www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 27.
De symbolo fidei et fide.
ann. 1779

 

Ergo fides ex auditu; auditus autem
per verbum Cristi. Ad Rom. 10.

 

        1. Erranik laur gauza jakin beartuela kristioak, au da, zer sinestatu, zer eskatu, zer obratu ta zer errezibitu, ta laurebek direla doktrina kristioaren laur buru edo errepartimentuak, enzerrazen dutenak arren mami ta substanzia guzia; ta erranik, alaber, jakinen dugula zer sinestatu dakigulaik Kredoa, zer eskatu dakigulaik Aita gurea, zer obratu dakizkigulaik mandamentuak, ta zer errezibitu dakizkigulaik Sakramentuak; orai bat banaka explikazeko asi bear da lenbizikotik, baita jakiteko zer sinestatu, Kredoa. Deizen dugu Kredo zerengatik lenbiziko itza latines asten baita Kredo, nai baitu erran uskaras: Nik sinestazen dut. Izen griegoas deizen da apostoloen sinboloa edo fedearen sinboloa, signifikazen baitu kristioen dibisa ta señalea, distingizeko berzeetaik, edo obeki, bilgura ta suma bat zeintan baitaude konprehenditurik artikulo fedeskoak ta apostoluen sentenziak. Kredoa da tenore gontan: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren kriadorea baitan, eta Jesu Kristo arren Seme bakar gure jaunaren baitan, zein konzebitu baize Ama Birjinaren entraña sanduetan Espiritu Sanduaren obras ta birtutes; jaio ze Birjina Mariabaitatik; pasatu zue pasio doloresko Ponzio Pilato juezaren manuaren azpian, guruzifikatu zute, ilze, orzi zute, jautsi ze linboetara an zeuden arima sandaen librazera. Andik il ta irugarren egunean erresuzitaze ilen ertetik bere proprio birtutes. Igan ze zeruetara. An dago jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, nondik etorko baita azken juizioko egunean onen ta gaistoen juzgazera. Alaber, nik sinestazen dut Espiritu sanduaren baitan, Eliza Ama sanda katolikoa, sanduen komunioa, bekatuen barkazioa, aragiaren erresurrekzioa, bizitza sekulakoa. Amen.

        2. Nork erran zue Kredoa? Amabi apostoluek. Zertako? Guri fedearen erakusteko. Ortako jakin bear da ezi Jesu Kristo gure Jauna, Jangoikoaren Seme gizon egin zena munduaren erredimizeagatik, ez kontent berak bere agos erakutsias orduan, probidenziatu zuela gerorako ere izan zeien nork erakutsi bere partes; ta ortako bere diszipulo anitz zituenetaik eskojitu zitue amabi, zein nonbratu baizitue apostoluak, baita oroat nola bialduak zerengatik bialdu zitue mundu guzia barna bere enbajadore bekala podorio guzieki; ta ala egun bates erran ziote: eman zaida niri potestade guzia zeruan ta lurrean. Zoaste bada ta erakutsi zozie jende guziei bataiazentuzielaik Aitaren ta Semearen ta Espiritu Sanduaren izenean. (Math. 28). Apostoluebek dire: San Pedro, San Andres, Santiago andiena, San Juan, Santo Tomas, Santiago txikiena, San Felipe, San Bartolome, San Mateo, San Simon, San Judas Tadeo; ta San Matias, Judas galduaren lekuan eskojitu zena gero Jangoikoaren probidenzias. Ainberze kuidado ze izan zeitzen amabi, ta ez ia ta ez gutiago. Sakramentu andi bat da amabiren numero gonen signifikazioa, dio San Agustinek, (De expositione in ps. 86) ta konponzen du gisaontan: Laur dire munduaren parteak. Laur gebetaik bildukotuela bere eskojituak dio Jaunak ebanjelioan; bada, laur gebetaik deizen da Eliza. Ta nola deizen da? Trintateren izenean, Aita ta Seme ta Espiritu Sanduaren izenean, irur persona dibinoen izenean. Orai bada, laur irures multiplikaturik dire amabi (Ib). Amabi dire, alaber, urtearen ilak, zeiñetan ingurazen baitire denbora guziak: Bada, amabi ere dire apostoluak, leku guzietaik ta denbora guzietan bilzen dutenak kristiandadea. (Numero gonen signifikaziotako.

        3. Amabi zire Jakob Patriarkaren semeak, amabi Israelgo tribuen prinzipeak, amabi Elimgo iturriak, amabi Jordango ugaldetik atrarikako arriak, amabi idiak sustentazen zutenak tenpluko berz edo bañu bronzesko gura deizen zena itsasoa, amabi izarrak adoranzen zutenak esposaren korona, amabi en fin zimenduak ta amabi atariak Jerusalem zelestiale garrenak; ta au guziau dire bere ariora apostolu sanduak. Dire Jakob dibinoaren seme espiritualak, zeintas proprioki erran baizue Jangoikoak: Ego dixi Dii estis et filii excelsi omnes. Nik diot ezi zaratela zuek Jangoikoak ta Altisimoaren Semeak guziok. Dire prinzipe, ez Israelgo tribuen baizik kristioen, daukatenak bere gain kristiandadearen gobernua. Dire Elimgo iturriak alimentazen dutenak pueblo kristioa, doktrina ta Sakramentuen ur biziak munduko desertu gontan. Dire Jordango arriak muga ta señaletako paratuak, jakin dezagun eben medios Jangoikoaren bideak ta marabillak. Dire idi razionale espirituale indartsuak jasten dutenak Eliza sandaren fabrika andia. Dire Kristoren esposa elizaren amabi izarrak, onen korona esmaltazen dutenak. Dire, en fin, Jerusalen espiritualaren amabi zimenduak zeintan fundatu baita ta amabi atariak zeintaik sarzen baita. Ainberze ta ia dire apostolu sanduak, zeñen alabazeko ezpaita mi sufizienterik. Aiek, bada, kunplizeko Kristok emanikako enkargua, joanbaño len nor bere aldera, nai izanzute konpondu fedearen formula bat zeintaik balia zeitzen guziak erakustean, izateko konforme doktrinan ta explikazioan; ta ala konpondu zute amabiek Kredoa erranes nork bere sentenzia, ta juntaturik batean enzerratu zute ebanjelio, eskritura sagratu ta fedearen mami ta substanzia guzia guri fedearen erakusteko. Eta ala andik onaraño konserbazen da Elizan formula edo suma fedearen gura, baita Kredoa, ta guziek jakin beaute).

        4. Eta guk zertako erraten dugu? Dugun fedearen konfesazeko ta deklarazeko. Zer da fedea? ikusi gabeko gau zain sinestazea. Sinestazea, zeren afirmazen baitute gizonek, da fede humanoa; esta alakoa gurea, baizik fede dibinoa, baita sinestazea zeren Jangoikoak errebelatu baitio Eliza Ama Sandari ta Eliza Ama Sandak ala erakusten baitigu guri, desuerte ezi gure fedea edo sinestea fundazen da Jangoikoaren itzan, ta ala engañazen bagara, dio Ugo de San Biktorek, atrebizen naiz erratera ezi Jangoikoak engañazen gaituela (In manuscr. de fide); baña ez dezake engaña Jangoikoak, baita egia bera, ta por konsigiente ezkaizke gu engañatu fedesko gauzetan. Estugu ikusi Kristo jaio zen, il zen, erresuzitazen, zerura igaten ta gañarako misterioak; baña sinestazen dugu zerengatik ala errebelatu baitu Jangoikoak. Bai ta nondik dakigu ala errebelatu duela Jangoikoak? Orai eldu da, zeren ala erakusten baitigu guri Elizak, zein baita egiaren kolumna ta firmamentua, desuerte ezi dio San Agustinek: ez nuke sinestatuko ebanjelioa ere ezpanindu mogizen Eliza katolikoaren autoridadeak. (Apud Barrad. t.1. l.1 c.16. in evang.) Ainberzekoa da gure fedeain seguridadea! Baitu berze anitz progu ere. Lenbizikoa da ainberze jende ta jendamendeen konsentimentua ta konformidadea fede gontan, zein predikaturik apostoluek gizon pobre, arranzari izanek, admititu baitute konbenziturik ainberze jendeek, errege, enperadore, filosofo, jakinsu, doktore ta letrado andiek. Esta au progu on bat fede gonen egiarena? berze bat da sazerdoteen suzesio ta jerarkia kontinuoa ta ordenatua, San Pedrotik orai arteo, Aita Sanduak, obispoak, sazerdoteak beti izan baitire pasatus bekala batetik berzera Elizako ofizioak; guziek lege bat, doktrina bat, Sakramentu ta zeremoniabazuk ain konforme erakusteuntela mundu guzian. Irugarrena da milagroen autoridadea ta abundanzia. Estute atrako jentil, judio ta munduko sekta guziek milagro bat sikiera egiaskoa bere errelijionearen progutan; gurean dire ainberze, ain klaroak ta patenteak ezi itsu batek ere ez dezake duda. Laurgarrena da martiren kantidadea ta martirioen dibersidadea. Nork erran zenbat persona zarrak, aurrak, gizonak, emastekiak, andiak ta txipiak, ta zenbat ansia ta gustoreki il diren fedeagatik? Amabi apostoluek pasatu zute martirio ta guziak il zire martirioan fedeagatik San Juanes landara. Ogei ta amirur Aita Sandu Erromakoak lenbiziko izan zirenak kerro kerro il zire martir lenbiziko denbora gaietan. Bitarteo berze kristioetaik zenbat ugalde odolesko egin zire? Amaborz enperadore kontazen dire persegitu dutenak Eliza. Zenbat milla ta milla kristio koronatu zire palma martiriokoas? Solo Dioklezianoren amar urtetan atrazen da kontua, iloro amazazpi milla martir ilzen zirela kristiandadean. Antonino enperadoreak ezin kaborik emanes il zen kristioak eriozera laisterka zoezinak bandaka, oiuiten ziote: Miseableak, il nai baduzie ortuzie sogak, ezpatak ta prezipizioak; ta izan da denbora, eman baita lizenzia edozeñek ta nonnai topa zezkien kristioak, edekizeko bizia. Bada nork erran tormentu jenero, makina, errueda, parrilla, instrumentu ta injenio usazen zirenak ilarasteko espazio ta oñaze al guzieki, ia ke ta bein baizik etzeiken il bakotxa? Nola ezpaita munduan lekurik martiren odolas erregatuestenik, ala esta gorputzean lekurik non ezpaitute sufritu tormentu martir gloriosoek. Iduri du konjuratu zirela mundukoeki infernuko deabru guziak, espezialki prinzipio gaietan, akabazeko kristiandadezen puxka. Eta akabatu zire kristioak? Ez. Biramonean atrazen zire ia, ta aun martirioa ikusteas beras lotsatu bearrean, aumentazen zire kristioak; desuerte ezi dirudi zenbatenas ia odol kristio ixurzen zen, ia erregazen zela bekala Elizako heredadea, segun añadizen zen kristioen saldoa. Esta au gure fedeain egiaren progu andia? Baña guziau ala izanik, alaere sinestatu bear dire fedesko gauzak, solamente zerengatik errebelatu baitio Elizari Jangoikoak ta Elizak ala sinestazen ta erakusten baitigu.

        5. Eta zer gauza gaude obligaturik sinestazera kristioak gara den bezan bates? Eliza Ama Sandak sinestazen duen guzia, Eskritura Sagratuan, ebanjelio ta apostoluen kartaetan dauden guziak; baña prinzipalki artikulo fedeskoak, kredoan dauden konforme. Artikulo fedeskoak dire gure fedearen misterio prinzipalenak, ta dire guri emateko notizia ta ezaumentu Jangoiko Jaunas ta Jesu Kristo gure erredenptoreas. Artikulo deizen dire gure gorputzeko ezur berexak ta eben konparazios fedearen gauza ta dibisioneak deizen dire artikulo fedeskoak. Amalaur kontazen dire geien komun klaridade iagos, dibinidade ta humanidade Kristorenarenak berex erratentugun katezismo komuneko suma gartan; baña Kredoan amabi apostoloen ariora erreduziturik daude amabitara. Ebek bat banaka explikatukotugu urrengo platikaetan. Edozeñek munduan kuidazen barin badu jakitea ta emendazea bere errelijioneko profesioa, ta gauzak, zenbat obeki bear du jakin ta entendatu errelijione bakar egiaskoaren profesioa ta gauzak, baitaude Kredoan, kristioak, zeñi Jangoikoak in baitio mertxede berexteas munduko guzietaik zerurako bide sollera? Gauza lastimagarria da izatea entendatuago bere errelijione falsuetako doktrinetan judioa, erejea ta jentila, anitz kristio diren baño bere kristiotasuneko prinzipioetan. Kredoa anitzek dakite soillik memorias papagaioen gisa entendatu gabe, ta lastima da, baitoaz berze mundura estado gortan. Kuidazen da gorputzas ta ikasten dire oni dagozkion gauzak. Nola ez arimas? Nola ignorazen dire arimari dagozkionak? Ta nola, ia dena, enfadazen dire eben explikazioas? Idiki begiok, beira inporta dena ta afizionatu ikastera sekulako ongi izateko diren erreglak. Inzkigun ia fede, esperanza ta karidadearen aktak. Nik sin., etc.

 

aurrekoa hurrengoa