www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 40.
De 8º symboli articulo.
ann. 1779

 

Credo in Spiritum Sanctum.
Ex symbolo Apostolico S. Bartolomeus.

 

        1. Akabaturik explikatus Kredoaren lenbiziko zazpi artikuloak, Aita eternoas ta Seme dibinoas dardukatenak, segizen da zorzigarrena, Espiritu Sanduas dardukana, baitio: Alaber, nik sinestazen dut Espiritu Sandua baitan. Sinestazen dugu ontan, dela Espiritu Sandua Trintateko irugarren persona, distinto Aita ta Semeagandik, biengandik prozedizen duena ta bieki jangoiko bat dena. Zein fite ta aisa erran dugun? Ala entendatu bagindu. Entendazeko, explika zagun ia. Nor da Espiritu Sandua? Da Trintateko irugarren persona dibinoa, zeñek prozedizen baitu Aita ta Semeagandik. Espiritu Sandua da Jangoiko? Bai Jauna, oroat nola Aita ta Semea; ain poderoso, ain jakinsu, ain sandu, en fin ain Jangoiko nola berze bi personak, guziak bat baitire Jangoikotasunean. Ta Espiritu Sandua da Aita edo Seme? Ez Jauna, zerengatik baitire distinto personan edo personalidadean. Ezin entenda dezake pobrettoak. Nola adiaraziko diogu? Betor San Agustin: Beira, dio, iruzkia. Irur gauza tuzu artan: Sua, argia, berotasuna. Nondik da argia? Su gartaik. Nondik berotasuna? Su ta argi gartaik. Sua da gauza bat, argia berze bat, berotasuna berze bat; baña su, argi ta berotasun gura estire baizik iruzki bat. (Marsal hic). Esta konparazio kabala, estaike ere izan. Estu orañik entendatu pobrettoak. Gutiago entendatuko du orai diotena.

        2. Aita esta niorengandik ez egina, ez kriatua, ez enjendratua ta ez prozeditua. Semea da Aitagandik ez egina, ez kriatua, baizik enjendratua. Espiritu Sandua da Aita ta Semeagandik ez egina, ez kriatua, estare enjendratua, baizik prozedizen duena. Nola da Semearen enjendratu izategoi? Esta lurrekoa bekala, ez milla legoa bides; baizik Aita eternoak bere entendamentuareki beirazen delaik bere esenzian, hispilu batean bekala produzizen du bere iduri bat esenziala: Au da Semea, ta ura deizen da enjendrazea. Nola da Espiritu Sanduaren prozedizegoi? Aita ta Semeak elkar onesteareki produzizen dute amorio bat esenziala: Au da Espiritu Sandua, ta ala da onen prozedizea (Estu entendatu pobrettoak teologia gora gau, nik ere ez. Entendatuko dugu, goazelaik ikustera patente Trintate Jauna. Bitarteo, aski da sinestazea dela Espiritu Sandua Trintateko irugarren persona, Aita ta Semeagandik prozedizen duena; baña orgatik ez geiago edo gutiago dena, baizik igoalki eterno, igualki andi ta igualki Jangoiko dena.

        3. Zerengatik, Jauna, irugarren personagoi deizen da Espiritu Sandua? Aita esta oroat espiritu, ta esta sandua? Bai. Seme dibinoa esta oroat espiritu ta sandu? Baitare. Iago diot nik, aingiruak ere dire espirituak ta sanduak. Nola bada, Jauna, estiogu ematen persona gorri izen proprioren bat, ala nola deizen baitugu lenbiziko persona Aita, bigarrena Semea? deizen dugu Espiritu Sanduaren izen komunareki, ez persona gorren perfezione faltas, baizik gure kapazidade faltas; zerengatik nola atribuizentiogu Jangoikoari emen usazentugun izenak, ta nola enjendrazen duena deizen baitugu aita, enjendratua semea, ala dakigulaik lenbiziko personak enjendrazen duela, deizen dugu Aita; bigarrena dela enjendratua, deizen dugu Semea; baña irugarrenain prozedize gura estakigulaik nola deitu, ez deizera espirazioa, orgatik deizen dugu Espiritu Sandua. (Catec. Rom. hic).

        4. Orai adbertitu bear da ignoranteendako, ezi pintazen baituste ere Aita eternoa zar benerable baten figuran, Seme dibinoa gaste baten figuran ta Espiritu Sandua uso baten figuran, estirela alakorik batere, baizik irurak espiritu purisimo bat, jangoiko bat; eta nola ezpaitaizke pintatu diren bekala, ala nola ezpaitaike pintatu aizea, orgatik pintazentuste nauten moduan, ez diren gisan, ezpaitaizke; ta permitizen dire pintura goiek, oroiarasteagatik gu Jangoikoas, ez pensazeko direla desbardinak bere izatean. Adbertitu ere bear da ezi guk atribuizen diogula Aita eternoari podorioa, Seme dibinoari jakinduria ta Espiritu Sanduari amorioa, delarik igoalki poderoso, jakintsu ta amante persona bata nola berzea; orren kasos irurek igoalki obrazentustelaik gureganako obra guziak, ala ere amoriosko obra prinzipalenak atribuizen dire Espiritu Sanduari. Orgatik enkarnazioko misterioan erraten da izan zela Semea konzebitua Ama Birjinaren entrañetan Espiritu Sanduaren obras, izan zelaik, oroat, Aita ta Semearen obras, zerengatik obra gura baita amorioskoa ta amorioa atribuizen baizaio Espiritu Sanduari. Orgatik ere Espiritu Sandua bazkoa maiazekoetan etorri ze apostoluetara susko mi batzuen figuran, signifikazeko migaieki predikazeko grazia ta jakinduria ematen ziotena, ta su gartan amorioaren ferborea itxeki zuena aien biotzetan.

        5. Denbora gebetan ordenazen duelaik bat sazerdote obispo Jaunak, parazentio eskuak ta erraten dio: Accipe Spiritum Sanctum etc. Errezibi zazu Espiritu Sandua; noren bekatuak barkatukouzun, barkatuak geldizen zaizkio, ta norenak ustentuzun barkazeko, barkatu gabe geldizen zaizkio; signifikazeko ematen zaion potestade dibinoa. En fin, Espiritu Sandua da bere inspirazioeki gobernazen duena kristiandadea, ta onen burua Erromako Aita Sandua, ala nola Eskritura Sagratuetan dagon guzia baita Espiritu Sanduak diktatua len ta gero: Lenagokoas erraten da mezan kantazen den Kredoan, qui luquutus est per profetas, profetaen agos minzatu zela Espiritu Sandua len erakutsiziguten guzian; ta gerokoas ofrezitu zigu Jesu Kristok, igorriko zuela Espiritu Sandua, erakutsikoziguna egi eta fede guzia; ta kunplitu ze apostoluen denboran, prosegizen duelaik orai ta beti asistizen Eliza sandari, desanparatu gabe beñere; ta ontan fundazen da ezin utsik edo errorerik izatea Elizako dekreto ta proposizioetan. Orgatik, juntatu zirelaik apostoluak duda baten erresolbizera, errosolbitu zute Espiritu Sanduaren inspirazios, ta ala eskribitu zute itz gebeki: Visum est Spiritui Sancto et nobis. Iduritu zaio ala Espiritu Sanduari ta guri. (Act. 15). Orgatik orai berean juntazen delaik Aita Sanduareki obispo jaunen konzilio jeneralen bat, beren dekretoetan parazentu alzinean itz gebek: Konzilio sanduak juntaturik bear bekala Espiritu Sanduan, edo Espiritu Sanduareki etc. Erran daike azkenean egiareki Espiritu Sandua dela Elizaren biotza bekala. Kristo gure Jauna da Elizaren burua, kristioen superiore, fundadore ta Errege andia den bekala. Maria Santisima dei daike Eliza sandaren lepoa, nondik baitatorzkigu fabore guziak zerutik. Obispo ta arzai espiritualeak dire begiak bekala, zerengatik zentinelaen gisa kuidazen baitute elizak eta datorkien gaizik niondik. Doktoreak dire mia bekala, instruizen baikaituste Jangoikoaren gauzetan. Predikariak dire orzak bekala xegaturik ematen baitigute doktrinaren ogia. Konfesoreak dire Elizaren bearriak bekala, lenik aitu ta kurazentigutenak eritasun arimarenak. Eskuak ta oñak dire enpleazen direnak piedadesko gauzetan kristiandadean. Mienbro eben guzien biotza da Espiritu Sandua, guziok animazen ta biztentuena guzien erdi erdian.

        6. Kristio bakotxain ariman, alaber, Espiritu Sandua da espiritu, bizten ta bizirik mantenizen duena graziaren ta karidadearen medios: Ta ala, Espiritu Sanduari zor diogu (barin bagaude) egotea Jangoikoaren grazian ta karidadean. Orgatik Jangoikoaren grazian zeudenengatik erran zue San Pablok (Rom. 5): Jangoikoaren karidadea infunditurik dago zuen biotzetan Espiritu Sanduaren medios, zein eman baizaize zuei. Orgatik erran ziote Jesu Kristok apostoluei: Nere Aitak emanen dizie berze konsolazale bat zueki geldi daien betikos; zueki geldituko da ta zuetan egoin da (Joan. 14-15). Desuerte ezi grazian dagon kristioa baitan dago bere palazioan edo tenpluan bekala Espiritu Sandua. Onen kasos oiuiten zue San Pablok (1. Cor. 6): Estakizie ezi zuen mienbroak diradela Espiritu Sanduaren tenplu? Orgatik bataiazerakoan eta konfesazerakoan norbait, agertu du Espiritu Sanduak bere presenzia zenbait aldis zenbait figuratan, signifikazeko grazia errezibizen zuena persona garrek. Beras, ditxoso konta daike grazian dagon persona, baitauka bereki alako arrotz dibinoa, ala nola desditxatua arras bekatu mortalean erorzen dena, despeizen baitu beregandik Espiritu Sandua ta admitizen arren lekuan demonioa. Orgatik San Estebanek erraten ziote bere kontrario gaistoei: Zuek beti erresistizen dioze Espiritu Sanduari. (Act. 7). Orgatik San Pablok erraten ziote, apartarazi naies bekatuetaik kristioak: Ezaziela tristatu Jangoikoaren Spiritu Sandua; trista balez bekala despeizen duenak beregandik bekatuaren medios. (Ephes. 4.).

        7. Prinzipalki aragiaren bekatuek desterrazen dute arimatik Espiritu Sandua, zerengatik nola baita espiritu, ta txoil garbia, ez dezake soporta desonestidadearen usaia; Spiritua da aragiaren kontra, aragia Espirituaren kontra; zenbatenas bada den karnaleago persona, ain bat da Espiritu Sanduaren kontrarioago, ta zenbatenas kastoago, ain bat da Espiritu Sanduari kuadrableago. Galdein zio tiranoak Santa Luziari: Dago zurebaitan Espiritu Sandua? Bai, errespondatu zio sandak, ezi kasto ta kristioki bizi direnak dire Espiritu Sanduaren tenplu. Bere tenplu ta errelikarioa bekala goardatu zue sanda bere Espiritu Sanduak, ezi ezin mogiarazi zute bere lekutik munduko indar guziek.

        8. Guzien gañetik Jangoikoaren amorio edo karidadea dutenak dire proprioki ta espezialki Espiritu Sanduaren esposo. Jangoikoa, dio San Juanek (1-4), da karidade, ta karidadean dagona, dago jangoikoa baitan, ta Jangoikoa arren baitan. Karidade gau da Espiritu Sanduaren sua, eskazen duena Elizak egunoro itxeki dezan gure biotzetan: Ignem sui amoris accendat Deus in cordibus nostris. Ontas eskazen du erre dezkien gure biotzak ta arimak: Ure igne Sancti Spiritus renes nostros. Ojala su gau baliz gure kalentura kontinuoa konsumi gaizana akabatuartaño bizia! Zertako da biotza, ez onestekos bere Jangoikoa? Orgatik au da lenbiziko mandamentua ta andiena, onestea biotz guzias Jangoikoa. Ta lastima da bear izatea mandamenturik, onesteko gizonak Jangoikoa; baña ia lastima alaere ez ia onestea. San Felipe Neriri amorioain suaren indarres autxi zizaizkio bi kostilla, ta erraten zio Jangoikoari: Jauna, ainberze nai bazue onetsi nezan, zerengatik estida eman biotz bat andiagokoa? Inposible da ez onestea berori ezaunzen duenak. Orgatik, fielak, bear dugu eskatu maiz elizareki: Veni, veni Sancte Spiritus. Betor, betor guregana Espiritu Sandua, itxeki bez bere argia ta bere sua gure baitan, ezaunzeko ta onesteko gure Jangoikoa; bizizeko arren amorios ta ilzeko beragatik. Amen, Amen.

 

aurrekoa hurrengoa