www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Nativitate
Domini nostri Jesu Christi.
Natus es Maria Virgine

 

Ex symbolo Apostolico. D Vilesis pag. 20.

 

        Egun gau ta urrengoak deitzen dire gure euskaras Egerri, oroat baita nola egun-berri; edo zeren orai asten diren luzatzen egunak; edo zeren egun gontaik astendi-ren kontatzen urteak Kristiandadean; edo zeren munduaren egunak egungoraño baizire egun zar ilun tristeak, eta egun jaiotzeareki gloriako iruzkirik obena Jesus Jangoiko-gizona, berritu baitire egunak argi eder alegre guziendako. Egun da eguna, noiz kunplitu zen Kredoak diona, jaio zela Jesus Maria Birjina-ganik. Erragun lenik sinestatu bear duguna fedes artikulo gontan; gero modua ta zirkunstanziak nola agitu zen; gero nola baliatu ta probetxatu bear garen.

        1. Sinestatu bear duguna da Jesu Kristo Jangoikoaren Seme Jangoiko dena, ta konzebitu, aragis bestitu, edo gizon egin zena Maria Santisimaren entrañetan. Espiritu Santi Jaunaren obras ta birtutes Mar-txoaren ogei ta borzgarrenean, pasaturik bedratzi ilabete Amaren sabel Birjina-lan, egun Abenduaren ogeitaborzgarrenean jaio zela Maria Birjinaganik. Zer nai du erran jaio zela? atra zela mundu gontako argira. Zer nai du erran Maria Birjinaganik? Ama Santisima gelditu zela erdibañolen bekala, erditzean ta erdiaskeros beti birjin oso eder donzella Jangoikoaren milagros. Milagro gau ze konsigiente lenekoari, ezi nola in baize Ama, konzebitu ta izan baizue bere sabeleko fruitua Jesus gizonkiaren obrarik gabe Espiritu Sanduaren birtutes, ala erdi ze doloreik gabe, ta bere enterezaren mellarik gabe; nola baizeuka lendanik ofreziturik Jangoikoak Isaias Profetaren agos, Ecce Virgo concipiet, et pariet filium, Orra Birjin konzebitu ta erdiko da seme bates. Seme gau da Jesus, Birjina- gau Maria. Alako Semeari, zegokio alako Ama; Semea gizon ta Jangoiko bateo; Ama berriz Ama ta Birjin. Jaio ze Jangoiko bekala edo gizon bekala? Gizon bekala? Baña daike erran jaio zela Jangoikoa, zeren jaio baize gizon bat Jangoiko dena; ala nola daiken ta bear den erran Maria Jangoikoaren Ama, zeren baita Ama gizon batena, zein bateo den Jangoiko.

        Egun bada Maria Santisimak, bedeikatua denak emasteki guzien artean, nola aranzeen ertean azuzena, eman zue argira Jesus bere sabeleko fruitu bedeikatua, galdu gabe birjinidadearen lorea. Egun Jesus justiziasko iruzki dibinoa, Zeruko lore ederra jaio ze Maria Birjinaganik milagrosoki, ala nola gero ibili zen oñes itsasoan idiki gabe urak; nola atrazen obiatik glorioso mogitu gabe gañeko ar-lauza, nola sartuzen Apostoluen kuartoan idiki gabe ataria; nola egunoro pasazen den kristale batetik iruzkia, autxi gabe ta mantxatu gabe kristalea. Egun dakusagu gora bera admirable bat, Jangoikoa an goiti ain gora, ta emen ain bera! Jaun guzis andi poderosoa, ta emen aur txipi guzis amorosoa! Ongi etorria dela Jesus ona, ene amore, ene salbazio ta ene ondasun bakarra, ongi etorria dela ain goratik ain bera goratzeagatik ni an gora. Ain andia ta ain txipi, Jesus, ori enegatik, badakusat zergatik, amorosteagatik ni. Zori onean dela alaber Maria, Ama berria, alako Semearen Ama alakoa, gizagendearen gloria, Jangoikoas geros gure esperanza bakarra, poderosa, piadosa, amorosa. Ave Maria.

        2. Erranik egi eta fedearen sustanzia Jesusen jaiotzean, orai modua ta zir-kunstanziak nola agitu zen. Atra ze, dio Ebanjelioan, manamendu bat enpera-dore Augustoganik, paratzeko listan mundu guzia. Onen kasos zoezi guziak nor bere errira listatzera. Joan ze Josef ere Nazaretdik Belena, Dabiden ziudadera, zeren baize Dabiden etorkitik, paratzera listan bere esposareki, baizego erditze-ko egunetan. Pensa gure Jaunaren probidenzia, etorriaskeros mundura, nai izatean jaio ez solamente pobre-gisa, ez bere Amaren etxean berere, baizik erriskanpoan! Pensa alaber peregrino gaien humiltasun, trabaju ta gañarakoak pobre bekala ain bide luzean, neguaren biotzean, ta Ama Santisimaren estado gartan! Ellegaturik Belena, jendes beterik zegolaik, ezin aurkitu omen zute ostaturik gure peregrinoek, naiz billaturik asko denboras etxes etxe, eta naiz izanik an asko aide ta ezaun, de manera ezi bear izan zute joan erri-basterrean zen etxola pobre batera, zein Jangoikoaren probidenzias baizego utsik. Au izan ze palazioa, non jaio zen mundura gloriako Prinzipe soberbioa.

        segitzen du ebanjelioak: Eta agitu ze, an zeudelaik, betetzea erditzeko egunak Maria Santisimari, ta eman zue argira bere Seme bakarra, ta maiolatu edo inguratu zue maindrekoeki, ta erreklinatu zue ganbela batean, zeren ezpaizute lekurik etxola gartan. Ebanjelioak dio au, ezi ezpalez erran ebanjelioak, nork sinesta gorenaren apaltze air. Geiegia? An goiti errebestiturik Majestades guzien errege poderoso. Emen beiti inguraturik oiales eta paxes aur txipi amoroso! An argisko tronoan guzien gorenean. Emen animaleen ganbelan! An festejatzeuntela Serafinek ta Aingiru guziek. Emen Maria ta Josefes landara iten diotela konpañia idi batek ta asto batek! Jauna, zergatik nai izan zue jaio ainberzeko humiltasun, pobreza ta deusgabean? Nork entenda gure Jaunaren ideak? Baña beraren lizenziareki zenbait dezakegu pensa:

        1ª. Nola baita Jesus salbazale ta mediku soberanoa Zerutik eldu dena sendatzera, ta gizagendea egoki galdurik aundi naies, aisa naies ta gusto naies, erakusteko bere exenpluareki erremedioa.

        2ª. Konsolatzeko ta animatzeko pobre onak ta humilak munduaganik desetxatuak, mostratus eztagola gure ona izatean munduko grandeza, ondasun, gusto ta gauza, baizik arimaren kondizio oneki izatean kuadrable Jangoikoaren begietan; au barin badu, ikazkin bat dela errege Jangoikoaren estimazioan, ta Errege ori gabe ikazkin.

        3ª. Mostrazeko ala bere Majestaderen grandeza sendo sineskoa. Munduko andiek, nola ezpaitire sines andi, beartuste palazioak, goardiak, aparatoak, armak eta burrunbak, ezperen lirazke ain deus-guti nola gu; baña gure Errege berri gonek ez du alako bearrik, ori-gabe da guzis poderoso andi, naiz ageri den aur txipitto paxaturik ta etzinik ganbelan. Joan beiratus.

        segitzen du ebanjelioak: Inguru gartan zeudela arzaiak beren saldoen kuidatzen, ta Jangoikoaren aingirua agerturik, ta guzia beterik argitasunes inguruan, lotsarritu zirela, ta erran ziotela Aingiruak: Etzaistela lotsa, ezi berri andi bat ematen diziet jende guziarendako, jaiobaizaizie egun salbazalea, baita Kristo Jesus Dabiden ziudadean. Eta au izain duzie señale, aurkituko duzie aurra maiolaturik ta paraturik ganbelan. Eta derepente juntatu ze Aingiru garreki Zeruko soldadeska tropa bat laudatzen zutela Jangoikoa, ta kantazen zutela, Gloria Jangoikoai Zeruetan, eta munduan bakea borondate oneko gizonei. Pensa nola, naiz dagon ain humil aurto gau etxola ta ganbela pobre gartan nola mogiarastentuen bere Zeruko errejimentuak proklamatzera bere Majestadea. Pensa proklamatzen dutena, Jangoikoai gloria ta biotz oneko gizonei bakea. Bake gau da barkazio ematea Jangoikoak, admititzea bere grazian, ta oneki nauten guzia, sosegatu arteo biotza aur dibino garren medios. Nor dire borondate edo biotz onekoak? Ongi nautenak eta gogotik. Pensa alaber artzai pobre gaien ditxa, ustentuen bitarteo Herodes, Fariseo, Eskriba, mun-duko xakintsu ta andiak beren loan ta letargoan. Nai duena logratu, biz humil ta erne aditzeko Jangoikoaren deia.

