www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 5ª
post Epiphaniam.
De justis et injustis

 

Simile factum est regnum coelorum homini,
qui seminavit bonum semen etc. Mat.13.

 

        Egungo ebanjelioan dio Jesu Kristok parabola gau: agitzen da Zeruetako erreinuan ala nola gizon bati, zeñek eraiki zuen azi ona bere alorrean. Baña lo zeudelaik jendeak, etorri bere etsai edo enemigoa, ta eraiki zue zizaña gariaren ertean, eta joan ze. Azi zelarik belarra, eta eman fruitua, orduan agertu zire zizañak ere. Nirabe zerbitzukoek erran ziote nausiari: Jauna, etzue eraiki azi ona bere alorrean? Bada nondik ditu zizañak? errespondatu ziote: Gizon enemigoak egin du langoi. Nirabeek orduan: nai du goazin, ta bilzkigun? Nausiak: Ez, eztadien agi biltzean zizañak atratzea bateo zañetaik garia. Uzkizie biak azi daitzen igita-denboraraño; orduan igitarleei manatuko diotet: Bildu lenik zizañak, ta lotuzkizie paxuka erretzeko, eta garia billa ene granerora. Onaraño da ebanjelioa. Dirudi aisa-eder azaletik entendatzea nekazariek ere; baña onen mamia, au da signifikazioa zer adiarazi nai ote digun, ori ezta ain aisa. Baña Jesus onak berak artu zue ontzat explikatzea, apostoluek eskatzeareki berex. Aizagun. Eraiki duena azi ona, dio, da Birjinaren Semea, au da, Jesus bera. Alorra da mundua. Azi ona dire erreinuko humeak. Zizañak gaixtoaren humeak. Enemigo eraikituena ebek da deabrua. Igita-denbora munduaren akabanza: Igitarleak aingiruak. Bada ala nola biltzen baitire zizañak, ta erretzen suan, ala izanen da munduaren akabanzan. Birjinaren Semeak bialikotu bere aingiruak, ta bildukotuste beraren erreinutik eskandalo guziak, ta gaizki-egilleak, ta botakotuste susko lezera. Ibi erit fletus. Orduan justoek istargituko dute nola iruzkiak beren Aitaren erreinuan. Duenak bearri aditzeko adi bez. Guziok dire Jesu Kristoren itzak. Anitz, ta guzia inporta zaigu entendatzea ta goartzea. Goazen ortara, suponiturik lenik, zeruko erreinua mundu gontan deitzen dela Eliza edo kristiandadea San Gregorio andiaren ustes, ala nola berze munduan baita sanduen gloria. Goazen salutatzera Maria Santisima, eskatus bateo bear dugun grazia. Abe Maria.

        Jangoiko andiaren alorra dela mundu gau, ta eraiki duena ontan dela Jesu Kristo, da klaro-eder. Orai azi ona deitzea onak erreinuko humeei zergatik? Zeren baitire Jangoikoaren humeak predestinatuak erreinatzeko errege gisa gloriako erreinuan Jangoikoareki. Zizañak, berriz, gaixtoaren humeak, zergatik? Zeren Aita bekala baitute deabrua bizi direnak arren konforme (Joan 8). Zizaña da zañen sitsa, edo zain galzen duena azi ona. Alakoak dire arima gaixtoak ta galzaleak Jangoikoaren alor gontan. Utrum ego, et tu? An semen bonum, an zizanium?.

        Emen dire erreparatzeko laur edo borz gauza: 1ª Jangoikoaren alzineko eztela distinziorik, den noble edo komun, den ar edo eme, den sano edo eri, eder edo itsusi, aberats edo pobre, andi edo txipi, ta alakorik; baizik nolakoa den arima, edo biotza. Gizonek beiratzentute gizonaren kanpoko aldetik direnak; Jangoikoak barneko aldetik. Ori da inporta dena, ta ez gañarakoa. Alde gontaik arraziatzen du ederki San Agustinek beti bekala. (s.12. De Verb.D.) Gauza onak naituzu izan, ta zeurorrek eztuzu nai ona izan. Eztakusazu bear zarela alketu zeure gauza ones, barin bazara gaixtoa zeuroi? Zer gauza da nai zindukena gaixto? Ez bat ere. Nai zinduke ona osasuna, ona iduria, ona bolsa, ona etxea, ona familia, ona konsortea, onak zerbitzukoak. Nai zinduke ona fama, ona alimentua, ona tresena, azkenean galzakorda ere nai zinduke ona. Ta alaere zeure arima eztuzunai ona! estima zazu otoi zeure arima ia ezi galzakorda. Zeure gauzak al baleizke mintza, erranen lizukete, ala nola zuk nai gaituzun gu onak, guk ere nai dugu jabea ona. Zure kontra kejatzen dire Jangoikoai ixil ixila: Jauna, berorrek emantio oni ainberze gauza on, eta berau da gaixtoa. Zer balio dio duen guziak, ezpadu berori? 2ª Arimak ain diferente direla, nola aurpegiak. Nekes aurkituko dire bi aurpegi guzis bardinak. Oroat bi arima. Baña solamente malizia grabeak edo mortalak, itzulzen du zizaña Jangoikoaren begietan; ala nola garia, naiz ez izanik ain auta nola berze bat, gari da. Baña aski ere da kulpa bat mortala, itzultzeko zizaña. 3ª da, zein diferente diren arima batzuk berze batzuenganik Jangoikoaren alor gontan, diot, munduan, guziok garelaik aragis ta ezurres konponduak, guziek dugulaik bardin jaiotzea ta iltzea. Alaere o gauza miragarria! Batzuk ain ain suberboak, berze batzuk ain humilak. Batzuk ain kodiziosoak, berze batzuk ain liberalak. Batzuk ain luxuriosoak, berze batzuk ain kastoak. Batzuk ain asarre mendekosoak, berze batzuk ain bake, manso ta sufrituak. Batzuk ain onak ta sanduak, berze batzuk ain gaixto galgarriak. Batzuk bizi direnak erretiraturik laur pareteen ertean, orazio ta penitenzia kontinoan, berze batzuk ain arro suelto bizioen zebo guzietan. Batzuk ain Jangoikoaren beldur, ezi emanen baitute bizia ez iteagatik ofensa bat; berze batzuk ain ajolakabe, ezi egiteagatik emanen baitute diru ere. Batzuk en fin afanaturik onzeko berak eta berzeak, berze batzuk ain zoraturik gaixtazeko berak eta berzeak! Nork eztu adbertitzen diferenzia gau? Ta por konsigiente azken finarena? 4ª Deitze gura azi ona gari. Zergatik ote? Zergatik zerurako azi ona diren sanduek bear baitute pasatu emen gariaren gisara. Garia lenik botatzen da lurrean, ilzen da an, ta orzirik pasatu beartu neguko erauntsi, elur, ekaitz, otz ta itzotzak. Gero udako beroak sekatu arteo. Gero ebakitzea igitaias, gero eulzian oñen ta estrazien pean, aizerazea gero. Ta maian presentazekos, oraño bear da iotu errotan, oratu oraimaian, ta erre labean. Ala justoa presentazeko Jangoikoaren maiean bear da progatu asko maneras. Azkenik dena dela zuen alorretan, baña Jangoikoaren alor gontan dena da baitaike azi ona mantenitu on, nai badu, ta itzuli ere bai zizaña, nai duelaik, ezi nai ezpadu berak, niork ez dezake galarazi. Eta nai badu, zizaña ere itzuli daike gari.

        Azi ona eraiki zuela bere alorrean, dio Jesu Kristok, zeren doktrina, legea, sakramentuak paratu zitue onak; ta gizona ere atra ze ona beraren eskutik. Baña lo zeudelaik jendeak, au da, deskuidatzeareki gizona, enemigoa ezpaizego lo ta ez deskuidaturik, etorri ta eraiki omen zue zizaña, au da, inspiratu bizioa ta malizia ariman. Ta ala gutibana doaie azi ona biurtus zizaña. Prinzipioan azibañolen ezta ezaunzen ongi; beldur, alke, ta hipokresiaren kapas estalirik disimulatzen da. Baña aziaskeros belarra, itz ta akzioneen fruitua emanaskeros, agerzen dire bizioen zizañak ere.

        Jangoikoaren ministroek prokuratu zutenek mantenitzea Jangoikoaren azi ona, ta azitzea ongi persona aurzutuan ta gastezutuan, ikusirik gero galmendea, erraten diote: Jauna, etzue eraiki azi ona bere alor gontan? Bada nondik du zizaña gaixtoa? Gizon enemigoak egin du lan gaixtogoi, dio bere Majestadeak. Ezta zer botatu kulpa Jangoikoaren gauzei, bai personaren ta deabruaren maliziai. Emasteki buruxola iratuak dio: O ardo madarikatua, ikusirik sobra edateuntenen desordenak. Baña gaizki errana da ori, ezi ardoa da Jangoikoaren kriatura ona, ta eztu ardoak kulpa, baizik gaizki usatzen duenak. Ezperen, oroat erran leike, madarikatua sua, zeren oneki erretzen diren etxeak eta arbolediak. Madarikatua burriña, zeren oneki ilzen diren jendeak. Madarikatua txokolatea, zeren onen kasos datozin etxeen kalteak. Madarikatuak emastekiak berak, zeren aieki iten diren bekatuak. Baña, guziok dire gaizki erranak, zeren eztute kulpa Jangoikoak inikako gauzek, baizik gaizki usatzentuen personak deabruaren inspirazios.

        Da erreparatzeko diola ebanjelioan: Gizon enemigoak in du langoi, ta explikazioan gero, enemigoa dela deabrua. Nola da au? Deabrua da enemigo, baña ez gizon. Nola dio, bada, gizon enemigoa? Adiarasteko zizañen lan gau deabruak iten duela, ez bakarrik, baizik gizonareki bateo. Deabruak inspiratu, gizonak admititu; orra gizon enemigoa beretako. Baña bere borondates. Ezi ezpalez nai berak, ezin gaixta lezake deabruak. Deabrua, dio San Agustinek, da ala nola tzakurra loturik katean; badezake in aunka, badezazke ortzak irrika. Baña ez dezake niolatere egin ozka, ezpada urbilzen zaionai bere borondate proprios. Orra nondik den zizaña Jangoikoaren alorrean. Gizon gaixtoa, dio agudoki San Agustin berak, bi gauza bekala direla gizon ta gaixto: gizon diodana egin du Jangoikoak, gaixto diodana in du gizon berak deabruareki bateo. Orra zizaña nondik den.

        Goazen ikusis banaka. Suberbia da lenbizikoa. Eztagokio au gizonari, baita lurreko animaletto bat miserablea, mortala, egun emen, ta biar ez ageri. Arimaren aldetik du Jangoikoaren imajina ta semejanza, ta eztu on pixkarik, ezpada Jangoikoak emanik. Baña bere bekatueki zer iten du? Borratu Jangoikoaren imajina, ta deabru itzuli itsustasunes. Eta alaere dezakela izan presunzio, banidade ta suberbia? Unde ergo habet zizania? Nondik du zizañagoi? Nik errain dut. Kriatu ta paratu zituelaik Jangoikoak Adam ta Eba paraisoan nai zuten guziareki, solamente progazeko aien obedienzia, debekatu ziote jatea arbola bakar batetik. Deabruak inbidias, galdu naies, sinestarazi ziote izanen zirela Jangoikoak bekala jaten bazute artaik. Petardo izanzute, baña beti alaere aien jenerazio guziai darraio anbizione ta andinai gura.

        Ikusagun kodizian. Egun gara emen, biar edo etzi joatea dugu emendik. Bitarteo aski da prokuratzea zereki bizi ta estali; ta lograzen badugu ori, eman Jangoikoai graziak. Ezpadugu, eraman pazienzian, xakinik laster akabatuko dela emengo itekoa, ta betiko glorian izain dugula nai dugun guzia, ongi joaten bagara, ta ontas bear dela egin kaso. Baña bil ta bil emengo, nolanai dela, ia ta ia beti goseak ta egarriak ondasun lurrekoes, beti emen bizi bearbalute bekala, unde habet zizania? Nondik zizaña gau? Deabruak itsutus arimaren begiak, ez oroitzeko Jangoikoas ta bizitza sekulakoas.

        Ikusagun iran ta inbidian. Guziok gara elkarren anai-arrebak, diogulaik Aita Gurea. Kriatu gaitu Jangoikoak armarik gabe bizitzeko bakean ta amore onean elkarreki. Orgatik eztigu eman nola zezenei adarrak, nola arranoei piko tzorrotzak, nola artzei atzapar fuerteak, nola otsoei ortzak etc. Unde ergó habet zizania? Nondik da iratan ta inbidiaren zizaña? Deabruak digun odios gure galdu naies iten du emagun elkarren kontra, tiratzeko berak gure perdiziotik gananzia.

        Ikusagun perezan edo nagitasunean. Trabajatzea biziaren atrazeko gana onean da obligazio, da arrazio, da probetxu. Trabajatzea arimaren onetan ta Jangoikoaren zerbitzutan logratzeko premio sekulakoa, probetxu, obligazio ta arrazio baño ia da. Unde ergo habet zizania? Nondik floxezaren zizaña? Deabruak kutsatzen gaitu arimaren perlesia ta ektika miserable gontas bizizeko alfer, edo ezin bai in, fintasunik gabe, karraiazeko ia trabaju, betetzeko bekatus, ta joateko mundu gontaik deus onik in gabe.

        Ikusagun gulan. Jan edan prezisoa bear da mantenizeko bizia. Geiegia da gaixto gorputzaren, gaixtoago arimarendako. Dieta dela osasunaren Ama dio Doktore Maestruak. Bateo exkusatzen du anitz gastu; bateo iten da zerbait penitenzia bekatues. Gulak berriz kunpliarazis gusto txar bat dela geiegis, dela laminurias karioago den gauzas, eztu ematen osasun ta indar ia, baizik kenzen ta malgastatzen bear zena etxeko mantenuaindako. Bada, ardoa bere moduan delarik gauza on, zenbat kalte ta desorden dakar? Unde ergo habet zizania? Deabruak guzietan nastekatzen du bere benenoa, in dezagun gaitz gauza onak gaizki usatus.

        Luxurian ageri da geienik deabruaren lana, dominatzen baitu bizio gonek personetan ia ezi animaleetan. Eztu errespetorik ez estadoei, ez adinei, ez lekuei, ez gauzei. Au da zizaña galzen duena deusek baño ia Jangoikoaren alorra, ta deusek baño ia kondenatzen duena gizagendea. Ontako injeniatutu ta injeniatzentu egunoro ainberze zebo. Luxuriaren zebo dire moderia banoak; bestitze-modu indezenteak ia agertus kolkoak, ia zangoak. Onen zebo dire kanta desonestoak, itz maliziaskoak, konbersazio, komedia, danza, ta berze milla zebo kozinatzen dire luxuriaren sutegian. Unde ergo habet zizania? Nondik da zizaña gau? formatu zue Jangoikoak lurretik Adam ta Eba Adanen kostilla batetik. Ikusirik au erran zue Adanek Jangoikoaren inspirazios: Onengatik utziko du gizonak aita ta ama, ta biziko da bere andrearen konpañian. Ontan adiarazten da matrimonioaren estadoa, azitzeko humeak zerurako, paratu zuena Jangoikoak berak. Andik da afizionea elkarrengana. Baña Jangoikoak paratu zue bere neurri onean, auda, bizikidea bizikideareki, bat bateki, eta fin ones, au da azitzeko humeak zerurako. Pasazea neurrigoi, eta fin ongoi, ori da deabruaren lana. Item confusio, ne confiteatur. Non absorveat me profundum, neque urgeat.

        Zizañak dire ebek guziok, ta berze asko, baña propioki nola baitire zizañak galzen dutenak garia, ala dire arima gaixtoak galbidees, exenplu gaixtos, itzes, irris, eskarnios ta bere modus galarastentutenak kristio onak. O zer infernua! Ebetxek baitire zizañak deabruak eraikituenak Jangoikoaren alorrean galzeko eraizioa!

        Vis, imus, et colligimus ea? Ikusirik ainberze perdizio, orduan ta orai Jangoikoaren ministroek dute zelo kendu naiak gaixtoak ta gaixtakeriak mundutik. Uzkizie, dio Nausi andiak, igita denboraraño. Beartugu adoratu Jangoikoaren juizio justoak, burua kurturik. Naiz ezin entenda, zergatik dauzkien bizirik gaixtoak? Orgatik bizi da gaixtoa, dio San Agustinek, edo on daiengatik bera, edo arren medios proga daien ta obedaiengatik ona. Ezpalitz gaixtorik, zer milagro litzake izatea bat ona? Gaixtoen ertean on izatea orixe da grazia ta habilidadea. Ezpalitz izan tiranorik, non lizazke martirak? Berze alde bereala il balezki gaixto guziak, zenbat gutiago lidoazke zerura doazin baño? Ala, ezi beti izan dire ta izanen dire alor gontan onak eta gaixtoak igitadenboraraño, baita munduaren akabanza.

        Igita denbora, edo munduaren akabanza gau guziendako da munduaren azken egunean, ta bakotxaindako bera ilzen den egunean, ezi orduan kontu mundua akabatzen dela arrendako (ezi ia oroat da munduko, nola izan ezpalitz sekulan. Ala joan direnendako kontu akabatu dela mundua, ia ezpaitute itekorik emen, baizik an). Orduan, bada, manatuko diotela, dio, igitarleei, au da, aingiruei, biltzeko zizañak, ta lotzeko paxuka erretzeko suan, au da, infernuan; ta garia, baitire justoak, paratzeko zeruko erreinuan. Goazen entendatus. Aingiruak batzuk dire onak daudenak zeruan; berze batzuk dire aingiru gaixtoak desterratuak zerutik daudenak infernuan batzuk, berze batzuk or goitiko aire gortan, deitzen direnak espiritu gaixtoak eta deabruak. Onen bilzea zerura da aingiru onen itekoa; gaixtoen biltzea infernura da aingiru gaixtoena. Eta zer nai du erran lotzea paxuka? Suberboak suberboeki, luxuriosoak luxuriosoeki, ordiak ordieki, asarreak asarreeki, inbidiosoak inbidiosoeki, ladronak ladroneki, herejeak herejeeki etc. Ezi infernuan ere dire leku ta pena diferenteak kulpen ariora. Goazen orai erreparatus agitzen dena ta ikusten eztena.

        iltzen da bat; ellegatu da arren igitatzeko denbora; prest daude igitarleak nausi andiaren manamendus. Emen usteunte gorputza lurreko; ta nola guk ezpaitakigu zein den azi ona, ta zein zizaña, oroat, orzitzen dugu gaixtoa nola ona komunki. Ta agian ez ain honratuki ona, barin bada pobre. Baña an arima ona daramate aingiruek anitz enhorabuena ta alegranziaeki paraisora, baita gloria, ezpadu purgatzekorik. Baña barin bada zizaña, arima gaixtoa, prest daude infernuko igitarleak, aingiru gaixtoak. Emen gorputza eramaten da agian anitz honra ta ponpa, argi, akonpañamentu ta kantueki elizara. Ikusi duzu, dio San Juan Krisostomok, nola eraman duten gorputza emen jendeek? Nolako prozesio ta akonpañamentuareki? Bai; ta ikusi duzu nola an eraman duten arima infernuko ministroek? Ango prozesio ta akonpañamentu lamentablea? Ori ez. Bada, istantean arrapaturik nola leonek arima zori gaixtokoa, niork ezin dezakela libra, daramate loturik bere infernuko lezera, an erre ta errabiarasteko eternidade guzian. Eta gorputza ermanko dute azken igitadenboran, erresurrekzio-egunean. An izanen da nigarra ta ortzen karraskotsa, dio Jesu Kristok. Libra gaitza, otoi Jauna, alako desgraziatik. Amen.

        (Luc.16). Kontatzen du bere Majestadeak, zela gizon bat abratsa, bestitzen zena purpuras ta olandas, eta erregalatzen zen egunoro goapoki. Zela ere pobre bat deitzen zena Lazaro llagas beterik, egoten zena abrats garren atarietan nondik emain zioten ogi kozkor bat sobratuetaik, eta niork etzio ematen. Solamente tzakurrek lamikatzen zizkiote bere llagak. Agitu ze iltzea Lazaro pobrea, ta eraman zute aingiruek paraisora. Iltze abratsa ere, ta orzi zute infernuan. Andik asi ze klamatzen naies alibio zerbait: Aita Abraham, biali bez Lazaro otoi otoi, freska dezadan mia ur tanta bates, zeren bainago erretzen ta tormentatzen su gontan. Errespondatu zio: Seme, oroi zaite zeure bizian pasatu zinduzala gustoak, ta Lazarok gaitzak; bada, orai au dago gozatzen, ta zu penatzen, ezta erremediorik. Eta ala etzue logratu alibio pixka gura ere. Eta ia dena eskatu zio bial zezan mundura Lazaro ematera ango berri bere borz anaia zituenei, etzeizen ellega aiek ere tormentusko leku gartara. Errespondatu zio Abrahanek: Baituste Eskritura Sagratuak eta predikariak, adi bezkite. Ark erreplikatu zio: Ez Aita Abraham, baña joaten balitz iletaik norbait aiengana, sinestatukoute. Errespondatu zio Abrahanek, Ezpaitute aditu nai Eskritura Sagratuak eta predikariak, eztute sinestatuko, erresuzitazen balitz ere iletaik bat. Guziau kontazen du Jesu Kristok bere ebanjelioan. Doktrina eskojitua eskarmentazeko berzeren buruan, eztakigun agitu desgrazia bera geuren faltas. Eta, bada, ikusi dugu Jangoikoaren alorrean zein den gari, zein zizaña; ikusi dugu bien azken fina; estudia zagun al guzia izatean onak. Eta ez segi geienen bideas, baizik gutienas, ezi grano eskojituak guti dire zizañen ta agotzen aldean. Eta anitz lagun izateak infernuan eztu alibiatzen pena. Obe dugu penatu orai guti bat oneki, gozazeko gero beti. Zer etzindukete inen lograzeko izatea emen errege edo erregina? Ori ezin daike logra, bai ori baño ia dena, baita on izatea, erreinazeko beti Jangoikoaren glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa