www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in dominica 2a
quadragessimae.
Praevia ad sacramentum paenitentiae

 

Et transfiguratus est ante eos. Math.17.

 

        kontatzen da egungo ebanjelioan, nola Jesus iganik San Pedro, Santiago ta San Juanen konpañian oian gora batera, trasfiguratu edo aldatu zen iduris aien alzinean; aurpegia ain argi, eder nola iruzkia paraturik, eta tresenak ain txuri nola elurra. (Eta agertu zirela an Moises ta Elias jardukitzen berareki, San Pedrok erran zio: Jauna, on da gauden emen; nai badu, inzkigun irur etxe, berorrendako bat, Moisesendako berzea ta berzea Eliasendako. Mintzazerakoan estali zitue lañu argi batek, eta andik aditu ze boza bat ziola: Auda ene Seme onetsia, zeintan baitut neure konplazenzia ona. Berau adi zazie. Ta aditzeareki lotsaturik diszipuloak erori zire lurrean, eta ellegaturik Jesus onak ukitu zitue ta erran ziote: Etzaistela lotsa, xaiki ordik. Aiek goraturik begiak ia etzute nior ikusi, baizik sollik Jesus. Eta jausterakoan andik manatu ziote ez errateko niori bisionea, aliketa erresuzitatu arteo bera ilen ertetik. Onaraño da ebanjelioa, zeintan) dugu Jesu Kristo erakusten apostolu eskojituei bere majestade ta gloriaren mostra-iduri bat, altxatzen zena gizontasunaren humildadeas, baitare nola zen bateo Jangoiko ta Aita eternoaren Seme.

        Ontaik arzen dut eskaida sakramentuetan altxatzen den grazia explikatzeko, espezialki penitenziako sakramentuarena, zeñen birtutes arima trasformazen baita; desgraziatik graziara itzulzen; itsusi zena edertzen; zikindurik zegona garbitzen; eri zegona sendatzen, ila bizten; deabruaren esklaba preso zegona libraturik, Jangoikoaren alaba egiten, kondenazioaren marka borratzen, ta infernutik atratzen bekala, ta zerurako markatzen baita. Ikas dezagun konfesatzen ongi, zein baita xakintasun bat balio duena ia ezi munduko xakintasun guziak. Baña egungoan solamente zer den penitenziako sakramentua, edo konfesiokoa; zein prezioso, ta preziso, ta aisa den; zer bear den sakramentuaren ta sazerdotearen aldetik, utzirik bere igandetako penitentearen aldetik bear dena. Baña guziek guzietako bear dugun Ama saluta zagun lenik Majestadea, graziaren Ama ta miserikordiaren Ama. Abe Maria.

        Jesus onak, den bekala gure salbazale, salbatzeas beartugun guziak utzitigu bere Elizan, prinzipalenak sakramentuak. Sakramentuak dire señale ageri sagratu sekretoak, paratutuenak emateko guri aien medios bere grazia ta birtuteak. Zazpi dire; ia etze bear, ta gutiago etze aski; zazpieki dugu bearradiña denbora ta estado guzietako, jaioaskeros ilartaño. (Bataioan jaioberritzen bekala da arima zerurako, bekatutik graziara, ta markatzen da Jangoikoaren hume ta Jesu Kristoren ardi bekala. Konfirmazioan konfirmatzen da fedean, ta ematen zaio indar. Penitenzian edo konfesioan, oroat baita, sendatzen da eritasun ta eriotze espiritualeetaik. Komunionean alimentatzen ta erregalatzen da erregalo obenareki. Oliatzean seguratzen da biziaren azkena, kendus bekatuen errestoak, emanes indar, konsolu ta konfianza atrazeko ongi eternidaderat. Ordenan konsagratzen dire Elizako ministroak ta sazerdoteak. Matrimonioan ematen da grazia bizizeko ongi elkarreki bizikideak, ta azitzeko humek zerurako. Nori zer falta zaio ia, bera nor bada?) Zazpietan depositatu zue bere odol preziosoaren birtutea, ta obratzen dute signifikatzen dutena errealki, zierto, aisa aski, ta abasto gure disposizioaren ariora. Dire ala nola zazpi kanale graziarenak; nolako onzia damazun, ala atrako duzu. Bataioa da guzien len lenbizikoa ta ataria bekala. Komunionea da guzien gora gorena, non dagon presente graziaren iturria ta justiziaren iruzkia, Jesus bera. Penitenzia edo konfesiokoa da iagotan bear dena. Goazen ikusis zein prezioso-preziso ta aisa-aski ere den. Asi gaitzen azken gontaik. Aisa aisa ezta berez, ezi bere agos konfesatzea nork bere miseriak, penatzea biotzean kontriziosko lanzetas, kunplitzea penitenzia ta gañarakoak eztire aisa aisa berez; orgatik deitzen da au bigarren bataio-gisa, bataio trabajosoa. Baña dakarran irabaziaindako aisa da. Neke ta lazkara iduri leike, dio Tridentinoak, (C.5 de confes.) ezpaledi alibia probetxu ainberze ta ain andieki, ta konsolazioeki, zein ematen baitire dudarik gabe errezibitzeuntenei absoluzioa ongi. Latz dirudi konfesatzea kulpante bere burua? Latzago da kondenatzea sekulakos, eta ortaik libratzen gara konfesatus. Latz dirudi? Baña latzago da bekatuen presidioa, Jangoikoaren ira ta beldurrak beti ibilzea, ta ezin eskapa. Eskapatzen da solamente presentatus geurok penitenziako tribunalean, palakatzen da Jangoikoa, ta deskargatzen da bat bekatuen pizu ta prisione gogorretaik, de manera ezi askotan segitzen du konzienziaren bake, serenidade ta alegranzia bat andia, dio Tridentinoak (Ib.c.3.de fructu). Krokota ze ladron famatu bat, zein baizebilza arrapatu naies. Pregonarazi zue enperadore Oktabianok, emanen zuela amar milla eskutu ekarzenzionari ladron gura. Aiturik onek au, saldurik bere bizia dakusalaik, ta eztagola seguro nion, zer iten du? Krokota, erraten dio bere buruai, galduak gara; ezta berze erremediorik, presenta gaitzen enperadoreain oñetan; agian inen digu grazia. Joaten da, sarzen da palazioan; urtikitzen zaio oñetara: Jauna, emen dakarrat Krokota, bida premio ofrezitu duena. Non duzu? erraten dio enperadoreak. Eta ark: Emen, Jauna, ni naiz. Barka bezada. Lastimaturik enperadoreak, ez solamente barkatu, ezi ematentio amar milla eskutuak. Ala gelditu ze libre, ta seguro, ta aberats (Parra pl.3. de poenitencia). Jangoikoaren justiziatik nora eskapatuko gara? Bere miserikordiaren tribunalera, baita konfesioko sakramentua. Praeoccupemus faciem eius in confessione. Ofrezitu du barkatzea enperadore soberanoak an. Nailukelaik ez aurkitu zer kondenatu an goiti, paratu du berze tribunale bat emen beiti etc.

        2. (Bekatuak dire ala nola traizio bat bere Majestadeai, nai baluke ez barkatu, baizezake utzi barkatu gabe ta erremediorik gabe eternidadean, zeren ezi gizonak ere ez dezoke satisfakziorik asko eman sekulan. Nai izan zue grazias barkatu Jesus onaren kostus bataioan. Oneki egin zue asko mertxede Jangoikoak, naiz ezpalez utzi erremediorik berriz iten duenarendako bataiatuaskeros. Baña salbatu naies gu, disponitu zue geroko ere erremedioa, penitenziaren sakramentua, bigarren ola deitzen dena, ezkaitzen ondatu perdizioan). Entendatzeko ongi grazia gau, pensa ongi zer litzaken gutas, ezpalitz erremediorik gerostik betikos, baizik iten duenak paga. Deskuidatu balitz bein bat, adio sekulakos. Ia esperanzaik ez eternidade guzian. Bizia triste pasatu, ta infernura betikos. Oh! Zer grazia in digun disponitzeas erremedioa! Bai, ta grazia gonen grazia da, ezpaita beingo solamente, nola bataioa, baizik zenbat aldis nai dugun errezibitu, aldioroko. Galdegin zio San Pedrok: Jauna, zenbat aldis barkatuko diot ene anaiari? Zazpi aldis? errespondatu zio: Eztiot, zazpi aldis, baizik zazpi amar aldis zazpis (Math.18) Baita nola erratea ezi eskatzeunten guzietan.

        3. Grazia ere da ematea barkatzeko potestade gau gizon bekatariei, eztaitzen deteni berze bekatariak ellegatzeko gizon bekatari denagana, nola baita edozein konfesore, baitezake egin, ezpadu ere egin asko bekatu. Etziote nai izandu eman potestadegoi aingiruei, baizik gizonei, nola bera ere ezpaize egin aingiru baizik gizon. Ilaskeros Jesus gu salbatzeagatik, ta erresuzitatuaskeros, erran ziote apostoluei: errezibi zazie Espiritu Sandua; bekatu barkatzentuzienak izain dire barkatuak, ta retenitzentuzienak retenituak (Joan 20). Potestade gau doaie komunikatus sazerdoteei, ordenatus bekala lejitimoki kontino mundua mundu den bitarteo. Deitzen da ordenaren potestadea. Oneki bateo bear da izan jurisdizioaren potestadea, izatekos balioso absoluzionea. Bear dire juntatu batean bi potestade goiek, ordenarena ta jurisdizioarena, ala nola bi giltza idikizeko zerua.

        Orai, bada, barkatzeko bekatuak, ori baita ala nola idikitzea zerua, laur lagun juntatzen dire konfesioes sakramentuan; bida ikusten direnak gorputzaren begis, berze biak arimaren begis. Bekatari penitentea, konfesorea, Jesu Kristo ta Jangoikoa. Eta laurek in beaute beren aldetik logratzekos barkazioa: bekatariak biotzesko dolorea, agosko konfesioa ta obrasko satisfakzioa, gero errain dugun gisan; Kristoren ministroak emanes absoluzioa, Kristok aplikatus bere merejimentuen birtutea, ta Jangoikoak aprobatus absoluzioaren sentenzia. Zeren ezi laur gebetaik bat falta bada, ezta barkaziorik. Falta bada penitentean disposizioa, naiz erran konfesoreak, nik absolbitzen zaitut, Jangoikoak dio, nik kondenazen zaitut. Oroat, ezpadu absolbitzen konfesoreak, edo ez sines, edo ez potestade lejitimoareki, deus ezta egiten. Bada, Kristoren merejimentuen birtutea dela obratzen duena sakramentu gontan ta gañarakoetan, nork eztaki? Axuri dibinoa, zio San Juan Bautistak, auda Jangoikoaren axuria kenzentuena munduko bekatuak. Odol dibino garren birtutes bizten, sendazen ta garbitzen dire arimak. Ala konsejatzen du San Franzisko Salesek in zagula kontu, gaudela konfesazerakoan Jesus guruzifikatuaren oñetan, ta dariola gure gañera bere odol preziosoa tantaka gure garbitzeko (Ap.Parra pl.14 de poenitentia).

        kunplitzen da ongi Jangoikoak len ofrezitua ((Isai.12). Ona Jangoikoa bera ene salbazale, fiatuko naiz beldurrik gabe, zeren ene indarra ta ene alabanza da ene Jauna, ta enpeñatu da ene salbazioan). Atrako duzie ur alegreki salbazalearen iturrietaik. Eta berriz: (Zachar.13) egoin da patente abasto iturria Jakoben familiaindako. Zer iturri da au? O Jesus, salbaziosko iturria, zer litzake gutas, ori ezpagindu? Zenbat kañuetaik ematen duen ene salbazioaren balsamo preziosoa! Borz kañu borz llagak; balsamo dibinoa bere odol preziosoa. De manera ezi sakramentu gartan, ene fielak, gure Jaunaren itz ta odol preziosoaren birtutes ematen da bekatuen barkazioa, ez gure indarres edo artes. Sazerdoteak paratzen du giltza, penitenteak disposizioa, baña Jesus onak bere itz ta odolaren birtutes obrazen du grazia.

        4. Zer grazia, ordea? Zer mertxede ta ondasun prezioso guzis estimagarria! Oh! Balitz fede ezaunzeko gorputzaren ondasunak bekala, arimarenak! Balitz iturri bat lukena birtute, garbitus an, itzulzeko zarrak gaste, itsusiak eder; zenbat lidoazken artara boladan? Eta sakramentu gontan berritzen ta ederzen du arima Jesusen odolaren birtuteak; eta nola ezten ia estimatzen? Balitz balsamo bat, zeñeki untatus ken leizken lepra ta grano gaixto guziak, eta senda leizken eri-jenero guziak, biztu ta bizkor leizken iletsiak ta il-oztuak, nola estima gindezaken! Eta eritasun ta eriotze espiritualetaik atratzen du bizi ta bizkor arima balsamo dibino garrek sakramentuan; eta nola ezten ia estimatzen! Balitz giltza bat idikitzeko atari guziak, presondegi edozeñetaik atratzeko nauzuna ta noiz nauzun, etzindeizke deskuida. Eta deabruaren presondegian preso zegon arima libratzen da konfesioko sakramentuaren giltzaeki; eta nola deskuidatzen garen! Azkenean balego bat sarturik infernuan, etsiturik, desesperaturik betikos erremediorik gabe, nola baitaude an daudenak; eta biali balez Jangoikoak aingiru bat potestadeareki atrazeko andik libre konfesatu nai duena urrikiturik bere gaizki egina, oh! zer prisa, zein gogotik guziak konfesa leizken istantean oius ere! Eta bekatu mortalean dagon arima dago kondenazioaren estadoan; ezpada erori infernuan oraño, ez berai eskerrak ortas; esker Jangoikoaren piedadeai, ezpaitu utzi erorzera; baña bere aldetik galdua ze sekulakos; bera markatu da kondenatuaren markareki. Jaun onak biali du bere aingirua, baita sazerdotea, potestadeareki libratzeko nai duena konfesatu ongi: Et quare moriemini, domus Israel? (Ezech.33). Eta zergatik galdu bear da kristiorik? Jangoikoaren itza ezin falta: Jesu Kristoren odolaren birtuteas ezin duda; bere ministroak nonnai; eta absoluzioa ematea ain aisa. Ia zer falta da, ezpada falta penitentean disposizioa? O ene Jesus ona, beñik bein eztaike nior keja berorres! O salbazale propia! O amore, o podore ta piedade geiegia gure on naies! Berorren kostus bizi gara bekatariok esperanza onareki.

        bizi zelarik munduan Jesus, zer ze ikustea nola libratzen zituen gaitz guzietaik ukitzeareki, edo itz bateki solamente? Zer ze ikustea, nola barkatzen zioten bekatariei ain amolsu, ain liberal? Eta orai du jenio bera, ta utzitu bere ministroak ta bere potestadearen giltzak Elizan betikos, ain eskunara salbatu naies guziok, geurok nor bagara! kontatzen du ebanjelioan aita batek zituela bi seme: Gasteena, arturik bere legitima, joan ze ordik orrat; galdurik guzia ta bera, gaizki bizitus, paratu ze nausi bateki zerbitzuan; ark biali zue hazienda beltzen goarda, ta zeuka goseak de manera ezi naizuelaik jan hazienda gaien farraskaetaik; ori ere etziote usten (Luc.15). Itzulirik akordura bere bearres zio: Ah! Zenbat nirabe dauden nere aitaren etxean aserik, eta ni emen iltzen goseak! Joanen naiz ene aitagana, ta konfesatuko diot ene gaizki egina. Joan ze bada; ta urrundanik ikusirik aitak, bidera atrarik, artu zue besarka. Semeak erran zio: Aita, bekatu egin dut zeruaren kontra ta berorren kontra; ia ez naiz digno dei nazaten berorren seme. Ar benaza bere nirabeetaik bat bekala. Aitak bereala jaintsiarazi zue tresena obeneki, ta zelebratu zue konbita andi bateki festa, zeren ene seme gau, zio, ilze ta biztu da, galdu ze ta aurkitu da. Zer obeki mostratu zuke gure Jaunak barkatu naia bere hume galduei? Alaber, kontatzen du, (Luc.10) nola gizon bat jausterakoan Jerusalendik ladronek errobatu, golpatu ta erdi ilik utzi zuten. Pasaturik andik bi lagun etziote in kasorik; erris kanpoko batek bai, urrikariturik lotu zizkio llagak olios ta ardos eginik; ta eramanik ostatu batera erran zio ostatariai: kuida zazu ontas, ta bear den guzia nik pagatuko dizut. Nor da erriskanpoko gau, ezpada Kristo jautsi zena zerutik gure billa? Eritu gura da bekataria; nori enkargatu dion kuratzea da konfesorea; baña bere Majestadeak prebenitu du erremedioa, ta kosteatzen du guzia. Ain kuidadoso bera gu sendatu naies, eta geurek eztugu deus in bear? Naaman Siriako Jaun andi bat lepras beterik joan ze Eliseo profetaren billa garbitu naies. Profetak biali zio erratera Jordango ugaldean (4 Reg.5) xautu zeiela zazpi aldis, ta ala sendatuko zela. Ark futoska murmurazen zue manatuas, ta bazoeie etxerat. Mutilak erran zio: Jauna, gauza andi bat manatu bazio ere in bear zue bere onagatik, zenbat obeki gauzagoi? itzuli ze, garbitu ze ta sendatu ze. Ar zagun doktrina arimendako etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa