www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo Dominica 14.
post Pentecostem.
De serviendo uni Domino Deo

 

Nemo potest duobus Dominis servire. Math. 6

 

        Egungo ebanjelioan dio Jesu Kristok ala: Niork ez dezake zerbitzatu bi nausiei, zeren ezi edo bata gaizetsi ta berzea onetsiko du, edo bata aguantatu ta berzea despreziatuko du. Ezdezakezie zerbitzatu Jangoikoai ta mamonai. Orgatik erraten diziet etzaistela egon afanaturik zer jan, ta zer jaintsiko duzien. Agian anima ezta ia ezi janaria? Eta gorputza ia ezi tresena? Beira zeruko egasteak, ezpaitute eraikitzen ta ez igitatzen ta ez biltzen graneroetan. Eta zuen Aita zerukoak mantenitzentu. Eztuzie ia balio zuek, aiek baño? Eta nork zuetaik dezake añaditu ukondo bat ia bere talluari diskurritus? Bada bestimentas zergatik zauste afanaturik? Konsidera kanpoko azuzenak nola azitzen diren; eztute trabajatzen ta ez errokatzen; baña diot Salomon bera ere bere gala guziareki etzegola jaintsirik ain ongi nola ebetaik bat. Bada kanpoko belar bat, egun dena, ta biar sura botatzen dena Jangoikoak ala bestitzen badu, zenbat ia zuek fede gutitakoak? Etzaustela bada afanaturik kabilatzen, zer janen dugu, edo zer edanen dugu, edo zereki bestituko gara. Ezi ortan paratzeunte gogoa mundukoek. Badaki zuen Aitak oriek guziok beartu ziela. Beras len lenik prokuratu Jangoikoaren erreinua, ta beraren justizia, eta oriek guziok emanenzaizkizie gañetik. Orra ebanjelioa. Eztaien gaizki entenda, bego xakinik, eztela emen erreprehenditzen trabajatzea sendoki atratzeko gorputzaren sustentua, ez, baizik sobra afanatzea, exzesoa, kuidado ia paratzea gorputzaren ezi arimaren. Gizona da jaioa trabajurako, ta Adan gizon lenbizikoari Jangoikoak eman zio sentenzia: Zeure kopetako izerdis atra beauzu zeure ogia. Baña alako maneran bear da prokuratu bizitza gorputzarena, eztaien sobra afana, baizik egin inala. Konfia Jangoikoan, dei Jangoikoari, ta eutxi kabikoari. Jangoikoa len, gero gañarakoa. Ikasirik au, segitzeko saluta zagun Ama Birjina. Abe Maria.

        suponitzen da egungo ebanjelioan gizon jaio denak mundura preziso duela zerbitzatzea bietaik bati, edo Jangoikoai edo Jangoikoaren kontra denai; eta nola zerbitzuak baitakar trabajua, beras eztaike exkusa trabaju ia edo gutiagotik, eman daien Jangoikoai, edo eman daien kontrarioai. Biei bateo ezin eman, dio Jesu Kristok; ezdezakezie zerbitza Jangoikoai ta mamonai. Mamona deizen omen dire lurreko ondasunak eta gananziak (Aug. hom. hui. dominicae). Ezpadaike zerbitza ondasun ta gananzia lurrekoei Jangoikoareki bateo, zenbat gutiago munduai, demonioai, aragiai, bizioei ta bekatuei? itz bates, Jangoikoaren kontra denai eta orra desengañu andi bat emanik dabilzanei erdikal ta aldian bekala, ia Jangoikoaren, ia kontrarioaren. Suponiturik au guziau, aipa zagun zer den zerbitzatzea. Zerbitzatzea da nausiaren borondatea kunplitzea, manatzen duena egitea, arren gogora ibiltzea, trabajatzea, etc. Orai ia oiu iten du Eliasek: Noiz arteo zabilzte maingika bi aldetara? Zuen nausi barin bada Jangoikoa, segi au; berzerik barin bada, segi ura. Ebanjelioan pintatzen du Jangoikoaren nausi ta aita ona, gutas duen probidenzia, bear dugun konfianza, ta izain dugun gananzia; baña erresolbitzeko arras ematera Jangoikoai bere zerbitzuko, noaie paratzera klaro erkadan zenbait motibo obligatu bear gaitutenak.

        1ª. Bera nor denagatik, Jangoikoa guzien jaun ta jabea, zeñi zerbitzatzen dioten serafinek, aingiruek, zeruek, iruzkiak, izarrek, ta gauza guziek gogotik, ta demonioek ere nai baute ezpaute. Jaun bat ain amablea ta admirablea, ezpaita mirik explika dezakenik. Ongi dagokigu zerbitzatzea bere Majestadea zeñi zerbitzatzea ta erreinatzea. Ditxosoa nork zerbitzatzen dion, nausi onari zerbitzatzen dio. Bera baitan aurkituko du nai duen guzia. Kuadratzen zaizu grandeza ta Majestadea? Ain errege andia da, ezi guzia beraren aldean kontu deus eztirela, ta bere pajeak ta zerbitzukoak itentu ia ezi munduko enperadoreik andienak. Kuadratzen bazaizu podorea, ain poderoso da, ezi solamente nai izateareki egintu diren gauza guziak, ta in dezazke millaka ia ere, ta oroat desegin, nai badu; ta beraren podores lurreko gizon pobre batek dezake nai duena, ta ez dezoke erresisti infernu guziak. Kuadratzen bazaizu ontasuna, ain ona da ta noblea niork deseaala ta pensaala baño ia neurririk gabe eztena ukatzen den pobreenai ere. Kuadratzen bazaizu benignidadea ta miserikordia, ain benigno ta miserikordioso da, ezi ofenditu duena anitz denboras ere admititzen du negar guti baten medios bere grazian. Kuadratzen zaizkizu ondasunak? Ain aberatsa da, ezi da ondasun guzien iturria, ta niork eztu deus ere onik ezpada bera emanik, ta ezta pobretzen emanes, ta itzul dezake nai badu loia urre, arriak perla prezioso. Kuadratzen zaizu liberaltasuna? Ain liberal da, ezi eman naiak dago beti enfadatu gabe emanes, ta kejatzen da gure ez eskatzeas. Kuadratzen zaizu edertasuna? Ain ederra da ezi beraren ikustean dago sanduen gloria, ta ezin daizke aspertu beira egones eternidade guzian, ta bere edertasunaren erraiñu bateki itzuliko zaitu ederrago ezi iruzkia. Kuadratzen zaizu erregalo ta gusto? Ain gustoso erregalatua da ezi tanta bat txastarazirik munduko trabaju guzien erdian sanduei, zoratzentu kontentus, ta gustoaren utses ez lezakete senti erre balezkite ere bizirik bitartean. Kuadratzen zaizu amore? Ain amoroso amante da, ezi bereak tratatzentu kariño miragarriareki, ta dauzki bere besotan, ta bere biotzean, ez usteko sekulan, ezpadute berek usten lenik. Kuadratzen zaizu? Baña noiz akaba? Pensa nauzun guzia, ta guzia aurkitukouzu Jangoikoan. Tontoegi ezpazara, naiko diozu zerbitzatu.

        2ª. Kriazioagatik, zeren Jangoikoak kriatutuen zeruak, lurra ta gauza guziak, baitare gu bere imajina ta semejanzara. Berak emana dugu arima ta gorputza; berak emana dugu memoria, entendamentua, borondatea; berak emanak begiak, eskuak ta sentido guziak; berak emana den guzia gure baitan barnetik eta kanpotik. Nekazariak bere alorrean plantatzen badu planta bat, dretxo du arren fruituetara, naiz Jangoikoa den ekarrarasten diona fruitua. Zenbat ia gizonaren obra, itz, afekto, pensamentu ta gauza guzietara du dretxo Jangoikoak, ta guziok bear dire enpleatu beraren zerbitzutan? Ezperen ladronkeria iten zaio.

        3ª. Konserbazioagatik, zeren kriatu bekala, konserbatzen baikaitu Jangoikoak gu kontino bizi guzian emanes atsa, argia, sustentua, indar ta gañarakoak, falta balezagu istante bates, istante gartan baikinazke ilak. Eta orra istante adiña fabore, atsaldi bezanbat obligazio; eta orra gure esker gaixto desatinatua ofenditzea Jaun gura, zeñen menean gauden ia ezi amaren menean aurra daramana sabelean. Konta onen gañetik goardatzea infinizio bat iltzeko peligroetaik, sendatzea eritasunetaik, etc. Nola dezakegu ofendi bere Majestadea? Nola beraren mertxedes bizi ta zerbitzatu beraren kontrarioai?

        4ª. Preserbazioagatik, zeren preserbatze gaituen anitz bekatuetaik, eta agian libratu kondenatzetik mereji zuena kondenatzea. Jangoikoaren milagro andia da mantenitzea bere besoetan botatu gabe infernura gizon eskergaitza iten diona asko ofensa. Utzi balu erorzera, ta gero andik atra, estima lezake. Bada ainberze da ez ustea erorzera, nola erori ondoan atratzea; ta ala infernutik atrea bekala ango markareki bear du ezaundu bere burua kondenatua bekala bereganik, ta estimatu ta zerbitzatu ia Jangoikoa libratu duena.

        5ª. Erredenpzioneagatik, zeren erredimitu baiginduza Jangoikoak, gu galduak ginalaik. Zer da erredimitzea? Da erreskatatzea berea pagatus kostua. Baña nola? Au da arrizuen duena nornai ongi pensatzen badu. Gizona galdu ze deabruai obeditus, ta Jangoikoa ofenditus; eta ofenditua bera bere karidade geiegiagatik jautsi ze bere tronotik, egin ze gizon, nausi andia esklabo bestiturik gure zamarras, ta ia dena, bekatariain semejanzas, pagatzeko bekatarien partes libratzeko esklabo billau bekataria; bizitu ze trabajutan, iltze pena andietan, utzi ze preso lotzera, maltratatzera, lixtukatzera, azotatzera, guruzifikatzera, ta akabatzera indignoki. Pensa ia etzegoken ongi bere glorian, utzirik or konpon zeiela bere ofendizala, nai bazue galdu gal zeiela! Pensa ia eztiogun obligazio serafinek baño ia gizonek, honraturik beraren aikotasunas gureki, ta libraturik beraren kostus.

        6ª. Bokazioagatik, zeren deitu, berexi, ta markatu gaituen bere kristio, bere etxeko hume, ta onetsi erregalatutako. Zoaste kontatus ontan sarzen diren mertxede ta fabore andiak, paratu gaituelaik salbazioko bidean bear dugun guziareki beti ongi izateko, utzirik ainberze ta ainberze perdizioaren dilubio unibersalean. Pensa zer ia mereji ginduen guk aiek baño. Pensa obligazio berex duguna kristioek estimatzeko ta zerbitzazeko Jangoikoa.

        7ª. Justifikazioagatik, zeren justifikatzeko nai dugulaik utzitigun medioakabasto, au da, sakramentuak barkatzeko bekatuak, ta itzulzeko bere graziara. Bekatu mortale bat admititu orduko personak, zezake istantean dretxos kondena. Jangoikoak eztunai izandu, baizik utzi bere odolaren birtutea sakramentuetan borratzeko gure kondenazioaren sentenzia, ta salbatzeko, noiznai urrikiturik itzuli gaitzen gure gaizki egina konfesatus. O nausi ona ta onegia gaixtoendako ere!

        8ª. Alimentu erregalatu ematen digunagatik bere maiean gañarakoen gañetik. Zein da au? Bere gorputz ta odol preziosoa altxaturik ogi ardoen idurian. Nausi obenak munduan eztu egiten ia, baizik jarrarastea esklaboa bere maiean ta janarastea berak jatentuen erregaloetaik. Non da alako nausi, alako arzai, alako aitarik edo amarik azitzen ta erregalatzen duenik bere esklaboa, ardia edo humea bere gorputz ta odol propioeki? Alakoa da sollik Jesus. Ô res mirabilis! Gauza admirableak! jaten du Jaun ona esklabo humil ta pobreak!

        9ª. Predestinazioagatik, zeren predestinatu gaituen bere gloriarako. Au zierto eztaike xakin, bizi garen bitartean; baña daike esperatu señaleen konforme, iten digunak ainberze fabore, inedigula guzien korona, baita gloriaratzea bere denboran. Emanendigunaren prenda ederra da eman diguna, bere odola pasioan, bere bizia gurutzean, bera den guzia sakramentuan. Naibaginduza utzi galtzera, bazuke justoki askotan; orai dakusagu konserbatu, preserbatu, kristiatu, faboratu gaituela, da señale salbatu nai gaituela. Zierto dena da zerbitzatzen dionak eztuela galduko bere alokairu ona.

        10ª. Laur azken finengatik, logratzeagatik iltze ona, juizioan sentenziaa ona, infernuko pena eternoetaik libratzea, ta gozatzea Jangoikoa bere glorian. Au guziau niork ez dezakegu eman, ezpada sollik Jangoikoak. Beras bear diogu berai zerbitzatu beragatik eta geurengatik. Baña eztakiongatik niori gogoratu zerbitzuonen probetxuak datozila gero solamente, ikuskigun datozinak presentean.

        1ª. Birtutearen ona, ezi ona beti da on, ezpalitz ere ez premiorik, ez kastigorik. Ongi eginas ezta urrikirik, ez beldurrik, ez alkerik. Ongi egiten duena atra daike suelto noiznai ta nonnai zeruaren ta munduaren alzinean.

        2ª. Probidenzia amorosoa Jangoikoak duena ones bere zerbitzukoes, ezpaizaiote kenduko bilo bat ere burutik gaitzes; eta naiz permiti zenbait trabaju munduan, guzioi da aien onetan. Gaitzak ere on, zer ia daike desea?

        3ª. Espiritu sanduaren grazia, amore ta agrado dutena Jangoikoaren begietan. Zuk maite Jangoikoa, ta Jangoikoak maite zu, zer ia nai dezakezu? Etzaitela beldurtu, Maria, erran zio San Gabrielek, zeren aurkitu duzu grazia Jangoikoaren begietan. Jangoikoa barin bada ene fabore, nor ene kontra? zio San Pablok.

        4ª. Zeruko argitasuna ematen zaiotena, eztabiltzan itsuturik ilunbetan mundukoen gisara, baizik ezaunzeko ongi Jangoikoaren bidea, munduaren banidadea, ta gauzan (sic) diren bekala, ta ala manteni daitzen konstante zeruraño.

        5ª. Jangoikoaren konsolazio, gozo ta alegranziak komunikatzentiotenak biotz-barnean aldiska dulzatzeko trabajuak, de manera ezi alegregeago dire onen negarrak ere, ezi gaixtoen dibersio ta kontentu guziak. Ia eztuten konsolazale ona, konsolatzentuelaik iltzerakoan ere. Zein guti ala alegrazen diren mundukoak ilzerakoan.

        6ª. Konzienziaren sanidade, sosegu ta alegria Jangoikoaren presenzian, esperanzareki maite tuela bere Majestadeak. Oneki konsolatzen dire emengo trabajuetan. Zein kontra gaixtoak, ezpaitaizke sosega, ezpada ertxis begiak, ta atzendus bere gaitza! Konfianza sano seguro dutena onek salbatukotuela beren Jaunak; au da ala nola zeruko atxon bat sentiarasten diotena arara baño len. Kontra berriz gaixtoen konfianza banoa da, ta azkeneko hozpintzen da, ta eriotzeko tranzean sentiarasten diote infernu-urrin bat aflikzio, ta kongoja, ta desesperazioetan.

        8ª. Onen libertade egiaskoa, au da libre bizitzea munduko pasioneen ta gauzen prisioneetaik. Agidaiena agi, datorrena datorla, joandaiena joan, eztute tristura sobra. Kantatzeunte Santa Teresareki: Deusek etzaitela turba, deusek etzaitela lotsa; guzia pasatzen da, Jangoikoa mudatzen ezta; Jangoikoa duenari deus etzaio falta, Jangoikoa sollik aski da; pazienziareki guzia erdexten da.

        9ª. Aditzea Jangoikoak bere sierboen otoizak, ta faboratzea bear-orduetan. Guzia dezaket indar ematen didanareki, dio San Pablok. Guzis poderoso bekala da duena bere fabore guzis poderosoa. Guzietan akuditzeunte Jangoikoagana, humeak aitagana bekala, ta Jangoikoak iten diote bear den guzia.

        10ª. Jangoikoak bereei asistitzea lurreko gauzetan ere, ta azkenik eriotzeko lanzean bearren bearrenean. Arzentu aien arimak bere besotan, justorum arima in manu Dei sunt etc. Ta eztiote gaizkirik eginen eriotzeak ere. Bake ta sosegu onean lokarzen dire Jangoikoan, eta ori da sanduen iltzea. Berzerik ezpalitz ere, solamente onengatik bear ginduke autatu zerbitzatzea Jangoikoai. Kontra izain dute guzia, zerbitzatzendiotenek kontrarioai. Jangoikoak digula azertatzeko grazia.

        Diot bada berriz ere, zerbitzatzen dionak Jangoikoai, Nausi onari zerbitzatzen dio. Adiskide ona du duenak adiskide Jangoikoa, ta amatzentu bere amazaleak, bere eskutik dauzki ta bere biotzean; bitarteo ez biziak, ez iltzeak, ez onek, ez gaitzek ez dezokete gaizkirik egin sekulan. Exenplu dugu on izan ta izanen direnetan munduaren prinzipiotik azkeneraño, naiz aien bizian aldiskaturik gustoak eta penak, onak eta gaitzak, ala nola tela bordatuan lore ta kolore diferenteak, beti idukitu bereki Jangoikoak, ta azkeneko atratu ongi, ta seguratutu betiko deskansuan eta glorian. Zoaste beiratus jenerazios jenerazio Jangoikoarenak, Noe dilubio unibersalean, Josef Ejipton, Moises desertuan, Tobias kautiberioan, Dabid desterruan, Jonas itsasoan balearen sabel-barnean, Job estrabillean, Daniel leonen kubilan, Susana arrikatzeko peligroan, San Pedro ta San Pablo karzelean, martirak beren martirioan, konfesoreak beren bizimodu sanduan, birjinak beren erretiroan, ta sandu guziak munduaren desprezioan, ta Jangoikoaren beldurtasunean nola triunfante atratuen beren Nausi onak, ta koronatutuen glorias aingiruen ta gizonen alzinean. Kontra berriz banoak ta gaixtoak bizitu direnak deabruaren, aragiaren ta munduaren konforme, eztire pasatu emen trabajurik gabe, ta orai daude penatzen erremediorik gabe, pagatzen diotela beren nausi infernukoak zerbitzu egina tormentuen soldatareki eternidadean. Jangoikoaak egin gaizala gu bere zerbitzuko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa