www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 77.
De verecundia reticentium peccata.
ann. 1781

 

Est confusio adducens peccatum, et est confusio
adducens gloriam et graciam. Eccli. 4.

 

        1. Bada alke bat dakarrana bekatu, ta bada alkea dakarrana gloria ta grazia, dio Espiritu Sanduak. Bi aldis egunean zerua aldazen da kolores, goizean ta arratsaldean, baña zein diferenteki! Goizean agerzen da kolore argi galantareki dakarralaik egunain klaridade alegrea; arratsaldean kolore ubelareki, dakarralaik gauain iluntasun tristea. Ario gontara da alkea arimetan. Bekatuain alzineko alkea, detenizen ta estorbazen duena estaien egin gaizkia da alke ona, alegrazen duena arimain zerua ta dakarrana gloria ta grazia; baña bekatuain ondoreko alkea estorbatzera ellegazen dena estaien konfesa, da alke gaistoa kausazen duena arimain eriotze doblatua, ta erremedio gabea. Aizagun orai diona San Juan Krisostomok: Pudorem et verecundiam dedit Deus peccato et confessioni fiduciam, Jangoikoak paratu du bekatuaindako alkea ta konfesioaindako konfianza; invertit rem diabolus, et peccato fiduciam praebet, et confessioni pudorem et verecundiam (H. 3 de paenit.). Trukatu du orai guzia deabruak, ta bekatuaindako ematen du ausardia ta konfesioaindako alkea. Onen konforme ikusi zue arima batek aldi bates deabrua zebilala konfesonarios konfesonario, penitentes penitente konfesio egun batean; galdein zio ia zertan zebilan gisa gartan, ta errespondatu zio, ezi zebilala errestitu zio egiten len edeki ziotenas; edeki ziotela alkea, bekatu egiteko; ta itzulzen ziotela, konfesazeko egina. Bada, ministro infernalak ainberze kuidazen badu kenzeas ta emateas arimei alkea galarasteko, arrazio da Jangoikoaren ministroak prokura dezan berze aldera ematea ta kenzea alkea bear den bekala salbazeko. Aizazie, bada, zer dioten Jangoikoaren partetik: Bekatuen iterakoan bear da alkea, alketu bear da diot, lenago ez egiteko bekaturik; baña in barin bada bekatu, ia esta bear alkerik konfesazeko humilki gaizki egina. Diot berriz, ezi ezpagina alketu egiteko gaistakeriak, estugula orai alketu bear konfesazeko egintugunak. Jauna, esta bat alketu bear gaizki eginas? Estu konfesatu bear konfusio ta alkereki bere gaistakeria? entenda zagun, fielak, estaien ekiboka. Bekatua egin ondoan ta konfesatzean ere bear da bat alketu, baña alako maneran, ezi konfesa dezan bere kulpa alke ta humiltasun onareki; ta au esta erreprehendizen; solamente erreprehendizen da alke sobras ustea konfesatu gabe kulpa. Alke zaite orduonean, ta konfesa zaite alkereki; baña alkeain kasos etzazula utzi konfesazeko, ezi alako alkea da alke suberboa, ta alako konfesioa da konfusio doble. Aizagun San Anbrosio: Cum omnes peccatores simus, ille laudabilior qui humilior; ille justior qui sibi abjectior. Guziok, dio, gara delaik bekatari, ura da laudagarriago nor baita humilago; ura justoago nor sujetoago baita konfesazeko.

        2. Estardukat egun okultazentusteneki kulpak konfesioan berarias, suberbias ta ajolagabeas, ebei bear zaiote biztu edo berritu fedea, ta kristiotasuna, ezi kristio barin balire sines, sinesta balezate ongi fedeak diona, estaikela salba konfesazenestuena kulpa mortala, ez lezakete utzi konfesatu gabe berarias. Dardukat solamente alkekorreki, alkes ustenduteneki, zeiñi demonioak erxten baitiote agoa, ez errateko kulpak, ala nola otsoak arrapatzen baitu ardia txintxurritik ez dezan errespiratu. Nai diotet eman sei arrazio fuerteak konfesazeko dena den bekala guzia; bata Jangoiko beraren aldetik dena, bigarrena deabruaren aldetik; irugarrena konfesorearen aldetik; laurgarrena kulpa beraren aldetik, ta berze biak bekatari beraren aldetik.

        3. Goazen lenbizikora. Jangoikoaren aldetik zerk eskusa dezake konfesazetik edozein bekatu? Akaso estaki Jangoikoak? Akaso atzenduko zaio ez konfesatuagatik? Zein al rebes! Antes bien beti, konfesazen esten bitarteo, idukiko du apuntaturik borratu gabe sekula, agerzeko gero mundu guziaren alzinean. Nai badugu, Jangoikoa atzen daien gure kulpes, medioa da konfesatzea, zerengatik ezpadaike ere atzendu Jangoikoa errealki, alaere konfesazen den bekatua borrazen du, ezpaliz bekala, ta esta ia oroizen artas kastigazeko. Nork dio? Jangoikoak berak. Si impius egerit poenitentiam... omnium iniquitatum eius non recordabor (Ezechiel. 18). Ario gontara dio San Gregoriok: Si tu te accusas, Deus te excusat, zeuroi akusatzen bazara, Jangoikoak exkusazen zaitu; desuerte ezi bekatuak dire zorbazuk bekala Jangoikoari pagatu beartiogunak; konfesioa admitizen du Jangoikoak pagutako; ta ala in ziren egunetik daude gure bekatuak Jangoikoaren libruan asentaturik gure kontra; oroat da konfesatzea guk, nola borratzea Jangoikoak eriotzearen libru gartaik. Disputazen da ia bekatu ongi konfesatuak agertuko diren juizio egunean; ta aita sandu batzuek diote ezi baietz, baña guziak konformazen dire, agertze gura solamente izain dela honratako, ta ez konfusiotako, konfesazenestirenak ez bekala. Berzela ikusagun, zer desonra du orai San Pedrok, lei daien munduan bere ukatzea Kristos? Zer kalte du San Pablok, publika daien bere agos izan zela Kristoren persegizale? Eskribiturik bere eskus utzi zitue bere bekatuak San Agustinek; zer du ortaik baizik anitz honra ta gloria? Zer galzen du Dabidek, jakiteas guziek bere adulterioa? Magdalena leizen da izan zela bekatari famatua Ebanjelioan; baña estu deus galzen leizeareki bateo bere konbersioa; ta aun Elizak parazen du berze sanda guzien alzinean letanian; eta franko izan bide ze bekaturik in etzutenak, ta atzerago daude alaere dignidadean. Santa Jertrudisek ikusi zue bisione batean Santa Magdalena bestiturik gala prezioso bates, zein guzia baizego bordaturik perles ta diamantes; ta errebelatu zizaio ezi perla gebek zirela arren bekatuak ain ongi konfesatu zituenak; desuerte ezi konfesazen den kulpa esta ia desonratako, baizik gloriatako; eta Jangoikoa kontentazen da guk konfesatzeas; ta ia zelebrazen da zeruan bekatari bat ongi konfesazen dena, ezi ez lauetanogeita emerezi justo konfesio bearrik estutenak: Ita gaudium erit in coelo super uno peccatore poenitentiam agente, quám super nonaginta etc. (Luc. 15). Al rebes, konfesazenestena ongi ez dezake onetsi, ez dezake soporta Jangoikoak, aborrezi zeunte aingiruek, despreziazeunte sanduek, ez dezake maita Ama Birjinak, tristazen da artas bere aingiru goardakoa, zeru guzian monstrazen da disgusto artas, ta azken juizioko egunean jakinaraziko digute arren bekatua, ta nola utzi zuen konfesazeko; ta ala instante bateko alkea trukazen du konfesazenestuenak sekulako alke irremediable batean berze dañu inkonparableeki bateo, beras, Jangoikoaren aldetik estaike eskusa alkes usteko bekaturik konfesioan, antes bien ia alke daike ez konfesazeas konfesazeas baño.

        4. Bigarren arrazioa demonioaren partetik da, zerengatik konfesatu den bekatuas ez dezake ia akusatu bat demonioak, ala nola konfesatu gabe dagon bitarteo, baitu deretxo akusazeko fiskal bekala Jangoikoaren tribunalean. Konjurazerakoan San Norbertok espiritatu bat, onen baitan zegon demonioak publikazen zitue elizan zeuden geienen bekatu ez konfesatuak, atrazen baizire alkegarriturik bekatariak; baña ongi konfesatues etzue itz bat ere aipazen. Ala leizen da berze anitzetan: Eta famoso da Erromako emasteki garrena, zein akusaturik demonioak munduko tribunalean delito horrendo in zituenes, gero konfesaturik etzue ezaundu ere, antes bien alabatu zue Jangoikoaren partes; ta gelditu ze honratuago emastekia, izanik ere egia, in zituela delito gaiek, solamente zerengatik konfesatu zituen ongi (Parr. pl.20. de poenitentia). San Antonioren bizian ere kontazen da, ezi igaterakoan sandua bisiones zerura atra zizaizkiola estorbazera demonioak akusazen zutela lengo bekatues, ta defendatu zutela aingiruek errateareki ezi aiek barkatuak zeudela konfesioain medios, etzutela deretxorik aiengatik arren kontra. Ala da, fielak, ezi deabruari agoa tapazeko modua da geurek konfesazea, orgatik erran zio Adelaide konfesazera zoeien garrek: Noaiek ire ta nere konfunditzera. En fin, klaro, dio San Agustinek, ezi akusazen dena emen bere bekatues, estuela ia akusatuko demonioak juizio egunean. Qui seipsum accusat in peccatis, hunc diabolus non habet iterum accusare, in die judicii. Baña gaistoaren bizia da, ezagun konfesatu emen, akusazeagatik ausarki an. Zer tonteria da, bada, ixilzea emen konfesioan gizon baten alkes publikatuko duena demonioak zeruaren ta lurraren alzinean, ezpada konfesatzen? Zer irriak ta burlak itentusten gaisto gaiek alako tontoes? Zer dilijenziak ezdezazkitengatik konfesatu! Baña biz fede, biz entendamentu, biz arimo, errateko humilki geuren kulpa guziak; orreki Jangoikoari emain diogu gusto andia, geurei probetxu inkonparablea, ta deabruei sentimentura arrigarria, ezperen guzia da galdua. Kontazen du Zesariok ezi zegolaik ilzeko Santo Domingoko errelijioso sandu bat ikusi zuela zeldain zoko batean demonioa. Galdein zio, ia zerk ia dañu egiten zion Eliza Ama Sandan, ta errespondatu zue ezi konfesio humil ta frekenteak, zerengatik konfesatubañolen, dago arima demonioen eskuan etc. etc. (Parra. pl.14 de poenitae. sacro.)

 

aurrekoa hurrengoa