www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XXX:
De devotione in eucharistiam
eiusque praestantia

 

Inveni quem diligit anima mea,
tenui eum, nec dimittam. Cant. 3.

 

        kontatzen da eskritura sagratuan zebilala esposa amantea bere esposo onetsiaren bila afanaturik guzieri galdes artas, eta noizerebait aurkiturik bere gura, aurkitu dut, zio gozosa, aurkitu dut ene arimak onesten duena, daukat ia preso, ta estut utziko sekulan. Inveni quem diligit anima mea, tenui eum, nec dimittam. Nor da esposa gau, baizik Eliza edo arima kristioa? Ezi esposoa dela Jesu Kristo da klaro. Jaio zelaik mundura, etorririk magoak urrutitik galdegiten zute: Non da jaio dena judioen errege? kidatu zitue izar berri brillante batek Belena, ta gelditu ze etxola pobre baten gañean erraten ziotela bekala: Emen dago guzien errege. Jautsi zire, aurkitu zute, ikusi zute, adoratu zute aur dibinoa. Ditxosoak aiek! billatzen du nere arimak ere, non da ene esposo onetsigarria? Fedearen izar brillanteak kidatzen nau Belena. Belen da, oroat, nola ogiaren etxea; ogi bizi, dibinoaren etxea da tenploa; emen, emen aurkitu dut ene arimak onesten duena, daukat preso amoriosko grillo ta kateeki, ta estut ia utziko sekulan. Itz ebetan erakusten zaigu debozio izan bear dioguna sakramentu miragarriai. Utzirik ia eskergaitza ta orgatik izain den juizio lotsagarria, trata zagun izateas debozio arimen esposo amante goni. Ama dulzisima alako Semea ekarri diguna, ta orai sakramentuan presentatzen zaiguna gure arimen esposotako, nork luken ditxa izateas beraren ta orren agradokoa? Da posible nai gaituten gu bekalako txar batzuk? Eta zierto izaki nai gaitutela oiek, guk nai baitugu oriek. Estugu nai izan bear guk? Bai, ene Ama dulzisima. Bada, mereji dute, arrazio da, ta guk dugu obligazio, kunplitzeko ongi bigu otoi bere grazia. Abe Maria.

        Eta bear da itz egin izateko debozio Jaun sakramentatuai? bear da, eta kontent, baldin ala berere arbagindezo debozio bear litzakena. Egoten naiz ni pensatzen, nola aurkitzen direlaik Jesus Jaunabaitan pensa daizken motibo guziak, nola estuten onesten anitz alaere askok; zertan otedagon au. Onesten dire personak eta gauzak motibo guti edo batere estutenak, nola, bada, estute onesten guzis guziek onetsigarria dena guzis? Estakit zer erran, ezpada ez ikustea begi gorputzekoeki. Ain materialak dire asko, ezi gorputzeko begis ikustenestutenak estiote mellarik egiten, nola animaleei. Ala izatekos zer dugu ia animaleek baño? Zertako deitzen gara razionalak ta kristioak, ez baliatzekos arimaren begies, ezkerrekoas, baita entendamentua, ta eskuiekoas baita fedea? Ebetas ezpada baliatu bear, debalde dardukat, zerengatik gure izate guzia dago sinestatzean ikustenestirenak. Esta ikusten Jangoikoa, esta ikusten infernua, esta ikusten gloria, esta ikusten arima, estire ikusten grazia, birtuteak, itz bates esperatzentugun guziak. Baña orgatik esta in bear ajola arimas, Jangoikoas, infernuas, glorias ta gañarakoes? gisa berean esta ikusten gure Jaun sakramentatua begi materialeeki; eta ala ikusi arteo barin bazaude onesteko, estut erran nai itzik; baña sendagalla iten bauzu gizon razionala kristio izateas; balio badu arrazioak ta fedeak, diot ez dezakezula utzi izateko debozio Jaun sakramentatuai, zeren mereji baitu gure Jaunak, zeren zorbaitiogu guk, zeren ongi baitagokigu, ta zeren au baita deboziorik obena.

        Debozio ona da purgatorioko arimei zaiotena, zerengatik zenbat libratzentuzun pena gaietaik limosna, penitenzia, meza, orazio, estazio ta gañarako sufrajioen medios, berze ainberze abogatu izaintuzu an glorian mintzatuko direnak Jangoikoaren alzinean zure fabore, eta guzien gañetik Jangoikoa bera izain duzu fabore, zerengatik beraren alaba onetsiak dire arima gaiek, eta bere justiziaren txuxenagatik kastigatzen baitu ere, kuadratzen zaio izan daitzen igordezotenak limosnas pobre gaiei zereki pagatu justiziai Kristoren merejimentuen birtutes. Orgatik zio San Agustinek (Ad. fr. erem. s. 44) estela oroitzen leiturik il dela gaizki nior ere piedadesko obra goietaik in duenik; arrazioa ematen du, zeren alakoak baitu anitz bitarteko ta fabore an. Debozio ona sanduei ta sandei zaiotena, baitire gure anai-arrebak, gure lekukideak, gure naturaleza berekoak, baña zori onekoak, guzietaik eskojituak oben obenttoak, beregana bildutuenak Jangoikoak bere korte ta paraisora, munduaren lorea, gizagendearen nata, sazerdoteetaik perfektoenak, ezkonduetaik justoenak, birjinetaik ederrenak, estado guzietaik autatuak; berze alde, gu ongi nai gaitutenak, gutas kuidado dutenak, edatzentutenak beren palmak guregana gure naiak, gure deitzen, konbidatzen, animatzen, laguntzen; berze-alde, Jangoikoaren adiskide onetsiak aitukotuenak eskatu orduko; berze alde, Jangoikoak ala nai duelaik, ai gaizkete andik onaraño instantean, naiz solamente gogoan otoitz iten badiogute. Esta grazia jenerorik edozeñek logra ez dezakenik, baña nai duenak dezoke batai eskatu grazia bat, berzeai berze bat. Gorputzendako badakizkite zein zertako autatu; bada, gisa berean arimendako dezoket eska batai au, berzeai ura. Nai dut fedea, esperanza, karidadea? An dauzkit apostoluak. Nai dut pazienzia, serenidadea ta arimo andia? An dauzkit martirak. Nai dut kastidadea? An dauzkit birjinak. Nai dut bekaturik gabe bizi grazian, birtute ta obra ones adornaturik? An dauzkit sandu guziak. Xakintasunaindako doktoreak, munduaganik desapegatzeko errelijioso izanak, banidadeen aborrezitzeko ain humil izanak, guzietako guziak. Debozio ona bere izeneko sanduai, kuidatuko baitu espezialki izen bera duenas estaien gal ta joan infernura bere izenekoa; estu utziko ark, bera ezpada galdu nai.

        Debozio ona angiruai zaiotena, zein izanik gu baño naturaleza goragokoak, ta Jangoikoaren soldadeska ta goardia erreala, baitire, alaber, guregana apasionatuak deabruen kontra, ez gaitzaten gal inbidioso gaiek aingiru izanek; ta galdu direnek, ezpaitute berze onik, baizik mendekatu gure baitan albagaizkete galdu gu ere. Jangoikoak orgatik ikusirik gure indar gutia, señalatu digu bakotxai geure angiru goardiako, eta aingiruek iteunte gogotik ofizio gau. Prudenteak dire, indartsuak dire, gure amanteak dire, sentitzentuste gure gaitzak, alegratzen dire gure ones; goardatzen, kuidatzen, zelatzen gaitute gau ta egun lanze, peligro ta okasio guzietan atzendu gabe beñere gutas. Aien ordes nior ezleike malogra, ta aien gogoaren bortxa galzen da galzen dena. Itz bates: Ia nai gaitute ezi guk geuren buruok. Nork estio izanen debozio bere aingiru goardiakoai? Debozio ona txoil Ama Birjinai, zein baita Jangoikoaren Ama propia, ta gure Ama unibersala, ain maite duena Jangoikoak ezi deus estu nai datorkigun ezpada pasatzen beraren eskuetatik (Bern. s. 3. in vig. nat. D.); ain ederra, ain noblea, ain poderosa, ain piadosa, ain perfekta, ain sanda, ain Jangoikoaren gisakoa, ezi bein ikusi zuelaik San Dionisiok, arriturik erran zue sinestatuko zuela Jangoiko zela Maria, ezpalez desengañatu fedeak estela baizik Jangoiko bat bakarra. Lastima da izan daien gizonkirik, emastekirik, zarrik, gasterik, aurrik debozio estionik Ama Birjinai; bentzait esta sandurik eta sandarik bakotxik ere onestenestuenik Maria Santisima. Ala, nere fielak, purgatorioko arimetan, barin badiozie debozio, aurkitukotuzie adiskide agradezituak, sanduetan enpeñu andiak, aingiru goardiakoan tutore fiela, Ama birjina baitan Ama dulzea, esta Ama bekalakorik, bego Ama berex, o! Ama beti da Ama.

        Baña goraxago iganzaiste; pasatu ondoan guzietaik, dio esposak, aurkitu dut ene arimak onesten duena, paululúm cúm pertransissem eos, inveni quem diligit anima mea. Daukat preso ta estut utziko, tenui eum, nec dimittam. Nor da ori, arima sanda? Au da nere esposo onetsigarria, Jesus Jangoiko ta gizon egiaskoa, Ama Birjina ere baño ia da; esposoagatik utziko du Aita eta Ama, baña emen esta utzi bear, ezi Amareki bateo daike logra esposo dibinoa. Baña nola logratu dagolaik ain gora bere trono argisko gartan? Ea, ez lotsa, arima pobrettoa, zu etzindeizkelaik igan ain gora, bera jautsi da ain bera. Belenen, ogiaren etxean, naut erran tenploan, sakramentu miragarrian daukazu ogiaren akzidenteen pean estalirik Majestadea ta disfrazaturik amoros-gisa. Jesus nere prisionero aldarean omen dago; zer in bear dut? Ni ere nago Jesusen amoros ero. Daukat preso, estut utziko; bera nere eta ni bere, bizi guzian ta gero ere, elkarrenak ia betiko. Debozio gau deitzen da debozio? Esta baizik obligazio. Zer biotz da, edo daike izan estuenik onetsiko alako Jauna? Ezaumentu nainuke eta fede, ezi gerostik eznezake baizik onetsi. Zer onesteunzie gizonen humeak, zer onesteunzie? Banidadeen banidadea, ta guzia banidade, ezpada onestea Jaunau, ta beroni sollik zerbitzatzea (Kemp. c.1. l.1.). Baña onestea biz borondateskoa, estiot niori bortxarik egin nai, estut nai niork onetsi dezan Jaunau, ezpadio asetzen gogoa, edo ezpadu aurkitzen jaun onen baitan kuadratzen zaion guzia eta ia. Zoaza pensatus zer kuadratzen zaizun, zerk kausatzen dizun amorio, ia baden ori jaun onen baitan. Kuadratzen zaizu edertasuna? Ederra da Jesus gizonen hume guzien gañetik, beraren idurias arriturik daude iruzkia ta ilargia, ta aingiruak estaizke aspertu beira. Kuadratzen zaizu nobleza? Noblea da nola Jangoikoa ta nobleza guziaren prinzipioa, ez solamente bere etorkis, baita ere kondizios ta biotzes. Kuadratzen zaizu podorioa ta Majestadea? Errege da ain poderosoa, ezi berain keñu batera errenditurik daude zerua, lurra ta infernuak; bere manura daude serafin ta aingiru guzien errejimentuak, ta beraren aldean pajeak adiña estire lurreko erregeak. Kuadratzen zaizu aberats? Aberats da ainberze ezi da ondasun guzien iturri perennea, eskuieko eskuan arimaren ondasunak, ezkerrekoan dauzki gorputzarenak. Instantean dezake egin pobrea abrats, txipia andia, itsusia galant, tristea alegre, desditxatua ditxoso. Bizarria kuadratzen zaizu? Bizarroa da pobretuestaikena bekala emanes, ta naiago du eman ia ta ia. Beraren bazara, zureak dire zeruko ta lurreko ondasunak. Kuadratzen zaizu xakintasuna? Bera da xakintasun guzia, ta daki erakusten bereei estudiatu ta nekatu gabe instantean, nola kentzea iluntasuna igortzeareki argia. Agian kuadratzen zaizu arresti-humano afable; ainberze da, txipienari eldu zaio bere etxera, bere estomagora. Eta nola, ordea, tratatzentu bereak? Esta aitarik, esta amarik, esta anaia, esta esposorik tratatzen duenik amolsuago bere alaba edo arreba edo esposa, nola Jesusek arima. Beiratze soil bateki betetzen du erregalos ta kontentus alako maneran, ezi estu senti ia penarik deustas, trabajuak dulze, eriotzea goxo ta deseagarri iten dio. Txasta zazie ta ikusazie zein suabea den gure Jesus amorosoa.

        Ontasuna kuadratzen zaizu? Onegia da ainberze, ezi estaike ia desea ta ez pensa. Aurkitu duzu nior zure partes il denik, edo il nai duenik? Bada, Jesus il da errealki zuregatik, Jangoikoa gizonagatik, andia txipiagatik. In bazindu zuk bati ez ainberze, baizik fineza alako-iduri bat, ta ura gero izan ingrato, barka zindezoke? Bein bai agian; baña anitz aldis? Ona gure Jesus onak ofenditzen dugulaik bera ilaskeros guregatik, barkatzen digu alaere konfesazeareki gure kulpa, bein ta berriz eta berriz, beti ta noiz konfesatzen diogun ongi urrikiturik. Ain ona delaik gaistoeki, zer litzake onak bagina? Eta goazen, ori uste duzu sollik? Berze ondasunak nork emanak tuzu baizik Jaunonek? Eri egon bazara, nork sendatu zaitu, baizik Jaunonek? Osasuna izan bauzu, nori eskerrak, baizik Jaunoni? Ala goazke errepasatus on-jenero guzietan. Bekatu mortale bat in bauzu, nori zor diozu ez egotea infernuan mereji bekala? Ezpauzu egin edo ez anitz, nori eskerrak? in bauzu zerbait ongi, Jaunonen grazias izan da. Bere donoak deitzentu merejimentu gureak. Jauna, erran zogun San Agustineki: Intudan onkiak ta egin estudan gaizkiak, orren mertxede kontatzentut. Eta zein da Jaunonen jenioa ta ofizioa, baizik beti ongi egitea? Zer bulkaldia ematen didan emen ene biotzak aipatzeko zenbait benefizio berex egintidanak neure bizian, ala gorputzaren, nola arimaren? Baña beude bakantasuneko. Baña guzien alzinean ta guziek erran dezaketena da: Nork egin dida ainberze ongi, nola nere Jesus onak? Bada, niork eznau onetsi ni nola berak, nior estut onetsi bear nik ere nola bera. Ikustea amorioa gure gana berzea baitan, prinzipalki barin bada persona andia, izaten da grillo urresko bat aprisionatzentuena biotzak. Ikusazie, bada, Jesusek izanik Jangoiko andia digun amorioa guri, ta emanbeites preso biotzak berai.

        Baña ginderduka debozio izateas bere sakramentuan, zer kasora eldu dire berze gañarako benefizioak? eldu dire kasora, baña nola atzenzen baitire lengo ongi eginak, ta nola presentekoek ta gerokoen esperanzak mogitzen baikaitu ia, alde gontaik ere estaike aurki debozio obeagorik sakramentuarena baño. Zerk ematen dion Jangoikoai ia honra, ta gure arimai probetxu ia, ura da deboziorik obena, zerengatik bi txanga gaietan, diot Jangoikoaren honratzean ta arimei probetxatzean, itzultzen da iteko guzien makina. Ikusazu, bada, fiela, emen gure Jauna, ez urrikiturik ongi-egines, baizik beti ongi egiten berri berritan. Dagokida presente kontino etxideten nere naiak, eldu zaida nautelaik neuregana esposo amante-gisa; zer in bear dut baizik izan debozio, barin badut juizio ta fede? Baneki onesten nauela ni nere Jaunak, banezake utzi onesteko nik nere Jauna? Bada, emen ikusten dut onesten nauelako progua, esta milagro nik onetsi dezaten. Ontan honratzen da gure Jauna bere personan, logratzen da arimaindako grazia ta gloria, tontoa ezpanaiz, estut utziko onetsi gabe. Biz debozio ordu onean arimei, sanduei, aingiruei, Ama Birjinai; baña guzien gañetik Jaun sakramentatuari. O, esta alako deboziorik munduan. Jangoikoak agitz estimatzen du honra daien bere Majestadea dagolaik ain humil sakramentuan; berze alde, au da medio galanta kentzeko bekatuak, azitzeko birtuteak, logratzeko salbazioa. Bada, zer ai gara? Ezkaitzela deskuida. Sentenzia eman bear diguna bera daukagu emen, ta daukagu ain humil, amoroso. Urtiki gaitzen maiz, ta goza gaitzen beraren oñetan, nola Maria Magdalena. Onek zue aizpa bat deizen zena Marta; zori onekoak biak, zerengatik merejitu zute errezibitzea beren etxean zeruetako Jauna. Maria bereala akostunbratu bekala jarri ze gure Jaunaren oñetan aitzen beraren itza, urtzen beraren amorioan. Marta aize dilijent afanaturik prebenitzen bazkaria Jaunarendako. Kejatu zekio Marta bere aizpagatik: Jauna, ikusten du nola nere aizpak utzi nauen bakarrik lanean, erran bezo lagun dezadala. Marta, Marta, erran zio Jaunonek, afanatzen zara anitz gauzetan, bat sollik da nezesario. Mariak autatu du obena, ezpai zaio kenduko. Ongi iten zue Martak ere, ezi bear da lan egin ta enpleatu nor bere itekoetan Jangoikoaren zerbitzutan; baña ez atzendu obenas, au da, paratzeas Jaunonen oñetan, amatzeas, erregalatzeas ta plazer emateas, den bekala gauza bakar gura bear duguna. Aurkitu dut ene arimak onesten duena, daukat preso ta estut utziko. Quid mihi est in coelo, et â te quid volui super terram? Zer dago neretako zeruan, ta zer nai dut lurrean, ezpada berori, ene Jaun dibinoa, ene esposo amantea? Orrek onesten ni, ta nik ez berori? onesten dut guzien gañetik, ta au ezpalitz egia, segun den gure biotzaren txarra, au bentzait egia da, nainukela onetsi. Estiot ontan faboreik egiten, neretako da mertxede orren onestea. Eta orai, emen eldu zaida gogora lenbizian erran dudana, nola direlaik orren baitan onesteko motibo guziak, alaere askok estuten onesten? Nola ain guti diren onesten dutenak osokiro! Ain atzendurik bearren bearrenas beren kaltetan. Ala pasa bizia, ala joan mundu gontaik goartu gabe! Eta arima on izan zeizkenak! O lastima! Jauna, ez nadiela ni izan tonto gaietaik, baizik ere, naiz ezpanitz salbatu bear, (badut esperanza orren baitan, nola baita ain onegia) baña agi ezpaledi ere, bentzait onetsi, bai orren Majestadea, emen al guzia, zerengatik orrek mereji baitu, ta nik obligazio baitut. Zertako biotza? Zertako arima? Zertako bizitza, ez onestekos gure Jaun sakramentatua? Gure esposo dulzea, gure erregalo, gure tesoro ta guzia? Ene biotza, onetsi zagun gure Jesus ona. Ene arima, ene entrañak, ene zain ta fakultade guziak, onetsi zagun gure adiskiderik obena. Omnia ossa mea dicent, Domine, quis similis tibi? Jauna, ene ezur guziek diote, nor ori bekalakorik? Bidoeie mundua munduaren atzetik, segi bez xoroak xoroa lurreko banidade, alegranzia ta kontentu falsuetaik. Guk Maria Santisimareki, sandu ta sandaeki, gizagendearen porzione eskojituareki onetsi zagun gure Jaunau, emogun plazer ta erregala gaitzen beroneki bizi guzian ellegatuartaño ikustera ta gozatzera glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa