www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo. In Dominica 4ª
post Epiphaniam.
De navicula Ecclesiae Catholicae

 

Ita ut navicula operiretur fluctibus. Math. 8.

 

        kontatzen du egungo ebanjelioan nola Jesus enbarkaturik itzas-onzi, edo barko batean segitu zuten bere diszipuloek, ta agitu zen nastekazio andi bat itsasoan de manera ezi barkoa estalzen ze urain bagades, eta bere majestadea zego lo. Joanik diszipuloek idatzarri zute Jauna, ziotela: Salba gaitza, ezi galdu al gara. Errespondatu ziote Jesus onak: Zergatik zarate beldur, fede gutitakoak? Orduan jaiki ta manatu ziote aizeei ta itsasoai, eta guzia gelditu ze sosegu andian. Arkitu zire jendeak ziotela: Nor da au, ta nolakoa, obeditzen baitiote aizeek eta itsasoak? Orra ebanjelioa. Goazen orai entendatus. Asis azkenetik, nor da au? Au da Jesus, gizon ta Jangoiko guzis poderosoa ta amorosoa. Goazengatik nabegazen konfiaturik beraren barkoan ta konpañian. Itsasoa da mundu gau. Nabegatzea da emengo peregrinazioa ta biajea eternidaderat. Aize ta itsasoaren nastekazioa dire peligro, persekuzio ta tentazio agitzen direnak bizian deabruaganik, munduaganik ta aragiaganik. Itsasonzia edo barkoa daike entenda, edo kristio bakotxaren arima, edo kristiandade guzia, deitzen dela Eliza sanda katolikoa. Eta au proprioki da Kristoren barkoa, eta San Pedroren barkoa, zeren San Pedro señalatu zuen onen piloto ta kidari Jesu Kristok. Ikusagun nola den ta doaien barko gau. Lenik diosalea Maria Santisimai. Abe Maria.

        Zer da Eliza, deitu duguna Kristoren edo San Pedroren barkoa? Da kristio fiel guzien kongregazioa, bil gura, saldoa, edo familia, zeñen buru baita Jesu Kristo, ta beraren ordes Aita Sandu Erromakoa. Demanera ezi Jesu Kristok berexi zue munduko guzietaik beregana saldo ta familia bat kidatzeko beraren bideas zerura, bere Ama Santisima, amabi apostoluak, ta len lena San Pedro, iruogeitamabi diszipulo, ta berze ministroak, ta gañarako kristio fielak. San Pedro da ala nola erreinuan bisorraia erregeren ordes, nola exerzitoan jeneral-burua, nola bere palazio errealean maiordomo maiora; onen partes doaz sartus segi dan Erromako Papa, Pontifize ta Aita Sandu deitzen direnak. Apostoluen lekuan obispoak, diszipuloen lekuan sazerdoteak, arimen kargudunak, berze ministroen lekuan berze sazerdotea, diakono ta gañarako eliza gizonak, eta orduko kristioen partes betiro ta leku guzietan diren ta izain direnak; guziek iten baitugu gorputz bat deitzen dena Kristoren gorputz mistikoa, Kristo buru, ta gu mienbro lagunak, baitio San Pablok, vos estis corpus Christi, et membra de membro (1.cor.12).

        Auxe da deitzen ere dena Jangoikoaren etxea ta familia, diones San Pablo berak (Efes.2) kristio fielei: Ene anaiak, ia etzarate arrotz ta kanpoko, baizik sanduen lekukida da, ta Jangoikoaren etxekoak fundatuak apostoluen ta profeten zimenduaren gañean, delarik, arri prinzipala Kristo Jesus. Eta nola familia gontaik batzuk baitaude ia glorian, berze batzuk purgatorioan, berze batzuk oraño munduan, orgatik estadoen ariora deitzen da irur izen-goitis: Eliza triunfantea, Eliza purgantea ta Eliza militantea. Eliza triunfantea dire kristio fiel daudenak glorian gozatzen. Eliza purgantea kristio fiel daudenak purgatzen purgatorioan. Eliza militantea kristio fiel gaudenok munduan, non baita preziso peleatzea etsai espiritualeen kontra irabazteko triunfoa ta korona. Eliza gontaik da bide purgatoriora ta gloriara, ez berze niondik. Naut erran ezi solamente kristio fiela daikela salba mundu guzitik. Badaike ere galdu bere kulpas, baña bera nor bada, bidean dago salbazeko Jangoikoaren grazias. Kristio fiel eztena berriz ezin daike salba, ta erremediorik gabe izanen da kondenatua, qui vero non crediderit, condemnabitur.

        Zein dire, ta nola deitzen dire Elizatik kanpoan direnak, edo kristio katoliko fiel eztirenak? Batzuk infielak federa ellegatu eztirenak, edo bataiatu eztirenak ezi bataioa da ataria sarzeko Eliza gontan. Berze batzuk Judioak, eztutenak sinestatu nai etorri dela Kristo, bai etorriko dela. Berze batzuk apostatak fede kristioa utzi dutenak arras desertore-gisa. Berze batzuk herejeak ukatzen dutenak artikulo fedesko bat edo berze. Berze batzuk zismatikoak ukatze dutenak obedienzia Aita Sanduari. Azken irur jenero gebek dire bataiatuak, Jangoikoaren etxeko izanak, baña atra direnak. Eta ala nola itzultzen badire, ta eldu badire kristiotzera nondik nai ta noiz nai, admititzentuen gure Jaunak, ala iltzen direnak nonnai; ezpada fede kristio katolikoan, ondatzen dire infernuan. Au da Noen arka bekala dilubio unibersalean. Zorzi persona libratu zire arka barnean, gañarakoak galdu. Ala orai dire galduak Elizaren arkan goardatzen eztirenak, ezi onen barnean solamente daizke izan salbo izatekos, dio San Pedrok (1.C.3.).

        Eliza katolikoa da San Pedroren barkoa, zeintan doaien gureki Jesu Kristo, zeñeki uniturik fedes ta karidades doaiena salbo izanen da, ezperen ez nion ere, ta nior ere ez mundu guzian. Jauna, Judioek ta gañarakoek ere bide diote ta ustebideute beren errelijionea dela egiaskoa, ta salbaziorako bide. Baña Jangoikoak dio kontra; ta nai duenak dezake ezaundu errelijione kristioaren ona, ta bakar prezisoa Jangoikoak paratua, asko señale klaro dituenetaik. Zenbait erranentut orai.

        1ª Onen prinzipioa ta plantazioa amabi gizon pobre ignoranteen medios, nola baizire apostoluak, baña agiz sanduak, armarik gabe, letrarik gabe, munduko enperadore, bizio ta bekatuen kontra. Nork eztakusa emen Jangoikoaren eskua? aurki lezakenak San Pedro Erromara joatean pobre humil, galdein balio: Nora, nora? etc. etc. Kontra, berriz, alke da beiratzea herejien prinzipioak, Mahoma, Lutero, Kalbino, etc.

        2ª Onen ona, garbitasun ta santidadea. Doktrina sandua, lege ta mandamentuak sanduak, sakramentu ta berze gauzak sanduak, eta anitz persona ere bai sandu, beira espezialki konbentuetan, zer penitenzia, zer bizia damaten. Barin bada ere sobra kristio gaixto, eztu kulpa Eliza Ama Sandak, Amak nai eztuela bortxa, dire ala hume gaixtoak. Kontra, berriz, Mahoma, Lutero ta berze askoen sektaek zenbat lizenzia emateunte aragiaren konforme? Aisa ze biltzea jende, utziaskeros suelto nola nai. Ezta ori Jangoikoaren.

        3ª Kristiandadearen unione ta bat beti ta leku guzietan, izatea sustanzian, fede bat, lege bat, sakramentu berak, nola baitare saldo bat arzai baten pean. Kontra, berriz, herejeetan guzia aldaketa: Egun au, biar ura, nola sinesten ta egiten baitute nautena beren burutik, buru adiña opinione.

        4ª Gure errelijione gau profesatu, erakutsi ta konfirmatua ainberze gizon sandu ta xakintsuek, ainberze doktoreek ainberze konzilio jeneraleek ta partikulareek etc. Herejeetan, naiz xakintsu iduri diren, sandu ez, pasione bai franko, suberbia, luxuria, ira. Beira obretara.

        5ª Gure errelijionea aurkitzea erakutsirik ta mostraturik lengo asko profezia ta señaleeki Eskritura Sagratuetan, guziak ikusten baitire kunpliturik emen. Judioek sinestatzeunte Eskritura Sagratu testamentu zarrekoa. Miragarri da nola eztuten ikusten ain puntualki agiturik Kristoren pasio ta gañarakoetan zeukana Jangoikoak erranik ta eskribiarazirik profeten medios. Itsu bear da izan ez ikustekos argia bezain klaro.

        6. Kristio sanduen milagroak ainberze, ain klaro, ain andiak len ta gero. Zer ze ikustea San Franzisko xabier bat bere sotana zarrareki manatzen iruzkiai deteni daiela, ta detenitzen? Su jautsi daiela zerutik, eta jausten? Ilei jaiki daitzela bizirik, eta jaikitzen? Eta berze anitz alako, ta berze anitz sanduek alaber. Señale ongi naituela zeruetako Jaunak. Herejeetan ezta ikusi sekulan milagro egiasko bat; zenbait sorginderia bai deabruaren artes; Ta franko petardo ta engañu ere bai Jangoikoaren permisios. Ezpaita orai kristioetan ere ageri milagrorik, diozu. Egia dirudi eztela ainberze nola len ageri, ezpide da konbeni, baña itenzusten gaien errelijione bera dugu, ta agian zenbait bide da orai ere lekutan.

        7. Da komunikatzea kristio sandueki Jangoikoa, argitzea, erregalazea, animatzea, bizkortzea ta indarres betetzea despreziatzeko emengo honrak, ondasunak, gustoak, egiteko penitenzia andiak, pasazeko bizitza kontino trabajutan. Beira ainberze errelijioso ta ia errelijiosa orzirik bekala mundurako, ta ain kontent! Ain alegre! Beira berze anitz egon zeizkenak aisa beren etxean, ibiltzen nekaturik, izerditurik, sufritzen asko berzeren arimen onzeagatik. Nork paratzen du alako ansia biotzetan gure naturaleain kontrakoa? Jangoikoak.

        8. Martir ainberze izana ezin kontaala fede kristioagatik. Eta nola martirioak? Eta nolako pazienzia, nolako arimo ta alegriareki tormentuen ta eriotzeen erdian? Nork faboratzen zitue? Jangoikoak.

        9. Irautea munduan Kristoren saldo gau, naiz eginik odol kristios ainberze erreka. Naiz enperadoreek, herejeek, gizonek ta deabruek enpleaturik beren injenio, maña ta indar guziak akabatzeko saldotto gau. Debalde dabiltza. Esku andi batek dauka, ta idukiko du etc.

        Ortas dauka emanik bere itz erreala ta dio ezpaita faltako sekulan, lenago faltako dire zerua ta lurra. Galdegin ziote bere Majestadeak apostoluei (Math.16.): Nor diote gizonek naizela ni? Errespondatu zute: Jauna, batzuek diote dela Joan Bautista, berze batzuek dela Elias edo Jeremias, edo profetaren bat. Orduan gure Jaunak: Eta zuek nor diozie naizela ni? San Pedrok guzien partes errespondatu zio: Berori da Kristo Jangoiko biziaren Semea. Jaun dibinoak orduan: Zori onekoa zara zu, Pedro, ikasi baituzu ez aragi ta odol direnen errebelazios, baizik ene Aita zerukoaren errebelazios. Eta nik erraten dizut zuri, zu zarela Pedro, eta arri gonen gañean fabrikatuko dut nere Eliza, eta infernuko atariek eztute indarrik asko onen kontra. Eta zuri emanentizut zeruetako erreinuaren giltzak. Zuk lurrean lotzen duzun guzia, loturik izain da Zeruetan, ta zuk lazatzen duzun guzia lurrean, lazatua izain da zeruetan. Ebek dire itz erreal emanak San Pedrori. Baña egungo konparazioaren segi dan entendatus Eliza San Pedroren barkoan, ontan igaten ze askotan bere Majestadea ori beroi adiarasteko. Bein baño iagotan lograrazi zio arranzu agitz milagroskoa, arriturik San Pedrok erraten baizio: Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria ni. Eta Jesu Kristok berari: Etzaitela lotsa, ezi zure arranzua ia izanen da arimena, mostratus zenbat eta zenbat arima sartu ta salbatuko ziren bere barkoan, au da, Elizan.

        Baña askotan barko gau dabilate gora bera itsasoan aizeek. Ontan adiarasten dire persekuzio pasatzentuenak Elizak aldiska. Norenganik? Deabruaganik, lagun iten diotela deabruai munduak ta aragiak. Zer aize dire goratzen direnak kontra? Gizonen pasioneak: Suberbia, kodizia, luxuria, inbidia, etc. Tenpestade bat goratu ze luxuriaren aizes Mahoma-denboran Elizaren kontra. Anitz kristio erori ta ondatu zire. Baña barkoa beti ur gañean. Berze tenpestade bat goratu ze Henriko Inglaterrakoaren denboran luxuria, ira, ta suberbiaren aizeen kasos. Ondatu ze Inglaterra geiena; baña barkoa beti ur gañean salbo. Berze tenpestade bat goratu zute Luterok eta Kalbinok, bata fraile, berzea Apez, suberbiaren ta luxuriaren aizes deabruak eramanak. Galdu zire Alemaniako ta Franziako zati andiak: baña barkoa beti salbo. Gure denboran ikustentugu profanaturik, tenploak, ostikaturik imajinak ta sakramentuak, desterraturik sazerdoteak, ta Aita Sandua bera eramanik prisionero bekala. Eta dirudi bitarteo lo dagola bekala gure Jauna. Klamatzeunte onak: Jauna, libra gaitza; galduak gara. O fede gutitakoak, dio, zergatik zarate beldur? Ezta ez ondatuko barkoa. Eta noiz den ordu manatuko diote aizeei ta itsasoai, ta geldiarazikotu. Bitarteo atratzen badire barkotik an ta emen asko, sartuko dire berze batzuk. Bat utzi, berze bat artu, da xokua.

        Eta engañatzeko obeki deabruak pintatzen du persekuzioa on-kolores, bear direla erremediatu pobreak, libratu daudenak sopeaturik buruzagien oinpetan etc. Ortas eztu kulpa errelijioneak. Erremedia gaitzak, bego errelijionea. Sazerdoteok omen gara gaixtoak, kodiziosoak etc. Ezta dudarik sazerdoteen bekatues prinzipalki deshonratzen dela errelijionea, ta andik arzen dela atxekia persegitzeko au. Baña naiz gaixto izanik sazerdoteak, zer kulpa du errelijioneak? Eta Kristoren ebanjelioak eta fedeak? agi daike pregonaria izatea gizatxar bat. Baña ezta orgatik usten lege ona ark pregonatua. Presentatzen dizute erregalo eder bat. Naiz kozinari ta zerbitzukoak ez izan eder, eztuzu usten erregaloa. Gu gara Kristoren pregonari ta ministro. Onak dire lege pregonatzen tugunak, sakramentu administratzentugunak. Gu gaixto izanagatik, utzi bear duzu ona ta ongi dagokizu salbaziorako? Baña motibo egiaskoa zergatik atratzen diren San Pedroren barkotik, ta Kristoren konpañiatik da pasioneen aizeen kasos. Nai bizitu libre, suelto, espezialki aragiaren konforme, ori ez permititzen errelijione kristioak; kunplitzeagatik pasioneak, autxi legeen frenoa. Gero etsitus goardatzetik legea ellegatzen dira faltatzera fedean; dakusate galduak direla ezpadire ontzen, delarik egia fedeak diona; eta onduko eztirela; erragun, diote, eztela infernurik, eztagola manaturik au ta ura, guziok direla apezen enbusteriak, ta ala. Eta lagun franko izateareki ta pasione proprioak tiratzeareki, orra nola utzirik Kristo doazan perdiziorako bide zabalas. Joan zekizkio desertaturik asko, bizi zelaik ere. Eta gelditu zirenei erran ziote Jesus onak: Nauzie joan zuek ere? San Pedrok guzien nonbrean errespondatu zio: Domine, ad quem ibimus? Jauna, norengana joain gara? Bizitza sekulakoaren itzak ditu berorrek, eztugu nai utzi. Ala erran ta ala egin bear dugu guk ere, ellegatzeko Jesusen barkoan gloriako portura. Amen. Joan.6.

 

aurrekoa hurrengoa