www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 7
post Pentecostem.
De christianitate verâ,
vivâ, sanâ, firmâ

 

Attendite â falsis profetis, etc. Math.7

 

        Egungo ebanjelioan kontatzentu San Mateok Jesu Kristoren itz proprioak, bere aos, bere Majestadeak erran zituenak desengañatzeko mundu guzia, nai badu izan salbo. Lentxago erranik, zabala da ataria, ta lazoa bidea daramana perdiziora, eta anitz dire doazinak ordik. Zein mear den ataria, ta ertxia bidea daramana bizitzara, eta guti dire aurkitzen dutenak. Itz geben gañetik tio egungo itz ebek: Goartu zaiste profeta falsuetaik eldu direnetaik zuengana ardi-gisa jaintsirik, edo ardi-iduri gañetik, baña barnetik dire otso arrapariak. Beren fruituetaik ezaundukotuzie. Agian aranzeetaik datozi matsak, edo larretik bikuak? Ala arbola onak dakarzki fruitu onak, ta arbola gaixtoak fruitu gaixtoak. Ez dezazke arbole onak eman fruitu gaixtoak, eztare arbole gaixtoak eman fruitu onak. Fruitu onak ematen eztuen arbola ebaki ta botako da sura. Orra, bada, beren fruituetaik ezaundukotuzie. Eztire sartuko zeruetako erreinuan guziak niri erraten didatenak Jauna Jauna, baizik ene Aita zeruetan dagonaren borondatea iten dutenak, ebek sartuko dire zeruetako erreinuan. Segitzen du Jaun dibinoak seguratus, ezi naiz milagroak eta prodijioak egintusten asko despeitukotuela bereganik ordu gaixtoan, eztituela nai ezaundu bereak bekala gaixtakeri-egilleak. Zein klaro eder konparazio gebeki erakusten digun salbazioko bide erreala! Ikasteko ongi, goazen aingiruareki salutatzera Ama Birjina. Abe Maria.

        Beñik bein zerurako bide erreala nondik den, eztu ia zer galdegin kristioak, ezi erakutsi dio profeta egiaskoak, ezin engañadaikenak, ta ezin dezakenak engaña, Jesu Kristok andik etorri zenak, itz gaieki: Egiteuntenak ene Aitaren borondatea, aiek sartuko dire zeruetako erreinuan. Beras egitea Jangoikoaren borondatea da zerurako bide erreala. Zer dakigu ordea guk zein den Jangoikoaren borondatea, edo zer nai duen gureganik Jangoikoak? Deklaraturik dauka bere legearen mandamentuetan, ebanjelioan ta Eskritura Sagratuan. Ezta ain klaro xakiteko, zergatik deitzen duen bide ertxia; eta dirudi bide bat, alakoa ta ain preziso dena, konbeni zela izatea bide zabala; eta eztio ori, baizik infernurakoa zabal, ta zerurakoa ertxi dela. Nainuke entendatu nik au, ta entendarazi nola den. Elizako doktorak, zeñen doktrina Elizak deitzen baitu zeruko doktrina, diot, Santa Teresak atrako gaitu difikultade gontaik. Bere biziaren 35 kapituluan dio amorosturik Jangoikoas: O ene Jauna, nola den ezaun poderoso dela! Ezta billatu bear arraziorik orrek naiduenerako, ezi guk entendaala baño ia itentu posible gauzak, adiarasten digulaik klaro, eztela berzerik bear, baizik amatu berori sines, eta guzia utzi gogotik berorrengatik, aisatzeko guzia berorrek. (Ongi eldu da emen erratea, iduriarasten duela neke edo trabaju bere legean, ezi nik eztakusat nekegoi, Jauna, ta) eztakit nola den ertxi bidea daramana orrengana. Bide erreala dakusat dela, ez bide-xenda; bide bat zeintan sines asten dena doaie seguroago. Urruti daude pausu gaixtoak erorzeko, zeren okasioetaik dauden apart. Bide-xenda, ta txarra, ta kamio ertxia deitzen dut nik kontrako bidea: alde bat leze barna barna bat nora erori, berze alde burusbera bat irristakor, deskuida daitzeneko erorzen baitire ta galzen. Nork amatzen duen berorren Majestadea sines, egiaz, o ene ondasun guzia, ura doaie seguro, bide zabal errealas doaie, urruti dago burusbera andik. (Tropezu iduri bat dueneko, edatzen dio berorrek eskua; ez dezaket entenda zeren beldur diren paratzeas perfekzioaren bidean. Berorrek entendarazi bezagu zein seguridade txarra damaten doazinak jendearen arira ainberze peligro klaroen ertean; eta dagon seguridade egiaskoa prokuratzean segitzea alzina Jangoikoaren bidean. Para begiak Jangoikoan, ezi ezta zer beldurrik izan faltadakigun iruzki gau ibilzeko ilunbetan ta galzeko, ezpadugu geurek usten bera lenik. Eztire beldur ibiltzea leonen ertean, baitire munduko zebo galgarriak, eta Janoikoaren bidean paratzen diote deabruak beldur itxura-penes etc.). Guziok dire sandaren itzak; ebetaik ageri da zabal, eder, aisa ta gustoso iduri zekiola Jangoikoaren bidea; kontra, berriz, mundukoena ertxi ta nekoso.

        Jesu Kristok ere berze leku batean (Joan 14) dio: Ni naiz bidea, egia ta bizitza; nior ezta ellegatzen ene Aitagana, ezpada ene medios. Eta berriz (Joan 10): Ni naiz ataria. Ene medios sarzen dena salbatuko da. Ni etorri naiz logradezatengatik bizitza, ta logra dezaten abastoki. Eta berriz (Math. 11): Zatoste enegana trabajutan zausten guziak ta kargaturik, eta nik deskansatukozaistet ta bizkortu. Ar zazie ene bustarria zeuren gañean, ta aurkituko duzie zeuren arimaindako aisura, zeren ezi ene bustarria da suabe, ta ene karga arin. Bustarri ta karga gau dela bere legea, klaro aski da; lege gau dela zerurako bidea da ere klaro; baña ezta ain klaro diona: aixtean ta orai, aixtean dela ertxi ta mear, orai suabe, arin, aisa. Nola entenda? Ala: Jangoikoaren amanteendako da suabe, aisa ta gustoso ere; munduko apasionatuendako da latz, ertxi, nekoso. Aski da amatzea Jangoikoa, dio Santa Teresak, aisatzeko guzia berorrek. Zatoste enegana, dio Jesu Kristok, eta nik deskansatukozaistet. Orai bada Jangoikoaren bidea Jangoikoaren amazaleendako da aisa, zeren berak bere graziareki laguntzen dioten. Orra lenbiziko arrazioa. Ezin saxis dago karga aur bat; lagun bezo jigante batek; aisa darama ia. Bigarren arrazioa da dioten amorea Jangoikoai, ezi amoreak suabetzen du dena latz. Karro bat doaie gogor ezin joanes arroituketan; untatu olios; legundu ta zaluituko da. Olioa da amorea; ama zazu sines Jangoikoa, ta aisa tiratukouzu bere legearen karroa. Zer diot aisa? Boladan airean doaz Jangoikoaren amazaleak, zeren arimaren egalak dauzkiten arin desenbarazaturik lurreko pasioneetaik. Ta orra irugarren arrazioa. Zer milagro da bidea zabal iduritzea alakoei, doazilaik airean gora? Arimaren egalak dire entendamentua ta borondatea, ebek egatzen dire Jangoikoaren amore ta beldurtasunareki. Orai bada, zergatik bide bera da nekoso mundukoendako? Zeren bekatuen kasos indar guti duten onerako, ta eztuten mereji lagun dezoten ainberze Jangoikoaren graziak. Zergatik zaiote latz? Zeren falta duten amorioaren olioa. Zergatik zaiote ertxi? Zeren nauten zerura joan beren pasione ta bizioeki soñean, ta ala ezin pasa. Orra zergatik doazan guti bide gontaik.

        Attendite â falsis profetis etc. Goartuzaiste profeta falsuetaik, dio. Alakoak dire falsedadeen, engañuen ta gaixtakerien erakustunak. Ardi-gisa jaintsirik, ta direla barnetik otso arrapariak. Otso-jenero gaixto gaixtofikatua da au: otsoaren ortz, indar ta gosea; guzietan izan otso, ta ardi iduri! Jangoikoak goarda alako otsoetaik. Balire otso figuran ere, ez litzake ain gaixto; oiu iteareki artzaiek, aunka tzakurrek, agian eskapa leizke ardiak. Baña orai ardi iduritzeareki, urbilduko zaizkiote ardiak berak, ustes diren ardi lagunak. Nor ote dire otso gebek ardi-gisa? Ardiak ebanjelioan deitzen dire Kristioak, eta prinzipalki onak. Ardiaren ellea, bestimenta edo iduria gañetik da kristioaren izena, ta onaren opinionea. Beras, eldu direnak kristio direlako atxekian, nola erejeak, edo onak ustes diren lagun gaixtoak erakustera falsedadeak, engañuak ta gaixtakeriak, oriek dire otso galgarriak. Libertade, libertade pregonatzen dute; libre suelto bear dugu, diote. Goartu, dio Jesu Kristok. Barin bada Jangoikoaren humeen libertadea, ori ordu onean dela. Zer libertade da ori? Libre bizitzea pasioneen, bizioen ta bekatuen presidiotik, zeren ezi prisione ta katea batzuk bekala dire pasioneak ta bekatuak. Preso daude, ta prisionero deabruaren apasionatuak eta bekatariak. Preso dago suberboa ta banoa munduko ponpa ta banidadeen amores. Preso dago kodiziosoa diruen ta ondasunen goses. Preso luxuriosoa aragiaren, golosoa triparen, asarrea iraren, alfer nagia bere ganaren prisionees. Ia eztauden preso diotelaik kargu iten diotenei, nainuke, baña ez dezaket erremedia. Alako pasioneetaik libratuas alegre kantatzen zue Dabidek (Ps. 115): Jauna, berorrek autxitu nere parisioneak; berorri ofratuko diot alabanzaren sakrifizio. Baña libertadea barin bada soltatzea Jangoikoaren legearen bustarritik, ori da infernuko otsoaren lana atrazeko Jangoikoaren bide ertxitik bide lazora perdiziorako. Goartu profeta falsuetaik, naiz datozin on iduris, dio Jesu Kristok. Naiz xakintsu iduri, naiz aide, naiz adiskide, naiz lagun, dena dela, otso da ardiaren elles jaintsirik. Naiz begia bezain, naiz oin ta eskua bezain preziso estimatua duzun, atra, ebaki, aparta, dio Jesu Kristok. Obe duzu oriek gabe sartu zeruan, ezi ez oien kasos galdu infernuan (Math.18).

        Nola ordea ezaundu alakoak? Badio bere Majestadeak: Beren fruituetaik ezaundukotuzie. Eztu ematen larreak mats, ta ez biku maldak. Arbola onak fruitu ona dakar, gaixtoak gaixtoa. Eztire aski loreak eta ostoak; egon beira fruituei. Loreak dire mostra onak, ostoak itz onak ta errezuak, fruituak obra on, birtute egiaskoak humildadea, kastidadea, karidadea, pazienzia, obedienzia etc. Ezta ere aski ez ematea fruitu gaixtorik iduris; ezpada fruitu ona sines eta egiaz, ebaki ta botako da sura. Ezta ere aski erratea Jangoikoai Jauna, Jauna. Zer adiarazi nai du ontan? Ez fiatzeko debozio, errezu ta elizako gauzetan ere; ez konfesatze, komekatze ta alakoetan ere, baldin personaren kondizioak, akzioneak eta kostunbreak ezpadire konforme. Zer ia? Milagroak ere egitea eztela aski seguratzeko personas. Askok errain didate egun gartan, dio bere Majestadeak, Jauna, Jauna, berorren izenean profeziak errantugu, demonioak botatugu ta anitz prodijio obratutugu. Eta nik errespondatuko diotet orduan: Etzaistet beñere ezaundu; apartazaiste eneganik obratze duzienak gaixtakerian. Orai bada, dio Kristo berak, nork ere aditu ta egitentuen nere errana, da ala nola gizon bat xakintsua fabrikatzen duena bere etxea arri edo peñaren gañean, ta naiz etorri erauntsiak, ugaldeak, aizeak arren kontra, ezta erori, zeren fundaturik dagon arriaren gañean. Baña aitu nere erranak ta eztituena kunplitzen da gizon tontoa bekala, in duena bere etxea arearen gañean, ta erauntsi, ugalde ta aizeeki erori baita. O zein sendo naituen Kristok bere kristioak! Videbam Satanam etc (Luc. 10). Etorri zekizkio bein bere diszipuloak gogos beterik, ziotela: Jauna, orren izenera demonioak ere sujetatzenzaizkigu. Jaun dibinoak errespondatu ziote: Beira nindego erorzen Satanas zerutik ausnarria bekala. Nola erran balez: Goartu etzaisten erori goratik, erori zelaik ura zerutik. Ez alegra sobra, zeren duzien potestade andia, bai zeren zuen izenak dauden eskribiturik zeruan. Gizonen ta aingiruen mies mintzatzen banaiz ere, zio San Pablok (1 Cor. 13), eta ezpadut karidaderik, naiz ala nola ezkila edo txintxa soñatzen dena. Barin banu ere profezia ta xakintasun guzia, ta ainberze fede, aldanezazken oianak leku batetik berzera, ta karidadeik ez izan, ez naiz deus ere. Eman banez ene ondasun guzia, ta naiz utzi gorputza ere erretzera suan, ta ez izan karidaderik, etzaida deus balio). Karidadea da amatzea Jangoikoa, ta orgatik kunplitzea manatzen duena. Ontan dago guzia. Au da zerurako bidea, eta doaiena bide gontaik sinki, egiaz, konstanteki, ori da salbo; nior ez berze gisas, naiz mundu guziak, naiz aingiru batek zerutik etorririk erakus balez kontra (Ad Galát.1).

        Baña ez aingirua zerutik etorria, baizik zerutik botatua baita deabrua, da erakusten duena Jangoikoaren legearen kontra. Baitu Jangoikoak munduan bere ministroak erakusteko bide ona; baitu deabruak ere bere lagunzaleak erakusteko gaizkia, dio San Agustinek. Jangoikoak onen medios iten du on den guzia, deabruak gaixtoen medios gaisto den guzia (S. 85 de temp.). Eta berriz dio (S. 16o ib.): Kristoren mienbroak iten dire deabruaren aingiru. Nola berak baitire deabruaren, naituste eraman berzeak ere. Baña ori da billatzea ez kulparen patrono ta librazale, baizik penatan lagun (Ib p. 49), ezi niork ezin dezake defenda kondenatzen duena Jangoikoak. Deabruaren fuellajeak edo auspoak deitzentu San Jemininok erakustun ta konsejari gaixtoak (Claus. p.4 cath. c. 36). Eta ala nola Jangoikoai indakioken zerbitzu ta gustorik andiena baita ontzea arimak, ta ori estimatzen ta premiatzen baitu ongi bere Majestadeak, ala disgusto ta agrabioik andiena da gaixtatzea berzeak, eta ori kastigatzen du agitz bere Majestadeak. Pensa nolako premioa bide duten zeruan San Franzisko Xabierek, San Bizentek ta berze gizon sanduak enpleatu zirenek konbertitzen arimak! Pensa zer kastigoa duten Luterok, Kalbinok ta berze erakustun gaixtoek! Zego bat ilzerakoan klamatzen desesperaturik: Ni banoaie infernura, baña ai engañatu ninduenas S. Petrus + exenpl. Cantinpr. ap. Cl ib. c.35). Goartu profeta falsuetaik, dio Jesu Kristok etc.

 

aurrekoa hurrengoa