www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica
sexagessimae.
De verbo Dei audiendo

 

Exiit qui seminat, seminare. Luc. 8.

 

        joan den igandean ardanze-lanaren, egun alor-eraikitzearen konparazioa paratu digu Jesu Kristok, baitezokete eman esker milla nekazariek, zeren ala baitauka biotzean ta memorian nekazalgoa, honratzen delaik atras ontaik bere konparazio ta parabola geienak. Dio egungoan, atra zela eraikizalea eraikitzera, eta eraikitzerakoan erori ze grano bat bide-ondoan, eta oinpetan artu zute, ta txoriek jan zute. Berze bat lur kaskallu-arrizuan, eta jaio ta eartu ze humedade faltas. Berze bat larren ertean, eta larrek azi ondoan ito zute. Berze bat lur onean, eta eman zue batendako egun. Au erran, eta oiuiten zue: Duenak bearri aditzeko, adi bez. Gero bere diszipuloen petizios explikatu zue parabola gau ala. Eraikitzen dena da Jangoikoen itza. Bide ondoan da adizale ajolakabeetan, etorri deabruak ta kentzen baitiote biotzetik, eztaitzen salba sinestatus. Kaskalluan da, noiz aditurik ere gustoreki, ezpaita barneratzen, au da, zañak ez egin barna, baizik axal axala, sinestatu berla gartan, ta tentazio-orduan faltatu. Larren ertean da, noiz aditu ta munduko iteko, ondasun, ta gustoen kasos itorik ezpaitu ematen fruiturik. Lur onean da, noiz aditurik biotz on onareki goardatzen baitute, ta ematen fruitu pazienzian. Onaraño da ebanjelioa: fruitu atratzeko, ikasagun prebenitzen biotz onaren lurra, errezibitzen, goardatzen ta aziarasten Jangoikoaren itza. Goazen salutatus Maria Abe Maria.

        kriatu zue gizona Jangoikoak bere imajina ta semejanzara arimaren aldetik: imajina ta semejanza gau desfiguratu ta itsustu du gizon berak deabruaren intxas ta inspirazios bekatu ta bizioeki. Jangoikoak nola onesten baitu bere obra, eztakion galdu, beti dago naiak konberti daien beragana; eta nola konberti ze gau bear baita egin nai duelaik gizon berak Jangoikoareki bateo, dagokio dei ta dei kontino konbidatzen milla modus ta maneras. Prinzipalena da eraikitzea bere azi ona arren biotzean berriro. Konparatzen da orgatik eraikizaleareki: badezake eraiki, ta eraikitzen du asko aldis, gorputzaren sentidoes baliatu gabe, zuzenean biotz barnera, arkitus entendamentua, mogitus borondatea, inprimitus an biotzean nai duen gura; au deitzen da inspirazioa. Ta inspiratze gau da eraikitzerik obena. Baña berze asko aldis inspiratzen ta eraikitzen du bere azi ona, bere itz dibinoa, gorputzeko sentidoen medios ikusiarazis ta sentiarazis bear dena, exenplu ones, eskarmentus, faborees, trabajues, ones eta gaitzes konberti daien. Baña sentido geien usatzen duena da adimentua, adiarazis andik bere itza. Orgatik da ebanjelioko oiu gura, qui habet aures audiendi, audiat. Duenak bearri aditzeko, adi bez. Fedea, baita sinestea, ta on guziaren zimendu ta prinzipio, eldu da aditzetik, dio San Pablok, (Rom. 10) eta aditzea Kristoren itza dela medio. Aditzea doaie lenean, atzetik darraizkio gañarakoak. Lenik aditu bearries, gero entendatu entendamentuas, gero abrazatu biotzas, gero konfesatu agoas, gero obratu on dena eskus, oñes ta bizi guzias.

        Ala delarik, ta Jangoikoaren azia delarik beraren itza, predikatzea eraikitzea, ta eraiki gau azitzeko biotzean, bear delaik pasatu adimentutik aditus ongi; gaitz gaixtoa bide da sorreria espirituala. Jangoikoak goarda. Orgatik kristiatzera eldu denai elizara, sartu orduko an, bataiatu bañolen, sazerdoteak bi eries bere lixtus ukitzentio bearriak, diola: Epheta, nai baitu erran, idiki zaite adimentua, baita ala nola mostratzea, zein preziso den salbatzekos adimentu ona izatea. Goazen bada kuratus sor espiritualak aditzeko ongi. Ortako bear da goartu aditubañolen, aditzerakoan ta aditu ondorean, ala nola maneatzen baita lurra, eraiki baño len, eraikitzean ta ondorean.

        Lendanik da artzea afizione ta estimazio Jangoikoaren itzai, delaik deitzen den bekala Jangoikoaren itza, eta gizonaren sustenturik obena. (Math. 4). Zer juizio iten da jateko apetiturik eztuen personas? Edo esnea nai eztuen aurras? Eztago anbat ongi, diozie, ta diozie ongi; baña obeki erran daike ori beroi dutenes desafekto ta oposizio Jangoikoaren itzari. Jai ta igandetan manatzen digu Elizak parrokoei doktrinaren eraikitze gau; bakotxari manatzen dio aditzea bere bearrak eta probetxuak. Munduko eskolatara akuditzen du egunoro ikastunak ikasteko emengo arteak. Arrazio da akuditzea zeruko eskola ta zeruko arte dibinora igandeoro berere. Egunoro aurrak arzen du esnea; ta andiak alimentua bizpiru aldis gorputzaindako: zer milagro da bein berere asteoro arzea arimaren esnea ta alimentua, baita Jangoikoaren itza ta doktrina, balio duelarik arimak anitz ia? Erosi zuelaik Kristok bere bizi, ta odolaren kostus? Joanaskeros aditzera, goazen prebenitus biotza intenzio ta ansiareki errezibitzeko an Jangoikoaren azia ontzeko bat, ta itzulzeko Jangoikoaren gustora. Jauna, erran, prest dago ene biotza, prest dago. Mana bez ta erakus bez bere ministroaren agos nai duena in dezagun. Eman bezo grazia errateko ongi, eta niri aditzeko ongi.

        Aditzerakoan bear da egon geldi, ixil, attento, ala nola eldu balire berri onak Zerutik, ezi ori nai du erran ebanjelio berri onak. Ez galdu itzik, albas, baizik probetxa guziak, nola balire Zeruko azi pikorrak. Ez anitz errepara predikariain grazian, moduan ta mintzaeran; baizik artu ematen zaiona borondate ones. Eraikitzean errepara daikena da den gari ona, ez iten den kapatxas, edo zakuas. Gose ona duenak, janarias iten du kaso, ez platerain kalidadeas. Oroat edatean, biz ardo ona, ezi den pitxeras edo botellas, eztu anitz inport. Ikusten da iturriren bat dakarrana ur on garbia, duelarik kañua serpiente baten figuran. Nor da ain sinple errehusa dezan edatea orgatik? Alako iturri-gisa naiz ni ere; baña ematen dut doktrina onaren ur ona. Alaber, ez punturik arrapatu itzetan, ez artu punturik erreprehensioas; pensa erraten dela asko gauza, naiz ez agiturik emen, agitzen direnak munduan, ta agi daizkenak nonnai, eta eztaitzen agi. Ukitu badio bere llagan, pensa paratu diola Jangoikoak agoan bere erremediotako; goazen emendatus, arrazio dauka, erran bear du, eta ez erremedioa itzuli beneno. Ez eman kurazaleain kontra, naiz usa dezan aldiska erreprehensioaren lanzeta, ezi badire asko llaga beautenak lanzeta sendatzekos, ezpaita aski ungendu leguna.

        Aditu ondorean erreserba biotzaren despensan prinzipalenak berere bear-orduko; eta joanaskeros egon pensatzen berebaitan, eta ala nola errekonozitzen ta ausnartzen amentto bat edo berze; ezi emen aitu ta emen utzi, bearri batetik sartu ta berzetik atra da nola eraikitzea arean ta eskribitzea urean, alferlan; ta señale txar txarra, zeren ezi diones San Gregorio andiak egungo ebanjelioan, (in Breviario) oroat nola estomago gaixtos itzultzea jan dena da arras atzentzea errana. Bada, gelditzen ezpada alimentua, joan da bizitzeko esperanza. Laudatzea, edo tatxatzea predikaria, ura da alfer, au gaixto. Obe atra konbersazioan ala nola platertto espirituale bat, kontatus batek exenplua, berzeak arrazioa, berzeak konseju, erreprehensio ta gauza aitua, probetxatzeko elkar. Ala iten delaik, kontu eliza dela an, ta bakotxa predikari, ta aieki dago gure Jauna, ezi ala erran zue bere Majestadeak. (Math. 18). Non ere dauden bizpiru bildurik ene izenean, an nago ni aien erdian. Baña oben obena da kuidatzea egiteas erranak noiz ta nola datozin eskaidak; auxe da proprioki erorzea Jangoikoaren azi ona biotz onean, ta ematea fruitu abasto. Auxe da propriki aditzea, ta señale on bat dela bat Jangoikoaren, zion bekala Jesu Kristok Jangoikoaren denak aditzentu Jangoikoaren itzak, baña zuek, erraten ziote judioei, orgatik eztuzie aditzen, ezpaizarate Jangoikoaren (Joan. 8). Aditzen zute bearries, naiz bai; ez egitea erranak da ez aditzea Jangoikoaren kontuko.

        Alako adizale ez adizaleak irur motakoak aipatzentu ebanjelioak egun alorraren irur zati bekala, non galzen baita gure Jaunaren azi ona: lenbizikoa bideondokoa, baitire bidanabar aditzen dutenak, ajolaik gabe, denbora pasa, or konpon, nola nai, emen gorputza, gogoa arat onat. Aisa kenzen diote deabruak biotzetik azi ona ain axal gelditu dena. Oroat da ori nola ez aditzea. Bada señale, eztirela Jangoikoaren. Bigarrena lur kaskallu arrizua, au da jende kaskarina, buruxolak, inkonstanteak, terzianariak, perikonak ta perikak, palo guzietara iteuntenak, ia Jangoikoaren, ia deabruaren, goizean deboto-iduri elizan, arratsaldean lazo gaixtakerietan. Ezta barnatu Jangoikoaren azia, eztu zañak egin, eartzen da belarrean, ezta granatzera ellegatzen, alako aditzea ere anbat da nola ez aditzea. Señale eztirela Jangoikoaren sines. Irugarrena lur betea larres, au da biotz okupatua munduko afanazio, ondasun ta gustoeki. Larrak direla munduko afanazioak, sinesta leike, nornaiek erranik; baña ondasunak eta gustoak larrak eta aranzeak direla, nork sinesta, nik erran banez? dio San Gregorio andiak (hic) eta erran zue egi eta fedeak berak, eta dire erran bekala, eta noiz ellegatzen diren bekatura, orduan heritzen bekala, ta odolestatzen dute arima. Sofokatzen delaik azi ona, atzendus Jangoikoas lurreko gauza goien kasos, galtzen da arazo espiritualea, oroat nola ezpalute aditu. Beras, señale da eztirela Jangoikoaren. Kuida goardatzeas aditua, nola aditzeas Jangoikoaren itza gogo ta ansiareki. Onen medios ondu ta salbatu direnak dire ezin kontaala. Predikatzen zegolaik bein Jesus ona, emasteki batek goraturik boza erran zue: Zori onekoak, ditxosoak entrañak berori iduki zutenak, ta bularrak azi zutenak: baita nola erratea: Ditxosa berorren Ama. Zer errespondatu zio Jaun dibinoak? Antes bien, zori onekoak, ditxosoak aditzen dutenak ta goardatzen Jangoikoaren itza (Luc. 11). Kontra, beras, zori gaixtokoak; desditxatuak eztutenak aditu nai ta goardatu. Jakobo Bitriako Kardenaleak kontatzen du nekazari bates zuela oposizio aditzera Jangoikoaren itza. Ario gortara ze arren bizimodua. Il ta orzitzerakoan azken orazio gartan, non intres in judicium etc. Santo Kristoak, soltaturik bi eskuak itzeetaik, tapatu zitue bi bearriak jende guziaren alzinean. Arritu zire guziak, eta sazerdoteak orduan, badakizie, erran zue, nola onek etzuen aditu nai Jangoikoaren itza; orgatik orai gure Jaunak, orai tapatus bearriak, mostratzen du eztuela aditu nai elizako orazioak onen fabore, ta eztuela erremediorik. Atra zute kanpora ta orzi zute an nola zamari edo tzakur bat (Parra p.3.pl.8 de baptismo). Digula gure Jaunak grazia aditzeko ta goardatzeko ongi beraren itza, bizitzeko bere hume onak bekala emen, ta ellegazeko gozatzera glorian.

 

aurrekoa hurrengoa