        segitzen du Ebanjelioak: joan ondoan Aingirua, erraten zirela elkarri arzaiek: Goazen Belena, ta ikusagun agitu dena; ta Jangoikoak errebelatu diguna. Joan zire prisaka ta aurkitu zute Maria, ta Josef, ta aurra paraturik ganbelan. Eta ikusirik ezaundu zute, ta kontatu zioten guziei, arritu zire; ta itzuli zire kontentus beterik laudatzen ta bedeikatzen Jangoikoa. O artzai ditxosoak! Nork ez luke nai ia izan aietaik bat, ezi ez Erromako Enperadore bera? Zer erran, zer egin zuten etxola gartan, nola adoratubide zuten aur dibinoa, nola mintzatu zioten Ama Santisimari ta San Josefi, nolako gozo ta konsolua senti bide zuten, eztio ebanjelioak, pensa bez bakotxak.

        3. Eta orai nago ia aitzen ta ikusten biotz zenbait diotela beren baitan: oh! aurkitu banitza ni Belenen! Zein gogotik ekarnezazken neure etxera Jesus, Maria ta Josef? Ta eman nezoketen nuen guzia? Nola adoranezaken ganbela gura? Nola festejanezaken aur dibinoa? Bai, beti deseo banoak, in nezake au ta ura; bitarteo ez gein dezakena. Badezake nai duenak egin langoi emen ere orai ere. Nik erakutsiko diot nola. Errain didate, al dakigu eztela posible orai, dagolaik Jesus glorian ta gu lurrean. Nai bide digu erran egiteko pobreai inen gindiona berai. Ezta pensamentu gaixtoa, ene fiela, ori ere, ezi bere Majestadeak errana da: iten diotena nere pobreetaik bati, neuroni itendazie. (Math. 25.) Baña ortas landara diot daikela errezibitu, adoratu, festejatu Jesus bera Belengo ganbelan. Errain didate dardukatela adoratzeas biotz barnean gogos ta afektos. Ori ere bai; baña ia ere, berbera dezakezu logra presente errealki, ta ain errealki nola Belenen. Goazen ia erakutsis nola.

        Belen nai du erran domus panis, ogiaren etxea. Zer etxe da au? Tenplo sandua. Zer ogi? Zeruko ogia, aingiruen ogia, ogi bizia, Zerutik etorria, Jesus bera, jaio zena Maria Birjinaganik, oratu zena beraren entraña sanduetan, asi zena beraren esne birjinalas, an erreklinatu ganbelan, ta gero erre zena amoresko sus bere pasioaren labean. O sazerdoteen dignidade benerablea, zeñen eskuetan ain nola Birjinaren entrañetan enkarnatzen baita Jangoikoaren semea! dio San Agustinek. Aita Antonio Ruiz de Montoia errebestizerakoan zelebratzeko meza, agertu zekio Ama Birjina, eta akonpañatu ta asistitu zio amabitxi gisa Mezako guzian. (Parra. p.3. pl.l.ord.) Berze sazerdote bat Ama Birjinaren debotoa agitz tentatzen zue demonioak sakramentu gonen egi eta fedean. Eskatzen zio Ama Santisimari libra zezan. Bein bada mezakoan sagraskeros desaparezitu zekio hostia konsagratua. Turditurik asi ze bila, beira arat, beira onat, ta nion ez ageri. Eskatzen zio bere Ama Santisimari goraturik begiak Zerurat; ta ikusi zue Andre Dibinoa bere aur dibinoareki eskuetan beiratzen ziola amorosa, ta erraten ziola: Tori ene seme gau nik azi nuena, ta zuk oraietan konsagratu duzuna, ta errezibizen duzuna sakramentuan; etzazula duda. Orra usten dizut. Au erran ta desaparezitu ze Ama Birjina, ta gelditu ze hostia len bekala aldarean. (Ibid.)

        Aldareko maia beras kontu dela Belengo ganbela gura, non paratzen den milagrosoki, baña errealki Jesus ona. Ala nola orduan aur gartan altxaturik zegon Jangoikoaren podore ta grandeza guzia, ala sakramentuan duzu Jesus bera naiz altxaturik modu admirablean. Zer ze ikustea aur andi gura ain humil, manso, amoroso ganbela gartan? Zer da beiratzea Jesus bera aldarean ain amoroso, manso, humil gisa gartan? Zer falta zaizu nai bauzu adoraatu, festejatu, gozatu ain ongi emen nola an? Ezin ordea ikusi begis, ta ez sentitu gustoas, diozu. Eta noizko du entendamentua ta fedea kristioak? Solamente gorputzeko begies ta sentidoes gobernatzea gelditzen da animaleendako. Gorago bear du igan kristioak sinestatus firmeki fiaturik Jangoikoaren itz errealean, zeren ala errebelatu duen Jangoikoak, naiz ezin ikusi gure begiek, naiz ezin senti gure sentidoek, naiz ezin konprehendi gure buruxolek. Aski da Jangoikoak erratea sinestatzeko nik; eta ala fedeareki ikusten da, ta debozioareki sentitzen ta gozatzen da. San Luis Franziako errege abisatu zute nola hostian Bein agertu zen aur eder bat, nai bazue joan ikustera. Bidoezi, erran zue, bidoezi fede guti dutenak, ezi nik eztut ikusi bearrik sinestatzeko gure Jaunaren presenzia, diolarik Jangoiko berak.

        Nainuke ikusi beraren forma ta bestimentak, diozu; eta bere Majestadeak ematen dizu ez ikustea, bai errezibitzea, sartzea, besarkatzea zeure barnean. Oh! aurkitu banitza Belenen, diozu. Orreki zer naiko zindue? Egon an belauriko ganbelain alzinean. Ia ez? uz balezada eskua edo oña adoratzera, oh! Eta ia ez? Etzindue naiko izan aurzai? Etzindue naiko artu besotan ta besarkatu amorosoki iruzkitto eder gura? Oh! Nai bai, baña ori sobra da. Bada ekarzu fede bizia, ta ori baño ia emanen zaizu aldareko maiean, non usten baita jatera Jesus ona onegiaren utses. Zer da komekatzea? Komunikatzea amoroso miragarriro Jesus arimareki, arima Jesuseki. Zer da komekatzea? Erregalatzea Jaun dibinoak bere gorputz ta odol preziosoeki pobre lurrekoa. Zer da komekatzea? Desposatzea ta besarkatzea gloriako errege ene arimareki ta ene arima gloriako erregereki modu admirablean. Au egi eta fedea da; baña fede guti, disposizio gutiago izateareki ezta saltatzen biotza kontentus, amorios ta admirazios. Oh! Balira fede ta disposizio andia, zer gustoak, zer amore zoragarlak senti leizken! Galde sandu guziei; galde Santa Teresai, zein komunki gelditzen ze komekatu aldioro sentidoek gabe nola balego Zeruan guzia inguraturik argitasunes. Bein erauntsi andiak zirelaik, erran ziote egun gartan bearko zuela gelditu komekatu gabe. Ezeta erauntsi balez ere lanzak, errespondatu zue, ta joan ze, ta egon ze komekaturik bi ordu bete betea, etzekiola iduri kuarto-ordu bat. Pensa zer paratzen bide zen biotz barnean Jaunareki!

        Baña eztire gauza gebek gu bekatariendako. Guk in bear duguna egun da adoratzeko ta artzeko espirituareki Jesus jaioberria, prebenitzea arimaren oialak. Nola? Garbitus ederki. Nola garbitzen dire? Lixua onean ur beros. Zer ur da au? Negarren ura. Non berotzen da? Suan. Zer su da au? Amorea. Nola itxekitzen da amorearen su gau? Fu emanes, au da eskatus ta pensatus ongi egun agitua. Bi motibo izaten dire itxekitzeko amorea norbaitengana. Lenbizikoa izatea persona guzis ona, ederra, perfektoa faltarik gabe. Bigarrena izatea gure fabore amante ongi nai gaituena. Bada bi motibo gebek tugu jesusen baitan konparaziorik gabe, ezi non da nior ain eder, on, amablerik, nola Jesus? Non da nior ain ongi nai gaituenik nola Jesus? galdegiten dio Elizak Ama Birjinari: Qualis est dilectus tuus? (In officio dolor. cant. 5) Nolakoa da zure seme onetsia? O emastekien ederrena, nolakoa da zure onetsia? errespondatzen du: Dilectus meus candidus et rubicundus etc. Ene onetsia da txuria ta gorria, eskojitua millaetan. Explikabeza-gu: Txuria da Jangoikotasunas, gorria gizontasunas; txuria bere edertasun ta perfekzio guziengatik, gorria gizonei digun amore andiagatik. Txuria da, zeren baita guzis amablea, gorria da zeren baita gure amante amazale bakarra. Beira nola digun amore-utses, egin ta desegiten den. Zegolaik ongi glorioso eder bere gloriako tronoan, guri digun amore geiegiagatik jautsi da, ta jaintsirik gure natura-lezaren zamarra-pobrea jaio da pobre gisa, ta utzi da ganbelan, ta utziko da gero preso Jerusalenen, kolumnan, gurutzean, ta orai aldarean. O Jangoikoaren axuritto ederra, ta zein maite gaituen! Zenbat figura aldarasten dion amoreak! Ia Jangoiko dena ikusteunzu aur txipittoa! Ia ikuskouzu desterraturik peregrino iges jaio ta denbora labur! Ia mundus mundu gure billa salbatu naies! Ia bekatari gaixto baliz bekala preso azotaturik, maltrataturik ta ilik palo batean! Akabatzeareki bizia etzaio akabatu amorea! Iganik ere Zerura ezin gureganik aparta; injeniatu du nola gelditu gure konpañian. Beira zer figuran, sarzeko gure biotzak barna, erregalatzeko, erremediatzeko ta salbatzeko bere gizonak.

        Zer ai dire mundukoak ezpaitute ezaunzen ta estimatzen beren amazale, salbazale ta ondasun bakarra! Zer ai dire kristioak beraren izena ta marka damatenak fortunas, ezpaitute amatzen ia? (Jangoikoa dago beira Zerutik, dio Dabidek ps. 13. Gizonen humeetara, ikusteko ia baden ezaunzen ta estimatzen duenik bere Jauna. Guziak, dio, makurtu dire zuzen bidetik, ezta nork egin ongi, ezta bat berere.) Kontent, ezpagindez ofendi bere Majestadea. Baña amatzeko ez, ta ofenditzeko bai guziek habilidade! Zer ai dire joanbeautenak Zerura Jesus onaren kostus? Eztuzie amatuko zuek berere? Eztuzie utziko munduko engañuak, loiak eta farraskak? Zuen amores gloriako errege aur txipitto ganbela batean. Eztiozie emanen leku zeuren biotzean? Ea bada goazen konbidatzera, ta festejatzeko nolapait, Santa Rosa Limakoaren ariora, prestatu ikusgarriak bestitzeko aurtto gau gure entrañetako telaeki. Maindreko edo oial txuriak biz amoresko afektoak, dozena bat berere egun guzian, ala edo orla, o ene Jesus, nik amatzen ta estimaatzen dut biotz guziareki, arima guziareki, entraña ta indar guzieki, ia ezi gauza guziak, ia etc. Eta mantillak zereki inentiogu? Kontriziosko aktoeki: O ene Jesus; O edertasun ain antiguaskoa ta ain berria, zein berant ezaundu duten! O amore ta ontasun infinitoa, zein berant onetsi duten! Eta zergatik trukatu dut orren Majestadea? damu dut biotzes, dut damu milla aldis etc. Eta paxak? Paxak dire proposito finak. Jauna, ezpanaiz ere gauza egiteko anitz zerbitzu andi, bentzait ez dezatela ia ofendi; nainuke bizitu berorren gustora. Ematen diot itz goardatzeko bekatuetaik etc. Eta poxa buruko? Ori da Kredoa; errezatu zenbait aldis egunas, erreparatus ta detenitus itz gaietan, zein konzebitu baize Espiritu Sanduaren obras, jaio ze Maria Birjinaganik. Eta Ama Santisimari eztiozu deus eman nai? Zenbait lore berere? Loreik obenak dire Abe Mariak. Amatzen ta estimatzen duena Jesus guzien gañetik ezta galduko; amatzen eztuena galdua da, ezi nior ere ez len ta ez gero ezta izan salbo ezpada Jesusen medios. Ama zazu ta emain dizu bere amorearen prenda, esperanza alegre bat, bizizeko beraren grazian, ta gero gozatzeko beraren glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa