www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 48.
De praeparatione ad Agricolas.
ann. 1779

 

Recepisti bona in vitâ tuâ, et Lazarus similitér mala,
núnc autém hic consolatur, tu veró cruciaris. Luc. 16.

 

        1. Erran gindue azken platikan, zenbat inporta zaigun lograzea bizitza sekulakoa, ta lograzen dela zerbitzatus emen Jangoikoa, ta zerbitza ze gau estaikela egin zerbait trabaju gabe. Erran ere gindue franko bizi diradela emengo emengo sollik, kuidatu gabe prebenizeas geroko, ta akabatu gindue platika Kristoren exenplu garreki, non baitio salbatu zela Lazaro pobrea ta kondenatu zela abrats erregalatua, ta tormentazen zegolaik eskaturik ur tanta bat, etzizaikola eman, baizik errespondatu zizaiola oroi zeiela ezi bere bizian erman zituela onak ta Lazarok gaizak, ta orai au konsolazendagola ta ura errezen. Okurritu zaida egungo, zer errain den nekazari kondenazen denas; ta por konsigiente nekazariek izanbeauten kuidadoas, lograzeko bizitza sekulakoa.

        2. Erraten zue sandu batek admirazen zela nola kondenatubeautenei oñes ukizeunten guzia etzaioten itzulzen arrosa, ta salbatubeautenei guzia aranzea mundu ontan; nai zue erran, ezi salbatu bear dena estaikela keja edozein trabajus mundu ontan, ia ke ta sekulakos deskansatu ta gozatu bear duen berze munduan, ta al rebes estaikela izan inbidiarik batere, kondenatubeautenek emen ditusketen gusto ta konbenienziei, ia ke ta egonbeauten errezen ta errabiazen beti beti infernuan. Eta au da gure Jangoikoak praktikazen duena anitzeki, munduan mortifikatus ta humillatus trabajueki bereak onak, ta utzis bizi daizen abrats, fortunoso ta prospero gaistoak, orreki onek zenbait kulpa lebe tustenak purga dezaten trabaju gaieki, ta alaber bil dezaten merito ia sufritus; ta gaistoei al rebes, zerbait onki itendutenura paga dakioten emengo konbenienzia laburreki, erran dezoketen gisa: Receperunt mercedem suam, in bauzie onki zerbait, pagatuzaizie munduan, estuzie deretxorik iagotara. Orgatik sanduak etzutelaik trabajurik zeude beldurrak. Orgatik Santa Magdalena de Pazzis anitz urtes ilbaño len errenunziaturik zerutik zetozkion deliziak exklamazen zue: Padezitu, Jauna, ta ez il. Orgatik Santa Teresak eskazen zio Jangoikoari: Jauna, edo padezitu, edo il. Eta kexazen ze sobra fabore iten zionas Jangoikoak, ta atzenduas ain fite bere kulpa lengoes. Da alabañare txoil zierto ezi zerurako bide erreala dela trabajuena; orgatik Kristo etorri zenak erakustera autatu zue bizi bat penosoa, ta eriotze bat txoil tormentosa, zeikelaik eskusa guziotaik Jangoiko bekala. Orgatik diszipulo arrituik zeudenei kruzifikatu izanas Erredenptore uste zutena, erran ziote erresuzitatu ondoan: Ah tontoak, akaso etze konbeniente au guziau padezizea Kristok, ta ala sarzea bere glorian? Orgatik, erakusteko itzez ere zerura joateko modua utzi zue estanpaturik ebanjelioan sentenzia gura: nai duenak etorri nere atzean, uka bez bere burua, ar bez bere gurutzea ta segi benaza. Au da, trabajatu ta padezitu bear du ellegazekos ni noaien gloriara. Qui vult venire post me, abneget semetipsum etc. Orgatik apostoluak alegre atra zire konzilio judioen gartaik, izanas digno padezizeko zerbait Jesusen izenean. Orgatik martirak zoezi boladan padezitzera ta ilzera tiranoen eskus Kristogatik, etzutelaik estimazen bizia deustako, baizik padezizeko, aun emasteki ta donzella delikatuek. Orgatik San Pablok ezaunarasteko zein diren Jangoikoarenak erran zue: Espiritu berak ematen dio testimonio gure espirituari gara dela Jangoikoaren semeak, semeak izanik heredero ere bai, heredero Jangoikoarenak, baña Kristoren heredero lagunak, baña baldin padezitzen barin badugu berain ariora, izateko berareki gloria ere. Zerengatik uste dut estirela digno igoalki denbora gontako trabajuak geroko gloria izan beardugunain aldean. (Rom. 8) Orgatik sandu guziak konformatus guzien buru den Jesu Kristoreki bizitu zire trabajatus ta padezitus nor bere moduan, iragazteko orai duten gloria, ta esta bat berere an estuenik izan trabaju emen zerbait gisas, ezi esta zerua iragazten ozioso ta gustora bizitus, baizik indar nai du, ta trabajazen direnek artako arrapazeunte; ta ontako jaio da por fin gizona, trabajazeko, homo natus ad laborem, ta iragazteko sekulako bizitza glorian.

        3. Por konsigiente, bizi denak emen bere gusto guziak kunplitus, batere trabajurik ta naigaberik gabe daukanaskeros emen bere gloria, estu zer esperatu berze munduan gloriarik, ezi gure Jangoikoak destinatu du oraiko bizirako denbora trabajazeko ta padezizeko, orgatik ain labur eman digu trabajuen denbora bekala, ta berze bizitzako denbora destinatu du gozazeko trabajuen fruituak, orgatik disponitu du iraun dezan eternidade guzian. Orai, bada, trastornazen duenak lege gau logratu naies emen zeru iduri bat beren gustora, esta arrazio izan dezan parterik berze munduko glorian. Aizen nago ia erraten norbait bere gogoan, trabajatu ta padezitu bearbada emen, trabajus trabaju nork du ia nekazari batek baño munduan? Izenak berak dio, zer den nekazaria, edo nekezaia, edo nekazalea; ta ikusten da errealidadean, ezi nekazaria nekazen dela geienenik mundu ontan, aguantatus negetako otzak, elurrak, euriak, udetan beroak ta izerdiak, beti lurrareki pelean bekala, ta bitarteo ezin atras, edo doi doia bizitzeko, kendus gorputzari deskansu ta erregalo ordinarioak ere, gutiago jaten ta edaten, gutiago lo egiten ta erreposazen, ta bitarteo mundu guzia mantenizen delaik nekazariain izerdias, nior esta despreziatu ta arrastatuago bizi denik nekazari pobrea baño. Zer nai du trabaju ia? Ala da, ta orgatik miseria miserableena da kondenazea nekazari bat, emen neke, an neke, ta sekula deskansurik ez. Kondenazen bada abrats erregalatua, nonbait or da, erranen zaio oroi daiela egin zituela gustoak munduan; baña nekazari kondenatuai estakioke ori erran txoil guzis, baizik emen gaizak ta an gaiz iagokoak: Ala nola beti ernegazen ta odioan bizi den batek, emen baitu infernutto bat, gero berze infernu bat. Ala nola kodizioso, afanatu desegiten den batek ondasunen kasos, emen ezpaitu lograzen deskansurik, ta gero gutiago.

        4. Baña, Jauna, nekazariain trabajua ona da, ta por konsigiente Jangoikoak manazen duena, ta ala mereji du deskansazea bizitza sekulakoan. Diot ezi baiez, baldin batek iten badio Jangoikoari zor dion zerbitzua. Nai du Jangoikoak, nik ere nainuke estaien gal nekazaririk bat berere, ia keta ainberze trabaju duen mundu ontan. Baña nork dispensa dezoke bere trabaju goiengatik obligazio lenbizikoa? Eta zer probetxu edo zer zerbitzu du Jangoikoak zure trabaju goietas? Etzara akaso trabajazen zeure gorputzaindako? Bai, Jauna, baña Jangoikoak ere nai du trabaja naien bizitzeko, ta ortan ere zerbitzazen da. Zerbitzazen da baldin trabajatus atrazeunzun bizigoi enpleazen bauzu Jangoikoaren legeain konforme, ta intenzio gorreki trabajazen bazara. Baña trabajatu bizitzeko, ta bizitu gero ofendizen Jangoikoa, zure trabajua ta bizia demonioaindako da, ta estizu gisa ortan zer agradezitu Jangoikoak; por konsigiente, nekazaria bere neke guzieki ermako du demonioak. Estuzu zer alegatu Jangoikaren alzinean emendik joan ondoan, o Jauna, oroi bedi ezi bizian erma nituela trabajuak, ta orai bida deskansua; ezi errespondatuko dizu, zer probetxu dut nik zure trabajues? Zeuretako trabajatu zina, ta luzazeko zeure bizia, ta ofendizeko nere Majestadea. Estizut zor soldata, zeren etzaren trabajatu nere zerbitzuan. Zoaz paga dezazula demonioak infernuan.

        5. Orgatik, nere fielak, ia ke ta paratuzaisten Jangoikoak okasio onean iragasteko zerua zeuren trabajueki, estaien malogra guzia, kuidatu bear duzie bi gauzes beti zeuren ofizio nekoso gortan. Lenbizikoa da, konsagrazea Jangoikoari trabaju goiek ofrezitus berain zerbitzutako, estuzielaik berze intenziorik baizik mantenizea bizitza, zerbitzazeko Jangoiko andia. Bigarrena da, trabaju goietas landara aguantazea berze trabaju bat, baita ajustazea bizimodua Jangoikoaren legeareki, ukatus zeuren naikunde gaistoak, sujetatus gorputza ta arima Jangoikoaren manura humiltasun, pazienzia, kastidade ta berze birtuteetan. Au da gauza dispensatuestaikena mundura etorri den niori. Konsidera bedi, nekazaria, dagola kunplizen Jangoikoak Adani emanikako penitenzia: In sudore vultûs tui vesceris pane tuo. Zeure izerdias atra beauzu alimentua, baña zertako baizik egiteko Jangoikoari bere zerbitzua, satisfazitus lengo bekatuengatik ta apartatus urrengoetaik. Baña trabajatu laias edo alzurras egun guzian, ta ezpauzu memoriarik Jangoikoas; urraturik lan egines bateo iten baituzu bekatuak; izerditurik gorputza indarka, ta bitarteo ezpauzu kuidadorik kenzeas orditasun, ira, desonestidade ta berze bizioak, zer ai zara? Debalde dire zure trabajuak, nekeak ta izerdiak, zerura admitizeko kontuan. Nekazari ona ta kristio gaistoa esta eskribizen zeruko kortesanoen ertean, bear da lenik kristiotasuna. Adam desterratu ondoan paraisotik bedrazitan egun ta ia urte bizitu ze beti trabajazen nekazalgoan, baña penitenzia iten neke goieki lengo bekatuain purgazeko, ta bitarteo ajustaturik Jangoikoaren legeareki, ala logratuzue orai duen zeruko tronoa, baña prosegitu bazue desobedizen Jangoikoa, bere neke guzieki joain ze infernura. Ala zuk nastekazen baituzu bekatueki zeure lanak bizitus desobediente Jangoikoaren mandamentuetara, madarikatua izain zara zeure lan guzieki, ta kondenatua. Baña bizi barin bazara bekatu mortalerik gabe ofrezitus Jangoikoari zeure nekeak, ebek zerbitzatuko dizute eskalerain orokiak bekala igateko zerura; ebek izain dire balioso zuretako, nola diszipinak, silizioak, baruak ta penitenziak errelijiosoaindako. Gisa ortan nekazariandako izain da alorra, fraileaindako konbentua bekala, ardanzea korua bekala; laiak, alzurrak, igitaiak ta berze instrumentuak oroat nola fraileaindako libruak, disziplinak ta gañarako arma espiritualak. Nekazaria ze San Isidoro, ta orai du zeruan gloria andia, ta munduan estimazio espeziala, nola baita izatea patrono Madrilgo kortearena. Berze franko bide daude ofizio gortakoak zeruan, baña franko alaber infernuan; ta ofizioak estu kulpa, baizik personak; ta zeruko bidea delarik trabajuen bidea, okasio ona eman dio nekazariari Jangoikoak nai badu baliatu, ta bearko du ez malograzekos guzia, ez izatekos emen neke ta an infernu; ta orrengatik bear luke espezialki nekazariak kuidatu asegurazeas guzia, añaditus gorputzeko nekeari arimaren kuidadoa. Pribazen zarena asko erregaloetaik, etzaizke priba ardoaren exzesotik? Zaudena aperreaturik aste guzian nekazen gorputza, estuzu izain birtute ukazeko indezenzia ta gauza debekatuak? Bada, ez ala itera, joain zara galdurik sekulako infernura, au da egia, ta etzaitute atrako lagun banoen algoek etc, etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa