www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 56.
De Ceremoniis solemn. Bapt.
An. 1780

 

An ignoratis quia quicumque baptizati sumus,
in Christo Jesu, in morte ipsius baptizati sumus?
Consepulti enim sumus cum illo per baptismum
in mortem, ut quomodo Christus surrexit
â mortuis per gloriam Patris, ita et nos
in novitate vitae ambulemus. Rom. 6. v. 34.

 

        1. Explikaturik ia zertan dagon bataio sanduaren substanzia edo izatea, baita materian, forman ta intenzioan, au da, ur ematean, itzak erratean ta intenzio izatean bear bekala, orai pasa gaizen explikazera bataio solemnearen zirkunstanziak ta zeremoniak, zein gabe barin bada ere balioso bataioaren sakramentua, alaere Eliza Ama Sandaren ordenanzas dire ain obligazioskoak, ezi bataiatu ondoan ere ongi persona nezesidade orduan, gero baliz denbora, bear da erman elizara, ta suplitu zeremonia sandu gaiek bekatu mortalaren azpian. Zertako ote da ainberze solemnidade aur baten bataiazean? Aita butxiak; presentazea aurra eliza atarian; guruzeain atrazea, sazerdotea, ministroak, gatza, bela, pañoloa, olio sanduak, ainberze orazio, ainberze galde erresponda, konjurio, zeñatze, ats emate, listus ukitze ta gañarakoak? Zerbaitetako dire. Lenik idatzarzeko fedea, itxekizeko debozio erdi ila dagona kristio askoetan. Baña prinzipalki adiarasteko obligazioak, zeintan sarzen baita kristiazen dena. Nirabe bat sarzen delaik enplegu bateko, ajustazen da soldata, adbertizen dire zirkunstanziak. Matrimonio andi bat zelebrazen delaik, iten ta firmazen dire kontratuak. Bada, erreiñu batek erregereki egiteko pakto ta obligazio bataberzearenganakoak an dire podorioak, juramentuak, instrumentuak, testigoak, eskriturak, selloak, firmak. Zertako? Baizik asegurazeko ia ta ia gauzak solemnidade goieki. Bataioa da pakto ta kontratu bat iten dena Jangoikoareki; obligazen da Jangoikoa, ta obligazen da gizona nor bere aldetik; itz ematen da, zer ta nola. Firmazen da presente daudelaik elizako ministroak, testigo zeruko aingiruak; ta goardazen da eskritura Jangoikoaren libruan eternidadeko artxiboan, dio San Anbrosiok. Tenetur vox tua non in tumulo mortuorum, sed in libro viventium; praesentibus angelis locutus es; non est fallere, non est negare. O kristioa, Jangoikoak ofrezitu ta emanzizu bere grazia, in zinduza bere hume, kristauen mienbro, Espiritu Sanduaren tenplu, zeruko heredero. Ofrezituzizu geroko bere gloria kondizio batzueki; zuk ofrezitu zindue goardatzea; ia estaike uka, estaike erreboka. Bada, orduan etzindue adbertitu zer in zen, aurra zinan bekala. Zatoz orai nereki konsiderazioas eliza atarira, ikusteko zure obligazioak zeiñetan sartu baizina.

        2. Lenbizikorik señalatu zizaizu aitabutxi bat, edo amabutxi bat, edo biak, au da, aitetamen partetik; ezi Jangoikoak bere partetik señalatuzizu aitabutxi zelestiale bat, au da, zure aingiru goardakoa, zein amaren sabeletik barin bazindauka ere señalaturik, baña (sic) bataiotik asi ze espezialki zure kuidazen dilijent. Eliza Ama Sandak señalatuzizu alaber berze aita edo amabutxi bat, au da, zure izeneko sandu edo sanda, zeiñi segi zindezon, zeñek fabora zaizan. Aitetamek berze bat, ikusteunzu zer kuidadoa zutas? Zein inguraturik alde guzietaik kuidazalees? Baiki bidriosko erredoma bat Kristoren odol preziosoenas betea bekala, ezi ala deizen du San Krisostomok arima Kristoren odolas erredimitua. Baña orai solamente dardukat aitabutxi lurrekoes. Kristiandadeareki asi ze kostunbre gau señalazeko aitabutxia, ta nai du erran bigarren aita, ta aitaren partes kuidatu bear duena bataiatuas. Orgatik eben obligazioa da aitetamen faltas erakustea doktrina, ta egitea arren salbazeko dilijenziak. Lengo denboretan bataiatu baño len parazen zute persona katekumenoen ertean ikasten doktrina, ta etziote konzedizen bataioa, aliketa ikasiartaño ongi; baña gero kontentatu ze eliza bataiatus gu aurzututik. Baña nola? Aitetamek emateunten itzareki estiotela aurrai faltatuko bear den doktrina, ta aitabutxiak iten duen fianzareki suplituko duela faltarik barin bada. Orgatik dio San Agustinek ezi atrazen duenak aur bat bataiarritik, bera fiadore parazen dela arrendako Jangoikoaren alzinean. Qui alium de sacro fonte suscipit, pro illo apud Deum fidejussor existit. Alaere zer lastima! Ain atzendurik dago obligazio gau, ezi, batzuen baitan estaike ezaun baduten aitarik ta amarik, edo aitabutxi edo amabutxirik munduan, ta esta izan duten ere; ain gaizki doktrinatuak ta aziak daude!

        3. Egiten da alaber aitabutxi ta amabutxia aide espirituale aurrareki lenbiziko lekuan, ta berain aita ta amareki bigarren lekuan, ta erresultazen da inpedimentu matrimonioaren. Aiko gau kontrahizeko esta aski idukizea aurra berze zeremonia guzietan, bear da ukitu urain ematerakoan edo benzait errezibitu bataiarritik bataiatu ta berla. Manatu zue Trentoko Konzilio jeneralak etzeiela admiti aurrain jasteko baizik bat dela gizon edo emasteki, edo gorenas bida, gizon bat ta emasteki bat, estaien konfundi anitzen ertean doktrinazeko obligazioa, ta utzi batak berzeagatik; ta estaien ere erresulta sobra inpedimentu matrimonioaren. Baña aitabutxi amabutxiek estute kontrahizen aikorik batere elkarreki ofizio gorren medios, baizik erran bekala, aurrareki ta arren guratsoeki. Orgatik ez aita ta ez ama estaike izan aitabutxi ta ez amabutxi bere humearen, ezi baliz, in leike aide espirituale bere konsorteareki. Orgatik ere aita ta ama dire azkenak bataiazeko beren humea, aun nezesidade orduan, barin bada berze edozein dela gizon edo emasteki ain ongi dakiena lenago da, ta solamente berze nior dakienik estelaik, ta peligrazen duelaik ilzeko aurrak, dezake bataia bere aitak edo amak ta orduan estu kontrahizen aiko espiritualerik bere konsorteareki, estare inpedimenturik usazeko matrimonioas. Estire admititu bear jasteko aurra ez herejeak, infielak edo judioak estare eroak, sinpleak edo arrazioaren usora ellegatuestirenak, ezpaitezakete kunpli obligazioak eta errespondatu aurrain partes.

        4. Señalaturik, bada, zeure aita butxi edo ama butxia, ekar zinduste elizara, gaizki diot, gelditu zinduste eliza atarian, etzinan bekala digno sarzeko elizan, aliketa adbertituartaño nola bizi bear zinduen kristiandadean. Atrarik elizako ministroak galdeginzizu: Zer eskazen diozu eliza ama sandari? Zure partes errespondatu zue aitabutxiak, ezi fedea. Eta fedeak zer ematen dizu? errespondatu zue zure nonbrean, ezi bizitza sekulakoa. Estuzu fortuna guti logratu baituzu ararako bidea, kristiazeareki idikizen da, baña esta aski kristio izatea, baldin gero ezpada korrespondizen bizimoduan. Orgatik erranzizu sazerdoteak: nai bauzu, bada, sartu bizitza sekulakoan goardatu mandamentuak, onetsi Jangoikoa biotz guzias, arima guzias ta indar guzias, ta zeure proximo laguna zeure buruoi bekala. Au izan ze lenbiziko paktoa. Kunplizen duzu? Berla sazerdoteak botazeko zure gandik espiritu gaistoa, fu eginzizu aurpegira erraten zuela: Exi ab eo immunde spiritus etc. Atraadi onengandik espiritu inmundoa, ta utzok lekua Espiritu Sanduari. Ondorean adbertitu ondoan obligazio gura, admititu ondoan zuk zure gain, ta gero botatu ondoan demonioa zuregandik, zer segizen da? Jangoikoaren partes bere sazerdoteak artu zinduza Kristoren soldadotako bere banderain pean, ta paratuzizu guruzearen señalea kopetan ta bularrean erranzizulaik: Accipe signum crucis tàm in fronte, quàm in corde etc. Errezibi zazu guruzearen señalea ala kopetan nola bularrean. Ala kopetan, etzaitengatik beñere alketu izateas ta idurizeas kristio, nola bularrean, guruzifikadezkizungatik zeure afekto guziak biotzes. Ala kopetan, mostradezatengatik zure obrek exteriorean ta agerrian noren zerbitzukoa zaren; nola bularrean, konformadezkizungatik zeure inklinazioak ta pensamentuak Kristo guruzifikatuareki. Ala kopetan, orreki ikusteareki señale gau demonioak zure fatxadan, ertxirik aurki dezan ataria sarzeko zure baitan; nola bularrean, bizi daiengatik solo Kristo ta arren legea zure biotzean. Prosegizen du: Arzazu zeruko mandamentuen fedea, ta izanzaitez alakoa kondizioetan ezi zaitezken izan ia Jangoikoaren tenplu. Ala izan zara beti? Ta ala zara orai? Ezperen, traidore ta desertore zara, izenez kristio, ta izanes Kristoren enemigo.

        5. Berla sazerdoteak egiten du orazio Jangoikoari, ta gero berze orazio bat paraturik eskua aurrain buruain gañean, eskatus Jangoikoari ken dezon biotzeko itsutasun guzia, desegindezkion satanasen lakio guziak, idiki dezon bere piedadearen ataria, estaien mantxa afekto gaistoen usaieki, baizik alegre zerbitza dezan elizan aprobetxatus egunetik egunera Kristo gure Jaunaingatik. Ondorean bedeikaturik gatza emanzizu guti bat agora erranes: Accipe salem sapientiae etc. Errezibi zazu jakinduriaren gatza; biz zuretako medio, erdexteko bizitza sekulakoa. Zer signifikazen ote du gatz gonek? Nik errain dizut. Gatza da, emateko sazon ta gusto janarioei. Bada, ematean jakinduriain gatza adiarasten zaio izan bear duela gusto ta afizione enzuteko Jangoikoaren itza ta doktrina, baita janario dibinoa, zeñeki alimentazen baita arima zerurako, ta zein gabe il zen ta ustelzen baita bizioetan. Zer in zaizu gatz enkomendatu zizutena, diot, apetitua ta ansia Jangoikoaren itzaindako? Orgatik berla sazerdoteak eskatu zio zure gatik Jangoikoari ala: O egietafedearen Jangoikoa, eskazen diogu humilki beira dezan begi ones bere esklabo gau, ta gustazen duelaik lenik gatzaren sustentu gau, ezdezala permiti bizi daien goseak ariman alimentu zerukoaren faltas, baizik izan daien ferboroso beti espirituan ta konstante orren zerbitzuan, Kristo gure Jaunagatik. Berla berriz konjuratu zue espiritu gaistoa atra zeien zure gandik, etzezazun edeki doktrinaren aizeko afizionea. Berriz zeñatu zinduza kopetan, berriz eskatu zio Jangoikoari eman zezazun argitasun entendazeko Jangoikoaren jakinduria, doktrina, predikua, egietafedea baitire medio seguroak lograzeko on guzia.

        6. Zertako ainberze dilijenzia? Zerengatik bat Jangoikoaren izateko mostra ta modua da aizea beraren itza. Qui ex Deo est verba Dei audit. Ala nola ez aizea baita señale estela bat Jangoikoarena. Bos non auditis kia ex Deo non estis. Prinzipioa apartazeko Jangoikoagandik da bere doktrinas ta itzas enfado, desgana edo disgusto izatea, dio Paladiok. Zer ia? eman ondoan gatza, konjuratu ta orazio egin ondoan, sartu zinduza sazerdoteak estolareki elizan erraten zizula: Urlia, sar zaite Jangoikoaren tenpluan izanzaitengatik Kristoreki partizipante bizitza sekulakoan. Ta errate zue klaro Kredoa ta Aita gurea, signifikazeko bear zinduela ikasi, posible baliz, aun aurra zinalaik; zer izain da ezpauzu ikasi, aun andia izanik? Konjuratu zinduza berriz, adiarasteko dilijenzia bear duzuna izan bizizeko garbi guzis ariman utzi gabe demonioari ta bekatuari lekurik artan. Listus gero ukituzizkizu bi bearriak, erraten zuela: Epheta, idiki zaite adimentua, berla sudurretan, in odorem suavitatis, sentizeko Jangoikoaren dulzurak ta suabidadea. Zer da au? Da idikizea adimentutik bidea sarzeko ariman Jangoikoaren itzareki grazia ta santidadea. Ikusteunzu zein fite sartu orduko lenbiziko aldian elizan, bataiatubaño len, enkargatu zizaizun idikizea adimentua, prebenitzea atenzioa? Bai, ta orai akaso pesadunbre arzeunzu, delaik doktrina edo platika; ta zaudelaik gustoso bi irur ordu kontu banoak aitzen, ta aun murmurazen, egunain zati andian dibertizen, gauain anitz ordu jokuan, etzaizu iduri luze, estizu ematen loak, estuzu senti molestiarik; ta orduerdi bat platikan eznai soporta, berla enfadaturik, lo ta arkumas berla, ta ez aitu naiak erabili igeska? Zer da au? Da borrazea kristioaren lenbiziko señaleak. Da zerurako mostra guti, infernu urrin anitz izatea. Aizazu kontazen duena Jakobo de Bitriakok (Parr. pl.7. Baptis.).

 

aurrekoa hurrengoa