www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 5a
post Pascha.
De oratione et circunstantiis

 

Si quid petieritis Patrem in nomine meo,
dabit vobis. Joan.16.

 

        Egun, nola errogazioen bezperan, paratzen du Elizak prebenzios bekala ebanjelio zori-oneko gura, ta esperanza ones betea, Jesus onak erran zuena bere despeidan mundutik: Zierto zierto erraten diziet, eskatzenbadiozie ene Aitari zerbait ene izenean, emanen dizie. (Orai arteo eztuzie deus eskatu ene izenean. Eska zazie ta izain duzie, izan daien zuen gozoa betea edo kunplitua. Ala dio San Juanek). Si quid petieritis Patrem in nomine meo, dabit vobis. Lenago kontatu zue San Lukasek, erran zuela Jesus berak, (c.11.) erakutsi zuelaik Aita gurearen orazioa: Nik erraten diziet zuei, eska zazie ta emanenzaizie; billa zazie ta aurkitukouzie; dei zazie ta idikikozaizie. Petite et accipietis etc. Jesu Kristoren errana da au, da beraren itz erreala ezin daikena falta; lenago faltako dire zerua ta lurra. Da egietafedea sinestatu bear dena firmeki, ta ezin para daikena dudan kunplituko ote den; lenago duda nezake argia ote den ilun, edo iluna argi. Ia, beras, zeren bear gara? Zer falta dakiguke, geurok nor bagara? Ondasun guzien iturria non den badakigu, dela Jangoikoa leku guzietan dagona presente. Giltza eskuan paratu digu Jesu Kristok, baita orazioa, edo eskatzea beraren izenean. Nola deskuidatzen gara? Oh Jauna, eskatu ta logra baledi! Guk asko aldis eskatu, ta eztugu logratzen. Nola dateke ori? Jesusek dio eskatu ta emain digula, zuek dioze eskatu ta eztiziela eman; Jesusek baietz, zuek ezetz. Nik badakit Jesusek diola egia, ta uste dut zuek ere eztiozela gezurra. Beras, zerbaitetan dago diferenzia, bide dago eskatze-gisan. Gilza gonek bide du bere maña; ezi badakigu, atariko gilza, izanik ere bere proprioa, inguratzen bada kontrako aldera, eztela idikitzen ataria. Eskuieko aldera bear, ta zuk ezkerrekora indar, debalde ai zara, eztuzu idikiko gisa ortan. Badio gure giltza gontas klaroki Santiagok: Petitis, et non accipitis, eo quod male petatis (C.4.) eskatu ta etzaizie ematen, zeren gaizki eskatzen duzien. Beras, maña ta habilidadea dago ongi eskatzean. Au ikasten ta egiten badugu, fiadore da Jesus, etzaigu ukatuko eska dezaguna. Goazen, bada, ikusis. Ortako bear dugu grazia. Graziaren Ama da Maria Santisima; estima zagun aingiruareki. Abe Maria.

        Guziok orazio iterakoan gara Jangoikoaren pobreak eskean gabilzanak, Nausi andiaren etxeko atarietan dei ta dei gaudenak, dio San Agustinek. Gure bearrak dire anitz, ezin kontaala, baña gure limosna-egillea ere da guzis poderosoa ta aberatsa, ta piadosoa, ona ta liberala ainberze, ezi ezta pobretzen, ta ez nekatzen emanes; beti dago eman naiak, manazen digu eskatzagula, ofrezitzen digu emain digula, ta kexazen da ez eskatzeas ongi. Bere Seme bakar Jesu Kristok ematen digu itz, eskatzen badiogu zerbait beraren izenean Aitari, emanen digula, si quid petieritis Patrem etc. Eta ia dena, bere Aita kontazen du gure Aita; por konsigiente bera kontazen da gure anaia, ta ala erakutsi digu erragula berareki bateo Aita gurea etc. Jangoiko Aita gau inmensoa bekala dago leku guzietan, orgatik leku guzietan in daike orazio; baña espezialki tenploan, zein dio dela bere etxea ta orazioaren etxea, domus mea domus orationis vocabitur. Orai, bada, gure lastimarik andiena ezta pobre izatea, baizik ez naia eskatu, ta ez xakitea eskatzen. Goazen, bada, ikasis. Nork pensatu bear zue pobreek etzekitela eskazen? Badire eztakitenak; batzuk pobre suberboak, berze batzuk pazienzia gabeak, berze batzuk inutil-utsak. Bentzait Jangoikoaren etxeko pobreetan alako franko da. Orra zergatik eztugun errezibitzen, dagolaik emanzalea eman naiak, ta itz emanik emanen duela eskatzen badiogu ongi, dabit vobis.

        Ortako irur zirkunstanzia bear dire goartu: Lenbizikoa zer eskatu; bigarrena noren medios eskatu; irugarrena nola eskatu bear den. Lenik diozen gartara, eskatu ta eztiziela ematen beti, diot ofrezitu duela ematea ez edozein gauza dena dela, ezi asko aldis guk eztakigu zer den on, zer zaigun konbeni; badaki, ordea, gure Aita zeruetan dagonak. Asko aldis guk eskatua etzaigu konbeni, orgatik eztigu ematen, ta ez ematean iten digu mertxede, ezi gauza gaixtoa baño obe da gabe ona. Ta emate gisa bat da ori ere; baña asko aldis eztelaik on gauza eskatua, arren partes ematen digu berze gauza bat on dena; eta ala orazio ongi iten dena beñere ezta alfer. Ofrezitu duena bada emain duela, da zer eskatzen dugun beraren izenean: si quid petieritis in nomine meo. Zer izen du? Jesus. Zer nai du erran Jesus? Salbazalea. Beras, beraren izenean eskatzen dena da solamente salbatzeko on dena, dion bekala San Agustinek. Ia, beras, lurreko gauzak, ondasun, eraizio, denbora-aldi, fortuna deituak, osasuna ta alakoak, eska beti kondizioreki: Jauna, konbeni bada, ta plazer badu. Zeruko gauzak, grazia, arimaren salbazioa, bekatuen barkamentua, argitasuna ta azertua Jangoikoaren bidean, kontrizioa, karidadea, humildadea, pazienzia ta berze birtuteak, ta onak, oriek eska sueltoki.

        Bigarren zirkunstanzia orazioan noren medios, in nomine meo dio, Jesus ona dela medio. Ezta berze izenik zeruaren pean, dio San Pedrok (In.act.Ap.) zeintan gaizken salba. Ezta berze nioren baitan salbaziorik, ez gauza onik, ez eta esperanzarik ere. Jesus, Jesus est solus unica salus: Jesus da sollik, nondik datorkigun on guzia. Jesus da gizon dibino on bakar gura, zeñen atenzios, zeñen amores eta medios gizonei Jangoikoak iten duen ongi. Ezpada Jesusen atenzios, eztu egin len, ez egiten orai, ta ez eginen gero sekula bere bizian. Orra bada, edozein eskatzean, eraman beti alzinean Jesus; Jauna, Jesus onagatik, otoi, Jesusen amoreagatik, Jesusen merejimentuengatik. Erreparatu dukeze nola Elizak prozesio ta errogazioetan daraman beti alzinean gurutzea. Biz bataio, an da gurutzea. Biz komekadura, an doaie gurutzea. Matrimonio zelebratzeko solemneki, guruzea len. Ilarian oroat; konjurioetan, gauzen bedeizio ta funzione guzietan gurutzea da instrumentu prinzipala. Erreparatu ere dukeze, nola orazio geienak bukatzentuen Elizak itz gebeki per dominum nostrum Jesum Christum, gure Jaun Jesu Kristogatik. Guzia da mostrazeko, gurutzean guregatik iltzen Jesus ona dela gure alzindari ta medianero bakarra. Enpeña zazu, bada, eskatzean edozein gauza.

        Irugarren zirkunstanzia da modua nola bear den eskatu, edo egin orazioa. Orazio gau kontu dela soñu gozo bat Jangoikoaren adimentuan. Anitz tekla organoan, anitz kuerda zitaran, anitz boza da edozein musikatan. Eta bat makurzen bada, aski da gozagaizteko soñu guzia. Ala orazioaren ongi egitea Jangoikoaren gustorako, dago konformatzean anitz laguntza bear direnak ia arimaren ia gorputzaren aldetik, egiteko digno, atento ta debotoki, nola nai luken Elizak, digne attente, ac devoté. Lenbizikoa, konzienzia garbia; bigarrena fede bizia; irugarrena reberenzia humila; gero konfianza amorosoa; gero atenzio dilijenta; baitare gana ta antsia debotoa; ebei juntatzen badire biotzeko negarrak, gorputzaren mortifikazioak ta miserikordiasko obrak, errefinazen da orazioaren musika. Konstanzia da korona. Oh! errain didate, anitz tekla dire oriek, ikasteko guk. Baña gogotik naidunarendako ezta neke andia. Ezi ala nola musikara duenak afizione, lenbizian kuidado pixka bateki baitoaie ikasis, baña gero kostunbreareki aisa segitzen baitu. Ala da emen. Goazen banaka.

        Lenbizikoa erran dut bear dela eskatzeko ongi Jangoikoai konzienzia garbia, zeren ezi klaro da, erdexteko erregeganik graziaren bat, obena dela grazian erorzea erregeri eskatzen duena. Oroat, Jangoikoareki, ezperen nola nauzu ai zaizan, barin bazaude beraren desgrazian? Zure kontra barin badago? Ezpadizu beiratu nai? Orgatik orazio egitekos bekatu mortalean dagonak, obena litzake konfesatzea. Baña ori ezpada, bentzait egin kontriziosko akto bat intenzioreki konfesazeko ta emendatzeko; ta len eska dezana biz bere-bekatuen barkamentua; ori gabe nola nai du logratu berze eskatzentuenak? Ala nola Erregeren semea il balu batek, joatekos eskazera erregeri zerbait grazia, eztoaiela eskuak odolestaturik; garbi bezki lenik, ta eskatu lenik barkazio maldade gartas. Bada, dio San Pablok, bekatu mortale egitea dela ala nola berriro kruzifikatzea Jangoikoaren Semea, rursus crucifigentes filium Dei. Garbitu, bada, konzienzia ongi, eskatzekos ongi; ori da lena. Dabit vobis, bonis.

        Bigarrena da fede bizia, au da, sinestatzea biziro presente dagola errealki Jangoikoaren Majestadea gure aitzen ta ikusten, nonnai gauden. Fede edo sineste gau da agitz preziso, ta balio du agitz, ongi egiteko orazio, zeren ezi nola baikara lurrekoak ta aragiskoak mogitzen garenak espezialki ikustetik, eta nola Jangoikoa delarik espiritu purisimo, ezpaitaike ikusi begis, falta gau suplitu bear da fedeareki sinestatus ain nola ikus bagindez begis presente dagola.

        Emendik berla dator irugarrena, baita reberenzia humila, ezi sinestatuaskeros biziro presente dagola Jangoiko andiaren Majestadea gure adizen ta ikusten, pensatus bateo nor den bera, ta nor garen gu; bera guzis andi inmenso, gu lurreko ar ta txinurri miserableak; bera guzien Jaun bere tronoan inguraturik argitasunes, gu beraren presenzian bekatari pobre ta presidario miserias beteak. Preziso da egotea humil, erreberente, alkegorriturik diogula: Ez gara digno goratzeko ere begiak zerura, baña aurki dezagun grazia orren begietan, minzatuko gara geuren bearres, garelaik autsa ta errautsa. Jangoikoaren izenean limosna, otoi, Jauna.

        Segitu bear da humiltasunai konfianza amorosoa, ia zeren Jesus baitugu lagun, enpeñu ta fiadore, ia zeren baita bera gure amazale, ongiegille ta Aita bakarra. Orgatik dio: eskatzen badioze Aitari, si quid petieritis Patrem, emanen dizie. Beti bear gara egon deskonfiaturik geuren buruas, baña fiaturik Jesusen merejimentuan, ta konfiaturik Aita obenaren ontasunean. Segitzen da atenzioa, egones alert beira nor nori ta nola mintzatzen garen, zeren ezi emen gorputza ta gogoa barin badago barraio, nola bear du aditu alako orazioa, eztuelaik aditzen iten duenak berak? Erreza ta erreza, ta ezpauzu erreparatzen diozuna, da ori kaskilla mamirik gabe, txintxaren soñua sustanziaik gabe. Orgatik Aita gurearen orazioa delarik orazio guzietan den obena berez, ezta beti obena guretako, zeren ezten egiten bear zen atenzioareki. Obe da edozein suspiro, edozein itz atradaiena biotzetik sinki. Eta auda orazioan prinzipalenetaik bat gana ta antsia, edo debozioa, in daien iten dena gogotik; ezperen il ila iten bada gana gaixtoan, fadorik gabe, erdi lo, ta ala, alako orazioak dakar protxu baño kalte ia deskorteski galdus errespeto bear zena Jangoikoaren Majestadeai. Ala errezazen zegon bati erdi lo, deabruak apareziturik utzi zio usai bat infernukoa bekala, erraten ziola: Alako orazioari alako inzensua. Pena andietan dagonak zein gogotik eskazen dion libratzea dezake nai libra? Ala beartiogu eskatu Jangoikoai dela arimaren, dela gorputzaren alde. Ori da orazio biotzeskoa, nolakoa nai duen Jesu Kristok.

        Orazio-gisa gonek dezazke eraman, ta konbeni da eramatea irur aialdeko. Zein dire? Kontriziosko negarrak, penitenziasko mortifikazioak ta limosna edo obra miserikordiaskoak. Irur gebeki orazioa barin badoaie akonpañaturik, ezta itzuliko utsik. Lena negarrak ofendituas Jangoikoa. Guk nai egin dezagun Jangoikoak eskatzen dioguna, eta guk ez egin berak manatua, nola nai dugu logratu, ezpada mostratus penaturik gaudela? Baña ikusirik gure pena, palakatzen da bere Majestadea. Ezpadu aitzen gure otoia, ikus bezki gure negarrak, ta inen du grazia, ezi otoiak beraxten du, baña negarrak obligazen du, dio San Agustinek. Bigarrena da mortifikazioa, orazioaren aizpa; onek ere ematen dio indar, eta dio Jesu Kristok, eztirela logratzen zenbait gauza, ezpada juntatu orazioa ta barua: nisi in oratione et jeyunio. Irugarren aialdeko obena dire limosnak ta obra miserikordiaskoak, espezialki iten badire gure kontrarioen fabore, orduan da Jangoikoaren gustoko erregalo andia; oneki bazoazke seguro logratukouzula nai duzuna beraganik.

        Onen konforme goazen forman paratus modua nola in orazioa. Goazen, erran zozu zeure buruai, goazen Jangoikoaren atarietara limosna-eske, mintzatzera bere Majestadeai, nai badigu in karidade ta grazia. Ortako prebenziorik obena litzake bizitza ona, arima sanduki goardatzea libre bekatuetaik ta kuadrable Jangoikoaren begietan. Baña ori ezpada ere beti, bentzait garbitu konfesioaren edo kontrizioaren lixuan. Tenploan iten delaik, ellegatzean, pensa: Au da Jangoikoaren etxea, emen dago presente bere Majestadea. Atarietaratzean despei munduko iteko, joan etorri ta pensamentu guziak; erran: Beude kanpotik ni atra arteo, baña ni sartuko naiz berorren palazioan adoratzera Jauna Introibo in domum tuam etc. Artu debozioreki ur bedeikatua ta santiguatu, apartarasteko espiritu gaixtoak. Lekura ellegaturik biztu fedea edo sinestea, emen dagola Jaun guzien Jauna; zeñatu, egin kontriziosko aktoa ta adoratu biotz barnean bere Majestadea erreberenzia guziareki, eta niork ikusten etzaituelaik, gorputza ere kurtu lurreraño paratus auspeska lurrean diozula: Jauna, nik lurreko artto gonek adoratzen dut berorren Majestadea. Oh! in bezada mertxede aurki dezaten grazia orren begietan. Amen. Gero in bere orazioa; itz guti, baña anitz atenzio, debozio ta biotzesko ansia konfianzareki. Sekulan ez egin prisaka, ezi ala eztaike egin ongi. Ain guti paratu irabazia errezatzean anitz. Ez, baizik guti ta ongi. Guti itz, debozio anitz. Debozioa da mamia, itzak kaskillak. Obe da Aitagure bat pausatus itz bakotxean, bordatus bekala, edo xegatus, edo ausnartus, edo errekozitus, nola adiaraziko dut? Ezi ez asko errezu karreraka. Aitagure batean daike pasa ordu-kuarto bat, dagolaik bat bakarrik, ala petizio bakotxean gozatus; ta uste dut balioko dizula ia ezi asko pasaala pasa. Erreberenzia, atenzio ta debozio onareki junta beti Jesus onaren merejimentuak; eska beti Jesusen amoreagatik. Eta konfia logratukouzula. Berantzen badu ere, ez berantetsi, baizik segi konstante, zeren ezi asko aldis luz atzendu Jangoikoak ematea, progatzeagatik gure fintasuna ta konstanzia. Oraño ere ezpada idikitzen ataria, ezpada eldu limosna eskatua, prosegi otoitzak, añadi kontriziosko negar amorosoak, zenbait baru edo mortifikazio, zenbait limosna ta obra miserikordiasko. Ala segitus, dudarik gabe emanen du Jangoikoak gauza eskatua. Baña ezpadu ematen, da señale eztela konbeni, ta emanen du berze bat obeago dena, zeren ezi eztaike falta bere itz erreala obligatu duena Jesu Kristok seguratus, si quid petieritis etc. Zerbait eskatzen badiogu Aitari beraren izenean, emanen digula. Bada Jesus, ain zierto nola baita Jesus salbazalea, kunpli bez bere itz ta izenak diona, baita gure salbatzea, ematendigulaik emen bere grazia, ta an bere gloria. Amen Jesus.

 

aurrekoa hurrengoa