www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 20.
De Obligatione Cristiani.
ann.1778

 

Qui dicit se in (In Festo omnium Santorum) Christo manere,
debet sicút ille ambulavit et ipse ambulare.

 

        1. Explikaturik kristioaren ditxa ta dignidadea, orai explika zagun obligazioa. Junto dabilza kargua ta karga, ta solo letra batean distingizen dire gure lengoajean, ta latinean honrak ta kargak honos onus letra bat eterdirena dute diferenzia. Kristioaren ditxa bada, dignidadea ta honra barin bada munduan daiken andiena, obligazioa da alaber korresponditea. Aizagun doktrina. Zer nai du erran kristioa? Kristoren diszipuloa ta Kristoren gizona. Eta zer nai du erran Kristoren gizona? Atenzio, otoi. Kristoren gizona da gizon gura, zeñek ere baitu Kristoren fedea, bataio sanduan profesatua, ta ala dago ofrezitu ta obligaturik arren zerbitzu sandura. Kristoren fedean entendazen da Kristoren doktrina guzia, ebanjelioak, apostoluen kartak, ta eskritura sagratuaren egi eta fedeak Elizak proponizentigunak sinestazeko. Bataio sanduan profesatua erraten da, zerengatik ala nola San Franzisko edo berze baten errelijionean iten baita profesioa geldizeko obligaturik ango erregla ta legeetara, ala bataiazerakoan in gindue profesioa errelijione kristioan, ta gelditugina obligaturik Kristoren errelijioso bekala Kristoren zerbitzu sandura guzietan. Errepasa zagun pasatu zena gureki, ta edozeñeki bataiazera ekarri zutelaik; ta bidanabar adbertitu bear da ezi nola ezpaitezake aurrak erresponda, arren partes errespondazen duela aita edo amabitxiak, fiadore parazen delaik Jangoikoaren alzineko, ta dio San Agustinek (Apud Claus p.4. Cathec. c.14) bearliokela adiarazi bere xaxiari, adinera ellegazen delaik, onen partes in zuen ofrezimentua ta obligazioa.

        2. Aizagun. Lenbiziko galdeiten diona eliza atarian da nonbre paratu bearzaikonas alistazeko ia Kristoren esklabo (Crisost. h. de conversione Pauli.). Berla Jangoikoaren ministroak erraten dio: Zer eskazen diozu Eliza Ama Sandari? errespondazen du: Fedea. Fedeak zer ematen dizu? Bizitza sekulakoa. Orduan Jangoikoaren ministroak: Bada, nai bauzu sartu bizitza sekulakoan, goardatu mandamentuak. Onetsi zazu zure Jaun Jangoikoa zure biotz ta arima guzias, ta zeure proximo laguna zeure burua bekala. Ats ematen dio aurpegira, desterrazen duela aurragandik espiritu gaistoa ta leku manazen duela Espiritu Sanduaindako. Berla formazen dio guruze bat kopetan, berze bat bularrean, erraten diola: errezibi zazu guruzearen señalea ala kopetan nola bularrean, arzazu mandamentu zerukoen fedea; ta izan zaite alakoa kostunbres, ezi izanzaizken ia Jangoikoaren tenplua. Prosegizentu orazioak ta zeremoniak, zeñen explikazeko ezpaita orai aski denbora; ta ondorean estolareki sarzen du elizan, erraten diola: sar zaite Jangoikoaren tenpluan, izan dezazun parte Kristoreki bizitza sekulakoan. Eramanik bataiarrira, bataiazen du berla? Ez. Lenik galdeiten dio: errenunziazen duzu satanasengandik? Bai, dio, errenunziazen dut. Ta arren obra guzietaik ere bai? Baitare. Ta arren ponpa guzietaik ere bai? Baitare. Errenunzia gontas oroiarasten zaitu kristioa San Anbrosiok; dago, dio, zure itza, ez ilen sepulkroan, baizik bizien libruan apuntaturik. Eman zindue itza, presente zeudelaik testigotako aingiruak; estaike engaña, estaike uka (Lib. de his qui myster. initiant. c.2). Eta San Agustinek ematen dizu aurpegira, kristio banoa, itz gebeki: Preso ta konbenziturik zaude, dio, gauza bat egin, ta berze bat profesazen duzulaik; fiel nonbrean, berzerik monstrazen duzula obretan; ezpaituzu kunplizen zure itz emana. Zer iteko duzu deabruaren ponpa errenunziatuzinduzaneki? (1.4. de Simb. ad catech. c.1).

