www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Nativitatis
B. Mariae Virginis.
Aurorae mysticae

 

De quâ natus est Jesus, qui vocatur Christus. Math. 1.

 

        Egungo ebanjelioan kontatutu San Mateok Jesu Kristoren jendakiaren aizinekoak, ellegatu artaño Maria Santisimagana, zeñenganik jaio ze, dio, Jesus deitzen dena Kristo. Ebanjelio gau paratu du Elizak egungo, noiz zelebratzen dugun Maria Santisima beraren jaiotzea, entenda dezagun zer ondasuna egin dion munduari Jangoikoak jaioarastean Maria, eskojitu zuena eternidadetik izateko beraren Ama propia; nolako Ama den izan zuena alako Semea; nolako planta den ekarri zuena alako fruitu bedeikatua; ta nolako aurora edo argi-astea atra duena alako iruzkia. Arrazio andiareki Elizak beterik gozos egun erraten dio: Zure jaiotzeak, o Birjina Jangoikoaren Ama, gozo ekarri du mundu guziari, ezi zureganik atra ze justiziasko iruzki dibinoa, Kristo Jesus gure Jangoikoa, zeñek deseginik maldizioa, eman digu bedeizioa, ta desterraturik eriotzea, ekarri digu bizitza sekulakoa. (erran bazue San Gabrielek, San Juan Bautistaren jaiotzean anitz alegratuko zirela, zeren sandu gau baize Kristoren alzindari ta paje bekala prebenitzeko bidea, zenbat obeki daike alegra mundu guzia Birjinaren jaiotzean, delarik Jangoikoaren Ama propia eskojitua? jaio zelaik Jesus iruzki berri dibino gura, kantatu zute aingiruek: Gloria Jangoikoai Zeruetan, ta bakea lurrean borondate oneko jendeei. Bada bere ariora egun kanta ori beroi, jaio delaik iruzki garren aurora ederra Maria.) Balego biajante bat arrapaturik gauak eremu batean, lar eta peña, eta pausu gaixto, eta baseizien arrixkoen erdian, nora joan eztakiela ilunbetan, zein triste ta lotsagarri, zein luze idurilekioken gau gura? Nola legoken ansiatzen eguna? Nola berantetsirik errepeti lezaken, noiz argituko du? Bada zer kontentua beiratzean argiastea? Ala bada gizagendea zego erroreen ta ignoranzien, ta bekatuen ilunbean, demonioen eskupean. Sekulako perdizioaren arrixkoan klamatzen zute onek: O! Noiz etorko da egun gura! Noiz iruzki dibinoa argitu bear digunak Zerurako! Egun jaio da aurora dibinoa, atzetik dakarra iruzki dibinoa, alegra gaitzen. Ta zelebratzeko bear bekala festa gau, emogun ongi-etorria salutatus Aingiruareki. Ave Maria.

        Grazia, justizia ta santidade guziaren iruzkia delarik Jangoikoa, iruzki gonen aurora edo argiaren begia da Maria, zeren ezi ala nola aurora baita iruzkiaren urbilena, ta arren errañu ta erresplandore goizekoa, ala Maria da Jangoikoaren urbilena, ta arren errañu brillantea. Da Jangoikoaren Ama alako Semeari dagokion bekalakoa: Semea da ia Ama baño, baña artas landara ezta nior Zeruan ta Lurrean ainberze nola Maria Jangoikoaren podore ta xakintasunaren milagro sines andia, dio San Juan Krisostomok, ta ain Jangoikoari iduritua daiken bezan bates, nola iruzkiari Aurora. Lenbiziko ikusi zuelaik San Dionisio Areopajitak, alako maneran admiratu ze, ezi ezpalez fedeak erakutsi eztela baizik Jangoiko bat, sinestatuko-emen zue Jangoiko zela Maria. Ezta Jangoiko, baña Jangoikoas landara da pensa daiken ta eztaiken gauzarik ederrena ta perfektoena. Aurora ezta iruzkia, baña artas landara da gauzarik argiena. Aurorak du zenbait propiedade, ala Mariak. Goazen beiratus.

        1. Aurora argitus bekala, doazi desagertus Zeruko izarrak ageri zirenak gauas, zeren arren argia baita andiago ezi ebena. Ala Maria Santisimaren aldean eztire konparazeko Sandu ta Aingiru guziak, zeren guziak baño sandago baita sollik Maria. Mare deitzen da latines itsasoa; itsasoan bilzen dire ur guziak, ta ezta gaingatzen itsasoa, dio Eskriturak. Ala grazia guzien ugaldeak biltzen dire Marian, dio San Buenabenturak (spec. v.c.3.) Aingiruen graziaen ugaldeak bilzen dire Marian: Marian Patriartxen, Profeten, Apostoluen grazien ugaldeak; Marian Martiren, Konfesoreen, Birjinen ugaldeak. O zein graziasko itsaso andia! Multae filiae congregaverunt sibi divitias; asko alabek, au da, kriaturek bildutuste ondasunak, dio Espiritu Sanduak, baña zuk pasatutuzu guziak. O Maria grazias betea. Ia grazia izan zue Mariak jaio zen lenbiziko puntuan, ezi sandu guziek biziaren azken egunean. En fin, ainberzekoa da Birjinaren perfekzioas, dio San Bernardok, ezi Jangoikoak sollik dezake entenda. (s.19 in Cantic.) Nauzu xakin nolakoa den Ama? dio San Lukeriok (ap. Cl. p. 2. Cat. c.53.) Ikasazu lenik nolakoa den Semea.

        2. Bigarren iten duena goiz-argiak, edo aurorak da desegitea gauaren iluntasunak, ta erretirarastea baseiziak, ladronak, gaizki-egilleak argiaganik iges. Gure aurora dibinoak ekarri zue argi egiaskoa argitzen duena gizon guziai datorrenai mundu gontara; ta orai berean logratzen du argitasun biotzetarako, ezaun dezagun Jangoikoaren bidea, ta deabruaren lakioak ta astuziak. Zer litzake gutas? dio San Buenabenturak (ubi supra) Zer in gindezake oraiko biziaren ilunbe gontan, ezpagindu argi eder gau? Goiz-argia da Maria gauaren ta iruzkiaren ertean, Jangoikoaren ta gizonen ertean. Maria, dio San Bernardok (h.2.sup.missus) nai duela erran itsasoko izarra; ta dela izar noble gura Jakobenganik sortua, zeñen errañuek argitzen duten mundu guziai, goiti ta beiti lurbarneraño. Au da, dio, izar exzelente gura itsaso gonen gañean paratua gure bearres. O zabilzana beti peligroan, ez aparta begiak izar gonen argiaganik, ezpauzu nai onda zaizen. Goratzen badire tentazioen aizeak, aurkitzen badire tribulazioen ugarriak, beira izarra, dei Maria. Baldin bekatuen geiegias turbaturik, juizioaren beldurres lotsaturik asten bazara ondatzen tristuran ta desesperazioan, beira ta dei Maria. Peligro, angustia ta dudasko gauzetan pensa Marian inboka Maria. Ez aparta agotik, ez utzi biotzetik. Nola aipatzeas solamente izen gau, doazan iges infernuko ladronak, pausuoro dire exenpluak.

