www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo 6:
In eâdem dominica.
De beneficio eucharistiae
et de gratitudine nostra

 

Homo quidam fecit coenam magnam. Luc. 14.

 

        gizon batek prestatu zue bazkari bat andia, dio egungo Ebanjelioak. Gizon gau da Jangoiko ta gizon dena; bazkari andia sakramentu aldarekoa, zeintan enpleatu baititu bere gureganako amorioaren ondasunak. Egin zue Asuerok, egun ta ogeita zazpi probinzietako errege zenak, bere erreinuko prinzipale guziei ta bere korteko jende guziei konbita bat iraundu zuena egun ta laur ogei egunes aparato, burrunba, luzimentu ta erregalo zuken guziareki, egines bere podorioaren sendagalla. Nork konta ango urre, zillar, marmol, tapizeria, perla, edertasunak? Nork pinta ango zerbitzu ta erregaloak, janari ta edari preziosoak? Badio zerbait eskriturak; baña guziareki, konbita gura, onen aldean kontu txinurrien konbita. An prestarazi zuena ze Asuero gizon lurreskoa, zeintas ezpaita deus gelditu emen baizik ezurrak ta izenaren otsa. Emen da Jesu Kristo Jangoiko ta gizon, errege ta sazerdote eternoa. An ze errege egun ta ogei ta zazpi probinzietako, orai deus ez; emengoa da, izan da ta izanen da zeruetako ta lurreko errege bakarra. An mostratu ze liberal Asuero, emen bizarro mostratzen da Jesu Kristo. An eman zire erregaloak, baña lurrekoak, laburrak, ustelkorrak; emen erregalo zerukoa, bizia, eternoa. An iraun duzue egun ta laurogei egunes konbitak; emen dirau munduaren akabanzaraño. An eman ziote Asuerok bere gauzetaik, baña etze eman ta etzeike ere bera; emen ematen da Jesu Kristo bera gure arimen alimentu ta erregalotako. Estaiela, bada, aipatu konbite gura, ta ez berze lurrekorik batere onen aldean, ezpaitu ikustekorik.

        Jangoikoak berak israeldarrei, atra zituelaik Ejiptotik, igorri ziote desertuan milagrosko alimentu bat deitu zutena manna. Au esta baizik figura ta itzal bat kristioei emanikako alimentu dibinoarena. Manna garrek zituela diote gusto guziak, baña agoan zegon bitarteo. Manna dibino gau da arimaren, ta dituena gusto on guziak konstante, iraupentsu betiko. Manna gura jan zutenak il zire; au jateuntenak biziko dire sekula guzian, dio Kristok berak. Fineza andia ze alaere igortzea Jangoikoak zerutik gizon lurrekoei alimentu erregalatua; fineza andiago da bere Majestadea bera egotea kontino gure desertu gontan eginik gure alimentu ta erregalo. Zein artzaiek alimentatutu bere gorputz ta odolareki bere ardiak? Sollik gure Artzai dibinoak, guregatik bizia emanaskeros orai baitago ogi bizia eginik gure erregalatzeko sakramentuan. Ongi beiraturik gauza gau, arrazio da ongi estimatzea. Ortako Ama Santisima dignoki ezaundu, estimatu, agradezitu ta tratatu zuena bere Seme dibinoa, baita emen duguna bera, logra bezagu anitz grazia. Abe Maria.

        Ausarki diot ia egin duela Jangoikoak gizonengatik, ezi ez aingiruengatik. Egitea gizon bere Majestadea da digun amorio espezialaren progu exzelentea. Bada, zer da iltzea gizonengatik? Balitz alaere gizagendea kriaturetaik agradezituena, ezlitzake ainberze; baña ingrato izanik gu, alarere guregatik ematea bizia, amorio fuertea da. Bada, zer diot ondorean egin duenas? Fabrikatzeas sakramentu gau emateko guri bere gorputz ta odola alimentu gisa? Da finezaren azken muga, nondik estaiken aratago pasa. Infinitoa da alabañare, Jangoikoaren podorioa ta amorioa ontan agertzen duena, ta noraño gure entendamentua ezpaitaike ellega. Baña naiz ezin ellega, ezaundurik alaere dela gauza bat admirablea Jangoikoaren apaltze gau guregana gisaontan, bear luke egon bateo sakramentu gonen alzinean ala nola arriturik ta xoraturik legoken bekala artxaiko bat, ikusirik erregeren Majestadea beraren etxolara sarturik berai mostratzen anitz kariño ta egiten anitz karizia, ain llano ta amolsu, nola balitz bere kide bat. Emen eldu zaida gogora Dabiden erran gura, pensaturik nagola misterio gonen aurkintzean Belengo asto gura bekala Jangoikoaren kuna ganbela garren alzinean: Jauna, beira beira nago arriturik asto bat eginik orren presenzian, baña alaere orreki beti nai dut. Ut jumentum factus sum apud te, et ego semper tecum.

        Bego tontoturik zori onean entendamentua; borondatea, ordea, ta biotza nola dagoke petxoain barnean alteratu gabe, ta mostratu gabe afekto agradezitua Jaun alakoai? Aixteko artxaiko garrek, naiz xoraturik, erran lezoke errege besarka zeuka nai: Jauna, orren Majestadea etxola gontan? Orren Majestadeak ainberze niri? Ta ezpaleki ori ere erraten, bentzait ezlekioke kabitu biotza petxoan kontentus, bozkariundes ta agradezimentus. Atralekizkioke aurpegira koloreak, ta begietara nigarrak gozoro. Lenbiziko bisita egin zuena Jaunonek mundura, etorririk konzebitua izan zeneko bere Ama Birjinaren entraña sanduetan, izan ze San Juan Bautistagana, baizego, alaber, bere Amaren sabelean sei ilabetetan. Diosala eginzioneko Ama Birjinak sanduaren amai, sandua asi ze saltatzen kontentus zegon lekuan, ezaunzen zuen bekala ta sentitzen gure Jaunaren presenzia. Nola emen, Jaun beraren presenzian, estire alteratuko arima, zain ta barneko guziak bedeikatzera ta laudatzera gure Jaunaren amorioa ta injenio amoriosko gau gure on naies? Zion bekala Dabidek motibo gutiagoreki, benedic, anima mea, Domino, et omnia, quae intra me sunt, nomini sancto eius etc. (Ps. 102). San Pedrok ikusirik Jaunau itsasoan, ezin erresistitus biotzaren ansiai Jaunonengana, asi ze joaten oñes bere Majestadeagana (Math. 14). Au ze San Pedro, zeñek urtikirik beraren oñetara erran baizio: Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria (Luc. 5); ezi daike ongi konpon ezauntzea humilki batek estela gauza egoteko Jaunaren presenzian, ta alaere dion amorioagatik beroneki egon naia beti, nola San Pedro.

        Eta sines zer dugu mundu miserable gontan, apegatzeko biotza, enpleatzeko pensamentuak, afektoak eta ansiak, ezpada Jangoikoa? Beras, landarako guzia akabatzen da, deusek ezin ase ta sosegatu guzis bizian ere, ta guziek usten ta desanparatzen iltzean, ta gero niork ezin libra Jangoikoaren eskuetaik, barin badoaie gaizki. Beras, banidadeen banidadea, ta guzia banidadea, ezpada onestea Jangoikoa, ta berari sollik zerbitzatzea ta kuadratzea. Orai, bada, nork luken Jaunau eskunara, al balezake aurkitu agrado beraren begietan? Bada, leku guzietan dago ikusten guzien biotzak; baña prinzipalki dago aldareko sakramentuan Jangoikotasun ta gizontasun guziareki. Zer ai gara, ezpadiogu prokuratzen iragaztea borondatea? Ezpadugu ezauntzen, estimatzen ta honratzen al guzia? Ezpada berari apegatzen gure biotza bere afekto guzieki? Esta Jaunau juzgatu bear gaituena ta eman bear diguna sentenzia? Edo berzerik da? Berzerik barin bada, estiot deus, berze gura billa; baña egia barin bada ziona San Pedrok (Act. 4), estela berze nioren baitan aurkituko salbaziorik, estela berze izenik zeruaren pean gizonei eman denik, zeintan gaizken salba, beras, esker gaixtoa ez ezi, tonteria ere da ez onestea ta estimatzea Jaun sakramentatua. Esta Kristo iganaskeros zeruetara, ta an dagonas geros Aita eternoaren eskuietako aldean, esta, diot, sartu an ta ez sartuko nior izanestionik debozio Jaun sakramentatuari, ezaumentura ellegatuaskeros. Beras, maite duenak bere burua, ez dezake baizik estimatu sakramentu salbazioskoa. Aingiruek, bere goardia errealek bekala, iten diote emen zentinela ta agur andia guzien errege gorenai, ain apal ta humil dagonai. Estugu gelditu bear atzeratago gizonek beraren debozioan, ezi etze emen gelditu aingiruengatik, baizik gizonengatik. Esta gure fina ta iteko guzien muga, ellegazea ikustera Jangoikoa bere glorian aingiruen konpañian, sandu, sanda ta eskojitu guzien bandan? Bai, bada, bitartaño zer ai gara ezpadugu estimatzen emen bere Majestadea eskojituen bandan gozatzeko an? Zerengatik an gozatzeuntenek estimatu dute emen; emen da ala nola zerurako antesala, emen betetzen da grazias arima, mens impletur gratiâ, emen ematen zaigu geroko gloriaren prenda, et futurae gloriae nobis pignus datur (Antifona ad Manificat (sic) festo Corp. Christi). Emen bear da izan gure bitartañoko gloria daikenes emengo gisa. Deseatzen zue arima batek ansia guziareki ellegatzea ikustera Jangoikoa. Aparezitu zekio Santa Teresa ta erran zio: Zertas kongojatzen zara ainberze, ikusi naiak Jangoikoaren aurpegia, daukazularik egunoro aldarean zure konsolutako. Guk ikusten duguna zeruan, berbera da zuek beiratzeunziena hostian, diferenzia goneki ezi guk ikusten dugu gloriako argiareki, zuek fedearen argiareki, ta meritoaren irabaziareki, ta oneki dezazkeze aumenta gozoak ezdezazkegunak guk ia emen (Parra de sacro euch. pl.5. p.3). Esta debozio obeagorik irabaziaindako ere, ta ala bere irabazia du honratzen duenak Jaun sakramentatua, zein estaike honra irabazi andia gabe, ezpada ere ain ongi honratzea irabaziagatik, baizik bere Majestadeak mereji duenagatik.

        honra zagun geure aleginas, exenplu eman ta ematen digute munduko persona eskojitu oben obenek. Fernando Enperadore I akonpañatzen zue sakramentua prozesioan, komekadura ematean, ta noiz nai, agerturik bere buru erreala, ta lorees koronaturik kantatzen bidanabar. Onek oroiarasten dida errege Dabiden debozioa, baizoeie soñatus arpa, ta saltatus bidanabar, zoraturik zori onean testamentuko arka garren alzinean, zein ezpaize baizik sakramentu gonen figura bat. Zer inen zue bizitu baze gure denboran dugulaik testamentu berriko arka, ta ontan presente errealki Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa? Fernando II imitatus Rodulfo bere atxuna, berze ainberze egin zuena. Zebilalaik eizian desertu batean, aitu zue txintxa baten soñua; galdeturik zer zen, ta aiturik zoeiela komekadura kaserio pobre batera, instante zaldiai ezporeas emanik, joan ze malda ta peñak barna aurkitzera; ellegatu orduko jautsi ze zalditik, ta oñes akonpañatu zue sazerdotea ta gure Jauna etxola pobre gartaraño. Eman ondoan sazerdoteak eriari komekadura, erraten dio animatzeko: Bi errege etorri zaizkizu etxera: Jesu Kristo errege guzien Erregea ta Fernando Boemiako erregea; eta onek, kunplitzeko guzis, ixuri zue bizarroki urrea. Felipe II Españako erregek bere tropareki akonpañatzen zue, agerturik burua, tortxareki eskuan, prozesioan zoeielarik sakramentua. Urrikariturik ministroek bero andi bat zegolaik bein, erran ziote permiti zezan bere Majestadeak paratzea goardasola. Errespondatu zue grandeza errealareki: Egungo iruzkiak estaki gaitzik egiten; ta ala prosegitu zue bukatuartaño prozesioa. Sebastian Portugaleko erregek, oroat, oñes akonpañatzen zue komekadura, ta ez lotsatzeagatik bere presenziareki etxekoak, gelditzen ze atarian. Pedro Araguako erregek, zegolaik errezibitzeko Aita Sanduaganik korona, nai izan zue koronatu gari-burus, zerengatik zion bekala, ezpaizitue estimatzen ainberze munduko urre, zillar ta perla guziak, nola gari buru gaiek, zeren aietaik datorren materia konsagratzeko sakramentua. Benzeslao Boemiako erregek berak, bere esku errealeki lanzen zue alorra, eraikitzen, igitatzen ta iotzen zue garia; oratzen ta erretzen zue ogia zeintaik in bear zen sakramentua. Franzisko I Franziako erregek, erremediatu naiak herejia ta erroreak, eginarazi zue prozesio bat sakramentuareki, zeintan bere Majestadea joan ze oñes tortxareki eskuan; ondorean egin ziote platika bat andiei, ta azkenerat, negarreki begietan, erran zue ezi baldin bere seme bakarrak, Henrikok, segitzen bazue erroreik, bereala edekiaraziko ziola bizia sakramentuaren honratan. Nork konta gañarako errege ta prinzipe andiak esmeratu direnak debozio andi gontan? Errege sanduak, klaro da, bear zirela distingitu ontan, San Fernandoak, Santa Luisak, San Estebanak, San Kasimiroak eta berzeak. Gisa berean erreinak, Santa Isabel biak Portugalekoak ta Ungriakoak, Santa Margarita Eskoziakoak ta berzeak. Nola kontatu estado guzietako sanduak, obispoak, sazerdoteak, konfesoreak, birjinak distingitu zirenak debozio gontan? Nola kontatu doktore sagratuen obrak misterio gonen gañean? Guzien ertean Santo Tomas doktore aingiruaren debozioa, ta Santa Teresa doktora Serafikaren su amorioskoa? Bada, milagroak debozio gonen kasos agituak dire numerorik gabe. (Guzien ertean da notatzeko txakur batek iten zuena Portugalen, kontatzen baitu Parrak p.1. pl.7). Geldi gaitzen ia ezin erranes guzia, ta ez erdia ere; baña desengañaturik, ezi dugun obligazioas landara, probetxu andia ere dugula estimatzeas, honratzeas ta festejatzeas Jaun sakramentatua. Intzagun ala, zeren mereji baitu gure Jaun onak; aski da nor den ta nola egiten duen gureki. Imitazkigun arima noble, eskojitu, sandu gaiek, izan dezan orai ere nork estimazen duen, ezi Jaunau berbera da orai, ta ain liberala emateko grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa