www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 3a
quadragessimae.
De examine conscientiae
et confessione

 

Et cum ejecisset daemonium, locutus est mutus. Luc.11.

 

        Zegola Jesus, dio egungo ebanjelioan, botatzen demonio bat zena mutu, ta botatuaskeros au, mintzatu zela gizon mutua, ta arritu zirela jendeak. (Mutu gau itsu ere zela, dio Beda Benerableak diola San Mateok. (In Breviario hodie) Irur milagro in zituela batean Jesus onak: Bat botatzea espiritu gaixtofikatua; berzea itsuai ematea bista; berzea mintzarastea mutua). Mutu garrek signifikatzen du mutu bekala dena ez konfesatzeko ongi. Mututasun gaixtoa da ori (ta alakoa itsu ere izain da arimaren begietaik, zein baitire fedea ta ezaumentua. Bada, espiritu gaixtofikatua jabetu dela artas da klaro, ezi ark iten duen lana da lenik iluntzea ta itsutzea arima ez sinestatu ta ez ezaunzeko Jangoikoaren bidea; gero ertxitzea agoa ta lotzea mia ez konfesazeko ongi bere gaizki eginak). Nork senda dezake eri-mota gau? Zerutik etorri zen mediku soberanoak, Jesus Salbazaleak. Betor (in bezki irur milagro batean: ken bezo biotzetik espiritu gaixto gura; argibezo arimaren bista, fedea ta ezaumentua) ta mintzarazi bez mutua, naut erran, erakus dezola ongi konfesatzen. Biotzas iten da sinestea justiziarako, dio San Pablok, (Rom.10) baña agoas konfesioa salbaziorako. Auxe da mintzo ta mintzaera propia palakatzeko gure Jauna, ta logratzeko bere grazia. Confitebor tibi in cithara Deus etc. zio Dabid errege sanduak: konfesatuko diot berorri zitaran, ene Jangoiko Jauna. Zer konfesatuko diot? Berorren ona ta nere gaixtoa; berorren amorea ta nere desamorea; berorren miserikordiak ta nere miseriak; berorren ongi eginak ta nere gaizki korresponditua etc. Zitaran au guziau; zer zitara da? Amar kuerdatako psalterioa, zeren amar mandamentuetaik iten baita konfesioa; ia, beras, konfesioan aurkitzen da ez solamente mintzo ta mintzaera ona, baitaere musika, sonu ta kantu ederra Jangoikoaren ta zeru guziaren gustorako. Musika penitenzia, negarra sonua, ta konfesioa kantua.

        Balitz lurrean habilidade soñatzeko ta kantatzeko musika bat ain exzelentea, ezi lurretik zeruraño adiarazirik palaka lezan Jangoikoa bera, ta danzarazi aingiruak gozos ta alegranzias, nork ez luke naiko ikasi, ta soñatu, ta kantatu maiz ere? Eta orra, nai duenak dezake ikasi, zeren ezi musikagoi proprioki da bekatariaren penitenzia. Nork erran du? Jesu Kristok berak, (Luc.15.) Ita dico vobis, gaudium erit coram angelis Dei super uno peccatore paenitentiam agente. Gozo ta alegranzia dute Jangoikoaren aingiruek, bekatari batek iten duelarik penitenzia. Beras, habilidade andia da penitenziaren musika gau, baita ongi konfesatzea. Eztuzie nai ikasi? nai duenak dezake aisa Jangoikoareki bateo. Amar kuerdataik soñatzen dela zitara gau erran dugu, auda amar mandamentuetaik konfesatzea. Baña ditu borz tono edo sonu preziso, ongi itekos; naut erran bear direla borz zirkunstanzia ongi konfesatzeko: 1a Konzienziaren examinatzea. 2a Pena ta urrikimentu surnaturala ofendituas Jangoikoa. 3a Proposito firmea ez berriz ofendizeko. 4a Bere bekatuak osoki konfesatzea. 5a Penitenziaren kunplitzeko intenzioa. Au berau brebeago errateunte askok ta Tridentinoak irurtan, baitire: Biotzesko kontrizioa, agosko konfesioa ta obrasko satisfakzioa. Baña ala diotelaik, kontrizioan sarzen da propositoa ere, ezi au gabe ezta kontriziorik, eta konfesioan entendazen da konzienziaren examina ere, ezi ezpada examinatzen, nola ta zer konfesatuko du? Egungoan aski dugu explikatzea nola bear den examinatu konzienzia lenik, ta gero nola konfesatu bekatuak. Argi bear dugu ortako; goazen eskatzera argiaren amari, baita Maria Santisima. Abe Maria.

        Konzienziaren examinatzea da prokuratzea oroitzea bekatues, eta egiten da beiratus kuidadoreki mandamentus mandamentu, zer egin, zer erran, zer deseatu ta pensatu duen batek bakotxain kontra. Da ala nola eskudriña bat egitea arimaren etxeas, aurkitzeko barin bada kontrabandorik Jangoikoaren legearen kontra. Da ala nola ematea errepaso bat eskobas etxe guzia barna, bilzeko ta botatzeko leiotik edo ataritik zikintasun guziak; ala bear dire bildu bekatu eginak, botazeko agoaren leio edo ataritik konfesioan. Da ala nola kontuen egitea, errepasatus urteak, ilak, ta egunak. Recogitabo tibi omnes annos meos in amaritudine animae meae. Nola in bear den erakusteko, bear da eman lenik zenbait adbertenzia: 1a Sekulan eztela egin ta ez eginen konfesio gaixtorik memoria-faltas, bai kuidado-faltas. Ala paratuaskeros kuidado dilijentea, zerbait atzenzen balitz, ezta orgatik gaixtatzen konfesioa; barkatzen dire atzenduak ere, solamente obligazioreki konfesatzeko oroitzen delaik. 2a bear duela denbora ia, ia bekatu, okasio ta galbide duenak, ta ia denbora duenak eztela konfesatu; alaber, gaizki konfesatus, beartuenak berritu konfesio pasatuak. Kontra, berriz, lasterrago ta aisago inen du guti duenak maiz ta ongi konfesazen denak; ala nola bilo guti duenak, ta maiz orraxtazen denak ezpaitu ainberze orraxa bear, nola bilo anitz ta nastekatua duenak. Oroat, oial zikin aspaldikoak, estrabille urrinzuak beaute ia denbora, lixua, ta eskoba, ta iteko, ezi maiz garbitzen denak.

        3a Solamente dela obligazio examinatzeko bekatu gaiek, zein den obligazio konfesatzeko. Eta ala nola ezpaita obligaziorik konfesazeko len ongi konfesatuak ta beniale klaroak, baizik nai badugu bai, nai ezpadugu ez; oroat, eben examinatzean ezta zer aflijitu, naiz eztaien oroitu guzietas, nai badu ere. Zertas den obligazio konfesatzeko, ta por konsigiente examinatzeko, dire bekatu mortaleak, ez len konfesatuak, gaizki konfesatuak, ziertoak ta dudaskoak beren numero, espezie ta zirkunstanzia diferenziatzentuteneki, baitare okasio proximoa, eta kostunbre duenaren argal edo usu, galdegiten badio bentzait ortas konfesoreak.

        4a Ezpadaike atra mortaleen numeroa ta kontua txusto txustoa, aski dela guti gorabera, ori ere ezpadaike , atra kontua iloro zenbat, edo asteoro, edo egunoro zenbat bata berzeareki jenero bakotxean idurikal, adiarasteko bere arimaren estadoa alikako obekiena. 5a Mandamentu bakotxean joan berexis obraskoak, itzak eta biotz-barnekoak. Alaber, eman bada eskandalo edo galbiderik, eta ala joan bildus mandamentu bakotxean aurkitzen dena.

        Goazen ia erakutsis forman. Arturik bear adiña denbora, bezperatik edo bezperagotik, alaber leku soill erretiratua, belauriko paraturik Jangoikoaren presenzian eskatu humil grazia examinazeko; ene Jangoiko Jauna, eznue bear ofenditu orren Majestadea, baña ofenditu dut sobra, bai, sobra; eman bezada argi ta su biotzera, ezaunzeko ta sentitzeko ongi ene gaizki guzia etc. Gero, oroiturik zenbat denbora duen azken ongi konfesatuaskeros, joan detenitus ta errepasatus mandamentu bakotxean faltatu duena, gogoratus non ta non izantuen okasio prinzipalenak berere. 1a Jangoikoa onetsi ta adora zagula guzien gañetik. Ontan examina errelijionearen kontra direnak, fede, esperanza ta karidadearen kontrakoak ere bai: Errelijionean, ia sakramenturik gaizki errezibitu duen gauza sagraturik, boto, errelikia, imajinarik gaizki tratatu duen; fedean, ia ukatu, edo dudan paratu duen fedesko gauzarik; esperanzan, ia faltaik edo sobraik izan duen; karidadean, ia faltatu dion Jangoikoai amore ta atenzio zor zaiona, iraik, furiaik, blasfemiaik ta alakorik izan duen bere Majestadearen kontra. Egon bear da deteniturik, al badaike oroitu alako zerbaites. Ia eztuelaik uste badela ia, pasa bigarrenera. 2a Juramenturik banoan in etzagula. Examina emen ia in duen juramenturik falsuan, edo gauza gaixto grabes, edo maldizio graberik sines. Ortas landara nai baitu examinatu lebeak ere, bere esku du. 3a Jaiak ta igandeak goardazkigula. Examina emen ia trabajatu den notableki jaietan; ia galdu duen mezarik, edo zati andirik, edo desatento egon den bere faltas; ta zenbat aldis. Nai baitu lebeak examinatu, aiek berex. 4a Aitetamak honrazkigula. Examina emen ia odio, desprezio, desatenzio edo desobedienzia graberik in duen buratsoei edo superioreei, ta zenbat, nai baitu lebeak, oroat. Alaber, superioreek beartuste ontan examinatu beren faltak matrimonioan, familian ta obligazio edozeintan. 5a Nior il etzagula. Examina emen irasko akzioneak lenik; gero itzketak; gero biotzeko deseo gaixto, inbidia, odio ta alako afektoak. Baitare exzesoak jan, edan ta berze gauzetan. 6a Luxuriasko bekaturik in etzagula. Examina ontan, oroat, akzione deshonestoak lenik; gero itz ta konbersazio torpeak; gero deseo, gozande ta afektoak, berexis zirkunstanzia diferente iteuntenak bekatua, baitare eman den niori galbiderik. Ta emen daike examina bedrazigarrenain kontra dena, baitio proximoaren bizikidea desea etzagula. 7a Deus ebatsi ezagula. Examina emen ladronkeria ta perjuizio eginak proximoei, baitare dena amargarrenain kontra, baitio proximoaren hazienda desea etzagula. 8a Niori falso testimoniorik erakitxi etzagula. Examina emen juizio gaixtoak, testimonio falsuak, sekreto agertuak, murmurazioak, gezurrak; berexis beti grabeak ta dudaskoak lebe klaroetaik. En fin, naiz nik erran eztuten zerbait bekatu barin bada, ura ere bai. Ezamina gau daike egin zatika ere, aldi bates mandamentu batzuk, berze aldi bates berze batzuk. Errepetitu, alaber, berze egunean, ta bear den guzian, ta azkenik konfesatu-alzinttoan. Aldioro postrean enplea egiten alguzia kontriziosko akta penatus, ta barkazio eskatus nola erakutsiko dugun urbilen platikan. Goazen orai konfesatzera bekatuak, nola in bear den lan gau.

        Doktrinak dio: Zer nai du erran, bere bekatuak enteroki konfesatzea? Erran bear direla bere bekatu mortale guziak konzienzian dauden bekala, ziertoak zierto bekala, dudosoak dudoso bekala, batere kendu ta añaditu gabe. Goazen berexis itzak. Erran bear direla, dio, entenda, bere agos, naiz ez galdegin. Bere bekatuak, dio, ez berzerenak; bekatuak, ez birtuteak, ez nezesidadeak, ez historia inpertinenteak. Mortale dio, zeren eben erratea baita obligazio prezisos, baña beniale klaroena solamente debozios. Guziak, dio, zeren bat altxatzen badu malizias, alkes, edo ajola gutis, batere eztuela presentatzen barkazeko, dio Elizak (Trid.s.14). Konzienzian dauden bekala, dio, nai du erran, diren bekala bere uste guzian. Ziertoak zierto bekala etc. Nai du erran, bai dena zierto bai, ez dena ez, ta dudan dena dudan. Batere kendu ta añaditu gabe nai du erran bear direla konfesatu ez ia ta ez gutiago diren baño. Erloju batek, ona izatekos, ez solamente beartu onak erruedak, baitare señalezallea, ta dandak ongi eman, ezi amabiak eman bearrean ematen baitu amarrak, ta edozein ordu dela trukaturik, obe da baterez. Penitenziaren erloju gontan examina, ta gañarakoak ongi eginik, miak ere eman beartu zuzen dandak, konfesatus kulpak direnak, ta diren bekala. Biziaren zaña da justoaren agoa, dio Espiritu Sanduak (Prov.10), baña gaixtoen agoak altxatzen du gaixtakeria. Nondik atra bear den gorputzaren gaitza ta odol gaixtoa, medikuek beira bezate. Arimaren gaitza, bekatuen benenoa agotik atra bear da; agotik in bear da sangria gau Jangoikoaren manamenduz, lograzekos bizia. (Trid.ib.c.5.) Munduko tribunale justizietakoetan progatzen badizute, edo konfesaten bauzu delitoa, kastigoa ta pena dezakezu espera. Baña Jangoikoaren miserikordiasko tribunale gontan konfesatzen bauzu zeure agos, zara libre, ezpauzu konfesatzen, zara kondenatua. Ango tribunaleas dio San Pablok, bear garela guziok presentatu errezibitzeko premio edo kastigo indugunaren ariora (2 Cor.5). An ellegaturik bekatu mortale soil bateki ere, dena dela, izanen da kondenatua. Zer egin du gure Jaun onak? Ez aurkitu naies orduan zer kondenatu, paratutu emen bere graziasko tribunalea ta juezak bere potestadeareki itz emanik, bekatu barkatzentutenak emen, izain direla barkatuak an. Quorum remiseritis etc. Beras, eztena presentatzen emen konfesatzera bere kulpak gelditzen da kondenatzeko an. Ala nola errege batek emanbalezo bere bisorraiari esku barkatzeko bere traidoreei, nola presenta daitzen humil konfesatus beren gaizki egina, ta eskatus barkazio, ezperen ez. Zer tonteria litzake ukatzea, bentzait balire xakinak? Osunako duke Napolesko bisorraia joan ze bein bisitatzera presidarioak, ta galdegines guziei banaka zer kulpas zeuzkiten an, guziek sandutzen beren buruak, batak ziola ezi testimonio falsuas, berzeak ezi desgrazias, berzeak ezi ustekabean, ta ala; ustes ala libratuko zituen. Azkenean batek errespondatu zio zen bekala egia: Jauna, ni, arrazioreki naukate emen, beti nitza gaixtoa, ta orgatik. Orduan bisorraiak, ola, ezta arrazio zu bekalako gaixto bat egotea emen ainberze onen ertean; zoaz emendik zu libre, geldibeites etc. (Parr.pl.21.) Ala gure konfesioaren grazia da geuren kontra ematea, aurkitzeko fabore Jangoikoa. Ala zio Dabidek: Confitebor adversum me etc. (Ps.31.) konfesatuko diot neure kontra nere gaizki egina Jangoikoai. Eta berla dio Jangoikoak barkatu ziola. Zenbat kuadratzen zaion konfesio humil egiaskoa! Gezurra, berriz, konfesioan da perdizioa. Ananias ta Safirai kargu eginik San Pedrok erran ziote: Eztioze gezur egin gizonei, baizik Jangoikoai; eta biak utzi zitue ilik an bere atsas (Act.5.). Alaber, goardatu bear gara berze bearreztiren atxekia, ta inpertinenzietaik konfesioan. San Pedro Damianok zio, (Ap.Parra pl.16. de paenitentia) batzuen konfesioak direla konfusioak, berze batzuenak defensioak, berze batzuenak ofensioak. Dire aien konfesioak konfusio, zeñek konfunditzen ta nastekatzen baitute ia ez ia bai, ingura minguraeki, ezin daikela ongi entenda. Aienak dire defensio, zeiñek defendatzen ta diskulpatzen baituste beren buruak atxekia ta kausa-idurieki. Aienak ofensio, zeñek ofenditzen duten proximoa botatus oni kulpa, garbitus beren burua. Ene fielak, beti ere bai, baña prinzipalki konfesioan bakotxak konfesa bere kulpak, utzi berzerenak, eman bere buruaren kontra, itsustu berak bere burua ederzeko, ala nola zillargilleak auts loies funditzen baitu zillarra paratzeko garbi-eder, flamante. Akusatzea bere burua da konfesioaren grazia; ori erakusten digu Elizak Ni bekatorean paratzentigulaik agoan itz gaiek: Enea da kulpa, enea da kulpa etc.

        Emagun ia zenbait adbertenzia egiteko ongi konfesioa. Balitz kontriziosko dolore fin andia, oneki guzia in leike ongi ta aisa, ala nola su ta lixu onareki aisago garbitzen diren oialak. Lenbiziko adbertenzia biz pensatzea ofenditu dugula Jangoiko andia, mereji dugula kondenazioa, ta goazila beraren oñetara, ez solamente urliai edo sandiai, baizik Jangoikoai berai konfesatzera geuren kulpak zeru guziaren presenzian. Ontas oroiarasten gaitu Elizak erakustendigulaik Ni bekatorea: Ni konfesatzen natzaio zeruetako Jaunari, Birjina Andre Mariari etc. Berze adbertenzia bat da, konfesatzea aldioro ilzeko bekala, ta joateko ematera kontuak Jangoikoaren tribunalean. Berze bat da sinestatzea ta pensatzea egi eta fede diona San Juanek (1.c.1.), konfesatzen baitugu geuren kulpak, fiela da ta justoa gure Jauna barkatzeko ta garbitzeko. Si confiteamur peccata nostra, fidelis est etc. Kontra, berriz, eztena konfesatzen, kondenatzen da ixil ixila zeikena libra konfesatus, dio San Agustinek, tacitus damnaberis qui poteras liberari confessus (Ps.66.) eta berriz Dabidek diona psalmoan: (68) ez nadiela erori butzu barnan, eta eztakidala ertxi gañetik butzuaren agoa, explikatzen du sanduak; butzu andia da gaixtakeria humanoaren gaixtoa. Erorzen dena ontan, erorzen da butzu barnan; baña estado gortan konfesatzen badu bere gaizki egina, eztu oraño butzuak ertxi gañetik agoa. Baña ezpadu ajolarik konfesatzeas, ia butzuak ertxi du agoa. Zer da ertxi du agoa? galdu du konfesioa. Azkenean dilijenzia guziak in bear dire lenago ezi egin konfesioa gaizki. Infernuko otsoak arrapatzentu asko ardi kristio txintxurritik estorbatus konfesatzea ongi. Erresisti tentazio gorri medio guzies. Pensa badakiela Jangoikoak zure kulpa, dena dela, eta eztaikela dispensa konfesatzea edo emen sekretoan, edo an guzien alzinean. Pensa badakiela demonioak ere, ta akusatuko zaituela Jangoikoaren tribunalean, ezpazara akusatzen emen zeuroi; baña akusatzen bazara, ia eztu ark akusazekorik, dio San Agustinek (S.66.de temp.) Pensa dela konfesorea ere gizon aragisko miserablea dakiena gure loi gonen berri, ezpadu egin egin dezakena edozein bekatu; ez dezakena aipatu aditua an, milla zati inen baute ere. Eta billa, nai bauzu, ezaun gabea, leku, garai, modu ta injenio guziak, nola konfesatu. Pensa zeruan dauden zenbait sandu erori zirela kulpa alakoetan ez ezi andiagoetan, ta orai betiko libre daude alkaizun ta desonretik, zeren ordutto bates garaitu ziren. Pensa punzada emaintizunak emen ere konzienziak bizi guzian, ezpazara garaitzen beingoas; kontra, berriz, zer gozo ta deskansua betikos trabaju pixkatto baten kostus logratuko duzun glorian. Alde guzietaik dugu obligazio ta konbenienzia konfesatzeas geuren gaizkiak, direnak direla. (Milagros mostratu du Jangoikoak on gau, konfesarazis ta erresuzitatus ilak ere ortako, mantenitus etzeizen il ilzen zirenak. Bi urte zue eman zela batalla bat Ungriako kanpo batean, (Apud. Parra pl.2. de poenit) ta bideasko batzuek aitu zute ango kalabera ta ezurren ertetik erraten Jesus Maria. Urbildurik aurkitu zute buru bat gorputzik gabe, erran ziotena: Kristioa naiz ta Maria Santisimaren deboto. Bi urte du il nindutela emen konfesiorik gabe, ta ez nindeien kondena, Maria Santisimak mantenarazi dida bizia, konfesa nadien. Betor konfesore bat. Etorri ze, aitu zue, absolbitu zue. Ta istante geldi ze kalabera mutu ila bekala. Leitzen dire anitz alako. Baña bizietaik bat nai dut kontatu animazeko konfesatzera (Ap.Para pl.19 ib.). Roman bi ezkonduek ezpaizute humerik, logratu zute orazio ta obra onen medios izatea seme bat. Oh! Nola eztakigun zer den on askotan! Azis bekala seme gura, zoeie aumentatus buratsoen amorea arrengana, de manera ezi epeldu zire Jangoikoaren zerbitzuan. Aitak ori erreparaturik, ta lenago zuela kuidatzea Jangoikoas ta bere arimas, andrearen lizenziareki, erretiratu ze leku soil batera. Ia bakarrik ama bere semeareki, aumentaturik urteeki amorea, geroago ta ia, azkeneko zertan baratu zen! konzebitu zue amak semeaganik. Bitarteo segitus obra onak agerrian, ziudade guziaren exenplu ze. Baña plazoa ezin exkusa; pasatus egunak, ellegatu ze, erdi ze, eman zue argira bere bekatuaren fruitua; eztiot ongi eman zuela argira, zeren ezi bere eskus il ta orzi zue bereala, gaindus bekatua bekatuain gañean. Disimulatu ze munduaren alzineko. Bitarteo Jangoikoaren permisios gizon-iduri bat abogatuaren nonbrean ze famatua Roman xakintsu miragarria bekala. Onek bein konsejuan erran zue zekarla gauza bat txoil inportazioskoa, baize milagro nola etzuen Jangoikoak galdu ziudade guzia an agitu zen bekatu baten kasos. Deklaratu zue an berean andre garren historia. Juezak arriturik etzeude sinestazekotan; baña arren porfiagatik deitu zute konsejura andre gura. Iten diote kargu delikto gaietas. Nola gelditu bide zen aditzeas bere maldadeak leku gartan! erran zue prudenziareki etzela ura gauza, errespondatzeko ain berla berla. Eman zezotela ortako denbora. Eman ziote, señalatu ziote eguna noiz itzuli. Atra ze andik, baña nola bide zegon arren biotza. Joan ze billatzera sazerdote bat Luzio deizen zena. Oni kontatu zio bere trajedia. Onek konsolatu zue al guzia; erran zio konfesa zeiela bere bekatu guzies kontrizio andiareki, ta enkomenda zeiela Maria Santisimari. Ala egin zue ere. Ellegaturik egun señalatua, konfesaturik ongi ta enkomendaturik Maria Santisimai, joan ze konsejura. Bildurik zeude konsejuko guziak, ta jendetze andia berri aituaren kasos, eta puntual abogatu gura an. Paraturik erdian andrea, presidenteak erran zio akusazaleai, explika zezala zuena arren kontra. Ark etzue berzerik egiten, baizik beira ta beira egon ala nola arriturik ta ixil. Juezak: Ots, erran bez duena onen kontra. Orduan ere: Ezta au nik nion gaixto gura, ezi au da andre prestu sanda bat, eta defendatzen du Maria Santisimak. Eta au erran ta desaparezitu ze abogatu falsu gura, baize deabrua. Guziak arritu zire, ta honratu zute aklamazio ta laudario andieki andre gura sanda bekala, zeñen kontra zen demonioa, ta fabore Maria Santisima. Orra zer egiten duen konfesio onak, ez solamente ez eman deshonrerik, baizik ia honra, ta prinzipalena, Jangoikoaren Ama Birjinaren aingiruen ta sanduen begietan edertasun ta grazia, prenda lograzeko gloria.)

 

aurrekoa hurrengoa