www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica 1a
quadragessimae.
De tentationibus

 

        Egun, Garizuma sanduaren lenbiziko igandean, erakusten digu itzes ta exenplus Jesu Kristok, nola bear garen armatu, nola peleatu, pasatzeko ongi oraiko biziaren bide gau, garaitzeko etsaiak ta infernua, ta arrapatzeko gloria sekulakoa. Aizagun ebanjelioa. Ductus est Jesus in desertum etc. (Math.4). Kidatu zue Jesus espirituak desertura, izateko tentatua deabruaganik. Eta baruturik berrogei egunes ta berrogei gaues, gero izan zue gose. Ta ellegaturik, tentazaleak erran zio: Jangoikoaren Seme bazara, mana zazu arri gebek itzuli daitzela ogi. Errespondatu zio Jesus onak: Eskribiturik dago, eztela ogis solamente bizi gizona, baizik Jangoikoaren agoko itz guzies. Orduan eraman zue deabruak ziudade sandura, ta paratu zue tenploaren kaldur, edo kaskoan, ta erran zio: Jangoikoaren Seme bazara, bota zaite emendik bera, ezi dago eskrituran, manatu diotela zutas Jangoikoak bere aingiruei, ta artuko zaitute eskuetan, ez dezazun beaztopatu arriren batean. Errespondatu zio: Baitaere dago eskribiturik, etzazula tenta zeure Jangoiko Jauna. Berriz eraman zue oian gora gora batera, ta mostratu zizkio munduko erreinu guziak, ta aien gloria, ta erran zio: Ebek guziok emanentizut zuri, baldin adoratzen banauzu belauriko ni. Orduan erran zio Jesus onak: Goaie ordik satanas, ezi eskribiturik zeagok: Zeure Jangoiko Jauna adora zazu, ta berari sollik zerbitza zazu. Orduan utzi zue deabruak, eta etorri zire aingiruak ta zerbitzatzen ziote. Orra ebanjelioa. Ontan ikusten dugu deabrua tentatzen Jesus bera irur maneras, xakin naiak agian ote zen Jangoiko gizon sandu gura. Dugu Jesus, Jangoiko ta gizon egiaskoa dena, gizon bekala tentaturik gure exenplutako bekaturik gabe (Hebr.4.v.15.). Dugu desengañu, ez garela bekatariok lurrekook pasatuko gloriara sufritu gabe ta garaitu gabe tentazioak. Dugu eben garaitzeko exenplu ta doktrina dibinoa borz gauza in zituenetan Jesu Kristok, baitire: retiroa, orazioa, barua, eskritura sagratuaren alegatzea ta aingiruen asistenzia. Lenik erretiratu ze desertura, erakusteko bear garela erretiratu, apartatu bekatuen okasio, zebo ta galbideetaik; ori da len. Gero egon ze an orazioan, erakusteko bear dugula in orazio eskatus humilkiro gure Jaunai; ori da bigarren. Gero barutu ze berrogei egunes, erakusteko bear dugula egin penitenzia; ori da irugarren. Gero konfunditzeko Satanas, alegatu zue daukana Jangoikoak errebelaturik Eskritura Sagratuan, erakusteko eutxi bear garela fedeari firme; ori da laurgarren. Gero aingiruek zerbitzatu ziote, erakusteko bear garela enkomendatu aingiru goardiakoei, atratzeko triunfante. Baña goazen klaratus tentazioen doktrina ignoranteen amores, estimatus len lenik guzien Ama Santisima Maria. Abe Maria.

        Milizia dela gizonaren bizitza mundu gontan, dio Job sanduak, militia est vita hominis super terram. (C.7.) Milizia, dio, nola soldadeska, gerra ta pelea bat kontino. Berze batzuek entendatzeunte, dela gure bizi gau tentabide bat, au da, biaje bat betea peligros, persekuzios, tentazios, lakios eta galbides obiaraño. Biaje gau iten du arima pobreak gorputzaren astokoan. Norata du biajea? Zerurat. Baña kontrarioak bidera atrarik dabilza nondik tropezarazi ta eroriarazi infernuan. Ia, beras, preziso da beti segitzea pleituan bekala, porfian ta pelean errenditu gabe, atrazekos ongi. Zer inporta da, atratzean ongi edo gaizki? inporta da betikos ongi edo gaizki izatea bat! Edo beti errege, edo beti erre! Edo igatea an gora izarren gañera, edo jaustea an bera infernuetara! Nork eztakusa bear den ajola, trabajua ta dilijenzia? Nork eztakusa zein aisago den igatea baño, jaustea, ontako aski delarik ustea erorzera burusbera?

        Kontrarioa nor da? Satanas deitzen dena, edo deabrua, au da espiritu gaixto gura zerutik erori zena, len aingiru, orai deabru dena, ofizios duena tentatzea Jangoikoaren kontra gizonak al badezazke galdu, bera galdu den bekala. Ortaik zer probetxu du? Eztu probetxurik, baña kunplitu nai bere errabia ta inbidia; errabia Jangoikoaren kontra, inbidia gizonaren kontra. Du errabia, zeren Jangoikoak bera kondenatu duen; du inbidia, zeren Jangoikoak gizona maite duen, ta salbatu nai duen, ta eraman nai zeruko tronoetara, nondik bera ta bere lagunak bota zituen. Beti gerostik dago erraten bekala gutaik bakotxai erran ziona Jesu Kristori egun: bota zaite emendik bera, bota zaite infernura. Baña konsolu dugu, baitezokegu erresponda: Eztiat nai, bota adi i, baitakit ia bidea. Zeren ezi ezpadugu geurek nai, ezkaizke infernu guziak eroriarazi tentazioan. Berze konsolu bat da, ezpaitezake sekulan deabruak egin nai duen guzia; baitauka loturik tzakurra bekala Jangoikoak: Aunka egin ta ortzak irrika badezake, baña ez dezake in ozka, baizik ematen zaionai bere borondates. Permititzen dio Jangoikoak gure progutako tenta gaitzan, baña ez ainberze ezi ez dezokegun erresisti (1 Cor.10). Berze konsolu bat da, ezi baitago Jangoikoa beti beira, ta prest lagunzeko gizonai, ta eztio faltako sekulan, ez bada galdu nai gizon bera bere faltas.

        Emen nainuke nik ikusiarazi pelea agitzen dena ta ikusten eztena tentazioetan. (Jangoikoak eztu nior tentatzen, dio Santiagok (C.1). Bakotxa da tentatua bere pasioneaganik. Baña berriz dio Eskritura Sagratuan (Deuter.13). Tentatzenzaiste zeuren Jangoiko Jaunak, agerzeko ia onesten duzien bera sines. Baitare Abraham tentatu zuela Jangoikoak (Gen.22). Nola dateke ez eta bai goi? Gisa ontan: eztu tentatzen eroriarasteko bekatuan, ori ez; baña tentatzen du progatzeko ta errefinazeko arima). Nork tentatzen duen eroriarasteko bekatuan, ori da deabrua. Langoi deabruak iten du, baña Jangoikoaren permisios. Deabruak gure gaitzerako, Jangoikoak gure onerako. Deabruak gure galdu naies, Jangoikoak gure ondu naies; ala nola zirañak txupatzen du odola bere ase naies, baña medikuak usten du, atra naies odol gaixtoa ta sendatu naies. Ala, Jangoikoak deabruaren gaizkitik nai du atra ona. Emen orai da ikusteko pelea bien ertean:) Jangoikoa alde batetik, deabrua berze aldetik, erdian gizona. Au nai du beretako Jangoikoak, arrazio den bekala. Nai du deabruak ere beretako, arrazio guziaren kontra. Bietaik zeñi eman nai zaren, zure menean dago. Deabruak tiratzen du beregana, Jangoikoak ere bai beregana. Deabruak ez dezake bortxatu, baña ori nailuke; Jangoikoak dezoke egin bortxa nai badu, baña eztunai baizik eman daien gizona bere borondates bere jabeai. Jangoikoak ofrezitzen dio trabaju pixka bat emen, ta gloria inmenso bat an; bitarteo bere eskua, bere amorea, grazia ta asko ondasun. Deabruak ixil gerokoa, ta bitarteo emen anitz gusto, bizi goapoa, ondasun ta gauza. Guzia gezurres. Nori emanen ote da gizon gau? Jangoikoak bereganatzeko baitu bere lagunak, aingiru goardiakoak, predikariak, konfesoreak, konsejari onak eta on guziak. Deabruak ere baitu bere lagunak, mundua ta aragia. Mundua dire mundukoiak, banoak, exenplu gaixto emanzaleak. Oh zenbat! Ezlitzake anitz alaere, ezpalitz irugarren etsaia etxe barnekoa, deitzen dena aragia. Ontan adiarasten da persona bera biziatua Adanenganik, entenda, suberbias, kodizias, luxurias, gulas, iras, inbidias, perezas. Jangoikoak paraturik dauzki bere zeboak salbatzeko, baitire: Ebanjelioak, Eskritura Sagratua, Sakramentuak, predikuak, mezak, rosarioak, prozesioak, kantuak etc. Deabruak ere baitu bere zeboak: —Jokuak, dibersioak, ardoa, emastekiak, libru benenatuak, doktrina falsuak, komediak, danzak, kantak, modak, ta milla alako. Jangoikoak tentatzen du ones eta gaitzes beti onerako, baña espezialki mintzatus biotz barnera, arkitus ezaumentua, mogitus borondatea ia sartus beldurra, ia emanes gusto, debozio, deseo ta afekto onak. Deabruak ere tentatzen du oniduris ta gaitz egiaskoes, atzenarazis bear denas, ilundus entendamentua, afizionarazis gaizkietara etc.

        Azkenean diot eztela posible kontatzea medio tuen guziak gure Jaunak tiratzeko beregana bere kriaturak. Baña inposible ere da entendatzea deabruak tuen moduak, mañak eta marañak galzeko gu. Bat du agitz usatzen duena, baita baliatzea geuren pasionees ala nola armes gure galtzeko. Eiziariak bekala paratzen baitu, arrapatzeko eizia, zebo gura zeiñetara baitaki dela ia afizionatua. Ala, deabruak tentatzen du bakotxa zertara duen ia pasione bereganik. Gastezutuan banidade, deshonestidade, desobedienzia ta alakoetara. Berze adin batean kodizia, inbidia, odio ta alakoetara. Eta guziak, bein zebatu baditu kostunbre batean, artara. Nai duenak, beras, garaitu etsaia ta salbatu bere arima, prebeni ta para dilijenzia prinzipalena erremediatzean bere pasione edo kostunbre gura zeintara senti den ia lisiatua. Eta goardatu dena erorzetik Jangoikoaren grazias, eztaiela deskuida beñere, ez emateko leku etsaiari. Pelea, erresisti etc. Saepe tentat servire volentes Deo, magis quam suos: Et cur item malum ex quocumque defectu, bonum ex integro.

        Erakusteko usatzen erremedioak tentazioen kontra, lenik da erakustea noiz konsentitzen den ta noiz ez. Zierto da, nioiz ere ezkaizkela niork eroriarazi tentazioan, ezpadugu nai. Baña ain zierto da, erorzeko artan, aski dela nai izatea biotzean, naiz ez pasaturik iagotara, eta naiz urrikiturik ere berla, egin ze bekatua. Oh! Zein aisa den! Jangoikoak goarda. Nork libra, ezperen? Galanki dio San Bernardok (De inter.dom.c.19.) animatzeko padezitzen dutenak tentazioen gerra, nai eztutela bortxa. Molesto da pelea, baña protxal, ezi barin badakar pena, dakarra ere korona. Ezta gaitzik sentimentuas, ezpada konsentimenturik. Noiz, ordea, den konsentimentu ezaunarastea, da lana. Ezi ontan utsiteunte askok lazoegis, askok ertxiegis. Batzuek uste dute eztutela konsentitzen, ezpaute egiten edo determinatzen egitea gaizki gogoratua. Berze batzuek, berriz, uste dute, sentitu orduko tentazioa, in dela bekatua, naiezpaute ere. Desengañazeko, bego betiko ikasirik, borondatean dagola guzia. Nai ezpada niolatere, ezta konsentimenturik. Baña nai badu nolapait, ori aski da izateko konsetimentu ta bekatu. Irur modus agi daike konsentimentu biotzesko gau: lenbizikoa, deseatzen delaik gaizki gogoratua; bigarrena, naiz ez deseatu, egoten bada gozatzen bere gogoan; irugarrena, naiz ez deseatu ta ez gozatu, baldin sentituaskeros sentimentu desordenatua, egoten bada ajolaik gabe ta erresistitu gabe. Propone exemplum in tentationibus ira, et luxuria.

        Goazen ia erakutsis zenbait erremedio. Lenik tentazioa bitartean. Zer inen dut, diozu, eldu zazikidalaik gogorazio gaixtoak? Lendanik ongi prebeniturik dagonak, aisa garaitukotu; gaizki usatuak, berriz, peligro andia du admititzeko. Zer prebenzio nai du lendanik, Jauna, eldu badire ustekabetzean? Egon beti gogo ta erresoluzio eginik ez admititzeko Jangoikoaren kontra denik niolatere; lenago il. (eldu delaik bada gogora gauza gaixtoa, beñik bein aborrezitu sines, turbatu gabe. Itzuli Jangoikoagana ta erran biotz barnean: Jauna, goarda benaza. Ez nuke nai ofenditu orren Majestadea; oroat Ama Birjinai. Oroat aingiru goardiakoai. Erremedio ona ere da Frai Junipero benerableak iten zuena, (Chron.S.Franc.p.1.l.8.c.38) ertxi istantean arimaren atari guziak: Afuera, afuera, ezta emen lekurik. Nai du erran, atzentzea berla gogoratuas, paratus gogoa berze gauza batean, dela infernuan, dela zeruan, dela Jesus guruzifikatuan. En fin, diona Juan de Abila benerableak: Tentazioa zuregana, ta zu Jangoikoagana. Eta beti kuida aborrezitzeas ta errepugnatzeas biotzes. Ori da balio duena, eta ez mueka, estul ta alako sinplekeriak.

        Baña goardatzeko ziudade bat, ez solamente bear da peleatu ongi bear orduan, baita ere bake denboran idukitzen da supliturik armas, murallas ta gañarakoes bear orduko. Gure arimaren ziudade gau artu naiak dabila beti otso infernukoa; beti bear da bizitu prebeniturik; baña bearrordurik ertxiena da eriotzeko-ordua, noiz tentatzen duen gaixtoak al guzia, usten badio gure Jaunak. Ai eztenas goartzen lendanik! Nola? erakutsi digu Jesu Kristok: Erretiratus bekatuen zebo ta bideetaik; egines penitenzia nork bere ariora; baliatus Jangoikoaren egi eta fedees, ta aingiru goardiakoas; ta egines orazio humil Jangoikoai. Guziaren exenplu eman zigu Jesu Kristok. Baña guzien gañetik da erremedio obena, garaizeko tentazio guziak, Jesu Kristo bera. Sinesta nazazie, zio San Antonio Abadeak, lotsatzen da Satanas ikusteas piadosoen bijiliak, baruak, penitenziak, orazioak, baña espezialki Jesu Kristoren amore ardientea, zeñen gurutzearen señale sollareki indargabeturik iges iten du. Zer tentazio da, zeñendako ezten on Jesus salbazalea? tentatzen zaitu suberbiak? beira zazu Jesus zein humil etc. Tentatzen zaitu kodiziak? beira zazu Jesus deus gabe. Tentatzen zaitu luxuriak? Beira Jesus zein beterik penas, ta alketuko zara etc. Tentatzen zaitu gulak? Beira Jesus eman diotela beazun ta hozpin bere egarrian. Tentatzen zaitu irak ta pazienzia faltak etc.? Beira Jesus zenbat pena, zenbat pazienzia! Eta zer kulpa zue? etc. Tentazen zaitu inbidiak ta oposizioak proximoaren kontra? Beira Jesus guruzetik eskazen barkazio bere etsaien fabore. Zaude triste, duzu beldur anitz, esperanza guti, amore gutiago etc.? Beira Jesus guzien fiadore ta pagadore etc. Jesuseki besarka bizi, ta il gaitzen. Ala il dire sanduak etc. San Joan de Dios belauriko bereareki sei ordus il ondoan.

 

aurrekoa hurrengoa