www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 21.
post Pentecostem.
De pietate divina in nos,
et nostrâ in fratres

 

Assimilatum est regnum caelorum homini Regi,
qui voluit rationem ponere cum servis suis. Math. 18

 

        Zegolaik Jesu Kristo bekatariei barkatzearen gain, San Pedrok galdegin zio: Zenbat aldis barkatuko diot ene anaiari? Zazpi alditaraño? Jaun dibinoak erran zio: Ez zazpi aldis, ezi baita iruetan ogietamazazpi aldis ere. Orduan kontatu zue egungo ebanjelioaren parabola. Zeruetako erreinuan edo elizan agitzen da ala nola errege batek nai zituelaik egin kontuak bere zerbitzukoeki. Aurkitu ze bat zor ziona amar milla ta ziento; ta etzuelaik nondik pagatu, manatu zue nausiak salzeko bera ta bere gauza guziak pagatzeko. Ark belauriko paraturik auspeska eskatzen zio: Jauna, ar bez pazienzia eneki, ta guzia pagatuko diot. Urrikaturik nausiak utzi zue libre, ta barkatu zio zor zuena. Andik atrarik nirabe gark aurkitu zue bere lagun bat zor ziona berai egun marabidi, ta arrapaturik sofokatu nai zue erraten ziola: paga zak zor dukena. Onek belauriko paraturik eskatzen zio: Idukazu pazienzia, ta pagatuko dizut guzia. Ark etzue nai, baizik joan ta sarrarazi zue karzelean, pagatuartaraño zor ziona. Ikusirik alako gauza berze nirabe lagunek kontatu ziote nausiari. Orduan deitu zue beregana, ta erran zio: Sierbo gaixtoa, nik barkatu nizu zor guzia zuri, zeren eskatu zindidan; bada etze arrazio urrikaritzea zu zeure lagunas ala nola ni urrikaritu nitzan zutas? Asarraturik orduan entregarazi zue berdugoei paga zezan arteo zor guzia. Ala nere Aita Zerukoak ere inen du zueki, ezpadioze barkatzen biotzes nork bere anaieri. Au da ebanjelioa, zeintan erakusten zaigun kristioei, nola bear garen onetsi ta barkatu elkar elkarren anaiak garen bekala dugunak guziek aita bat, Aita gurea Zeruetan dagona, ta Ama bat ere bai guziek; au da Maria Santisima Jangoikoaren ama. Enpeña zagun logratzeko bear dugun grazia. Abe Maria.

        Ebanjelioan aditzera eman nai duen nausia da Jangoikoa. Bere zerbitzukoak gara bizi garen gizon guziok. Kontuak artzea da juizioa egitea emateko sentenzia. Zortiogunak dire beraganik errezibitutugun faboreengatik obligazio tugunak, ta geuren bekatuen kasos añaditzentugunak; guri proximoek tigutenak dire agrabio ta falta intigutenak. Barkatzekos guri Jangoikoak, beardiogutela guk barkatu proximoei, suponitzen da; ta ori suponiturik eskatzen diogu Aita gurean, barkadizkiguzu guri geuren zorrak ala nola guk barkatzenbaitiogute gu zor gaitusteneri. Barkatzen badiogute, barkatuko digula guri geiago ere, adiarasten du barkatu zionak ainberze lenik sierbo gaixto garri. Au bekala da kristio deitua erruin txar billaua dena gogor proximoareki, mantenitzen diona errenkore, eztiona nai barkatu agitzes gutiago barkatu diona baño berai Jangoikoak. Etze diferenzia txipia barkatzetik barkatzera; beñik bein nausiak sierboai bai, ta sierboak lagunai ez. Nausiak amar milla talento, sierboak egun marabidi ere ez. Arrazioreki izan ze kastigatua.) Ikusagun zor dioguna gure Jaunai, ikasteko barkatzen proximoei milla ta milla aldis gutiago direnak.

        Goazen kontuetara paratus kargua ta deskargua: beraren faboreak karguan, gure zerbitzuak deskarguan. Lenbiziko faborea, kriatu gaitu bere imajina ta semejanzara, emantigu arima, ta gorputza, ta eben potenziak ta sentidoak, indarrak, habilidadeak, ta on den guzia gure baitan barnetik eta kanpotik. O zenbat zor diogun alde gontaik. 2a. Konserbatzea mantenitus kontino bizi eman diguna, ezi momentu bates uz balez, ilak gina berartan. Beras zenbat istante bizi garen, berze ainberze fabore dire. 3a. Probidenzia duena gutas, kriatu baititu gure zerbitzuko zeruak, ta lurra, ta ebetan diren gauza guziak. Berak manaturik, aldiskatzen dire gauak ta egunak, udak ta neguak, otzak ta beroak, ta denbora-aldi guziak. Beraren ordes iruzkia dabila kontino ain ordenaturik; ilargiak itentu bere birtuteak lurreko gauzetan: aizeak ematen digu ats arzeko, aireak egasteak, lurrak animaleak, aleak, ta fruituak, itsasoak arraiak, iturriek urak, ta diren guziek zerbitzatzen digute bere gisa Jangoikoaren probidenzias. Nor da numeroik kontazeko ontan itentigun faboreak? 4a. Bokazioa, au da deitzea ta berextea gu infinizio bat jendeen ertetik bere saldo, bere etxe ta familiarako, zein baita Eliza. Kristiatzea gu geienak ez bekala, oh fabore ezin daikena paga ta ez pondera! Zoaz orai kontatus elizan tuzun medioak ta erremedioak, legea, doktrina, sakramentuak, ta gañarakoak. 5a. Ez kontent oneki guziareki, destinatzea bere aingiruak, bere korte errealeko Prinzipe andi eder gaiek gure goardiatako. Erregeen humeendako billatzen dire azizale gizon prestuak; baña nork ikusi du prinzipe jauna señalatzen pobrearen aialdeko? Au egin du Jangoikoak emanes guri aingiru goardiakoa.

        6a. Jangoikoaren Majestadea presente dagona leku guzietan egotea prest kontino noiznai aditzeko gure otoiak, beti guri beira, beti faboratzeko ta egiteko ongi; guk negar bat, itz bat, afekto on bat in orduko dela elizan, dela etxean, dela kanpoan, dela lanean, edo itsasoan, dela egunas, dela gauas, berla an bere Majestadea egiteko zer nai dugun, konbeni bada. 7a. Jangoikoaren inspirazio kontinokoak, deitzen direnak auxilioak edo grazia auxilianteak, argitus entendamentua, mogitus borondatea, apartarasteko gaitzetik, inklinarasteko onera, nortaki zenbat mañas, modus ta maneras? 8. Sufritzea bere Majestadeak bekataria, ez kondenatzea istante berean, goardatzea ilzetik ta kondenatzetik bere ofendizalea, daudelaik onen kontra kriatura guziak arrazioreki, Deabruak lizenzia eske eraman naiak, eriotzea tirrikaturik akabatu naiak, ta bekatari bera prisa ematen ortako, ezi eriotzearen akullo edo ezpore da bekatu bakotxa, diones San Pablok (1 Cor.45) eta Jangoikoa sollik ta ofenditua izanik goardatzen ta etxideten, zenbat denboras! Zenbat egun! Zenbat aste, ilabete, ta urte ere! Nork entenda ongi fabore gonen andia? estima gidezake eroriaskeros infernuan atrabaginduza andik; eta atratzea bezanbat edo ia da ez ustea erorzera! 9a. Justifikazioa, au da Jangoiko ofendituak bere ofendizalea ez esperatzea solamente, baitare konbidatzea bere graziara, ematea eskua itzulzeko, barkatzea ta admititzea bere grazian ta amorean, noiznai konberti daien ongi urrikiturik bere gaizki eginas konfesatus bere kulpa; ori guzioi ordu bates oroat anitz urtetako bekatues geros, ain merke, ain aisa! O gure Jaunaren ona gureki!

        10a. Ta andiena erredenpzionea, au da guzien gañetik Jangoikoa bera gizon eginik ofrezitzea erreskatatzeko gu ta salbatzeko bere kostus. Zer Jangoikoaren grazia, zer amorea, zer pasionea, zer faborea da au guregana? jautsi ze bere tronotik bere karidade geiegis; egin ze gizon, ta agertu ze gutartean gutaik bat bekala, gure lagun, gure aide, gure anaia gizontasunes. Ta ez gindeitzen lotsa bere Majestadeas, agertu ze pobre-gisa humil, manso, amable ta afable etxola batean, ama pobre baten besotan, ta ganbela batean; ia afizionarasteko gu beregana geuren onerako, deklaratu ze gure amante apasionatu. Zer senblante amorosoa! Zer itz suabeak! Zer ongi egitea guziei jenero guzietan! Zer admititzea, barkatzea ta billatzea bekatariak! Ainberze ezi murmuratzen ziote ortas. Ia dena, bekatariain semejanza artu zue, in similitudinem carnis peccati. Ez kontent bestituas bere Majestadea gure naturalezaren zamarra pobreas, paratu zue gañetik bekatarien zatarra. Au da, erraten zue San Juan Bautistak, au da Jangoikoaren axuria kenzentuena munduko bekatuak. Ori ongi baña nork paratu dio axuri goni antxume-larrua? Eta ongi erorzen zaio au ere amorearen kasos. Pagatuko du axuri onegiak. Pagatu zue guregatik. Ikusazie ia preso eramaten loturik sokas eta kateas! Soldado armatuen erdian gaizki egille andi bat bekala. Ia proklamaturik iltzea mereji duela, bendaturik begiak golpes, lixtus, irris ta eskarnios jokaturik itsu desditxatu bat bekala. Ia manta txuri bates inguraturik oius eta fixtus zelebraturik ero ta fatuo-gisa. Ia azotes urraturik infame bat bekala, ta postrean jarririk alki batean, korona arantzesko bat frinkaturik buruan, soñetan manto zar bat, eskuan kana bat zetrotako burlaturik errege falsu bekala. Ia sentenziaturik iltzera gurutzean, soñean arturik zur pizu gura doaiela ezin joanes erorka. Ia etzinik gurutzean jositzen dutela itzeeki esku oñetaik, ta goraturik airean dagola agonizatzen beterik penas eta oñazees, ta alaere eskatzen an bere etsaien fabore aien on naies. Ia en fin ilik manera gartan gloriako errege gu salbatzeagatik. Onegi uste duzie akabatu dela guri ongi egitea? Ez, ezi dagolaik Zeruan erreinante, gu gabe ezin aurki daike. Injeniatu zue nola bateo egon gureki altxaturik sakramentuan, ofratzeko gure faboretan bere pasio ta eriotzea egunoro, ta sarzeko gure biotz barnetan erregalatzeko gu ta salbatzeko nolanai dela.

        Kargu andixkoa eldu da kontuetako: goazen paratus deskargua. Zerbitzu andiak intiogu? Zerbitzu baño ia ofensa geienek. Deskargatu bearrean aumentatzen da kargua. Baña emagun baitugula zenbait zerbitzu eginak; zenbat dire ebek zordiogunaren aldean? Berze alde egunoro dugu obligazio zerbitzatzeko; naiz zerbitzaturik ongi, eztugu egiten ia obligazioa baño, ori gorenas. Eztire suplitu bear egunak, ta deskitatu faltak? Nola inen dugu? Berze alde gure on pixkak zenbat faltaeki dire eginak? Ia floxezas, ia banidades, ia berze fin makurres? Anitz eskoria du zillar gonek, anitz grano falta urre gonek. Berze alde zerbait ongi iten badugu ere, eztugu egiten geuren indarres, baizik Jangoikoaren grazias, ezi ezkara kapaz izateko pensamentu on bat geurengandik, dio San Pablok, baizik Jangoikoak emanes. Eta niork ez dezake erran Jesus ere, ezpada Jangoikoaren grazias. Orai bada zerbait ongi iten badugu, esker Jangoikoai inarasten baitigu. Zein ongi erraten zion San Agustinek: Jauna, on intudanak ta gaizki ineztudanak, berorren fabore kontatzentut. Exenplutako: Ezpadut egin ainberze bekatu nola berze batek, ori Jangoikoak in didan faborea da. In badut zerbait ongi, dela orazio, dela prediku, dela penitenzia, limosna ta edozein alako, ori Jangoikoak in didan faborea da; ezpazida egin, eznue eginen, ezpazida eman, eznue izanen. Eta ala kontua ongi atrarik, gure zerbitzu pixkak dire Jangoikoaren fabore berriak. Berak ezpadigu ematen, eztugu zereki pagatu; ta ematenba diogu, arreki zerbait pagatu, ta berriz zorretan sartu.

        Ia beras paraturik aurkasean kargua ta deskargua, erdetxiko digu aisa amar milla talento. Nai badu egin justizia gogorra, zer izanen da gutas? Den sanduenak ere eztu naiko justiziara, eztio atra naiko despatxurik Jangoikoai kobratzeko erdexten duena; baizik apelatuko du beraren miserikordiara, beti in dionak ongi, azkenean in dezola obeki, zeren ezi beraren faboreak direnak deitzentu gure merejimentu ta irabazi. Eta premiatzentuelaik gure merejimentuak, zer iten du baizik koronatu bere faboreak? Len ongi bizitzeko eman grazia, ta azkenean gloria gozatzeko, baita grazia guzien grazia. Den obenak konfesatuko du eztiola zor Jangoikoak, pagatu diola geiegi ere asko maneras. Pagu ona, premio andia da mostrazea Jangoiko andiak lurreko pobre bati bere amorea, goardatzea bekatuetaik, egitea on eta sandu, ezi au Jangoikoaren lana da ia ezi gizonarena. Baña guk bekatariek zer in bear dugu, baizik klamatu humilki: Jauna, pazienzia iduki bez nereki, ta barkatu. Orai konfiaturik beraren ontasun infinitoan, beraren itz errealetan, ta infinizio bat experienziaetan, baitakigu barkatutuela bekatu anitz ta andiak ordu bateko negar ta konfesioaren medios, guri ere barkatuko digula, edo barkatu digula, in bear duguna da egitea gusto bere Majestadeai barkatzeas guk ere proximoei direnak direla, ia keta ori manatzen digun ordañas bekala.

        Baña goazen berexis zer den manatzen diguna, ta zer konsejatzen diguna: zer den manamentu, ta zer konseju. Manamentua beti da preziso denas egitea. Konsejua da obeago denas, baña preziso ez. Orai bada ondasun, honra edo gauza itzuli bear diguna proximoak guk barkatzea, ez dezagun itzuli, ori gorenas da konseju, barin bada obeago, baña eztigu manatzen ori; ta ala daike eska justizias ere bekaturik gabe, karidadean faltatu gabe. Alaber etzaigu manatzen guziak izatea adiskide fiatzeko sekretoak, ta ala; baizik daike ez fiatu, ta goartu, naiz len izanik fidande. Manatzen zaiguna da amatzea biotzes Jangoikoagatik kontrarioak ere, ta mostratzea agerrian amorearen señale komunak kristioari kristioak in beartionak. Eta ala naiz pleituan dabiltzan, naiz in dion agrabio klaroa, bear dio izan amore biotzean, bear dio barkatu injuria, bear dio deseatu ongi sines, ta gaizkirik ez niolatere, naiz bitarteo segi dezaken bere dretxoa bide ones. Jauna, gauza latza baita elkarren kontra pleiteatzea, ta bitarteo elkar amatzea. Latz da, baña posible; orgatik sanduen konseju ona da konposizio mediano bat egitea. Jauna, nola da posible amatzea kontrario klaroa, intenzio gaixtos desarrazioan dabilana ene kontra, in didana dañu malamente, deshonre, emanka etc. Klaroki arima gaixtoa dena. Posible da Jangoikoareki, ta bear da Jangoikoagatik. Alakoak amatu beartugu, bereak beren buruak baño obeki, barkatus agrabioa, deseatus aien ona etc. Expreso dio ala Jesu Kristok: Nik erraten diziet, onetsizkizie zeuren etsaiak, in zazie ongi gaizki naizaistenei, eska zazie persegitzezaistenen fabore. Onetsitzea onak ongi iten digutenak infielek ere iteunte. Iduki presente egungo ebanjelioa, barka dezagun Jangoikoak amar milla, barkatu guk bat edo berze. Ezperen errain digu arri bekala, nik barkatu ainberze, ta etze arrazio zuk barkatzea pixkagoi? Au delaik gure Jaunaren gustoa, zeintan dagokigun salbazioa, in bear duguna da, dugulaik zer barkatu, alegratu ta egin zerbait ongi ofendizaleai obeki berze bati baño, ta ofratu Jangoikoai estimatuko baitu ia ezi urre guzia, ta ia ezi asko debozio, baru, penitenzia etc. Alaber egunoro egin orazio espezialki gure kontra daudenen faboretan, in dezoten ongi Jangoikoak. San Juan Gualbertori il zio bere anaia bakarra berze batek; au billatu ta aurkitu zue ezin eskapa zekion lekuan. Ilzaleak eskatu zio barkazio Jesu Kristogatik. Berla ark erretiraturik arma barkatu zio, ta besarkatu ze ta artu zue bere anaitako ilaren partes. Sartu ze tenploan, orzilare sandua baize, adoratzea gurutzea, ta ellegatzerakoan, Kristoak inklinatu zue burua beragana, aprobazen zuela egin zuena. Berze batek kontra etzio nai izandu barkatu bere kontrarioai; tema gorreki iltze; baña kantatzerakoan Parce mihi Domine, Kristoak bi eskus tapatu zitue bi bearriak ziola: Non pepercit, non parcam. Etzue nai izandu barkatu, nik ere eztiot nai barkatu. Eztaike ordea sufri alako desarrazioa. Ortan dago bada barkatzearen grazia, ezperen ezlitzake barkazekorik. Desarrazio andiagoa ze ofenditzea Jangoikoa, ta alaere barkatu digu; ezta arrazio barkatzea guk ere desarrazio txipiagoak? Garaitu suberbia ta seberidadearen puntuak Jangoikoaren atenzios, eman dezagun guri ere barkamentu, grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa