www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXXVIII:
De causâ cibationis eucharistiae.
Santificatione nostra

 

Nisi manducaveritis carnem filii hominis,
non habebitis vitam in vobis. Joan. 6.

 

        ikusi dugu azken platikan Jangoikoaren amorioaren milagroa. Komunionean, egun ikusagun motiboa edo zer motibos egin duen milagro gau. Bere Majestadearen gloria da motibo lenbizikoa Jangoikoaren obra guzietan, ta gloria andia du ongi egitean bere kriaturei. Ala erraten diogu aingiruen himnoan edo glorian mezakoan: Gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam, esker ematen diogu bere gloria andiagatik, bai ta arrazioreki, zerengatik bere gloria da gure ona. Beras komunionearen milagroaren motiboa gure aldetik da guri ongi egi naia, komunikatzea guri bere ontasuna, eta ori dio izenak ere, ezi komunionea anbat da nola komunikatzea. On guziaren jenioa da ori, eta nola Jesus baita on guzien obena, prinzipioa ta kausa, komunikatzeagatik bere ona guri, beira zer injenioa injeniatu duen, azken injenioa, ezin obea, ezin proprioagokoa. Errepara Jangoikoaren demostrazio amoriosko gizonagana. Onendako fabrikatu zitue zeruak eta lurra ta gauza guziak. Onendako errepartitutu denborak, egunak, gauak, udak ta neguak, ta disponitutu gauza guziak faltarik gabe. Onendako destinatutu aingiruak egiteko goardia, ta izateko aio, erakustun ta kidari bekala. Onendako imini ta publikatu zue bere legea solemnidade andiareki xakin zezan nola bizi ta plazer egin Jangoikoai, ta salbatu bera. Onendako igorri zitue len profetak, eta denbora guzietan gizon sanduak. Onendako egintu infinizio bat milagro ta benefizio; eta estute azken lekua kastigoek, zerengatik dire ontzeagatik gizona, ta alde gortaik benefizio eskojituak. Onengatik jautsi ze bere Majestadea zerutik bere personan, ta egin ze gizon, padezitu zue, ta iltze gizonagatik. Estaike erran onetsituela gizonak, ia ezi aingiruak? manera batean erran daike diona sandu batek: Dilexisti me plusquám te, quia mori voluisti pro me; onetsi nau ni bere burua baño ia, zeren nai izan baizue il neregatik. Heritu nai izan ze mediku soberanoa sendatzeagatik eri ingratoa. Azkenean ez usteko mediorik ontzeko ta salbatzeko gizona, beira Jangoiko gizona sartzen gizonaren barnean komunionean. Da konsideratzeko ongi motibo gau; baldin, Ama dulzisima, berorrek ain ona, ain ongi nai gaituena, ain guk bear bekalako Ama den orrek erdexten badigu bear dugun grazia. Abe Maria.

        kriatu zue gizona Jangoikoak bere imajina ta semejanzara perfekto sandu defektorik gabe, eta gizonak usatus gaizki utzi zion libertadea, egines bekatuak, bekatuetaik azis kostunbre gaixtoak, desenfrenatus pasioneak, dominatus kondizio gaixtoek, erreinatus bizioek, desfiguratu ta galdu zue imajina ta semejanza gura, eta Dabidek dion gisa, homo cúm in honore esset, non intellexit, paraturik honran gizonak estu entendatu, auda, esta portatu entendamentu duenaren ariora, comparatus est jumentis insipientibus, et similis factus est illis, bardinduda animale zenzugabeeki ta egin da aiei iduri duena, zerengatik suberbia, luxuria, ira, gula, inbidia ta berze gañarako pasione desordenatuak ia dire deabruen ta animaleen propriedadeak, ezi Jangoikoarenak. Ezi zer ikusteko dute Jangoikoaren santidadeareki bizio goiek? Eta zertan da gizona iduritua Jangoikoai borron goieki? Orai, bada, erreformatu naiak Jangoikoak bere imajina ta semejanza gizona baitan, bera den bekala garbi, puro ta perfekto guzis, nailukelaik izan daien oroat gizona bere ariora, orgatik eginaskeros bear zen guzia, egin ze bera gizon ta agertu ze gizontasunean gure maestru, kidari ta exenplu, adiarazi ta ikusarazirik ala, nola bear ginduken izan guk, au da Kristoren imajinak ta imitazaleak utzirik gizatasun zarra ta errebestiturik berrias (Colos. 3).

        Ortako ikusazie azken injenio berria, sartzea alimentu-gisa gure baitan, nola erratenbaligu: Ezpada aski zuen ontzeko orai arteo egina, biz aski neurau etorzea zuen bakotxain barnera, orreki ni nagolaik zuen baitan ta zuek enebaitan, uniturik elkarreki batean bekala, ia etzaisten izan lenagokoak, baizik aldazaisten Kristo-iduri batzuetan, ia ez dezazkizien izan zeuren kondizio zarrak, jenio ta propriedade gaixtoak, baizik apega dakizkizien nere jenioa, kondizioak ta propriedadeak. Nola onduko zarate, ala ezpazarate? finjitu zue Anakreontek gezur bat, ezi amorioak tiraturik bati biotzera bere susko saetak guziak ustuartaño bere armategia arras, etzukelaik alaere errenditu biotz gura, azkenean zer egin zue? Amorioa bera sartu omen ze biotz gartan, ta ala errenditu omen zue. Gezur gau egia atra ote daike misterio gontan? Bentzait Jaunonen aldetik bai, ezi bere lengo fineza guziak dire berze ainberze amoriosko saeta gure biotzera tiratuak. Komunionearena da bera guzia gure biotzean sartzea. Zer ia in bear zue gure ontzeko, ez egitera bortxa? Eta errepara, ezi ezkindeitzen deskuidatu errezibitzeko, paratu digu biziaren pena, ezpadugu errezibitzen, diolarik: Nisi manducaveritis carnem filii hominis non habebitis vitam in vobis, ezpaduzie jaten Birjinaren Semearen gorputza, estuzie izanen bizia zeuren baitan. Nai duenak bizi, errezibi bez Jaun sakramentatua, bera da bizia. Nai duenak ondu ta santifikatu ta salbatu, errezibi bez Jaun soberanoa, bera da ontasuna, santidadea ta salbazioa, bidea, argia, zeruko ataria, gloriako prenda.

        Nola esten aski injenio amoriosko egiteko gu beraren konforme kondizioetan? Zein txarra den gizona, ezpazaio pegatzen Jesusen kondizioetaik komunioneko unione miragarriaren medios? Zer metale edo kastako biotza, edo arima da ura su andi gonen labean estena urtzen, ederzen, luzitzen, erreformatzen? Nork explika unione andia arimarena Jesuseki komunionean komunikatzeko beraren kondizioak? aitu gindue San Zirilo Jerusalengoa, ziola iten garela komunionean gorputz ta odol batekoak Kristoreki, erran badaike, Kristo eramanzale ta naturaleza dibinoaren partizipante (Cath. mystag. 4). Aitu gindue Alexandriakoa, ziola ezi ala nola argizari urtu bat berze bateki juntaturik guzia bat in baileike, ala emen Kristobaitan arima, ta Kristo ariman dago. Ala nola orantzak penetratzen baitu orea guzia, diote San Zirilo berak (L. 4 in Joan. c.17) eta San Gregorio Nisenok (C.37), ala nola ura nastekatzen ta bat egiten baita ardoareki, dio San Paskasiok (C.12 de corp.), ala nola burriña suan goriturik argitzen ta errezen baitu su gisa, dio San Juan Damaszenok (L de fide c.14), ala nola txertatzen baita plantagai bat arbola batean, bizten ta azitzen baita arren substanziatik, dio Santo Tomas de Akinok (Opusc. de sacram. c.20. Omnia haec ap. claus p.3 cath. c.42), ala nola urre urtuan sarturik eskua, edo berze mienbroren bat, bereala itzuli baileike urreskoa, dio San Krisostomok (H. 61 ad pop.), ala nola zarmendua dagolaik uniturik aienareki baitakarra fruitu anitz, gaudela bera baitan, ta bera gure baitan, dio Jesu Kristok, ta ala dagola komekatzen dena (C.6 et 15). Nola bada, nola ezkara egiten Kristori idurituak zerbaitetan berere komekatzen garenok ainberze aldis? komunione bat sollik aski da egiteko bat sandu, zio Santa Magdalena de Pazzik, eta nola ainberze komunione estire aski sandutzeko gu? Zer fruitu atra da errezibitzetik ainberzetan Kristoren gorputz preziosoa? Anberze odol dibino nola malogratu da gure baitan? Arritzeko gauza da alimentatzea zeruko erregaloareki, ta ain lurkoi, malder ta gaitz egotea! Axuri dibinoareki ain maiz komunikatzea, ta otso gelditzea! Kristoren sagrario izatea, ta pasione, ta bekatuen presidario! Jauna, libra benaza.

        Jaun sakramentatuaren intenzioa ta deseoa da santifikatzea, edertzea ta abrastea ostatua non den errezibitua, nola esta kunplitzen? Nork du kulpa, baizik geurek? Bataioan solamente urak Kristoren itz ta birtuteareki garbitzen du arima errealki, ta egiten du sanda, naiz aurra izanik bataiatzen dena, ta bereganik disponiestaikena, baña estorburik paratu ere ez; nola estu egiten au berau komunionean Kristo berak errealki guregana eldu denak bere personan bere birtute guziareki? Da preziso konfesatzea parazen diogula estorbu gure aldetik, ta zein diren errain dugu gero, ezi Kristoren eskua esta txikitu, ta ez txartu biotza. Bizi zelarik Jaunau munduan pasatzerakoan karrikatik, andre pobre batek eri zegonak amabi urte gaietan, zio bere gogoan: Baldin ellega banindedi ukitzera nere eskuas jaun orren tresena, senda nindeike instantean; ellegatu ze, ukitu zue, sendatu ze. Orai ez tresena ukitu, baizik sarzen dugularik bere Majestadea geuren barnean, ezkara sendatzen ariman! Zenturionak eskaturik bere mutilaindako osasuna, erranik Jaunonek bazoeiela bera, ta sendatuko zuela, ark erreplikaturik etzela digno errezibitzeko bere etxean beraren Majestadea, aski zela itzes erratea, oneki sendatuko zela; erran zue Jaunak itza, an erran, ta berzea sendaturik aurkitu ze bere etxean. Orai ez solamente itzak, baizik bere presenzia errealak, ez solamente gure etxean, baizik gure gorputzain barnean estu sendatzen gure arima! San Pedroren itzalak pasatzean, ukitzen zuena sendatzen ze istante berean, orai ez itzalak San Pedrorenak, baizik Kristoren gorputz egiaskoak ta bere presenziak betetzen gaituelaik ezkaitu bizkorzen! Sanduen ezur ilek eta errautsek emateunte erremedio eriei askotan, eta Kristoren ez errelikia sollak, baizik gorputz preziosoak, ez ilik, baizik bizirik, ez solamente adoraturik kristale baten gañetik, baizik geuren barneraturik estigulaik erremediatzen arima, zer errain dugu? Kristori botakotiogu kulpak? Esta arrazio. Gurea, gurea da kulpa guzia.

        Geien komun alimentuaren gisa azizen da persona, ezpadu estomagoa gaistoa. Alimentu ain onas azitzen gara, nola ezkara onak? pegatzen da batai berzearen sarna, biak junto egoteas, edo atsa komunikatzeas; eta estela pegatuko ona, oroat, nola gaitza? Badakit aisago dela gaisto batek gaistatzea amar on, ezi amar onek ontzea gaisto bat. Baña Jesu Kristo denak milla ta guziak adiña ta ia, nola ezkaitu ontzen? Bentzait etzuke injeniatu medio obeagorik pegatzeko guri bere ontasuna, pureza, humiltasuna, karidadea ta gañarako birtuteak, gu nor bagara. Akonpañatzea bata berzeareki aski bada komunikatzeko kondizioak, ezi diones errefranak, erran zadazu noreki zabiltzan, ta erranen dizut nor zaren; ta Espiritu Sanduak ere dio: Sanduareki izanen zara sandu, gaixtoareki gaixto. Nola esta askiko unitzea Kristoreki komunionean komunikatzeko beraren kondizioak? O, esta erremediorik arrendako, norendako esten erremedio gau erremedio. Benenoain kontra da triaka, eta bekatuaren kontra Kristo sakramentatua. Estu ikasiko gauza onik estuenak ikasten duelarik alako Maestrua petxoain barnean, paraturik katedra biotzaren gañean. Testamentuko arka, baize sakramentu gonen figura, paraturik dagon Jangoiko falsu garren tenploan, biramoneko aurkitu ze Dagon eroririk, ta errausturik lurrean. Dagon da bekatuetarako pasionea ta afizionea, oni tenplo iten dio bere petxoan bekatariak; baña komekatzen delaik paratzen du artan Jangoikoaren arka, sakramentu dibinoa; nola esta ia urratu ta desegin pasione gaixtoa alako Jaunaren aurkintzean? Zierto da gauza lotsagarria egon den biotzean birtuteen Jauna admititzea berriro bekatua beraren etsayik andiena, ez dezakena soporta. Quae conventio Christi ad Beliál? oiuiten du San Pablok: Zer ikusteko dute Kristok ta Belialek batean? Quo societas luci ad tenebras? Nola daizke konpon argia ta ilunbea? Datorrelaik gau iluna, dio Dabidek, (Ps. 103)) orduan da baseizien ta animale itsusien itekoa; baña atradaieneko iruzkia, estalzen dire aiek ta jaikitzen dire razionalak beren itekoetara. Altxatzen dire artzak, leonak, otsoak ta alakok beren kubila ta estalkumeetan, sugeak, serpienteak ta larrapoak beren toki, edo sasi, edo arrertetan; argia dute kontra. Bada, Kristo delarik justiziaren iruzkia, au sortuaskeros gure barnean, bidoezi ordu gaixtoan bekatuak, desterrabeites gogo ta afekto gaixtoak Jaunonen errespetos.

        Kristio-iduriei Jangoikoa ta deabrua juntatunaitutenei, grazia ta bekatua, ona ta gaixtoa, Jangoikoaren gauzak ta beren apetituak, erdikal dabilzanei ia Jangoikoaren, ia deabruaren, oiuiten diote berriz San Pablok: Non potestis mensa Domini participes esse et mensa daemoniorum, etzaizkete izan partizipante gure Jaunaren maiaren ta demonioen maiaren, auda erregalo dibinoen ta apetituen plazer gaixtoen. Komekatu, ta alaere egin bekatu? Txastatu aingiruen ogia, ta segi aragiaren inmundizia? Zer da au? Orai aldarean sandu gisa, gero berze leku batean ofenditzen Jangoikoa deabru-gisa? Bat edo berze, komekatzekos ez egin bekatu, edo bekatu egitekos ez komekatu. Komekatzen bazara, gure Jaunaren sagrario iten zara; zoazi bestitus graziaren galas, adornatus birtuteen edertasunas. Estagokizu ongi bizioen itsuskeria. Ikusteunzu zein humil Kristo datorren zuregana, urra zazu suberbiaren ta banidadearen andidura utsa; ikasazu humiltasuna. Ikusteunzu zein liberal gure Jauna ematenzaigula guzien gañetik bera; il zazu kodiziaren zizain asekabegoi, in bekizu biotz noblea. Ikusteunzu dela Birjinaren Semea, ta Birjinen esposoa Jesus errezibitu duzuna; ia estadiela aipa ere inmundiziarik zurebaitan, ez memoriarik, ez arrastorik ere. Izan zaite garbi, eder beraren tenplo bekala. Aingiruen ogis erregalatzen zarenai inbekizkizu aingiruen kondizioak. Ikusteunzu zein sufritua Jesus ez solamente len bere bizian, baita orai ere bere sakramentuan. Zer ai da ira, odioa, mendekua, gaiznaia ta alako afekto txarrak biotz kristioan? Baña guzien gañetik ikusteunzu Jaunonen karidadea, zein amoroso, zein ongigille, aun gaixtoeki! Zer litzake, onak bagina? Karidadearen sakramentua da au, amoriosko sua; su gau sartu zeure biotzean, ta etzara senti itxekirik Jangoikoaren amorioan? Karidade daiken andiena egin gure Jaunak zuri, ta zuk mantenituko duzu odioik, inbidiaik, deseo gaixtoik niori? Alakorik barin bada da zeren estiozun Jaun oni anitz amorio. Au berere estakidala falta niri. Jesusek maite nau ni, nik ere maite Jesus, nai dut amoriosko sus erretzen egon beti. Jesus egin zaida nere esposo guzia amoroso, ezpanaiz guzis faltoso, izanen naiz ni ere bere. Neretako da Jesus, ta ni naiz Jesusendako, naizelaik ain errehus, ez naiz berze niorendako. Ala bear da izan presunzio sandu bat ez apaltzeko emengo txarrerietara, gara delaik Jangoikoaren tenplo biziak, ta gaizkelaik unitu Jesus berareki komunionean; o zer ditxa! Ta zein gauza andia, ezaun bagindez! Emen, emen iten dire pobreak abrats, txipiak andi ta deustako etzirenak guzietako. Emen dago sanduen fabrika ta ofizina, ta zeruraño igateko injenioa. Emen egin zire sandu sanduak, ta lurrean bizi zirelaik gorputzes, arima zeruan zeukate tratatus jaun oneki nola adiskide batek berzeareki, erregalatzen zituelaik Jaunonek modu miragarrian. O gure itsuak, ezpaitugu ezaundu nai non dagon gure on guzia! Zoraturik lurreko banidadeeki, in gabe kasorik gure Jaun ain onas, ta ain nai gaituenas! Biz nere erregalo ta amorio guzia orreki, ene Jauna, emen, aliketa erman nazan artaño ikustera berorren edertasuna bere glorian.

 

aurrekoa hurrengoa