www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 23.
post Pentecostem.
De medico divino

 

Domine, filia mea modo defuncta est,
sed veni, impone etc. Math. 9.

 

        Egungo ebanjelioa da au: Prinzipe Jaun batek ellegaturik Jesusengana adoratzen zue erraten ziola: Jauna, oraietan iltzaida ene alaba. Baña betor, para bez bere eskua arren gañean, ta biztuko da. Jaikirik Jesus bazoeie arren atzean bere diszipuloeki. Eta joaterakoan ara non emasteki bat zegona ia amabi urte gaietan odoljarioareki, ellegaturik atzetik ukitzen dion bere soñekoaren kanton bat. Erran zio berebaitan: ukitzen badut solamente beraren tresena, sendatuko naiz. Eta Jesusek burua itzulirik ta beiraturik erran zio: konfia zazu, ene humea, baliatu dizu zeure fedeak. Eta ordu gartaik gelditu ze sana. Eta ellegaturik Jesus Prinzipe garren etxera, ta ikusirik an jendea genasirik zebilala, erraten zue: Apartazaiste, ezi neskagoi eztago ilik, baizik lo. Eta irri iten zute, ta burlatzen. Baña atrarazirik jendea, sartu ze bere Majestadea, ta arturik eskutik, ta erranik, jaikizaite, biztu ze; ta famatu ze milagro gau leku gaietan guzietan. Orra ebanjelioa, ta bi milagro bata baño berzea andiago, adiarasteko guri zein mediku ona den Jesus, sendatzen baititu ilak ere. Propioki Jesus, nai baitu erran salbazalea. Estimatzen ikasteko, goazen bere Ama Santisimagana. Abe Maria.

        Jesus onaren milagroak etzire solamente ongi egiteko aiei, baitare erakusteko guziei; eta ala milagro bezain misterio dire. Goazen erreparatus banaka, asis lenbizikotik. Emasteki pobre garren miseriak ezin kuratuak amabi urtes gastaturik zuen guzia medikuetan protxuri gabe, aliketa joan zen arteo mediku berri dibino zerutik etorriagana, signifikatzen du arima bekatariaren lazo urratua niork ezpaitezake erremedia, baizik gure Jaunak. Gastatzentu malamente potenziak eta sentidoak, malenpleatzentu biziaren egunak, ez kuratu naies, baizik zebatu naies eritasuna. Eta ontan dago diferenzia gorputzaren ta arimaren eritasunetan, gorputzarenak baitire nai eztugula bortxa, arimarenak borondateskoak: gorputzarenak eztire beti kuratzen nai izanik ere; arimarenak kura daizke nai izanaskeros. Baña o gure itsutasuna! Ezta nior nai eztuenik sendatu gorputzarenetaik, eta bada asko ta asko arimarenes ajolaik eztutenak. Ezi gure Jaunaindako ain aisa da sendatzea ebek nola aiek.

        Erreparatzeko dire emasteki gartan zenbait birtute; lenbizikoa fede andia ta konfianza ain seguroa, naiz xakinik etzezakela niork senda, alaere ikasirik nor zen Jesus, zein ona ta poderosoa, gogoan sartu zekio sendatuko zuela medizinaik gabe, eskus ukitu gabe, itzik atra gabe, solamente ellegazen baze bera ukitzera beraren bestidurain kanton bat. Gero arren humiltasuna ta erreberenzia ellegatzean ez alzinetik, ez agerri, baizik atzetik ta ixilkias bekala. Erakusten zaigu ellegatzea espezialki komunionean, al guzia fede, al guzia konfianza, al guzia humiltasun ta erreberenziareki. Emen ezta ukitzen Jesusen bestimenta, baizik errezibitzen bera den guzia geuren barnera. Bai, ta alaere nola ezkara guzis sendatzen? txurtu zaio amorea edo podorea egiteko ongi? Ez, baizik gure disposizioa ellegatzerakoan da txur fedes, konfianzas, humiltasunes ta gañarakoes.

        añaditzen du San Lukasek, galdegin zuela gure Jaunak: nork ukitu nau? errespondatu ziola San Pedrok: Jauna, jendeak geiegiaren utses ertxitzen du, ezpaitaike pasa, ta galdegiten du: Nork ukitu duen? Bai, erran zue Jesusek, norbaitek ukitu nau, ezi badakit eneganik atra dela birtute. Orduan emastekiak humil konfesatu zue agitu guzia. Ontan berriz ematen zaigu aditzera diferenzia ellegatzetik ellegatzera Jesusengana. Ainberze jendeek ertxitzen, ta kontu etzutela ukitzen; bai pobre garrek bere sendatzeko ansiareki. O zein ansia gutireki errezibitzen dugun komekatzean, etzaigulaik komunikatzen ia birtute beraganik! Kontu zeremonia bat dela. Adiarasten ere zaigu, nola nai zuen Jaun Dibinoak, konfesa zezan emastekiak berak agitua. On da humiltasuna, on da alkea, baña oneki bateo bear da konfesatu bere miseria, loriatzeko ta honratzeko gure Jaunaren miserikordia. Zegolaik ura humil, alketurik ta beldurrak konfesatzen guzia zen bekala, gure Jaunak amoroso despeitu zue: Konfia, ene humea, zeure fedeak baliatu dizu. Fedeas alabatzen du, zein ezpada ere aski bakarrik, baña da on guziaren zimendu ta prinzipio; eta falta bada fedea, ezta gauza onik. Zertan dago izatea ain beldur guti Jangoikoas, ta ainberze ofensa gure denboran? Egotean fedea ilik edo erdi-ilik, ez sinestatzean biziro fedesko egiak. Zertan dago ez izatea ia kontrizio, ez baliatzea obeki sakramentues, ez aurkitzea orai ainberze sandu? Fede-faltan, ezi leneko Jangoikoa ta Jesu Kristo da orai.

        Goazen ia ikustera berze milagroa, ilaren biztea bere kuartoan. Ze Prinzipe Jaun baten alaba, ta alaba bakarra, ta maitea, ta ongi kuidatua, ta erregalatua. Guziareki etzio izan atenziorik eriotzeak, iltzue bere adinaren florean, amabi urtetan, niork ezin estorba, ez buratsoek, ez aideek, ez medikuek, ez gastetasunak, ez deusek ere. Desengaña gaitzen eztela zer fiatu ez adin, ez estado, ez konbenienziaetan. Arren fortuna izan ze aurkitzea mediku bakar gura zezakena sendatu eriotzetik ere. Baitare izatea aita bat ain kuidadosoa joateko mediku soberanoaren bila. Ezi ilak berak deus etzuke egin bizteko. Oroat duzu arimaren eriotzean; ilaskeros arima bekatu mortalareki, berez edo bereganik eztaike biztu, ez eta ere izan pensamentu onik ezpada Jangoikoaren grazias. Iltze gisa gau bakotxaren eskuan dago, biztea ez, baizik Jangoikoaren eskuan, nai badio in grazia.

        Aitak eskatu orduko bereala Jesus joan ze ilaren bisitatzera; zein benigno, zein humil ta amoroso! Eztago ilik, erran zue, baizik lo, zeren gure Jaunarendako ain aisa ze biztea, nola idatzartzea. Eskutik artu ila, ta erran zio: Jaikizaite; ta jaiki ze, ta ibili ze oñes, ta jatera emateko manatu zue. Nor da mediku ain poderoso gau ematen duena bizia ta osasuna ilei ere? O Jesus salbazalea, bisita balez maiz ene arima. Erran bezo, jaikizaite, ta jaikiko da, ilik balego ere. Alako medikua bear dut nik. Zori onean dela, ongi etorria dela, plazer duen guzian. Maizago ta obeago. Ezdezala permiti sekulan il daien arima gau. Irur il biztu zituela Jesus onak leitzen da Ebanjelioan. Bat egungo neskatto gura bere etxean; berze bat Naimgo mutil gura zeramatelaik ortzitzera karrikan; berzea Lazaro ortzi ta urrintzen asiaskeros. Lenbizikoak signifikatzen du arima ila biotzesko bekatu solles, ta sekretoan admititues; bigarrenak arima ila bekatu agerries; irugarrenak arima ila dagona bekaturen batean kostunbres. Guzien mediku da Jesus. Alaber irur eriotze-jenero kontatzen dire prinzipalak: Bat eriotze gorporala edo gorputzarena, despeitzen delaik arima; berze bat eriotze espirituala edo arimarena, galzen delaik Jangoikoaren grazia; berzea eriotze sekulakoa edo perpetuoa, kondenatzen duelaik Jangoikoak betikos, zeñengatik eskatzen den letanian. A morte perpetua libera nos Domine, eriotze perpetuotik libra gaitza, Jauna. Eta guzietaik libratzeko da Jesus.

        Eriotze perpetuoa ta eriotze espirituala dire gaixto lotsagarrienak, baña bagaizke libra erorzetik ebetan nai badugu Jangoikoareki bateo, ta erortzen dena erortzen da bere kulpas. Eriotze gorputzarena ez dezakegu exkusa goiz edo berant; ta kulparik gabe agi daike ezi iltzea ezta kulpa, pena bai Jangoikoak paratua bekatuen kasos. Kulpa litzake iltzea bere eskus, edo exzesos, edo berze gisas, ta debekatu zigu Jangoikoak borzgarren mandamentuan, nior il etzagula, ezi ezkara geure biziaren jabe; ta erraten den bekala, litzake Jangoikoai eskua edekitzea ezi beraren eskuan dago kentzea guri bizia noiz duen plazer. Oroat diot deseatzea bere buruari iltzea iras edo tristuras bekatu da. Orai badaike desea iltzea Jangoikoak nai baluke, lenik libratzeagatik emengo trabajuetaik, bigarrenik ez ofenditzeagatik ia Jangoikoa, irugarrenik ez ikusteagatik beraren ofensak, laugarrenik joateagatik gozatzera Jangoikoa bere glorian. Lenbizikoa da inperfekto, bigarrena on, irugarrena obeago, ta laurgarrena sandua, beti entenda dagolaik konforme nai duenareki Jangoikoak.

        Orai zergatik iltzentuen Jangoikoak asko aur eta gaste, ustentuelaik berze batzuk, ori da bere juizioen sekreto barna. Aurrak iltzea bataiaturik da grazia ta mertxede. Andiagoak agian ilzentu aitetamen kulpengatik sobra maite izanes, ta gaizki azis. Agian beren bekatu propioengatik, eztaitzan gaixtatu ia. Agian ilentu onak gaste, eztaitzen joan gaixtatus. Agian oroat ustentu onak onzeko berzeak. Agian oroat ustentu gaixtoak on daitzen; ta ala ezin guk entenda Jangoikoaren juizioak, solamente bai direla txuxenak ta sanduak. In bear dena da gaiz delaik il beti, beti kuidatu bizitzeas ongi; orreki noiz nai eldu da ongi ilzea. In bear duguna da mediku soberanoa Jesus anitz estimatu, orreki biztuko gaitu konbeni bada bizitzea, au ezpada konbeni, iltzea izanen da jaiotzea bizi obera bizitzeko ditxoso. Maria Magdalenak ta Martak zute anaia Lazaro, ta guziek agitz maite Jesus. Ausente zegolaik Jesus, agitu ze heritzea Lazaro. Bere aizpek biali zute mandatari bat Jesusengana errekaitu goneki: Ecce quem amas, infirmatur. Jauna, berorrek maite duena dago heri. Gure Jauna detenitu ze egun zenbait, bere heri gura bisitatzera joan gabe. Bitarteo au iltze. Bazuke zegon lekutik ere sendatu Jaun Dibinoak, baña luzatuzue sendatzea eria, bizteagatik ila. Il ta orziaskeros, ellegatu ze mediku dibinoa. Bi aizpek ikusi orduko erran ziote ala batak nola berzeak: Jauna, ori emen egon baze etze ilen ene anaia. Erran zue mediku soberanoak: erresuzitatuko da. Martak erran zio: Badakit, Jauna, erresuzitatuko dela azken juizioko egunean. Mediku dibinoak: Ni naiz erresurrekzioa ta bizitza; sinestatzen duenak ene baitan, iltzen balitz ere, biziko da, eta bizi ta sinestatzen duten guziak ene baitan, eztire ilen sekulakos. Sinestatzen duzu au? errespondatu zio Martak: Bai, Jauna, sinestatzen dut, ezi berori da Jangoiko al guziaren semea, mundu gontara etorri dena. Berla erresuzitatu zue. Maite duenak bere burua, prokura bez adiskide izatea Jesus mediku dibinoa, libratuko du gaitz korporale, espirituale ta eternoetaik, emanen dio grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa