www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 28.
De Deo uno et trino.
ann. 1779

 

Tres sunt qui testimonium dant in coelo, Pater.
Verbum et Spiritus Sanctus, et hi tres unum sunt. 1. Joann. 5.

 

        1. Explikaturik ia zer den Kredoa, nork konpondua ta zertako; ta, alaber, amabi apostoluen konforme amabi artikulo edo puntutan errepartiturik dagola; ta artikuloebek direla fedearen misterio prinzipalenak, orai eben explikazeko bat banaka Aitaren ta Semearen ta Espiritu Sanduaren izenean, para zagun lenbizikoa fedearen zimendua, misterio guzien misterioa, jangoiko bat bakarra irur personetan ta irur persona Jangoiko bakar batean, deizen duguna Trintate, zeñen konprendizeko osoki ezpaita entendamentu aski denik aingiru ta gizonetan; estare explikazeko mi sufizienterik zeruan ta lurrean. Sollik Jangoikoak konprehendizen du arras dena ta ez berze niork ere, (zerengatik diones San Pablok, (1. Timot. 6.) habitazen du argitasun ellega estaiken batean, zein niork ikusi ezpaitu ta ezpaitezake, zeren ezpaita kapaz bista humanoa penetrazeko ainberze erresplandores; ta berriz pasmaturik exklamazen du (Rom. 11.): O Jangoikoaren jakinduria ta zienziain ondasunen goratasuna). Kerubinek ta serafinek ikusten baitute aldezaketenes, admirazios beterik, ezin explikatus berze gisas, proklamazen dute atertu gabe: Sandua, sandua, sandua exerzitoen Jaun Jangoikoa; beteak daude zerua ta lurra orren gloriaren majestadeas. Biba, biba goraetan.

        2. Au da misterio profundo, sekreto, gora, inkonprehensiblea, zein goazilaik zerura ikustera Jangoikoaren aurpegia, ikusko baitugu geuren kapazidadearen konforme beraren argitasunareki; ta bitarteo sinestatu bai, admiratu ta adoratu, baña eskudriñatu estugu bear, zeren baitio Espiritu Sanduak proberbioetan (25), Majestadearen eskudriñazale dena oprimitu ta abrumatuko duela arren gloriak. Au da misterioa zeiñen gain diskurrizen zegolaik munduak ikusi duen entendamenturik andiena, desengañatu baizue Jangoikoak konprehendizeas. Da kasoa: Zoeie San Agustin paseatus itsasbasterrean, diskurrizen Trintateko misterioan, ta desengañutako parazen dio Jangoikoak bisionean aur bat zegona botazen kontxa bateki itsasoko uretik lurrean in zuen zulotto batera. Galdeiten dio sanduak: Zer ai zara or, aurra? errespondazen dio: Nago emen ustu zen itsasoau zulotto gontara. Errepetizen du sanduak: Zertan nekazen zara banoan aurra? Estuzu ezaunzen dela inposible ustuzea ur inmenso goiek zulo ain txiki gortara ta kontxa ain txiki gorreki? Bai? erreplikazen dio aurrak, bada, ain inposible da konprehendizea orrek pensamentuan dakarrana, Trintateko misterioa, gizonaren entendamentuas. Au erran ta desaparezitu ze, utzirik an sandua ongi desengañaturik. (Ap. Claus p.1. cath. c.12.) Eta guk naiko dugu entendatu, eta explikatu dugunek entendamentu laburragokoa ta mia ez ain diestroa? Baña zer inen da? Balaanen astoaren mia minzarazi zuen Jangoikoak (Num.12) goberna dezake gurea ere, adiarasteko, berak errebelaturik, sinestazen duguna misterio gontan.

        3. Nor da Trintate? Itz gonek signifikazen du irurekoa (edo irurtasuna, irur persona dibino direnengatik. Trintate, bada, da Jangoikoa bera, Aita ta Semea ta Espiritu Sandua, irur persona distinto ta jangoiko bat bakarra. Misterioa dago izatean Jangoikobakarra irur persona ta irur personak jangoiko bat bakarra. Lenik da jakitea zer den Jangoikoa, gero irur personak. Jangoikoa gure lenguajean da oroat nola Jaun goikoa edo gorena. Jaun da gizona gauza insensible ta animale guzien gain. Gizonetaik nor baño nor gorago da, familia batean norbait da ia; au baño ere, berriz, ia da erri guzian manazen duena; onek ere izain du superiore, erreinuan manazen duena. Beira estado militarean. Bazuk dire soldado senzillo gaien gañetik sarjentoak, aien gañetik kapitanak, aien gañetik koronelak, aien gañetik jeneralak, aien ta guzien gañetik errege. Beira Elizako jerarkian. Bazuk dire elizagizon ordena txikienetakoak, ebek baño gorago sazerdoteak, ebek baño gorago obispoak, ebek baño gorago kardenalak, ebek ta guziak baño gorago Aita Sandua. Eta emen akabazen da? Estute errege ta Aita Sanduek beren gañekorik? Bai, pasa alzina. Aingiru txikiena da ebek guziok baño gorago. Angiruetan bazuk dire andiago berzeak baño. Ta azkenean geldizen da? Ez, norbait bada, animale, gizon, errege, Aita Sandu, aingiru ta guzien gañetik, guzien Jaun, guzien gorena. Au da Jangoikoa, nondik ezpaita pausurik alzina zeren bera baita prinzipio ta fin guziena (baitauka eskribiturik azpian ta bestimentan: Erregeen Errege ta Jaunen Jaun (Apocal. 10.), zeintas erraten baita psalmo batean (112): Nor gure Jangoiko Jauna bekala, goienean habitazen duena ta bere pean dauzkiena gauza guziak zeruan ta lurrean? Zeñen aurkinzean dire jende guziak deus ezpalire bekala, diones Isaiasek (40), edo berriz arren agos berak: Zerua da nere silla ta mundua nere oñen peaña (Ib. 66.), zeñek palmo bates neurzen baititu zeruak ta irur eris jasten baitu mundu onen makina, ta baitauzki balanzan oianak. (40)).

        4. Nor da, bada, Jangoikoa? Moisesi erran zio bere Majestadeak: Ni naiz naizena. (Exod.3). Ta ala erran dezakegu guk ere: Jangoikoa da dena. Zer dio katezismoak? Jangoikoa da gauza bat ain exzelentea ta ain admirablea ezpaitaike erran ta ez pensa. Jaun bat infinitoki ona, poderosoa, sabioa, justoa, prinzipio ta fin gauza guziena. Ta iduri zaigu zerbait erran dugula? Deuserez denaren aldean. Jangoikoa da inefablea, dio San Agustinek, aisago diogu zer esten ezi ez zer den. Lurra pensazeunzu? Esta ori Jangoikoa. Itsasoa pensazeunzu? Esta ori Jangoikoa. Lurrean diren animale ta gizon guziak? Esta ori Jangoikoa. Itsasoan diren arraiak, airean bolazen diren egasteak? Esta ori Jangoikoa. Brillazen duen guzia zeruan, iruzkia, ilargia, izarrak? Esta ori Jangoikoa. Zerua bera esta Jangoikoa. Ekarzkizu pensamentura aingiruak, tronoak, dominazioneak ta gañarakoak, esta alakorik Jangoikoa. Eta zer da au? Solo erran dut zer esten. Galdeiteunzu zer den? Begiak ikusi ez, bearriak adituestuena, ta gizonaren biotzera igan estena? Nola nauzu datorren naira? Guziau dio San Agustinek (In ps. 85). Esta gauza guzietaik deus ere ta bera da gauza guziak, zeren gauza guzien perfekzioneak baitauzki bere baitan bere iturrian bekala. Bil zazie batean errege ta andi guzien podorioa ta majestadea, gizon ta aingiru guzien jakinduria, sandu guzien santidadea, kriatura guzien edertasuna; infinitoki poderosoago, jakinsuago, sanduago ta ederrago da Jangoikoa zerengatik bera da perfekzione guzien itsasoa, ta aiek beraingandik komunikaturikako tanta bat bekala. Kontuin zazie oso jenero guziak direla libruak, itsasoak ta ugaldeak direla tinta, area pikor guziak direla eskribienteak; lenago beteko lirazke libru goiek guziok, lenago akaba leike tinta gori guzioi, lenago nekaturik geldi leizke eskribiente goiek guziok, eskribitubañolen dignokiro Jangoikoaren perfekzione bat solamente.

        5. Baña nora noaie zoraturik itsaso barna inmenso gontan? aski dut doktrina aintzu explikazea. Jangoikoa da espiritu purisimo bat gorputzik gabekoa; ta ala, aipazen bada ere zenbait aldis Jangoikoaren besoa, eskua, eskuieko aldea, oñak, biotza ta alakoak, esta entendatu bear dituela errealki, baizik ala erraten da gure mintzaze modura, signifikazeko besoan podorioa, eskuan bere obrazea, eskuieko aldean honra, biotzean amorioa ta ario gontara. Da, alaber, prinzipiorik ta finik gabe gauza guzien prinzipio ta fin; bera niorengandik ta beragandik direla guziak, niork ez bera ta berak kargutu beartuela guziak. Da ere eternoa, denbora guziak baño lenago dena ta denbora guziak baño alzinago dirauena. Da ere inmensoa, nion kabizenestena ta leku guzietan dagona esenzias, presenzias ta potenzias. Esenzias, gauza guziei izatea ematen ta konserbazen; Presenzias, guziak ikusten; ta potenzias, guzia gobernazen. Baña espezialki dago zeruan ta aldareko Sakramentu sanduan. Da, en fin, Jangoikoa bakarra ta solla. Deuteronomioan dio: Aizazu Israel, gure Jangoiko Jauna bera sollik bakarra da (6). Ta berriz: Ikasazu, bada, egun ezi Jauna bera dela Jangoiko zeruan goiti ta lurrean beiti, ta estela berzerik (4). Ta berriz dio: Ni naiz lenbizikoa ta azkena, ta ni gabe esta Jangoikorik. (Isai. 11.). Oroat San Pablok: Bat da Jangoikoa, bat fedea, bat bataioa. Ezlizake denboraik kontazekos eskritura sagratuko bersoak au diotenak.

        6. Baña fedeas landara arrazioak ere demonstrazen du badela Jangoiko, ta estela baizik bat. Badela beñik bein, zerengatik norbaitek eginak dire ainberze oian, itsaso, ugalde ta gauza nola baita munduan; ta au guti iduri bada, norbaitek eginak dire gure gañeko zeruen arko eder goiek; norbaitek paratuak dire izar ainberze, ain diferente goiek; norbaitek fabrikatuak dire iruzkiaren ta ilargiaren luminaria bolante goiek; norbaitek gobernazentu ta dabilzki ain perenne ta ain ongi arreglaturik; norbaitek aldiskazentu egunak eta gauak, udak eta neguak, otzak eta beroak, lañuak, serenidadeak, euriak, elurrak, kazkaragarrak ta gañarako tenporaleak. Nork baizik guzien gobernadore supremoak, Jangoikoak? Berze gisas: Nondik datozi jaios beti ta beti ainberze jenero belar, planta, animale ta jende munduan? Beren azitik, errain didate; bai, ta nork kausazen du ekar dezan gari pikor batek belarra, burua ta ainberze pikor artan? pipita batetik arbola bat, materia likits batetik gizon bat, ta ala gañarakoetan? errain didate ezi gauzen naturale zak. Bai ta, nork eman diote gauzei naturalezagoi, ta naturalezai birtutegoi? Klaro da ezi artifize gorenak, Jangoikoak. Berze gisas. Gizon bakotxak du gorputz ta arima; gorputzean ainberze ezur, zain, arteria, erze ta instrumentu admirableak; orgatik deizen baita gizona mundu txipia. Nork du habilidade fabrikazeko alako erloxu edo makina gau gure baitan? Baña goazen arimara. Da arima espiritu bat bizten duena gorputza, ta ezaunzen da ontan ezi faltatu orduko arima, geldizen da gure gorputzain makina gau mogimenturaik gabe bere instrumentu guzieki. Arima gau, bada, klaro da ez dezaketela aitetamek egin ta komunikatu aurrai formazearakoan gorputza amain sabelean; bada norbaitek kriazen du, norbaitek infundizen dio gorputzari. Orai bada, ainberze milla ta milla gorputz formazen direlaik amen sabeletan mundu guzian, Europan, Asian, Afrikan, Amerikan, kristio erri, judio, hereje, moro ta gañarakoetan, bear direlaik berze ainberze arima gorputz aiendako, nork du bururik asko kriazeko ta infundizeko bateo puntual bere orduetan mundu guzian konzebizen direnei, emen bat edo bida, aratago berze bat edo ia, milla ta millon bideetan, ziudade, erri, zoko guzietara probidenziatus ala pobre nola abrats, kristio nola mora diren amen sabeletan? Probeedore dibinoak, Jangoikoak. Berze gisas. Goazen gauzen prinzipioen bila. Planta gau b.g. aien bat, nondik da? berze batetik: Ta berze gura? berze batetik, ta berze gau berze batetik; ala segituko da lenbiziko aieneraño. Ta lenbiziko gura nondik ze? Orduan etze azirik, ezperen etze izain lenbizikoa. Prinzipio berze bat sekulakoa izan bear da. Oroat gizonen jenerazioan. Nork in zaitu zu? Zure Aitak. Ta zure Aita? berze batek. Ta berze gura, berris, berze batek. Ta ala iganes iganes guziok ellegatuko gara Aita batera zein baita lenbizikoa, Adam. Ta au nork egin zue etzelaik gizonik? Bera egin ze? Ez. Etzelaik deus, nola in zeike? Bada, norbaitek egin zue; Jangoiko eternoak, guzien kriadore ta prinzipio denak. Arrazios ebidente dago badela Jangoiko.

        7. Orai estela baizik bat. Guziek suponizen dute dela Jangoikoa guzien buru, bada, konfusio lizake anitz buru izatea. Berze alde, suponizen da dela Jangoikoa gauzarik andiena, gorena ta perfektoena; bada, balire bida edo ia, lirazke bardin edo desbardin? Desbardin balire, ia bata izan leike txikiago edo apalago edo ez ain perfekto; beras, etzeike izan Jangoiko. Bardin balire, ia ez bata ta ez berzea etze izanen andiena ta gorena, ta bati faltalekioke berzeak duen perfekzionea; beras, ez bata ta ez berzea ezin leizke izan Jangoiko. Beras, bat solamente izan daike ta da Jangoiko, dion bekala fedeak. Bat bakarra, dio San Ziprianok, da guzien Jaun Jangoikoa, zerengatik Majestade goien gorrek ez dezake izan lagunik daukalaik potestade guzia berak bakarrik (Dendolor. Vanit.) Jentilek kontazeunte anitz Jangoiko baña falsuak, arrak eta emeak, gaistoak edo deabruak, edo gizon ta emakume gaisto famoso izanak; ordiak, desonestoak, jende ilzaleak, ladronak ta bizio guzies beteak. Ta ala berek pintazentuste ia gerran, ia iten ladronkeria, ia biolazen donzella, ia milla jenero gaistakerietan; ta orgatik zelebrazentuste aien festak danzes, ordikeries ta brutalidades, kuadrazenzaizkiotela bekala beren Jangoiko gaiei gauza goiek, alke baita pensazea alako jeniotakoak iduki dezkiten Jangoikotako. Berze alde, ilzen zelaik bat nonbratua ones edo gaistos, berla mundukoek dekretazen zute Jangoikotako ta ala berek nai zutena iten zute Jangoiko. Esta milagro alako Jangoikoak izatea montonea. Berze alde, aski ze eskultore edo pintore batek egitea ta deizea bulto bat Jangoiko, berla Jangoikotako zego. Orgatik irri iten du Dabidek aien Jangoikoes, diolaik: Jendeen Jangoikoak, urrea ta zilarra gizonen eskuen obrak; Ago (sic) baute ta estire minzatuko, begiak baituste ta estute ikusko, bearriak baituste ta estute aituko, sudurrak baituste ta estute usmatuko, eskuak baituste ta estute palpatuko, oñak baituste ta estire erabiliko; ezin klama dezakete beren txintxurrias. Ta azkenean dio: Alako Jangoikoak bekala izanbeites itentustenak ta aien baitan konfiazeuntenak. (Ps. 113). Berze alde, adorazen tuste jangoikotako gatuak, serpienteak, saguak ta animale likitsak; baitare iruzkia ilargia ta izarrak; esta milagro izatea millaka alako Jangoikoak, baña falsuak. Errore gontan daude oraño jentilak baña guk arrazios ta fedes dakigu estela baizik jangoiko bat. Orai falta ze explikazea irurpersonen misterioa, baña Jangoiko sollareki luzatu zaigu platika gau ta utziko dugu Trintaterena urrengo. Balia gaizen doktrina emanas ta sinestazen dugun bekala, adora ta serbitza zagun Jangoiko andi bakarra guzien buru ta nausi, bizitus berain legeain konforme, eman dezagun bere soldata prebeniturik daukana ongi zerbitzazendiotenendako, zeruko palazio gartan, sekulako glorian. Ta inzkigun ia fede, esperanza ta karidadearen aktak. Nik sinestazen dut etc, etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa