www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 64.
De bonâ et malâ confessione.
ann. 1781

 

Gaudeo non quia contristati estis,
sed quia contristati estis ad poenitentiam. 2 Cor. 7.

 

        1. Erranik ia konfesioaren ministroa, materia, forma ta sujetoa, nainuke ia asi erakusten ongi konfesazea, suponiturik gauza ziertoa bekala, ezi dakienak ongi konfesazen, dakiela salbazen bere arima, iragazten gloria ta bereganazen Jangoikoa; ala nola estakienak konfesazen, ezpaitaki deus onkirik. O konfesioa, zu ezpazina munduan, zer lizake munduas? Nor sal baleike? Baña, o konfesioa, diot berriz orai, zu izanik ere, zenbat galzen den, zeren ezpaizaitute ongi usazen! mereji du asunto gonek serioki tratazea, adiarazis konfesio on ta gaistoaren diferenzia, joateko ikasis konfesazen.

        2. Jangoikoak, inzinduzanak zu zeuroi gabe, etzaitu ia orai salbatuko zeuroi gabe, dio San Agustinek. Qui fecit te sine te, non salvabit te sine te. Jangoikoa alzinazen da, argizen dizu, asitizen dizu salbazeagatik zure arima; guziareki etzara salbatuko, ezpaduzu zerbait egiten zuk ere. Zer eginen dut salbazeko nik? Goardatu mandamentuak. Eta autxi badut bat edo berze, zer inen dut? Konfesatu ongi. Esta berze biderik zerurako. Bi estadotan konsidera daike persona: Edo autxi gabe mandamenturik, au da, bekaturik in gabe; edo autxi ondoan mandamenturen bat, au da, bekatu in ondoan. Lenbiziko estadoa da inozenzia, ura da lenbiziko bidea zerura; au galdu ondoan esta berze biderik baizik penitenzia, au da, konfesioa. Lenbizikoain gañean erran zizute aski bataiazerakoan, lenik eliza atarian: nai bauzu sartu bizitza sekulakoan, goardatu mandamentuak. Gero bataiatu ta berla, emanik pañoloa, erran zizaizu: Tori graziaren bestidura txuria, ermazu mantxatu gabe Kristoren tribunaleraño, izateko partizipante Kristoren glorian. Gero, berriz, bela itxekirik eman zizaizulaik: Arzazu argi itxeki gau, goarda zazu erreprensiorik merejitu gabe bataiarriko grazia. Baña ia galdu ondoan grazia gura, aizazu: Aut paenitendum aut ardendum, edo konfesatu edo kondenatu. Konfesazen bagara ongi, fiela da Jangoikoa, au da, bere itzaren kunplizalea da, barkatuko baitigu, dio San Juan Ebanjelariak (1. c.1). Baña ezpagara konfesazen, edo gaizki konfesazen bagara, galduak gara dela dio Jesu Kristok: Nisi paenitentiam egeritis, omnes similiter peribitis. Ez konfesazea, ta gaizki konfesazea bardin dire zenbatenas estiguten ematen lengoen barkamentua; diferenzia dute ontan, ezi ez konfesazea esta ain gaisto nola gaizki konfesazea; ez konfesatus estaike logra barkamentua, baña gaizki konfesatus, estaikelaik logra barkamentua, añadizen da kondenazioa konfesio gaistoaren bekatuareki. Bada, konfesio gaistoa gaistoago barin bada ez konfesazea baño, beira zenbat diferenzia doaien konfesio gaistotik onera: Ainberze, nola infernutik zerura. Da klaro, zerengatik konfesio gaistoareki erxten da zerua ta idikizen da infernua, ta al rebes, konfesio onareki erxten da infernua ta idikizen da zerua.

        3. Estakit erran daiken ia konfesio on ta gaistoaren diferenziain gañean. Esta desditxa andiagorik nola kondenazea infernura, esta ditxa andiagorik nola salbazea glorian. Orai bada, beirazen delaik bat bi gauza diferente geben peligroan, diot, infernuaren ta zeruaren ertean, zer nailuke ia baizik izatea adiskide bien gilzaduna, ertxiarasteko infernuko ataria, ez erorzeko artan ta idikiarasteko zerukoa, sarzeko ontan? Etzinduke nai ia? Bada, ia duzu, zerengatik ez solamente duzu adiskide zeruko ta infernuko atarien gilzaduna, baizik, errateko ala, zure eskuan dago idikizea edo erxtea atari goiek. Sazerdoteai eman zaizkio zeruko erreinuko gilzak, tibi dabo claves regni coelorum, baña alako maneran ezi ez dezake idiki nai duenai ta ertxi nai duenai, baizik obligaturik dago idikizera ongi disponiturik dagonai, ta erxtera gaizki disponituik dagonai zeruko ataria, nai ezpadu ere. Baña zuk konfesazeareki ongi, obligazeunzu ematera absoluzioa, au da idikizea ataria; ta gaizki konfesazeareki absolbi bazindez ere, ezleike balio absoluzionegoi, ezleike idiki ataria; Beras, zure eskuan dago idikizea edo erxtea, oroat nola baitago zure eskuan ongi edo gaizki konfesazea.

        4. Orai ia erran daiken guzia gutiago da erran duguna baño, adiarasteko konfesio onaren probetxua ta gaistoaren kaltea. Baña pinta zagun zenbait konparazioeki au berau. Baliz gizon bat lukena bereki erredoma bat beterik balsamos, zeiñeki solo untatus senda leizen eritasun ta abernu guziak, balidoeie disponiturik modu gontan ta berzean untatu bear dena, ezperen itzulibalei beneno ilarasteko eria, zer kuidadoa disponizean bear bekala? Konfesioan dugu depositaturik Kristoren odolaren balsamo preziosoa administrazen duena konfesoreak, errizibitu bear duena bekatariak; baña kuidado, nolako disposizioareki ellegazen den, ezi ongi disponituei ematen diote osasun espiritualea ta bizitza sekulakoa; ta gaizki disponituei eriotzea eriotzeain gain beren kulpas. Baliz gitarra bat zein soñazeareki, Dabiden arpa bekala, ongi, igesinbailezate gorputzetik gaistoek ta malurreria guziek, ta arimatik tristurek, penek ta kuidadoek, baña gaizki soñatus firmabaleites ia gaistoak gorputzean, ta aumentabaleites naigabeak ariman, zenbat eman gindezaken ongi soñazeagatik? Konfesioa da zitara amar kuerdetaik soñazen dena, au da, amar mandamentuetaik iten dena, ta borz diferenziaeki, au da examina, dolore, proposito, konfesio ta satisfakzioareki; iten bada ongi konfesioaren soñugoi Jangoikoaren agradoan, esta deabru, ta ez bekatu, ta ez gaiz espiritualerik, ezpaita desterrazen penitenteagandik; ala nola gaizki iten bada, firmazen baitire deabruak ta bekatuak ariman sakrilejio garren medios. Nork estu naiko ikasi ongi konfesazen?

        5. Baliz bañu bat edo iturri bat, non bañazeareki solo, lenetik eginik zerbait prebenzio, garbibaleiz sarnosoak, txuribaleiz belzak, ederbaleiz itsusiak, gastetubaleiz zarrak, ilak biztu; baña, al rebes, prebenzio piska baten faltas geldi baleitez an sarnosoak sarnosoago, belzak belzago, itsusiak itsusiago, zarrak ezinduago, zein gogotik kuidatuko luketen askok joateas prebeniturik ongi. Orai bada, konfesioa da iturria non garbizen, ederzen ta itzulzen baitire arimak Jangoikoaren agradora, baldin konfesazen badire ongi, baña ezperen joanbaño gaizkiago atrazen dire. Baliz, en fin, arbitrio ta medio bat aisa guziek usazezaketena, iragazteko aita sanduen, erregeen ta prinzipe guzien grazia, ta aien adiskide estimatua ta honratua izatea, zer kuidadoreki usalezaketen askok medio gura, baldin ezperen iduki bear balire aien traidore aborrezitutako? Orra konfesioa, non ellegaturik ongi konfesazera Jangoikoaren etsai bizitu dena, berla iten da berain adiskide ta hume maitea; ta ia da Jangoikoa sollik ezi ez errege ta prinzipe guziak; ta artas landara lograzen du Ama Birjinaren, aingiruen ta sandu guzien onginaia; baña ezperen, aborrezizen du Jangoikoak, estu ikusi nai Ama Birjinak, estare batek sikiera sandu guzietaik.

        6. Au guziau dakigulaik fedes, nola estugu ikasten obeki konfesazen? Ain aisa baliz gorputzendako erremedioa, nola ezkindeizken deskuida! Eta gorputza ain bat da arimaren aldean, nola kaskilla mamiaren aldean, loia urrearen aldean, ta lurra zeruaren aldean. Bada, estuenak kuidazen ongi konfesazeas, edo estu estimazen bere arima, edo estu sinestazen erran dutena. Ezpadu estimazen bere arima, zer errain diot, baizik ikus dezala kostatu dela Kristoren bizia ta odola? Ezpadu sinestazen errana, zer inen diot ia, ekarri baño testimoniotako Jangoikoaren itza? Testigoak ekardezazket millaka ta millonka. Testigo San Pedro: ukatu zue bere Maestru Dibinoa, merejitu zue arren kastigoa; baña konfesazeareki bere kulpa, ain grazian ain adiskide itzuli ze Jaun andiareki, ezi in baizue bere bikario lurrean, ta apostoluen buru. Testigo Magdalena, zein eginik espiritualki sarnosa, itsusia, belza ta ila ariman, konfesazeareki Kristoren oñetan garbitu, edertu ta itzuli ze ain kuadrable Jangoikoaren begietan, ezi lograzen baitu birjina ta sanda guzien alzinean egotea letanian. Testigo San Pablo, zein izanik len Kristoren ta kristioen persegizale, konfesaturik bere kulpa, garaitu zue demonioa ta bere afekto gaisto guziak, ta da orai Jesu Kristoren baso eskojitua. Testigo San Agustin, zein eriturik ta txoil mantxaturik desonestidadeen ta herejien bekatues, garbitu ze ain ongi Kristoren odolas, konfesaturik bere bekatuak, ezi orai da Elizako doktore afamatua. Testigo ladron ona, zein bizi guzian biziturik ladronkerian, zeren guruzifikaturik zegolaik Kristoren saietsean konfesatu zuen bere kulpa, nos quidem digna factis recipimus, ta eskatu zion miserikordia, instantean idiki zue paraisoa ta errobatu zue zeruko gloria. Zertako testigo ia? akaba zagun: Biz persona bat Judas baño gaistoagokoa, Luzifer baño demonioagokoa, zeiñek dituen bildurik bere baitan munduan in diren gaistakeria guziak; konfesa bedi ongi, errezebi bez absoluzionea, ta instantean barkaturik dago guzietaik, zerengatik bekatu guziak Jangoikoaren piedadeaindako ain bat dire nola armirmau sare bat desegiteko; ta andiago da Kristoren odolaren birtutea, zeñek obrazen baitu konfesioaren sakramentuan.

        7. Orai bada, guziau ala delaik, zerengatik galzen da sekulako ainberze kristio? Zerengatik, edo zer fundamentus diote anitz aita sanduek, kondenazen direla kristio geienak? Esta berze estorburik zeruko, baizik bekatua, ta esta berze motiborik infernuko, baizik bekatua; baña onen barkazeko dugulaik konfesioa, zer gisas dire gutienak salbazen direnak, konfesazen direlaik geienak? Numquid resina non est in Galaad, aut medicus non est ibi? Esta medizinarik, esta konfesiorik Elizan? Esta medikurik, esta konfesorerik? Bada, ta abasto. Quare ergo moriemini domus Israel? Zerengatik, bada, kondenatu bear zarate Kristoren familiakoak? Zerengatik konfesioa, dena bere izates erremedio, itzulzenbaituzie beneno, gaizki konfesatus. Santa Teresa de Jesusek erraten zue, direla konfesio gaistoak daukatenak beterik infernua; ta predikari bati eskribizen diolaik erraten dio: Aita, predika bez anitz aldis konfesio gaistoen kontra, zerengatik deabruak estu berze lakiorik, non ia arima arrapazen duen nola ortan. Nor esta pasmazen adizeas au, ta diolaik sanda batek ain diskretak? istari batek arrapazeko txoriak parazentu lekeda ta lakioak iturri bakan zenbait den lekuan; an da non iten duen baza obrena. Badaki demonioak, istari infernaleak, estugula bekatariek berze iturririk, baizik konfesioa, arara guziek akuditu bear dugula ezin berzeas, estelaik berze erremediazeko modurik; bada, an da non armazen baititu bere lakioak, an da non arrapazen baitu ia arima. O lastima!

        8. Zenbatek uste dute konfesazegoi estela berzerik baizik zeremonia bat, belauriko paratu ta erratea bekatuak, kuidatu gabe iagos? Zenbat doaz konfesazera kostunbres, zerengatik doazin berzeak? Zenbat examinatu gabe dilijenteki konzienziaren zokoak? Zenbat kuidadorik gabe, sustorik ta pena gutiagoreki bekatues, nola despatxatukotusten fite kuidazen dutela ia, ta baruik egoteas? Zenbat doaz ain sereno ta ajolakabe, nola ezpalute baizik erratea mandamentuak, ta kontazea historia bat? Zenbat egoten dire konfesio alzinean estakitela zer egin, diskurritu gabe zer egin duten Jangoikoaren ta beren kontra, ta ansiarik gabe nigar egiteko gaizki egin guzias, ta despeizeko beingoas bizimodu gaistoa? Zenbat konfesazen dire bearestiren sinplekeries, utzirik bekatu andiagokoak? Zenbatek estute deklarazen beren biotzetako intenzio gaistoak, malizia ta pikardia sekretoak? Zenbatek estute agerzen beren kodizia, beren suberbia, beren ira ta gañarako eritasunak? Zenbatek konfesazeunten inbolokatus bere malizia maliziareki estaiengatik entenda, edertu naies beren buruak, exkusatus beren faltak, botatus berzeeri kulpak? Zenbat berze defekto egiten da konfesioan, ta bizizen da engañatus bere burua? Zenbatek, en fin, konfesazen direlaik maldizio ta gezur lebees, estute iten memoriarik beren obligazioetan faltatu dutenas, inporta baitu anitz ia? Idatzarri, artu kuidado, egin aprehensio, ezperen aurkituko zarate konfesios ta bekatus beterik batean, lo engañosoareki deabruain lakeoan, idatzarzeko infernuan. In bada bekatu, edo ongi konfesatu, edo betikos kondenatu! Esta barkazen, ezpada ongi konfesazen, ala nola ongi konfesazen delaik, barkazen baita guzia, dena dela. Aizagun exenplutto gau konforme egungo misterioai, non presentazen baizaigu Ama bere Semeareki eskuetan (In die Purific.) (Abreu spec. paroc lib. 7. sect. 5. SS. 3).

 

aurrekoa hurrengoa