www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica Palmarum.
De praxi meditandi
passionem Christi

 

        Aste gau deitzen da Aste Sandua, zeintan nioiz baño obeki arrazio baita bizitzea sanduki, ta enpleatzea gauza sanduetan, espezialki errepasazen gogoan Jesu Kristoren pasio ta eriotze pasatu zuena gure amores. Memoria egiten asten da egundanik Eliza Kristoren esposa, mostratus lenik palmen ta erramuen bedeizio ta prozesioareki, nola errezibitu zuten bere Majestadea triunfante, errege-gisa egun; admiratzeko ia nola andik borz egunen barnean eraman zuten preso, maltratatu, azotatu, ta ilarazi zuten. Ezta denboraik mintzazeko luze, baña lastima da ez xakitea pensatzen ta meditatzen ongi ta espazioreki pasio sandu gontan. Nai dut, bada, bidanabar bekala erakutsi, nola dezaken pensa den ignoranteenak ere, nai badu. Eta nai bear du mundu guziak, ezi gure amores pasatu zuenari ainberze ta ainberze, iaketa ez dezokegun paga sekulan dignoki, obligazio da oroitzea berere, ta errepasatzen egotea, ta erretzen geuren barnean. Obligazioa da klaro. Arrazio ere dela ain klaro da, ezi al bagindezazke Jesus onari kuratu bere llagak, litzake arrazio, uste dut; bada, errebelatu zio Santa Jertrudisi, pensatzea pasioan, ta goartzea bekatuetaik dela enplastro bat paratzea bekala bere llagendako (Ap.claus p.1. Cath.c.15). Onen balioas dio Alberto M<...>ok, oroitzeak Kristoren pasioas ia balio duela ezi barutzeak urte guzian ogi ta ures (Ibid.) Probetxu atratzen denas dio San Buenabenturak, eztela deus ala obratzen duenik santidade guzia ariman, nola Kristoren pasioan pensazeak (Ibid.). Gusto ematen zaiona ontan gure Jaunari ageri da, beiratus zenbat nai duen oroi gaitzen ontas, ezi oroiarasteagatik gelditu da bere Majestadea bera presente sakramentuan, eta auda arren memoriale perenne bat, eta despeidan erran zue: Au iten duzien guzietan, egin zazie ene memoriatan.

        Goazen ia ikasis nola egin bear den pensatze gau. Baña lenik, in bear dena beti lenean ta azkenean, prinzipioa ta fina, nondik asi ta non akabatu bear den. Beti asi bear da pensatus nor den pasatu duena ainberze, baita Jesus ona, gizon ta Jangoiko dena, guzis kulpa gabe, sandu, perfekto, eder, amablea, ta ain gure amantea, ezi gu ez usteagatik galzera, utzi baize, ofrezitu ta entregatu baize pagatzera gure partes, gure amores, gure on naies. Au da Jesus, zeñen atenzios ezpalitz, ezta joan ta ez joanen gizonetaik nior ere zerura sekulan. Fina, zeintan baratu bear den beti, da arimaren afekto anitz andietan. Espezialki irur afekto atra bear dire, irur itze bekala, zeñeki guruzifika daien arima Kristoreki, baitire irur edo laur K: Karidadea, konpasionea, kontrizionea, konfianza Nauterran, bear dela arima pensatus pasioa, itxeki karidadean. Au da, amorean, amorostus alako Jaunas ain onas ta ala amatzen gaituenas. Bigarrena konpasionean, konpasionatus ta lastimatus alako penatzeas. Irugarrena kontrizioan, urrikitus ta damutus ofendituas bere Majestadea, ta eginas bekatuak, zeñen kasos ala izan zen tratatua Jaun dibinoa. Tintatus ala karidadesko, konpasionesko ta kontriziosko negarrak Jesusen odolareki bateo, kapaz dire garbitzeko ta edertzeko arima deabrua bezain likits itsusia zena. Ta arzeko konfianza beraren piedadean etc.

        Orai nola bear garen egon pensatzen. Gaizke balia memorias ta imajinazioas, oroitus ta imajinatus dakiguna pasatu zuela. Ta gaizke ere balia begies ta imajina materialees, beiratus Kristo pintaturik ta erretrataturik. Lenbiziko moduan dezakegu segi oroitus ta pensatus zenbait pausu pasioaren, edo solamente bat aldian, ta egon artan pensatzen nola, zer gisas ta zenbat pasatu zuen. Gero, aixtean erran bekala, erretzen amorean, konpasionean edo kontrizioan. Ortako on izain da paratzea nik emen memoriaindako erkadan, edo lixtan bekala pausu prinzipalenak: 1a Pasio-alzinttoan egin zuen orazioa ta odol-izerdia kongojain utses. 2a Judas traidoreak eman besarka, ta nola preso egin ta eraman zuten Jesus. 3a Nola Anasen etxean eman zio batek bofetada bat, ta Kaifasenean guziek tratatu zuten malamente asko maneras, bendatus begiak, lixtukatus, golpatus etc. Ta gau gañarakoan iduki zuten kalabozoan. 4a Nola biramonean presentatu zuten Pilatosi, ta onek ezaundurik ta deklaraturik etziola aurkitzen kulparik, biali zuen Herodesengana, ta onek tratatu zuen fatuo ta erotako. 5a Nola itzulirik Pilatosengana, onek ez galdu naies kulparik etzuen Jesus, proponitu zioten, zein bietaik nai zuten libre Bazkoakara, Jesus edo Barrabas, baize ladron bat; eskojitu zuten au, klamatus Jesusen kontra. 6a Nola azotatu zuten gorputz guzitik borz milla ta ia azoteeki batere humanidaderik gabe zatikatus aragi sandu gaiek, ixuris ainberze odol etc. 7a Nola koronatu zuten aranzees, paraturik soñetaik purpurasko manto zar zatar bat, ta eskuan kana bat zetro gisa, ta adoratu itxura in zioten burlasko errege bati bekala milla eskarnios ta modu indignos. 8a Nola sentenziaturik ilzera guruzean, arturik au soñean, asi zuen Kalbariorako biaje gura, nola erorzen zen gurutzearen pean, nola aurkitu zuen Ama Santisima bide gartan etc. 9a Nola Kalbarioko aldapa gartan etzinarazirik gurutzearen gañean josi zuten itzeeki oin eskuetaik. 10a Nola guruzifikaturik goratu zuten airean, ta gelditu zen dilindaka irur itzeetaik. Oñazeak nork explika? 11a Nola oraño ere iten zioten eskarnio judioek, ta nola oraño ere Jaun dibinoa zegon aien fabore ziola itz lenbizikoa: Aita barka bezote, ezi ez dakite zer ai diren. 12a Nola egon zen irur ordus agonizatzen, itz erran zituenak, ta nola iltzen, nola ilun duzen egerdis etc. Alaber, Ama Birjinaren presente egotea etc.

        Aisa aski da pensatzen egotea pausu batean edo berzean, ta mogizea kariño, konpasione edo kontriziora Jangoikoaren graziareki bateo, nai bauzu. Ezta xakin bear anitz gramatika, bear da solamente borondate ona, artu denbora puxka bat, sujetatu gogoa detenitzera ortan, nola egoten den bearreztirenetan. O zer kontua artuko dizien gure Jaunak, ezperen! Baña ain inutila barin bazara onerako, ezpaitakizu baliatzen memorias ta gogoas, ikasazu au berere, baliatzea imajines. Zoaz Kristoren imajina baten alzinera, edo arzazu eskuetan, nai bauzu; beira zazu goiti beiti attenzioreki ta erran zozu zeure buruai ez mias, baizik gogos solamente: Imajina gau, norena da? Nor da gizon pobre gau ala paratu zutena? ote da zenbait ladron traidore, edo giza-ilzale gaixtoren bat? erresponda zaite pensamentuan; ez, ez por zierto, ezta alakoetaik, baizik ene Jesus on ona ta onegia, Jangoikoaren ta Ama Birjinaren Seme ederra, gloriako prinzipe, ta ene animaren esposo amorosoa. Zer bekatu egin zue paratzeko gisaontan, ene Jesus maitea? Etzue ta etzuke egin bekaturik; nik egin dut ordea solera, ta maiteegi nindue ni bekatari gau; ni ez usteagatik galtzera, utzi ze guruzifikatzera, gaixtoagatik ona, lurreko txar batengatik gloriako Errege soberanoa etc. Ene fiela, sinestatzen ta pensatzen bauzu ongi egietafede gau, ezta noblea zure biotza, ezpada urtzen amores, konpasiones, dolores.

        Berze bein nauzulaik azi konfianza ta amorea, ellega zaite, beira zazu Jesus ala nola Jangoikoaren libru edo eskritura bat zerutik bialia, tinta gorria bere odol preziosoa, llaga adiña letra. Zer letra dire? A, amoresko letrak. Zer naute erran? Amatzen nauela ni Jesus onak. Ezpanindu amatzen, etze utziko ala tratatzera enegatik. Nork mundu guzian izan dida ainberze amore, ta indida ainberze fabore? Nola eztut amatu bear nik alako amazalea? amazen dut etc.

        Berze bein nauzulaik bekatues sentitu pena, ellega zaite, beira axuri gura sakrifikatu zena bekatarien kasos. Beira burua lastimaturik aranzees inguruan. Beira begi eder gaiek ilundurik eriotzeas. Beira aurpegi gura itsusturik golpes, lixtus, odoles. Beira eskuak ta oñak josirik itzees. Beira bularra idikirik lanzas: Beira gorputz guzia urraturik azotees: Beira Jaun ona trataturik ainberze modu indignos. Eta zergatik? Ez bere bekatuengatik, bai nere ta berzeneengatik. Ah zein gauza gaixtoa bide diren bekatuak, zeñen kasos Jangoikoak permititu baizue kastigatzea bere Seme dibinoa, zeren atrazen pagatzera bekatarien partes! O bekatu madarikatuak! Nola eztut izan bear damu admitituas? Eta nola kastigatuko nau ni, ezpanaiz emendatzen, etziolaik barkatu bere Seme proprioai?

        Baña prinzipalki atra bear dena Kristoren pasiotik da geuren bizio eta pasione gaixtoen erremedioa, ezi Jesu Kristo guruzean kontu dela iturri bat borz llagen kañuetaik dariona balsamo preziosoa. Triste zaude? Zoaz, konsola zaite Jaun onareki. O Jesus, ia da berorrek pasatu duena; orren konpañian ta orren izenean biz nere pixka gau. Pazienziain bear zara? O Jesus, bida pazienzia, balsamo gorreki legundu bez ene biotza sufri dezaten manso ta gustoso orren konpañian. Tentatzen zaitu deabruak suberbias, banidades, luxurias? Beira Jesus gurutzean, alketuko zara konsentitzeas. Deskonfianza eldu zaizu emendatzeas ta salbatzeas? Eutxi Jesusen oñetan, Jesus deizen da salbazalea; nai badu, sal banazake. Galdua naiz neure aldetik, baña, o Jesus, ori dela medio guzia esperazen dut orai, ta gero grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa