www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo
Assumptionis B. Mariae.
De eius Patrocinio in morte

 

Maria optimam partem elegit,
quae non auferetur ab eâ. Luc. 10.

 

        Egungo ebanjelioa kontatzen du San Lukasek ala: sartu ze Jesus kastelu batean, eta Marta deitzen zen andre batek errezibitu zue bere etxean; ark zue aizpa bat deitzen zena Maria, zein jarririk Jesusen oñetan zego aditzen beraren itza. Baña Marta lan egiten ta prebenitzen bear zirenak. Joan zekio au ta erran zio: Jauna, eztu kasorik, utzi bainau bakarrik lanean ni ene aizpa gorrek? mana bezo bada lagun dezadala. Errespondatu zio Jaun Dibinoak: Marta, Marta, afanaturik zabiltza, ta turbaturik asko itekoetan. Errealki bat sollik da preziso. Mariak eskojitu du parterik oben-obena, zein etzaion kenduko. Orra Ebanjelioa paratu duena Elizak egungo festan. Zer ikusteko duen batak berzeareki, dudatuko du agian norbaitek. Goazen entendarazis. Bi aizpa gaiek zire Santa Marta ta Santa Maria Magdalena, biak onak. Signifikazentute bi bizitza Jangoikoaren etxean, bata ona, berzea obea, oraikoa ta gerokoa. Marta langin itekosak oraiko bizitza trabajus betea. Mariak geroko bizitza ta deskansu gloriakoa. Eta nola egun Maria Santisima igan baize emengo trabajuetaik deskansatzera ta gozatzera sekulako glorian, ongi eldu da erratea, Maria optimam etc. Mariak eskojitu du parterik oben obena, zein etzaion kenduko sekulan. Baliadakigun, emozkiogun enhorabuenak salutatus aingeruareki. Ave Maria.

        Egungo festa, Ama Birjinaren festa guzien korona, pensatzeko ongi, pensatu beartugu irur misterio zelebratzentugunak: Lenbizikoa, Ama Birjinaren iltzea munduan. Bigarrena, beraren sartzea glorian. Irugarrena, beraren koronatzea guzien erregina Jangoikoaren erreinuan. Ilaskeros Jesu Kristo gurutzean, ta erresuzitaturik iganes geros Zeruetara, beraren probidenzias gelditu ze bere Ama Santisima, munduan Elizaren konsolu, anparo, doktrina ta exenplutako. (bizitu ze ogeita urte bat bere Semea ilaskeros, ta bere adinaren iruetan ogeitamar urte, zenbait egun gutiago, diones Agredako benerableak (p. 3. c.19. n.742). Nola bizitu zen, nola zerbitzatu zion Jangoikoai, ta faboratu zion Elizai, nola sandutus instantetik instatera beti kontino ia ta ia, noraño igan zen santidadean, ezta mirik explika dezakenik, ez gizon ta ez aingiruenik.) Etzue mereji iltzea, guk bekala; libre izan baize bekatu orijinaletik, mortale ta benialeetaik, libre ze alaber bekatuen penatik, baita iltzea. Baña nola bere Seme Jauna ofrezitu baize iltzera bere borondates, ofrezitu ze Ama Santisima ere. Etze il eritasun gorputzarenes, baizik Jangoikoaren amoreain indarres. Lenik anunziatu zio aingiruak, noiz bear zen atra desterru gontaik; gero Jangoikoaren probidenzias ta milagros mundu guzitik etorri zire apostoluak Jerusalena asistitzera guzien Ama onaren despedidan. Azkenean jautsi ze Zerutik bere Seme Jauna, zeñen eskuetan enkomendatu zue bere arima. Usten dut bakotxai pensatzea apostoluen despeitze gura, bedeizio eman ziotena, arima noble garren afektoak etc., etc.

        Bigarrena da pensatzea arima garren igatea Zeruetara Jesu Kristoren eskuetan, aingiruen akonpañamentuak, aklamazioak, laudarioak, gloriaren alegranzia berria ta festa andia egun gartan, Trintate Jaun poderosoak an egin zion errezibimentu dignoa. Sinestatzen da alaber, Jangoikoak erresuzitatu zuela gorputz birjinale gura il ta irugarren egunean itzulirik arima gorputzera igateko gorputz ta ariman Zerura Ama Santisima. (Irur egun gaietan, dio San Juan Damaszenok, iraundu zuela aingiruen musika ta kantua gorputz birjinala honrazeko zegon lekuan. Irugarrenean idikirik obia, ikusteko ellegatu etzirenek lenago, ia etze ageri gorputz sandua an, ta ez senti lengo musika ere; ta ontaik ezaundu zute bere Seme Jaunak, gizon egin zenak Maria Santisimaren entraña sanduetan, nai izan zuela honratu bere Ama Santisima erresuzitaturik berze ilen eguna baño len.) Pensa zein gloriosa eder miragarri agertu zen Jangoikoaren ta Zeruko guzien begietan kriatura eskojitu bakar bere parerik eztuena! Nola akonpañatu ta festejatu zuten aingiruen errejimentuek! Nola bestitu zen galas korte erreale gura guzia prinzipalki egun gartan! Ango aparatoa, ango grandezak; ango bibak ta exklamazioak, ta musikak, ta kanta soberanoak! Zein triunfante sartu bide zen Erregina andia bere Seme Jaunaren eskuieko aldean! Zein trono gora, eder, admirablean paratu bide zuen aingiru guzien gañetik bere Ama Santisima!

        Irugarrena da pensatzea nola koronatu zuen Trintate Jaun poderosoak Maria Santisima dagokion korona errealareki guzien Erregina bekala. Aitak bere alaba eskojitua, Semeak bere Ama propia, ta Espiritu Sanduak bere esposa onetsia! Erreinu gartan guziak dire errege ta erregina gloriosoak ia ezi emengo errege ta enperadoreik aundienak milla aldis, naiz ziren emen pobre humil desetxatuak. Erregeen ziudadea da ura propioki; baña norbait bear da izan buru. Ori da Jangoiko andia, errege guzien errege, ta Jaun guzien Jauna. Baña plazer izan zue paratzeas erregina ere, alako erregeri dagokiona. Au da sollik Maria Santisima guzien gañetik duena esku ta podore manatzeko, egiteko ta desegiteko nai duen bekala Zeruan, airean, lurrean, itsasoan, purgatorioan, infernuan ta Jangoikoak erreinatzen duen guzian erreinatzen du bere Amak. Alegra gaitzen gizonen jenerazio guzia, zeren jenerazio gontaik baitute kriatura guziek errege Jesu Kristo, ta Erregina Maria Santisima. Jangoikoari esker milla milla, eta Ama dibinari milla ta milla enhorabuena.

        kantatu zue berak egin zelaik Jangoikoaren Ama lurrean, Magnificat anima mea etc. Ene animak bedeika ta laudatzen du ene Jauna, ta ene espiritua alegratu da ene Jangoiko ona baitan, zeren beiratu duen bere esklabo gonen humiltasuna, orra bada onengatik ditxosa deituko naute jenerazio guziek, zeren gauza andiak egintida poderoso denak. Egun kunplitu da osoki, goratu duelaik ain gora gora Jangoiko andiak bere eskojitua, bere biotzeko onetsi bakarra, bere begietan dena eder inkonparablea, bere amoreen kariño ta konplazenzia betea Maria Birjina Jangoikoaren ama propia, ta guzien erregina. Zori onean dela. Bizi bedi ta erreina bez eternidade guzian. Egun agertu da Zeruan San Juanek bere errebelazioetan zion señale edo milagro andi gura. (Apoc. 12) andre bat errebestiturik iruzkias, bere oñen pean ilargia ta buruan korona amabi izarres. Zein ongi dagokion gala erreala, ta guzien gañetik korona! Ama, klama ta proklama bezate San Migelek ta aingiru guziek; biktorea bezate Zeruek ta izarrek, festeja bezate kriatura guziek, honra bez Trintate Jaunak paratu dionak bere eskuan bere erreinuko zetroa ta potestade guzi guzia.

        Alegra gaitzen alaber, dio Elizak egun, alegra gaizten guziok Jangoikoareki festa gontan Maria Birjinaren honratan, zeñen asunzioneas gozatzen diren aingiruak laudatus bateo Jangoikoaren Semea. Alegra gaitzen lurreko desterratuok ere, naiz ausentatu den gure negarresko balle gontaik gure Ama Santisima, baitakigu dela beraren gloriatako ta gure onerako. (Zori onean dela, o Maria. Berori da Jerusalengo gloria, Israelgo alegria, gure puebloaren honra, gloriaren gloria, munduaren esperanza, ta gizagendearen flore florea.) Erregeren konforme da erregina ere, gure lur gontaik trasplantatua Zeruan. Errege gontas zio Dabid Profetak (ps. 112): Nor gure Jangoiko Jauna bekala bizi dena gora goraetan, ta beiratzen diotena humilei Zeruan ta lurrean? Goratus lurretik pobrea, ta loietik miserablea, paratzeko an goiti bere erreinuko prinzipe gaieki. Jenio berekoa da erregina ere, poderosa bezain piadosa, eder aberats gora goratua, baña desetxatu pobreen amazale amorosa. Ezta aldatu jenios, naiz aldatu den estados: lurrean humila ta pobreen anparoa zena, oroat da orai glorian, ta ia ere an, duelarik alaber potestade ia, ezi diones Elizak, orgatik eraman du Jangoikoak mundu gontaik, enpeña daien konfianza iagoreki beraren presenzian. Andik beira dago, ta ikusten gu pobre lurrekoen nezesidadeak, an presentatzen da Jangoikoai mintzatzen, abogatzen, eskatzen gure faboretan. Astitit Regina â dextris tuis etc. (ps. 44) zio Dabidek, paratu dela txutirik erregina Jangoikoaren eskuieko aldean urresko gala preziosos jaintsirik anitz bordaduraeki. Bordadurak bere birtute ta merejimentu exzelenteak: urresko gala bere karidade amorosoa; txutirik paratzea da sokorritzeko, ta mostratzen du abogadaren ofizioa, dio San Agustinek (ap. Claus. conc. p. 2. c. 115) Andik bialzentu bere ministroak aingiruak, ta badaki jausten bere Majestadea ere emateko limosna lurreko pobreei. Egin da gloriako erregina ta etxokandrea, izateko Jangoikoaren limosnera andia errepartitzeko abastoki ango ondasunetaik, plazer duen bekala. Badaki ori Elizak, orgatik erraten dio Salbean: Jangoikoak salba zaizala Erregina, miserikordiaren Ama etc. Zierto, da motibo konfiatzeko segurki gizon lurrekoak, baitire Zeruetako Errege ta Erregina Kristo ta Maria gizagendetik goratuak. Aski podore ta amore du Jesu Kristok faboratzeko gizonei; baña beldur bagina ellegatzeko Aita on gonengana, paratu digu ama ere, Amaren nonbreak ere ematen baitu arimo ta konfianza. Oh! Zein gogotik duen Jangoikoak guri ongi egin naia, gure salbatu naia!)

        Ea bada egun da grazien eguna; ezpagara trebe eskatzera Jangoikoai aurkez aurke: beira dago etxideten Maria Santisima Erregina miserikordiaren Ama, gure bizitza, dulzetasuna ta gure esperanza, eztakiena despeitzen nior utsik ordu gaixtoan. Dei ta dei beraren atarian pobre-aintzu, ta klama Jangoikoaren izenean limosna bat. Ala nola bidean zegon itsu garrek klamatzen zuen gure Jaunari: O Jesus Dabiden semea, izan bez miserikordia nitas. (Luc. 18) erraten ziote askok zegola ixilik; baña ark ia oiu: Jesus, miserikordia nitas. Jaun Dibinoak galdegin zio: Zer nauzu in dezazuten? Ark: Jauna, ikus dezaten. Bereala erran ta egin. Itzuli zio bista perfekto. Nori baiti iduri dakioke alfer zela galdegitea zer nai zuen. Zer nai du itsuak baizik ikustea? Ezta alfer galdegitea, da misterio; ezi bada asko itsu ain itsutuak munduko miseria geben amores, ezi ansia guti baitute ellegatzeko ikustera gloriako ikustekoak, ta prinzipaleetaik bat Maria Santisima. Klama bada egun: O Maria gloriako erregina, miserikordiaren Ama, miserikordia nitas, ellega nadien ikustera Jangoikoa bere glorian, ta berorren edertasuna. Petizio andixkoa da, lurreko artto bat ta bekataria igan naia ain gora; baña gure limosnera erregina, inik dago ematera limosna andiak. Au ere emanen du, ongi eskatzen dionai. Janua coeli, Zeruko ataria deitzen du Elizak letanian, zeren Maria Santisima dela medio sarzen baitire Zeruan sarzen direnak. Dei zagun guk ere: agian idikiaraziko du guretako ere.

        Baña arara baño len pasatu bear da pausu ertxisko bat lotsagarria, au da eriotzeko lanzea, lanze arrixkatua, zeintan gorputzaren neke-penak direlaik asko, deus eztire arimarenen aldean. Biziaren plazoa bete urran, guzietas kontu eman bear, Juez soberanoa beira, sarri aitu bear sentenzia betirokoa, despeiturik munduko gauzak, bekatu guziak atratzen bidera, deabruak inguraka gure galdu naiak, eta obra on guti. Nork libratuko gaitu? Libratuginduzken Jauna, ura ofenditu sobra; ai nitas! O nere arima, erraten zio San Bernardok bereai, (ap. Claus. p.2. cat.c.68) Zer inen duzu atratzerakoan bizi gontaik? Nor izain duzu lagun biaje gartan? Nork defendatuko zaitu? Berorrengana klamatzen dut, Ama Santisima, erran dut, berori da ene esperanza. Ez nekie nora akuditu, zer esperatu, nola salbatu, ezpada enkomendatus naizen guziau Maria Santisimaren graziari, dio Sandu berak. (ap. Cl. p.2. Cath. c.37) kontazen da, errege inglaterrako batek xakin zuela nola bere basallo batek nai zuen ilarazi benenos. Joanzekiolarik au ematera edatera, xaiki erregek ta segitu zuela ezpata buluxiareki. Berzea laisterka iges doaielaik, fortunas sarzen da kuartoan, non baizego erregeren Ama, urtikitzen zaio oñetan; burua paratzen dio altzoan; ellegatzen da errege; goratzen du ezpata arren ilzeko. Amak erraten dio: Ene semea, barka zozu traidore goni; mereji zue iltzea; baña balia bekio amaren anparoa. Detenitu ze errege ta utzi zio bizia libre amaren atenzios. (Claus. 2. conc.c.88) Orai bada gure eriotzeko orduan ez solamente da beldurzeko Jangoikoaren justizias, baita ere deabruen persekuzioas, ta gañarako zirkunstanzies. Non altxatuko zara, arima pobrea? Elizak erakusten dizu, Santa Maria Jangoikoaren Ama, zuk otoitz egizu gu bekatariengatik orai ta gure eriotzeko orduan. Amen. Ditxosoa nor ere anparatzen duen Ama Santisimak!