        3. Errenunzia solemne gau in ondoan unjizen du sazerdoteak olio sanduareki bularrean ta bizkarrean, signifikazeko prest egon bear duela sufrizera alde guzietaik Kristoren legeagatik trabajuak ta golpeak. Eta bataiazen du orduan? Ez orañik. Galdeiten dio ia. Sinestazen duzu Jangoiko Aita guzis poderoso zeruaren ta lurraren kriadorea baitan? Bai, dio, sinestazen dut. Sinestazen duzu Jesu Kristo, arren seme bakar gure Jaun, jaio ta padezitu zuena baitan? Bai, sinestazen dut. Sinestazen duzu Espiritu sandua baitan, Eliza Ama Sanda Katolikoa, sanduen komunioa, bekatuen barkazioa, aragiaren erresurrekzioa, bizitza sekulakoa? Bai, sinestazen dut. Guziareki estu oraño bataiazen. Galdeiten dio azkenean bi aldis: Nauzu bataiatu? nai dut, nai dut, errespondazen du. Orduan ia bataiazen du Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean. Eta estu oneki ere despeizen. Unjizen dio burua krismareki, ta markazen bekala du Kristoren saldoko ardia. Zer ia? Bakea zureki, erran ta ematen dio pañolo txuri bat, grazia ta pureza errezibitu duenaren señale bekala; ta añadizen du: errezibi zazu bestidura txuria, ta beira erman dezazun mantxatu gabe Jangoikoaren tribunaleraño. Ematen dio bela itxekirik, ta erraten dio: Tori argiau, ta goarda zazu kulparik gabe bataioko grazia; orreki zure Jaunak deizen zaituelaik sar zaiten sekulako bodetara Kristorengana sandu guzieki bateo. Au erran ta despeizen du: Zoaz bakean, ta biz zureki Jangoikoa Amen, erran ta doaie.

        4. Zer da au fielak? Debalde uste duzie direla zeremoniaebek apostoluen tradizios kristiandadearen prinzipiotik elizan usazen direnak, ta lenbiziko aita sandu gaiek San Anbrosiok, San Juan Krisostomok, San Agustinek, ta berzeek aipazentustenak! Ez. Zerbaitengatik dire, ta ain preziso, ezi bataiazen bada ere nezesidade orduan aurra etxean, gero izanik denbora, suplitu bear dire elizan elizaren prezeptus. Zertako, bada, ainberze zeremonia ta gauza? Zer da au? Au da konsagrazea persona Kristorendako guzia. Au da armazea soldado Kristoren soldadeskan. Au da sarzea diszipulo Kristoren eskolan. Au da admitizea ta ajustazea nirabe ta hume Kristoren familian. Au da injerizea zarmendu Kristo aien dibinoan. Au da egitea Kristoren mienbro, ta parazea begien alzinean obligazio arzentuenak, kondizio kunplitu bear duenak, ta soldata emanenzaikona, kunplizen baitu, baita sekulako bizia. Ots, bada, kristioa, Kristoren gizona, zeñek ere baitu Kristoren fedea bataio sanduan profesatua, ta ala dago obligaturik arren zerbitzu sandura: Bi parte tuzu, bata da fedea, berzea da obligazioa zerbitzazeko Jangoikoa. Ikusi dugu nola profesatu zinduen fedea; ikusagun nola kunplizeunzun obligazioa. Zer usten zindute, aski zela sinestazea ta bataiazea, salbazeko? Ori da aur ez ongirik ta ez gaizkirik indezakenetan. Sinestazen ta bataiazen dena, dio Jesu Kristok, salbatuko da. Orai San Gregoriok, akaso, dio, errain du norbaitek berebaitan: Nik sinestatu dut, salbatuko naiz. Egia dio, baldin obres konfirmazen badu bere fedea, zerengatik fede txuxena da zein ere itzes dion gartan ezpaitu diskordazen obres. Zer balio du, dio Santiagok (cap.2), erratea batek duela fedea, ezpaitu obra korrespondienteak? Akaso sal badezake bere fede sollak? Ez. Fedeak, errespondatu zindue, ematen dizula bizitza sekulakoa, baña atendi zazu zer erran zizun berla Jangoikoaren ministroak: nai bauzu sartu bizitza sekulakoan, goardatu mandamentuak. Esta errelijione, soldadeska ta eskolarik, ezpaititu bere legeak ta erreglak; nola faltatu bear zute Kristoren errelijionean?

        5. Munduko guzietaik berexi zaitu Jangoikoak; munduko guziak baño obeki bizitu beauzu. Ezpada bat bataiazen, estaike sartu zeruan, erran zue Kristok. Bai, dio San Agustinek, baña berak erran zue, ezparinbada zuen birtutea iagokoa eskriba ta fariseoena baño, etzarate sartuko zeruko erreinuan. Zerengatik arren beldurres anitzek kuidazen dute bataiazeas, ta ontas beldurrik ez izanes ez anitzek kaso iteunte justo izateas? (1.21. c.27. de civ. D.). Ezpaliz baizik bataiazea, zertako lirazke laur ebanjelioak, apostoluen kartak, mandamentuak, sakramentuak ta gañarakoak? Kristoren gizon, soldado, diszipulo, nirabe, hume, zarmendu ta mienbroa zara; segizkizu Kristoren doktrinak, mandamentuak, exenpluak ta berain borondatea guzietan. Berak itz bates erran zigu nola izan bear dugun: Izanzaiste zuek perfekto ario gartara, nola baita perfekto zuen Aita zerukoa (Math. 5). Etzue erran nola bainaiz ni, zerengatik entendazen da, direlaik bat biak. Erran zigu klaro San Juan Ebanjelistak egungo platikaren teman, qui dicit se in Christo manere, debet sicut ille ambulavit, et ipse ambulare. Dio, ezi kristio dela dionak bear duela bizitu ario gartara nola bizitu baize Kristo bera (Joann. 1. c.2). Kristioa aipazen dutelaik, dio San Anbrosiok, aipazen dut gizon bat perfektoa, zerengatik Kristorenbaitan dago Jangoikotasun guzia. Noren nonbrea artu duzun, zerengatik nonbre gorren signifikazioa ta perfekzionea estuzu? (In Ps.118. Oct.12). Kristioak, dio San Gregorio Nisenok, bear du izan berze kristo bat bekala imitatus al guzia. (Hom. de perfect.) Eta San Leonek dio: oroi zaite nolako buruain ta nolako gorputzain mienbro zaren; Ta egin zarelaik naturaleza dibinoain partizipante, etzaitela itzuli lengo billanietara bizimodu indignoaren medios. (S.1. in nat. D.) Ta berze leku batean dio: Debalde deizen gara kristio, ezpadugu imitazen Kristo (Ap. Claus p.1. Cath. c.9). Atendi zagun otoi, dio San Krisostomok, (H. 95 in epist. Ephesso) ta benera zagun gure buru gau. Ziertoki arrazio da aingiruak ere baño obeak mostra gaizen. Estima zagun Kristo gure buruareki erdetxi dugun aiko proprio urbil gau. Gutaik bati pare balezote korona erreala buruan, zer ez lezake egin idurizeagatik digno perla gaien eramateko? Eta orai ez korona buruan paratu ezi, Kristo bera in da geuren buru ta estugu kasorik ontas. Ekarrazu memoriara trono erreale gura, beira ortaik tokazen zaizun honra. Pensa noren ondoan jarririk dagon zure buru gura. Dago jarririk aingiru ta prinzipado guzien gañetik Aita eternoaren eskuieko aldean. Eta alako buruain gorputza, gu baikara, oin petara dezakela demonioak? Estaiela alakorik gerta (H.3 m ep. ad Ephes.).

        6. Baña ai, dio berak, berze leku batean, anitz dabilza Kristoren izena dutenak, ezpaitute Kristoren espiritua. Orgatik ez Kristoren izenetik kristioak, baizik Kristoren espiritutik ezaundu bear dire. (H. 19 in Math. incert.) Zure izenak dio zarela kristio; ta zure obrek progazen zaitute Antikristo, edo Kristoren kontrarioa, erraten dio kristio gaistoari berak. (H.12. ex variis in Math. loc.). Aumentatu da Kristiandadea. Anitz dire ia kristio; baña ezpadire onak, zer ai gara? Etzazula, dio, desea hume inulen kantidadea, zerengatik alakoek ia desonrazeunte Jangoikoa, ezi ez ezpalire izan beñere kristio. Zertako duzu alakoen anitz izatea? Jago, zebo infernuko suain. (H. 24 in act. Apost.) Gu, dio berak, gu gara kausa ezpaitire ia konbertizen jentilak. Ia utziko zute beren doktrina, segituko zute gurea, ezpalitu detenizen gure bizimodu gaistoak. Eta onen arrazioa da San Pablok diona, ezi guregatik desonrazen dela Jangoikoaren izena jentilen ertean. (Ad Rom. 2. Crysost. h. 71 in Joann.) ez dezake, dio, izan fama ona Jangoikoak duelaik familia gaixtoa. (H. 10 in Math. incert.) Kristio gaistook erreparazentuste jentilek, ta berla botazen diote errelijioneari kulpa. Zer errelijione, diote, da kristioena, baitire berak alakoak? Estire eskusazen aiek orgatik ongi, baña kulpa anitz dute alde gontaik alako kristioek. Zerengatik, oiuiten du San Ziprianok, zerengatik estalzen da otsoa ardien elleareki? Zerengatik kristio gezurres nonbrazen denak desonrazen du Kristoren saldoa? (1. de zelo, et livor). Gezurresko kristioa deizen du, zerengatik alakoak estire berdaderoki kristioak, baizik apostatak. Bi modus apartazen da bat Jangoikoagandik, dio San Gregoriok, edo fedeas, edo obras. Ala nola bada fedeas apartazen dena baita apostata, ala obras deskonformazen dena Jangoikoaen alzineko da oroat apostata, naiz iduri duela fedea (H. 9). Ebetas, dio San Bernardok, anitz dire katoliko itzes, baitire hereje obretan; herejeek iten dutena doktrina gaistoes, au iteunte anitzek exenplu gaistoes. (S. ad Pastores.) Eta ia, dio berze leku batean, ia agitzes dañu iten du katoliko falsuak, ezi ez hereje deklaratuak (S. ss. in Cantic.). Ebetas dio San Pablok, konfesazeunte agos ezaunzen dutela Jangoikoa, ta ukazen dute obres (Ad Tit. 1.). Ez ongi zierto, dio orai San Bernardok, baizik inpioki mia eman diozu Jangoikoari, arima demonioari (S. 25 in Cantic.). Ebetas kejazen da Jangoikoa Dabiden agos: Hume bortek gezur in didate. (Psalm. 17).

        7. Alakoa barin bazara, oiuiten dizu San Buenabenturak, nola zu, desditxatua, zaizke edo bear duzu deitu kristioa, guzia iten baduzu Kristoren kontra? (Stim. amor. p.2. c.11). Beira bez bakotxak bere bizimodua, ia Kristoren konforme edo kontra portazen den. Guziek Kristoren konforme dugu izena, baña anitzek ta sobra anitzek kontra daramate bizimodua. Orgatik errebelatu zio Kristok Santa Maria Kortonakoari: Iago dire denbora gontan kruzifikazen nautenak, izan zirenak baño nere pasioaren egunean (Ap. Cl. p.2. Cath. c.54). Eta Maria Santisimak Santa Lutgardisi: Kristio falsuak dire berriz orai kruzifikazen dutenak nere Semea (Ib.). Orduan zego Kristo lurrean, ta kruzifikatu zute judioek; orai dago zeruan, ta kruzifikazeunte kristioek. Progua San Anbrosiok, Dabiden itz aien gañean: Praevaricantes reputavi omnes peccatores terrae; Traidorebazuk bekala kontazentut lurreko bekatari guziak. Beras, dio sanduak, badire zeruko bekatariak ere, ala nola erran zuen gura, zeruain kontra in dut bekatu. Zerua da Jangoikoaren ziudadea, ta ziudade gau da ere Eliza. Zeruain kontra iten du bekatu ziudade gontako legeak auxtentuenak. Zein puntualki orai Dabiden itz gaiek Kristoren agoan: Extraneus factus sum fratribus meis, et peregrinus filiis Matris meae. (Ps. 68). Estranjero ta ezaun gabea bekala naukate nere anaiek, ta nere Amaren humeek, ta kantikoen gaiek, filii Matris meae pugnaverunt contra me. Nere Amaren humeek peleatu dute nere kontra. Nor da Ama gau? Eliza Ama Sanda. Nor dire hume gebek? Elizako humeak, kristioak. Ebek geienenik dire Kristoren kontra. Eta esta penarik alakoendako? Bai, ta andia justoki. Zoeie paseatus kanpo bat barna San Makario ta ikusi zue gizon baten kalabera arbola baten ondoan; iduri zekio zerbait zerdukala. Urbil duze, ta galdegin zio, norena zen. Errespondatu zio kalaberak, ni izan niza jentilen sazerdote aldakako erri gortan, ta orzi nindute emen. Eta non dago, erran zio sanduak, non dago zure arima? errespondatu zio, Ai! Dago ta egoin da sekulakos infernuan. Galdein zio ia sanduak: erran zadazu, ta badago infernuan kristiorik? errespondatu zio kalaberak, badire anitz arrigarri, ta aiek infernuain ondarrean tormentu iagoreki tormentazentuste (Claus p.3. Conc. c.111).

        8. Kristioak, ezpauzie nai joan arara, baizik zerura, beira ta errepasa ongi lenbiziko lekzioa. Zer nai du erran kristioa? Kristoren gizona. Eta zer nai du erran Kristoren gizona? Gizon gura, zeñek ere baitu Kristoren fedea, bataio sanduan profesatua, ta ala dago obligaturik arren zerbitzu sandura. O gizonak, o emastekiak, bauzie fedea ondasun guzien zimendua, salbazioaren prinzipioa, diones San Agustinek (S.38 de tempore). Orai falta da obligazioaren kunplimentua. Lekzio gura ongi ikasi, ta praktika ongi, ezi artas examinatukozaiste zeruko atarian. Artan examinatuak ta aprobatuak dire orai zeruan dauden guziak. Gure eskola ta familia berekoak dire aiek, gure beira daude, edazen bere eskuak, monstrazen beren palmak, koronak ta gloriak; baña bateo erakusten segituzusten bideak. O zenbat gizon, emasteki, aur, zar, gaste dagon an triunfazen! Gu ere ararako eginak gara, ararako bidean paraturik gaude, beira nola goazen. Oiuiten digu San Pedro zeruko llaberoak: Fratres, magis satagite, ut per bona opera certam vestram vocationem, et electionem faciatis. Nere anaiak, dio, kuida zazie anitz asegurazeas zeuren bokazioa ta elekzioa obra onen medios (Ep. 2. c.1). (Joan lenik kendus bizioak; gure bizioetaik, dio San Agustinek, iten dugu eskalera, garaizen baitugu bizioak. Zerengatik santidadearen auktoreareki esta igaten malizia, esta Birjinaren Semeareki desonestidadea. Estaizke igan bizioak ta bekatuak zerura (S. 176 de tempore). Galzkigun, bada, emen; ta nola grazia bear baitugu guzietarako, eska zogun Jangoikoari, ta guzien gain azkena baita gloria mezako itz gaieki: Nobis quoque peccatoribus famulis tuis de multitudine miserationum tuarum sperantibus partem aliquam, et societatem donare digneris cum tuis santis... intra quorum nos consortium non aestimator meriti, sed veniae, quaesumus, largitor admitte. Per Christum etc.).

 

aurrekoa hurrengoa