www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 19.
post Pentecostem.
De nuptiis animae

 

Regi, qui fecit nuptias filio suo etc. Math. 22.

 

        Egungo ebanjelioan dio Jesu Kristok, agitzen dela Zeruetako erreinuan, entenda Elizan, ala nola errege bati, zelebratu baizitue bere semearen bodak, eta biali bere mutilak deitzera konbidatuak bodetara, ta etzute nai etorri. Berriz biali zitue berze mutil batzuk erratera, prebeniturik dagola bazkaria ta guzia prest, datozila bodetara. Baña aiek etzute ajolaik, ta joan zire bata bere lurreko itekoetara, berzea bere trabajuetara, ta gañarakoek arrapaturik arren mutilak deshooratu ondoan ilzuste. Erregek aiturik au, ta beterik iras biali zitue bere tropak, ta galdu zitue gaixto gaiek, ta aien erriari su eman zio. Orduan erran ziote bereei: Bodak prebeniturik daude, baña zirenak konbit, etzire digno; zoaste bada bide goiek barna, ta aurkitzen tuzien guziak konbidazkizie bodetara. Aiek joanik bilduzuste aurkituzusten guziak, onak eta gaixtoak; ta bete ze maia jendes. Sartu ze gero errege ikustera maiekoak, ta ikusi zue an gizon bat ez jaintsirik bodetako tresenareki, ta erran zio: Adiskidea, nola sartu zara emen bodetako tresena gabe?. Ura ixil; orduan erregek bere ministroei manatu ziote: Au esku oñetan loturik, bota zazie ilunbean; an izanen da negarra, ta ortzen karratskotsa, zeren ezi anitz dire deituak, baña guti eskojituak. Onaraño da ebanjelioa, zeintan enzerratzen dire misterio andiak. Entendatzeko billa zagun argia, eskatus Maria Santisimari. Abe Maria.

        Ebanjelioko errege gau da errege guzien errege Jangoiko andia. Onen seme bakar naturala da Jesu Kristo Jangoiko den bezan bates Jangoikoa Jangoikoaganik, argia argiaganik, Jangoiko egiaskoa Jangoiko egiaskoaganik. Onen bodak ta desposorioa da len lenik bere naturaleza dibinoaren ta humanoaren unionea persona batean, au da, Jangoikoa, gizon egitea, ta gizon guzien aide bekala, honratus ta faboratus ala gizagendea ia ezi aingiruak ta kriatura guziak, Zeruen pean ta gañean direnak. Berze desposorio-gisa bat da egin duena Jesu Kristok bere elizareki edo kristiogendeareki, egin baita ala gorputz bat gureki, bera gure buru, ta gu beraren mienbro, bera aien ta gu zarmendu. Au egiten da bataioko sakramentuan, non kristiatzen diren arimak, ta unitzen Kristoreki, ta Kristoganik deitzen dire kristio markaturik beraren karakter edo marka espiritualareki, zein eztaiken borratu sekulan ez Zeruan ta ez Infernuan ere. Berze desposorio-gisa bat da admititzea ta paratzea bere grazian arima bekataria; au egiten da espezialki konfesioko sakramentuan beraren odolaren ta gure kontrizioaren birtutes. Berze desposorio-gisa bat da komunioneko sakramentuan, non komunikatzen baita gure arimareki bera, ta berareki gure arima. Ene gorputza ta odola jaten ta edaten duena dago enebaitan, dio, ta ni berabaitan. Berze modu miragarri batean ere desposatzen da arima sandueki orazioan, mundu gontan unitus espiritua espirituareki, faboratus ta erregalatus gloriako gusto-idurieki emen, ta ango ondasunak txastarazis emen arara baño len. Desposorio perfekto azken ditxoso zori onekoa da glorian, non komunikatzen baitio arimai bere gloria, grandeza, erregalo, gusto, alegria ta on guzia, ezin ia desea ta pensa daiken gisa. Angoaren bezpera bekala, prebenzio ta azia bekala da desposatzea emen fedes bataioan, grazias sakramentuetan, amores komunionean ta kontenplazioan; guzietara guziok gara konbidatuak: lenbizikoak dire fedearen ta graziarenak.

        An goitiko Zeruetako erreinuan nola zelebratzen den desposorio betikoa, zer konbita, zer bazkaria egiten den eternidadean, ezta mirik explika dezakenik. Baña Eliza emengoa ere deitzen da Zeruetako erreinua, zeren baita Kristo erregeren familia, ta zeintaik solamente doazin doazinak erreinu gartara; emen ere prebenitu du bazkari erreala, zeintan konbidatuei paratzentioten plater edo erregalo miragarriak. Lenbizikoa bere itz ta doktrina dibinoa, mandamentu ta konseju soberanoak salbatzeko arima. Bigarrena sakramentuak, espezialki aldarekoa, non Jesus bera ematen den janari ta edari-gisa txastarasis Jangoikoaren dulzetasuna bere iturrian bekala. Irugarrena arimaren barneko inspirazioak, konsolazioak, gozo ta gusto amorosokoak. O gure Jaunaren ona gureki, nola nai gaituen! Zein ongi tratatzen gaituen! Eztugu atxekiarik ia, ezpagara salbatzen.

        Ebanjelioko konbidatuek etzute estimatu erregeren konbita beren iteko ta tratuengatik, ta gaixtoago dena; batzuek persegitu ta ilzuste beraren mandatariak. Mutil mandatari gebek dire Jangoikoaren ministroak, predikari ta pregonari bialiak mundua barna konbidatzeko federa kristio eztirenak, ta graziara kristio gaixto direnak. Beñere ezta faltatu, ta ez faltatuko munduan nork predikatu ta konbidatu Jangoikoaren ordes. Baña askok eztute ajolarik Jangoikoaren konbitas ia lurreko banidadeen, ia ondasunen, ia gusto debekatuen kasos. Jangoikoa prest, admititzeko bere palazioan, konbita prebeniturik, ataria idikirik, bere ministroak oius kontino dei ta dei jendeak beren probetxutako, ta ebek itsuturik munduko banidadeen aize, lur, loi ta inmundizietan, eztute nai progatu, ta ez progatuko Jangoikoaren konbita! Ia dena, itzulzen dire predikarien kontra, nola ezpalire mintzo aien on naies! Eben beldurrak egon bear dugu? diote: ebek bear digute manatu? Ez por zierto; solamente in bear da kaso bere onas, ta Jangoikoaren errespetoas. Zer kalte dute predikariek? Bere kalte du bakotxak. Predikariak aien onetan, ta aiek eben ta beren kontra! ellegatu zaiote kastigoa erremediorik gabe.

        Erregek zio: Bodak prestaturik daude, baña konbidatuak etzire digno; zoaste kanpo goiek barna, ta aurkitzen tuzien guziak deizkizie; ta ala bete ze maia. Ontan adiarasten da, naiz faltaturik an emenka dela fedean, dela birtutean, eztela faltako munduan Jangoikoaren familia; eztirela faltako kristioak eta onak non edo an. Ezpaduzu nai zuk eta berzeak eta berzeak, naiko dute Jangoikoaren eskojituek salbatu bear direnek. Maian jarriaskeros konbidatuak, sartu ze errege ikustera, ta ikusirik an bat ez bear zen dezenzian paratu zue preso kalabozoan. Adiarasten da ontan ezi naiz izanik bat kristio, naiz sarturik Kristoren etxean ta familian, naiz jarririk beraren maian, naiz gozaturik beraren doktrina, ebanjelioak ta sakramentuak, ezpada mantenitzen Jangoikoaren grazian, botatua izanen dela infernura ain nola herejea ta infiela. An izanen dire urrikiak, negarrak, ta ortzen karraskotsak. Oh! Jangoikoak goarda; eta geurok ere goarda gaitzen, denbora delarik, ezi bein galduaskeros, ezta erremediorik ta esperanzarik ere ez eternidade guzian. Eta niork eztu pagatuko berzearen partes, niork eztu libratuko, niork eztu ajolaik izanen galduas, berak pagatuko du ta egoin da an kalabozo gartan ernegatzen ta errabiatzen kontino ezin sufritus, ta ezin eskapa. Onak zeruan gozatzen, munduak len bekala segitzen, ta ura beti penatzen aldatu gabe, deskansatu gabe. Akabaturik mundua, aldaturik gauza guziak, milla millon urteren buruan oroitzen eztela noiz sartuzen, alaere ain berri nola lenbiziko egunean beti berartan. O bizi desditxatua! O errabia! O desesperazioa! Nailuke il, ta ezin ill, eriotzeko pena guziak baño iagokoak eramaki, ta ezin akaba! al baleike il ta akabatu beingoas, konsola leike agitz: baña munduan bizia ofrezitu, ta etzutenek nai errezibitu, infernuan billatzeunte eriotzea ta ez dezakete aurkitu. Nor, sinestaturik egi eta fede gau, ezta goartuko?

        akabatzen da ebanjelioa itz lotsagarri gebeki: Multi sunt vocati, pauci vero electi. Anitz dire deituak, guti eskojituak. Zeñetaik ote naiz ni? Gutietaik edo anitzetaik? Zierto, jaio garenok mundura atra bear gara izateko edo agitz ditxoso, edo agitz desditxatu; edo errege koronatuak izarren gañean, edo Deabruaren presidario tormentatuak Infernuko lezean. Eta guti direla eskojituak galdu bear direnen aldean, dio gezurrik erran ez dezakenak. Eta guk eztugula mereji ditxa gura, badakigu, ezpadu Jangoikoak egin nai grazia ta miserikordia, aski delarik bekatu mortale bat kondenatzeko gizona. Ia beldur izateko den, ongi pensa baledi! Baña utzirik Jangoikoaren eskuetan berai dagokiona, esku onetan baitago, ta orgatik bear baitugu izan konfianza beraren aldetik, bereak gaituelaik, kristiatu ta deitu gaituelaik; in bear duguna da geuren aldetik niolatere ez ofenditzea, ta alguzia amatzea, estimatzea ta zerbitzatzea. Bi bandera bekala dire munduko kanpo gontan, autatzeko zein nai dugun segitu, zeintan lixtatu ta asentatu plaza. Bandera batean da errege Jesu Kristo; berzean Deabrua, zeñen aialdeko diren mundua ta aragia. Beira zer pagua duten azkeneko bataren ta berzearen segizaleek. Beira nor den bata, nor den berzea, eskojitzeko.

        Baña gerokoas ajola guti barin bauzu, delarik inporta dena infinizio, beira oraikoa ere naiz bai. Oh! Gauza andia da arima garbi libre eramatea, Jangoikoaren ta munduaren alzinean, bere majestadeareki ongi egotea, ta desposatzea fedes eta amores. Nai bauzu biotzaren sosegu, konsolu ta alegria? eman zaite Jangoikoai. Nai bauzu gozatu bizi ona ta gustosoa? eman zaite Jangoikoai. Nai bauzu seguro egon, datorrena datorla? Eman zaite Jangoikoai. Nai bauzu honra, osasuna, ondasunak etc.? eman zaite Jangoikoai, ezi guzien jabe da, ta on badire zuretako, emanentizu; ezperen, sufrizeko pazienzia, arimo ta alegria. Guzia agitzen da kontra Deabruaren zerbitzuan de manera ezi emengo ere gaizkiago pasazeunte zerbitzazendiotenek gaixtoai; eta alaere daikela izan zerbitzatu nai dionik pasiones, eramateko bizia neketan, ta errezibizeko soldata su eternoan? Eta ain guti daizkela izan nautenak zerbitzatu Jangoikoai, seguratzen diotelaik geroko gloria ta korona betikoa, eta emengo ere konbeni den guzia? premiorik gabe eztu niork zerbitzatzen Jangoikoai, seguro du premioa, naiz egia izanik beargindiokela zerbitzatu gogotik premiorik gabe ere, bizi bear bagindu ere arnastaka bizi guzian; aski baita nor den bere Majestadea, ta obligazio dioguna emateko gusto. Erakus bezagu Napolesko donzella noble batek, kontatzenduenes Parrak (p.1.pl.17.). Aita zue kaballero, baña jokari; onek akabatu zitue ondasunak laster, ta bizia ere bai atzetik. Gelditu zire ama alabak miserien heredera. Alaba estado arzeko adinean ia, baña doterik ez, ez eta zer erman agora. Ze aingiru bat idurian, baña serafin bat ariman. Pensa ain eder ta pobre ta bakar zegolaik, zenbat peligro ta tentazio armatu zion infernuak? Baña erresolbitu zue ilzea goseak lenago ezi atra bizia honestidadearen kostus. Ama ze gaixtoena porfiatzeko bere alabai atratzea bizia edozein gisas lenago ezi il goseak. Konfia zagun Jangoikoan, erraten zio alaba onak, ta etzagula ofendi; bagaizke erremediatu, nai badu, ta ezpada konbeni ori, konbeni da iltzea ez ofenditzeagatik. Salbeites diren pixka guziak. Saldu zire, gastatu ze prezioa, ta len bezain berri nezesidadea; ta len bekala amaren porfia infamea. Baña donzella konstanteak erran zue: sal bedi goatzea. Saldu ze, ta gero beraren tresena guziak, gelditurik solamente bear zena prezisoki estalzeko gorputza. Akabaturik eben prezioa ere, orai ia, erran zio amak: Zer erremedio izain duzu, ezpaduzu egiten nik errana. Orai ikusko du, errespondatu zio donzella prestuak, ta purexa bateki beraren alzinean ebaki bere buruko bilo ederra ta eman zio. Ar bez, ta ikus bez atra dezaken zerbait oneki; eta dena dela, bizia utziko dut lenago ezi ofenditu Jangoikoa. Atra ze ama, ta Jangoikoaren probidenzias aurkitu zue Kontxako Prinzipe ta Prinzesa; bereala nai ziote erosi bilo gura, solamente galdeiten diote, il zenbaitena ote zen. Amak orduan negarra zeriola: O Jaunak, ojala balitz ila onen jabea ez ikusteko ainberze desditxa. Bizi da, baña ez ilzeko eztu ia berze erremediorik, baizik emanaididatena onengatik. Betoz, nai baute ikusi, ezi eztago urruti; ta kontatu ziote agitu guzia. Lastimaturik joan zire arreki, ta aurkitu zute donzella sanda besarkaturik Kristo guruzifikatuaren oñeki, ta erdi biluxirik. Lastimaturik ikusteas itxura gartan, bereala paraturik dezente sartu zute beren kotxean, eraman zute beren palaziora, ta idukirik an ongi maitaturik denbora zati bates, gero bere birtutearen atenzios ta aiek eman zioten dote onareki ezkondu zute kaballero prinzipale bateki ongi bizi guziko. Nor da konfiatu duenik Jangoikoan, nori etzaion baliatu? Eztu eztu desenparatuko bereak, eman gabe konbeni dena emen ta eternidadean (item aliud de uxore in extrem. Claus p.2.Cath.c.2.4).

 

aurrekoa hurrengoa