www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 76.
De reticentibus in confesione peccatorum.
ann. 1781

 

Pro animâ tuâ ne confundaris dicere
verum Ecclesiastici c.4. v.24.

 

        1. Zeure arimagatik etzazula alkes utzi errateko egia den den bekala, dio Espiritu Sanduak. Konfesio batean doakigu ainberze, nola balio baitu arimak Kristoren odol preziosoareki erreskatatuak, ainberze nola balio baitu Jangoikoaren graziak ta gloriak; ta konfesio gaistoas guziau galzen da, ta onas guziau iragazten da. Erranik, bada, ezi konfesio ona iteko, examina, dolore ta propositoas landara, bear dela bere bekatuak enteroki erratea sazerdoteari Jangoikoaren lekuan dagonari, ta erranik alaber erran bear direla prezisios bekatu mortale guziak ez konfesatuak, gaizki konfesatuak, bere numero espezie ta zirkunstanzia berritzenduteneki bekatua, konzienzian aurkizen diren bekala, ziertoak zierto bekala, dudosoak dudoso bekala, batere kendu ta batere añaditu gabe, beras, ongi eldu da orai diona Espiritu Sanduak, etzagula alkes utzi errateko egia den den bekala geuren arimagatik. Malizias ustea da gaiz bat kasi kasi fedeain falta mostrazen duena, benzait bai fedeain epeltasuna. Da ertxizea zerroju fuerte bateki erremedioaren ataria ez kuratzeko sekula; da despeizea ta botazea eskutik zeruko gilza bere naies. Alako guti bide da munduan, uste dut, usten dutenak, diot, konfesatu gabe kulpak bere malizias, ta berarias alkerik gabe. Iago bide dire alkes usten dutenak, zeiñek alaber malograzen dute konfesioain benefizioa bere arimen kaltetan, erranzoguten, bada, alakoei Espiritu Sanduareki, pro anima tua, etc. Zeure arimagatik etzazula utzi etc.

        2. Bekatu egin baño len, sana zego arima, Jangoikoaren agradoan, zerurako deretxoareki, ongi zego ala bataioko erremedio aisareki. Baña egin ondoan bekatu mortala, berze bataio bat bear da trabajosoagokoa, deizen duen bekala Trentoko Konzilioak, sendazeko ta bizteko arima, librazeko infernurako sentenziatik, itzulzeko Jangoikoaren agradora ta zerurako deretxora; bear da erremedio kostosoagokoa, au da, erratea bere kulpa. Benenoa iretsiduenaindako esta aski gañetik edozein enplasto suabe, bear da barnetik zerbait medizina efikaz botarazi dezana benenoa kanpora. Bekatuaren benenoa admititu duenai bere ariman errezetatu dio Jesu Kristo mediku espiritualeak biotzaren kontrizioa, zeñen medios erresolbi daien botazera agotik benenogoi konfesoreain oñetan. Borondateas egin dire bekatuak, ta borondateareki bateo askotan gorputzaren sentidoes, begies, eskues, mias ta gañarakoes arimaren eriotzeko; baña agoas iten da konfesioa bizitzaindako, dio San Pablok, ore autem confessio fit ad salutem. Munduko tribunaleetan nola ezpaitakite juezek berzeren gogoko berririk, baliazen dire juezak berzeren informazioes ta reo beraren deklarazioas emateko sentenzia, ta ezpada informaziorik kontra, ta ezpada deklarazen bera, libre atrazen da kulpante dena juezen ignoranziain kasos. Baña Jangoikoak nola baitaki guzia, ta ezpaitu bear nioren informaziorik emateko bekatariari sentenzia utzi du bekatari beraren mian sentenzia on eta gaistoaren suertea, baldin okultazen badu bere bekatua Jangoikoak dakiena ia, sentenziazen du kondenazio sekulakora; baña baldin deklarazen badu bere ministroaren oñetan dakiena ia Jangoikoak, prometizen dio barkazioa. Orai, bada, hume batek eginik gaistakeriaren bat, ta jakinik ellegatu dela bere Aitaren notiziara, estaikelaik eskusa bere Aitaren manutik alas edo olas, in dezake diskurso gau berebaitan; berdin nere Aitak badaki, ta ukazen baut, eznaike libra; naiago dut alzinatu neuronek ta konfesatu nere kulpa; agian ala barkatuko dida. Eta zierto da, fielak, ezi edozein beraxten da aun bere kontrarioaindako ikusteareki konfesazen dela kulpante. Ario gontara bear gara geurok alzinatu Jangoikoaren aurrean konfesazera geuren kulpa, praeoccupemus faciem eius in confessione, berdin notiziaturik dago, berdin badaki; agian ala barkatuko digu. Zer erran dut? Agian? Ez, baizik zierto da barkatuko digula konfesazeareki bear bekala, ta au solo nai du barkazeko. Si confiteamur peccata nostra, fidelis est Deus et justus, ut remittat nobis peccata nostra, et emundat nos ab omni iniquitate. Dio San Juan Ebanjelariak baldin konfesazen baitugu geuren bekatuak, fiela ta bere itzaren goardazalea da Jangoikoa barkazeko ta garbizeko gu gaistakeria guzietaik. Aski da Jangoikoaren itza.

        3. Baña demonioak, Jangoikoaren ta gure enemigo perpetuoak, beti injeniazen du nola estorbatu Jangoikoaren borondatea ta gure salbazioa, ta gezurraren Aita den bekala dakielaik ezi egia erratea konfesioan dela gure erremedioa, porfiazen du erranarasteagatik gezurra aun an ere Espiritu Sanduaren kontra. Eta zer lastima! Frankoeri inarazi diotenei bekatua bere tentazioes okultarasten diote egia ta erranarasten diote gezurra konfesioan, pribazeko erremedioetaik guzis arras; eta nola jaikizen baitire penitente gezurti goiek bizirik ta nobedaderik gabe gorputzean konfesoreain oñetaik, ta nola ezpaitute ikusten bere arima, ta fedea baitaukate erdi ila, segizen dute ala infernuraño. Ah! gerta balekiote Ananias ta Safirai bekala San Pedroreki. Zauste ia aitu naiak historia sagratua. Lenbiziko kristio gaiek apartazeagatik lurreko kuidadoetaik arima, salzenzuste bere heredajeak, ta prezio egin zutena presentazen zute apostoluen oñetan, errepartizeko gero an mankomun kristio lagunei. Ananias ta Safirak saldu zute alor bat ta erreserbaturik beretako zati bat, gañarakoa presentatu zue Ananiak San Pedroren oñetan. Erran zio San Pedrok: Ananias, zergatik admititu duzu biotzean Satanasen tentazioa, gezur errateko Espiritu Sanduari, ta xixazeko alorrain preziotik? Etzindeuka zeure eskuan naibazindue ez saldu, edo saldurik ere gelditu zeuretako? Nola izan duzu biotzean alako intenzio gaistoa? Estiozute gezur egin gizonei, baizik Jangoikoai. Aizeareki itz gebek, Ananias gelditu ze an berean ilozturik San Pedroren oñetan, eta etorririk mutil batzuek artu ta erman, ta orzi zute. Pasaturik irur ordu bekala, etorri ze bere emastea Safira etzekiela zer pasatu zen, ta presentatu ze San Pedroren oñetan. Erran zio San Pedrok: Errazu egia, emakumea, onenberzean saldu duzien alorra. Errespondatu zio Safirak: Bai Jauna, onenberzean. Eta San Pedrok suturik: Zer protxu duzie tentazeas Jangoikoaren espiritua? Orra zure senarra orzi dutenen oñen arroituak senti dire atarian, ta ermako zaitute zu ere. Derepente ilze ura ere ta erman zute mutil gaiek berek, ta orzi zute bere senarrain obian. Ta beldurtu zire kristio guziak aizeareki gauza gebek, ez errateko gezurrik Jangoikoaren ministroei.

        4. Baña ia orai nola ezpaita manifestazen alako portentoeki Jangoikoaren ira bekatuak ixilzentutenen kontra konfesioan, lokararastentu demonioak bere eriotzeko estadoan, ta poseizen diote demonioak mia, estaizengatik mintza konfesatus egia, ta ala dire mutu endemoniatuak. Bai ta nola baitaki enemigoak, adimentutik datorrela fedea, fides ex auditu, ta fedetik erresoluzioa, sorrarasteneretu, ez dezaten aditu Jangoikoaren itza bere erremediotako, ta ala dire ere sor endemoniatuak. Orgatik kuratu naizuelaik Jesu Kristok alako endemoniatu sor ta mutu bat asi ze sorreriatik lenik, edekizeko berla mututasuna. Sartu zizkio eriak bearrietan; ta gero listureki ukitu zio mia, ta ala idikirik adimentua saltatu zizaio miaren enbarazua, ta ia minzazen ze txuxen (Marci 7). Aditu, bada, aditu egia diona Espiritu Sanduak: Pro animâ tua ne confundaris dicere verum, zeure arimagatik etzazula utzi alkes errateko egia. (Aditu ziona Josue famatu garrek Akan ladron garri: Nere humea, emozu Israelgo Jangoiko Jaunari gloria, ta konfesa zaite, ta erran zazu zer in duzun, etzazula estali (Josue 7). Aitu San Bernardo: Cur te pudet pecatum tuum dicere, quem non puduit, facere? (In Sentent.). Zergatik alkezen zara errateas kulpa alketu etzinalaik egiteas? Edo zergatik beldur zara konfesazeas Jangoikoai, zeiñen begietan ezpaizaiske estali? Aizagun San Pedro Krisologo: Simus simus peccatores confessione nostra, ut Xpti venia non simus peccatores, monstra gaizen bekatari geuren konfesioan, ezkaizengatik izan bekatari Kristok barkatzeareki. Aizagun San Zipriano: Confiteantur singuli delictum suum, dum adhúc qui delinquit in saeculo est, dum admitti confesio eius potest, dum satisfactio et remissio facta per sacerdotes apud Dominum grata est. Konfesa bez bakotxak bere kulpa bizi den bitarteo mundu ontan, admitidaikelaik berain konfesio, ta kuadrable delaik Jangoikoari bere sazerdoteen medios ematen den barkazioa ta satisfakzioa. Aizagun San Juan Krisostomo: Omnis qui sua in isto saeculo peccata dolendo accusat, et â se fuerit accusatus, a Deo erit excusatus (In Psalm. 84). Una siquidem et sola est, etc. Oratione adver. Judaeos.) Guziek, nork ere akusazenbaituste dolorereki beren bekatuak, ta beren buruak, Jangoikoas izain dire exkusatuak. Zerengatik bat da ta bakarra bekatuetaik barkazeko moduak, baita konfesatzea beren gaizki eginak. Aizagun San Agustin: Omnis spes veniae in confessione consistit (S.3. Dom.4. quadrag.). Barkazioaren esperanza guzia dago konfesioan. Qui seipsum accusat in peccatis, hunc diabolus non habet iterum accusare in die judicii. Akusazen dena bere bekatues estu akusatuko berriz deabruak juizio egunean. Eta berriz: konfesatu gabe okulto barin bazaude, konfesatu gabe kondenatuko zara. Beldur zara konfesatzeas etzaizkena okulta, naiz ez konfesaturik; kondenatuko zara ixilzeareki zindeizkena libra konfesatuareki. Ta berriz dio Dabidek tion itz aien gañean: Non absorveat me profundum, neque urgeat super me puteus os suum, Jauna, ez nazala iretsi butzu barrenak, ta estaiela ertxi onen ataria nere gañean. Ontara dio Sanduak: Butzu andia da malizia humanoa, zeintan erorzen dena erorzen da barrenean. Baña an dagoelaik, konfesazen baititu bere kulpak, estu butzuak erxten ataria arren gañean; baña ezpadu kasorik konfesatzeas, ia orduan erxten da ataria; nolas? Zerengatik ertxi baitu arren agoa ta galdu baitu konfesioa. (In Ps. 68). En fin, Kristo berak dio: Nisi poenitentiam egeritis omnes similiter peribitis. Ezpaduzie egiten penitenzia konfesatus zeuren kulpak, guziok galduko zarate.)

        5. Arrazio geben konforme erran bear diotet alkezen direnei konfesazeas, kapitan batek erran ziotena soldadoei, ellegaturik alako leku ta tranze batean nondik ezpaizeizke eskapa bizirik, ez garaizera kontrarioak. Erran ziote, bada: Aut vincendum, aut moriendum. Edo garaitu, edo il. Oroat nik bekatariei erraten diotet: Edo garaitu alkea konfesazeko, edo galdu sekulako. Zer lastima, ezi dugulaik konfesioan erremedioa, aurkitzea dañua, ez pasazeagatik instante bateko alkea! Zeruko gilzeki eskuan, ta gelditzea zerutik kanpoan! Zeruko atariak barna joatea infernura, ez errateagatik laur itz! Orai ain aisa dezakegulaik burlatu demonioa, ta aseguratu arima trabaju ta alke pixka baten kostus, nai izatea izan sekulako sapitea gero, ta burlazen dela demonioa gure tonterias. Karzeletan daudenei erran balezote erregek, libre izain direla solo errateareki bati beren kulpak, zein fite ustu leizken karzel guziak! Zein gogotik pregonalezazketen beren kulpak, bear baliz librazeko! Ezlizake sobra erratea guk ere publikoki geureak librazeagatik infernutik, manatu balu ala Jangoikoak; baña orai estu manatu baizik konfesio sekretoa. Nor exkusa daike? Ladronen kapitan bat joan ze monasterio batera eskazera habitua, ta konfesaturik bere bizimodua ta gaistakeriak abadeari, onek erran zio progazeagatik ia izain zuen balore, konfesazeko klaro monje guzien alzinean; baietz erran zue, ta juntaturik komunidadea, guzien erdian publikatu zitue oius bere maldade horrendoak; ta Jangoikoak manifestatu zue barkazenzizkiola, zerengatik ikusi ze demonioa arren aldakan zoeiela borratus arrek erranes bekala kulpak libru andi batean zeuzkienak apuntaturik, aliketa gelditu zen arteo garbi garbia. Orreki emendatu ere zire an ziren alkekorrak konfesazeko etc. (Parr. pl.21 de paenitentia).

 

aurrekoa hurrengoa