www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica. 4a
post Pascha.
De diversitate spirituum
veritatis et erroris

 

Cum autem venerit spiritus ille veritatis,
docebit vos omnem veritatem. Joan.16.

 

        Konsolatzeko bereak Jesu Kristok bere despeidan zerurako, mintzatzen diote amorosoki: Banoaie bialdu nauena gana, ta niork zuetaik eztida galdegiten nora doaie? Baña zeren errandizieten au, tristuras bete da zuen biotza. Baña nik erraten diziet egia; konbenizaizie nere joatea, ezi ezpanaiz joaten, etzaizie emanen Espiritu Sandua konsolazalea, baña joaten banaiz, bialiko diziet. Cum autem venerit ille spiritus veritatis etc. Etorzen delaik egietafedearen Spiritu gura, erakutsiko dizie egietafede guzia. Ebanjelioaren mamia da au (zeintaik da ageri, egia eztagola solamente entendamentuan, baita ere borondatean; ez solamente mian, baita ere bizimoduan; ez solamente erratean, baitaere obratzean. Eta, oroat, kontrako aldera gezurra, engañua ta errorea. Egia espekulatiboa da erratea dena den bekala; egia praktikoa da obratzea ongi, ta arrazioaren konforme, ta Kristoren konforme, erran baizue: Ni naiz bidea, egia ta bizitza. Kontra, gezur espekulatiboa da erratea denaren kontra, ta gezur praktikoa da obratzea makur bear denaren kontra, zeren ala personak engañatzen ta galzen baitu bere burua. Orgatik zio Dabidek: O gizonen humeak, zergatik amatzen duzie banidadea, ta billatzen duzie gezurra? (Ps.4) Au da bekatua engañatzen ta galzenzaistena? (Engañu gau konfesatukoutela gaixtoek dio Espiritu Sanduak (Sap.5), ikustentutelaik onak ditxoso, ta berak desditxatu, aldaturik suerteak uste etzuten gisan; ebek, errain omen dute orduan, ebek dire aiek zeñetas irri iten ginduen noizbait. Guk zenzugabeek uste gindue aien bizia sinpleza ta honra gabe fina; eta orra nola orai diren kontatuak Jangoikoaren humeen artean, ta sanduen artean eben suertea. Ergo erravimus â viâ veritatis. Beras, utsin gindue egietafedearen bidea, ta justiziaren argiak etzigu argitu guri; ta ezaumentuaren iruzkia etze atra guretako. Nekatu gara gaixtakeriaren bidean ta perdiziokoan, ta Jangoikoaren bidea eztugu ikasi. Zer probetxu eman digute suberbiak, ondasunek eta gustoek? Guziak pasatu dire ala nola itzala. Desengañaturik, ala diotela infernuan bekatariek dio Espiritu Sanduak) Beras, gaizki egitea, ain nola pensatzea ta erratea kontra, da gezur ta engañu. Oroat, ongi egitea, ain nola pensatzea ta erratea dena den bekala, da egia (ta elkarri ematen dire eskuak bi egia gebek, ezi gaizki pensatze ta errateari darraio gaizki egitea, nola ongi egitea ongi pensatzeari ta erakusteari). Orai, bada, nola gezur guziaren aita deabruaren espiritua baita, ala egia guzia erakutsiko diotela egiaren Espirituak, Jangoikoaren Espirituak, dio egun Jesu Kristok. Bada, kontu erran diotela: Nik erakutsi dizieten guzia itzes ta obras erakutsiko dizie Jangoikoaren Espirituak sarturik zuen biotzetan, argitus zuen entendamentuak, inklinatus zuen borondateak onera; ala nola deabruaren espirituak erakusten dioten gaixtoai gaizki guzia inspiratus gaizki, ilundus entendamentuak, makurtus borondateak gaizkira. Ezkaitzen, bada, engaña ta galdu, goazen egun agertus Jangoikoaren Espirituak erakustentuen egia zenbait, ta gezur zenbait deabruaren espirituak erakustentuenak. Lenik billa zagun argi, salutatus Birjina Maria. Abe Maria.

        Fedea da gizonaren salbazioaren prinzipio, zain ta zimendu, zein gabe ezta salbaziorik, ta ez esperanzarik ere; zeñeki berriz obratus gañarako manatu duena Jangoikoak, ellegatzen da zerura gizona. Jangoikoaren Espiritua bada, baita egietafedearen espiritua, ta erakutsituena Kredoan, ebanjelioan ta Eskritura Sagratuan dauden egiak, ta proponitzentigunak Elizak, zein baita egiaren kolumna ta firmamentua. Espiritu dibino gura bera da inspiratzen duena biotzean sinestea gogotik, aisa eta firme, ta ziertoago, ezi gauza ikusten direnak begis, solamente zeren baitio Jangoikoak ta Elizak, naiz ezin ikusi, naiz ezin entenda asko misterio. Kontra, berriz, herejiak, enbusteriak, dudak ta tentazioak fedearen kontra inspiratzentuena da deabrua, gezurraren aita. Filii hominum usquequo etc. Gizonen humeak, oiuiten du Dabidek, noiz arteo biotzak pizu? Zergatik nauzie banidadea eta ibili gezurraren atzean?

        Esperanza sanoa beldur onareki bateo, Jangoikoaren Espiritua da inspiratzen duena. Kontra, berriz, desesperazioa deabruaren espirituak paratzen du, baitare esperanza falsua, dela presumitus sobra bere buruas, dela sobra fiatus paratu gabe medioak. Noiz arteo egon engañaturik gezurres?

        Karidadea nork dezake itxeki, ezpada Jangoikoaren Espirituak? Kontra, berriz, deabruaren espirituak inspiratzen du Jangoikoaren desamore, atzendura ta desestimazio ainberze nola baita munduan emengo banidadeen kasos. Noiz arteo itsuturik amatzen banidadea ta segitzen gezurra?

        Alaber, Jangoikoaganako errespeto, ta beldurtasuna, ta alkea ez egiteko gaizki denik, onerako diren pensamentu, oroipen ta deseo guziak (ea obena da bizitzea ongi, ongi egotea konzienzia Jangoikoaren begietan, ezta Jangoikoa bekalakorik, ta maiteba gaitu berak, deus ezta inport gañarako guzias, betiko ongi paratuko gaitu; bera kontra barin badago, poderosoa da, niork ez dezoke erresisti, fuerteki kastigatzentu pena eternoeki etc. Ebek ta alako gogorazioak) datozi Jangoikoaren Espirituaganik. Kontra, berriz, ajolakabe, atrebenzia ta lazotasuna, atzenzea bekatuen erresultas, inzitazioak asetzera pasioneak, ta alako guziak dire deabruaren espirituaganik galtzera botatzeko. Filii hominum, usquequo? Gizonen humeak, noiz arteo letargo mortalegoi? Zergatik nauzie izan engañatuak?

        Agiturik deskuidatzea bat ofensaren batean, berla Jangoikoaren Espirituak ematen dio disgusto, pena, erremordimentu, inkietura, zistakoak biotzera, botazeko len baño len bekatuaren benenoa. Konfesa zaite, erraten dio, ta emenda zaite. Gaizki zaude ala, Jangoikoa daukazu asarre, arima ilik desgrazian, bazaike il derepente ta kondenatu betikos. Deabruaren espirituak kontra iten dio atzenarastera, eztela inport, badela denbora, berze franko bizi direla sueltoago, ta alako milla enbuste. Bada, trata bez konfesatzeas, an dire etsaiaren mañak kentzeko burutik, edo luzarasteko, apegatus perezaren lekeda, paratus egunetik egunera enbarazuak, ta atxekiak, ta erreparoak, ta alkea, ta alako lakioak; ta ala egon egon, geroago ta gaixtoago. Zenbat damazkien atrapaturik sare gebetan. Usquequo? Noiz arteo? Noiz arteo?

        Jangoikoaren Espiritua da humildade, karidade, pazienzia, mansotasun, bake proximoeki, obedienzia ta gusto in naia buratsoei ta iagokoei, lastima pobreei ta menekoei, guziak tratatzea beraxki, ez nioren kontra egotea, ezpada bere buruaren kontra, zeren bekatari ezaunzen ta konfesatzen den. Kontra, berriz, suberbia ta aundinaia da deabruaren espirituaganik; onek itxekitzen du iraren sua biotzean, inspiratzentu desobedienziak, futotsak, erneguak, maldizioak, desprezioak, mendekuak, murmurazioak etc. Aunditzen dio gogoa, ponderatzentio proximoaren eginak ta erranak agitz gaixto, eltxoak oianak adiña, beti sinestarasten dio daukala arrazio, ta eztela sufritu bear kulpa gabe. O deabruaren engañua! Delarik onaren grazia sufritzea kulparik gabe, ezi kulpareki ladronak ere sufritzen du. Noiz arteo engañu gortan?

        Jangoikoaren Espiritua da garbi naia, ta arima garbien amazale, inspiratzen du deshonestidade guziaren oposizio, alke ta lotsa, deabruaren espirituak lazatzentu lotsa eta alkearen frenoak gogoratzentu imajinazio inpuroak, pintatzentu ez ain gaixto nola diran, injeniatzen du zebatzeko anitz exenplu gaixto, dibersio, kanta, musika, da, moda, ta gauza, zeñeki itsuturik daramazkien perdiziora millaka jendeak. Filii hominum etc. Gizonen humeak, noiz arteo loiean sarturik biotza? Zergatik amatzen banidadea, ta billatzen duzie gezurra?

        Jangoikoaren Espirituak inzitatzen du egitera limosna, ta al guzia ongi proximoeri erosis, ala zeruko gloria lurreko ondasunen kostus. Deabruaren espirituak gogortzen du biotza, ta ortzizen du kodiziaren obian sorrarazis lastimari, atzenarazis Jangoikoas, arimas, bizitza sekulakoas. Usquequo? Noiz arteo biotza gogor?

        Penitenzia, barua, tenplanza, mortifikazioa erakusten du Jangoikoaren Espirituak, librazeko bekatuetaik, emateko satisfazio eginikakoes, imitazeko Jesu Kristo, gizon animalea itzulzeko espirituale. Kontra, deabruaren espirituak inzitazen du zebatzera gorputza hazienda beltzen gisara; andik datoz exzesoak jan, edan ta desgaraietan; andik berze asko desorden. Usquequo? Noiz arteo?

        Jangoikoaren Espirituak, su dibinoak bekala, mogiarasten du biotza onerako, afizionatzen, animatzen ta bizkorzen du naiz dela trabajuen ertean, eztaien errenditu, ta orren kasos guzia zaiote aisago onai, ta trabajuak ere zaizkiote gozo amore dibinoaren almibar dulzearen kasos, orgatik prinzipalki deitzen baita Espiritu Sandua konsolazale. Kontra, berriz, deabruaren espirituak ematen duelaik su ta afizione gaizkietarako, dakar tristura, enfado, gogaitz onerako de manera ezi gaizkiak in dezkien gaizki, ta onak ez ongi, eta ala batetik dañu atrarik, berzetik ez dezan atra protxurik. Nondik al bada egotea bi irur ordu jokuan ta dibersioan gogotik; eta ordutto bat elizan ezin egon, ezpada bortxas neketan? Deabruaren espirituaganik. Oroat diot egiteas gauza onak, ez Jangoikoaren amore-utses, baizik banidades, edo berze fin makurres: Arroitu anitz ta itxaur guti. Aitzen edo ikustenzaitutelaik, orduan kontent, ezperen nagi gaña gaixtoan. Guzia eldu da deabruaren espiriturik galzeko ones eta gaitzes. Filii hominum etc. Noiz arteo mundukoi? Zergatik nauzie banidadea ta gezurra?

        Baña zertan ageri den Jangoikoaren ta deabruaren espirituen diferenzia, da munduan bizi garenen bizimoduen diferenzian. Guziok gara naturaleza batekoak, guziok aragis ta espiritus konponduak, guziok tugu arimen potenziak ta pasioneak ere bai, guziok dugu azken fina ta intenzioa ellegatzea izatera ditxoso guzis ta betikos gozatus Jangoikoa. Pensa orai, goazelaik guziok muga batera; edo nai dugulaik joan, zein bide diferenteetaik goazen! Muga edo terminoa bat, bideak diferenta elkarren kontrakoak. Bat edo berzea doaie utzinik. Zein ote da bide zuzena? Klaro da dela Jangoikoaren fede ta legearena. Klaro ere da bide gau gure pasioneendako dela ertxikara, ala nola zabal daramana perdiziora, erran baizue Jesu Kristo berak. Orai, bada, pensa alde bat ainberze emasteki bizi direnak ertxirik konbentuetan beñere atra gabe. Ainberze gizon ere bai kartujo, ta berze erretiratuak. Pensa berze alde, ainberze gizon ta emasteki mundu zabal gontan: Aiek okasioetaik apart, ebek okasios inguraturik; aiek orazio, penitenzia ta lan espiritualeetan, ebek dibersio, gusto, danza ta bekatuen zeboetan; aiek dire Jangoikoaren Espiritus inspiratuak, ebek deabruaren astuzias injeniatuak. Guziek, aiek eta ebek nai biziaren postre bera, ona erresulta. Nola dateke? Jauna, ezta posible guziok izatea kartujo, errelijioso ta errelijiosa. Egia da ori, baña posible da guziek goardatzea Jangoikoaren legea; eta bearko salbazekos. Aiek, bada, iten badute ainberze seguratzeagatik, daudelaik libre munduko okasioetaik, okasioen erdian daudenek zer kuidadoa bearko dute? Eta zer izanen da segitzeuntenes bide zabala, bekatuen zeboak? Nola naute ebek joan berze gaiek doazin lekura, segitus bide ain elkarren kontrakoak? Guziok gaizke salba, errelijiosoak ta ez errelijiosoak, baña guk bear dugu aiek baño kuidado ia, zeren baitugu okasio ta peligro ia. Filii hominum, usquequo etc. Gizonen humeak, noiz arteo akordurik gabe? Zergatik amatzen duzie banidadea, ta segitzen gezurra? Martires zio Santa Teresak iduri zekiola merke erosten zutela gloria betirokoa. Bera erresolbizeko bizimodu ertxira, iten omen zue kontu etzela au ainberze nola infernua, edo purgatorioa. Zer izanen da gutas ain guti itendugunes? Inzagun au berere, goarzea bekatuetaik, ta suplitzea biotzesko amorearen finezas falta dena obraetan. Egiaren Espirituak digula ezaunzea egia den guzia, lograzeko grazia ta gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa