www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 29.
De Deo Uno et Trino.
ann. 1779

 

Tres sunt qui testimonium dant in caelo, Pater, Verbum
et Spiritus Sanctus, et hi tres unum sunt. Joann. 1. c.5.

 

        1. Erran gindue azken platikan dela Trintate Jangoikoa, Aita ta Semea ta Espiritu Sandua, irur persona distinto, ta jangoiko bat bakarra; ta misterioa dagola jangoiko bat izatean irur persona, ta irur persona jangoiko bat. Ta akabatu zizaigu denbora, ematen zerbait monstra Jangoikoas, ta progazen badela Jangoiko, ta estaikela izan, ta estela baizik bat, ellegatu gabe explikazera irur personen misterioa. Orai ia explikatu bear da, ez entendazeko osoki nola den, baizik jakiteko zer dion fedeak, ta zer sinestatu bear den ontan, kautibatus geuren entendamentua Kristoren obsekiotan (2.ad Cor.10.) fiazen garelaik Jangoikoaren itzean, konprehenditu ez dezakegun gauzan. Aizagun katezismoa. Zenbat Jangoiko dire? Bat. Zenbat persona? Irur. Zein dire? Aita ta Semea ta Espiritu Sandua, irur persona distinto ta jangoiko bat bakarra. Aita Jangoiko da? Bai. Semea Jangoiko da? Baitare. Ta Espiritu Sandua Jangoiko da? Baitare. Ta irur Jangoiko dire? Ez, baizik irur persona distinto, ta jangoiko bat bakarra. Aita da Seme? Ez. Semea da Aita? Ez. Espiritu Sandua da Aita edo Seme? Ez. Zerengatik baitire irur persona distinto, ta diferente personalidadean. Nola da au, izatea irur persona, ta irur personak ta bakotxa errealki Jangoiko, ta alare ez izatea irur Jangoiko? Zerengatik irurek baitute naturaleza bat, esenzia bat, ta substanzia bat; direlaik distinto personan. Irur personetan zein da andiena? Nior ez, zerengatik irurak baitire igoal. Aita edo Semea edo Espiritu Sandua da zarrago, edo poderosoago, edo jakinsuago, edo justoago, edo ederrago, edo perfektoago? Irurak igual, zeren irurak baitire bat Jangoikotasunean; ta ala nola nik ezpaitut diferenziarik neregandik deustan, ala irurek estute diferenziarik elkarreki esenzian ta perfekzioneetan, baizik solamente personalidadean. Gutartean aita lenago da bere semea baño; ta bietan bat edo berze andiago, ta ia berzea baño. Baña Trintaten esta lenago Aita Semea baño, ta ain guti ia deustan, zerengatik eterno baita bata ta berzea, infinito bata ta berzea anditasunean, podorioan ta gañarakoetan; solo distinto personan. Bata esta gutiago Jangoikotasunean berze bi personak baño; biak estire ia bata baño; ta irurek estute ia iruretaik edozeñek baño Jangoikotasunean. Nola da ori? Nik estakit, baizik ala diola Jangoikoak, ala proponizen digula Elizak ta ala sinestazen dutela kristio katolikoek; ta misterio gonek garaizen ta exzedizen duela gizonaren entendamentua, nai dut erran, dela andiago guk entenda dezakegun baño, San Agustini adiarazi zion bekala kontxa garreki itsasoa ustu nai iduriarasten zuen aur garrek.

        2. Bada, estigu emain zenbait konparazio misterio gonen? Da inkonparablea, estaike konpara deuseki txoil, estu admitizen konparazio justo, perfekto ta guzis kuadradakionik. Parazen da sagar batena; ala nola sagarrak baititu kolorea, atxona ta zaporea; alaere sagarra ezpaita baizik bat. Baña esta konparazio perfektoa, zerengatik kolorea ta oiek dire sagarrain akzidente edo kualidadeak, ta sagarrain kolorea esta sagar, ta kolorea ta zaporea estire igual. Trintaten ordea Aita, ta Semea ta Espiritu Sandua irur personak ta bakotxa dire Jangoiko ta irurak dire igoal Jangoikotasunean. Parazen ere da arimaren konparazioa. Ala nola gure arimak baititu irur potenzia, memoria, entendamentua ta borondatea, ala ere arima ezpaita baizik bat. Esta au ere konparazio justoa. Parazen ere da iruzkiarena. Iruzkian dire errañua, argia ta berotasuna, ta iruzkia esta baizik bat. Esta guzis kuadra daikena Trintatereki konparazio gau ere. Berze bat dakarra San Agustinek (Lib. de Simbol. et fide. apud Lipim). Dio sanduak: Guziek konzedizeunte au, ezi iturri batetik betezen badire irur baso ures, erran daizkela irur baso ures beteak, baña solo ur bat, naiz galdeiten badiote bakotxas errespondatuko baitu ura dagola edozeintan. Konparazio gau sanduarena den bekala da obrena, baña bazekie sanduak, etzela txoil sufizientea ta igoala, explikazeko Trintateko misterioa, zein etzeikela konprehendi, konbenzitu zue aur garrek itsasoko urain aldakan. Baña erraten dire adiarasteagatik nolapait guri entendazenestuguna, daikela izan ta dela errealki jangoiko bat irur personetan, ta irur persona jangoiko batean, Jangoikoak dakien ta dion bekala. Baginduza emen Santa Klara de Monte Falkoren biotzean aurkitu ziren bola gaiek, izain ginduke sinbolo on bat, adiarasteko Trintateko misterioa. Il zelaik sanda, aurkitu zire arren biotzean irur bolatto bardin bardinak kolorean ta anditasunean, ta ia dena, pizuan ere bai. Paratuz uste balanzan bat bateki, ta igoal pizatu zute. Paraturik bida alderdi batean ta bat berzean, etzue batak pizazen gutiago biek baño, ta ez biek ia batak baño. En fin, pizaturik junto irurak, ta gero bat sollik, aurkitu ze pizu berbera zuela bat sollak, nola irurek junto; deklaratu naizuelaik Jangoikoak ontan Trintateko misterioa, zeñen debota izan baize sanda.

        3. Bola gaien partes biz San Atanasioren sinboloa, brebiarioan para diguna Elizak errezazeko igandetan, baitio ala: nai duenak salbatu guzien lenetik da preziso iduki dezan fede katolikoa, zein ezpadu bakotxak oso ta faltarik gabe goardazen, dudarik gabe sekulakos galduko da. Au da, bada, fede katolikoa. Benera dezagun jangoiko bat bakarra irur personetan, ta irur persona jangoiko batean, konfunditu gabe elkarreki personak ta separatu gabe sustanzia; zerengatik bat da Aitaren persona, berze bat Semearena ta berze bat Espiritu Sanduarena, baña bat da Aita ta Seme ta Espiritu Sanduaren dibinidadea, igoal gloria, ta bardinki eternoa Majestadea. Nola baita Aita, ala da Semea, ala da Espiritu Sandua. Niork kriatu gabea Aita, niork kriatu gabea Semea, niork kriatu gabea Espiritu Sandua. Inmensoa Aita, inmensoa Semea, inmensoa Espiritu Sandua. Eternoa Aita, eternoa Semea, eternoa Espiritu Sandua; baña alare estire irur eterno, baizik eterno bat; ala nola ezpaitire irur kriatu gabeak, ta ez irur inmensoak, baizik bat kriatu gabea, ta bat inmensoa. Gisa berean Omnipotentea Aita, Omnipotentea Semea, Omnipotentea Espiritu Sandua; ta alare ez irur Omnipotente, baizik omnipotente bat. Ala Jangoikoa Aita, Jangoikoa Semea, Jangoikoa Espiritu Sandua; eta alare ez irur Jangoiko, baizik jangoiko bat. Ala Jauna Aita, Jauna Semea, Jauna Espiritu Sandua; ta alare ez irur Jaun, baizik jaun bat. Zerengatik ala nola egi eta fede kristioas obligatuak baikaude konfesazera persona bakotxa Jangoiko ta Jaun, ala irur Jangoiko edo Jaun erratea debekazen digu errelijione katolikoak. Aita niorengandik esta egina; Semea Aita soillagandik da ez egina ta ez kriatua, baizik enjendratua. Espiritu Sandua Aita ta Semeagandik ez egina, estare kriatua, estare enjendratua, baizik prozedizen duena. Bat, bada, Aita, ez irur Aita; bat Semea, ez irur Seme; bat Espiritu Sandua, ez irur Espiritu Sandu. Eta Trintate Sanda gontan esta deus lenago edo geroago, deus andiago edo txipiago, baizik irur personak dire igoalki eternoak elkarreki, ta bardin bardinak, desuerte ezi, goiti erran bekala, Trintaten unidadea, ta unidadean Trintate beneratu bear da. Au da San Atanasioren Sinbolo edo Kredoa, ezin obeki enzerrazen ta explikazen duena Trintateren misterioa.

        4. Apostoluen Sinboloan ere Kredoan adiarasten da Trintateko misterioa jangoiko bat ta irur persona; jangoiko bat lenbiziko itzean. Nik sinestazen dut Jangoiko, señaletako, estela baizik bat. Irur persona, aipazen dire alaber, lenbizikoa Aita lenbiziko artikuloan erraten delaik: Nik sinestazen dut Jangoiko Aita guzis poderoso zeruaren ta lurraren kriadorea baitan. Bigarren persona Semea aipazen da erraten delaik: Eta Jesu Kristo arren Seme bakar gure Jaunabaitan. Irugarren persona Espiritu Sandua aipazen da erraten delaik: Alaber nik sinestazen dut Espiritu sandua baitan. Orra nola kredoan daukazun Trintate. Alaber ebanjelioetan. Beñik bein bataiatu zelaik Kristo San Juan Bautistaren eskus Jordango ugaldean, kontazen du San Mateok irugarren kapituloan, igan zeneko uretik, idiki zela zerua, ta jautsi zela Espiritu Sandua figura korporalean uso baten aintzuran Kristoren gañera, ta aitu zela Aitaren boza erraten zuena: Au da nere Seme keritua. Orra non tuzun Aita ta Semea ta Espiritu Sandua. Berze anitz lekutan ere adiarasten da, baña expresoki ogei ta zorzigarren kapituloan, bialdu zituelaik Kristok apostoluak predikazera mundu guzia barna erraten ziotela: Joanik erakuskizie jende guziak bataiazentuzielaik Aitaren ta Semearen ta Espiritu Sanduaren izenean. Eta San Juan Ebanjelariak, ortotsaren semeak, pregonatu zue bere lenbiziko kartan erraten zuelaik: Irur dire ematen dutenak testimonio zeruan, Aita, Semea ta Espiritu Sandua, ta irur gebek dire gauza bat. Onen progutan ere da serafinen kantu perenne gura errepetitus irur aldis sandua, sandua, sandua, irur personen signifikazekos (In hymn. te Deum).

        5. Orgatik ere Aita Sandu Xisto lenbizikoak ordenatu zue santusau edo trisajion deizen den au erreza ta kanta zeien mezan kristiandadearen lenbiziko denboretan, ta konserbazen da orai arteo, ikusten dugun bekala (Bur. in ej. vitâ). Orgatik ere paratu ze Elizan Trintate Sanduaren festibidadea, ta Juan 22 señalatu zue ortako Espiritu Sanduaren bazkoes geros lenbiziko igandea. (Bur. in ej. v.); eta Klemente XIII ordenatu zue urteko igande inpediturik estauden guzietan erran zeien Trintate Sanduaren prefazioa, lenago ere manaturik zegona (Idem in huj. v.). Orgatik alaber Gregorio lenbizikoak ordenatu zue, kanta zeien mezan Kirie eleison irur aldis errepetitus Trintate Sanduaren honratan; (Idem in h. v.), ta numero gau gelditu da ia orgatik numero honratu ta pribilejiatu bekala. Orgatik San Damaso Aita Sandu español gloriosoak orai 1400 ta ia urte duela ordenatu zue, psalmo guzien akabanzan erran zeien: Gloria Patri, et Filio et Espiritui (sic) Sancto, nai baitu erran, gloria Aitari, ta Semeari ta Espiritu Sanduari, (In huj. v.) ta ala erraten da, ta erran bear da debozio ta erreberenzia andiareki, suplitu naies bekala oneki lengo orazioan faltatu duguna, ta bateo monstratus erreberenzia exteriorea, kurzen dugulaik itz aietan gure burua Trintate Jaunari. Santa Rosa Limana paseatus bere laguneki baratze batean kantazen zuelaik: Glória Patri et Filio, et Spiritui Sancto, ikusi omen zire ango arbola guziak kurzen bere buruak ta erramak lurreraño. (Apud Claus p.3 conc. c.89) Santa Magdalena de Pazzis pronunziazerakoan berso gau, maiz baize, ainberze itxekizen ze Trintate Jaunaren amorioan, ezi ze preziso ur otzes bustizea arren petxoa, ez ilzekos amorioain suas. Frai Gil benerablea, San Franziskoko fraile zena, aipazeas solamente Trintate Jauna, arrobazen ze kasi betiro. Bada, benerablea ainberze usatu ze bersotto gartara ezi agonian ere beti zego erraten: Gloria Patri etc., ta etzue utzi agotik aliketa faltatuartaño atsa. Iago guziak baño da au, ezi San Agustinen biotza goardaturik daukatena errelikia andia bekala Pabian aldare gañean bidriosko anpolla batean, erraten delaik an Trintateren meza, ikusten omen da andizen, ta saltazen bere anpolla gartan orai berean. Sinestazen dugunek, bada, Trintate, Jangoikobakarra irur personetan, arrazio baño ia da benera dezagun guzien Jaun andia bekala guk beraren esklaboek, zerbitzazen dugulaik gorputz ta arima guzies mundu ontan, ellegazeko ikustera berzean. Bai, ta berladanik inzagun fede gonen akta ta berze misterioena, baitare esperanza ta karidadearenak. Nik etc.

 

aurrekoa hurrengoa