www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Conceptionis
Beatae Mariae Virginis.
De Privilegiis Mariae

 

Tota pulcra est Maria, et macula
non est in te. Ex officio Ecclesiae.

 

        Egun zelebratzen du Elizak lenbiziko istante prezioso gura, zeintan Maria Santisima izan zen konzebitua bere amaren sabelean bekatu orijinalerik gabe, grazian ta santidadean Jangoikoaren mertxede ta pribilejio espeziales. Oraño eztu Elizak deklaratu artikulo fedeskoa bekala egia gau, baña sinestatzen du piadosoki, ta zelebratzen du alegreki; eta misterio gontan Maria Santisima dauka bere Patronatako gure Españak. Entendazeko zer den zelebratzen duguna, bear da xakin lenbiziko gure aitak ta amak, Adam eta Ebak, desobeditus Jangoikoai in zutela bekatu, ta bekatu gura darraiotela aienganik datozin gizon ta emasteki guziei jenerazios. Au da deitzen dena bekatu orijinala jenerazios edo jaiotzes dakarrana eldu denak mundu gontara Adam ta Ebaren kastatik, zeñeki eztaiken sartu Zeruan, ezpada garbitzen Jesu Kristoren odolaren birtutes bataioan edo berze gisas. Ontaik libre izan zela beti Jangoikoaren Ama, ta gloriako erregina Maria Santisima, da zelebratzen duguna. Pribilejio erreal prezioso andi gau fundatzenda izatean Maria Jangoikoaren Ama eskojitua; naut erran, bere Seme Jesus Jangoiko-gizonaren atenzios goardatu zuela berex lendanik libre mantxa gartaik izan bear zena alako Semearen Ama. Orgatik egun paratzen da ebanjelio gura, noiz Jesu Kristori zegolaik predikatzen, erran zion oius emasteki batek jendearen ertetik: Zori onekoa, ditxosoa sabela, non egon zen berori, ta esne eman zioten bularrak; baita nola erratea, zori onekoa, ditxosa alako Semearen Ama. Beatus venter etc. Orgatik ere egungo ofizioan kantatzen dio Elizak Ama Santisima goni, tota pulcra es Maria etc. Guzia zara ederra, Maria, eta mantxarik ezta zure baitan. Guzia ederra len ta gero alde guzietaik; ederra gorputzean, ederra ariman, ederra jaio baño len, ederra jaioaskeros bizi guzian, ederra glorian. Goazen ikustera edertasun gau salutatus lenik Aingiruareki. Ave Maria.

        Guzia ederra dela Maria Santisima. Zein ederra bide da, eskojitu zuelaik eternidadetik Jangoikoak guzia presente daukanak, denbora guzietan izanen ziren kriatura guzien artean beretako berex! Eta in zukelaik nola nai zuen, nor duda du egin zuela zeiken ederrena? Inbañolen mostratu ziote bere Aingiruei señale batean. Zer señale? Dio San Juan ebanjelistak (Apocal.) señale andi bat agertu zela Zeruan, au da, emasteki bat errebestiturik iruzkias, oñen pean ilargia eta buruan korona amabi izarres. Atrazaiste, asten da itz gebeki egungo meza, atrazaiste Siongo alabak, au da, arima sandak Zerurako eskojituas ta ikusazie zeuren erregina laudatzen dutena goizeko izarrek, zeñen edertasuna admiratzen baitute iruzkiak ta ilargiak, eta zelebratzen kontentus Jangoikoaren hume guziek; asko alabek bildutuste ondasunak ta graziak, baña berorrek, Maria, guziei darama anitz abantalla, ezi Adanen humeen artean da ala nola aranzeen ertean azuzena. Deabruai ere mostratu zio, engañatu ondoan onek Eba serpientearen medios desobeditzeko Jangoikoaren mandamentua, erran baizio bere Majestadeak: Etsaitasun paratuko diat ire ta emastekiaren, ire ta arren kastaren artean. Ark txatxakatukodik ire burua. Nor da emasteki gau, ezpada Maria? Onen kasta nor, baizik Jesu Kristo? Au da bigarren Adam Zerutik etorria, Maria bigarren Eba. Borz milla ta ia urte jaiobañolen notifikatu zio triunfo iragazi bear ziona, ta egun eman zue prinzipio.

        Egun bada kriatu ta formatu zue bere esku poderosoas Jangoikoak Maria, bere Majestadeai dagokion bekalakoa, prestatus ta adornatus gorputz ta ariman gala ta grazia, dono ta pribilejio andieki. Laurtara dezazkegu laburtu memeoriaindako:

        1ª. Legardatzea bekatu orijinaletik, santifikatus arima gura lenbiziko instantean. Iruzkiari, in zuen bezain laster, eman zio argia. Aingiruak, Adam ta Eba izan ziren bezain laster, izanzute grazia; ala Maria Santisima izan zeneko, izan zue grazia; eta nola iruzkia etzen egon argirik gabe istante bates ere, ala Maria ere ez graziarik gabe. Etzue ukitu bekatuaren itzalak beñere. Maria ta bekatua ain daude urruti, ezi lenago argia ta itzala izain dire elkarreki. Jesu Kristok erredimitu zitue gañarakoak libratus lengo bekatuetaik, baña bere Ama Santisima goardatus etzekion ellega bekaturik. San Juan Bautista, Jeremias ta berze bat edo bat santifikatu zitue Jangoikoak amen sabeletan, jaiobañolen. Gexago ze arrazio egitea bere Ama Santisimareki, au da, ez permititzea uki zezan mantxarik den txipienak sekulan. Guziek inzute bekatu Adanen personan; ezta guzien artean sarzen Maria, baita guzien gañetik guzien Erregina. Guziek pagatu ta pagatzen dute bekatuaren petxa maldiziosko humeak bekala. Baña libre da, ta ez petxera erregeren Ama Erregina. Guziak jenerazios izan dire deabruaren sujeto ta Jangoikoaen iraren hume, aliketa logratuartaño barkamentu Jesusen odolaren birtutes. Maria Santisima egon zela deabruari sujeta Jangoikoaren iraren hume instante bates ere, ezin dezaket sinesta, erran zuelaik Jangoikoak aspalditik, autxiko ziola onek arri burua. Dena dela gañarakoes, libre libre dire Jesus ta Maria, Errege ta Erregina; ura dretxos,au pribilejios. Etzue ez serpienteak, etzue benenatu autxi bear ziona berai burua. Etzue ez Jangoiko andiak, etzue permititu desgrazia gura bere Ama Santisiman. Iruzki obena da Jesus, iruzki gonen aurora edo argi-astea da Maria berari iduritua garbitasunean, grazian ta Santidadean ia ezi sandu ta sanda guziak. Guzia ederra mantxarik gabe, Jerusalengo gloria, Israelgo alegria, gizagendearen honra, on guziaren gala ta florea, lur bedeikatua, libre ta sandua, Jesusen paraisoa, Jangoikoaren maite bakarra, bere Majestadearen arka dignoa, Zeru animatua, ta guzis poderosoaren obra miragarria. Bekatues tratatzen delarik eztut aipatu nai Maria, dio San Agustinek, ezi Jangoikoaren honra da bere Amaren ona.

        2en. Pribilejioa libratzea bekaturako pasione, sukai ta zain gaixtotik. Gaitz gau gelditzen da bataiatuetan ere, naiz kendurik bekatua. Baña Maria Santisimak etzue izan alako bizio ta inklinazio-errestorik ere. Beraren gorputz ta arima egon ze beti ongi ordenaturik onera, inklinaziorik gabe gaitzera. Nai zuena Jangoikoak nai zue gusto andienaki Maria Santisimak, eta potenzia ta sentido guziak zegozkio obediente nai zuenera. Emendik segitzen da Pribilejio

        3a. Baita konfirmatzea grazian Ama Dibina alako maneran, ezi bizi guzian etzue admititu, ta ez permititu berebaitan faltarik ez grabe ta ez leberik beñere, ez obras, ez itzes, ez pensamentus, ez omisiones, ez deskuidos ere. Eta egietafede gau eztiote solamente sanduek, dio Elizak artikulo fedeskoa bekala. (Trid. de justificatione) quemadmodum de Beata Virgine tenet Ecclesia.

        4en. Pribilejioa betetzea istante gartaik grazias arima eder gura. Jangoikoaren jakintasunak prebenitzen zue etxea beretçako, sapientia aedificavit sibi domum. Bear ze izan al guzian konforme. Doktoreek diote izan zuela lenbiziko instantean ia grazia, ezi Aingiru ta Sandu guziek beren azken perfekzioan. Fundamenta eius in montibus santis ps. 86. Beraren zimenduak oian sanduen gañean; zerengatik non akabatzeunten sanduek, andik asten da Maria Santisima. Diligit Dominus portas Sion etc. Gure Jaunak estimatzentu Siongo atariak, au da, Maria Santisimaren prinzipioak, Jakoben palazio guzien gañetik. Da, zeren Maria Santisima zen eskojitua Jesusen palazio, tenplo ta sagrariotako. Salomon Erregeak fabrikatu zuenak Jerusalengo tenplo famatu gura, manatu zue paratzeko zimenduan arri prezioso andi batzuk, lapides grandes, lapides pretiosos (3. Reg. 5) Dirudi zela prudenzia-guti, ta galzera botatzea ainberze tesoro, bear zutelaik egon lur-pean. Etze oroat berze edozein arri komun zimendutako? Ez, zeren tenplo gark signifikatzen zue Maria Santisima; arren zimenduak Maria Santisimaren konzepzioa ta prinzipioa bere Amaren sabelean; arri prezioso gaiek Maria Santisimaren grazia eder preziosoa bere konzepzioaren lenbiziko instantean.

        Jangoiko andiak kriatzeko Zeruak, lurra, aingiru, gizon ta gauza guziak lenbiziko ideatu zuena bere estimazioan izan ze Jesu Kristo gizon dibino gura, dena Jangoiko batean; urbilena bere Ama Santisima; eta ala kriatura puro direnetaik Maria da lenbizikoa, eta guzien gañetik bete zue grazias, ala nola Jesu Kristo bere ariora, dio San Geronimok (in lect. officii hod.). Orgatik egungo epistolan Elizak paratzentu Maria Santisimaren agoan xakintasunaren itz gaiek (Eccli. 24): Ni atra nitza Jaun gorenaren agotik len lenbiziko sortua kriatura guzien alzinean. Nik jaioarazi nue Zeruetan argi betirokoa. Nik pueblo ta jende guzietan daramat abantalla. Eta berze gaiek: (Prov. 8.) Jauna jabetu ze nitas bere bideen prinzipioan in baño len gauzarik. Eternidadetik naiz prebenitua, in baño len mundua. Oraño etzire abismoak, eta ni konzebiturik nindego, entenda, Jangoikoaren biotzean. Errege len, urbilena Erregina. Errege Jesu Kristo, erregina Maria Santisima. Ala ikusi zue Dabidek Erregina gau Erregeren eskuietako aldean urresko galareki, ta berze anitz bordadura, flore ta adornueki alde guzietaik. (Astitit Regina â dextr. ps. 44.) adornu gebek dire beraren birtute, dono ta grazia-jenero guziak; gala urreskoa karidadearen ta amore fin gura, zeñeki amatu zuen sollik Jangoikoa: zinto erreala, zeñeki erregalatu zuen egun Jangoikoak garbitasun edo pureza inkonparable gura, zeñen kasos beñere etzuen, eztiot konsentitu, ez eta ere sentitu ez gorputzean ta ez ariman tentazio-errestorik kontra.

        Bekatu orijinale jaiotzes guziek dakargunaren efekto ta dañu prinzipalena da aragiaren bizio ta desordenazioa, deitzen dena bekatuaren legea ta sukaia. Ontas kutsaturik dago gizagende guzia; ta ez galzekos bear da eskatu Jangoikoai ta peleatu kontino errepugnatus. Kutsu gontaik libre izan ze Jesu Kristo, zeren konzebitua izan zen Maria Santisimaren entrañetan Espiritu Sanduaren birtutes; eta Maria Santisima ere bai, zeren beraren Ama Birjin izan bear zenagatik, Jangoikoaren grazias izan zen konzebitua bekatu orijinalaren mantxarik gabe. Atra daike kontua emendik, zein preziosoa bideden kastidadearen birtutea Jangoikoaren begietan. Baña prezioso bekala da ere kostoso; ta orgatik ain txur ta eskas aurkitzen da mundu gaixto gontan. Logratzeko tesoro ta lore eder gau (ezpaitakar gure lur gonek, ezpadator Zerutik) lenbiziko medioa da kentzea sukaiak, apartatus begiak, adimentua, pensamentua ta bera den guzia luxuriaren zebo ta bideetaik, ezi kutsa daike ez solamente tratatus, baitaere ikusis, aitus ta pensatus; eta eztena goarzen, eztaike libra, ezpada milagros; eta bere aldetik in nai ezpadu batek, ezta arrazio libratzea Jangoikoak milagros. Artas landara berze asko medio ta erremedio bada; baña bi prinzipalak, bi debozio gebek, Jesu Kristori bere sakramentuan ta Maria Santisimari bere konzepzio garbian. Orgatik kastidadearen ta errelijionearen etsai madarikatu garrek, Lutero herejeen gaixtoenak erraten zue: Festa bakotxik ere eztut ala aborrezitzen, nola konzepzioaren ta Korpus Kristiarena. Zergatik ote? Zeren nola bera baize luxuriaren urdazai, ikusirik debozio geben medios asko erremediatzen direla; ori ze erremedioa, orgatik zue oposizioa. Baña ori beroi bear da izan desengañu kristioari, arzeko debozio, sakramentuari lenik, gero Ama Birjinai bere konzepzio garbian, señale medio ona dela bizizeko garbi ta kasto, ziolarik alako oposizioa aragisko deabru garrek. Andaluziako Apostolu Juan de Abila benerableak agitz enkargatzen ziote zustenei aragiaren tentazioak artzea ta kunplitzea sines zenbait deboziosko obsekio ta orazio biotzeskoak Ama Birjinai bere konzepzio garbiaren honratan; eta dio dela gauza progatua experienzias medio goneki anitz goardatu direla biktorioso garbi ta libre su gartaik. (* ap. claus. p. 2. conc. conc. 10.) Orazio gau dezake egin nornaiek: O Ama kastisima Birjina Maria, bere birjinidade sanduagatik ta bere konzepzio garbiagatik garbi goarda bez, otoi, nere biotza ta gorputza (ta arima) Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean. Amen. Eta azken-itz gebetan egin irur gurutze biotzaren gañean. Au berau, ta irur Abe Maria errezatzea belauriko ta auspeska Ama Birjinaren konzepzioaren honratan, etzin baño len, da remedio ona goardatzeko aragiaren bekatuetaik. Da ere debozio ona, nonnai ta noreki nai aurki gaitzen, erratea klaro Ave Maria purissima, ta errespondatzea sin pecado concebida; lotsaturik desterratzen dire espiritu gaixtoak, alegratzen dire aingiruak, ta honra ta gusto ematen zaio Maria Santisimari. Oroat beiratzean Ama Birjinaren imajinaren bat, Ave Maria purissima. Kostunbre on gau zue San Bernardok beiratzean imajina edozein, salutazeko humeak Ama bekala, Ave Maria; eta bein korresponditu zio amorosa imajinaren agos, Jangoikoak salba zaizala, Bernardo ene humea. (Parra p.2. pl.7) Maria Santisimari erran zio San Gabriel Aingiruak: Zuk aurkitu duzu grazia Jangoikoaren begietan; lenbiziko itza, Agur grazias betea; betea ez solamente azkenean, baitaere lenbiziko instantean ta ain betea, ezi baitu guziendako; ain garbi-ederra, ezi komunikatzen diote bere deboto amazaleei kastidadearen grazia. Bizi zelarik munduan apegatzen omen ziote beiratzen ziotenei graziagoi. (Santo Thomas 3. dis. 3 q.1.art.2q.1.ad.4.) Zenbat obeki orai dagolaik Zeruan? ama zagun bada, ta saluta zagun: Agur grazias betea, agur Jangoiko Aitaren Alaba, agur Seme Jangoikoaren Ama, agur Espiritu Sanduaren esposa, agur Trintate Sanduaren tenplo ta sagrario ederra, agur Birjina purisima bekatu orijinalen mantxarik gabe konzebitua; itzulizkizu zeure begi miserikordiosoak gureganat etc.

 

aurrekoa hurrengoa