        Jesu Kristo iltzela gurutzean, inklinaturik burua, diote ebanjelariek; ta Hugo kardenaleak dio inklinatu zuela, bere Ama zegon aldera nola erran balez, onen medios eska zazie grazia, au da bekatarien errefujioa beti ere bai, baña espezialki iltzerakoan. (ap. Claus. p.2.Cath.c.68) Nik, erran zio Maria Santisimak berak Blosiori, nik zerbitzatzen didatenei ongi bizian, nai diotet asistitu ilzerakoan Ama piadosisima bekala, ta anparatu, ta konsolatu.(ibid.) Santa Brijidari alaber erran zio bere debotoen amores: Ni atrakonat zaiote bidera eriotzeko orduan, izan dezaten alibio ta konsolu tranze gartan ere.(ibid.) San Juan de Diosi zegolaik agonian izerditzen Ama Birjinak bere eskus txukatzen zitio izerdiak erraten ziola: Au da ordua, zeintan ene amazale debotoei beñere eztioteten faltatzen. (Cl.p.2 Conc.c.37) Nork ez luke nai alako enfermera? Lograzeko da orai ongi amatzea ta zerbitzatzea. (San Pedro Armengol urkatu zute moroek, baña Ama Birjinak zazpi egunes mantenitu zue bizirik urkabean, de manera ezi bere laguna joan zelaik jaustera bere ustes gorputza orzitzeko, sanduak mintzatu zio inzezola erreberenzia Ama Santisimari presente zegonai asistitzen. Memoriatako gelditu zekio lepoan señalea, ta etzeike atzen bere ongiegille soberanas, ta ezin aipa zezake nigarrik in gabe; ta nonnai zegon, Abe Maria ezkilak soñatzean belaurikatzen ze kortes; bein ugalde baten pasatzean, soñaturik, belaurikatu ze, ta urak partitu zire utzirik idor lekua txutitu arteo sandua. (flos Ss. in ej. Vit.) Señaleetaik bat salbatukodirenena da izatea debozio anitz Ama Birjinai, dio Benerable Maestro Juan de Abilak (tr. 4 de la Presentacion de Maria): eztiozu? gaitz aski duzu, asko on falta zaizu. Naiago nuke egon larruik gabe, ezi Ama Birjinaren debozioik gabe. Ala ezta nior sanduetaik eztionik izan debozio Ama Birjinai, ta nior ere ez, nori eztion asistitu Ama Dibinak. Inposible da kontatzea guziak. Bizpiru solamente egungo festari dagozkionak. San Jazintok amatzen zue Ama Birjina hume onak ama ona bekala. Bein bera zegon ziudadera urbildurik Tartaroak, artu zue sanduak aldareko sakramentua joateko iges. Zoeielaik ia, Ama Birjinaren imajina arrisko andi ta pizu, aldarean zegonak mintzatu zio: Jazinto ene semea, nola usten nauzu ni? Eraman nazazu zeure konpañian, ez nazaten ultrajatu emen etsaiek. Sandua exkusatzen ze pizuagatik. Erran zio imajinak: ar nazazu, ezi ene Semeak emain dizu grazia. Artu zue ta eraman zue ain arin nola kana bat, eta bateo sakramentua. Eta bere denboran errebelatu zekio eramako zuela Zerura Asunzio-egunean, zeintan ilze gorputza, despeitzeareki arima ikustera festa gau glorian. San Estanislao de Kostka adinaren emeretzigarren urtean, Nobizio zelarik konpañian, ain amante Ama Birjinaren, ezi deitzen zue bere Ama Santisima, eskribiturik karta bat humeak Amari bekala eraman zezan mundu gontaik zelebratzera beraren festa gau Zeruan, logratuzue, etorririk Ama Birjina bera, entregatzea beraren eskuetan arima jai gonen bezperan. San Esteban Ungriako errege Maria Santisimaren deboto andia eraman zue alaber Andre Dibinak bere egun gontan, zein Ungriakoek beren erregeren manamendus deitzen dute señora andiaren eguna. Baña ebek ta alakoak zire sandu, diozu. Egiada, orgatik errezibitu zute bizi onaren fruitua iltzean ongi; ta ala bada nai dugu aien ilzea, prokura zagun aien bizimodua nolapait. Eztire orgatik falta faboreak sandu etzirenei eginak Ama Santisimak lanze gartan. Zenbatei logratu diote kontrizioa garai gartako? Zenbatei konfesarazi tiote bekatuak etzustenak konfesatzen? Berak manaturik konfesoreei joateko aditzera. Ilaskeros ere kontatzen dire biztutuenak konfesatzeko, etzeizen kondena. Orai solamente nai dut kontatu demonioek erran zutena Maria Santisimas, nai etzutela bortxa. (Garcés cart. de favor. 19) Santo Domingo errosarioaren pregonari andiari ekarri ziote bein hereje bat espiritu gaixtos betea konjuratzeko. Sanduak manatu ziote Jangoikoaren ta Ama Birjinaren izenean erresponda zezotela galdegitenziotenera. Lenik, zenbat eta zergatik sartu ziren gizon gartan? errespondatu zute, ezi amabortz milla. Eta zergatik mintzatu zen gaizki Ama Birjinas. Eta Ama Birjinaren debozioak ezta egia logratzentuela Jangoikoaren piedadeak? Egia da, konfesatu zute. Galdeginik berze gauza zenbait, galdegin ziote gero noren beldur ziren geienik Jangoikoas landara? Etzute erran nai, baña apareziturik an Maria Santisima, ta emanik urresko bara bateki endemoniatuai erranarazi ziote: O infernuaren enemiga, ta gure konfundizalea, zergatik jautsi da gu tormentatzeko? Ia ez dezakegu erresisti. Aizazie Kristioak: Maria Jangoikoaren Ama gorrek du podore defendazeko ta anparatzeko bere debotoak libratus pena eternoetaik. Au da iruzkia bekala desegitentuena gure enredoak ta lakioak. Ai gutas! Naiz bortxas konfesatzen dugu nior bere deboto egiaskoetaik eztela kondenatzen, irauten badu debozioan. Beldur ia diogu, ezi Zeruko sandu guziei, zeren guziak baño poderosago baita; orgatik bere debotoak ez dezazkegu garaitu geuren indar ta astuzia guzieki. Eta geien sentitzen duguna Luzbelen lagunek da ezi beraren anparora akuditzen duten guziek konfianzareki eriotzeko orduan, logratzen baitute salbatzea, ta askotan Jangoikoaren justizia ta probidenzia ordinarioas landara. Baldin Maria gonek ezpalezki urratu gure indarrak, engaña ta gal gindezake Kristiandade guzia. Eta gure pena andiareki manifestatzen dugu, perseberatzeuntenetaik alabatzen bera errosarioaren debozioareki nior ere eztela kondenatzen, zeren erdexten diote beren kulpen kontrizio, auxilio ongi konfesatzeko, ta Jangoikoaren piedadeaganik barkazio. Pregon gau eman zute Infernuko Espiritu gaixtoek gizon garren agos; eta Sanduak jendeai errezarazirik errosarioa an berean, errezatu bitartean, joan zire atras sutxinarrak eta brasak bekala pobre gartaik. Milagro goneki ura ta berze anitz hereje ta bekatari konbertitu zire. Orra ikusirik nola Maria Santisima koronaturik guzien erregina den ez solamente manatzeko leku ta gauza guzietan, baitaere piedade, grazia ta ongi egiteko guri, Aingiru ta Sandu ta Sanda guziek baño ia berak bakarrik. Ama, estima, lauda, bedeika bezate kriatura guziek Jangoikoareki bateo, ta guri digula grazia ellegatzeko ikustera bere eternidadeko glorian. Amen. Amen. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa