www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XIII:
De partitione fructuum missae

 

Hic est sanguis meus novi testamenti (Math. 26).

 

        Aipaturik ia meza sanduaren fruituak, orai errepartizioa. Da meza herenzia dibinoa Kristok utziziguna iragazirik bere odol preziosoareki. Testamentu berria ta eternoa Jangoikoaren humeen faboretan, eta dio San Juanek bere ebanjelioaren lenbiziko kapituloan: Kristo errezibitu duten guzi guziei eman diotela esku izateko Jangoikoaren hume, au da, beraren fedea dutenei. Alakoendako da testamentu gau, Kristoren odol preziosoarena, hic calix novum testamentum est in meo sanguine (Luc. 22), edo odol preziosoa testamentu berriarena, hic est sanguis novi testamenti; da berria zerengatik alakorik etze izan ontaraño, ta oneki akabaturik lengo figurak, asi zire errealidadeak. Eternoa deitzen da, zerengatik beñere ezpaita akabatuko ontan disponitua. Testamentuan bear dire izan mandak, herenzia, herederoak ta kabezaleroak kunplitzeko testamentuegillearen borondatea. Kabezalero gisa dire sazerdoteak, zeñen eskus iten baita egunoro erreparti zio gau. Herenzia da Kristoren pasioaren merejimentuen tesoro inmensoa; herederoak dire ilak eta biziak, ezi guziendako da abasto. Esta ematen niori guzia, zeren delaik infinito tesoro gau, nior esta kapaz errezibitzeko guzia, ta ematen zaio bakotxai bere disposizioaren ariora. Bakotxaren baitan dago Jangoikoaren graziareki bateo disponitzea errezibitzeko nai duen adiña. Zer fortuna lurreko ondasunetan balego bakotxain eskuan artzea erregeren artxibotik nai adiña? Fortuna gau dugu emen espiritualkiro. Estuenak atratzen anitz ondasun meza sandutik, bere falta du; ala nola balitz argi andi bat, iruzkia adiña, itxekitzeko argia nork beretako, itxekirik ere infinizio bat argi andik, ark ez luke deus gutiago, baña erman lezakenak argizari-tortxa andi bat, argi ia atra lezake ta gutiago ermaten zuenak zerilla me bat. Berze konparazio bat: Balitz gari-montio Pirineoko oianak adiñako bat, itz bates, sekula ustuetzeiken bat, zaku andia zeramanak atra lezake gari ia, ta txipia zeramanak gutiago. Berze konparazio bat: iturri bat balitz zekarrana likore prezioso bat perenne, nork luken onzi ia ta andiago, ar lezake ia, ta nork gutiago, gutiago. Eta beldur badaike akabatzeas lurreko iturri den andienean, esta alako beldurrik Jangoikoaren eskutik datorrelaik. Ala kontatzen da eskritura sagratuan (4 Reg. 4), ezi alargun pobre batek agertu ziola zer trabajutan aurkitzen zen Eliseo Profetai, nola arzekodunak nai zition edeki bere bi semeak zerbitzazeko; Eliseok erran zio: Zer nai du in dezoten nik? erran bezada, zer du bere etxean? Ark erran zio: Estut baizik olio guti bat. Joan, bada, erran zio sanduak, eska bezki an jendeei itzultzeko onzi anitz, ta ertxirik atariak bere bi semeeki, ta atra bez olio gartaik. Joan ze ta egin zue erran bekala; humeek eman onziak ta berak bete olio gartaik ta etze txurtzen olioa beñere. Bete zirelaik ia onzi guziak, eskatu zue berze bat; erranik etzela ia, orduan gelditu ze olio milagroso gura. Zer, agian nekatu ze emanes edo pobretu ze emateko ia Jangoikoaren eskua? Ez baizik faltatu ze non iduki beraren bizarria. Meza sanduan fabrikatu du bere gizonen ganako amorioaren ondasunen iturri bat perenne agortuestaikena. Ea pobre espiritualean ta tenporalean garenek, prebenitu onziak, disponitu arimak, ezi niork ez dezake errezibitu ia, baizik nola duen disposizioa; anitz disposizio duenak, anitz; guti duenak, guti. Solamente emen gure konsolutako ta ezperen konfusiotako bear da adbertitu estela nior geldituko eskas ezin aurkituagatik, nola nai duen gogotik; borondatearen izatean dago guzia; prest dago asistitzeko Jangoikoa ta eskatzeko bere Ama Santisima. O limosnera dibina, biotz noblea, esku liberala, zeruko tesoroetaik eman naiak dagona ta eman dezakena nai duen guzia, eman bezagu abasto grazia. Abe Maria.

        Munduko ondasunes pobre izatea agi daike bere faltas, baitaere naiz ori estela, zeren etzaizkion konbeni ta ez on; baña on direlaik aietas ta ondasun espiritualeotas pobre izatea da bere faltas, bere faltas, dugularik meza sanduan medio erdexteko guziak, diot on direnak, gu nor bagara. Irur fruitu prinzipalak berexitugu: Propiziazioa, baita erdextea piedade ta barkazio bekatues; inpetrazioa, baita erdextea gañarako bear den guzia, ta satisfakzioa, baita pagua bekatuen penengatik; ta irurok dezazke logra nai duenak, baña estire logratzen asko aldis nai faltas. Beñik bein satisfakzioaren fruitua estu logratzen Jangoikoaren desgrazian dagon arimak, zerengatik barkatu gabe kulpa, estaike satisfakzio penarena logra. Ain guti merito deitzen dena, baita graziaren aumentua, zerengatik estaike aumenta grazia esten lekuan. Berze bi fruituak propiziazioa ta inpetrazioa, au da erdextea Jangoikoaren piedadea, ta ondasun zenbait espirituale ta tenporale dakarzki meza sandak bekatariendako ere, ezperen ai tristees! Zer litzake aietas, baldin ezpalez aldareko axuritto garrek detenitu Jangoikoaren ira ta logratu beraren piedadea merejiestutenendako? Eta egia izanik ere mezan iten den orazio publikoan estirela sartzen exkomekatuak, herejeak, jentilak, judioak, ezpadire expreso aipatzen, baña opinione obenean daike aiengatik ere otoiz in mezan (bentzait partikularki ta sekretoan bai), konbertidazkien gure Jaunak. Grazian daudenak logratzentuste mezaren fruitu guziak, ta ferbore, debozio ta disposizio ia dutenek, ia berzeek baño, bardin badire gañarakoan; zerengatik meza bakotxean, ala nola zenbatenas bat ia urbiltzen den su andi batera, ia berotzen baita, ala zenbatenas batek ia konkurritzen duen mezaren akzione andi gartara, ia parte atratzen du; ia enzuten duenak, estuenak baño; ia laguntzen duenak, ia erraten edo zelebratzen duenak. Guzien da sakrifizio gau, ezi orgatik dio sazerdoteak, orate, fratres, ut meum ac vestrum sacrificium etc., orazio egizie, ene anaiak, izan daien nere ta zuen sakrifizio gau kuadrable Jangoiko Aita guzis poderosoaren alzinean; baña parte espeziala du sazerdote berak, ofratzen baitu ministro publiko, lejitimo ta urbilekoa bekala guzien nonbrean, ta ala erraten du ofrezitzean hostia: errezibi bez Aita Jangoiko sandu, guzis poderoso, eternoa, hostia garbi gau, zein ofrezitzen baitiot, nik berorren zerbitzuko esklabo indigno gonek berorri nere Jangoiko bizi ta egiaskoa den orri, neure bekatu, ofensa ta deskuido innumerableengatik, eta emen presente dauden guziengatik, baitaere kristio fiel guziengatik, ilen ta biziengatik, probetxa dezagun niri ta aiei salbazioko bizitza sekulako. Amen. Bigarren lekuan, bada, sartzen dire presente asistitzeuntenak meza sandura; ta irugarren lekuan kristio fiel guziak, biziak eta ilak, mezaren fruitu parte jeneralean. Baña guzien gañetik daramana parterik andien ta prinzipalena, heredero lenbizikoaren gisa da ura zeñendako aplikatzen baita meza.

        Au baita beras iruzki dibino egiaskoa, berzea baño obeago ta prezisoago dena munduan, barratzentuena bere errañuak, argiak ta sugarrak alde guzietara, ezpaita nior, nori estakioken ellega, berak nai badu. Baña erxten baitu begiak, paratzen baitu estorbuak, ta orgatik badago ilun entendamentua, otz borondatea, ta malder arima, kexa bedi bere buruas, ezi esta iruzkiaren faltas. Au baita paraisoko ugalde gura, andik edatzen dena mundu guzia barna ta lurperaño, erregatzeko Kristoren odolaren birtutes jardin espiritualak, baitire arimak. Ezpada itzalzen pasione gaixtoen sua, ezpadire azitzen birtuteen plantak, afekto sanduen loreak ta obra onen fruituak, nork du kulpa? Ez por zierto gure Jaunak, paratu baitu ortako medio ederra elizan, meza sandua. Au baita graziasko erauntsi preziosoa, ondasun ta faboreen itsaso betea, estaikena txurtu sekulan. Barin bazaude alaere pobre ta ear arima, da zerengatik estuzun ajolarik baliatzeas; Jangoikoak nai, Jesu Kristok ortako utzi, sazerdoteak nonnai, mezak asko mundu guzian, aldioro errepartitzen grazia ta ondasun zerukoak, ta errepartitzen bakotxain borondatearen neurrira, zer ai zara miserable-utsa? Nola estuzu prebenitzen arimaren arka? Nola etzoazi prisaka, laixterka, boladan partizipatzera Jangoikoaren bizarria? Estu pensatuko gezurra pensatzen duenak doaielaik aldarera sazerdotea mezakoan, doaiela idikitzera zeruetako tesoreria, lazatzera itsaso graziaskoaren presa, nork nai duen gozatu. Egi eta fedea pensatuko du pensazen duenak ordu gartan doaiela paratzera presente ta patente Jesus salbazioaren, santidadearen, graziaren, ta gloriaren, ta on guziaren iturria, bere borz llagen kañuetaik edatera emanai diotena egartsuei bere amorioaren deliziak. Klamatzen zuela, dio Ebanjelioak, (Joan. 7) jai-egun andi batean Jesusek txutirik, norbaitek barin badu egarri, betor ene gana ta edan bez. Au omen zio Espiritu Sandu eman bear ziotenagatik. Zer modus propiokiago mezan baño dezake komunikatu bere espiritua, dagolaik ain franko. Nik, dio Jangoikoak Apokalipsiko libruan, emanen diot egarri denai ur biziaren iturritik grazias ta doaiik (C.21). Egun gartan, baita oroat nola denbora gartan, dio Zatxarias profetak (C.13), egonen da patente iturria Jakoben familiaindako. Denbora gau da gure denbora, familia gau kristiandadea, iturri gau Jesu Kristo sakrifikatua aldarean. Len israeldarrei kentzeko egarria, ukitus bara milagroso garreki Moisesek peña bat, atra zue Jangoikoak iturri bat abundantea; qui convertit petram in stagna aquarum, peña garrek signifikatzen du Jesu Kristo, petra autém erat Christus, zein heriturik gurutzearen palo gartan egin ze odolesko iturri saludablea, ainberze kañuetaik ematen duela, nola baitire llaga in zizkiotenak. Iturri gau plantatu du bere etxean, elizan idikizen da mezako sakrifikoan, ain errealki ta egi eta fedes nola goratu zutelaik gurutzearen palo gartan, nola estugu logratuko eskaida edo etorris personan al badaike, edo bentzait deseo ta ansia ta afektoeki, suspiratus aldareko iturri gartara, zion bekala Dabidek: Ala nola oreñak deseatzen baitu uresko iturria, ala nere arimak anhelatzen du orrengana, ene Jangoikoa; egarriak dago ene arima Jangoikoagana, iturri bizia baita, noiz joanen naiz ta agertuko naiz Jangoikoaren presenzian? (Ps.) konsola bedi arima bitarteo, ellega bedi maiz Jangoikoaren etxera mundu gontan, berexki presentatzen delaik aldarean, agertzen duelaik bere amorioaren esnesko iturri delizioso erregalatua, ala nola amak agertzen duelaik bularra, ezpaita detenitzen aur titikoa, ala estaiela deskuida arima meza bitartean joateko gozatzera Kristoren ondasun ta dulzurak bere iturraman.

        ikasi dukeze ia kristio fiel guziak direla partizipante meza sanduaren ondasunetan, bekatariak ere zerbait, ia daudenak grazian, ia enzuteuntenak meza, ia laguntzen dutenak, ia aiek norendako aplikatzen den; berex usten dut sazerdotea ain urbil ellegatzen dena Jangoikoagana; eta guzien ertean ark ia, zeñek duen disposizioa obeago, garbitasuna, debozioa ta afektoa ia. Ongi entendaturik ezi mezaren fruitu edo balio substanziala duena Kristoren birtutes estaikela gal ministroaren gaixtotasunes; berze alde nola baita elizaren ministro publiko elizaren nonbrean zelebratzen duena ta orazio-iten duena, alde gontaik ere ain balioso da gaixtoak erraten duen meza, zeren Jangoikoak beiratzen baitio elizai, zein baita sanda beti ta kuadrablea beraren begietan. Egia da ezi sazerdote gaixtoak bere aldetik estu mereji ainberze nola onak; baña sazerdote-burua, ofrazale prinzipala ta ofratzen dena guzia baita bat, Jesus Jauna, axuri dibinoa, au da an atenditua, ta onen atenzios idikitzen du eskua Jangoikoak barratzeko bere bedeizioak. Ezpaduzu logratzen mezaren medios au edo ura edo ez ia, da edo zeren etzaizun konbeni edo zeren etzauden disponiturik errezibitzeko, edo arima gaizki izanes, edo ansia gutis; iturri ondasun guziena gutartean, eskunara giltza, eman naiak Jangoikoa ta alaere gu ain pobre miserable! Zer da au? Jangoikoak eman nai ta pobreak artu eznai! Eznai, diot, zerengatik logratzeko bear diren kondizio ta dilijenzia arrazioskoak ez paratu nai izatea, kontu dela ez logratu nai izatea. Exenplutako, dei balez erregek donzella pobre bat palazio errealera, nauzu bizi emen ene alaba-gisa? Gozatu nere erreinuko ondasunak, nere maieko erregaloak? Tori, ona zuretako tuten galak, preziosidadeak ta gañarako gauza errege batek eman dezazkenak zuretako, nai bauzu, kondizio bateki, utzi beartu zula orai arteoko txarreriak ta kondizioak, paratus afektoa enebaitan ta portatus alaba bekala. Nai dut, Jauna, erran lezake; baña ikus bagindez gero oroat nola len, utzirik palazioa, karrikak barna, balsas balsa, asetzen ogi-kozkorres ta farrastas, nai etzuela erregeren emana erran gindezake. Ala dugu emen; eman nai du Jangoikoak arimai mezaren medios ondasun zerukoak, kondizioreki ez usteko munduko jan edan ta gauza bear direnak, baizik solamente exzesoak ta lurreko afizioneak ta txarreriak, Jangoikoaren hume-gisa portatus ta onetsis bere majestadea. Au estute nai askok; beras ondasun gaiek ere ez. Ongi nio, bada, Jangoikoak eman nai ta pobreak artu eznai. Filii hominum, usquequó gravi corde? oiuiten du Dabid erregeak: Gizonen humeak, noiz arteo pizu biotzes? Guzia lur ta loi? Ut quid diligitis vanitatem etc. Zergatik nai duzie banidadea, ta billatzen duzie gezurra? Banidade da lurreko ondasun, gusto, honra ta gauza guziak pasatzen baitire aizearen gisa, ta gezurra, zerengatik usten baitute engañaturik deus gabe azkeneko. Onetsi zazie, billa zazie Jangoikoa leku guzietan, baña espezialki tenplo sanduan ta meza-bitartean, non baitio dituela bere deliziak egotean gizonen humeeki. Argitu, bada, arimaren begiak, atra noizbait lurreko loietaik, ustu biotza emen beitiko txarrerietaik, imini Jaun dibinoa baitan, eta ikusko da zenbat logratzen den mezagatik, ala gorputzain nola arimain. Baña ezpada atenziorik ta estimaziorik daukagunai aldarean, ezpadiogu kasorik egiten presentatzen delarik, barin bagoaz bera utzirik gogoareki munduko banidadeetara, esta zer admiratu protxurik ez atratzeas. Irur emasteki zeude bein enzuten meza bat (Ap. Parra. p.2 pl.26 Andrad. gr. 19 SS.9) ta bitartean sazerdoteak ikusi zue Jangoikoaren argis batai paratzen ziola aingiru batek korona bat lore txuris izarrek adiña argitzenzutenes, berzeai arrosa gorri ederres, gero berzeai ikusi zue deabru bat etorri zekiola aforru batzueki, ta ematen ziola aieki buruan, ta figuratzen ziola danza bat alzinean ta ark plazer artzen zuela ortan. Akabaturik meza ta deiturik irurak bat banaka, galdegin ziote zertan egon ziren pensatzen meza-bitartean. Lenbizikoak erran zio egon zela pensazen nola Jangoikoa apaldu zen izatera gizon eta aur txipittoa gure onagatik; bada, nik, erran zio sazerdoteak, ikusi dut aingiru bat zuri paratzen lore txuri ederres korona bat buruan. Berzeak erran zio egon zela pensatzen Kristoren pasioan ta korona aranzesko gartan, ta ainberze oñaze ta odol nola sufritu baizue guregatik; bada, nik, erran zio, ikusi dut aingiru bat paratzen zuri korona bat arrosaskoa. Galdeturik irugarrenak erran zio egon zela enfadaturik mezaren ain luzeas urte bat iduritu zekiola, ta bear zuela erosi aforru bat ta joan danza batera, zeintara zen konbidatua. Deklaratu zio sazerdoteak ikusi zuena, nola dibertitu zen deabrua arreki bitartean. Baiki zertaik ere onak atratzen duen probetxu, artaik kalte atratzen du gaixtoak; nolakoa duen arimaren disposizioa bakotxak, ala nola janari onak on iten dio estomago onai ta gaitz gaixtoai. O meza sandua, zein gauza ona ta ezin obea emandigukena gure Jaunak! Bagindeki ezauntzen ta baliatzen, probetxu ona inlezaguke ariman, ta bearbada gorputzaren alde ere bai. Xakina da nola San Isidoro zerbitzuan zegolaik goixtarzen zen meza enzuteko al bazuke lanera baño len; eta akusaturik ortas bein akar egiteagatik nausiak arrazioareki etxiden ziola aldapatto batean, nondik ikusiarazi zio Jangoikoak bi aingiru zeudela bi idipareeki lan egiten, ta Isidoro erdian. Zer kaltea! San Felix de Kantalizio ikusi ze bateo meza enzuten ta alorrean lan egiten. Xakina da alaber bi ofiziale gaiena, zeñek biek ofizio berbera izanik, bata ze abrats, berzea pobre. Onek galdegin zio non aurkitzen zituen ondasunak. Biar erakutsiko dizut, erran zio berzeak, nai bauzu nereki etorri. Kontent xaiki ze ura goizik joateko berzeareki aurkitzera diru-meatzea; etorri ze berzea, ta kidatu zue elizara, an enzun zute meza ta itzuli zire etxera. Ark uste zue nonbait bidezuela okupazio, ta etxidentzio biramonean. Biramonean oroat erman zue elizara, entzun meza ta itzuli etxera, itzik erran gabe. Au da burla bat, zio onek. Itzuli zelaik ura biramonagokoan, erran zio onek enfadaturik: nai baut mezara joan estut zure bearrik, bear dutena da erakus dezadazun non aurkitzeunzun ondasun-tegia; erakusten dizut bada, erran zio ark, ezi emendik eldu zaida niri fortuna, ezpaitut usten egunik bilatu gabe guzien jabe ta Jauna bere etxean (Ap. Parr. p.1. pl.18). Egia da estela egin bear solo lurreko ondasungebengatik, esta ere eskatu bear bearrestirelaik, esta ere kodizias, esta ere paratu gabe dilijenzia naturalak, ezi ori litzake tentatzea Jangoikoa. Inala egin ta eskatu Jangoikoai mezan prinzipalki, noiz baitago gure Jauna prest aditzeko gure otoiak; eta bearbada, milagrosoki ere konsolatuko gaitu. Kastelako erregeren jenerale bat inzute preso kontrarioek, ta paraturik karzelean Lisboan etxideten zego eriotzea ala edo ola; bitarteo goardiek goart inzute egunoro presoaren maiean agerzen zela ogi ta ardo ta bela bat itxekirik. Eta naiz ongi ertxirik bide guziak ta paraturik estorbatzeko dilijenziak, segitzen zue prodijioak. Abisaturik erregek nai zio erranarazi nork asistizen zion; ark etzekiela. Tormentus atrara zinai ziote egia; ark zio bidezela Jangoikoaganik agian bere andrearen otoies. Igorzeunte xakitera Sebillara, non bizi baize, ta xakin zute ezi preso inzutenetik egunoro enzuten meza, ofratzen kandela bat Ama Birjinaren aldarean, ta zenbait pobreei ematen ziotela limosna ogi ta ardo arrengatik. Orra karzeleko ogiak, ardoak ta kandelak. Au ikusirik libratu zue erregek (Claus. conc. 4. c.16). Zatoste enegana, oiuiten du Jesusek mai gartaik, trabajutan zaustenok ta kargaturik miserias, ta nik konsolatukozaistet. Ondasun guziak tugu mezan daukagun axuritto gartan; baña ezpalitz ori ere, aski da nor den bera, ondasun guzien iturria ta ondasun guziak baño obeagokoa. Berori aski da sollik, obea da Jangoikoa guziak baño. Naiago dut berori guziak baño. O aurki banez grazia orren begietan! Zer nainuke ia? Ori bada ene fabore, nor nere kontra? Orreki nai dut ta orren baitan daukat nere gogoa, ilzen banau ere. Ori da nere anparoa mundu gontan, nere konsolua eriotzean ta nere deskansua glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa