www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

1. Serm.
In die omn. ss.
ann. 1771

 

De audiendo verbo Dei, et quomodó.

Euntes in mundum universum praedicate
evangelium omni creaturae. Marc. 16. Exordium

 

        1. Egun guzien eguna, jai guzien jaia ta festa guzien festa da zelebrazen dugun au; zerengatik urte guziko egunak, jaiak ta festak enzerrazen ditu egungo egunonek. Zelebrazen dugu egun lurrekoek zerukoen gozo, kontentu ta gloriak, anima gaizengatik gu ere aien konpañiara joatera. Ah zer konpañia ta zer lekua zeruko konpañia ta lekua! An dago kapitan, errege ta enperadore andia, Trintate Jaun poderosoa, lenbiziko tronoan glorias ta edertasunes beterik. Urbilenean dago Ama Birjina, zeruaren ta lurraren erreina, bere oñetan duela ilargia, bere koronan izarrak, ta bere inguruan iruzkia, ta bera erdian iruzki, ilargi ta izar guziak baño galantago. Gero daude angiruak, gero patriarkak, gero profetak, gero Apostoluak, gero martirak, gero konfesoreak, gero birjinak ta gañarakoak guziak beren koroneki buruetan, zeren guziak baitire errege, guziak iruzkia baño argiago, guziak galant, guziak alegre beterik gustos ta kontentus, guziak, en fin, nauten guziareki sekula guzian galzeko peligrorik gabe. Nork estu arara joan nai? Nork nai du galdu alako konpañia? Niork ere. Baña aien konpañia lograzekos, bear dugu bizi aiek bekala. Egin zagun alguzia, ezi Jangoikoak estigu faltako. Guk baño ia nai du, gu arara goazen. Obedi zogun solamente ta segi zagun, ta ezkara galduko; orgatik jautsi ze zerutik lurrera, orgatik egiten du ainberze dilijenzia. O! Korrespondi bagindez!

        2. Anitz, andiak ta admirableak dire Jangoikoak arkitutuen moduak, injenioak ta artifizioak beregana eramateko ta salbazeko gizona. Baña guzien artean bat prinzipala da, predikua. Estaike erran, zenbat eta zenbat salbatutuen predikuaren medios denbora guzietan ta leku guzietan. Denbora guzietan, zerengatik mundua mundu denas geros estire faltatu predikariak ta predikuak ta eben medios konbersio andiak. Lege Zarrean Noe, Moises, profeta guziak ta berze anitz. Lege Berrian Apostolu guziak, San Gregorio, San Anbrosio ta berze doktore guziak, San Ignazio, San Bizente Ferrer ta berze asko. Leku guzietan, zerengatik in omnem terram exivit sonus eorum, et in fines orbis terrae verba eorum, ezpaita lekurik, nora esten ellegatu predikazaleen otsa ta predikuen birtutea. Joaten bagara jentilen errietara, ikuskotugu millaka konbertitu ta konbertizen direnak predikuaren medios. Etorzen bagara kristioen lekutara, aurkitukotugu ziudade, erri txiki, andi guzietan predikariak, ta anitz bekatari ta gaisto onera itzuliak aien medios. Arrazio andiareki, bada, predikarien ofizioa da ofiziorik obrena. Orgatik Kristoren Majestadeak artu zue beretako ofizio gau, coepit facere et docere. Orgatik zio berak profeta baten agos: Ad evangelizandum pauperibus missit me. Pobrettoei predikazera bialdu nau nere Aitak. Orgatik azkenean bere Apostolu maiteeri ta Elizako burueri erakutsi ta enkargatu ziote ofizio gau, erraten ziotelaik: Zoaste mundu guzia barna, ta predika zozie kriatura guziei Ebanjelioa. Euntes in mundum universum praedicate Evangelum omni creaturae.

        3. Baña predikarien ofizio gau ain ona izateak estigu baliatuko, ezpadugu adizen, ta ongi adizen. Orgatik lenbiziko predikuan iduri zaida erakustea gauza gau, esteien gerta, erran ta erran, aitu ta aitu ta protxurik ez logratu. Goazen bada.

        4. Len lenbiziko jakin bear dena da bear tugula predikuak aditu; gero, nola beartugun aditu. Aditu bear tugula esta dudarik, zerengatik nola jakinentugu kristioaren obligazioak, ezpadugu adizen predikaria eben explikazen? Estu ofizialeak ofizioan ikasten, ezpadio nausiak edo norbaitek erakusten; ta estu kristioak ikasten kristiotasuna ezpadio predikariak erakusten, quomodo audient sine praedicante? Berze alde, jakinik ere geuren obligazioak, nola baikabilza lakios, peligros, okasios, tentazios ta bekatus beterik dagon mundu batean, fite faltazen dugu Jangoikoaren zerbitzuan, orgatik beartugu aditu predikariak, zeñek bere itzeki zuzen gaizaten. Soldado diestroak ere, barin badabila bere etsaien ezpata ta lanzaen ertean, on du adizea noizean noiz bere kapitanaren boza, arima daien ta indarres bete daien. Kristoren Majestadeak San Juanen Ebanjelioaren zorzigarren kapituloan dio: Qui ex Deo est, verba Dei audit, proptereá vos non auditis, quia ex Deo non estis. Jangoikoarena denak, adizentu Jangoikoaren itzak, orgatik zuek adizen estuzie, zerengatik Jangoikoareki parterik ezpaituzie. Au erraten ziote judatar gaistoei. Beras, Jangoikoareki parte izatekos, bear da aditu Jangoikoaren itza, baita predikua; orgatik ere erraten du an amargarren kapituloan: Oves meae vocem meam audiunt, nere ardiek aizeunte nere boza. Beras, Jangoikoaren boza adizen estutenak estire Jangoikoaren ardiak, klaro da.

        5. Testamentu Zarreko asko lekutan ere manazen du, adizeko predikuak, ta ofrezizen diote adizentutenei anitz premio, ta adizen estutenei anitz kastigo; ta egiten du anitz keja, zeren esten adizen Jangoikoaren itza. Leku batean dio: Audi populus (sic) meus. Israel, si audieris me, non erit in te Deus recens. Ai nazazu, nere puebloa, Israel, adizen banauzu, estuzu izanen berze Jangoikorik baizik ni. Eta an berean kejazen da, ezi etzuela aditu beraren boza bere puebloak, ta utzi zituela bere eskutik galdu-aintzu; eta añadizen du ezi aditu bazue bera bere puebloak, garaituko zituela bere esku omnipotenteareki arren etsaiak. Berze leku batean dio: Vocavi, et renuistis, despexistis omne consilïum meum, et increpationes meas neglexistis, ego quoque in interitu vestro ridebo et subsannabo vos. Deituzindustet, ta ez ninduzie nai aditu, despreziatu zinduste nere konseju ta erreprehensio guziak, bada, nik ere irri inen dut zuen eriozean. Arrigarrisko gauza! Berze leku batean dio: Audi tacens, aizazu isil isilttoa predikua. Berze leku batean dio: Filii mendaces filii nolentes audire legem Dei. Hume gezurtiak, hume falsuak dire hume nere legea aditu naiestutenak. Berze asko lekutan dio berze asko gauza, baña aski bear lukete errantugunak. Ordea, zer gertazen da? Nola geuren pasioneek baikauzkite itsuturik ta sorturik, estugulaik nai emendatu, estugu, por konsigiente, nai aditu Jangoikoaren itza, ta ala gabilza makur infernurako bidean.

        6. Jangoikoak goarda predikua aitu naiestuenetik; alakoak erremediorik estu. Zer errain dugu, medikua ikusi edo aditu nai estuen erias? Il nai duela, ta estuela erremediorik. Predikariak dire gure medikuak; bekatariok gara eriak; bada, ezpadugu aien erranik aitu nai, desauziatuak gaude. Den gogorrena izanik bekataria, izan daike esperanza konbertituko dela, baldin barin badu predikuen adizera afizione. Orgatik Eliza gure Ama Sandak eskomekatueri ere permitizen diote adizea predikua, ta ez meza, zerengatik posible baita predikuaren medios itzuli daizen bere baitan. Eztiote Elizak debekazen eskomekatuei predikuen adizea; ta zenbait bekatarik eskomekazentuste beren buruak predikuen adizetik. Izaten da platika edo predikuren bat. Eldu dire anitz, zenbait ez. Estuzie ikusten nola eskomekazen bekala tuten beren buruak? ellegazen da igande edo jaia, oben direnek akudizen dute beren sazerdotearen predikura, eta berze anitzek bilazen dute orduko biaje bat edo berze; ta meza labur bat enzun nolapait, ta egun guzia enplegazen dute beren munduko gauzetan. Aste guzian lanean, ta igandean biajes. Ta gero? Bere kristioen obligazioak jakin gabe. Ta gero? Bere humeak erakutsi gabe. Ta gero? Berak bere humeeki galdu. Beren asteguziko lanari estiotela piska bat kenduko, ebasten diote Jangoikoari bere egun guzia, zein baita igandea. Sei egun emantigu Jangoikoak guretako, bat solo erreserbatu du beretako; ta guk au ere estugu enplegatu nai beraren gauzetan. Alakoak deizen dire jaien atzaparkariak, Jangoikoareki murrittxak. Orgatik abrastu uste dute? Bada, nik estut uste; ta abrasten badire orgatik, aien ondasunak izain dire beren galzeko, Judas bekala, zein galdu baizue bere kodiziak. Estut ontan erra nai, estela ligito biajerik batere jaiean; erreprehendizentut exzesoak, erabilzea afanaturik, aitu gabe predikurik, izan gabe deskansurik kondenatuak bekala, zeñeki konparazen baititu San Buenabenturak. Izan bedi, bada, ia afizione adizera predikuak.

        7. Goazen orai ikustera, nola bear diren aditu. Zenbait gauza bear dire, ongi adizeko, ala nola janario batek ongi arzeko, bear baitire zenbait zirkunstanzia. Emanentut bada zenbait erregla ta adbertenzia, adizeko predikua; ta biz lenbizikoa, afizionereki adizea. Afizione duenak adizera predikuak, edozeintaik atrako du probetxu. Afizione gau zue Dabidek erraten baizue: Laetabor ego super eloquia tua, sicut qui invenit spolia multa. Alegratuko naiz, Jauna, zure itzetan, ala nola arkizen duenak despojo edo tesoro montio bat. Tesoro anitz sines ematen digula Jangoikoak predikuaren medios; bada, nork estu joan nai gusto andiareki adizera? Zatoste, dio Espiritu Sanduak, zatoste ta bilzaiste jakinduriaren etxera. Zertan detenizen zarate? Erosazie jakinduria dirurik kostatu gabe. Egia erratera, diru kosta baledi ere, gogotik joan bear ginduke geuren arimengatik. Mundukoek estute erreparazen diru ustean adizeagatik edo beirazeagatik komedia edo alako dibersio bat; eta oietaik, dañu ezpaliz, protxurik benzait esta atrazen. Predikutik atrazen da anitz probetxu; dirurik esta eskotazen; eta alaere estugu ia afizionerik adizera? Señale, ezkaudela ongi Jangoikoareki; ala nola afiziones izatea baita señale Jangoikoaren grazian gaudela ta arima sano dugula. Nork dio? San Juan Krisostomok, ta ezarzen du konparazioa: Jateko gose izatea den bekala gorputzaren osasunaren señale, gisa berean Jangoikoaren itzaren gose edo deseo izatea da arimaren osasunaren señale. Biz, bada, afizione.

        8. Bigarren erregla, adizeko ongi predikua, da pensazea dela Jangoikoaren itza, ta predikariak errepresentazen duela Kristoren Majestadea ta predikaria adizen duenak adizen duela Kristo bera, ta predikaria despreziazen duenak despreziazen duela Kristo bera, beraren erranaren konforme. Qui vos audit, me audit, et qui vos spernit, me spernit. Orgatik kejazen da anitz aldis gure Jangoikoa, zerengatik eztuten bera aditu nai, estutelaik aditu nai predikaria, guzia baita bat. Orai, bada, baletor Jesu Kristo bera personan pulpitora, ezlizake mundu guzia etorriko laisterka adizera beraren Majestadea? Baña, zer diot baletor Jesu Kristo? Baletor aingiru bat ere, ez lezake niork ere faltatu elizara, ura adizeagatik. Bada, ala nola baletor zerutik aingiru bat, dio San Krisostomok, ta ekar balezkigu notizia andibazuk, guziok joanen baikinake prisaka arren aditzera, oroat egin bear dugu orai ere. Sines, aingiru edo enbajadore andi bat zerutik etorri zaigu Jangoikoak bialdua, gauza arrigarri prezisoak dakarzkigula; ta gu, arren enbaxada utzirik, eskapatuko gara munduko boberietara? Esta milagro dei dezan predikaria zeruko aingirua ta enbajadorea San Krisostomok, ala deizenduenean Jangoikoak berak, Angelus Domini exercituum est. Ta au ere esta anitz, dakigulaik, predikariak errepresentazen duela Jangoikoa bera, ta arren itza dela Jangoikoaren itza. Orgatik eldu garenean predikura, erran bear dugu Dabideki geuren biotzean: Audiam quid loquatur in me Dominus Deus. Banoaie adizera zer erraten didan nere Jangoikoak. Ta predikuaren alzinttoan erran zagun Samuelek bekala: Loquere Domine, quia audit servus tuus. Minza bedi, Jauna, zerengatik adizera prest dago orren esklaboa.

        9. Irugarren erregla da biotza prebeniturik eramatea, nai dut erran, etorzea erresolbiturik egitera pulpitotik erraten zaigun guzia. Zertan dago batzueri predikuak probetxu anitz ematea, berzebazueri batere ta berzebazueri dañu egitea? Zertan, baizika egotean prebeniturik ongi batzuen biotzak, berze bazuenak gaizki ta berze bazuenak ez ongi ta ez gaizki. Lur ongi moldatuak ta ongi prestatuak errezebizen du ongi azia, ta geien komun itzulzen du ongi garia; al rebes, gaizki prestatuak. Predikaria da eraikizalea, predikua da azia, ala dio Kristok berak parabola batean. Joan ze, dio, eraikizalea eraikizera, ta pikorbazuk erori zire bidearen ondoan, eta etorri zire txoriak, ta janzituste. Berzebazuk erori zire kaskalluan, ta bereala jaio zire, baña zañak axal izateareki lur faltas, sekatu zire iruzkiaren beroas. Berzebazuk erori zire aranzeen ertean, ta anditu zire aranzeak, ta sofokatu zute garia. Berzebazuk erori zire lur onean, ta eman zute batek egun, berzeak iruetan ogei, ta berzeak ogei ta amar. Parabola gau explikatu zue erran zuen bekala Kristok berak. Dio, bada, ezi bidearen ondoan erorzen den azia dela entendazen estuenaren biotzean erorzea Jangoikoaren itza; etorzen dire txoriak ta jaten dute azia, zerengatik alakoeri Deabruak kenzen dio gogotik Jangoikoaren itza. Kaskalluan erorzen den azia omen da inkonstante baten biotzean erorzen den itza edo predikua; aizen du gustoreki, baña nola ezpaitu zañak barna egiten, trabaju edo tentazioaren orduan faltazen du. Aranzeen ertean erorzen den azia omen da biotz munduko kuidado ta ondasuneki okupaturikakoan erorzen den itza; zein ere ondasun ta kuidado lurreko gaiek atzenarasten baitute fite. Lur onean erorzen den azia omen da biotz ongi prestatuan erorzen den itza, orduan ematen omen du fruitu ia ta ia. Guziok dire Jesu Kristoren agoko itzak. Ekarzkigun, bada, biotzak ongi prestatuak, egiteko erraten zaiguna, zerengatik ez egitea da ain gaisto edo gaistoago, nola ez adizea. Ez, bada, despreziatu erraten dena. Despreziazen duzu pregonaria? Bada, beldur izazu Juezari, dio San Agustinek. Eta San Anbrosiok dio, juizioko egunean errespondatuko diotela anitzei Jangoikoak. Zer? Demonioari obeditu zindiote, zeuren kontra manazen bazize ere; ta ni ez ninduzie nai aditu zuen onerako gauzak erraten nitezienean? Kuidado, bada; ekarri biotzak prebeniturik ongi, ta sazerdotea igaterakoan pulpitora erran Dabideki: Paratum cor meum, Deus, paratum cor meum. Prest dago, Jauna, nere biotza, prest dago.

        10. Laurgarren erregla da ez beirazea nork edo nola predikazen duen, baizik solamente zer erraten duen. Zer zaida niri nor den egia erraten didana, dakitelaik egia erraten didala? Esta, bada, kaso egin bear, andia edo txipia den, jakinsua den edo esten, boza ta modu ona duen edo estuen, bera gaistoa edo ona den. Aski da jakitea, egia diola, nolanai dela. Demonio batek erraten badida egia ta on dena, admititu bear dut Jangoikoari graziak emanes. Badire iturribazuk, baitute kañutako burriñasko serpiente bat; orai bada izanik ura ona, ezlizake erreparo banoa ez edanaia, zerengatik datorren burriñasko serpiente garren agotik? gisa berean, beira bedi Jangoikoaren itza, ta ez erreparatu noren agotik ematen zaigun. Moisesen katedran jarri dire eskriba ta fariseoak, dio Jesu Kristok, egin zazie erraten dizien guzia, ta ezazela egin aiek iten dutena. (Predikariain gaisto izateak estio niori lizenziaik ematen gaisto izateko. Nik predikazen baut, estela orditu bear, neurau ordizen banaiz ere, orditu beauzu zuk? Nik erraten baut estela butzura botatu bear bere burua, nik botaturik ere nerea, estuzu obe segizea nere errana ezi ez nere exenplua?). Beira, bada, zer erraten den, eta ez ona edo gaistoa den erraten duena, ain guti jakinsu den edo esten, zerengatik aur titikoen agotik atrazentu Jangoikoak bere laudarioak; ta badaki astoeri ere minzarasten konbeni dena, Balaanen astoari bekala.

        11. Borzgarren erregla da eskazea Jangoikoari alzinetik, eman dezon arimaren erremedioa prediku gartan; ta aizerakoan egon atenzio, errespeto ta silenzio andiareki. Erregeren ordenanza bat leizen denean, guziak egoten dire ixil ixila beldurrak ta atent, zer ote dion erregeek. Bada, errege guzien erregearen ordenanzak pregonazen dire pulpitotik. Non da atenzioa? Non da beldurtasuna? Zoazi, dio San Krisostomok, eskultore baten etxe ta gelara, ikusikouzu zein atento dauden formazen ta moldazen imajinak. Bada, Eskultore Dibinoaren etxea da Eliza; emen formazen ta moldazen dire Jangoikoaren imajinak, baitire gure arimak. Eskultorea da Espiritu Sandua; instrumentua da mia. Gaizki moldatuzaike ezpazara atento ta geldi egoten. Imita zazu errege Dabid, zeñek erraten baizue: Os meum aperui, et attraxi spiritum, quia mandata tua desiderabam, Agoa zabaldurik, ta atsa gelditurik nindego, Jauna, orren itzen adizeko deseoain utses. Dabid sandua etze atrebizen ats arzera Jangoikoaren itza adizerakoan, bada, ikas dezakegu arrengandik, sandu ezkarenek, atenzio adizeko Jangoikoaren itza.

        12. Seigarren erregla, admitizea kuidado andiareki doktrina, esker anitzeki konsejuak ta exortazioak, ta humiltasun andiareki erreprehensioak, zerengatik guzia pensatu bear da eldu dela gure onerako intenzioareki, benzait Jangoikoaren partetik, naiz uki gaizan geuren zaurian, zerengatik medikuak ere ukizen du ta lanzetazen du zauria, baña ez gaiztu naies, baizik sendatu naies. Aizenduzularik doktrina, errazu zeure biotzean: kuidatu beaut, bada, estakidan atzen. Aizeunzulaik konsejua, errazu: Bai egin bear dut, konbeni zaida. Aizen duzulaik erreprehensioa, ezpazaizu tokazen, emozu Jangoikoari graziak. Tokazen bazaizu, errazu: Egia dio, ni emendatuko naiz. Estakizula gertatu murmurazea zeure biotzean predikuain aitzerakoan, au tokazen zaio alakoari, berze gau berze garri atzendurik zeure buruas, trintxante tontoa bekala, zati bat oni, berze bat arri plateretik eman, ta beretako deus geldizen eztuena.

        13. Zazpigarren erregla da memorian konserbazea predikazen denaren substanzia berere, zerengatik San Gregoriok dion bekala, arimaren janarioa da Jangoikoaren itza; eta estomagotik janarioa itzulzea bezanbat da memoriatik ustea Jangoikoaren itza. Bada, janarioa estomagoan iduki ez dezakena ilzeko peligro andian dago, jan ezpalu bezain gaizki dago. Oroat diot, Jangoikoaren itza atzenzera usten duenas, bearri batetik sartu ta berzetik atra, oroat ze ezpalu aditu, ta kondenazio iagotako aditu du. Jardin batera joaten denak, emen arzen du lore bat, an fruita bat, aratago berze gauza bat, ta goardazen du, protxazeko gero egunaren edo urtearen barnean. Gisa berean predikutik atra bear da memorian ia konparazio bat, ia exenplutto bat, ia doktrina edo konsejuren bat rumiazeko ta pensazeko gero atra ondoan. Ta egin bear da San Juan Krisostomok bere puebloari ematen zion adbertenzia. Zein da au? bazkal ondoan edo afalondoan, zio sanduak, ezarribeauzie berze plazer edo postre espirituale bat, zein baita konbersazio sandua. Konta bez senarrak emen erraten diren exenpluetaik bat edo berze, konparazio bat edo berze, itz on bat edo berze; adi bez emasteak, ikas bezate humeek ta nirabeek, ta gisaontan alako etxea izain da eliza txiki bat bekala. Esta, ez arara arrimatuko demonioa, zerengatik aien erdian egonen baita Jangoikoa. Ubi duo, vel tres congregati sunt in nomine meo, in medio eorum sum, dicit Dominus. Gisaontan guziok izain dire predikari ta guzia izain da prediku, ta atrako da akaso fruitu ia. Ebek dire platika onak, eta ez jardukizea, ongi in duela edo gaizki in duela predikariak; ebek dire platika superfluoak. Zerengatik ongi in barin badu, estio deus protxazen zuen errateak, zerengatik Jangoikoa baita ura juzgatu bear duena, ta bazuetan guri ongi iduri zaiguna, arri iduri zaio gaizki; dibersoak dire alabañere Jangoikoaren ta gizonen juizioak. Gaizki in barin badu, gaistoago da ori konbersazioan erratea, zerengatik ori baita predikariain faltak atrazea, ta murmurazea. Auta zagun ongi errana, ta ezkaizala izan armirmaua bekala, loretik atrazen baitu benenoa, baizik erlea bekala, lore beretik egiten baitu esti gozoa.

        14. Erregla eben konforme adizen bada Jangoikoaren itza, onduko dire gaistoak, ta obetuko dire onak. Betozi, bada, maiz ardiak adizera beren arzaiaren boza, ta guziok arima gaizen segizera Jesu Kristoren bandera. Obedi bezate guziek, ta lagunbenazate ezinegotzi ta etxetako buruek, eramaten arimen kargua, zerengatik zer ai naiz bakarrik? Lagun gaizen guziok elkar Jangoikoaren zerbitzuan; ta asi gaizen berla eman zogun belauriko itz firmea Jangoikoari, egiten tugulaik alzinetik fede, esperanza ta karidadearen aktak. Nik, etc.

 

aurrekoa hurrengoa