www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 17.
post Pentecostem.
De charitate in Deum,
et proximum

 

Magister, quod est mandatum magnum etc. Math. 22.

 

        Egungo ebanjelioan kontatzen da nola bildurik fariseoak Jesusengana, aietaik batek legearen erakustunak galdegin zion: Maestru jauna, zein da mandamentu andia legean? errespondatu zio Jesusek: Onetsi edo maita zazu zeure Jangoiko jauna zeure biotz guzias, zeure arima guzias, ta zeure gogo guzias. Au da mandamentu andiena ta lenbizikoa. Baña onen gisakoa da bigarrena, onetsi ta maita zazu zeure proximoa zeure burua bekala. Bi mandamentu gebetan dago lege guzia ta profetak. (Eta bildurik zeuden fariseoei galdegin ziote Jesusek: Zer idurizaizie Kristos? Noren seme da? Aiek: Dabiden seme. Jaun dibinoak orduan: Nola bada Dabidek deitzen du Jaun diolaik; erran zio Jaunak ene Jaunari: jarri zaite ene eskuietako aldean, paratu arteo zure etsaiak zure oin petan? Bada Dabidek deitzen badu bere jaun, nola da Dabiden seme? Eta etziokete itzik erresponda ontara, ta etzire trebe andik alzina galdegitera deus. Onaraño da ebanjelioa. Elizak, orai egieta fedearen kolumnak ta firmamentuak, errespondatzen du fariseoen partes, dela Kristo Dabiden jaun eta seme, Jangoiko ta gizon bekala Jangoikoaren seme Jangoiko, ta Dabiden etorkitik gizon konzebitu zena Ama Birjinaren entrañetan, il zena gurutzean, erresuzitatu, igan zeruetara, ta an dagona jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean). Orai ikasteko karidadearen mandamentu andi gaiek, goazen salutatzera Birjina Maria. Abe Maria.

        galdegiten du legearen maestruak mandamenturik andienas, ta Jesu Kristok errespondatzen du artas ta arri datxikonas. Dio: Mandamentu andiena, onetsi Jangoikoa biotz guzias, arima ta gogo guzias; onen urbilena, onetsi proximoa geuren buruok bekala. Ezpadiote galdegiten ontas, zergatik añaditu du? Desengañatzeko, ezpada onesten proximoa, eztaikela onetsi Jangoikoa. Karidadea da bat, baña bi mandamentu ditu, bat Jangoikoaren alde, berzea proximoaren alde. Amore bat da bi besoeki; batareki besarkatzen du Jangoikoa, berzeareki proximoa. Jangoikoa bera denagatik, proximoa Jangoikoagatik, Jangoikoa guzien gañetik, proximoa geuren buruen gisara. Jangoikoa da guzien prinzipio ta fin dena; proximoa gu bekala gizon dena, espezialki kristioa. Jangoikoaren amatzean ezta neurririk paratzen, baizik al guzia, biotz, arima ta gogo guzias; proximoaren amatzean neurria da geuren buruen gisara; neurri bera guretako ta proximoaindako, au da, nola nai dugun in dezaten gureki lanze berean, in dezagula guk proximoareki, ta ez dezogula arri egin eztugunanai indezaguten guri. Baña prinzipalena ta prezisoena, karidade izateko proximoaren amorean, da amatzea Jangoikoagatik, ez berze motibos. Orgatik amatzea Jangoikoa da len, ta amatuaskeros Jangoikoa, amatuko du proximoa Jangoikoagatik. Goazen bada ikasis mandamentu andi gura. Onetsi zazu Jangoikoa biotz guzias, arima guzias, ta gogo guzias.

        Zer da onestea? Da onginai izatea, maitatzea ta estimatzea bere Majestadea, deseatus berai ongi guzia, alegratus beraren ones, tristatus beraren agrabioes. Zer da onestea biotz guzias? etc. Onestea amore sin, sendo, perfekto osoareki. Onen proguak dire irur: afektoak, obrak ta trabajuak Jangoikoaren amores. Klaroago; lenbiziko progua, arimaren enpleatzea Jangoikoan memoria oroitus beras ta beraren ones; entendamentua pensatus Jangoikoan ta berari dagozkionetan; borondatea artus afizione bizia beragana, mostratus amoresko afekto, ansia, laudario ta alakoetan maiz. Bigarren progua, enpleatzea bizia obratzen Jangoikoak nai duena, trabajatzen beraren zerbitzutan goardatus beraren ofensaetaik. Irugarren progua padezitzea Jangoikoaren amores, galdus beragatik bearbada ondasunak, honra, gustoak, ta bizia ere. Ori nai du erran onestea biotz, arima ta gogo guzias.

        Orai mandamentu andi gau exerzitatzeko egunoro kristioak nai badu, ona erakustera noaie zer in dezaken noiznai, baña espezialki goizean jaikiaskeros. Zeñatu ta oroitu ta beiratu Jangoikoa presente dagon bekala, ta belauriko paraturik lenik kurtu burua lurreraño auspeska adoratus bere Majestadea arima ta gorputzareki. San Bizente Ferrerek enkargatzen du erratea goizoro kredoa, ta oroat arratsoro. Baña lenbiziko mandamentu andien garren konforme oben ta baliosoenak dire amoresko afektoak ala guti gora bera. O ene Jangoiko Jauna, nik lurreko ar pobre gonek amatzen, estimatzen, onesten dut orren Majestadea biotz guzias, arima guzias, gogo, entraña ta indar guzies. Amatzen dut gauza guziak baño ia berorren Majestadea, ia ezi gustoak, ia ezi honra, ia ezi mundu guzia, ia ezi ondasunak, ia ezi gustoak, ia ezi honra, ia ezi mundu guzia, ia ezi neure bizia. Amatzen dut, ta alegrazen naiz orren on guzias, alegratzen naiz ama dezaten, Ama Birjinak, serafinek, aingiruek ta arima on guziek. Amatzen dut, ta deseatzen dut amatzea ezin iagos, ta ama dezaten kriatura guziek zeruan bekala lurrean ere. Amatzen dut, ta damu dut ez amatuas neuronek, ta berze asko arima desagradezituek. Barkatu, Jauna, miserikordia ta grazia. (Biba Jangoikoa, biba Jesus, biba Maria, biba Jangoikoaren legea etc.)

        1. Deitzen da ta da andiena ta lenbizikoa mandamentu gau, zeren Jangoikoaren amorea edo karidadea baita birtuterik andiena ta lenbizikoa dignidades. Orai gelditzen dire fedea, esperanza ta karidadea, irur gebek, dio San Pablok, baña andiena da karidadea, ala nola metaleetan urrea, elementuetan sua, zeruetan enpireoa, izarretan iruzkia, aingiruetan serafinak. Au da zerurako bide erreala, zeintara datozin berze mandamentuen bide-xendak. Au da Jakoben eskale gora gura, zeñen goienean dagon Jangoikoa, zeñen medios bere Majestadea jautsi zen gizonengana, ta gizonak igaten diren Jangoikoagana. Au da birtute noble gura unitzen duena Jangoikoareki gizona, iten duena Jangoikoaren adiskide, aide ta hume onetsia, ta berextentuena onak gaixtoetaik, axuriak antxumeetaik, salbatu bear direnak erreproboetaik. Fedea sollik ezta aski, esperanza sollik ere ez, obra onak ere karidaderik gabe eztire protxal, milagro egitea ere ezta señale seguroa. Karidadea bai da marka erreala, Jangoikoaren selloa ta pasaportea, zeñeki doaienai faltarik gabe idikiko zaio zeruko ataria.

        2. Da alaber lenbiziko ta andiena gure obligazios, zeren ezi biotz dugunaskeros, nor bear dugu amatu ezpada Jangoikoa? Eta ezin pagadezokegulaik berze gisas zor dioguna, zein obligatuak gaude amatzera sikiera?

        3. Da ere lenbiziko ta andiena probetxuan, zeren au gabe deus eztutelaik balio gauza guziek, oneki deus gutik ere balio du anitz. Au da pobreen aberasteko injenioa; ala nola zer eman eztuen pobreak erraten baitu, emen eztu izanen berze erregalorik, baizik borondate ona; ala eztiogunek egiten Jangoikoai zerbitzu anitz, in bear duguna da amatu anitz. Obras naiz pobre garen, izan gaitzen aberats amores. Amoreak urrestatzen ta preziatzentu gure obrak; anitz obra naiz bai, ezpada karidadeik, ilak dire, deus balio eztute, karidade gutireki guti balio dute, baña karidade andiareki balio dute anitz. Ezta pobre Jangoikoaren alzineko diona anitz amore; Jangoikoa dago arreki. Aberats deitzen da duena arka urres betea, zenbat obeki da aberats duena arima amores betea? Jangoikoas betea dago alakoa, ezi Jangoikoa da karidade, ta dagona karidadean dago Jangoikoan, ta Jangoikoa arren baitan, dio San Juanek. Supli bada faltatzen duguna gañarakoan, supli amoresko afekto anitz ta andieki.

        4. Da ere lenbiziko ta andiena Jangoikoaren agradoan, zeren ezi karidadea edo da grazia bera, edo graziareki unitua de manera ezi dagona karidadean dago grazian, da kuadrable Jangoikoaren begietan. Nor legoken zierto amatzen duela Jangoikoa, legoke zierto dela Jangoikoaganik amatua. Ezi Jangoikoak errana da, ego diligentes me diligo, nik amatzentut amatzen nautenak ni. Amatzea batek Jangoikoa da señale etorri dela arrengana Jangoikoaren espiritua, ezperen ez lezake ama. Caritas Dei diffa per Spiritu.

        5. Da ere lenbiziko ta andiena felizidades ta ditxas, zeren ezi zer nai dezake batek mundu gontan? Bere adiskide izatea Jaun guzien Jauna. Bada ori seguru du, baldin segurki amatzen badu. Zer gozoa bizian? Zer konfianza iltzean? Ala nola karidade edo amore gau ez duena ezin daiken salba, ala au duena ezin daike kondena. Zer felizidade, zer ditxa ezta fedeak diona, ezi edozein ordus konberti daien bat amatus Jangoikoa, naiz sobra denboras biziturik bekatuan, alaere admititzea bere grazian Jangoikoak, zeren artu dion amore?

        6. Da ere lenbiziko ta andiena suabidadean ta gustoan, zeren ezi pensatzea solamente amatzen badu arimak Jangoikoa, amatzen duela Jangoikoak arima barin bada ain gozo, zer izanen da errealki amatzea ta amatua izatea? Amore gonen almibar dulzea da dulzazenzizkiotena sanduei trabajuak ta penitenziak, atrarastenzizkiotena negar gozosoak, saltarasten kontentus, kantarasten alegranzias, ta mila erokeria sandu inarasten. Amore gau da ungendu preziosoa kuratzentuena biotzeko llagak ta tristurak. Da ardo jenerosoa orditzen duena zori onean arima deseatzeko trabajuak, eritasunak ta martirioak Jangoikoagatik, ta egoteko eben ertean kontentago mundukoak baño beren kontentuen ertean. Pensa zer suabidadea, suabe itentiolaik tormentuak ere, ta eriotzea ere!

        7. Da ere lenbiziko ta andiena indar ematean, ta pazienzia. Testigo onak dire martir gloriosoak. Zer ematen ziote ainberze arimo, indar ta pazienzia? Amoreak. Zer da kausa tristatzeas gu ta kejatzeas edozein trabaju pixkas? Amore-falta. Eztiot Jangoikoaren amoreak, baizik amore naturalak, ta amore biziosoak ere, zer eztu inarasten? ama batek zenbat trabaju eztama bere humeagatik? Zer desatinoetara ezta exponitzen pasionatua amore desonestos? Afizioneak eiziara, dibersiora, jokura zenbat rato gaixto eztu pasarasten? Bada nork errain du Jangoikoaren amoreak eztuela obeki indar pasarasteko trabajuak gogotik? Admiratzen gara gu in zutenas San Franzisko Xabierek, ta berze sanduek. Da zeren falta zaigun aiek zuten amorea. Gaude gu alkes, beldurres, gana gutis iteko bear direnak. Ori da amore-faltas, ezi onen suak aisa desegitentu agotztto goiek.

        8. Da ere lenbizikoa ta andiena aisuran, zeren aisa eder da amatzea Jangoikoa nai duenak. Badaike izan atxekia ez barutzeko; ez penitenzia iteko, ez trabajazeko etc. Baña ez amatzeko zer atxekia daike alega? Edozein garaies, edozein lekutan, naiz preso, naiz eri, naiz lanean okupaturik gorputza, daike amatu Jangoikoa, dagolaik libre biotza. Amoreak aisatzen ere tu nekeak. Egia da amorearen su gau eztela itxekiko biotzean, ezpadu ematen beretik Jangoikoak.

        9. Da ere lenbizikoa ta andiena perfekzioan, zeren amore gonek garbitzen du arima bekatuetaik, kentzentu inperfekzioneak, bizkortzen ta ederzen du arima, sandutzen du persona. Da birtute ta obra on guzien zaña ta bizitza. Karidade edo amoreik gabe eartuak dire birtuteak, obra ilak, nola arramak eta fruituak galzen baitire galduaskeros zaña. Zaña da karidadea. Onek ernarasten, bizten, sustentatzen ta fruitus betetzentu birtuteen plantak. Karidadeak dakar humildadea, azitzen du miserikordia, goardatzen du kastidadea, mantenitzen du pazienzia ta gañarakoak. Nor den duena ia karidade, ura da sanduago.

        10. Da en fin lenbizikoa ta andiena inportanzian, zeren mandamentu guziak erreduzitzen dire karidadearen mandamentura. Anitz dire mandamentuak gauza manatuen diferenzian, baña guziak dire bat karidadearen zañean, dio San Gregoriok. Guzien fina da karidadea. Guzia erreduzitzen da amatzera Jangoikoa. Ama zazu, ta nai zuna inzazu, dio San Agustinek (1 Joan 4. tr.7.). Da on guziaren zimendu ta korona. Da orazio graziaren, ta geroko gloriaren prenda. Da zeñen bi egaleki egazen den arima zerura. Ama zazu Jangoikoa biotz guzias, arima guzias, ta gogo guzias; eta logratukouzu Jangoikoa ta nauzun guzia denboran ta eternidadean.

        Motiboak amatzeko Jangoikoa dire infinito ezi kontaala; baña bi iturrietara daizke erreduzitu. Lenbizikoa Jangoikoa, nor den izatea bere baitan; bigarrena ain ona izatea guretako. Lenbizikoa ain amable izatea bere Majestadea; bigarrena ain gure amazale amante izatea. Lenbizikoa beraren prenda ta onen inmensidadea; bigarrena guri digun amorearen geiegia. Biz bedeikatua Jaun ona, baitu plazer amatzeas mereji gabe guk. Eta guk nola eztugu amatuko ainberze mereji duena? Da noble, da poderoso, da aberats, da liberal ta bizarro, da miserikordioso, da ona, da ederra, da pensa daiken baño ia amable; ta orren gañetik amatzen gaitu gu bere pobreok. Nola dezakegu ez amatu guk? Amore gonen sukaiak beira Jesu Kristoren humanidadean. Beira ainberze figura nola artzen duen gure amores. Beira aur txipitto pobre gisa erreklinaturik ganbela batean. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira desterraturik aurzutuan Ejipton etxes etxe eskean. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira gero ogeitamar urtetan peregrino mundus mundu salbazalea ain amable guziei ongi egiten ta erakusten salbatzeko. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira preso eginik, ta presentaturik juezen alzinean gaizki egille andia bekala. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira preso eginik, ta presentatuik Juezen alzinean gaizki egille andia bekala. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira bere etsaien erdian Jesus nola otsoen erdian axurittoa, golpaturik, lixtukaturik, begiak bendaturik, tiraka biloetaik, golpeka alde guzietaik burla ta eskarnioen ertean. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira bestiturik manta txuri bates ero-gisa, ta irris, txistus, oius jokaturik Herodesen etxean. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira loturik kolumna baten kontra, ta azotaturik borz milla ta ia azoteeki zatikaturik aragi sandu gura ta usturik odoles. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira gloriako errege propia jaintsirik purpura zatar bateki soñetaik, aranzes koronaturik burua, ta kana bat eskuan zetrotako, alki batean jarrarazirik adoratzen eskarnios errege burlasko gisa. Zer iduri zaizu figura gontas? Beira Isaak onegia bere guruzeareki soñean ezin xaxis, ezin ibilis erorka bidean. Gero etzinik arren gañean agos gora jositzen itzes esku-oñetaik; gero goraturik artan agonizatzen ta il zen. Zer iduri zaizu figura gontas? Gero erresuzitaturik triunfante igan ze zerura; baita iduri zaizu bazeikela aurki gu gabe? O amazale dibinoa! Beira sakramentu admirablean altxaturik alimentu-idurian gure betiko on naies. Zer iduri zaizu figura gontas? Alaere bear ze paratu mandamentua amatzeko guk gure Jauna?

        Gaixtoago dena da alaere ezpaitiogu amore bear-zena. Nork bada, edo zerk ebasten dio Jangoikoai zor diogun amore gau? Edo zerengatik eztugu amatzen? Batzuek munduaren amoreagatik, lurreko ondasun, dignidade ta gauzen amoreagatik, geienek aragiaren amoreagatik. Bitarteo desestimatzen da Jangoiko andia, eta deabruak iten du baza, doaie pasatus mundua, iles personak, emen gelditurik banidadeak, arimak doaz joanes ta errezibitus berea sekulakos. Maite bauzu zeure burua, onetsi, ama ta estima zazu zeure Jangoiko Jauna zeure biotz guzias, arima guzias, gogo, entraña ta indar guzies. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa