Jesus sakramentu gontan dagona! obe nuke guzi guziak baño ene alde ta adiskide ain deus guti iduriduengoi. Emen, emen bear lirazke gure biotzak erre ta konsumitu amoriosko afektoeki, nola inzensua suan Jaunonen obsekiotan. Emen bear litzake izan gure errefujioa ta errepausa munduko miseria ta joanetorri edo goraberaen ertean. Emen gure konsolua aflikzioetan, gure alegria tristuraetan, gure erremedioa malhurrerietan, gure bear dugun on guzia gaitz guzietan. Emen gure gerokoaren logratzeko medioak ta dilijenziak, zeren baita gloriako prenda, ta gloriaren jabea ta emanzalea. Emen gure desaogatzea, humeak aitareki bekala, sekulako suertearen arrixku ta beldurtasunean. Emen gure humillatzea bere maipean bekala, gure eskatzea beraren oñetan, gure porfiatzea salba gaitzan. Domine, ad quem ibimus? Jauna, norengana joanen gara? Tibi derelictus sum pauper, guzienganik desanparaturik, pobrettoa ni, utzia nago berorren eskura; orphano tu eris adjutor, humezurza gonen anparo guzia ene Jesus ona. Dum veneris judicare, noli me condemnare. O ene Jesus juzgatu bear nauena, ez nazala kondena. Ô Jesus, esto mihi Jesus, o ene Jesus, biz enetako Jesus salbazalea, salba benaza. Inveniat servus tuus gratiam in oculis tuis, aurki bez bere sierbo gonek grazia berorren begietan. Biz berorren eskojituen bandatik au ere bat. Naiz guzia galdu, berori biz ene ondasun guzia; ori nere, ni orren orai ta beti. Ne permittas me separari â te, ez dezala permiti aparta nadien ni orrenganik beñere. Porfiatzeak asunto gontan estu enfadatzen Jesus onegia. Eta ala dagoke bat egon ta egon, porfia ta porfia humilki: Jauna, ni ez naiz deustako ta estut deus balio; baña orren Majestadeak deus baño iagotan erosi nau, eman baitu neregatik bere bizia ta odol preziosoa ainberze tormenturen kostus; Jauna, bere pasio ta eriotzeagatik, bere odol ixuri zuenagatik, bere borz llaga gurutzean errezibitu zituenengatik, bere Ama Birjinak eman zion esneagatik, sakramentu gontan mostratzen digun amorioagatik, ez nazala utzi galtzera ni, neregatik ezpada, estaiengatik malogra orrek egina ene fabore. Jauna, orrek in bez guzia doaiik ta grazias. Alaxe porfia, ene humeak, posible da in dezan grazia. Berzerik ezpadakizu, edo ezpauzu fadorik, imajina zaite txakurtto bat bekala zeure nausiaren mai pean, ta eska zozu eman dezazun zenbait apur bere maietik bereai bekala. Edo berzela figura zaite ala nola jaun andiek zezaketen iduki pobre ezindu bat karidades, ala zauzkiela zu Jaunonek bere etxean karidades, errehus estropeatu balia estaiken bat bekala, ta erran: Jauna, Jangoikoaren izenean limosna bat. Azkenean au berere ziona Dabidek: Ut jumentum factus sum apud te, et ego semper tecum, asto bat eginik nago orren alzinean, eta ni beti orreki. Ori da ene bizia ta ene gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa