www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo in festo Epiphaniae.
De adorando Jesu, et minerando

 

Et procidentes adoraverunt eum. Math. 2.

 

        Egungo festa deitzen da itz griegos Epifania, nai baitu erran Manifestazioa, edo deklarazioa, zeren Jesus jaio zena manifestatu zen egun amirugarren egunean. Erdaras ta euskaras deitzen dugu Erregeen eguna, zeren uste den errege zirela irur gaiek etorri zirenak adoratzera Jesus erregeen errege. Nola izan zen dio Ebanjelioak itz gebeki. Jaio zelarik Jesus Judako Belenen Herodes erregearen denboran, ara non Magoak etorri ziren iruzkiaren sortaldetik Jerusalena ziotela: Non da jaio dena Judatarren errege? Ezi ikusi dugu beraren izarra sortaldean, ta eldu gara adoratzera. Aiturik au, Herodes turbatu ze, ta Jerusalem guzia arreki. Eta bilarazirik sazerdoteen Prinzipe ta xakintsuak galdegin ziote non bear zen jaio Kristo. Aiek erran ziote: Ezi Judako Belenen, zeren ala baitago eskri-biturik Profetaren medios: eta zu Belen Judako lurra, etzara txipiena Judako prinzipaleetan, ezi zuganik atrako da kidaria gobernatuko duena Israelgo pueblo nerea. Orduan Herodesek deiturik apart Magoak galdegin ziote kuidadoreki denbora, noiz jaio zen izar ikusi zutena; eta bialzen zituela Belena erran ziote: Zoaste ta informazaiste ongi non den aurra, ta aurkitzen duzielaik gastiga zadazie niri, noaien ni ere adoratzera. Aiek aitu ondoan errege atra zire ta ara non izar ikusi zuten gura sortaldean zoekioten alzinean aliketa baratu zen arteo, aurra zegon lekuaren gañeko aldean. Ikusirik izarra, alegratu zire gozo agitz andiareki. Eta sarturik etxe gartan aurkitu zute aurra bere Ama Mariareki, ta belauriko auspeska paraturik adoratu zute; eta idikirik beren kofreak ofratu ziote urre, inzensu ta mirra. Eta izanik gero lotan errebelazio, ez itzulzeko Herodesengana, berze bide bates itzuli zire beren lekura. Orra ebanjelioa ta misterio zelebratzen duguna. Orai bear dugu joan erreparatus prinzipalenak, ta atras doktrina geuren onerako. Saluta zagun lenik goizeko izar ederra ta gloriako erregina Maria. Ave Maria.

        Len lenik erreparatzeko da gure Belengo aurto gura oialttoes inguratua ta ganbelan erreklinatua, zerik bideden, mogiarastentuelaik goiti ta beiti izarrak ta erregeak beraren obsekiotan. O aur andia, amablea ta admirablea, nork lezaken logra orren beiratze bat amoreskoa?

        Bigarrenik errepara Jangoikoak biali zuen izar gura deitzeko beregana bere espirituak; ta zenbatek agian ikusi, ta agian entendatu zuten, ta zein gutik obedi zuten! Ala doaie kunplitus oraño Jesu Kristok errana; anitz direla deituak ta guti eskojituak; anitz etorko direla iruzkiaren sortalde ta sartaldetik, ta jarriko direla Abraham, Isaak ta Jakobeki Zeruetako erreinuan, ta erreinueo humeak botako direla kanporat penetara. Azkenak izain direla lenbiz, ta lenbizikoak azken. Urrutikoak eldu billa, ta urbilekoek ajolarik ez! Izar gura da Jangoikoaren inspirazio amorosoa, deitzen duena beregana arima, argitus entendamentua ta mogitus borondatea onerat. Ezkaitzela deskuida, ez malogra eskaida.

        Irugarrenik errepara errege gaien debozioa, ta ansia aur baten billa; prebenitze gura presentak; paratze gura bidean ain biaje luzean; joate gura segitus beira beira izarra; onen altxatze gura, sartu zeizen Jerusalenen ta informa zeizen ain eskritura sagratuetaik. Sartu an ta galdetze gura ausarki berze errege baten kortean: non da jaio dena Judioen errege? Ontara turbatze gura Herodes. Zergatik turbatzen da? Beldur ze edeki zezon bere korona. Baña etze Jesus eldu kentzera, baizik ematera korona gloriako eternoa.

        Laugarrenik Jerusalengo sazerdote ta xakintsu gaien itsutasuna beren kontra; xakinki Eskritura Sagratutik, non bear zen jaio Jesus, berek erakusten berzeei, ta argi ematen berzeei, ta berak geldi ajolaik gabe! Eta ia dena, gero ikusi ta ezaundu zuketelaik beren erdian, iruzkia bezain klaro, itsatu zire argiareki, ta etzire baratu ilarazi arteo gurutzean! Ario gartara dire kristio gaixtoak, konfesatzen ezauntzeuntela Jangoikoa, eta akzionees ukatzen gaizkiago ezi Jentilek; baña ia imitatzentute letradunek; erakutsi berzeei ona, ta berak ezpadire on. Oh! Jangoikoak goarda.)

        Borzgarrenik errepara Herodesen malizia ta falsukeria benenatua, erratean: Zoaste, billa zazie ta gastiga zadazie joateko ni ere adoratzera. Arren biotz dañatua agertu zue aur inozenteen odolak, ezi ilarazi naies aur dibinoa ilarazi zitue aur inozente bi urtetaik bera ziren guziak Belenen ta inguru gartan. Baña Jangoikoa niork ezin engaña: ta joanik Ejiptora bere Amareki ta San Josefeki iges utzi zue burlaturik Herodes; entenda dezagun, oroat zeikela libra; gero ogeitamirur urtetan guruzifikatzera utzi zelaik gure amores, baña ofrezitu zela bera zeren berak nai zuen ala. Nork imitatzen du Herodes, diona adoratu nai duela, mias ori, baña biotzas galdu nai duena? Hipokritak, on kolores itentionak Jangoikoai ofensak, prinzipalki tenploan.

        Seigarrenik errepara irur gaien konstanzias segitzean gure Jaunaren billa, ta izarrain agertzea berriro, ta kidatzea etxolaraño, ta baratzea an gañeko aldean, ala nola erran balezote: Ona, emen dago billatzen duziena, tesoro altxatua, ondasun guzia, Jangoiko den aur amablea. Entenda dezagun, konstante perseberatzen dutenei Jangoikoaren bidean, mostratzen ta ematen zaiotela amoroso gure Jauna, ez solamente glorian, baita emen ere grazias. Eta zer nai dezake ia batek, logratzen badu Jangoikoa bera? Segi, segi onean; etzaizu urrikituko. Deusek etzaitela turba, zio bere buruai Santa Teresak, deusek etzaitela lotsa; guzia pasatzen da; Jangoikoa aldatzen ezta; pazienziareki guzia logratzen da. Duenari Jangoikoa deus etzaio falta; Jangoikoa sollik aski da.

        Zazpigarrenik errepara dion gura ebanjelioak emen, invenerunt puerum cum Maria Matre eius, aurkitu zutela aurra bere Ama Mariareki, perla bere kontxareki. Zein elkarren aide diren Ama ta Semea, ain urbil dire bataren ta berzearen debozioa. Nai duenak ongi Jesus, naiko du Maria Santisima; ta nai duenak ongi Maria, naiko du alaber Jesus; ta aurkituko du bere fabore ala bata nola berzea, billatzen badu. O ditxosoa, nork ere bear orduan aurkitzentuen Jesus ta Maria. Noiz? Eriotzeko orduan, Jesus eskuieko aldetik, Maria ezkerreko aldetik. Ia eztu berzerik bear; guzia aurkitu du duenak errege ta erregina. Dei sanduen atarietan, dei aingiruen atarietan, dei ta dei, klama ta suspira, Jangoikoaren izenean limosna bat pobre goni, Jangoikoaren amoreagatik, otoi, otoi. Ezta errespuestarik bereala: etxi guti bat; beira daude zer nauten Erregek ta Erreginak. Ebek diote baietz? mostratzen dire fabore? Ia gerostik guziak fabore, sanduak, aingiruek, Zeru guzia.

        Eztio ebanjelioak, baña daike pensa, ellegatuaskeros etxola gartara, nolako admirazios bete bide ziren errege gaiek beiratus alako palazioa, etxola erdi urratu gura! Kuna erreala ganbela gura! Ainberzeko pobreza ta deus gabea! Ain humil Ama, ain humil Semea, baña bateo ain Majestades beteak! Pensa espezialki beiratus aur inkonparable gura, nolako errespeto, amore, gozo, ta afekto on guzies beterik ontzat eman zuten biaje ta neke pasatua, ditxoso kontatze ziren aurkituas, ta gloria-iduri bat senti zuten beren baitan!

        Irur gauza inzustela, dio ebanjelioak; lenbizikoa, paratzea belauriko auspeska beraren presenzian, arimaren ta gorputzaren erreberenzia guziareki. Bigarrena, adoratzea, ez lurreko errege bekala solamente, baizik erregeen errege Jangoiko bekala, naiz aur gorputzean. Irugarrena idikirik kofreak ofratzea bere Majestadeai presentak beren biotzeko afektoeki, ta negarreki begietan dudarik gabe. Presentak izan zire irur, ta misteriosoak: urrea, erregeri bekala; inzensua, Jangoikoai bekala; ta mirra, gizon mortaleai bekala; mostratus ala adoratzen zuten ura zela Errege soberanoa, Jangoiko egiaskoa, ta gizon mortalea.

        Orai usten dut nik ene adizaleetaik norbaitek nai lukela egin Errege gaien gisara gure Jaunareki adoratus auspeska, ta ofratus urre, inzensu, ta mirra, barin baleki nola. Ezta gaitz ikastea, nai badu adoratu, dela beraren imajinan, dela nonnai fedeareki espirituas, eta gorputzas ere bai. Eztu baizik gogoratzea presente bere Jangoikoaren Majestadea, niork ikusten eztuen lekuan, paratu belauriko, lurrean kopeta, erreberenzia guziareki, ta erran: O ene Jangoiko Jaun andia ta bakarra, nik lurreko artto miserable gonek adoratzen dut gorputz ta arimareki. Eman bezada, otoi, bere bedeizioa, ta aurki dezaten grazia berorren begietan. Amen Jesus.

        Bai ta zer ofratuko diot, edo nola, barin banaiz pobrea? Biotz ona duenak, andik dezake atra, nai badu, urre, inzensu, ta mirra ain ona ta estimagarria, nola errege gaiena. Ezi biotza da kofre espirituala, on edo gaixtoa nola den, ta nola nai duen bakotxak: gaixtoa barin bada, andik urrearen partes atratzen da lurra ta loia, baitire kodiziasko afektoak; inzensuaren partes ongarria, baitire luxuriasko usaiak, mirraren partes gañarako miseriak ta bekatuak. Ona barin bada, izain du urre fina, inzensu gozoa, mirra preziosoa.

        Goazen ikusis ta ikasis. Urrea metaleen preziosoena, suareki lur barnean formazen, ta suareki errefinatzen dena. Zer da au, baizik karidadea edo amorea. Espiritu Sanduaren suas iten duena biotzean? Inzensua da Arabiako arboletto baten nigarra, suan errerik goratzen duena kee atxonzua, ta ofratzen dena solamente Jangoikoaren honratan. Zer da ori, baizik deseo, ansia ta afektoak Jangoikoagana amorearen suaganik goratzen direnak? Mirra da berze arbola bateko nigarra atratzen dena idikis armas azala, ta duena birtute konserbatzeko usteltzetik gorputz ilak. Au da propioki penitenzia ta kontriziosko nigarra, bizten ta sendatzentuena arima ilak ere. Ofrazkiozu bada amoresko afektoak, ta ofratu diozu urre. Ofrazkiozu deseo onak, ta ofratu diozu inzensu. Ofrazkiozu kontriziosko negar amorosoak, ta ofratu diozu mirra.

        Ona forma, nola indezokezun presenta: urrea lenik. O ene Jesus amorosoa, amante amablea, nik ofratzen diot ene amorearen urre guzia. Amatzen dut nere biotz guziareki, nere arima guziareki, nere entraña ta indar guzieki. Amatzen dut ia ezi gauza guziek, ia ezi neure osasuna ta bizia, ia ezi mundua, ta Zerua, ta pensa daiken ta eztaiken guzia. Amatzen dut ezin iagos, ta nainuke bizi ta il orren amores. Amen. Amen.

        Ona inzensua. O ene Jesus, zer eman edo in dezoket nik, naizelaik ain pobre ta ez deustako? ar bez ene borondatea ta deseoak. Deseatzen dut ez ofendtzea sekulan beñik bein. Deseatzen dut obratzea ta padezitzea lazki berorren zerbitzutan. Deseatzen dut, ama, estima, ta zerbitza dezaten berori kriatura guziek. Deseatzen dut neuronek eta guziek ama dezagun nola Serafinek, nola Ama Birjinak etc.

        Ona mirra. O ene Jesus, amatu bearrean anitz, ofenditu dut sobra bai sobra. Gaizki korresponditu diot guzis: atzendu dut, utzi dut, trukatu dut berori malamente. Eta zergatik? Ai ene Jesus, damu dut sines, dut damu milla aldis. O ezpanu ofenditu sekulan! O il banitza lenago sikiera. Barka bezada: proponitzen dut ez berriz ofenditzea. Miserikordia, ta grazia. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa