www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 46.
De duodecimo symboli articulo.
ann. 1779

 

Credo vitam aeternam.
Ex symbolo apostolico.

 

        1. Gure arzai, maistru ta kidari sanduek, apostoluek, guri fedearen erakusteko erran zutenek Kredoa, azken artikuloa imini zute bizitza sekulakoa, ia zerengatik aragiaren erresurrekzioaren ondorean ezpaita ia deus esperazekorik, baizik bizitza sekulakoa, ia ere ontara dirijitu ta erreduzigindezkiengatik gure deseo ta atenzio guziak oraiko bizi guzian. Bizitza sekulakoan entenda daike betiko bizitza izan bear duguna secula seculorum edo glorian, edo infernuan; Jangoikoaren grazian ilzen direnak glorian, ta Jangoikoaren desgrazian ilzen direnak infernuan. Baña zerengatik infernuan beti biziko baitire errabiazen ta il zen il gabe, orgatik ango bizitza propriokiago deizen da eriotze sekulakoa. A morte perpetuâ libera nos Domine. Eriotze perpetuo gartaik libra gaiza Jauna, dio Elizak letanian; ta ala, bizitza sekulakoan prinzipalki ta propioki entendazen da gloriako felizidade eternoa, ta ala entendatu zue jakinsu garrek ebanjelioan, galdein ziolaik Kristori: Jauna, zer in bear dut lograzekos bizitza sekulakoa? (Luc. 10). Ta ontas jardukizen da eliza atarian galdeiten diolaik bataiatu bear duenai sazerdoteak, ia zer eskazen dion Elizari; errespondaturik ezi fedea, berriz galdeiten diolaik ia fedeak zer emanen dion, errespondazen baitio ezi bizitza sekulakoa. Erraten baitio gero sazerdoteak, nai badu sartu bizitza sekulakoan, goarda dezkiela mandamentuak. Goardatus bada mandamentuak, lograzen den bizitza sekulakoa, felizidade perpetuoa ta gloria eternoa da adiarazi nai nukena artikulo azken gonen explikazioan. Atenzio, otoi.

        2. Zerengatik gloria eterno gura deizen da bizitza sekulakoa? adiarazi naies guri dela ondasun desea daizken guzi guzien posesione perfektoa, ala nola mundu gontako gauzetan ezpaita gauza estimatuagorik nola bizitza, ta bizitzaren truk utziko baitu edozeñek gauza guziak; zerengatik bizia faltaturik, ia deus ezpaitute balia guziek. Ala, bizitza sekulakoa aipazen zaigulaik, aipazen zaigu ongi guzia gaizik batere gabe ta gure deseo guzien kunplimentu osoa; ainberze ezi arren aldean emengo bizi ainberze estimazen dugun gau obeki deitu bear da ilzea, bizitzea baño, dionas San Gregoriok: Temporalis vita aeterna vita comparata mors est potius dicenda quam vita; zerengatik oraiko bizitza gau zer da baizik espazioreki iles joatea, delarik zierto ezi zenbatenas ia bizi zen garen, ia urbilzen goazila eriotzera? Etzue Jangoikoak fabrikatu gizona, ez, bizi miserable gontako sollik. Estu egin ainberze kostu, ixuriartaño bere odol dibinoa Jangoiko gizon eginak, emengo denbora laburreko. Estugu ikusten ilzen direla franko aur ta gaste, eginik emengo aldia urte gutitan? Bada, urte gutitako bizitza bateki akabazekos guzia kriatu ta erredimitu bear zue Jangoikoak gizona ainberze kostureki? Ez; berze bizitza bat da, zeintarako erreserbaturik baitago gizona, berzerik da gure kriazio ta erredenpzionearen, ta gañarako obra guregatik inikakoen fina, au da, bizitza sekulakoa. Berze animaleek akabazen dute bere finareki emen, zerengatik emengo solamente dire eginak; ez, ordea, gizonek, zein baitire kriatuak emengo ta geroko: Emen zerbitzazeko Jangoikoa bere denboran, ta gero gozazeko sekulako gloria eternoan, bizitza sekulakoan.

        3. Au da deizen dena Jangoikoaren erreinua, zeruetako erreinua, paraisoa, ziudade sandua, Jerusalen berria, gure Aitaren etxea ta gure patria sandua, zeintarako kriatuak baikara ta zeintan sosegazen baita osoki gizonaren ansia; ta ala, galzen duenak ez dezake izan sosegurik sekula guzian, ala nola bere tokitik atrarikako ezurrak, eta Jangoikoak berak ere alakoa ez dezake onetsi sekula, desertatu dena bekala bere kulpas estado gortaik zeintako kriatu baizue bere Majestadeak. Egia da ezi zerurako kriatu zituela guziok? Bai, fielak, solamente obligazioareki zerbitzazeko emen kriatu zue nior infernurako? Nior ere ez por zierto. Nola, bada, ainberze galdurik gloria doaza infernura? Bere perdizioa berengandik dute, ez Jangoikoagandik: Perditio tua ex te, Israél; ezi Jangoikoak egin du asko salbazeagatik guziok, ellegatuartaño orgatik arzera gure naturaleza ta ematera bere bizia guruze batean guziengatik, guziek logra dezagungatik bizitza sekulakoa. Ta ontan ageri da geienenik bizitza sekulako garren balioa, kostu egin duen ontan logragindezangatik guziok. Alaere estugu logratuko, baldin geurek ere ezpadugu prokurazen geuren obra onen medios gure partetik iragaztea. Beraz, inporta zaigu anitz arren lograzea? Ainberze inporta zaigu, ezi au solamente da inporta zaiguna, porro unum est necessarium; eta galdurik gauza guziak arrengatik, esta deus galdurik ura lograzen bada, eta ura galzen baliz, iragazirik ere gauza guziak, guzia galdu da. Eta orai da denbora zeintan galdu edo iragazi bear baita, ta il ta berla emain zaigu sentenzia galdu edo iragazi dugun, ta bein galduaren sentenzia daramanak, ia ez dezake logra sekula; ta bein iragazi duelako sentenzia daramanak, ez dezake galdu sekula. O bizitza sekulakoa, nork leukan lograturik beingoas!

        4. Eta zertan dago gloriako bienabenturanza esenziala? Ikustean Jangoikoa ta gozazean berain edertasuna. Estaike explika ontan arimak izain duen gozoa, zerengatik delarik Jangoikoa ondasun guzien prinzipioa, iturria, itsasoa ta zentroa, daukalarik arimak Jangoikoa uniturik, dagolaik seguroki edertasun infinito arreki, ia nai duen guziareki, deus ez falta, abasto alde guzietaik ongi guziak, egoin da giri-giri, urean bekala arraia, errebosazen gustos, alegrias ta kontentus; ainberze ezi erraterakoan Jesu Kristok berak bere sierbo fielari emain dion gozoa, erraten dio: Intra in gaudium Domini tui; sar zaite zure Jaunaren gozoan, signifikazeko ain andia izain dela ango gozoa ezi estela sartuko au gure biotzean, ezpaitezake kabitu; baizik biotzak sartu bear duela gozo gartan egoteko beterik gozos gaingatuartaño barnetik ta kanpotik ta alde guzietaik. Solamente progarazis mundu ontan Jangoikoak zenbait martirei ango delizien tantatto bat, etzute sentizen ez suain berotasuna, ez lanza ta instrumentu horrorosoen dolorea, estare azote ta tormentu exkisitoen erresumina; ta eriotzea iduri zizaiote bizi guziak baño gustosoago. En fin, kondenatuen infernuan komunika balez Jangoikoak gloriako itsaso delizioso gartaik iñartto bat, ia ez lezakete senti deus ango penarik, infernua itzuli leike paraiso. Zer ia erran daike? pensa zazu desea daiken gusto guzia; guzia izain duzu eminenteki glorian, disgusto pixkarik gabe ta peligrorik batere gabe.

        5. Eta Jauna, guziek izain dute an igoal gloria? Guziek izain dute naiadiña abasto, baña estute guziek igoal izanen; ala nola izar batek diferenzia baitu berze batetik argitasunean. Kristoren humanidade sanduak izain du gloriarik andiena, urbilena, Maria Santisima berain Amak; gero guziek bere merejimentuen ariora; gloria ia izain du nork izan zuen grazia ia. Gutiago duenak izain dio inbidiarik ia duenari? Ez por zierto, glorian esta inbidiarik, ezi baliz, ia ezlizake gloria. Bakotxa egoin da txoil kontent bereas ta berzeenas, ia duena ta gutiago duena. Guziak kontent, ikusteas pagaturik ongi abasto bere merejimentuak, ala nola aita batek in balezote bere bi seme andiari ta txikiari tela batetik bestidura bana bakotxain neurrian, ain kontent legoke txikia bere bestiduras nola andia bereas naiz tela ia sartu baze ere onenean. Eta Jauna, il orduko bakotxai ematen dio berla bere gloria? Arima dagolaik Jangoikoaren grazian deus purgazekorik gabe, berla; ta purgazekorik barin bada, purgatu orduko berla, gorputz ori erresuzitatu ondoan gero bere animareki bateo. Eta añadizen da gloria egones an? Gloria esenziala dagona ikustean Jangoikoa esta añadizen; bai gloria akzidentala azken juizioko eguneraño. Explikatuko naiz konparazio gonekin: suponi zagun sarzen dela bat estanke batean ta ellegazen zaikola ura gerriraño; zenbatenas ia persona sarzen diren ia iganes joain zaio ura estelaik orgatik ur ia añadizen estankean. Ario gontara, berbera delaik gloria esenziala beti, zenbatenas ia bienabenturatu sarzen den zeruan, anbat ia añadizen da alegria lagun berrien kasos, baitare Jangoikoagana konbertizen diren bekatari bakotxain kasos, gaudium erit corám angelis Dei super uno peccatore poenitentiam agente.

        6. En fin, zerbitzatu zinduen ariora mundu ontan gorputz ta arimas Jangoikoa, gorputzean ta ariman izan duzu gloria erresuzitatu ondoan. Zure arimak izain du bere dote korrespondienteak ta gorputzak ere bai bereak. Irur dire arima bienabenturatuaren doteak: Bisionea, konprehensionea ta fruikzionea. Dago bisioneain dotea ikustean Jangoikoa patente klaroki; korrespondizen zaio dote gau fedearen birtute emen izan zuenari, zeñeki sinestatu baizue ikusten etzuena. Konprehensioain dotea dago poseizean Jangoikoa, ondasun inmensoa; korrespondizen zaio dote gau esperanza emen izan zuenari, zeñeki esperazen baizue gerokoan. Fruizioaren dotea dago gusto ta konplazenzia izain duen artan ikusteas Jangoikoa; korrespondizen zaio dote gau karidade emen izanari, zeñeki onesten baizue Jangoikoa ikusten etzuena. Ala pagazen du Jangoikoak arimaren zerbitzua. Gorputz bienabenturatuaren doteak dire laur: Ajilidadea, klaridadea, inpasibilidadea ta sutileza. Ajilidadea izain du gorputzak, ta dago bolazean noranai arinago luma ta aizea baño. Klaridadea izain du, ta dago erresplandezizean iruzkiak baño ia. Inpasibilidadea izain du, ta dago ezin padezitzean deus niondik. Sutileza izain du, ta dago pasazean nora nai ta nondik nai, naiz diamantesko parete batetik aisa. Ala pagazen du Jangoikoak gure gorputza enpleatu dena berain zerbitzuan mundu gontan. Alaber, potenzia ta sentido guziak egoin dire an, beterik beren gusto proporzionatues. Memoria oroizen beti gauza kuadrablees. Entendamentua pensazen Jangoikoaren dulzurak ta bere ditxa sekulakoak. Borondatea plazer arzen zeruko delizia gaietan naigaberik batere gabe. Begiak ikusten ango ikusgarri prezioso enfada ez dezaketenak adimentua adizen ango musika ta kantu sonagarriak. Usma deleitazen atxon fragrante miragarrieki; gustoa saboreazen ango dulzura ta suabidadea dibinoetan, ta sentido guziak satisfazizen osoki Jangoikoaren plazer erregalatu inefable gaieki eternidade guzian. O bizitza sekulakoa, bizitza egiaskoa, non urteak idurituko baitute instanteak, ta milla urteak egun bat bekala, diones Dabidek: Mille anni ante oculos tuos sicut dies hesterna, quae praeteriit. Mila urte, dio, Jangoikoaren presenzian dire, oroat, nola atzoko eguna pasatu dena ia; baita erratea, dirudidutela deus bekala gustoain utses. Konsideratzen zego Dabiden erran gau monje bat, nola zeiken izan egia, ta mostratu zio Jangoikoak txori baten kantuas. Leireko monasterioan gertatu ze. Zoeielaik monjea pensamentu garreki, aitu zue txori bat kantazen, segitu zio oianeraño, ta an gelditurik txorittoa, gelditu ze monjea ere zoraturik arren kantuas; ta egon ze, zenbat urte idurizaizie? iru egun ta iruogei urte sentitu gabe negetako otzak ta udetako beroak ta gañarako tenporale gaisto pasatu zirenak denbora gortan guzian. Noizbait ixil duze txoria, ta tristaturik monjeoi ain fite ixilduas bere ustes txoritto gura, iduriturik orduren bat pasatu bide zela, itzuli ze konbentura ta aurkitu zitue mudaturik kasi gauza guziak, nior ezaunzen etzuela berak ta bera ere niork an zirenetaik. Porfiazen zue zela konbentu gartako monje, ta atra zela lentxagoko korualdian. En fin ikusizuste libruak, berain ta bere abadeain izenak, ta atra zute kontua ainberze urte nola erran dugun zuela atrarik bere txori arren kantuain segimentuan. Ala monstratu zue Jangoikoak iñar batean gloriako delizien itsaso inmensoa. Ala arrobatu barin bazue monje gura kantu garrek sentido bati solamente pertenezizen zaikonak, zer izan da glorian, non sentido bat ez solamente, baizik sentido ta potenzia guziak egoin baitire beterik konplazenzias ango gauza delizioso miragarrien kasos? Nor esta animazen joan naiak Jangoikoaren ziudade berak fabrikatu duen artara errekreazeko bere sandueki? Sed ad magna praemio perveniri non potest, nisi per magnos labores, dio San Gregoriok (H. 37 in evang.). Estaike ellegatu premio andi gaietara, ezpada trabaju andien medios. O Jauna, naiz dela arrastaka erman gaiza, naiz ondasun, honra ta biziaren kostus sekulako bizitza gartara. An diren guziak dire sanduak, badakigu, ta gu bekatariak; baña Jesus etorri ze mundura ez sanduenbila, baizik bekatarien bila santifikazeko ta ermateko saldo zeruko gartara: Non veni vocare justos, sed peccatores. Eta badire an franko lenik bekatari, ta gero sandu eginak; badezake gureki egin berze ainberze. Eta baldin erreparazen badu izatean gu ain erruinak, beira bez ezi berorren gloria ia dela, zenbatenas erruinagokoa den konbertizen duena beregana. Au da gure esperanza fundazen dena orren ontasun infinitoan. Gauza extremoa da ar benenoso okagarri bat, nola baita bekataria, gorazea parazeko bere zeruko prinzipe gaien konpañian; baña extremoago da Jangoikoaren Semea apalzea izatera preso, azotatua ta guruzifikatua, ta egotera ogiaren akzidenteen pean, dagon bekala; au in duenak in dezake ura, ta inen du. Suscitans â terrâ inopem, et de stercore erigens pauperem, ut collocet eum cum principibus cum principib. Populi sui etc, etc.

 

aurrekoa hurrengoa