www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 80.
De evitandis in confessione.
ann. 1781

 

Confessio et pulcritudo in conspectu eius: Psalm. 95.

 

        1. Jangoikoaren presenzian bateo daude konfesioa ta edertasuna, dio Dabid erregeak, edo zerengatik konfesioareki edertzen baita arima berain begietan, edo zerengatik nai baitu konfesioa bera eder izan daien. Eder izatekos gauza bat guzis, estu izan bear deus falta, ta ain guti sobra. Aurpegi eder bati edeki balekio sudurra, ia ezlizake eder arren faltas; añadi balekio eri bat, lizake, alaber, itsusi arren sobras, zeren ezpaitu admitizen ez sobrarik ta ez faltarik edertasunak. Kuidazeuntzu estaien deus falta, esta orratz bat ere; eta nola estuzu kuidatzen estaien deus sobra? pintatu zue pintore alaxeko batek Elena, ta ezin atraziokelaik aurpegia bear bezain kabal, botatu zue erresto guzia tresena ta aderezuetan; bete zio lepo guzia perles, petoa diamantes, ropaje guzia lores ta diferenzies. Ikusirik berze pintore famatu batek, irria saltaturik, erran zio: Ezin pintatu duzu galant ta pintatu duzu abrats. Estu deus balio fantasia ta gala gorrek, estuelaik galant aurpegia; ta au balu kabalki eder, ez lioke faltarik eginen gala superfluo guziak. Konfesioain aurpegia bekala da arren substanzia prezisoki bear dena; substanzian, substanzian kuidatu bear da estaien falta ta ez sobra. Uste dute anitzek, konfesatzea ongi, dagola anitz platikatzean; ez. Konfesazea ongi, dago erratean osoki ta klaro geuren bekatuak diren diren bekala, batere kendu, batere añaditu, batere disimulatu, batere exkusatu ta batere falta ta sobraik gabe. Egun kendu beartugu zenbait sobra edo superfluidade ozioso inutil direnak.

        2. Superfluidade oziosoa ta gaistoa da ematea egunonak konfesoreai; antes bien, pensaturik dagola an Jangoikoaren lekuan, Jangoikoagana bekala ellegatu bear du erreberenzia ta humiltasun andiareki. Da alaber superfluo, berze edozein itz estaiena erreduzitu deklarazera penitentearen arimain estadoa. Da alaber superfluo, erratea: Akusazen naiz estutela maitazen Jangoikoa mereji duen bekala, zerengatik estaike mereji duen adiña, ta por konsigiente esta bekaturik ortan; ta solo erran bear da zertan den bekatu, baldin aborrezitu barin badu, edo blasfematu, edo murmuratu Jangoikoas, edo zerbait alakorik; gañarakoa da denbora gastatzea debalde. Da alaber superfluidadea, disponitu delaik bere ustes medianoki, erratea: Akusazen naiz eznatorla bear adiña disponiturik, ez bear adiña dolore ta propositoreki etc. Zerengatik, zer nai du erran ortan? Estuela preziso den examina, dolorea, propositoa ta gañarakoak? Bada, zertara etorda? jaiki bedi, bidoeie, estaiela konfesa ez dezan in sakrilejio bat; disponi bedi lenik ta betor gero. Ez Jauna, ez, estut erraten orgatik, ezi baut dolore ta proposito. Gerostik itz gaiek dire falsu, edo benzait superfluo. Da ere superfluo erratea, akusazen naitz ofenditu duten guzias Jangoikoa ta bekatu gaietas guzietas zeintas akusabainazake demonioak juizio egunean. Deus estu balio ala montonean akusatzeak; barin bada deus erremorditzen dionik konzienzia, berex ta klaro akusatu bear da, ez ala jeneralidade goieki; ta ezpadio erremorditzen examinatu ondoan ongi, zertako erran prosagoi, estuelaik ortaik deus atrazen konfesoreak ezaunzeko zure arimain estadoa.

        3. Berze superfluidade bat andiagokoa da ta ordinarioagokoa: Lenbiziko mandamentuan estut deus, Jangoikoari graziak. Bigarrenean estut juramentu ta maldizio iteko kostunbrerik, antes bien, aborrezizen dut biziogoi ta ez dezaket soporta. Irugarrenean enzuntut mezak jaietan, ta astreguntan ere kuidatu dut enzutea alnezakelaik. Laurgarrenean estiotet egin desobedienzia gaistorik, antes bien, neuronek errespetatu ta berzeei errespetarazi diotet zarragokoak. Borzgarrenean... Geldi, geldi. Zer konfesio da ori? Fariseoain konfesioa: Alabatzea bere burua, kontazea bere birtuteak, iduriarazi naia dela birtuosoa. Konfesioa, fielak, da itsusteko geuren buruok, errateko zer den gure kontra, ixildu bear da fabore den guzia. Dabidek zio: Confitebor adversum me injustitiam meam Domino, konfesatuko diot nere kontra nere gaistakeria gure Jaunai. Job sanduak zio: Dimittam adversum me eloquium meum, itzuliko dut nere itza edo mintzoa neuronen kontra; ta ontan dago konfesioain grazia ta substanzia, mintzazea geuren kontra, geuren kontra. Zenbait alakoek suberbia anitz dute, benzait diskrezio guti, ta estakit mirazeunten beren barrendegia. Moisesek sartu zuelaik eskua bere petxoan, ustes aterako zuen garbi, atra zue beterik lepras, ta uste zuelaik zikin atra, orduan atra zue garbi. Kulpak erran bear dire konfesioan, fielak, ta geuren kulpak, zerengatik esta nior estuenik, ta erraten badugu estugula, geurek engañatzentugu geuren buruok, dio San Juanek (1.Joan.1). Zein mandamentutan estuen arkitu gorenas erran, estut arkitu deus ontan, ta pasa alzina añaditu gabe deus, bere alabazeko.

        4. Berze superfluidade bat oraño ia ordinario dena da akusatzea por si akaso. Akusazen naiz por si akaso ezpaut maitatu. Jangoikoa, por si akaso in baut maldizioik edo juramenturik, galdu barin baut atenzioa mezan edo zarragokoei, in barin badut zerbait indezenzia etc. Ala esta konfesatzeko modu ona, zerengatik dugun bekatuetan, edo gaude zierto tugula, edo gaude zierto estugula egin, edo gaude dudan. Zierto barin bagaude, erran bear dugu zierto bekala, in dut au edo ura, eta esta aski erratea por si akaso in barin badut; eta ala konfesatu barin bada, gaizki konfesatu da, zerengatik estu konfesatu ziertoa zierto bekala. Dudan barin bagaude, esta orduan ere aski erratea por si akaso in barin badut, zerengatik esta explikazen aski duda gisa ortan; bear da erran, dudan nago, edo duda dut ontas. Ta en fin, ezpada oroizen eginik alakorik, ezpadu ere dudaik ortas, debalde erraten da por si akaso, zerengatik ala izatekos akusa zaizke munduko bekatu in daizken guzies: Por si akaso il barin baut norbait, por si akaso galdu baut fedea, por si akaso aborrezitu baut Jangoikoa. Alaber, da superfluo erratea: Akusatzen naiz por si akaso izan badire ene konfesioak gaistoak examina edo dolore faltas; zerengatik uste barin bauzu izan direla, erran beauzu: uste dut izan zela gaistoa alako konfesioa. Dudan barin bazaude, erran beauzu: Dudan nago izan ote zen gaistoa; ta ezpauzu uste, ta ez dudatzen, zertako debalde gastatu listua ta denbora itz alferretan.

        5. Baña, Jauna, ainberze dire nere nezesidadeak, ainberze nere trabajuak, ezpaitut bokadorik zer erman agora; askotan pasazen zaizkida goizak desaiunatu gabe. Zer nai du, Jauna, esta karidaderik pobreeki, esta nork eman deus, ta anitz eskatzale. O nere Jangoikoa, zer konfesio dire ebek? Konfesioa da bekatuak errateko, ta ez kontatzeko miseriak. Baña Jauna, konsolatzen da bat kontatus ere. Bada, bila zazu berze leku ta okasio bat, ezi konfesioan solamente arimain miseriak erran bear dire; gañarakoa da superfluo ta txoil peligroso. Ah, zenbatek nigar anitz bere pobreza ta miseries, ta ajola guti Jangoikoari intioten ofenses! Eta zer dakigu ez ote doazin zenbait alako arrapatzeagatik zerbait limosna ia, ezi ez despeizeagatik bekatuak! San Felipe Neris kontazen da ezi gose andi bateko urtean errepartizen zuela limosna beartsuei. Ellegatu zizaio bat konfesatzera bekala, ta ezaundurik errebelazios arren intenzioa, baize logratzeagatik limosnaren bat, belaurikatu zeneko, utzi gabe erratera itzik, erran zio: Andrea, esta orrendako ogirik, bidoeie Jangoikoareki; ta etzue nai izandu konfesatu, izanik sanduaren entrañak karidades beteak, etzeiengatik usatu gaizki konfesioaren sakramentua zerbait lurreko irabazi txarragatik. Kuidado, estaien nior konfesa iragazteagatik konfesoreain borondatea, iduriarasteagatik direla birtuosak. Ah zein delikatua den materia gau! Eta zer lizake, baldin ez galzeagatik erreputazioa konfesoreaiki, ixil balezate zenbait kulpa? Ziertoki erran daike alakoes direla nola zakurrak, zeñi demonioak ogi zati batengatik erxten baitiote agoa. Jangoikoaren agradoa solamente bilatu bear da konfesioan, ez ia; arimain erremedioa, ez gorputzeko sustentoa. Onengatik in balezate konfesio gaistoa, erran daike salzeuntela sakramentua ogi puska baten truk, ta por konsigiente, ezdeus bat bekala estimazeuntela Kristoren odola, zeiñen birtutea lograzen edo malograzen baita konfesioan. Confitemini Domino, quoniam bonus; konfesa zaizte Jangoikoai, zeren baita ona, ta zuek gaistoak; zeren mereji zuelaik onetsizea, ofenditu baituzie alako Jauna. Egin nigar bekatues, ta ez pobrezas edo trabajues.

        6. Alaber da superfluo, ta esta aski erratea: Nik estakit deustan zerbitzazeunten Jangoikoa, iteunten deus onkirik, bekatari andia naiz, akusazen naiz bekatu intusten guzies; ta alako jeneralidadeak, baldin bitarteo izanik zerbait kulpa grabe, ezpadu erraten expreso ta berex duen gura. Bekatari andia ta deus ez konfesatzen, anitz bekatu ta deus ez berex erraten? Duenak zenbait bekatu, edo solamente bat, esta konfesatzen ongi, errateareki dut anitz bekatu; erran bear du zein ta nolakoak diren. Asko diotenek direla bekatari andiak, estute aitu nai; ez dezakete soporta atra dezoten falta bat; inkietazen dire erraten bazaiote direla jenio suberbo, edo pronto, edo enbidioso, edo ertxitakoak. Aipadakioteneko gaizki in duela ontan edo artan, berla mila exkusa; erreprehensio ematen bazaiote, berla sumindurik defendazen bere buruak. Ta alare ain bizarroki gero, naiz bekatari andia; ta deustan eznai agertu direla, egia dena da, direla bekatari ta direla suberbo errateuntenoi errateuntela humildade falsus ta suberbia malignos, iduriazi naiak direla onak ta humilak. Estaizela engaña, denak bekatari, badu bekatu; bekatu duenak bear du expresatu; expresazen duenak naiko du aitu; aitu naiestuenak ta ez expresatu, esta konfesatzen diolaik dela bekatari, baizik dabila nondik logra ontako daukaten. Konfesa geuren kulpak, ta ortako ezaundu jenioain doble malignoak.

        7. Baña senzillo ta beldurtiago dire berze batzuk, zeñek beñere estaude satisfetxo konfesatu direla ongi. Batzuetan diote estiotela akarrik egin konfesoreak; eta zer da ajol? Akar egitea esta beti preziso. Berze batzuetan diote ezpide direla ongi explikatu. Bada, utziute malizias edo alkes deus? Ez Jauna. Berarias egon dire bilatzen itzak zeñeki estali malizia? Ez Jauna, antes bien nainuke erran alikako itz klaroeneki. Eta en fin, estuzu erran senti zinduen guzia zeure baitan, ta al zinduken modurik obrenean? Bai Jauna. Bada, sosega; konfesatu da ongi. Baña Jauna, ezpide nau entendatu konfesoreak? Zertan ezaunzeuntzu ori? Ezpaitu in ajola eta aspamenturik nere kulpas. Ai tonteria. Eta zein librutan dago, bear duela egin aspamenturik konfesoreak? Antes bien, prudente denak estu inen. Eta askotan zuei idurizaizielaik arrituko dela, esta batere turbazen, inik baitago aditzera geiagokoak. Baña, Jauna, nola akabatu baitut ain fite konfesioa ta ikusten baitut berze batzuk daudela denbora iagos. Au da erreparo futil bat. Konfesioain ontasuna estago espazio anitz egotean, ta espazio anitz egotea estago bekatu ia izatean; batzuek konfesio brebean errateunte anitz bekatu; berze batzuek luzean estute kasideus erraten. Batzuek pasazentuste mandamentu guziak, ezpaute ere baizik batean edo berzean, ta ez dezazke niork atra ortaik; berze batzuek errateunte dutena instante, pasatu gabe debalde mandamentuak. Batzuek dute explika ona ta entendamentu klaroa; berze batzuk dire tardoxago. Batzuek errateunte preziso dena txusto txustoa; berze batzuek mila itz alfer, ta preziso estiren kontuak. Ta ala estaike adrendurik artu luzean ta laburrean. Niri iduri zaidana da examina daien konzienzia, bai amar mandamentuetaik, mandamentus mandamentu, baña konfesa daien solo zertan aurkitu duen; ontan ta ontan dut, pasatu gabe guziak. Baña en fin, au esta anitz inporta dena, solo ahorratzeagatik zerbait denbora; inporta dena da konfesatzea den guzia deus utzi gabe. En fin, nola den intenzio ona, dolore fiña, dilijenzia prudentea, humiltasun ta gañarako medioak al daiken moduan, fiatu bear dugu Jangoikoaren ontasunean, konfesatubide garela ongi ta barkatubidetigula gure bekatuak, ezpadaike ere jakin ori mundu ontan, baizik errebelazios. Etzagula guk malizias edo floxezas, edo alkes, edo berze modus faltatu konfesatzean dugun guzia, ezi ona dugu Jangoikoa barkatzeko; abogatu ona dugu Jesus; fiadore ona dugu bere odol preziosoa, konfesioan aplikazen dena gure garbitzeko.

        8. Errelijioso kartuxo bat zoeielaik bides arrapatu zue azken eritasunak erri batean, Jangoikoaren probidenzia, aurki zeien an berze errelijioso bat Huberto deizen zena, zeiñek eman zizkio sakramentu guziak. Au egin ondoan, erretiratu ze guti bat Huberto usteagatik deskansatzera eria, ta bitarteo sartu ze demonioa eriain kuartoan, zekarrala libru andi bat, zeintaik asi ze leizen meatxu ta irri andieki, bizi guzian eriak in zituen bekatuak. Orduan eriak erran zio: Eta zer dugu orreki, gaistofikatua? Intutela bekatu goriek eta ia nere bizian, baña konfesatutut alikako obekiena, ta daukat esperanza Jesu Kristoren merejimentuetan barkatubidetidala. Orduan demonioak erran zio: Anitz ixildutu erran bear zituenak, anitz disimulatutu, exkusatu berze anitz, ta estu explikatu asko bear bekala. Orduan asi ze kongojazen eria, ta dudazen bere salbazioas. Baña berla agertu ze an Maria Santisima bere Seme dibinoareki besotan, zeiñek desterratu ondoan andik gaistoa, erran zio: Etzaitela turba, konfesatu zara ongi; ni naiz testigo nola nere Seme Jaunonek barkatu dizun guzia. Desaparezitu zeneko Ama Birjina, sartu ze berze errelijiosoa; kontatu zio eriak gertatu zena, ta errezaturik psalmo penitenzialak ta letania, azken itz aietan (omnes sancti et sanctae Dei etc.) ziolaik eriak alegre ikusten zituela anitz sandu ta sanda arren eske etorri zirenak, ilze dulzekiro. Orra konfesio onain efektoa; anima gaizen intenzio onareki konfesatzera etc. (Claus cathech.3. conc.25.)

 

aurrekoa hurrengoa