www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in Dominica
quinquagessimae
de memoria passionnis
de labor, de caecitate

 

Ecce ascendimus Jerosolimam etc. Luc. 18.

 

        artu zitue amabi apostoluak bere gana Jesus onak, dio egungo ebanjelioan, ta erran ziote: Orra, orai goaz Jerusalena, ta kunplituko dire profetek eskribiturikako guziak Birjinaren Semeas, zeren ezi entregatua izanen da jentilei, ta burlatua, ta azotatua, ta lixtukatua, eta azotatuaskeros ilen dute, ta irugarren egunean biztuko da berriro. Aiek etzute entendatu deus ere ebetaik. Eta agitu ze Jerikora urbil joaterakoan, zego an bidearen saietsean itsu bat eskean. Eta aiturik jendetzearen asotza galdegin zue zer zen. Erran ziote pasatzen zela Jesus Nazareno. Bereala klamatu zue: O Jesus Dabiden Semea, urrikari bedi nitas. Akar iten ziote lenekoek, zegola ixilik. Ark ia oiu. Dabiden Semea, miserikordia nitas. Baraturik Jesus onak, ekarrarazi zue beregana; ta galdegin zio: Zer nauzu in dezazuten? Ark: Jauna, ikus dezaten. Jesus onak errazio: beira zazu: zeure fedeak baliatu dizu. Istante ikusi zue, ta segitzen zue bedeikatzen Jangoikoa, eta jende guzia, ikusirik au asi ze alabanza ematen Jangoikoai.

        Orra ebanjelioa: klaro-aski dirudi azaletik; baña goazen ikusis mamia, baliadakigun salbaziorako, errepasatus itzak eta gauzak banaka. Ortako saluta zagun argiaren Ama Maria Santisima. Abe Maria.

        Ea bagoaz Jerusalena, dio Jesus onak. Zertara, Jauna? Pasatzera prisioneak, desprezioak, azoteak ta eriotzea. Zein ongi dakien lendanik pasatuko duena. Ezta detenitzen alaere? Alaere doaie? Alaere doaie. Zergatik? pagatzeagatik Jangoikoaren justiziai gure partes; erosteagatik gure salbazioa bere biziaren kostus. Joain otegina gu beragatik, ta geurengatik ere? Ez naski. Zergatik ez? Zeren ezpaitiogu berai ta ez geuren buruei ainberze amore, nola digun berak guri. Baña zergatik ematen diote berrigoi apostoluei eta guri aien personetan? erresponda dezogun, goazen gu ere, segi ta akonpaña dezagun, ezpada gorputzareki pasatus ainberze, gogoareki berere pensatus ta errepasatus pasatu zuena gure amores. Zer milagro da errekeri dezagun Aita onak hume gaixtoengatik ainberze pasatu zuenak, errekeri dezagun, diot, oroi gaitzen, ta pena gaitzen beraren penes? Beti ere bai, baña espezialki orai Garizuma eldu delaik, erragun, goazen oroitus ta errepasatus, ta akonpañatus biotzesko afekto ta negarreki gure Jesus onaren amoresko exzesoak. Lan gau da obligazio, da dezente ongi egina, ta da agitz probetxusko geurendako. Ea bada, goazen atras mundu gontako Babilonia gontaik, emengo ilunbe, atzendura, banidade ta engañuetaik.

        akonpaña zagun Jesus penas betea, daramagulaik biotz barnean, zion gisara esposa sandak, fasciculus mirrae dilectus meus mihi etc. Ala nola mirrasko arramilleta bat, ene onetsia enetako, ene bularren erdian egonen da. Non dagon zure tesoroa, an dago zure biotza, dio Jesus onak. Bera biz zure tesoro guzia; zure petxoa biz tenplo; zure biotza aldare, non asentaturik Jesus guruzifikatua, ofrazozun amore, konpasione, kontrizio ta afekto on guzien inzensua gau ta egun. Bil arara beraren kateak, sokak, azoteak, arantzeak, itzeak ta gañarako instrumentu doloreskoak. Egon an besarkaturik Jesusen oñeki Santa Magdalenaren gisara. Beira noizean noiz Jesus berai oñetaik bururaño: oin eskuak itzees josirik, belaunak larranzirik eroraldies, bularra idikirik lanzas, gorputz guzia urraturik azotees, burua lastimaturik aranzees, begiak ilundurik eriotzeko penes, aurpegi eder gura ubeldurik, itsusturik, desfiguraturik golpes, lixtus, odoles, eta den guzia eginik doloresko erretrato bat. Zaude leitzen kontino libru gontan letra goiek. Zer letra dire? Amoresko letra klaro klaroak. Zer diote? Amatzen zaituela zu gloriako prinzipe Jaunak. Zenbat? Eztaike neurritu; baña pensa señale goietaik. Errepasaturik ongi au guziau, arzazu Dabiden zitara, ta egon an soña ta kanta. Zitara da dolorea, negarra sonua, konfesioa kantua. Confitebor tibi in cithara etc. Konfesatuko diot zitaran, Jauna. Zer konfesatu, zer kantatuko diot? Berorren ona ta nere gaixtoa, berorren amorea ta nere desamorea, berorren faboreak ta nere etc.

        Et ipsi nihil horum intellexerunt, eta apostoluek, dio ebanjelioak, etzutela entendatu Jesusek errana bere pasioas ta eriotzeas. Nolas, bada? Etzire oraño bete Espiritu Sanduas, eta gizon lurrekoei latz ta gogorkara zaigu trabajuen ta eriotzearen lekzioa. Eztugu nai entendatu. Ala, berze bein aipaturik Jesus onak nola padezitu ta il bear zuen, San Pedro gizagaizoak kariños ta konpasiones erran zio (Math. 16): Ez, Jauna, ez alakorik berorren Majestadean. Zer uste duzie erran ziola sanduari Jesus onak? Zoaz ene atzetik, Satanas; eztuzu entendatzen Jangoikoarena, bai gizonena. Orduan guziei erran ziote: nai duenak etorri ene atzetik, uka bedi bere buruai, ar bez bere gurutzea ta segi benaza. Nai duenak goardatu bere burua, galduko du; ta galzen duenak enegatik ark irabaziko du. Ezi zer probetxu du gizonak irabazteas mundu guzia, galzen badu bere arima? Edo zer emanen du bere arimaren truk? Ontan guzian adiarasten zaigu, salbatzekos, bearzaigula kostatu trabaju mundu gontan, eta agian iltzea ere bai, preziso delarik ez ofenditzeko Jangoikoa. Orgatik berze bein Jesus onak Taborko oianean agertu ziotelaik San Pedrori ta berze biei bere gloriaren mostra bat, xoraturik San Pedrok erran zue: Jauna, ongi gaude emen. Nai badu, inzkigun emen irur estalpe. Eta dio Ebanjelistak, etzekiela sanduak zer zerdukan (Marc. 9). Alaber, Santiago ta San Juanen Ama joan zekiolaik bere bi semeeki eskatzera jarriarazi zezkien bere bi gaiek bere Majestadearen bi aldetaik bere erreinuan, errespondatu ziote Jaun dibinoak: Eztakizie zer eskatzen duzien. Badezakeze pasa nik pasatu beauten tragoa? Aiek erranik baietz, ori agindu ziote (Math 20). Baña grazioso izan ze agitua San Pedroreki azkenean. Libratu zue bein Jerusalenen karzeletik il nai zuten bezperan. Gero, berriz preso, Roman libratu zute kristioek mañas. Libre ia, zoeielaik bidean, aparezitu zekio Jesus guruzeareki soñean. Galdegin zio sanduak: Nora doaie, Jauna? Jesusek: Noaie Romara izatera berriz guruzifikatua zuregatik. Entendatu bai, entendatu sanduak. Ta ala itzuli ze bere karzelera ta iltze guruzifikaturik. Uste duzu, erran zio bein Jesu Kristok Santa Teresari, uste duzu irabaztea dagola gozatzean erregalo zerukoak? Ez, baizik amatzean, obratzean ta padezitzean. Nor ia amatzen duen Jangoikoak, arri ematen dio ia trabaju, ta eben ariora da amorea. Zertan dezakezut mostra obeki dizuten amorea, baizik ematean zuri neuretako autatu nuena, baitire trabajuak? Au da egi eta fedesko bidea. Nigar inzazu mundukoen perdizioas, baitabiltza beti nondik izan gusto ta aisa (In ej.vit.fin.avis.1). Orgatik sanduak kontra beti in naiak penitenzia, ta izan naiak trabaju emen. Zeren ezi korona gloriakoa erdextekos da preziso segitzea Jesus trabajuen bideas.

        Baña zertara eldu da ebanjelioko itsu gura emen? Adiarasteko gizagendearen itsutasuna ta erremedioa. Itsu da gizonen kasta, dio San Gregoriok (hic), klama bez ark bekala: Jesus Dabiden Semea, urrikari nitas, ikus dezaten. Ikusagun zenbait itsutasun andiak ariman. Bista labur guziek dugu, ezin ikusi ongi ta biziro arimaren on eta gaitzak, berze mundukoak gutiago, ta Jangoikoaren gauzak. Baña solamente itsutasun egiasko zenbait aipa zagun. Bat da ainberzeko atzendura nola den Jesu Kristoren amoresko exzesoes guregatik, pasatu zituen penas ta eriotzeas. Nola eztute ikusten jendeek, pensazen ta estimatzen? Itsu daude munduko banidadeen edo itekoen loiareki. Berze itsutasun bat: ez ezaunzea bear dela pasatu, ta ez erresolbitzea pasatzera trabaju bear den guzia mortifikatus pasioneak, ukatus bere tirria gaixtoei, garaitus oposizio ta enbarazu guziak, goardatzeko bekatuetaik. Ezi klaro aski da, pasatu zituelaik Jesus onak alako tormentuak ta erioze berzeren bekatuen kasos, arrazio ta obligazio dela guk zerbait neke pasatzea goardatzeagatik aietaik. Nola eztute ikusten au? Nola irestentute mortaleak ere ain aisa nola trago bat ur? Itsu daude fede faltas ta ezaumentu gabes.

        Berze itsutasun bat: Ez kontu atratzea ta ezaunzea zein gaixto aborrezituak bide diren Jangoikoaren begietan gure bekatu gebek, ain aisa irris ta nolanai iten direnak; zeñen kasos Jangoikoak utzi zuen ala kastigatzera bere Semea zeren artu zuen bere gain pagatzea berzeren zorrak. Nauzu ongi pizatu bekatuen pizua? Guruzearen balanza da obena ortako. Zein pizu bide diren, ala akabarazi zutelaik axuri dibino gura! Nola ezta ikusten? Itsu daude borondates. Berze itsutasun bat andiagokoa (cer dén erórcea bat fragilidádes) baña defendatze gura beren gaizkiak ain bortizki, emate gura erremediatu nai dutenen kontra. Nork ala? Kristio deitzen direnek. Nai du sazerdote batek goardatu arimak, eztaitzen il Jangoikoaren begietan bekatuen zebo ta okasioetan. Aien ones dabila, ezi berak eztu irabazirik, ezpada arimaindako dena kunplitus Jangoikoaren borondatea. Eta alaere agitu da itzulzea asko lekutan moldegaizkiro ta beren kaltetan. Nola eztute ikusten? Itsu daude pasiones. Berze itsutasun bat, ez oroitzea ta ez kontuainatratzea nolako pena izanen duten, nola izan diren tratatuak bekatariak eternidadean, izan zelarik ain gaizki tratatua emen Jesus ona bekatariengatik. Nola etzaiote gogoratzen, Jesusen gain erori zire ainberze azote, pena, tormentu ta dolore, zelarik Jangoiko; nola kastigatuko nau ni, naizelaik gizon bekatari? Zeramatelaik Jesus guruzifikatzera, zeude negarres lamentatzen andre on batzuk injustizia gartas, zeñei erran ziote Jaun dibinoak: Etzaziela negar egin enegatik, bai zeurengatik ta zeuren humeengatik, ezi au iten bada zur berdean, zer inen da earrean? Nola eztute ikusten? Itsu daude. En fin bizi garenok guziok gaude bidanabar emen, biajes goaz, ta sarri joain gara emendik ta betikos, edo gloria eternora, edo su eternora. Berze alde arrisko ta peligro andia da, espezialki munduan ta oraiko denboretan; nola ezta ia beldur? Nola ain alegre ta ajolakabe infernu-pokalean? Itsu daude. O Jesus, urrikari bedi gutas. Zer nai dugu? Jauna, ikus dezagun ongi dena den bekala, ezkaitzen lokartu eriotzean ta kondenatu sekulakos. Beira, dio, beira niri nere pasioan ta gurutzean sendazeko, nola Israeldarrak beiratus serpientearen figura paloan: Nola Jesus berak ilik argitu zion arimaren ta gorputzaren bista bere odolareki idiki zionai bularra lanzas, inen digu grazias etc.

 

aurrekoa hurrengoa