        3. Aurorak alaber dakar intza freskatzen ta ezatzentuena plantak. Intz espirituala da grazia auxiliantea ontzeko arimak. Eta nork eztaki Maria dela aurkitu duena grazia Jangoikoaren begietan? Bera dela grazias betea? Ala deituaskeros aingiruak, oraño ere beragana etorriko zela Espiritu Sandua, erran zio: Zertako uste duzu? dio San Bernardok. Ontako: Zegona len beterik grazias, gero zegon mukuru ta in zezan gaingas guretako; beraren abundanziatik logra dezagun guziek bear duguna, kautiboak erreskatea, eriak osasuna, tristeak konsolua, bekatariak barkazioa, Aingiruak alegria, Jangoikoak gloria. Maria, dio San Maximok (h. in ram. palm.) dela Manna ta Zeruko zebo bat dulzeago eztia baño Kristio-gende guziarendako. (Zenbait aldis lasterrago iten du ongi Jangoikoak, aipatus Mariaren izena, ezi Jesus berarena, dio San Anselmok (de excelsis) bide da egiteagatik grazia bere Amari, zein guzia baita piedade ta miserikordiaren esnea. Orgatik, dio sandu berak, orgatik eskojitua izan ze eternidadetik, salba ez dezazkenak Jangoikoaren justiziak, salba dezkien Ama Birjinaren piedadeak ta miserikordiak.) Nork konta salbatu direnak Ama on gonen medios? Nork explika nola Jangoikoak tiratzen duen beregana bekatariak ere Maria Santisimaren debozioaren zebo dulzearen medios? Nola debozio goneki azitzen dire arimak Zerurako? Nola inz goneki seguratzen ta konserbatzen den kastidadea espezialki? O aurora dibinoa, ezpalitz zuregatik, zenbat lokar leizken eriotzean, erroreen ta ignoranzien ilunbean, idatzarzeko infernuan?

        4. Alaber aurorak edo goiz-argiak dakar alibio ta konsolu eriei, eta guziei, ezi nornaiendako pizuago da gaua. Maria Santisima jaio da aurora dibinoa bekala ongi egiteko eri-jenero guziei, ta espezialki ariman eri direnei. Sanduak eta Sandak kontatzen dire Abogatu señalatuak, bat jenero bateko, berze bat berze bateko; baña sandu guzien erregina Maria guzietako. Guziek baño ia podore du, ta ia amore. Zierto, Andre dibina, erraten dio San Bernardok (s.2.sup.Salve) zu beiratzen zaitutelaik, eztut ikusten baizik miserikordia, ezi miserableengatik in zara Jangoikoaren Ama; zure ofizioa da miserikordia ta ongi egitea. Guziendako zara amable, guziendako afable, guziendako kuadrable, xakintasunaren asentua, klemenziaren ugaldea, Jangoikotasunaren errañua; ezta nior, norengana ezten ellegatzen zure ona, erraten dio sandu berak. (med. sup. Salve) Eta berriz: Nork eztu esperatuko zure baitan, fabore iten diozutelaik desesperatuei ere? (ib.) Eta berriz dio ausarki: (s.2 in Pentecostem) ixil bez zure miserikordia, barin bada nior oroitzen denik faltatu diozula bear orduan eskatuaskeros. O konfianza ditxosoa, o errefujio seguroa! dio San Anselmok, Jangoikoaren Ama ta gure Ama! Orgatik letanian deiturik Maria goizeko izarra, dio berla: Salus infirmorum, erien osasuna, ora pro nobis, otoitz egizu guregatik. Bekatarien errefujioa, aflijituen konsolazalea, otoitz egizu guregatik. Irur estado direlaik gizonarenak, bizian, iltzean ta ilondorean, dio San Bernardok, (s. de verb. Apoc.) iruretan Maria Santisimak faboratzentu bere humeak amatzen dutenak bere ama bekala. Ama goni ofrezitu bear dire humeak berak, beren amek ofrezitu beartuste Ama goni jaiobañolen ere, ta jaio ondoan presentatzentutelaik tenploan ta gero maiz bizi guzian. Ama Santisima gonen debozioa bear da izan esnea, zeñeki azi bear diren humeak ariman txikizututik. Ezta aurkituko sandurik edo sandarik azi denik debozio gabe; ta ezta numeroik kontatzeko fabore egintiotenak Ama Santisimak jenero guzietan. Ilzeki dalaik Ama, nitzalaik amabi urtetakoa etc. (Santa Teressa, in vit. c.1.n.3.)

        (Baña sandueri egitea eztirudi ainberze admiratzeko; aizagun bizpiru eginak debozio ziotenagatik, naiz eztauden deklaraturik sandu. Kontatzen du Aita Garzesek, (cart. de fav. 16.) zela Españan donzella debota bat errezatzen ziona errosarioa egunoro. Ze jendaki nobleetaik, ta ezkondu zute militare bateki. Gerran il ziote senarra Moroek, ta bera eraman zute kautiba, erditzeko egunetan ia. An esklaba gisa zerbitzarasten ziote beren neskatoei Jaun kruel batzuek konpasionerik gabe ia ezi balitz tzakur bat; ta gauas etzinarasten zute estrabillean animaleen ertean. Ellegatu zekio erditzeko denbora, erretiratu ze bere estrabillean. An bakarrik doloreeki, ta etxakin bere buruas zer egin, klamatzen zue suspiros ta negarres Zerura, ene Ama Santisima, miserikordiaren Ama, ez nazala desanpara. Egin bez piedade bere esklaba goneki: (ta etzitue oraño bete amasei urte, lastima iagotako.) Etzekio faltatu Ama Santisimaren piedadea. Agertu zekio, garbitu zizkio begietaik negarrak; libratu ze seme bates milagros bekala; ia gozos iten zue negar; baña berla gogoraturik etzela sazerdoterik leku gaietan bataiazeko aurra, zue pena berria. Konsolatu zue ortas ere Ama Dibinoak, zeren beraren petizios agerturik an Jesus berak sazerdote gisa bataiatu zue ta paratu zio izena Mariano. Amabitxi izan ze Maria Santisima; ta ala bataiaturik entregatu zio bere aurra Amari konsolatus, ta enkargatus pazienzia ta konstanzia bere debozioan, ofreziturik libratuko zuela Jesus onak presidio gartaik. Gelditu ze sana ta sendo, zein konsolaturik eta agradeziturik Maria Santisimari, eztaike pondera. Egerri-gauean bekalakoan agitu ze au; ta aurrain kuna izan ze ganbela bat, nola Belenen. Egon ze kandelera eguneraño graziak ematen, ta errosario errezatzen. Egun gontan apareziturik Jesus Dibinoak erran zio: Ea, disponi zaite atratzeko elizara kristioen gisa. Jauna, errespondatu zio ark, nola dateke, ezpada emen ez elizarik ta ez sazerdoterik errateko meza? Nik, erran zio, ermako zaitut eliza eder batera, non ikusiko baituzu gauza miragarriak: segi nazazu. Atra ze bere aurrareki besotan Jesusen atzetik, ta bereala aurkitu ze eliza andi baten atarietan. Atra zekizkio errezibitzera Santa Ana ta Santa Maria Magdalena, zeñek arturik eskutik kidatu zute Zeruraño. An errezibitu zue amorosoki Maria Santisimak; eman zio bere eskua, ta eraman zue aldare nausira, non Jesu Kristok zelebratu zue meza Pontifikal. Ofertoriokoan ofrarazi zio kandela bat, ta gero komekatu zire Maria Santisima ta bera gure Jaunaren eskutik. Nork pondera arima garren konsolazioa? Ondorean akonpañatu zue Ama Santisimak atariraño; an despeitu zue kariño andiareki exortatus segi zezala errosarioaren debozioan, ta berla aurkituko zela libre. De repente aurkitu ze Santiagoko elizaren erdian, baize bere sortuerria. Bizitu ze gerostik erretiraturik beti, ta paraturik gogoa Zeruan; ta ilzerakoan asistitu zio presente Maria Santisimak, ta eraman zue arima Zerura. Bere semea Mariano alako Amabitxiaren xaxia bekala bizitu ze sanduki agitz deboto Ama Birjinaren ta izan zue gisa berean fin ditxosoa.)

        (kontatzen du alaber artzaiesa pobre bates okupatzen zenas goardatzen zenbait ardi, zezaken guzian erretiratzen zela hermita batera, non baize Ama Birjinaren imajina bat ez bear bezain dezente adornaturik (ib.c.20.) Pena zue pobreak ikusteas ain pobre imajina gura, nailuke adornatu, baña etzue zereki. Iten zuena ze errezatzea errosarioak agitz gogotik. O gloriako erregiña, erraten zio, nik al banezake adornatu nola nauten, in nezake, baña pobrea naiz, ta ez dezoket berzerik egin, baizik ofrezitu errosario gebek ene afekto guziareki. Ala enpleatu ze zenbait urtes; ilzeko eritasunak artu zuelarik, pasatzen zire biajes ermita gartaik bi errelijioso: bata gelditu ze atarian deskansatzen; berzea aratxago arbola baten pean errezatzen. Bereala ikusi zue

        etorzen birjina gloriosoen prozesio eder bat: eldu zire biranaka, ellegatu zire ura zegon lekura, ta egin ziote diosalea. Prinzipalen eldu zena erreina-gisa koronaturik, zego manto eder bateki adornaturik arrosa txuris ta gorris. Galdegin zio humil errelijiosoak nor zen? ta zer gisas akonpañamentu luzitu gura? errespondatu zio: Naiz Jangoikoaren Ama ta zuen Abogada; ene akonpañatzen eldu direnak dire gloriako birjinak. Goazi erritto gortara ene deboto batengana, zeñek bere errosario ta Abe Marieki indida manto ta korona gau. Au erran ta desaparezitu zen. Ta errelijiosoa joan ze erratera lagunai, zein aurkitu zue oroat informaturik pasatzen zenas. Biak joan zire prisaka urbilen errira, ta ezin aurkiturik eri billatzen zutena, atra zire ia, ta atratzean gizon batek kidatu zitue etxola erdi-urratu batera, non aurkitu zute pobre gura, ez pobre, zeren, naiz agotzeskoa zuen bururdikoa, aldakan zegokio Maria Santisima asistitzen amorosoki, ta zeukana eskuan prebeniturik korona loresko bat koronatzeko despeitu orduko arima. Aituzuste alaber aingiruen musikak, zeñen bitartean despeiturik arima ditxosa gura eraman zue gloriara bereki Ama Santisimak.) berze bat kontatzen du (ib.c.20.SS.3). Artxaiko pobretto bates Tarazonako obispadoan, zein gauoro itzulzen ze amareki errezatus errosarioa. Amak enkargatzen zio balia zeiela debozio gontas edozein bearretan. Amirur urte zituelaik, aurkitu ze mutikoa bere andieki desertu batean gauera urbil, arrapatu zuelaik tenpestade ta ar-erauntsi andi batek. Barraiatu zekio saldoa, ta bera erretiratu ze peña baten pean; ta an errezatu zue bere errosarioa. Aterturik tenpestadea gelditu ze gaua agitz ilun. Alaere atra ze bere ardien billa ezin deus ikusis. Ibilis ibilis zoeie ia ia erorzera peña batzuk bera, eman bazue pausu bat alzina. Aparezitu zekio inguraturik argitasunes Ama Santisima: Nora zoazi? erran zio ark, bere ardien billa zoeiela. Orduan Ama Santisimak, etzaitela afliji, ezta galduko; biar egun argis aurkitukouzu. Orai zato, zaude etxola gontan biar arteo. Gelditu ze an lo; biramonean ikusi zue saldo guzia aldakan; ta arriturik nai zio eman graziak bere ongiegilleai; baña etzue aurkitu etxolain errestoik ere; ta ezaundurik Ama Birjina zela in ziona faborea, aumentatu zue debozioa errezazeko errosarioa. Eta guk ikasagun amatzen ta lograzen aurora eder gau, lograzekos iruzki dibinoa ikustea bere glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa