www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominicae 3a
post Pentecostem.
De pretio animae,
et gratiae apud Deum

 

Erant appropinquantes ad Jesum
publicani et peccatores. Luc.15.

 

        Berri onak ematentigu egungo ebanjelioan Jesus onak bekatariei, nola garen humilak ta salbatu naiak. Urbilzen zekizkio, dio, Jesus onari bekatariak, aditu naies beraren itza. Eta murmuratzen zute fariseoek ta eskribek ziotela: Onek errezibitzentu bekatariak, ta aieki bazkaltzen du. Jaun dibinoak erran ziote parabola gau: Balitu zuetaik batek egun ardi, ta aietaik bat galdu, ezlidoake utzirik lauretan ogeita emeretziak, billatzera galdu gura? Eta aurkitu ondoan, arturik soñean, itzuli leike alegre diola bere adiskideei: Idazie enhorabuena, zeren aurkitu baitut nere ardi galdu zena. Erraten diziet, bada, nik zuei, ala izanen dela zeruan alegranzia konbertitzen den bekatari baten kasos, ia ezi lauretan ogei ta emeretzi justo penitenzia bearrik eztutenen kasos. Berze konparazio gau ere paratu zue: emasteki batek izanik amar erreal edo moneda, galdu balez bat, ez lezake itxeki argia, artu eskoba, xautu ta billatu etxe guzia barna, aurkitu arteo? Eta aurkitu ondoan kontent erranlezokete lagunei: Idazie enhorabuena, aurkitu baitut drakma galdu nuena. Diot, bada, ala izanen dela aingiruen ertean alegranzia, bekatari batek iten duelaik penitenzia. Gauza andia da, beras, ta agitz inporta dena, itzultzea Jangoikoaren graziara. Kontra, berriz, Jangoikoaren desgrazian erorzea desditxa andia da, ta perdizio tristea. Goazen ikusis; baña grazia bear dugu. Grazias betea saluta zagun Abe Maria.

        (urbiltzen zire bekatariak Jesusengana aditu naies señale ona, salbatuko direla. Jangoikoaren denak aditzentu Jangoikoaren itzak, dio Jesu Kristok. Salbazioaren erremedioa bearritik artzen da aditus, salbazeko arima. Murmuratzen zute fariseoek ta eskribek: Nores? Jesus onas. Zertas? Zeren errezibitzentuen bekatariak. Eta zertara jautsi ze zerutik, ezpada bekatarien billatzeagatik? Eta elduzaizkionak apartarazikotu bereganik? Eztago ortako. Baña zer kalte dute ortas fariseo ta eskribek? Zergatik murmuratzeunte? Etzire aiek ere bekatari? Ta naiz ez, eztakiote ongi onzea bekatari direnak? Ah! Bekatari dire, ta mota gaixtokoak, bekatari presumituak sandu, pobre ta suberbo. Nork kuratu alakoak? Eztirelaik kontatzen heri, eztute ajolarik erremedioas ta erremediazaleas. Baña bekatari gañarakoak konfesatzen direnak bekatari, urbiltzen badire Jesusengana, Mediku dibino gonengana, aditzen baute bera, ta admititzen ta aplikatzen beraren errezetak; konfiabeites izain direla salbo. Ez naiz etorri, zio Jesus onak, deitzera justoak, baizik bekatariak, ezi eztute mediku-bearrik sano daudenek, baizik heri daudenek. Eta berriz: Birjinaren Semea etorri da billatzera ta salbatzera galdu zena).

        Goazen orai ikustera zer den galtze gau, ta zer den aurkitzea ta salbatzea. Galtzea arima bat da erorzea bekatu mortalean, au da, erorzea Jangoikoaren desgrazian ta odioan, zeñi darraion kondenazio edo perdizio betirokoa. Aurkitzea da barkatzea, ta itzulzea Jangoikoaren graziara, zeñi darraion salbazio betirokoa. Ardi galdua, beras, da arima bekatuan ta Jangoikoaren desgrazian dagona. Oh! Zenbat dilijenzia iten duen Artzai onak arren onetan, billatzean aurkitu arteo, paratu arteo bere soñean, ta itzuli arteo bere saldora! inporta da, beras, agitz. Dratxma galdu gura, beras, da grazia galdua. Oh! Zenbat dilijenzia dion in zuela galdu zuenak, itxekis argia, artus eskoba, xautus etxe guzia aurkitu arteo! Eta aurkitu ondoan zer alegranzia, ez solamente berak eta jabeak, baitare zeruko aingiruek! inporta du, beras, agitz. Orai klaro aski da argi gark signifikatzen duela Jangoikoaren auxilioa, eskobak penitenzia, xautzeak etxea examinatzea konzienzia ta konfesatzea, aurkitzeko grazia Jangoikoaren begietan. Goazen konsideratus inportazioa.

        2. Zer da grazia? Leanoki mintzatus, grazia da agradoa Jangoikoaren begietan; da kuadratzea, edo kuadrable izatea Jangoikoai arima. Ala nola erraten den erregeren onetsias, adiskideas edo beraren gustoko personas: erori zaio grazian erregeri, lazki nai du ongi, maite du. Eta fortuna deitzeunte ori, ta fortunosoa persona gura. Zenbat ia fortuna, zenbat fortunosoago da arima lurrean bizi dena ta aurkitu duena grazia gloriako Erregeren begietan? Zer ia daike desea! Eta nornaiek dezake logra, bera nor bada. Invenisti graciam apud Deum. Erran zio San Gabrielek Maria Santisimai: Eztu zer izan beldurrik, zeren aurkitu baitu grazia Jangoikoaren begietan. Zeren beldur izan daike duena bere adiskide ta fabore Jaun guzis poderosoa? Zein da gauza indezokena gaitzik dagonai Jangoikoaren grazian? Ez mundu guziak, ta ez infernu guziak ere. Ala desafiatus bekala zio San Pablok: Si Deus pro me, quis contra me? Jangoikoa bada ene fabore, nor ene kontra? Zer ai gara kontatzen miseriak eta kejak andik eta emendik? Barin bagaude Jangoikoaren grazian, bagaizke konsolatu. Zio Dabidek orgatik: Banindego eriozearen ilunbearen erdian, eztut gaitzaren beldurrik, zeren ori dagon eneki (Ps.22) Eriotzetik aratago ellegazen da Jangoikoaren amorea ta faborea berzengana, nora eztaiken ellega berze niorena. Zerbitzatu zio errege bati soldado batek ongi beti, ta ain erori zekio grazian, ezi milla faboreen gañetik joan zekio bere Majestadea personan bisitatzera, konsolatzera, ofrezitzera bere podore guzia arren onetan. Ark erran zio: Jauna, ain ongi nainauenaskeros in bezada irur mertxede eskatu nai tiotenetaik bat: Lenbizikoa, ez nadien il ontaik. Bigarrena, ilzea ezpadaike exkusa, libra nazan sentitzetik eriotzeko aflikzioak eta penak. Irugarrena, despeitzen deneko ene arima, ostatu on bat mana dezon biaje gartan. Oh! erran zue Erregek, nik emen daiken guzia inen dizut, baña ezta araraño ellegatzen ene podorea. Beras, Jauna, nik galdu dut ene bizi guziko lana zerbitzatus niori Jangoikoas landara. Jangoikoa, ordea, errege obeago bekala, poderosoago ere da, baitezake ta nai baitu artu bere besotan, goardatu ta egin salbo bere onetsia bizian, iltzean ta ilondorean. Guzietako da on beraren amorea. Ditxosoa nor erori zaion grazian. Eta ditxa gau dezake logra den pobreenak munduan.

        arri dezake gogoratzeak solamente izarren gañetik erreinante manatzen duen Jaun andiak zeruan, airean, lurrean, itsasoan, infernuetan, ta gauza guzietan nai izatea beiratu ta amatu gizon pobre bat dabilana lurrean, ta agian despreziatua munduaganik! Eta nai du bere Majestadeak, nai badu gizonak. Eta nork eztu naiko ditxa gau? O Jauna, nork aurki lezan grazia berorren begietan? Eta aisago daike ori ezi kuadratzea mundukoei. Dabiltza asko ingur ingur kuadratu naies mundukoei. Eta naiz logratu, zenbat balio du? Agian ez dezakete faboratu askotan, nai izanik ere. Agian aldatzen dire, orai adiskide, gero etsai; egun nai zaitute ongi, biar edo etzi gaizki; agian iltzen zaizkizu obenean, ta agian gabe ere, guziok goaz azkeneko ta niork nior ezin libra berze munduan. (Berze alde, nekosoago da kuadratzea mundukoei, ta inposible da guziei kuadratzea, inala inik ere. Zierto konbeni da prokuratzea guziei gusto egitea ta kuadratzea guzien irabazi naies Jangoikoaindako, nola iten zuen San Pablok. Baña guziei kuadratzea etzue logratu sanduak ere, ez Jesus berak ere, ezi askorenganik izan zire aborrezituak, persegituak ta maltratatuak. Doblon zorzikoas diote kuadratzen zaiotela guziei, ta ezta ori ere guzis egia, ezi badire zenbait kartujo ta errelijioso despreziatzen dutenak. Baña dena dela doblonas, benzait personas egia da dela inposible gusto ematea guziei, zeren diferenteak dire gustoak gizonetan: Batek du gusto gaixtoa, berzeak ona. Gaizki bazabiltza, etzara kuadratzen onei; ongi bazabiltza, etzara gaixtoen gustorakoa. Ta ezin exkusa disgusto ematetik. Naiz onetan ere, bati kuadratzen zaio jenero bat, berze bati berze bat; ta oroat, aldartes au, aldartes ura. Eta ala ezin azerta ibiltzen guzien gustora beti). Baña Jangoikoa gusto onekoa da beti, ta ezta aldatzen. Kuidatzen bauzu izateas ona, ta kuadratzenzakizkio, zarena zarela gañarakoan. Nior ere eztu usten, ez utzi ta ez utziko ere sekulan pobres, itsusis, eris, malhurres, nola duen borondate ona. Eta ia dena, bekatari gaixtoa izanagatik ere, etzaitu utziko, nola konberti zaizen sines. Mundukoei naiz in diozuten asko ongi, bein iten badiozute gaizki, nekes maitatuko zaitute. Eta asko, bada, milla mertxede naiz in diozuten; bat faltatzen badiozute kulparik gabe, ez izanes, edo ezin egines; adio lengo ongi eginak, kontu sekulan in eztiozutela, ia etzaitute nai. Baña nor aurkituko duzu maite zaituenik, ofenditzen bauzu amar, ogei ta berrogei aldis? O Jangoiko ona, bere parerik eztuena, nornai atrebitzen da ofenditzera orren Majestadea! Eztakienak letrarik ta habilidaderik gañarakoan, badaki orren kontra! Deustako eztena ere, bada berorren ofenditzeko! Eta alaere, eta alaere prest dago beti orren Majestadea admitizeko bere grazian miserablea, noiz nai duen itzuli. Eta asko denboratako bekatuak ordu bateko negarren medios barkatzen ta borratzentio, ain nola inezpalitu sekulan! O ontasun infinitoa! Beira, fielak, ia ezten aisago logratzea Jangoikoaren grazia, jendeena baño.

        Baña itzuli gaitzen grazia gonen onera ta baliora. Venerunt mihi omnia bona pariter cum illâ, zio sanduak: Ondasun guziak eldu zaizkida graziareki bateo. Grazia gau da margarita prezioso gura, tesoro altxatua balio duena infinito, zeñen billa etorri zen merkatari dibinoa, ta erosi zuen bere biziaren ta odolaren kostus, ez beretako, baizik guretako. Grazia gau da arimaren bizitza, osasuna ta edertasuna, eta gala Jangoikoak erregalatua. Da propiki Jangoiko andiaren dono, bere argiaren errañu ederra, on guzien prinzipio, ta ondasun guzien andiena. Da gloriako prenda, pasaporte erreala zerurako, ta ango atarien giltza, zeñeki doaiena baita an errezibitua. Da Jangoikoaren joia bakarra, bere amorearen señalea, salbazioaren baimendea, gloriako azia, ta gloria lorean bekala. Grazia da zerurako direnen marka, ala nola infernurakoena baita bekatu mortala. Bekatuan dagonak darama eskribiturik kopetan: Au da satanasen. Grazian dagonak darama letrero gau: Au da Jangoikoaren. Alako arima Jangoikoak dauka bere maitea bekala bere biotzean. Aingiruek daramate besotan. Maria Santisimak kontazen du bere hume onetsia; sanduek eta sandek beren anai-arreba igan bear duena gozatzera Errege andienaren palazioan aien konpañian. Oh! Noraño daiken ellega den pobreena munduan berak nai badu! Eta nork eztu naiko, ezpada guzis fatuo? naiago nuke izan munduko menosena, pobre estropeatu deshetxatua, baña Jangoikoaren grazian, ezi ez desgrazian errege ta enperadore aundiena. Ikuste nai da mundu gontan ere abantalla, nola erregeak ta enperadoreak doazan Jangoikoaren adiskideen billa, logratzeko aien medios ez dezaketena berek; nola kurtzen diren sanduen naiz pobre izanen presenzian, nola San Pedro arranzari, San Isidro nekazari, ta alako ofiziale pobre izanen presenzian; nola aien ezur ilak, errautsak ta errelikiak adoratzentuten belauriko auspeska. Nimis honorati sunt amici tui, Deus. Agitz honrarastentu bere adiskideak, Jangoikoa.

        Bada, bizi gontan ere pasatzeko ongi, eztuzu gauza obeagorik nola bizitzea Jangoikoaren grazian. Kuadratzen zaizu edertasuna? Zer gauza da ain ederra, nola arima grazian? Nauzu podore ta ondasun? Poderoso ta aberats da Jangoikoa, ta eztiote bere onetsiei faltatuko beauten guzia. Amore nauzu? Zer amore da alakorik munduan, nola amatzea elkar, Jangoikoak arima ta arimak Jangoikoa? Gusto nauzu? Gusto ona du Jangoikoak. Seguranza nai zinduke. Zerk segura dezake bat, ezpada ongi egoteak Jangoikoareki? Konsolazio ta alegranzia deseatzen duzu? Zerk dezake ala konsola ta alegra, nola konzienzia onak? Trabaju guzien erdian konsolazale ona duzu Jangoikoa maite zaituena. Justoen negarrak berak alegreago dire, ezi gaixtoen alegranziak. Bai zierto, zeren ezi onari Jangoikoaren graziak barnetik konsolatzen dio biotza, trabajuak dagozkio ataritik kanpoan dei ta dei. Gaixtoari kontra agitzen zaio, alegranzia axal, tristura sines biotz barnean, baitago benenaturik bekatuaren pozioareki. Azkenean ez dezakelaik gizonak gozatu emen gloria, gañarakos du daiken guzia, baita grazia gloriarako prenda, bezpera ta esperanza sanoa. O Jauna, errain du norbaitek, ezin orra xakin dagon bat Jangoikoaren grazian! Ori baleki, zora leike bat kontentus. Ala da, eztaike xakin seguro, ezpada Jangoikoaren errebelazios dagola grazian. Eta nork du kulpa, baizik bekatuak, ortas ere? Eta orra berze motibo bat penatzeko bizi guzian bekatu eginas, orren kasos beñere ia ezpaitaike seguroa itzulidala grazian Jangoikoareki. O bekatu madarikatua, zenbat kalte ematen luken! Ezpanu admititu bekatu mortalerik, banekie negola grazian, bainekie au eman zekidala bataioan; gerostik ia ezin daike segura bere bizian. Baña prokuratu duenak egitea penitenzia bear bekala, konfesatus ongi, dezake konfia, naiz ez seguroki guzis, admititu duela berriro Jangoikoak bere grazian. Sakramentuaren aldetik segura daike, zeren ain seguro nola bataioak, ematentu penitenziako sakramentuak grazia. Baña nola bear baita disposizio penitentearen aldetik, orgatik diot eztaikela segura, zeren ezpaitaike segura izan zuela bear den disposizioa. Disposizioas balego seguro, seguro legoke grazias. Baña bere inala in duenak konfesazeko ongi, konfia bez, ezi Jangoiko ona dugu, eztaike falta bere itza, konfia bez artu duela bere grazian, ta bego alegre.

        Kontra, berriz, dakienak in duela bekatu mortale, ta eztuela egin penitenzia bear bekala, badaki dagola Jangoikoaren desgrazian. Nola daike alegra, ezaunzen badu bere desditxa? Ikusagun au orai, ala obeki graziaren ona ezaunzeko. Bekatuan dagonak, galdurik Jangoikoaren grazia, dago beraren desgrazian, Jangoikoa du kontra. Eta Jangoikoa barin bada zure kontra, nor zure fabore? despeitu du ordu gaixtoan bere Majestadeak, nora joain da gizon desditxatua? Jangoikoa gabe gizona; zer gauza tristeago daike pensa? Botaturik beraren etxetik, atariak ertxirik, gelditzen da kanpotik soil desanparaturik infernuko otsoendako. Beira dezan gora, bera, alde guzietara, eztu nork anparatu; niork eztio idiki nai ataria. Pobre bati erxten badiote atari bat, idikizen diote berze bat. Baña niork ezpalio idiki nai, zer litzake artas? Eta zer izanen da bekatari pobreas, despeiturik Jangoikoaganik, ezpaita zerukoetaik nior trebe leku ematera? Dei sanduen atarietan: Ezta lekurik emen zuretako, diote. Dei aingiruen atarian: Ezta lekurik. Dei Ama Birjinaren atarian: Ezta lekurik. Niork eztu nai. Ala nola botatzen dutelaik erregeren palaziotik nirabe bat traidore aurkitua ta entregatzen berdugoaren eskuetan apartatzen baitute arrenganik aurpegia indignaturik erregek ta erreginak, ta korte errealeko guziek; ala da desetxatua bekataria zeruaganik, niork eztiola nai beiratu ongi; ta gelditzen da Satanasen eskuetan. Galzeko betikos erremediorik gabe, ezta falta baizik ez dezon mantenatu nai bizia; usten badu il daien estado gortan, galdua da sekulakos. Ala agitzen da orai errealki bekatu mortale duenareki, ezpadu ere ikusten berak. Ala agituko da gero ikusten duela bere burua infernuko ministroen ta berdugoen eskuetan. Orra Jangoikoa ofenditurik, ta ofendizalea galdurik, desplazer dutela sanduek ta Amabirjinak, tristura aingiruek.

        Baña ilbañolen daike izan erremedio. Zer erremedio? Jesus salbazalea, Artzai ona datorren bere ardi galduaren billa, eta au ezaundurik bere perdizioa konberti daien Jangoikoagana, eta penaturik egintion ofenses biotz-barnean, konfesa dezkien bere agos, in dezon grazia Jaun dibinoak barkatzeas ta admititzeas berriro bere amorean. Ori nai du Jesus salbazaleak, orgatik jautsi ze zerutik ta eman du bere odola ta bizia. Orreki itzulzen da alegre, ta zelebratzen da festa zeruan aingiruen artean, dion bekala ebanjelioak). Ainberze inporta da arima baten salbazioa! Nola baita diferenzia, egotetik erretzen ta errabiatzen betiro infernuan deabruaren presidario, egotera erreinatzen triunfante glorian Jangoikoaren ta sanduen konpañian. Jangoikoaren aldetik etzaigu deus falta. Falta da geuren aldetik in dezagun inala ez galzeko grazia, galdu ezpadugu, ta galdu badugu, errekobrazeko galdua, ellegatzeko gozatzera alegranzia eternoak zeruko glorian.

 

aurrekoa hurrengoa