www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 5
post Pentecostem.
De internis, et externis

 

Nisi abundaverit justitia vestra plusquam
scribarum et phariseorum, non intrabitis
in regnum coelorum. Math.5.

 

        Egungo ebanjelioan erakusten digu Jesu Kristok ala: Zuen justizia, birtute edo ontasuna ezparinbada ia ezi eskriben ta fariseoena, etzarate sartuko zeruetako erreinuan. Aitu duzie erraten nior ez ilzeko, ta ilzalea izain dela kulpante, mereji duena kastigo. Baña nik erraten diziet, asarratzen den guzia bere proximoaren kontra, dela kulpante; baitare erratentionak itz despreziosko grabeak, mereji duela infernuko pena. Gero segitzen du erakusten nola, naiz doaien bat ofrazera aldarean, bear dela itzuli ta bakeak egin bere anaiareki lenik, ta gero ofratu. Eta bear garela izan dilijent baketzean kontrarioeki, so pena pagatzeko falta azken marabidiraño. Beitixago dio: aitu duzie erraten luxuriasko bekaturik ez egiteko; baña nik erraten diziet, beiratzea solamente emastekiari, deseatus au, dela egitea luxuriasko bekatu biotzean. Doktrina gau erakusten zue Jesus onak desengañatzeko mundua engañatzen zutena eskriba ta fariseo hipokrita gaiek, anitz ajola iten zutenek ageri-diren gauzes mundukoen begietara, ta batere ajolaik ez biotz-barnekoes, Jangoikoak sollik ikustentuenes. Baita falsukeria indignoa Jangoikoaren despreziotan ta arimen perdiziotan. Adiarasteko, saluta zagun Ama Birjina. Abe Maria.

        Ezpazarate justoago ta onago sines eskriba ta fariseoak baño, etzarate sartuko zeruetako erreinuan, dio Jesu Kristok. Ortako xakin bear dugu nola ziren eskribak ta fariseoak. (Orduko xakintsu, erakustun ta errelijioso presumituak, erraten digu Kristo berak (Math.23). Moisesen katedran jarri dire aiek, erratendizieten guzia egizie, baña aien obraen konforme ez, ezi errateunte ta eztute egiten. Karga andiak ta ezin soporta daizkenak parazentute berzeren soñetan, eta berek ezta eri bateki ere nai mogitu. Iteunten guzia iteunte, ikusdezkitengatik jendeek. Alaber (Luc.12), dio: Goardazaiste fariseoen oranzaganik, zein baita hipokresia. Ongi deitzen du oranza, ezi nola oranzak orea guzia alteratzen baitu, hipokresiak on guzia galzera botatzen du. Alaber, dakigu zirela inbidioso txarrak murmuratzen zutenak Jesu Kristos, zeren admititzen zituen bekatariak, tatxatzenzustenak beraren ongi-eginak; erraten zutenak milagro iten zituenak ere iten zituela deabruaren birtutes; zebilzanak beti arrapatu naies bere Majestadea itz batean berere. En fin, zire sanduak beren opinionean ta deabruak bekala errealidadean, etzutenak aitu nai egias, ta por konsigiente etzeizkenak kura). Nola ziren mostratu zue Jaun dibinoak berai in zizkioten meatxuetan (Ib. Math. 23): Ai zuetas, eskriba ta fariseo hipokritak, ertxitzen baituzie zeruetako erreinua jendeen alzineko, ta zeurok ez sartu ta berzeak ez utzi sarzera! Ai zuetas, kidari itsuak, galzeko zeurok eta berzeak (Ib. 15); erreparo anitz pasazeko eltxo bat, ta bitarteo iresten kamello bat! Ai zuetas, hipokritak, garbitzenduzienak plater eta basoaren gañeko aldea, eta barnean beterik zaustenak rapiñas ta inmundizias! garbi zazie lenik barneko aldea, izateko garbi gañekoa! Ai zuetas, baizarate ala nola sepulkro txurituak, jendeei eder iduri kanpotik eta barnean beterik ilen ezurres eta zikintasunes. (aldi bates hipokrita gaiek kargu inziote gure Jaunari, zergatik usten zituen bere diszipuloak jatera ogia, garbitu gabe eskuak. Jaun dibinoak obeki erreprehenditu zitue aiek, zergatik ustenzusten jendeak auxtera Jangoikoaren mandamentua diona honrazeko ta faboratzeko Aita ta Ama. Hipokritak, ongi erran zue Isaias profetak zuetas Jangoikoaren partes: Jende gonek honratzen nau ezpañes, baña biotza urruti eneganik. Eztu mantxatzen gizona- agotik sarze den gauzak, bai agotik atratzen direnek, baitire forjatzen direnak biotzean: pensamentu gaixtoak, irak, deshonestidadeak, juramentu falsuak, murmurazioak ta alakoak; ebetxek mantxatzen dute gizona; eztu mantxatzen jateak garbitu gabe eskuak. Entenda daien batean zein hipokrita itsuak ziren, aski da ikustea in zutena Jesu Kristoreki; malizia ta inbidia-utsez entregatu zute preso bere Majestadea presidenteari, Ponzio Pilatosi. Eta berak etzire sartu justiziako salan eskrupulo fatuo bateki mantxatuko zirela sartus an, orgatik atra baize Pilatos aiengana kanpora; eta bitarteo etzute eskrupulorik prokuratzeas milla modus ta maldades ilarastea malamente axuri dibino gura. Ia ikusia dago zer jende-mota ziren).

        Beras, erratea Jesu Kristok gure ona ezpada ia aien ona baño, ezkarela sartuko zeruetako erreinuan, da erratea izan gai zela onak ez iduris solamente, baitaere sin sines; ez solamente ageridenes, baitare sekretoan; ez solamente mundukoen begietan, baitare Jangoikoaren presenzian ta biotz-barnean; ezperen kondenatuko gaituela Jangoikoak; ta Jangoikoak kondenatzenba gaitu, nork libratuko gaitu? Zer balioko du lauda gaitzan on ta sandutako mundu guziak? Goarda bekatu agerrietaik, baitaere okulto ta biotz-barnekoetaik, dio Jesu Kristok. Parazen du exenplu iran ta luxurian. Nior il etzagula, dio borzgarren mandamentuan; ta seigarrenean, luxuriasko bekaturik in etzagula. Explikatzen du doktrina Kristioak ala. Zer manatzen zaigu mandamentu gartan? Etzagula niori gaizkirik egin ez obras, ez itzes, eztaere biotzes. Zer manatzen zaigu berze gontan? Izan gaitzela garbiak eta kastoak obra, itz ta pensamentuetan. Orai, bada, naiz ezten akzionerik, ez itzik ere mandamentu geben kontra, zer ai gara orreki sollik, baldin biotza erretzen edo zebatzen bada iran edo luxurian? izanen da alakoa eskriben ta fariseoen gisara, gizonen begietan ona, Jangoikoaren begietan gaixtoa; gañeko aldetik eder, barneko aldetik itsusi, likits; Sodomako sagarra, kolore ta azala sano, barneko mamia autsa ta errautsa, bibora legun iduri bistara, barnean pozio ta beneno; bestiturik ardi-elles otso gosetia estalkumean. Egia da gaixtoago dela gaixto izatea obras, itzes eta biotzes, ezi ez biotz solles; baña au sollik ere gaixto aski da kondenatzeko arima. Txori-arrapazale mota bates kontatzen da kontentatzen dela jateas txoriari biotza edo burua, ta usten duela gañarakoa (Olao magn. Parra.). Personan den guzia al badezake galdu, deabruak nai du; baña ezpadezake ori, kontent da galtzeas biotza, orreki galdu du sekulakos guzia. Deabruai eman biotza, ta Jangoikoai mia, eskuak ta gorputz guzia naiz bai, eztu Jangoikoak estimatzen. Falta da obena, dio, eztut nai alako emana; ta geldizen da guziareki deabrua. Errege Magoak joan zirelaik adoratzera Jesus jaio berria, Herodesek erran ziote kortes iduri: Zoaste, billa zazie aurra, ta aurkitu ondoan gastiga zadazie, noaien ni ere ta adora dezaten. Mi ona mostratzen du, baña biotz gaixtofikatua zuela diote aur inozente ilarazi zituen gaiek, ilarasteagatik Aur dibinoa. Judasek ere eman zio besarka, erran zio agur Maestru Jauna, preso iterakoan, baña ikusirik zeuka arren biotz falsuaren traidore gaixtofikatua, ta ala erran zio: Adiskidearen mostra-iduri goneki traiziatzen duzu Birjinaren Semea? O ignoranzia! Obeki errain dut: O itsutasuna! Kontentatzea ez egiteareki gauza itsusi gaixtoak agerrian, admititzen baditu sekretoan edo biotzean! Kontent ez ikusteareki jendeek; baña ikusten du deabruak, ikusten du aingiru goardiakoak, ikusten du Jangoikoak... Gaixtoago dela agerrian ta sekretoan, dago erranik; baña zenbait aldis ia heritzen dutela arima admititzen direnek sekretoan, ta peligrosoago direla, dio Elizak (Trident. Sess. 14.c.5), ia zeren aisago iten diren nioren errespetorik gabe; ia zeren anitz ia iten diren bere buruareki sollik, aski delaik istante bat, beti eskaida, berze dilijenziarik gabe, de manera ezi agerrian iten den batendako, inentu egunka ta berregunka biotz barnean, askotan ezin kontaala; ia zeren eztiren ongi ezauntzen; ia, en fin, zeren nekesago den izatea alakoes bear den dolorea ta propositoa konfesatzeko ongi, ta por konsigiente nekesago emendatzea.

        Baña ezauntzeko noiz konsentitzen diren pensamentu gaixtoak biotzean, eman bear dugu doktrina, ezi lazoegis ta ertxiegis utsiten da ontan. Batzuei etzaiote iduri dela konsentitzea tentazioan, non ta eztuten determinatzen gaizki egitea; ta engañatzentuste beren buruak malamente, ezi ezta bear ainberze, izateko konsentimentu ta bekatu. Berze batzuei, berriz, iduri zaiote okurritu orduko pensamentu gaixtoa dela bekatu, naiezpaute ere; ta engañatzen dire. Ona, bada, egi eta fedearen doktrina. Borondatea da zeñeki iten den bekatua dena dela. Borondateak ezpadu nai, ezpadu admititzen edo konsentitzen, baizik aborrezitzen ta errepugnatzen pensamentu gaixtoa, ezta bekaturik, naiz tentazio andia izanik. Kontra, berriz, borondateak nai badu, admitizen ta konsentizen badu, da bekatu, naiz ez sentiturik tentazio andirik. Eta orra nola ezten oroat sentitzea, nola konsentitzea. Zer da, bada, konsentitzea edo konsentimentua pensamentu gaixtoan? Beñik bein deseatzea gauza gaixto okurritu gura, klaro da dela konsentitzea ta bekatu. Berze alde, naiz ez deseaturik, egotea zebatzen edo plazer artzen borondatea pensamentu gaixtoan, ori ere da konsentitzea. Irugarrena da noiz ta sentiturik bere baitan tentazioa, usten duen errepugnatu gabe borondateak; anbat da ori nola konsentitzea. Ala nola ikusirik batek bere abrea dañuetan, uz balez geldi deus in gabe atrazeko, klaro aski da konsentitzen duela dañuan. Ezta ain klaro beti ezaunzea, errepugnatu duen edo eztuen aski tentazioari, edo deskuidatu den, edo errenditu borondatea. Eztaki askotan personak berak segurki, ta gelditzen da dudan, naiz examinaturik ere konzienzia. Obeki entendazeko doktrina gau, para zagun exenplu iran ta luxurian. B. g. Oroitzen da bat berzearen gaizki eginas, sentitzen du bere baitan naturalki; ezpada iagotara pasatzen, ezta bekaturik oraño, baizik inperfekzione ta sandu eztelako señale. Baña iraren suak arturik deseatzen dio gaizkiren bat, edo alegratzen da ortas, edo egoten da an bere baitan erretzen odioan ta errenkorean arren kontra; ori guzioi da konsentitzea ta bekatu. Zer in bear da? Ez eman lekurik irari, errepugnatu, edo egin akto kontrarioak. Jauna, orren amores nai dut amatu ene proximoa, dena dela; eztiot nai gaitzik, in bezo ongi arri ere, ta niri ere bai etc. Bere ariora diot luxuriasko tentazioetan, ezi deabruak tentatzen duen bekala sobra iras ta odios, tentatzen ere du sobra amores; sobra gogorres oroat, oroat sobra beratxes, galtzeagatik arimak edozein gisas. Guzia da su ematea, ia ikatzesko sua, ia azufresko sua. Gogoratzenzaiolarik, bada, edo paratzen imajinazioan zerbait kastidadearen kontra, deseatzen barin badu, edo naiz ez deseaturik, barin badago artan gogoa zebatzen ta gusto artzen, ala nola mormota inmundizian iraulka, edo sentituaskeros tentazioaren sua, barin badago ajolaik gabe ta errepugnatu gabe, deus dilijenziaik in gabe kenzeko bereganik, ala nola animale bat dagona geldi, arraskatzen dutelaik non duen atz, ori guzioi da konsentitzea, ta bekatu mortale. Zer in bear da bada? Errepugnatu, biotzes aborrezitus gauza debekatua; edo despeitu gogotik instantean, prokuratus borratzea memoriatik, edo paratus pensamentua berze gauzetan, dela Kristoren pasioan, dela infernuko penetan; edo itzuli Jangoikoagana sines: Jauna, goarda benaza, ez nuke nai berorrek nai eztuenik, etc. Da ere on enkomendatzea Ama Birjinai, aingiru goardiakoai ta nauzun sanduari; baitare paratzea belauriko, dagolaik bakarrik, apatzea lurra, golpatzea bularra, señalatzea gurutzearen señalea, edozein penitenzia egitea; baña prinzipalena lendanik goardatzea ortarako diren zebo ta peligroetaik. Preziso dena ez erorzekos mortalean da, ez admititzea borondateak debekatua. Admititzen bada, naiz instante bates, da mortale; despeizen bada, da merejimentu.

        Lotsagarri dire ta lastimagarri zenbait sanduek eta sandek pasatuzusten martirioak jenero gontan deabruaren medios, Jangoikoaren permisios triunfarasteko bere soldado balienteak aragi flakoan infernuaganik. Ain urruti egon zire errenditzetik, ezi naiago zute erre balezkite bizirik, zatika, ta tormenta balezkite milla maneras gorputzetan, ezi ez deabruaren tentazio gaiek sentitu. Ala dilijenziak ere inzuste miragarriak garaitzeko, batzuk sarzen zirela estanke izoztuan, nola San Patrizio, San Bernardo, etc.; berze batzuk lar eta maldaetan urtikizen zirela biluxirik, nola San Benito, San Franzisko, etc.; berze batzuk mortifikatzen zirela anitz barus, penitenzias, tormentus, nola San Pedro Alkantara, Santa Teresa, Santa Katalina de Sena etc. etc. Guziak enpleatzen zirela humildadean ta orazioan kontino Jangoikoai, goarda zezkien. Ezin zezokelaik paratu imajinazioan San Franzisko Xabieri, idatzarririk zegonean, pensamentu desonestorik deabruak, lotan inspiratu zio amets gaixto bat; baña sanduak lotan ere ainberze indar egin zue erresistitzeko, ezi odola saltaturik agotik eta sudurretaik, idatzarri ze lotsarriturik klamatzen Jangoikoai... Baña eskriba ta fariseo gaien gisara, kaso ia iteuntenak jendeen begies, ezi Jangoikoarenas, aisa arrapatzentu sekretoan ta pensamentu gaixtoen lekedan infernuko eixtariak. Ia dena, eztu deabru-bearrik eztuenak beiratzen Jangoikoai ta beldur izaten leku guzietan, ezi bera beretako deabru aski da. Erorzea aisa, ez aisa ezauntzea bere gaitzaren gaixtoas. Konfesatzea ongi nekes, nekesago emendatzea on presumituak munduaren begietan, okagarriak Jangoikoaren presenzian; ezpazarate eskriba ta fariseoak baño obeak, dio Jesu Kristok, etzarate sartuko zeruetako erreinuan. Ezin kontaala dire eskarmentuak. Kontatuko dut bat lastimatzen nauena leitzeunten aldioro (Claus. p. 3. Cath. c.2). Austrian ze estudiante bat noblea, humila, modestoa, birtuosoa, guzien exenplu ta txoil amablea, ta ala amatzen zue partikularki bere maestruak, baize sazerdote bat. Zue bokazio sarzeko errelijionean, ta sartu bear zuen bezperan, zelebratzeko bekala despeida, disponitu zute buratsoek konbita andi bat musika ta danzaeki postrean. Ala, deabruaren inbidias Jangoikoaren festa andienak korronpitzen dire munduko festa urrintzueki, eman dakion deabruari honra ta gasto ia noiz eman bear zen Jangoikoai. Eliza Sandak paratutu mezak, kantak, prozesioak ta solemnidadeak, zeñeki honratu ta festejatu Jangoikoa egun goietan berexki; triposkeriak, banidadeak ta aragiaren konforme diren alegranziak nork nastekatutu? Ikusirik an bear etzirenak, ta gogoan sarturik, joanik guziak nor bere etxera, etzinze ura ere ia despeiturik joateko biramonean nobiziadora. Biramonean, argi zabaldurik, ura ez jaikitzen, bereak esperatzen akonpañatzeko; berantetsirik ia, deitzeunte bere izenas, ura ixil; tiratzeunte besotik, ura geldi sentidoik gabe, itz bates, ilozturik. Pensa jendearen aflikzioa etxe gartan! Zer lastima! Bitarteo, konsolatzen zire pensatus zerura joan bide zela ain gaste ona; aingiru bat ia, ziote. Bai, zauste beira. Xakinik desgrazia bere maestruak, ain maite zuenak, sentitu zue lazki; ezta berze erremediorik, erran zue, noaie aplikatzera meza sandua, por si akaso barin badu arima on garrek purgatzeko zerbaitto. Prebeniturik doaie sakristiarat; idikirik ataria sentitzen du erxten diotela berla; berriz idiki, berriz ertxi, ta ala irur laur aldis. Zer da au? sospetxatzen du dela berze munduko gauzaren bat. Nor da? dio. Jesu Kristoren izenean erresponda nor den ta zer nai duen. Errespondatzen dio triste: Ah! Aita, berorren diszipulo izana naiz, joan den gauean il dena. Sufrajio eske eldu zara? erraten dio ark: inen dizut al guzia. Orduan arimak: Ai, nitas! Deustas ezin balia, nagolaik kondenaturik sekulakos. Sazerdoteak ontara arriturik: Nola da posible galzea ene mutikorik obena, guzien exenplu zinana ta malizia-gabea? Ark errespondatu zio: Egia da, eznue galdu bataioko grazia bart-artaño; baña bart, beñere ez bekala, emastekien dibersio gartan aiturik ta ikusirik bear etzirenak, gero etzinondoan paraturik imajinazioan, konsentitu nue gauza debekatuan. Loak arturik kontriziosko doloreik gabe, lo negolaik, zainbat lerturik, ito nau odolak ta idatzarri naiz infernuan kondenaturik Jangoikoaren justizias. Au erran ta desaparezitu ze. Eskarmenta ez fiatzeko on izatean munduaren alzinean solamente, bai Jangoikoaren begietan, zeñek kondenatzenba gaitu, ezkaitu libratuko niork; eta niork ezkaitu galduko, arzenba gaitu Jangoikoak bere grazian orai, ta gero bere glorian.

 

aurrekoa hurrengoa