www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXVIII:
De ingratitudine nostra
in eucharistiam

 

Filios enutrivi et exaltavi,
ipsi autém spreverunt me. Isai.1.

 

        Gure Jaun sakramentatuak lenbizikorik eskatzen ta guk geienenik zor dioguna dela amorioa ta agradezimentua progaturik dago. Orai au dela gutienik pagatzen dioguna. Onen progatzeko aski da ikustea gure ingratitudea edo esker-gaitza. Ontan konta daizke laur grado; lenbizikoa, ez ezauntzea ongi egina; bigarrena, ez korresponditzea; irugarrena, atzentzea; laurgarrena, korresponditzea gaizki egines ta agrabioes. Lenbizikoas, baita ez ezauntzea, beñik bein zenbat dire estakitenak ongi zer den sakramentu aldarekoa; zer dagon ortan, zer fines dagon, ta zer disposizio bear den errezibitzeko ta baliatzeko; lastima bat baita. Utzirik alakoak ignoranteen saldoan, dakitenek ere dagola sakramentuan Jesu Kristo ain errealki nola zeruan estute ezauntzen, diot ausarki, estute ezauntzen ongi mertxede gonen andi geiegia; au da, errekonozitzen, pizatzen, estimatzen den adiña, baita ia borondatearen, ezi ez entendamentuaren falta. Zenbat doaz elizara, egoten dire emen, atratzen dire ain epel, ain ala nola etxe komun bat balitz? Non egon zara? Elizan. Gogoratu zaizu an dagola zeruan den obena? Aingiruak daudela inguruan aldareai? itxeki zaizu amorioa, agradezimentua, erreberenzia, beldurtasuna ta alako afektoak? Zertan egon zara? Komekatzen. Eta etzara arritu pensatzeas nolako bokadoa artu duzun? Jangoikoaren erregalo guzien mamia ta nata? Zer arrotza sartu zaizun zure lurresko etxola gortan? Zer amorioa! Zer marabilla! Nola aingiruak egon zaizkizun beira inbidia sandu bateki zure ditxas? Kontu griego dardukatela zenbaitendako. Joan, jarri belauriko, idiki agoa, errezibitu forma, egon guti bat zerengatik dauden berzeak, goartu gabe deus, ezin pasatus denbora! O! Au da ezauntzea benefizioa? Nondik niri ainberze ondasun? Zio Santa Isabelek arriturik ta zoraturik bekala sentitzeas ere Bautista saltatzen bere sabelean etorri zekiolaik bisitatzera Jangoikoaren Ama. Baña aiturik nor zen eldu zena egon baze serena geldi sukaldean, datorla barna, ongi etor dela, ta ez ia; aitzen? Ori da Jangoikoaren Ama; badakit. Jangoiko guzia dauka bere sabel birjinalan; badakit; ta alaere ain epel. Ezkindue erranen etzuela ongi ezauntzen mertxedea? aplika bezate konparazioa; geienek ala iteunte. Jauna, sobra apaldu da bere Majestadea. Guti iduriarasten du anitz ongi itendigulaik. Munduan dago, berorrek egina da mundua, ta munduak estu ezauntzen, zio San Juanek (C.1). Bada, zer da korresponditzeas? Onen ikusteko goazen eskatus grazia. O Ama Santisima, guzien partes berori da ongi agradezitu ziona gure Jaunai; kriatura guzien nata, munduaren honra, gizagendearen gala ta gloria, lurreko ta zerukoen flore ederra, sanda, perfekta, bere parerik estuena, Jangoikoaren biotzeko perla amablea, in bez gureki grazia. Abe Maria.

        Estela ongi ezauntzen Jangoikoaren benefizio andi gau ageri da, estela ongi korresponditzen nork dezake duda? Korrespondenzia onaren zaña dago biotzean, ta mostratzen da kanpora obra onen fruituetan. Erretzen dago biotza Jaunonenganako amorioan? Bada, ala nola suai darraion berotasuna, amorio gartaik segituko dire afektoak, ansiak, deseoak Jaunonengana. Ala nola suak baitu naturalki erretzea, ala Jaunonenganako amorioak dakar enpleatzea mia, eskuak, oñak, persona ta bizia egiten ta padezitzen Jaunoni plazer eman naiak. Amorioak obratzen du, barin bada, dio San Gregoriok, edo ezpadu obratzen, amorio esta. (H. 30 in evang.). Ar bezo bada bakotxak neurria Jaunoni dion korrespondenziai, dion amoriotik, ta onen efektoetaik, auda laudario, honra ta obsekioetaik, obra on ta trabaju eramatentuenetaik Jaunoni plazer emateagatik. Non dire ebek? Edo zein guti dire? Anitzek dezazkete mostra odol edo izerdi ixuriak Jaunonengatik? Sufritutuste anitzek irriak, desprezioak, injuriak Jaunoni kontentatzeagatik? Zertan dardukagu alfer? Bentzait guti kosta dena, komekatzea ansiareki, bisitatzea maiz bere tenploan, honratzea, laudatzea, esker ematea, agur egitea, finezareki iteunte anitzek? Askotan usten da soil nior gabe; askotan bisitatzen delaik ere iteunte kostunbres, ikusiagatik berzeak, ta epel epela. Askotan egoten dire tenploan gorputza, kanpoan gogoa, berantetsirik berla, enfadaturik, nekaturik, atra naiak atarira beira, ezin pasatus denbora, afekto bat igortzenestiotela, baizik senti dutela molestia Jaunonen presenzian. Beterik komedien, zezenen, jokuen, danzen ta banidade mundukoen lekuak, pasatzen zaizkiote orduak sentitu gabe, zer da au? pagatzen da diru, usten da lana, egoten da neketan ere gozatzeagatik banidadea; emen alakorik gabe apenas dezazke ekarri beregana Jaun sakramentatuak, bentzait iduki ez gogotik anitz denboras. Zer litzake kosta baledi diru asistitzea elizako funzionetan nola munduko zenbaitetan? Aietara biltzeko esta bear ezkilarik, ezeta klarinik ere; tenplora bilarasteko inbentatu zire ezkilak, soñatzen dire, deitzen, konbidatzentuste munduko sor borondateskoak, ta ezin adiarazi. Ikuskotuzie batzuk joaten gure Jaunaren obsekiatzera, berze batzuk segitzen dibersioan; ain ilik dago fedea! Ain itzalirik karidadea! Ala korresponditzen da gure Jaunonen fineza etorrias zerutik lurrera, ta emen egoteas guregatik! Zer erranen dugu biltzen gaituelaik aingiruaren tronpetaren soñuareki Jaunonek Josafatko zelaiera kontu ta kargu egitera eskergaizkeria gontas?

        Irugarren gradoa da atzentzea ongi-egina. Esta anitz ongieginain truk oroitzea ontas. Gutik inen dizute ongi estutela nai berzerik baizik oroi zaizen; iten balizu norbaitek, ezlitzake anitz oroitzea artas. Bada, orai zenbatenas aisago baita oroitzea, itsusiago da atzentzea. Itsuskeria gau da iten dena egunoro gure Jaunareki. Gabiltza inguraka, inguraka, jaiki, bestitu, jan, edan, pasatu eguna munduko joan-etorrietan, etzin, lo egin, berritz jaiki, bestitu etc. Ta beti ontan. Eta bitarteo asko dire estirenak oroitzen asko denboras dagon edo estagon Jesu Kristo gureki munduan, adoratzeko, maitatzeko, ta tratatzeko berareki. Ala nola balego etorririk errege guregatik errira, errikoak balidoezi arat onat, kasorik in gabe erreges. Kontu estagola gloriako errege zenbaitendako munduan! Bego ez joatea egitera bisita bat. Aiturik ere sagrako ezkilak, estute dauden lekutik ere eginen memoria bat guzien Jaunas. Jaiak ezpalire, ah zenbatei joan lekizkiote ilabeteak ososoak (sic), ta estakit urteak, atzendurik Jaunones. Ajola guti luketela dirudi zenbaitek ezpalitz ere sakramenturik munduan; oblivioni datus sum, dio (Ps. 30). Atzendurik naukate ila bekala; eta berriz dio Jeremiasen agos (2): Agian daike atzendu esposa bere galas eta insignias? Baña nere puebloa bai atzen duda nitas infinizio bat egunes. Eta berriz (18): Nork aitu du alako gauza lotsagarririk, nola baita atzentzea nitas ene puebloa? Erramu egunean errezibitu ondoan Jaunau Jerusalenen triunfoan ainberze palma ta bibaeki, arratsaldeko aurkitu ze bakarrik etzuela niork konbidatu arzera amen bat. Judioen deskortesia gonen gisarakoa da anitz kristioena, denbora aldi bates edo funzioneain berrian zerbait debozio-iduri, denborain buruan deus ez. Tristura izan ze agitu zena Kristoren prisionean, lentxago zeudelaik berareki maiean apostolu guziak, orduan iges eginik guziek utzi zute bakar bakarra. Baña orduan alabañare izan ze eriotzeain beldurrak; orai esta alako beldurrik, ta iges guziak kasi guregatik preso bekala dagon Jaunaganik. Eliza bere esposa onetsiak disponitutu jaiak; berexki sakramentuaren festibidadea Urbano IV, prozesio solemnea konzilio Bienakoan Klemente B, aprobatu, konfirmatu ta laudatu baizue Trentokoak, gero orai dugun Aita Sandu Pio VI manatu zue Oktaba osoa. Ontas landara Iruñeko obispo Don Juan Lorenzo Irigoien ta Dutari, sekulako memoriain digno denak, ordenatu zue iloroko Minerba, edo sakramentuaren funzionea zelebratzeko igande batean agerturik kustodian sakramentua mezakoan, ta bezperetakoan platika, orazio mentale, estazio ta prozesioareki, erdetxirik ortako Aita Sanduaganik induljenzia plenaria konfesa-komekaturik asistitzen dutenendako eskatus Elizaren exaltazioagatik, fedearen aumentuagatik ta prinzipe fielen unione ta biktoriagatik. Ezpalitz alako irabazi ta ezporeengatik lo legoke askoen memoria Jaunonengana; eta alaere estago biziegi, bentzait aldarteka. Bada, gure Jaunonek estu aldarterik ongi egiteko, baizik betiro, kontino ta konstante dagokigu ongi egiten.

        Baña orai zer errain dugu eskergaitzaren laurgarren gradoas, pagatzeas Jaunonen ongi-egina injurieki, ofenseki ta sakrilejioeki ere? Estu, bada, alakorik mereji gureganik Jesus dibino gonek, ezpaitigu in gaitzik, ongi baizik. Ala Jonatasek erraten zio Saul bere Aitai: Ez dezala bekaturik egin bere sierbo Dabiden kontra, zerengatik ark estio berorri gaizkirik egin, ta arren obrak agitz dire onak orren alde (1. Reg. 19). Bere bizia paratu du arrixkoan orrengatik, il du Filisteoa, ta Jangoikoak arren medios obratu du ondasun andia Israelen. Ikusi du berorrek, ta alegratu da. Zergatik, bada, nai dio egin agrabio kulparik estuenai? Berze aldera itzuli bear dugu emen petizioa, ez ia Aitai bere sierboagatik, baizik sierboari Aitagatik; etzazula, sierbo eskergaitza, egin bekaturik zeure Aitain kontra, zerengatik estizu berak zuri gaizkirik egin, bere obrak agitz onak izan dire zure alde. Jaunonek beronek erran ziote au berau judioei arrikatu nai zutelaik bein: Asko obra on egintiziet, ebetaik zeñengatik arrikatzen nauzie? (Joan. 10). Ah! Eskergaitzak estu bear kausarik ofenditzeko, aski du bere biotz txarra ortako. Ona pagatzen du gaitzareki ta desamoreareki amorea. Eta ala da andiago txarkeria. Ezpanitza neurau etorri, ezpaniote egin berze niork inestioten benefizioak, etzute bekaturik, baña orai estute atxekiarik (Joan. 15). Ontara eldu da ziona Santa Teresak, desagradezituei kalte ematen diotela mertxedearen andiak (Exclam. 3). Kristo etorri bañolen, etze ain andi, itsusi, lotsagarri ofenditzea Jangoikoa, nola orai ikusi ondoan Jangoiko bera aur jaiorik ganbela batean, ta ilik gurutze batean, ta gure alimentu eginik aldarean. Bein utzi ze bete zezaten penas gorputz guzian, idiki zezkioten esku oñetan eta bularrean bortz llaga andiak, bortz iturri bekala, nondik zerion odola abasto. Orai, berriz, sakramentuan kontu dagokigula ematen bere bularretik likore dibino gura, nola esnea amak humeai. Balitz, bada, hume bat ain eskergaitz txarra, ezi joka leiken ozka ta atzaparka azitzen duen amaren kontra, zer itsuskeria! Alakoa ta iagokoa da ofenditzea kristioak gure Jauna, nonnai ere bai, baña espezialki tenploan ta sakramentuan berean. Arrizioa da nola itzuli ziren judioak Jesusen kontra, etzutelaik ikusi ta ez aitu gaizkirik egiten, baizik ongi beti erakutsis zeruko bidea, barkatus bekatariei, sendatus eriak ta biztus ilak; eta baldin ebetaik zenbait barin baze Jesusen kontra, au da arri zio ia. Bardintsu dirudi kristio bataiatuak, konfesatuak, komekatuak ofenditzea bekatu mortalareki Jaun bera bere odolareki erosi, garbitu ta alimentatutuena. Mi gartas, zeintan paratu baita hostia sandua anitz aldis, erratea itz torpea, maldizioa, injuria, murmurazioa, blasfemia ta alakoak! Petxo gartan, zeintan ostatatu baita gloriako Jauna, admititzea amorio desonestoak, pensamentu, intenzio ta deseo likits okagarriak, inbidiak, odioak ta alakoak! Gorputz gartan, zein izan baita sagrario axuri birjinale dibinoaren, permititzea ta egitea inmundizia mortalak! Jesus Jauna, orren pazienziaren andia! Bada, zer diot galtzeas erreberenzia tenploan? Zer komekatze indignoas? Estakit noreki konparatu alakoak, ezpada Judaseki. Estu ikusi munduak eskergaitz itsusiagorik Judas baño. Jaunonek egin bere apostolu, iduki bere konpañian ta maiean, eman potestade, honra ta zuen ondasun guzia, ta alaere ark saldu, traiziatu ta entregatu Jaunau, besarka bat emanik señaletako? Pensatzeko gauza da agitu zena gau gartan. Zeudelaik afaltzen amabi apostoluak gure jaun oneki, Jaunonek erran ziote sentimentura andiareki triste: Zuetaik batek traiziatuko nau ni. Birjinaren Semeak joatea du mundu gontaik, eskribiturik dagon bekala, baña ai artas, zeñek traiziatuko baitu! Obeluke ezpalitz jaio alako gizonik. Gelditu zire lotsarriturik apostoluak ikar ikar zekitelaik etziola gezurra zenak egia bera. San Pedrok ikasi naiak nor ote zen, keñu egin zio San Juani galdegiteko bere Majestadeai. Galdeturik erran zio: Nereki bateo bustitzen duena platerean ogia, ura da traiziatuko nauena. Ura izan ze Judas, zeñek eginik judioen alzindari, preso egiteko aingiruen erregea, señalatzeko nor zen, ellegaturik eman zio besarka erraten ziola: Agur Maestru Jauna. Etzio ukatu aurpegia Jaun onak, baizik erran zio: Adiskidea, zertara etorri zara? besarka bateki entregatzen duzu Birjinaren Semea? Daike izan traizio idurituagorik komekatze indignoas?

        Nor esta asarratzen Judasen kontra? Baña esta bakarrik, baitu lagunak. Estaude Judas guziak infernuan; etze bein solamente egin traizio gura. Berriro paratzen da maia egunoro, berriro zelebratzen da afari gura, berriro ellegatzen da Judas, berriro erraten du Jesu Kristok, zuetaik batek salduko nau ni. Berriro usten da preso; berriro ematen dio besarka traidorea Judas traidoreak. Berriro erraten dio Kristok: Adiskidea, zertara etorri zara? Besarka goneki traiziatu beauzu Birjinaren Semea? Berriro arrapatzeunte judioek, zeren sarzen baitute beren entraña ta biotz zikinetan indignoek ta iresten dute axuri dibinoa otso gaistofikatuek, estutelarik debekatzen bere aingiruek, geldi dagolarik, naiz asarre, bere Aita eternoa, negarres bere Ama Birjina. Agitu da judioek, jentilek ta herejeek oinpetatzea hostia konsagratuak, zatikatzea, botatzea animaleei, loiera ta sura ere, jostea puñaladaka, jaritea odola, ta zerbitzatzea aietas superstizione, sorginderia ta erranestaizken infamietako, ta azken gau kristio deituek ere, lazkatzen baitire biloak solamente pensatzeas. Ezpada au adiña komekatze gaistoa, urbil dabila, ta pensa ezi kristioak izatea egiteuntenak, dela sentiarasteko arimaraño. Filios enutrivi etc. Humeak azi ta honratutut, dio, ta ebek despreziatu naute ni. Nora ia itzuliko da Jaun dibinoa, baldin bere etxeko humeak barin badire traidore? Bere etxean berean, bere presenzian berean, bere maiean berean iten badiote traizio bat ain traidorea, nola baita iduriarazis munduai debozio, sarrarastea berori beren arima gaistoetan? O nere Jaunaren pazienzia! O gizonaren ingratitude itsusia! goarda bez bere sazerdotea maldade gontaik ez ezi, baita ere edozein bekatu mortaletik, txastatuas geros aingiruen ogia egin denaskeros ene arima orren esposa. Ezpada erretzen ta konsumitzen orren amorioan (ojala agi baledi ala, ta ala bear litzake) bentzait ofensa graberik ez sekulan, bekaturik ez beñere. O zein gauza gaistoa den bekatua, aski izan baize edekitzeko bizia Jangoikoai ainberze doloreeki! (Santa Teres. excl. 10). Zein dagon ebetas inguraturik ene Jauna! Nora joain da, non ez dezaten atormentatu? O kristioak, denbora da defendatzeko zeuren Errege, ezi guti dire gelditu zaizkion basallo fielak. Eta gaistoago dena, monstratzen zaizkionak adiskide agerrian, traiziatzen baitute sekretoan, ezpaitezake ia aurki noren baitan fiatu. O adiskide egiaskoa, zein gaizki pagatzen dion berorri traidore itzultzen zaionak! Zer da au, nere Jauna (Ib. 12), guzietako baikara beldurti, solo ez orren ofensetako? Eta orren kontra doazelaik noren kontra doaz, baizik beren buruen kontra? Zer inen diogute eratu direnei gisaontan? Alakoei beren gaitzak ematen omen diote indar, ala orren kontra joateko erakerian erori direnek, jende eria, orren kontra enpleatzeunte beren furia, iten diotelaik orrek ongi guzia. O nola zen preziso izatea orrek duen amorioa sufritzekos ainberze desatino! Jauna, diote ez dezaketela garaitu pasione txar bat, ez utzi gusto labur bat, ez kendu okasio gaisto bat, ta oriek berek nola duten indar ta ausardia ofenditzeko orren Majestadea, ta kargatzeko beren gain orren ira! O frenetiko espiritualak zeuren borondates, itzuli akordura. Beira orai manso geuren Jaunau, ez malogra dugun eskaida. Ongi dagokigu etortzea ongi jaun oneki. Jauna, ene deseoa da orren kontentatzea; mereji bez nik amatzea berori sines, bizi beardenaskeros bizi orrendako. Ori aski da sollik. Nere onetsia neretako, ta ni beraindako. Nork luken ditxa izateas orrena, ta ori nerea? Orrek ni nai banau beretako, nik nai dut berori neretako. Ala iduri zaida, ta estela dudarik, nere nai izateas, orren nai izateas bai beldurrak dagola bat. Baña o zein berze gisas den gauza! Geureas, geureas bear da izan beldur, ez orrenas, ezi orren aldetik esta faltako sekulan, nere Jauna, nere Aita, nere guzia, onesten bainau ia ezi neuronek nere burua. Orren ordes esta galduko pobre gau; ori dabila ene salbatu naies, ezpanezo nik estorba. Jauna, triunfa bez orren piedadeak, amorioak ta graziak. Ar bez posesio ene biotzas, arimas, gorputzas, potenzies eta sentidoes; goberna bez nola nai duen persona gau guziau, in daien enebaitan osoki orren borondatea, dela onean, dela gaitzean, solamente estakidala agi bekatuaren gaitza; solamente bizi ta il naiela orren amorioan ta grazian beti gozatzeko bere glorian.

 

aurrekoa hurrengoa