www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 8.
de Spe:
Sperate in Domino. Ps. 4.
ann. 1777

 

        1. Explikaturik lenbiziko mandamentuak manazen digun karidadea, edo onestea Jangoikoa, zer den, noiz ta nola bear den; orai explikatuko dut esperanza, mandamentu berean enzerrazen dena. Zer da esperanza? Da birtute teologale sobrenatural bat, zeñeki esperazen baitugu gloria Jangoikoaren graziaren ta gure obra onen medios. Da ankora seguroa, zeintaik eutxizen baikara fuerte mundu ontako biaje edo nabegazioan. Da gure dibertimentu ta konsolua negarresko balle gontan, gure patria ta Jangoikoagandik desterraturik ausente bizi gara den bitartean. Da esperanza idazarzen, arimazen ta bizkorzen gaituena trabajazeko, obra onak egiteko ta padezizeko bear dena, emen egoteko señalaturik daukagun plazoan. Da esperanza, martirei martirioak dulze, penitentei penitenziak suabe ta sanduei beren trabajuak aisa iduriarazitiotena. Da edifizio kristioaren pilarea edo puntala mantenazen duena tieso infernu guziko aize, ur, tentazio ta furia guzien kontra. Da begietaik beti ere galdu bearestugun izarra itsaso gontan, naiz tenpestade, naiz peligro, naiz tropezu izan dezagun. Da, en fin, kristioendako birtute, nezesarioena ezpada ere, benzait txoil nezesarioa, zerengatik nola ezpaitugu emen gure egoteko ziudadea, baizik bilazenbaikaude gerokoa ta betikoa berze leku batean, Non habemus hic manentem civitatem, sed futuram inquirimus. Orgatik emen deus estugu posesio firme ta perpetuos, ta guzia dugu esperanza sollean. Pasajeroak gara guziok, ta emen duguna dugu prestaturik onenberze denboratako, nork ia nork gutiago. Bides goaz guziok, ta bidanabar tugu tugun gauzak emen, direla onak, direla gaistoak. Aita Sandua esta Aita Sandu perpetuoko; erregea esta errege betiko; andia esta andi, honratua esta onratu, abratsa esta abrats, pobrea esta pobre, ta en fin, zer ere baita bakotxa esta dena posesios ta asentus, baizik edo aldatuko da, biajea akabaño (sic) len, edo segurki biajea akabazeareki. Figura edo errepresentazio bat da pasazen dena mundu gontan, dio San Pablok, praeterit enim figura huius mundi. Orgatik, ia ke ta denbora den brebea, kontadaizen dutenak bizikide estuten bekala; nigar iten dutenak ezpalute bekala; gozazen direnak ezpalire bekala; ta usazen dutenak mundu gau ezpalute bekala usazen, reliquum est ut et qui habent uxores tanquam non habentes etc. Ta errepara bedi ezi diola usazen dutenak, zerengatik solamente eman zaigu mundu gau usazeko bidanabar, ez gozazeko posesios; ala nola eman balezote bati bestidura bat ez beretako, baizik usazeko biaje batean. Beras, emen garena ezkara sines ta firmeki, ez, baizik denbora piska bateko, tempus breve est, akabatu arteo mundu ontako teatroan errepresentazen den trajedia. Ikusi duzie trajedia edo errepresentazio bat? Adornazen da teatroa, prestazen dire bear diren gauza anitz ta diferenteak; batek iten du erregeren papela, berzeak kaballero errepresentazen du, berzeak dama, berzeak soldado; onek arzai, arrek lakaio, bakotxak duen papelaren konforme: iten da errepresentazioa; ikusten da; dibertizen da; alabazen da, biba, biba; baña akabatu da errepresentazioa? gorazen da teatroa, erretirazen da jendea, buluxten du bakotxak zuen trajea, ta atrazen dire karrikara; ta non da aixteko errege gura, aixteko kaballero, aixteko dama, aixteko soldado, arzai, lakaio gura? Estire ageri. Errege iduri zuena esta orai errege, akaso da zapetain, ta doaie trintxete ta lesnain arzera. Kaballero iduri zuena esta kaballero, akaso da esklabo bat, doaie manazen dioten errekaituain itera. Dama iduri zuena esta dama, akaso da esklaba, doaie onzien itera. Arzai iduri zuena esta arzai, akaso da paseante, doaie paseazera; ta ala berze errepresentanteak. Ario gontara da gure biziaren trajedia; emen iduriagatik nai dena, akabatu orduko bizia, andi zena, akaso jausten da beiti infernura; ta txiki zena goiti zerura; abrats zena akaso pobrezen da sekulako, ta pobre zenak bearbada, lograzentu sekulako ondasunak. Orai, bada, substanzia dago geroko gauzetan esperazen tugun, ikustenestugunetan, sperandarum substantia rerum, argumentum non aparentium. Estugu, bada, ikusten Jangoikoa, estugu gozazen gloria, baña esperazen dugu manazen zaigu esperazeko, ta esperatu bear dugu firmeki.

        2. Eta noiz gaude obligaturik egitera esperanzaren akta? Karidadearen aktaen ariora: Ezaumentura ellegatu orduko, baitare eriozeko peligroan, baitaere tentazio dugulaik esperanzain kontra garai ez dezakeguna in gabe esperanzaren akta; ta ontas landara anitz aldis bizian; ta berze alde, edozein sakramentu edo gauza sobrenaturala in edo errezibitu bear delaik, ezparin badaike logratu efektoa, in gabe esperanzaren akta. Eta zein da gure esperanzaren motiboa? Da Jangoiko guzis poderosoa ta guzis miserikordiosoa ematentiguna bere auxilioak ta graziak; espezialki Kristoren pasio ta odolaren merejimentuengatik. Nai dut erran, bear dugula esperatu, iten dugulaik gure partetik inala Jangoikoaren graziareki, Jesu Kristoren pasio ta merejimentuengatik emanen digula emen grazia ta perseberanzia, ta gero gloria, zerengatik baita ain ona ta miserikordiosoa. Eta nola bear dugu esperatu? bear dugu esperatu konfiaturik osoki jangoikoa baitan, ta deskonfiaturik gutas, desuerte ezi in dezagun dezakeguna, ta alaere ezkaizen fia geuren baitan, baizik jangoikoa baitan; ta konfiazen dugulaik jangoikoa baitan, ez dezagun utzi egiteko dezakeguna, goardatus alde bat desesperaziotik, berze alde presunziotik, ta berze alde temeridadetik, berla errain dugun bekala.

        3. Eta zer da egitea esperanzaren akta, edo nola egiten da? Esperanzaren aktak suponizen du fedea ta deseo bizi bat erdexteko sinestazen duguna; ala, bada, sinestazen dugulaik dela gloria, dela bienabenturanza eternoa, ta alaber dela Jangoikoa guzis poderosoa ta guzis ona, ta eman dezakegula ta emanai digula deseazen duguna, mogizen da biotza ta arimazen da konfianza seguro bateki logratuko dugula Jangoikoaren graziaren ta gure obra onen medios. Explikazen da biotza akta ebeki: Esperazen dut firmeki, Jangoikoa, orren baitan Jesu Kristoren merejimentuengatik emain didala mundu ontan berorren zerbitzazeko grazia, ta berzean bere gloria. Berze bat: O nere Jangoikoa, berori da gure Aita amantea, Jesu Kristo da gure anaia gizontasunas, Maria Santisima da gure Ama dulzea; oien menean dago zeruko gloria; ez dezaket baizik esperatu erdetxiko dutela, ezpanaiz ere digno, dutelaik alako aita, alako anaia ta alako ama. Berze bat: O nere Jangoikoa, nago zeruaren ta infernuaren ertean; tirazen nau zeruaren edertasunak; beldurzen nau infernuaren horroreak; estakit zeintarako nagon, estakit zeintara joain naizen; zer inen dut? sartuko naiz itsu itsua Jesu Kristoren bularreko llagan; eutxiko naiz tieso berain pasio ta odolareki. Zierto nago estuela permitituko malogra naien, zerengatik ni malograzekos malogratu bear du Jesu Kristoren pasio ta odolak nere baitan. Berze bat: O nere Jangoikoa, bonum est esperare in Domino quam sperare in principibus, obeda esperatu orren baitan ezi ez prinzipeen baitan, zerengatik estut ori bekalako aiskiderik arkituko; guziak faltaturik ere, orrek anparatuze nau. Tu es qui extraxisti me de ventre, spes mea ab uberibus Matris meae, in te projectus sum ex utero. Orrek jaioarazi nau, ori da nere esperanza ni jaioaskerostik, orren besotara botaturik nago. In manibus tuis sortes meae, orren eskuetan dago nere salbazioa edo kondenazioa. Tibi derelictus est pauper, orphano tu eris adjutor. Aur jabe gabea bekala orren anparora utzia nago; eznau utziko erorzera; ta erorzen banaiz, eznau utziko gal nadien, ezarriko baitu pean bere eskua, cum ceciderit, non collidetur, quia Deus supponet manum suam. Berze bat: O nere Jangoikoa, zenbat aldis libratu nauen infernutik nere bizian! galdu naiak nere burua erabili naiz, ta eznau utzi; gutiago utziko nau orai naiestutelaik. Eznau debalde goardatu. Berze bat: Andiak dire nere bekatuak, baña andiago da orren miserikordia. Kostatu natzaio bere odola, inik dago ia kostua; estu utziko galzera ainberze kostatu zizaiona, dezakelaik salbatu orai ia aisa. Berze bat: Gaizki iduri du, Jauna, orren ardi bat bere odolareki erosia, bere markareki señalatua, bere gorputz preziosoareki alimentatua egotea infernuko otso gaien atzeparretan; orren honra da librazea, ta libratuko nau. Ta en fin, elduzaigulaik tentazioa garen edo ezkaren predestinatuak, apartatu pensamentua, ta erran konfianza andiareki: Etiámsi occiderit me in ipso sperabo, ilzen banau ere Jangoikoak, arren baitan izain dut nere esperanza. Izain dena izain daiela, galzen banaiz, neuronek izain dut kulpa, salbazen banaiz, Jangoikoarena izain da miserikordia. Aita ona dut, nai dut zerbitzatu, beraiki konponduko naiz, ta inen du nereki, ona ta sobra ona den bekala. Au da, en fin, akta bat exzelentea San Pablok erakutsia, Proprio filio suo non pepercit, sed pro nobis tradidit illum, quomodo non etiám cum illo omnia nobis donabit? Bere seme proprioari etzio barkatu, baizik neregatik entregatu zue; bada, nola estigu emanen guzia Jangoikoak emanzigulaik bere semea? Seme bera ofrezitu ze gizon eginik ilzera, Espiritu Sanduak konkurritu zue berain gizon egitean ni salbazeagatik; bada, nola estut salbatu bear daudelaik ain enpeñaturik Aita, ta Semea ta Espiritu Sandua? Certus sum. Zierto nago ezi ez eriozeak, ez biziak, ez aingiruek, ez oraiko ta ez geroko gauzek, ta eztare niork ere eznauela apartatuko Jangoikoagandik.

        4. Goazen orai ikustera, zenbat modutara falta daiken esperanzaren kontra. Irur modus faltazen da, edo irur dire bekatuak esperanzaren kontra: Desesperazioa, presunzionea ta temeridadea. Bear da moderazioa, berzetan bekala, esperanzan ere, ez sobra ta ez gutiegi. Gutiegis da desesperazioa, zein baita galzea esperanza, iten duelaik juizio bekatariak ia estaikela salba; edo dela sinestatus estiola naiko barkatu Jangoikoak, edo sinestatus ez dezokela barkatu. Azken sineste goneki juntazen bada desesperazioa, da herejia, ta iten dire bi bekatu mortale fedearen ta esperanzaren kontra; lenbizikoareki bat, baña ura ere horrorosoa. Agrabio txoil andia iten diote Jangoikoaren miserikordiari galzen dutenek esperanza; alakoak dire Kainen humeak ta Judasen anaiak; arrek erran zue, iagokoa zela bere maldadea esperazeko baño barkazio; ta onek urkatu zue desesperaturik bere burua traiziatu ondoan bere maestrua Jesus. Ta diote San Agustinek ta San Jeronimok, ia gaizki in zuela Judasek beretako, ta ia ofenditu zuela Jangoikoa bere desesperaze gartan, ezi ez salze gartan. Beras esperatu zuke Judasek barkazio, saldu ondoan bere maistru dibinoa? Nola da esperatu zuken? Esperatu bear zue dudarik gabe zerengatik dudarik gabe salbatuko ze, konbertitu baze. Au ematen du adizera fedeak, ta progazen du esperienziak; zerengatik juramentu iten du Jangoikoak eskritura sagratuan, estuela nai gal daien bekataria, baizik konberti daien, ta salba daien, Vivo ego, dicit Dominus, nolo mortem peccatoris, sed ut magis convertatur, et vivat. Ta dio ere, ezi edozein ordus konberti daien, atzenduko dela Jangoikoa arren bekatu guzies. Ta exenplu ere dugu bekatari jenero guzietan. Orra Lonjinos, lanzada eman ziona, da orai sandua ta dago zeruan. Zenturiona ta berze zenbait ere judioetaik konbertitu zirenak seguroki salbatu zire. Andiak barin badire ere bekatuak, beti da andiago Jangoikoaren miserikordia. Gizonaren malizia dena dela Jangoikoaren miserikordiain aurkinzean da oroat nola txindi bat itsaso guziain barnean. Dio Krisostomo andiak: Testigo ladron ona, San Pedro, San Mateo, Magdalena; testigo denbora guziak; testigo ere mundu guzia, zerengatik betea baitago berain miserikordias, Misericordia Domini plena est terra. Testigo, en fin, gloria bera, zeintan millonka baitire len bekatari izanak, ta konbertiturik miserikordia erdetxi zutenak.

        5. Baña berze alde kuidatu bear da estaien falta sobras, edo esperatus salbatuko garela Jangoikoaren miserikordiareki sollik geure obra onik gabe, edo geuren obra oneki sollik Jangoikoaren miserikordia gabe. Au deizen da presunzionea, ta sinestazen delaik erran dugun konforme da herejia. Esta aski sollik Jangoikoaren grazia, estare sollik gizonaren dilijenzia beraren salbazeko. Jangoikoaren grazias naiz naizena, zio San Pablok, ta estago debalde arren grazia nere baitan. Trabajatu naiz guziak baño ia, baña ez sollik, baizik Jangoikoaren grazia nereki bateo. Bi gilza ditu zeruko erreinuak, bata dago Jangoikoaren eskuan, berzea gure eskuan. Nai dut erran, ezi sarzekos zeruan bear dugula in dilijenzia guk Jangoikoareki ta Jangoikoak gureki. Konfiazea bere baitan da kana me batean parazea karga bat andia ta bidrioskoa bekala. Ezkara sufiziente geurengandik egiteko sikiera pensamentu bat ona. Konfiazea jangoikoa baitan sollik in gabe gure partetik dilijenzia da oroat nola batek ezpalez nai eraiki konfianzareki ezi Jangoikoak emain diola; da oroat nola erremedioik in ezpalez eriak konfianzareki ezi Jangoikoak kuratuko duela. Prest dago Jangoikoa, baña zuk idikozu biotzeko ataria. Jangoikoaren eskua edaturik dago; edazazu zuk ere zeurea, trabajazeko zure salbazioan, zerengatik eskuak eskua gabe deus ez dezake, zio Junipero benerableak erakutsi zion bekala Jangkoikoak agertu ziolaik esku bat bisionean. Baña aun itentugulaik ere obra onak Jangoikoaren lagunzareki, beñere ez soberbia, beti izan bear dugu beldurtasuna, izan daien arreglatua gure esperanza, cum timore et tremore vestrâm salutem operamini, zerengatik beñere esta sobraturik salbazeko dilijenzia, ta estakigu aski iten dugun; ta beti pensatu bear dugu estugula iten bear den guzia: ta iten dugun piskan ere izaten dela zerbait inperfekzione. Nola ezkara beldurtuko, dio San Gregoriok, dakigulaik gure obra gaistoak direla gaisto utsak, ta gure obra onak estirela on utsak? Ta guzien gain ez dezake jakin gizonak, ezpada errebelazios, den edo esten predestinatua, dagon Jangoikoaren grazian edo Jangoikoaren odioan. Nescit homo utrúm amore an odio dignus sit. San Luis Beltranek, milagroak iten zituelaik ere, erraten zue bazekiela ziertoki kondenatuko zela, ezpazue salbazen bere merejimenturik gabe Jangoikoak; ta paseazen zegolaik laguneki, erretirazen ze nigarres beldurrak salbatuko ote zen. Eta San Franzisko beldurberareki aflijiturik zegolaik, komekatu zue milagrosoki Jangoikoak, ta errebelatu zio salbatuko zela, ta orañik beldurzen ze. San Jeronimo, San Krisostomo, Santo Tomas de Akino ta berze franko aflijizen zitue beldur berak; ikas dezagun deskonfiazen geuren burues ta konfiazen jangoikoa baitan, iten dugulaik bitarteo inala lograzeko salbazioa.

        6. Orai eldu da irugarren bekatua esperanzaren kontra, baita esperazea banoki Jangoikoaren miserikordian, ta ez ongi bizitzea, ta ustea eriozeko orduko konbertizea; au deizen da temeridadea. Irri egiteko gauza da; gaizki erran dut, negar egiteko gauza da ikustea arroago bizi direnak esperanza iagoreki justoak baño, estutela nai ajustatu, gero inen dutela penitenzia, estela zerua agotzes betezeko; noiznai aizen duela ta admitizen duela Jangoikoak bekatari konbertitua; ta zein konsolaturik bizi diren beren bizioetan, espezialki gasteak, baleukate bekala eskritura eginik izain dutela denbora, konbertituko direla ongi, aitukotuela Jangoikoak, idikiko tiotela par en par zeruko atariak; bitarteo ajustaturik bizi direnak daudelaik beldurrak izain duten edo estuten leku piska bat zeru basterrean. Milagro iduri bat da au. Frai Gil benerablea bisitatu zute personabazuek, ta despeizerakoan erran ziote: Enkomenda gaiza Jangoikoari. Detenitu zitue sanduak, ta erran ziote: Jaunak, Jaunak, nor naiz ni, oien enkomendazeko? Oiek bai enkomendatu bear naute ni, itenbaitidate bentaja fedean ta esperanzan. Nola da ori? erreplikatu ziote; ta Sanduak: Ala Jaunak; oiek munduko enredo, banidade, lisonja, ondasun, gusto ta erregaloen ertean sinestazen ta esperazen dute salbatuko direla; ta ni oietara guzietara ukaturik, nago ikar ikar, estutela kasi ikusten erreskiziorik esperazeko nere salbazioa. Ikus bezate ia estidaten iten bentaja fedean ta esperanzan? Kardenaleak zire aiek, ta akaso zire sanduak, baña beren grandeza ta trafagoengatik erran ziote: Baña bekatari arro konsolatuei errandakiokete bentaja iten diotela birtuosoei fedean ta esperanzan, baña fede bilean ta esperanza banoan.

        7. Sinesta bezate, bada, dela esperanza temerarioa bizi gaisto baten ondorean esperazea gloria bat sekulakoa, sanduek erosi dutena trabaju ta pena kontinoen kostus. Il daike ongi, erraten dute, baña ori da kasualidade bat ta milagro bat. Errefran erregulara da, ezi nola den bizia, ala dela eriozea, ta arrazioak ere erakusten du, zerengatik eriozea da biziaren ekoa. Erreparatubideuzie oian ertetan oiu bat egin ta nola aizen den berze aldetik ekoa geroxago; ala, bada, nola oiuiten delarik «belz», ezpaitu errepetizen ekoak «txuri», oroat bizi belz itsusiari estio korrespondizen erioze preziosoak. Eriozea da biziaren ispilua: Izan beti gaistoa, ta orduan on agertu estaike. Eriozea da biziaren itzala: Gorputz andiak iten du itzal andia, txikiak txikia; ala bizi onak erioze ona, gaistoak gaistoa. Eriozea da biziaren uda: Eraiki zizaña ta bildu gari, plantatu malda, ta bildu mats, esta ikusten; ta oroat kasi bizian deabru ta eriozean sandu. Baña, Jauna, aborrezi dezkike orduan bekatuak, konfesa daike. Beñik bein estakigu izain duen denboraik; ta izanik ere au, aisa falta daike dolore berdaderoa. Nai duzu in penitenzia bekaturik in ezdezakezulaik, ori da zu bekatuek ustea, ez zuk ustea bekatuak, dio San Agustinek, ta esta fiazen alakoen orduko konfesioes ta absoluziones. Orduan, dio, konfesazen ta absolbizen dena doaien emendik seguro, ni eznago seguro. Zer diot? kondenatuko dela? Estiot ori. Salbatuko dela? Estare. Zer dio bada? Estakit, estut presumizen, estut ofrezizen, estakit. Nauzu libratu dudatik? emenda zaite, sano zaudelaik. Demonioak ia tentatuko du orduan ta engañatuko du, ta bera ere esta egoin ain disposizio onean, ta Jangoikoak estu obligaziorik emateko bere auxilio espezialak bere etsai bizitu denai. Ezkaizala izan inprudenteak ta temerarioak, ezpadugu nai izan sekulako petardo bateki engañatuak.

        8. Konzertatu ze bat deabruareki, ezi onek abisatu bear ziola irur urte lenagotik bere eriozea. Ongi da, erran zio deabruak; ta berzea bizitu ze bizioetan seguridade falsu goneki. Azkenerat agertu zizaio deabrua, ta erran zio: urdindu zaizu ia biloa, zartu zara. Botatu zue berzeak ordu gaistoan. Itzuli ze berze urtean, ta erran zio: Bizkarroi ere ia anditu zaizu, in zaizu ia korkoba. Koleratu ze berzea ta bota zue len bekala. Irugarren urtean itzuli ze, ta erran zio. Ia larki zartu ta konsumiturik zaude. Suturik berzeak bazoeie botazera; ta deabruak orduan: Ori, ez, ia nerea zara, erran zio agerturik bere figura. Kejatu zizaio berzea ia zerengatik etzuen abisatu, ofrezitu zion bekala. Errespondatu zio: Nik kunplitu dut, zer abisu ia nai zindue? Ta erran ta egin, erman zue infernura. Berze bati kasi gisa berean gertatu zizaio; pasatu ondoan bizi infame bat, erdetxi zue Jangoikoaren kastigoak lurreko justiziaren medios. Kondenatu zute urkazera, ta deitu bearrean Jangoikoa, deitu zue demonioa libra zezan. Etorri zizaio demonioa kargaturik zapeta zarres, ta erran zio: Tori, zapeta ebek guziok gastatutut zure bila zure denboran, ta orai dutelaik okasioa ermateko zure arima, ain tonto naizela uste duzu ezi libratu bear zaitutela? Ez alakorik. Guti aski dut, erraten zue berze gaisto batek, nola nik errandezazketen irur itz il baño len, estut beldurrik. Irur itz gaietan entendazen zue kontrizioaren itzak. Pasazen ze, bada, aldi bates zubi batetik bere zaldian, tropezatu ze zaldia ta erori ze ugaldera gizona; ta erorzerakoan erran zitue irur itz; baña zer itz? Ebek irurok: Guzia erman du deabruak. Ta egia izan ze errana. Berze batengana eriozeko orduan joan ze asistizera Belarmino kardenala, ta exortazen zue forma zezala kontrizioa biotzes. Zer da kontrizioa, erran zio eriak. Kontrizioa da sentimentu andi bat bekatues Jangoikoa bera denagatik. Errespondatu zue eriak: Estakit, ez dezaket; ta ala ilze sekulako. Logrero bat abrastu zena gananzia injustoes abisazen zue konfesoreak emendazeko ta errestitu zio egiteko; baña exkusazen ze erranes bazela denbora orañik. Pasatu zire urteak ta erori ze eritasun peligroso batean; orduan instazen zio finki konfesoreak egin zezala konfesio bat ona ta errestituzioa. Au berau akonsejazen ziote humeek ta adiskideek, ta dotoreek, zeñek ia desauziatu zute. Baña eria beti zego erraten bazela denbora, ta solamente kuidazen zue eman zezoten zukua, edaria ta gañarako erremedioak. Lokumatu ze, ta idazarri zelaik asi ze oius ta aspamentus deizen konfesorea, ezi nai zuela konfesatu. Eldu da konfesorea ta erakusten dio examinazen konzienzia, formazen dolorea, ta prinzipalki enkargazen errestituzioa, baña debalde, zerengatik gauza lurrekoak aipatu orduko, zego txoil abil ta erne, baña aipazean arimako gauzak, berla ezarzen ze turditurik, konfuso ta perplexo. Oiu inzue ia orduan: O urrikimentua, non zara? exortazen zue sazerdoteak egitera kontrizioa, ta errespondatu zue azkenean: ez dezaket orai nautelaik, zerengatik ezpainue nai izandu nukelaik. Ta ala ilze. Ez fia, bada, esperanza banoan; ain guti deskonfiatu beñere Jangoikoas baizik izan esperanza firmea, bitarteo trabajazen delaik iteko inala. Unitu gure merejimentuak Jesu Kristoren merejimentueki, ta Jaunonen pasioaren kaparen pean estali gure buruak, barkadakizkigungatik bekatuak, ta agradadakizkiongatik ia Jangoikoari gure obra onak. Gisaontan pasa zagun sandu ta justoki gure biajea, ellegatuartaño zeruko portura, ta asi gaizen erranes fede, esperanza ta karidadearen aktak: Nik sinestazen dut, etc.

 

aurrekoa hurrengoa