www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 65.
De praeviis ad confessionem
ann. 1781

 

Derelinquat impius viam suam,
et vir iniquas cogitationes suas,
et revertatur ad Dominum. Isai. 55.

 

        1. Ia ikasirik estela berze biderik zerurako bekatu egin ondoan, baizik konfesio ona, ikasi naiak daude nere fielak nola in konfesioa ongi. Beñik bein ongi konfesatu nai duenak bear du inprimitu bere gogoan konfesioaren inportanzia, fina ta esenzia. Inportazen du ainberze ongi konfesazeak, nola arimaren salbazeak, nola sekulako ongi izateak, nola Jangoikoareki ongi parazeak, nola Jangoikoari honra edeki zaiona itzulzeak, nola Jesu Kristoren pasio ta eriotzea ta odol preziosoa ez malograzeak bere baitan. Zerengatik nola gizona etorri baita mundura zerbitzazeko Jangoikoa emen ta gozazeko an, nola Kristo jautsi baize zerutik lurrera erredimitzera gizona, ta gizonak bekatueki deserrespetazen baitu Jangoikoa, galzen baitu bere burua, ta malograzen baitu Kristoren erredenpzionea; bekatuorien konfesazea da oroat nola errebokazea ta desegitea Jangoikoaren ta bere kontra egina. Fin gonengatik paratu zue Jesu Kristok konfesioa, ta fin berorrengatik artu bear du bekatariak, au da, borrazeagatik gaizki egin guzia, baketzeagatik Jangoiko andiareki, eskazeagatik ta erdexteagatik barkazio ofenditu duenas, suplizeagatik faltatu dion errespeto ta atenzioa, baitare lograzeagatik Kristoren odol prezioso ixuri zuena, zein malograzen baita bekatariaindako, ezpadu konfesazen bere kulpa; ta gisaontan salbazeko bere arima, nai duen bekala Jangoikoak ta Jesu Kristok.

        2. Da konfesioaren esenzia erratea batek bere kulpak Jangoikoaren ministroari bear bekalako sentimentura ta propositoareki, sujetaturik errezibizera ematen zaion sentenzia ta pena. Bear du, bada, gogoratu konfesazera doaienak doaiela Jangoikoaren tribunalera ematera kontu bere bizimoduas. Kontu in zazu, bada, bekatu induzun orrek, zaradela nirabe bat ajustatua Jangoikoaren etxean ta arren zerbitzuan, fiatu tizula zeure arima, potenziak ta sentidoak, enpleazeko berain honratan; eta zuk zerbitzatu ez, ezi agrabiatu duzula Nausi dibinoa, ta enpleatu tuzula gaizki berak emanikako ondasunak; ta orgatik juizio egunean il ta berla sentenziatuko zaituela sekulako karzelera pagazera tormentuen utses gaizki zerbitzatua, ala nola ongi zerbitzatu duenai pagatuko baitio soldata sekulako glorian. Dakizulaik bada bekatu mortale baten kasos prezisoki atra bear duzula gaizki tribunale gartan, non iten baita justizia rigurosoa; apelazen duzu il baño len berze tribunale gontara, zein baitakizu alaber paratu duela Jangoikoak, egiteko justizia ere bai, baña miserikordia ere bai, Jangoikoaren itzean fiaturik, baitio ezi emen barkazen dena, an izain dela barkatua. Beras, pleitu bat bekala figuratu beauzu duzula Jangoikoareki, baña pleitu bat txoil extraordinarioa ta diferentea mundukoetaik, zeintan ez ia fiaturik zure arrazioetan baizik antes bien desengañaturik zeure arraziogabeas alzinazen baizara akusazera zeure buruoi kulpante bekala, erdexteko ala mereji estuzun barkazioa, solamente zerengatik den ona ezin iagos Jangoikoa. Berze lurreko tribunale ta pleituetan bakotxa doaie progazera bere arrazioa ta estalzera kulpa; emen zoazi deklarazera zeure arrazio gabea ta manifestazera zeure kulpa. Berze tribunaleetan progazen badizute kulpa, izain duzu sentenzia zeure kontra, edo desterru, edo eriotze, edo multa segun nolakoa den kulpa. Emen estalzen baduzu kulpa, sentenzia gaistoa izain duzu, ta deklarazen baduzu, ona. Berze tribunaleetan izaten dire abogatu ta prokuradoreak fabore, baitare kontrarioak, ta berze alde fiskala, testigoak ta proganzak. Emen al rebes zeurorrek izan beauzu akusazale, testigo ta fiskal zeure kontra, izatekos fabore sentenzia. Aietan akusazen ta progazen bada bat gaisto, kondenazen da; agerzen bada on edo inozente, libre da, naiz balu kulpa ere; emen al rebes baldin bekatariak iten badu inozente bere burua, kondenazen da; ta akusazen badu kulpante, librazen da. Orai, bada, konfesatu baño len in bear duzu konsiderazio gau: Nik in dut bekatu; Jangoikoak badaki berdin; ta emanen dida sentenzia kondenazioarena arrapazen banau, arrapabainazake instante, bere tribunale goitiko gartan, ezpanaiz neurau alzinazen emen presentazera konfesatus duten kulpa; ta alzinazen banaiz, barkatuko dida. Naiago dut garaitu nere alkea ta suberbia, ta presentatu bere Ministroaren oñetan emen, izateko libre an. Botako naiz, bada, nere Aitaren oñetan ta errain diot: Pater, peccavi in coelum et coram te.

        3. Prebenzio goneki asi bear duzu oroizen zeure kulpes, konfundizeko zeure buruoi, ta demonioa ere bai. Ala nola Adelaida zerizon emasteki garrek joaterakoan konfesazera, agertu zizaion gaistoari erran baizio: Noaiek ire ta nere konfundizera. Bear duzu, bada, pensatu zeuroi zarela zeure kontrarioik andiena; ta ala nola bazindu pleitu bat kontrario fuerte bateki, ezpaizinduke disimulatuko arrenkontra aurki al zindezakenik batere, ala joan beauzu intenzio goneki examinazera, estiozula disimulatu bear, baizik atra dituen falta guziak zeure buru ori.

        4. Ontas landara aurkizen bazara errestitu zio iteko obligazioan zerbait kausas dena dela, al badezakezu, inzazu errestituzioa konfesatubañolen. Zerengatik egia barin bada ere aski dela konfesazeko ongi, errestitu zio iteko gogo firmea, ala ere duzulaik posibilidade, konbenienzia ta okasio egiteko lenetik, inzazu, ezperen da señale estela gogo firmea, txoil ezpada usten, egiteagatik konfesoreain eskus, edo geroxago obeagos, zerengatik berzearen gauza beti dago klamazen jabeagana, ta ez solamente debekazen da ebastea edo perjuizio egitea, baitare detenitzea; ta San Agustinek diona da egia: Si res aliena reddi possit, et non reddatur, paenitentia non agitur, sed simulatur. Al badaike itzuli berzeren gauza, ta ezpada itzulzen, esta egiten penitenzia, baizik itxureria. Soltazkizu len baño len lakio lotzen zaitutenak aldezakezulaik, zerengatik berdin etzaizke lazatu, ezpazara lazazen zeuroi errestituzioain obligazioaren lakioetaik. Ez dezake konfesoreak barkatu berzeren zorra, estare bekatua, ezpada pagazen ura. Bada in bear dena gero nai bauzu ezpauzu, obe da in lenago, egoteko guzis libre konfesatu ondoan, zerengatik alkabo ezpada itzulzen berzeren gauza, naiz konfesatu, esta barkatu, non remittitur peccatum, nisi restituatur ablatum. Au da gauza, zeintan ezpaitezake dispensatu aita sanduak ere. Orgatik tratante gaistoak, usureroak, engañazaleak daude beti kondenazioko estadoan, zerengatik ezpaitute egiten errestituzioa; konfesazen dire, baña debalde, ta alakoen salbazea ain difikultoso da, nola kamello bat orratxuste baten begitik sarzea, erran zuen bekala Kristoren Majestadeak: Facilius est camelum per foramen acûs transire quam divitem intrare in regnum coelorum. Erran dutena itzulzeas berzeren gauza diot itzulzeas edeki den honra edo fama murmuratus, edo berze gisas, in bear dela errestitu zio lenbaño len ta in bear denas geros konfesatu ondoan barkazekos, obe dela in konfesatu baño len.

        5. Alaber da preziso, konfesazekos ongi, apartazea bekatuaren okasioa al badaike, zerengatik zer balio du erratea estuzula inen ia bekaturik, ezpauzu utzi nai bekatuaren okasioa? Nola sinestatu bear da estuzula nai erre, zaudelaik suain ertean zeure borondates? Baña estaikelaik aparta, zeren ezpaitago bere eskuan, konfesatu bear da alako intenzioan, ezi dagon preso arzera edozein erremedio, naiz gogorrak.

        6. Alaber da preziso izan duenak diskordia edo enemistade norbaiteki, konfesazekos ongi, ermatea biotza ain libre odiotik, ta ain sines itzulirik amoriora, ezi dagon erresuelto egitera bakeak honratuki; ta orgatik, ia ke ta konfesioa ona izatekos bear baitu biotzean amorioa etsaiagana, baitare deseoa bakezeko arreki len baño len, orgatik diot konbeni da alzinetik baketzea, aurkizeko libre guzis konfesatu ondoreko. Erran zue Jesu Kristok sentenzia gau: Barin bazaude aldareain alzinean ofrazen zeure limosna edo dona, ta an oroizen bazara zure proximoak duela zerbait zure kontra, utzazu an zure ofrenda, zoaz ta bake zaite zure proximoareki, ta gero etorri ta ofra zazu. Au dio Kristoren Majestadeak. Zertako da luzatzea gero, gero? Badaike, estut ukazen, badaike izan gogo firmea bakezeko, ta au aski da zenbait aldis, baña beti da obe egitea alzinetik. Ta frankotan gertazen da engañazea bere burua ta konfesorea itz falsues, ta errefrana da: Gero dionak bego dio, zerengatik ala gertazen baita komunki. Eta aski da prokurazea batek gogotik, ezpadu nai kontrarioak, libre da berzea eginduenaskeros inala, manifestatu zuen bekala Jangoikoak Saprizio ta Nizeforo deizen ziren bideki. Izanzute elkarreki diskordia; ta Nizeforok ia beras turik biotza bilatuzue Saprizio egiteko bakeak; onek izanik sazerdote, (nola or denak ezpaitu kenzen bakotxain erruintasuna) ukatu zio bake eskatu ziona berzeak. Gertatu ze gero egitea jentilek preso Saprizio gau, zeren baize sazerdote ta kristio. Sufritu zitue tormentuak ukatu gabe fedea, ta sentenziatu zute eriotzera Kristogatik. Bazoeie Saprizio arrapazera palma martirioarena, ta orduan Nizeforo, iduriturik ura zela okasiorik obrena bakezeko elkarreki, atra zizaio bidera, ta emanik enhorabuenak arren ditxas martir izateas Kristorengatik, eskatu zio berriz barkazio ofendituas. Baña o gizonaren miseria, aun orduan etzue nai izandu errekonziliatu etsaiareki, antes bien, Jangoikoaren permisios ukatu zue fedea ere orduraño defendatu zuena, ta ala utzi zute libre jentilek. Ikusirik au Nizeforok oiuegin zue: Bada, onek indignoki ukatu du fedea, emen nago ni, kristioa naiz, ona nere lepoa ematen dut fedeagatik. Ala izan ze. Edeki ziote oni burua, ta igan ze martir triunfante gloriara; eta berzea barkatu nai etziona etze gelditu emen, zerengatik nola baizego konsumiturik lengo tormentues, ilze andik guti, ta joan ze infernura, galdurik padezitu zuen guzia, padezizera sekulakos ez naies garaitu bere odio gaistoa. Kuidado, alaber, errekonziliazeas solamente itxuras, ezpaitu deus balio Jangoikoaren alzinean. Kordoban ellegatu ze konfesazera errelijioso bateki kaballero bat odioan ta eriotzeko peligroan zegoena, abisatu zue konfesoreak bakeak in bear zituela, ezperen etziokela eman, ta etzela balioso izain absoluzionea. Kaballeroak egin zue itxura, ta ala engañaturik bere burua ta konfesorea, erdetxi zue absoluzioa ta komunionea, ta ilze. Ilariain urbilen gauean ellegatu zire kolejiora bi mutil, bakotxa bere tortxareki eskuan, konfesore difunto garrenas galdetzera, zutela zer komunikatu gauza bat inportazioskoa. Jautsi ze, ta ermateunte eliza nausira, ta batek ematentio gilzak ta erraten dio: idiki bezki atariok ausarki, estaiela beldurtu. Andik akonpañazeunte aldare nausira, ta ematen diote eskura sagrarioko gilza, ar dezala kopon sagratua; artu ta akonpañazeunte argieki bi aldetaik kaballeroain obiaraño. Ellegatu ondoan erran zio batek: Aita, emen dago orzirik Don Fulano orrek akonsejatu zuena serioki baketzera bere kontrarioareki, egin zue itxuras, ez biotzes, ta onen gorputz madarikatuak dauka oraño agoan forma sagratua iretsi etzukena, zeren etzuen sartu nai Jaun sakramentatuak alakoaren biotzean. Au erran ta ematen diote ostiko bat lurrai, gorazen da ila, idikizen du agoa, erakusten du forma sanda; ta errelijiosoak arturik parazen du koponean. Orduan ukiturik berriz lurra, orzizen da abismoan gorputza; ta paraturik kustodia sagrarioan, itzuli zute errelijiosoa bere kolejiora, ta desaparezitu zire. Orra zer den konfesazea, utzi gabe biotzetik odioa edo utzirik itxuras. Sines sines, ezi biotza ikusten du Jangoikoak. Sines nai dugu guziek baketu Jangoikoareki ta proximoareki, ta ala inentugu fedearen, esperanzaren etc.

 

aurrekoa hurrengoa