www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo L:
De viatico, et Santisimo exposito
vener<...>do praecipue

 

Surge, comede; grandis enim tibi restat via. 3 Reg.19.

 

        Bizi guzia bear ginduke enpleatu, ta anitz estela estimatzen, honratzen ta gozatzen gure Jaun sakramentatua, itendigunaskeros mertxede inkonparablea egoteas gureki azken juizioko eguneraño, de manera ezi desterratuak gaudenek gloriatik negarresko balle gontan izan dezagun tenploa bidenabarko zeru txipi bat bekala, eta gloria-iduri bat gure Jaunaren honratzea ta gozatzea emen sakramentuan. Eta sines obligazio delarik au gurea, da alaber, probetxu andia; eta plazer iten bazaio ontan gure Jaunai, estiogu eginen debalde, ezi ongi pagatuak atrako ginazke. Ah! Esta amatu bear gure Jauna paguagatik, baña amatzen duenik esta nior pagu ona gabe ta irabazi andia gabe. Prinzipalki, ordea, eriotzeko peligroan maite duenak bere arima, bear du estimatu ta gozatu gure Jauna. Gozatu deizen dut errezibitzea. Emen berla negargale eldu zaida ikusirik asko kristioen edo ajola gutia, edo nagitasuna, edo ezpadugu erraten, beldurtasuna errezibitzeko sakramentuak eritasunean. Eskatzera alzinatzen direnak baitire gutienak, geienek bear baitute norbaitek konsejatzea, zenbait egoten baitire luzatus luzatus gerorat, naiz abisaturik, eta anitz aprehensioak arturik orgatik. Eta agian agian zenbait beldur direnak iltzeko errezibituaskeros sakramentuak, iltzen dire errezibitu gabe, ta errezibitu-faltas garai onean, sendatuko zirenak errezibitu bazituste. O deabruaren engañuak galarasteko ez solamente arimak, baitaere gorputzak, ez solamente bizitza sekulakoa, baitaere emengo bizitza. O kristio-iduriak, tonto itsuak aldeguzietara. Ene Jesus amorosoa, ene bizia, ene amorea, ene ondasun guzia, dela posible daikela izan nior erreparo duenik errezibitzeko orren sakramentuak, ta berori komekaduran, beldurrak il? Ordu onean betor eriotzea orrek dakarrana ongi errezibitzeuntenei! Eriotze gura obe da ezi bizitza. Il bear badugu, il gaitzen ori errezibiturik, orren besotan. Baña biziaren amante bagara, nola gabiltza igeska, nola estugu antes bien ematen prisa eskatzeko ansiaturik datorkigun egitera bisita dotore dibinoak, biziaren emanzaleak? Jauna, orreki bizi ta orreki il nai dut nik bentzait; eta ondasun izangindezakenaren adiarastea da ene egungo itekoa. Ama dulzisima, gure anparo, konsolazalea, enfermera dibina ta kuidazalea orai ta gure eriotzeko orduan, orduko, ta oraiko, ta betiko logra bezagu anitz grazia. Abe Maria.

        Da Jangoikoaren mandamentua Elizak notifikatzen diguna errezibitzeko sakramentu aldarekoa eriotzeko peligroan, ezi paratuaskeros Jaun dibinoak sakramentu admirable gau sustentatzeko arima, emateko indar ta gusto espiritualak, nioiz obligatzekos obligatzen gaitu biziaren azkenerat, noiz ainberze bear baitugu prebenitzeko eternidaderako biaje gura, zeintara doaien guzia, atratzen bada gaizki, betiko gaizki; atratzen bada ongi, sekulakos ongi. Orgatik orduko komunionea deitzen da biatiko, nai baitu erran, biajerako probisionea edo prebenzioa. Eta zein propiago ta obeago, nola garbitu ondoan konfesioareki arima, errezibitzea eternidadeen prinzipe Jauna, gloriako giltzak bere eskuan dauzkiena? Orgatik ez komekatzea tranze gartan, edo luzatzea berantegi, notableki, da bekatu mortale, iten delarik adbertenziareki bere borondates, edo ajola gutiegis. Estardukat ainberze komekatzeas orduan, nola garai onean ta goizik komekatzeas. Estut erreprehenditzen ainberze ustea komunionea peligro gartan, nola egotea berantartaño. Esta nere intenzioa exortatzea komekatzera eritasun grabean, ezi zein kristio entendamentu duenik izanen da estuenik nai errezibitu amen zeruko gura, zeintan baitaki, zeintan, hereje ezpada txoil, sinestatzen ta konfesatzen baitu errezibitzen duela Jesu Kristo bera ilen ta bizien juzgazalea, ta andik fite eman bear diona sekulako sentenzia? Estut uste, nere feligresetan bentzait, dela nior ain zenzugabe tontorik bere kontra.

        Nere intenzioa, bada, da in nauten ta inbeauten gura akonsejatzea egitera garai onean, akonsejatzea alzina daitzen eskatzera, berantegi baño fiteegi naizbai, ortan diren konbenienziengatik arimaren ta gorputzaren. Konfesiotik asten da garbitzeko arima ta deskargatzeko konzienzia; segitzen da komunionea desposatzeko arima Jesus arimen esposo dulzeareki, bizkortzeko, erregalatzeko ta animatzeko pobrettoa tranze gartan. Bada, nork estakusa zein den arintzea bat bekatuen karga zorigaistoko gartaik len baño len, ta gelditzea desaogaturik kuidado prinzipalenetik, eta obeki errateko, bakarretik, gorputzaren osasunaindako ere? Zer? Idurizaizie direla bekatuak almadraka ellesko mullituak, eta konzienzia gaixtoa dela goatze bedatxa sosegatzeko ederki arrixko gartan? Gogoratze gura: Ai ilzen banaiz, infernura noaie! Ai eta agian ilen naiz ontaik! Fielak, barin bada zenzurik, da preziso alakoa dagon aprehensios ta kongojas inkieto desasosegaturik eritasunean, aliketa inartaño konfesioa bere satisfakziora, ala nola preso eriotzesko kausa duena, ia bukatu-urran delaik, bailegoke ikar ikar edozein giltza edo atariain arroitu sentitu orduko, ai! eldu ote dire notifikatzera sentenzia? Estado gontan ellega balekio erregeganik libranza, zer kontentua! Ezleike deskuida logratu naiak, al balezake logra. Libranza gonen gisarakoa ta iagokoa da sazerdotearen absoluzionea Jangoikoaganik duen potestadeareki konfesio on baten gañetik. Bada, nola daike deskuida juizioduna? Eta lograturik garai onean zer abantalla protxatzeko gorputzaren erremedioek ere sosegatuaskeros kuidado andienetik? Bada, etortzea Kristo bera ezkerreko eskuan dakarrala gorputzaindako osasuna, eskuiekoan arimarena, eman dezakena nai badu, eman nai duena eskatzen dionai ongi, ta emanen duena ziertoki on barin bada, esta abantalla sendatzeko? Guzia iten andik ta emendik sendatzeagatik, eta obenas atzendurik azkeneraño? Etzue ala egiten Santa Agedak. Bularra ebaki ziotelaik bere martirioan, agertu zekio San Pedro mediku-aintzu. Sanda etze nai utzi kuratzera, ziola, beñere etzuela egin erremedio lurrekorik gorputzaindako, baizik bere esposo Jesu Kristok itz bateki erremediatzen zuela guzia. San Pedrok erran zio: Etzaitela berdur nitas, ene humea, naiz Kristoren apostolu berak biali nauena zure sendatzera. Au erran ta gelditu ze sana ta konsolaturik sanda. Estiot nik estaitzela egin erremedio naturalak, baizik estaiela deskuida errezibitzeko mediku obena, Jesus sakramentatua, ezi gorputzaindako ere da konbeni errezibitzea garai onean; orreki ezpada bat sendatzen, señale etzela konbeni, gure aldetik esta falta, ezi konbeni bada, sendatuko du bisita garreki solamente.

        Baña arimarena da prinzipala, ta onengatik da ia konbeni errezibitzea sakramentuak goizik. Konfesioa beñik bein, sentidoak bizi, potenziak erne daudelaik; ezi alaere gorputzaren eritasun, molestia, neke ta fadogabeareki, esta guti egitea ongi. Zer izanen da geroago, baldin lostorditurik burua, pizuturik neketan gorputz guzia, ilundurik entendamentua, flakeaturik memoria, gana gaixtoan balego borondatea? Erregeri eman bear zaizkion kontuak estire usten atratzeko burua ta guzia gaizki dagoneko. Bada, ain guti doaie konfesio ongi edo gaizki egitean? Estoaie gutiago, baizik sekulako ongi edo gaizki atratzea ilzen baliz, ta erremediorik gabe utsiten bada. Bere ariora diot komekatzeas, ezpada ere bear ontako ainberze nola konfesatzeko, alaere in daiela noiz ta bereganik batek dezoken egin errezibimentu ona, eman eskerrak, eta biztu afektoak izpiritu ta gogo guziareki. Zoeie Elias profeta iges erreina Jezabel gaixtoaganik nai baizue ilarazi, ta ibilirik egun bat desertuan, ia enfadaturik bere bizias, eskatu zio Jangoikoai akaba zezan; ta etzan ze lurrean lo. Jangoikoaren aingiruak ukitu ta idatzarri zue, ta erran zio: Surge, comede, grandis enim tibi restat via, jaikizaite ta jan zazu, zerengatik bide luzea falta zaizu oraño. Idatzarririk ikusi zue bururdikoan sutopil bat ta baso bat ur. Jan eta edan zue; eta berriz loak arturik, berriz idatzarrarazirik, berriz jan ta edan zue, ta alimentu garrek eman zion indarrareki ellegatu ze Jangoikoaren oian Orebgoraño. Jezabel gaixtoan entenda etsai gaistoa, persegitzen du arima eriotzeraño, eta ia tranze gartan; esta lokartzeko, esta deskuidatzeko. Prestaturik gure Jaunak ogi zerukoa, jan zazu, dio, ezi bide luzea, biaje andia duzu zer egin eternidaderaño. Ogi bizi garren birtutes daike ellega Jangoikoaren zeruko oianeraño, ezperen erorileikena tentazioan ta kondenazioan.

        Eriotzearen begitarte lotsagarria, zirkunstanziak ta efektoak latz, samin, erruak badire gorputzaindako, estire goxo, dulzeak arimaindako, ezpaitu dultzatzen dezakenak. Nor da au, baizik Jesus dulze sakramentatua? Eliseoren mezus disponiturik otrontze bat kanpoko belarres bere adiskideendako, egosi ondoan aurkitu ze samin fierratua etzeikela soporta; Jauna, erran ziote berai, eriotzea elzean. Manatu zue nasteko irin guti bat, ta oneki sollik aurkitu ze gozo ta gustoso Jangoikoaren milagros. Eriotzea elzean da gure lurresko gorputz goni etortzea eriotzea; bere izates samin fierratua, ta Jangoikoaren kontra bizitu bada, gaistoago, mors peccatorum pessima, bekatarien eriotzea guzis gaixtoa, dio Dabidek (Ps. 33). Eta Eklesiastikoak (C.41): O eriotzea, dio, zein samiña den zure memoria gizon bere emengo ondasuneki laketetsirik dagonaindako! Zer izanen da pasatzea, ain samin barin bada oroitze solla? Iltzea ezin exkusa, pasatu bear sarri, juizioa berla, kontuak ertxi, jueza justo, sentenzia segi, zerua gora, infernua beiti, aingirua andik beira, deabruak emendik, konzienziak inkietatzen, niork ezin konsola Jangoikoak ezi, zer izain da zutas ene arima? Lanze gogorra, trago samiña, ezpadu dulzatzen Jesus ogi bizi dibinoak. Errezibi bez, bada, kristioak disposizio ta ansia guziareki lanze gartan eriotzearen Jaun dena iltzeko obeki ta aisago beraren besotan bekala. Iltzerik fortunosoena sanduetaik San Josefek iduri zaida niri izan zuela, asistitzen ziotelaik bi aldetaik Jesus ta Mariak presente errealki. O iltze deseagarria, nork nai ez luke? Baña daikena berere etzazula malogra, Maria memorian ta afektoan, ta Jesus errezibi errealki komunionean. Au eska Jangoikoai bizi guzian, au desea, ta prokura gogotik iltzeko peligroan, tonto estenak bere kontra, eta garai onean ta prebenzio onean.

        Ia ia juiziora doaie arima, ia ia kontuak eman ta aitzera sentenzia. Nola esta ikaratuko gizon lurreskoa? Baña bi konsolu andiak tugu: bata izatea juez Jesus, berzea baitezakegu ekarrarazi geuregana alzinetik. Nork izanik pleitu inportaziosko bat, izanik esku autatzeko, ez luke nai juez sentenziatu bear duena izan leien bere aita edo esposo ongi apasionatua? Eta xakinik dezakela egin nai duena, al baleike egon berareki lentxago, al balezake ekarri bere etxera etorri naiak zegona bekala, nola ez lezake deitu, admititu, mintzatu, errogatu bere fabore milla modus? Bada, pleitu dugu sekulako bizitzain gain, sentenzia gartaik segitu bear da gure sekulako ongi, edo sekulako gaizki izatea. Ia ia ikustera doaie kausa, esta milagro ikaratzea animosoena, estutelaik baliatu bear deus ez indarrek, ez itzek, ez otoiek, ez nigarrek, ez deusek, baizik obra onek. Baña ez desespera, ezi juez dugu Jesus gure Aita, esposo ta erredenptore amantea guregatik bere bizia eman duena, de manera ezi autara emanik, ez gindezake auta jueztako berze nior baizik bera. Ortas landara bizi guzian kasi noiznai dezakegu errezibi geure baitan, eta biziaren mugan ere bai, mintzatzeko, eskatzeko ta errekabatzeko berareki ezkaizala kondena. In bez, bada, arimak dagolarik bere akordu guziareki, orduan da ordua enpleatzeko potenziak, afekto ta ansia guziak jaun arreki. Jauna, erran dezoke errezibitu ondoan, ene arimaren amorea, anparo, konsolu ta esperanza, ene Aita, erredenptore, esposo ta gauza guziak, badakusa ene peligroa ta bear-bearra. Iltzeas ere beldur naiz, egia da, ene Jesus ona, baña ia lotsatzen nau iltzeari darraionak, juizioak. Zer izanen da nitas? Sarri presentatu bear berorren presenzian aitzera orren karguak ta sentenzia. Nola, nola agertuko da ni bekalako bekatari txarra? Zeruak estire garbi orren presenzian, ta bere aingiruetan aurkitu zue maldade, zer izain da nitas? Nondik nai arrapatuko nau, nondik nai aurkituko du kondenatzeko kausa, nai badu. Estut esperanzarik atratzeko ongi neure merejimentuetan. Jauna, iten badu justizia errigurosoa, kondenatuko nau erremediorik gabe. Estiot eskatzen justizia, baizik grazia ta miserikordia. Orren baitan dut esperanza estuela naiko galdu ene arima ainberze kostatu zaiona. Injeniatuko du berorrek nola salbatu ni ere, nai badu, ezpanaiz ere digno. Jauna, nai badu, sal banazake. Nere Jesus, nere salbazalea, salba benaza. Admiti bez arima eskojitu noble gaien ertean errehus txar gau, naiz dela guzien azkena. O ene Aita, erredenptore ta esposo obena, otoi, otoi ez nazala kondena; berorren ama, zeñi ezpaitezoke deus ukatu, paratzen diot enpeñu ta medianera. Kriatura eder, noble, exzelente garrek dion amorioagatik, eman dion plazeragatik, bere bularreko esne birjinale artu zuen garrengatik, ez nazala utzi galtzera ni bainaiz biena; berorrek gurutzean errezibitu zituen borz llaga gaiengatik, bere azoteen ta korona aranzeskoaren pena dolorosoengatik, bere pasio ta eriotze sufritu zuenagatik, ainberze odol prezioso ixuri zuenagatik ene salbatu naies; amore andi gonengatik, zeñek obligatzen baitu orren Majestadea egotera sakramentu gortan ta etorzera ene gana; ez nazala kondena. Orren eskuetan usten dut nere arima; orren baitan daukat esperanza ez nai zela izanen betikos konfunditua etc.

        Ario gontara dakioke mintzatu arima bere barren barrenean bere esposo ta juez Jaunai tranze gartan. Baña estagola beira orduraño arzeko amorio, ta mostratzeko estimazio, ta egiteko petizio guzien Jaunai gure amores amen baten formara erreduzitu denai, ta kontino dagonai gure desterru gontan gure salbatu naiak. Kontino, bada, amatu, estimatu ta honratu bear du emen nai duenak gozatu an, eta gure bizi guzia enpleatu bear da ontan, ta izain da ongi enpleatua. Prinzipalki bisita, meza ta komunione maiz ta gogotik in bear direnes landara; patente agertzen delaik sakramentua, ta atratzen delaik elizatik prozesioan edo komekadurain, bear da manifestatu kristioen kariñoa ta estimazioa Jaun soberanoai, nola balitz Bazkoa ta festa-eguna guretako ura, imitatus bentzait, pasatu ezpadezazkegu aingiruak gure Jaunaren kortejatzean, diogulaik obligazio ia ezi aingiruek, ezi etze Jangoikoa egin aingiru, gizon bai; estago aingiruengatik emen, gizonengatik bai. Bada, gizonen humeak, noiz arteo biotz pizu, motela? Zergatik nai duzie banidadea, ta zabilzte gezurrain atzean? Forma txipi batean dago gure biotzen, afektoen ta pensamentuen zentro ta enplegu izan bear duena. Amen batean dugu gloriak adiña balio duena, au, au onetsi, estima, billa ta desea zagun bizi garen bitartean. Jauna, ain andi delaik ain txipi mostratzen dena, berori nainuke nik nere alde, ta kontent nitzake. Berori sollik obe dut ezi zerua ta mundua; aski dut berori. Berorrek ongi nai banau, etzaida deus gañarako guzias; berorrek salbatzen banau, niork eznazake kondena. O nork luken ain deus guti iduri duen gorren baimendea! Tu es qui venturus es, an alium expectamus? Jauna, esta berori esperatzen duguna? Edo berzerik esperatzen dugu etorko dela guzien juzgatzera? Berori da, ta ez berzerik; bada, berori bear dugu honratu, onetsi ta estimatu bizi guzian; berori da gure oraiko amorio ta erregalo guzia, berori gure gerorako esperanza; berorri biz bedeizioa, honra, agradezimentua ta gloria orai ta beti, secula seculorum. Amen. Amen. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa