www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Dominica 8
post Pentecostem.
De reddendâ ratione,
et praeveniendâ

 

Homo quidam erat dives, qui habe bat villicum etc. Luc. 16.

 

        Egungo ebanjelioan dio ala Jesu Kristok: gizon bat ze aberatsa zuena administrazale bat. Ontas kontatu ziote desegin zitiola beraren ondasunak. Deiturik beregana erran zio: Zer da zutas erran didaten gau? Emazu kontu zeure administrazioas, ezi ia ez dezakezu administratu. Ark zio bere baitan: Zer inen dut kentzen baitida nausiak administrazioa? ez dezaket landu lurra; alkezen ibiltzeas eskean. Badakit zer egin admiti nazaten beren etxeetan, botatzen nauelaik nausiak. Deiturik zordunak banaka, erraten zio bati: Zenbat zor diozu ene nausiari? Ark: Egun kantaro olio. Tori eskritura, direla berrogeitamar. Berze bati erran zio: Zuk zenbat zor diozu? Ark: Egun erregu gari. Tori balea, izan daitzela lauretan ogei. Eta nausiak laudatu zue arren habiltasuna bere alde. Nik ere zuei erraten diziet, eginzkizie adiskideak zeurendako emengo ondasun txarren medios, orreki errezibitu zaizaten bizi leku eternoetan, akabatzenzaizielaik emengo itekoa. Orra ebanjelioa; entendatzeko bear dugu grazia. Ortako saluta zagun Ama Birjina. Abe Maria.

        Gizon aberats gura dela Jesu Kristo bera daike entenda, ezi naiz bizitu zen pobre-gisa mundu gontan, da gauza guzien Jaun ta jabe. Administrazale gura entenda kristio bakotxa, zeñi emantion administrazioan ala gorputzaren nola arimaren ondasunak: memoria, entendamentua, borondatea, mia, begiak, bearriak etc; baitare elizako gauzak: fedea, doktrina, sakramentuak etc. Badaki nork eta nork malogratzentuten. Emazu kontu zeure administrazioas, dio. Au da deitzea bere juiziora, biziaren akabanzan. Bitarteo administra ongi, dio; trata, goberna ongi nik emanikako hazienda; ez utzi galtzera, baizik irabazi artas. Zenbat urte edo denborarako? Nik deitu arteo kontuetara, dio; eztut deklaratu nai plazoa noiz beteko den, eztaien nior deskuida; agian lenago, agian berantxago etorriko naiz, ta uste eztuzien orduan, qua horâ non putatis; agian gastezutuan, agian zarzutuan, agian adinik obenean; ez berantegi, ezi laburra da biziaren plazoa, eta zenbatenas bekatu ia, peligro da datorren eriotzea lenago, ezi eriotzearen akulloa da bekatua, stimulus mortis peccatum est. Beira nola portatzen zaren gastezutuan, beira berze adinetan, ezi guzietas eman bear da kontu, ta ain presente egoin da len egina nola azkenekoa; por konsigiente, faltazen bada batean edo berzean, suplitu bear da gero falta gura. Beti da obligazio trabajatzeko; faltatu barin bauzu len, orai trabaja doble, oraiko ta lenagokoain partes. Ia, beras, o zenbat gaizken beldur izan nor bere administrazioas, irabazi bearrean galdu duela? Zer izain da, erraten badio nausiak berla gutaik bati: Emazu kontu zure administrazioas, ezi ia ezta ia denborarik.

        Job sanduak, Jangoiko beraren agos laudatuak, zio ikar ikar: eldu delaik kontuen artzera ene Jangoikoa, zer inen dut? galdegiten didalaik, zer errespondatuko diot? nai badut kulpatu nere burua, galduko naiz neure agos. Daike agian atra justo gizona Jangoikoaren aldean? Edo garbi agertu jaio dena emastekiaganik? Nork dezoke erresponda millaendako bat? Dabid profeta errealak zio: Jauna, eztadiela paratu juizioan ta justizian bere sierbo goneki, zeren nior ezta atrako guzis justo orren presenzian, ezpadio egiten grazia. San Pablok zio: Deustas eznau erreprehenditzen nere konzienziak, baña alaere eznago seguraturik, zeren juzgatu bear nauena da Jangoikoa. San Hilarion zego beldurrak ilzerakoan, erraten ziola bere arimai: atra zaite ene arima, zertas zara beldur? Iruetan ogeitamar urte ia zerbitzatu diozu Jesu Kristori, ta zara beldur eriotzeas? San Geronimok kolore-gaizturik penitenziain beldurrain utses zio: Nagon jaten, nagon edaten, nagon edozein gauza egiten, iduri zaida beti dagokidala soñatzen bearrira tronpeta gura: jaiki ilak, ta zatoste juiziora. San Juan Krisostomok zio: Ai nitas egun ikaragarri gartan! Ezi oroitzen naizen aldioro, ikaratzen naiz ta negarres suspiroka asten naiz. San Agustinek dio: Ain lotsagarria izain da egun gura, ezi aingiruek ere izain dute beldur. San Gregoriok dio: Justoek iteunten guzian direla beldur, xakinik nolako juezaren alzinean bear diren presentatu. Zer in bear du kanabera flakoak, ala ikaratzen direlaik kolumna firmeak? Zer nere ta zure beldurra, diolaik, onat kontuetara? Redde rationem.

        Plazoa kunpliturik, pasaturik denbora, ongi guti, gaizki sobra, ertxirik ataria, ia ezin itzuli gibela, egina egin, ta ia ezin erremedia! O nola nai ginduken orduan bizitua sanduen gisa? O nola nai ginduken utzi emen bekatuen kontrabandoa? Baña gureki joain dire geuren obrak, onak eta gaixtoak, nai badu ezpadugu. Bakotxak ermako du bere karga, dio San Pablok, ta azaroain ariora izanen du eraizioa. Emen geldituko dire gorputza, mundua, emengo ondasunak, banidadeak, eta gauzak; baña gure obra, itz, afekto, pensamentu ta omisione guzi guzien fardoa gureki presentatuko da an. Geldizaiste or, dio; baña aiek errain diote mintzatus bekala guziek batean, San Bernardok diones: Zuk in gaituzu, zureak gara, etzaitugu utziko, zureki goaz juiziora. O zer altxatu naia alako ta alako gauza gura, ta ezin altxa! Bat batean agertuko da Jangoikoaren argira gure biziaren tela guzia desplegaturik ain klaro nola sala bat emateareki guzitik iruzkia. Ona persona gau ta onen bizi pasatua. Oh! Zein ertxi aurkituko den an, emen lazo nolanai bizitu zena! Goiti Jueza sebero, beiti idikirik infernua; alde batetik bekatuak akusatzeuntela; berze aldetik demonioak tirrikaturik erman naiak; barnetik konzienziak erremorditzen, kanpotik arrazioak konbenzitzen, akabaturik denbora asten betiko eternidadea, ia ezin erremedia. Nora joain da bat? Ezin eskapa, ezin altxa, ah! zer propositoak an, bagindu orai dugun eskaida! Baña an nai duelaik ez dezake, zeren nai ezpaitu emen dezakelaik erremediatu.

        Egungo administrazale gark zio, etzela gauza lanzeko lurra, alketzen zela eskazean ibiltzeas. San Bizente Ferrerek lanzeas lurra entendatzen du penitenzia, kastigatzea gorputz lurreskoa; ta ibilzea eskean, orazioa, baita eskatzea Jangoikoaren, Ama Birjinaren, aingiruen ta sanduen atarietan. O zenbat alako atxekia, ez dezaket in penitenzia, eznaike barutu, eztakit orazio egiten, alketzen naiz konfesa komekatzera maizago, berzeak ez, ta ni bai; nola nai du? Bitarteo bekatu egiteko guziok goapo, ori nornaiek dezake, habilidadegoi guziek dakite, ta asko ezta alketzen ere ortas, bentzait ez Jangoikoas eta aingirues. Nola inen da bada? Ark egin zuena izan ze gutitzea zorrak, egun zor zuena utzi berrogei ta amartan, ta laurogeitan. Ario gontara nolapait injeniatu bear dugu. Bizpiru gisatara okurritzen zaida. Badaki dakienak Aita gurea gure zorrak Jangoikoai direla bekatu eginak, ezi orgatik dio an: Barkadazkiguzu guri geuren zorrak etc. Orai, bada, ez solamente gutitzeko, baita ere kentzeko arras zor gebek lenbiziko modua da konfesatzea ongi dolore ta proposito sinareki; eta ainberze daike izan kontrizioa, ezi arren indarres ez solamente kulpak, baitaere penak barka dakizkion bati. Bada, praeoccupemus faciem eius in confessione; zorretan erori garenok alzina gaitzen konfesatzera geuren Nausiari. Neke iduri zaizu? Ortako barkatzentizu Jangoikoak zor andiak ere. Eta nork barkatzentu bere arzekoak, solamente konfesatus zordunak bere zorrak? Neke iduri zaizu? Nekeago izain da pagatzea infernuko penetan eternidadean. Neke iduri zaizu? Bada konfesatzea duzu dela emen, dela an, emen iten bada ongi, an libre da; emen ezpada egiten, an konfesatuko duzu; guziek xakineunte zure berri. Ala ez solamente juizioan aingiruen presenzian, baitare infernuan daude oius erraten beren bekatuak debalde; eta mundukoei ere aparezitu direnek deklaratu tiote bekatu emen utzizustenak alkes.

        Berze injenio bat gutizeko zorrak da errealki gutiago bekatu egitea, konfesatuaskeros; len bazire egun, ia eztirela baizik gorenas berrogeitamar; intenzios batez, baña errealidadean ere eztaiela agi ainberze nola len; geroago ta gutiago. Ezpada guzis libre, benzait arindu zorrak libratzeko guzis azkeneko. Berze injenio bat deskitatzeko da diona Jesu Kristok, facite vobis amicos de mammonâ iniquitatis; egitea limosna beartsuei, ezi firmaturik dauka eskrituran gure Nausi onak, pobreai iten zaiona berai iten zaiola, quod uni ex minimis etc. Ta berak arzen duela kontu onean, baña nola? Bat eman ta konta egun, centuplum accipietis. Usura ta irabazi andixkoa da au, ta lijito ez ezi agitz Jangoikoaren gustokoa. Zenbat beartsu erremediatzentuzun, ainberze adiskide an ta testigo atrako direnak zure errezibitzera ta alegatzera zure fabore aiei emana. Oh! Zer injenioa deskitatzeko ez ezi aberasteko ere Jangoikoaren presenzian. Zein urruti dagon pobretzetik nior egines limosna! pobretzen da ajola guti egines zorren pagatzeas, sobra emanes tripai ta soñai, gutiegi aplikatus lanera ta gobernu onera, baña ezta pobretzen emanes nori berea, ta pobreari bear duena. Baña nola egin limosna eztuenak? Ezta nior eztuenik egiteko limosna zer edo zer gisas. Amalaur dire obra miserikordiaskoak, batzuk arimaren, berze batzuk gorputzaren, eta guzia da limosna deskitatzeko tugun zorrak Jangoikoai. Oroat diot gañarako obra ones, eta prinzipalki sufritzeas trabajuak Jangoikoaren amores, balio digutela anitz emen ango kontuetarako, nor bagara.

        Baña kontuetan ongi atratzeko mediorik obena da juntatzea geuren pixkak Jesu Kristoren merejimentu infinitoeki. Auxe da medianero bakarra Jangoikoaren ta gizonen artean. Jesus deitzen da ta Salbazalea, zeren salbatzen duen bere jendea beren bekatuetaik. Bekatuak direlaik Jangoiko andiaren ofensak, etze posible ematea aietas satisfakzio gizon utsak; bear du izan Jangoiko ta gizon batean; alakoa da Jesu Kristo. Atra ze fiadore ta pagadore gure partes; eman zue satisfakzio abasto; bere odol tanta batek balio duelaik infinito, anitz odol ixuri zue. Ia, bada, kostua inik dago; ezta baizik baliatzea, ofrezitus Jangoikoai Jesusen pasio ta odol preziosoa, ta beragatik eskatu barkazio. Jauna, nik eztut mereji deus onik; mereji du ene partes Jesus onak; beragatik beraren pasio, eriotze ta odol preziosoagatik, beraren borz llagaengatik in bezada niri grazia ta miserikordia. Justizia bearbada egin ene bekatues, egin ze aski ta sobra jesusen baitan ene partes. Para balanzan ene kulpak ta beraren penak, ia pizatuko dute ebek ezi aiek agitzes. Jesusen kostus biz salbo bekatari gau. San Bernardo presentaturik bein Jangoikoaren juizioan bisione batean, akusatzen zute demonioek andik eta emendik galdu naies, etzeien izan admititua gloriako erreinuan, etzuela mereji. Sanduak errespondatu zue: Nik egia da eztutela mereji; baña ene Jaun Jesu Kristok mereji du bi dretxos ta titulos: bata da, zeren baita Jangoikoaren Semea, Jangoiko, gloriako errege, Jaun ta jabe naturalezas; berzea da, zeren irabazi baitu gizontasunes bere pasio, eriotze ta merejimentu infinitoeki. Bera kontentatzen da lenbiziko tituloas; bigarrenas iten dida niri donazio. Onen atenzios eskatzen dut grazia ta gloria. Erran zueneko joan zire iges etsai madarikatuak. Kalbarioko oianean zego guruzifikaturik ladron bat Jesu Kristoren saietsean. Jauna, erran zio, oroi bedi nitas, doaielaik bere erreinura. Jaun dibinoak agotik agora errespondatu zio: Sines egia erraten dizut, egun berean eneki izanen zara paraisoan. Zein fite borratu zion bizi guziko kontua Jaun dibinoak! Nork eztu konfiatuko Jesusen baitan? igan zelaik zeruetara Jaun dibinoa, erran ziote despeidan bereei: eman zaida potestade guzia zeruan ta lurrean, usteko animaturik eta konfiaturik eztituela utziko galtzera bereak, ta dezazkela salba, eta nai ere duela. Onen señaletan orai berean dagolaik jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, dauzka patente bere borz llagen kuntzeak, eta gauzki eskribiturik bekala gu bere oin, esku, ta bularrean, oroitzeko beti zenbat kostatu gaizkion, ta presentatzeko bere Aita eternoai gure salbazioaren prezioa, guk faltadugunain partes. Ia, bada, erratendigulaik gure Nausi soberanoak: Emazu kontu zure administrazioas, redde rationem, in bear duguna da konfesatzea gure faltak, baña alegatzea gure fabore beraren miserikordia ta Jesu Kristoren merejimentuak. Orgatik Elizak, doaielarik ilaren eske gurutzeareki, konsideratuz bekala Jaun soberanoa kontu artzen arimai, lenbiziko kantatzen dena da au: siniquitates observaveris Domine etc. Jauna, kontu artzen badu ertxiki gure gaizkies, nor daike libra? segitzen da gero eskatzen barkazio, quia apud Dominum misericordia etc. Zeren gure Jauna baitan miserikordia ta abasto erredenzione baita. Orren kasos eman dezagula barkazio, grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa