www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica infra octavam
epiphaniae summa, vitae Jesu Christi

 

Cum factus esset Jesus annorum duodecim etc. Luc.2.

 

        kontatzen du egungo ebanjelioak, nola zelarik ia Jesus amabi urtetakoa, iganik Jerusalena bere Ama Santisimareki ta San Josefeki Bazkoaren zelebratzera urteoro bekala, ta itzulirik aiek ondorean, gelditu zekioten an mutiko dibinoa ustekabean, ta nola irur egunen buruan aurkitu zuten tenploan doktoreen erdian aditzen ta galdegiten, guziak zeuzkiela arriturik bere prudenzia ta errespuestaeki. Doktrina galanta ematen digu, nola bear diren azi gastettoak afizionatus tenplora ta doktrinara, ia adin gartaik. Oh! Ala galdurik gure gasteak aurkibaleites nola Jesus tenploan! Eskaida goneki nai dut egun eman notizia labur bat Jesusen bizitzas, iltzeas ta gañarakoes, xakiteko prinzipalenak berere, ta pensatzeko, ta ezaunzeko, ta amatzeko Jaun gau, zeintan dagon gure betiko ongi izatea. Da Jesus gure salbazale bakarra, Jangoikoaren Seme gizon egin zena gu salbatzeagatik, ta bizitzaren exenplu emateagatik. Da gizon dibino eder amable gura, Jangoiko dena bateo, zeintan ageri den Jangoikoaren ona. Da gure amazale apasionatu bere parerik eztuen gura, gure amores egin ta desegin zena ilartaño eriotze lotsagarri bateki, ez usteagatik gu kondenatzera eriotze perpetuoan. Da diona esposa sandak dela bere onetsia candidus et rubicundus etc. Txuria ta gorria eskojitua millareen artean. Txuria Jangoikotasunagatik; gorria gizontasunagatik. Txuria bere edertasun, prenda ta perfekzio infinitoen kasos; gorria bere amore geiegi digunaren kasos. Txuria, zeren baita ain amable; gorria, zeren baita ain gure amoros amante. Auda Jesus, zein barin bada norbait amatzen eztuenik, biz madarikatua, dio San Pablok (1.Cor.ult.). Baña nola amatuko du eztuenak ezauntzen? Ezaunzeko bada nolapait, goazen aipatus beraren pausu prinzipalenak segi dan. Lenik saluta zagun bere Ama Birjina.

        Nik sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso zeruaren ta lurraren kriadorea baitan, dio Kredoak; eta Jesu Kristo arren seme bakar gure Jaunabaitan; auda dioguna: Zein konzebitu baize, edo gizon in baize Maria Santisimaren entraña sanduetan Espiritu Santi Jaunaren birtutes, edo Jangoikoaren milagros gizonkiren obrarik gabe. Au agitu ze orai duela milla ta zorzitan egun urte, Martxoaren ogeitaborzgarrenean Nazareten. San Gabriel aingiruak anunziatu zio donzella dibinai beraren sabel birjinalan obratu bear zen milagro gura; ta sinestarasteko erran zio nola beraren lengusua Santa Isabel, zena ia adinetakoa ta esteril, zoeien seigarren ilabetean, zeren ezpaita inposiblerik Jangoikoandako. Notizia goneki Maria Santisima egun gaietan bere seme dibinoareki sabel barnean joan ze bisitatzera Santa Isabel; eta eginzioneko diosalea, saltatu zekio gozoaren utses berzeari bere sabeleko aurra, baize San Juan Bautista, ezaundurik nor zen mintzatu zena, ta bereki zekarrana.

        Gero erreparaturik San Josefek bere esposaren disposizioa, xakinki etzela beraganik, ta etxakin nondik edo nola; ezin sinesta gaizkirik alako personas, ta ezin uka, begis ikusten zuena. Ez akusatu naies Ama Santisima, nai izan zue utzi ta joan ixil ixila. Baña bear orduan desengañatu zue aingiruak, Josef, erraten ziola. Etzazula duda idukitzeas zeure esposa Maria, zeren berabaitan jaio dena da Espiritu Sanduaganik; ta jaioko den Semea deituko duzu Jesus, zeren bera da salbatuko duena bekatuetaik bere jendea».

        Pasaturik bedratzi ilabeteak, jaio ze Jesus Maria Birjinaganik ain milagrosoki nola konzebitu zen, utzirik Ama ain oso mellarik gabe, ta eder flamante, edo ederrago ezi len, ala nola iruzkia pasazen den kristale batetik, autxi gabe ta mantxatu gabe kristalea. Jaio ze Belenen, etxola pobre batean; bestitu zue oial garbies Ama Birjinak, ta erreklinatu zue ganbela batean, ez izanes berze lekurik an. Zelebratu zute festa gloriako aingiruek jautsirik andik, eta aien abisus munduko humilek, artzai pobreek. Zorzigarren egunean, kunpliturik zirkunzisioaren legea, paratu ziote izena Jesus, zerutik manatu bekala. Amirugarren egunean ellegaturik Errege Magoek urrutitik, izar bates kidaturik, adoratu zute aur dibinoa nola erregeen errege andiena. Berrogeigarrenean lengo legearen konforme presentatu zue Ama Birjinak Seme dibinoa tenplo Jerusalengoan, non Simeon zar benerableak, izan zuenak errebelazio etzela ilen ikusi-arteo Salbadorea, ikusirik orduan ta ezaundurik Jangoikoaren argis, artu zue bere eskuetan gozoso, ta despeitu ze kontent mundu gontaik; ta erran zio Ama Santisimai: Ona, aurtto gau dago paraturik, anitzen erorzeko ta goratzeko Israelen; eta berorren arima herituko du doloreen ezpatak. Ain goizik xakin zue pasatu bearra.

        Andik guti ekarri zio mezu aingiruak San Josefi eramateko Ama Semeak Ejiptora, ta egoteko an abisatuartaño berriro, zeren Herodes erregeak naiko zuen ilarazi aur dibinoa. Ejipton egon zire pobre-gisa. An pasatu zue aurzutua, diotenes, zazpi urteak arteo. Orduan, aingiruak mezu emanik itzulzeko Israela, il baize ia Herodes ta bere gisakoak ilarazi nai zutenak aur dibinoa, itzuli ze familia sandu gura Nazareta, non Ama Birjinaren etxetto pobrean bizitu ze Jesus, eman gabe ezauntzera bere Majestadea, ogei ta amar urtetara urbildu arteo. Denbora gontan guzian zer egin zuen eztio ebanjelioak, baizik kontatu duguna aixtean, nola gelditu zen tenploan amabi urtetakoa zelarik, ta nola itzuli zen gero Amareki ta San Josefeki, ta zegokioten obediente. Agredako Maria de Jesus benerableak ta berze autoreek badiote nola pasatu zuen denbora gura erretiroan, humildadean, obedienzian, orazio ta penitenzian gure salbazioagatik. Baña nik solamente ebanjelioak diona nai dut kontatu.

        Jesusen alzindari bekala atra ze lenik San Juan Bautista prebenizera Jangoikoaren bidea predikatus penitenzia. Jesus onak on guziaren exenplu emateko, nai izan zue beraren eskus izan bataiatua Jordango ugaldean. Idiki zire orduan zeruak Jesusen obsekiotan; jautsi ze Espiritu Sandua uso baten idurian; aditu ze Aita eternoaren boza erraten zuela: Au da ene Seme onetsia, zeintan baitut neure konplazenzia. Eta San Juan berak ere ematen zue testimonio jendeei, nola zen Jesus bera baño ia, zeñen oñetakoen lotzakia lazatzeko ere digno etzela bera, ta bere eskuan zegola sardea aizeratzeko bere eulzia, nai baitu erran, dela mundu guziaren Juez soberanoa eman bear diotena guziei sentenzia bakotxaren obren konforme. Prinzipalki mostratzen zuen eskuas nor zen, ziola: Ecce agnus Dei etc. Ona Jangoikoaren axuria, ona kentzentuena munduko bekatuak. Orgatik pintatzeunte San Juan axuri bateki saietsean mostratzen duela erias. Nai izan zue, alaber, Jaun dibinoak barutu berrogei egunes desertuan, ta barutu ze, ta gosetu ze gizon bekala; izan ze tentatua etsaiaganik, emateko exenplu guri, nola bear dugun garaitu.

        Ondorean gizon dibino gura manifestatu ze munduari guzien salbatzale ta amante ongiegille bakarra bekala. Nork dezake pinta persona gura ain manso, amable, onegia? Forma ain perfekto guzis? Aurpegia ain ederra, beiratze gura ain amoroso, itz gaiek ain suabe ta afable? Guziendako ze ona justoen ta bekatarien, abratsen ta pobreen, andien ta txikiendako. Azken irur urteak pasatu zitue erremediatzen gaitz jenero guziak, ala gorputzaren, nola arimarenak, garbitus leprosoak, argitus itsuak, sendatus eriak, bizkortus erdi-ilak, ta il-oztuak, libratus endemoniatuak, barkatus bekatuak ta bekatariak. Nior etzue uzten konsolatu gabe, zela gizonki, zela emasteki, zela on, zela gaixto, edozein jenerotan zela, nai zuena beraren faborea. Fabore egitea zer den, nolako amoreareki ordea, nolako grazia ta moduareki iten zitue? Prinzipalki enpleatzen ze salbatzen arimak, erakusten zerurako bidea exenplus eta itzes tenploan, etxeetan, karrika, plaza ta bideetan, kanpo, desertu, oian ta itsasoetan. Eskojitu zitue ortako amabi apostolu gizon pobreak, baña bete zituenak espiritus; ta irurogei ta amabi diszipulo; ta utzi zue plantaturik bere Eliza, ta ontan depositaturik bere doktrina, bere sakramentuak, bear diren medio ta erremedio guziak logratzeko salbazioa. Guzien gañetik bere pasio, eriotze ta odol preziosoaren tesoroa, bere amore betirokoaren prenda.

        Alako jaun bat ain ona ta ongiegillea, errain didazie, etze arrazio bizitzea, urte ta jendamende milla ta milla? Bai zierto. Baña ilarazi zute, ta adinaren obenean, ogeitamirur urtetan, ta eriotze lastimoso lotsagarri bateki. Zergatik? Zergatik zen ona ta admitizen zituen bekatariak, ta nai zituen ondu guziak. Orgatik artu ziote oposizio hipokritek, sandu zirenek beren opinionean. Nola izan ze? Ortara noaie orai. Attendi, ta ikasi pausu prinzipalenak berere pensatzeko, espezialki mezakoan, ta erretzen egoteko amores, konpasiones, kontriziones ta berze afektoes.

        Eskriba ta Fariseo hipokritek beñik bein erresolbitu zute botatzea mundutik Jesus ona. Bere apostolu bat, deitua Judas Iskariote, eginik traidore joan zekiote ta ogeitamar dirutan ajustatu zue paratuko ziotela beren eskuetan axuri dibinoa; ta kunplitu zue Ortzegun Sandu gauean bekalakoan. Guzia zekielaik igan ze Jerusalena Jesus; zelebratu zue azken afaria apostolueki; artan adiarazi ziote pasatu bear zuena gauartan ta biramonean, bere traidorearen perdizioa ere bai; nai baluke akorritu, eman zio ere bustirik ogia salsan. Egin zitue gero amoresko demostrazio ta exzeso andienak; garbitu zizkiote bere eskus oñak guziei, ta Judasi ere bai. Azkenean utzi zue betiko fundaturik aldareko sakramentua, ta berak ordenaturik sazerdoteak.

        Gero atra ze Jentsemaniko baratze, oian baster batean zegonera. An paratu ze lurrean auspeska orazioan prebenitzeko pasatu bearzuenerako ta kongoja, tristura, ta agoniain utses odol-izerdia zerio lurreraño. Bitarteo Judas ta Judioak prebeniturik jendes, armas, zuzis ta instrumentu guzies eldu zire, ta len lenean traidorea. Onek eman zio besarka falsua, baize señalea mostratzeko nori bear zuten eutxi. Etzue apartatu aurpegia Jesus onak; ta laburzeko, utzi ze lotzera ta eramatera preso Jerusalena, gaizkiegillerik andiena balitz bekala, tratamentu indignoeki.

        Lenik presentaturik Anas pontifize izanaren alzinean, an ministroetaik batek eman zio bofetada bat bere aurpegian. Andik eramanik Kaifas pontifizearen palaziora, non baizeude etxideten bere etsai rabiosoak, ala nola otso gosetiak axuriai, ezin aurkitus kausa iduririk, ezin injeniatus ezeta testimonio falsus ere nola kondenatu justizia kolores, galdeginik Jangoikoaren izenean berai ia zen Kristo, zeren errespondatu zuen baietz, guziek jaikirik maltratatu zute milla maneras, lixtu botatus aurpegira, tiratus biloak, golpatus eskus ta oñes andik ta emendik. Azkenean bendaturik begiak jokatu zute eskarnios ta golpeka, erran zezala nor zen eman ziona. Berze pena bat ere izan zue an ellegatu zekiona biotzeraño, baize ukatzea San Pedrok lotsarriturik irur aldis, etzela beraren diszipulo, etzuela ezaunzen ere. Gauaren gañarakoan iduki zute loturik kalabozoan postura txoil nekosoan. Eta guardiek an ere berritu omen zute goitiko festa bendatus begiak, golpatus etc. O gure Jaunaren pazienzia! Nornaiek nai duena inik, ain ixil alaere! Orgatik erran zue preso iterakoan, haec est hora vestra etc.

        Biramonean atrarik kalabozotik presentatu zute Ponzio Pilatos presidenteari. Onek ezaun duzue ekarri ziotela inbidia-utses, deklaratu zue etzuela kausarik aurkitzen. Baña ezin errekabatus judioeki, biali zue Herodesengana. Onek jaintsiarazi ta tratara zizue fatuo ta ero gisa. Ala txufeaturik irris, oius, txistus soldadoek itzuli zute Pilatosengana. Onek libratu naies proponitu ziote bietaik bat libre Bazkoagatik, zein nai zuten, Jesus edo Barrabas, baize ladron gaixto famatu bat. Aiek naiago izanzute au, ezi ez Jesus.

        Gero lastimazeizengatik ilarazi gabe preso dibinoa, manatu zue azotatzea. Eta azotatu zute loturik pilare baten kontra inhumanidade ezin iagokoareki borz milla ta ia azotukaldis sei berdugoek. Nola zatikatu zuten, zenbat odol, zenbat oñaze, zer itxuratan paratu zuten, nork explika? Gero jarrarazirik alki batean, inguraturik soiñetaik purpurasko manto zatar bat, buruan frinkaturik aranzesko ustai bat, ta eskuan paraturik kana bat zetro-itxuras jokatu zute irris ta eskarnios errege burlaskoa bekala, ellegatus banaka adoratzera iduri; ta batak kendu kana ta artas ematen ziola buruan aranzeen gañean, berzeak tiratzen ziola gargaju bat aurpegira, berzeak zaflon bat; ta guziek irria gora gure Jaunaren kostus. Zer iduri zaize festa gontas? Nola bide zeuden zeruko aingiruak ikusirik guzien errege soberanoa gisa gartan? Gero atra zue Pilatosek balkonera itxura gartan ikusi zezaten, ta lastima zeizen. Baña klamatzen ziote oius, ken bez kenbez, guruzifika bez. Deklaratu zue berriro etzuela aurkitzen kulparik; baña eginik itxurapena garbitzeas eskuak ures, etzuela parterik arren eriotzean, eman zue sentenzia.

        atra zute Isaak dibinoa sakrifikazeko oianean; ermanarazi ziote soñean zura, zeintan il bear zuten pregon andieki. Asi ze prozesio lamentable gura; guzien erdian zoeie Jesus, baña ezin joan indargabeturik, odol-usturik, ta erdi ilik ia, erorzen ze auspeska gurutzearen pean. Orgatik beldurrak il zekioten bidean, alokatu zute gizon bat ermateko gurutzea Jesusen atzetik. Ala nolapait ellegaturik kalbarioko oianera Jesus ona josi zute gurutzeai esku oñetaik lurrean, gero goratu zute gorputzareki guruzea airean; nolako pena ta oñazeeki, nork entenda? Ia etzezakete soporta kriaturek ainberze ainberze nola iten zen beren kriadoreareki. Ta ala ilun duze egerdis mundu guzian, arriak autxi zire elkarren kontra. Bitarteo Judioek oraño ere eskarnios ziote: Berzeak libratutu ta bere burua ez dezake libra. Jautsi bedi orai gurutzetik, ta sinestatuko diogu.

        En fin irur ordus iraun duzue goatze gogor gortan akabatzen dolores. Il ondoan ere idiki ziote bularra lanza bateki. Gero ortzirik diszipuloen eskus, erresuzitatu ze bere birtute proprios irugarren egunean. Gero berrogei egunes aparezitus batai ta berzeai, ta apostolu guziei utzi zue konfirmaturik bere Eliza edo kristiandadea, ta San Pedro artzai buru, emanik bere zeruetako erreinuaren giltzak. Berrogeigarrenean igan ze zeruetara, ta an dago jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, grandeza ta Majestade bardinean, nondik etorko baita azken juizioko egunean onen ta gaixtoen juzgatzera. Bitarteo dago orai zeruan erreinante agerri, ta sakramentu aldarekoan bateo presente ain errealki, baña altxaturik modu admirablean. Dago emen ala milagrosoki obligaturik amoreak, ez utzi naiak galtzera, salbatu naiak gu ain kario kosta gaizkionak. Dago berritzen kontino emen bere amore, ta fabore, ta pasionearen memoria, ezkaitzen atzen, ta balia gaitzan oraiko ta geroko, orai lograzeko anitz grazia, erregalo ta ondasun, anitz gloria gero.

        Au da Jesus izenaren konforme tuena biotza ta obrak gureki. Au da Jesus on, eder, amableena bekala, gure amanterik andiena. Au da Jesus, zeñek nola obligatzen baikaitu korresponditzera amorean, ala seguratzen gaitu salbazioaren esperanzan. Ezta galduko daramana Jesusen izenaren marka firmaturik fede ta amoreareki. Au da Jesus, daukana bere eskuan on guziaren giltza, zeñek idikitzen badu, niork ezin ertxi, zeñek erxten badu, niork ezin idiki. On guzia beraganik, ta bera gabe niondik ez memoriaik ere. Ilaskeros Jesus, San Pedro, balore iagoreki pasio-gauean baño, zoeie tenplora San Juaneki. Zego atarian pobre estropeatu bat jaiotzes, paratzen zutena an eskatzeko limosna. Ikusirik onek San Pedro ta San Juan eldu zirela, eskatu ziote limosna. Erran zio San Pedrok: «beira zaguzu guri». Ura zegokiote beira esperatzen limosna. Orduan San Pedrok etc Akt.3.

 

aurrekoa hurrengoa