www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Sermo XLVI.
De Petend. gratias â Domino
post commun. ab exempl. benef

 

Pertransiit benefaciendo, et sanando omnes. Act. 10.

 

        Komekatu ta komekatu, ta alaere ez abrastu espirituan, egia izanik errezibitzen dugula Jesus bera, zertan dago? Edo estiogu eskatzen, ongi bentzait, edo txurtu da Jesusen ongi egiteko podorioa edo borondatea. Da herejia au erratea; beras, dago ez eskatzean ongi. Au erakutsi bear dugu egun, diot eskatzea ongi, ikusis gure Jaunonek egin zituen ondasunak errezibitu zutenei bere bizian. Itz gutis dio San Pedrok, pertransiit benefaciendo, et sanando omnes, pasatu zela ongi egiteas ta sendatus guziak. Lenbizikoa norengana etorri zen ta nork errezibitu zuen mundu gontan, izan ze bere Ama Santisima, grazias betea. Zein liberalki ta Jangoiko-aintzu pagatu zion ostatua. Begira andre dibina gura beterik Jangoikoas, ala nola kristalesko urna bat non enzerra zeien iruzkia; zein argi utzi zue! Zein eder! Zein perfekta! Zein Jangoikoai iduritua daikenes naturaleza mortalean, ia ezi serafinak. Baña errepara bateo nola prestatu zen bere aldetik kriatura exzelente gura! Nolako ostatua eman zion! Zer errezibimentua! Zer agradezimentua! Zer tratamentua! Alke gaitzen gu, errezibitzen dugulaik arrotz bera, ezpaitiogu prestatzen alako ostatua, ezeta mila legoaen diferenziareki ere. Klaro da zergatik estugun logratzen mila zatitaik bat grazia. Ama dulzisima, kriatura guzien erreina, munduaren gloria, gizagendearen honra ta gala, Jangoikoaren biotzaren neurrira egina, eskojitua guzien ertean, perfekta, bakarra, bere parerik estuena; oroi bedi gutas, dugunes fortuna errezibitzeko Jaun bera, estakigun falta disposizio, agradezimentu ta bear den guzia kontenta daien arrotz dibinoa, ta obra dezan gure baitan ere anitz birtute, anitz ondasun ta anitz grazia. Abe Maria.

        Lenbiziko bisita egin zuena Jesusek konzebitua izan zeneko Ama Birjinaren entraña sanduetan, izan San Juan Bautistari, zein baizego, alaber, bere Ama Santisima Isabelen entrañetan. Bisita gonen probetxua ageri zekio sanduai bere santidade inkonparablean. Aurra zelarik, baiziote artas, aur gau andia da Jangoikoaren presenzian; eta Jesus berak gero erran baizue, emastekietaik jaio direnetan esta atra andiagorik Juan Bautista baño. Baña errepara sanduak iten dion errezibimentua, ta mostratzen dion agradezimentua, saltatzen baita bozkariundes bere amaren sabelean. Amak zio: Nondik niri ainberze ondasun, nola etortzea neregana nere Jaunaren ama? Humeak salto gaieki zio: Nondik niri ainberze ondasun, nola etorzea nere Jauna enegana? Ikasazu, fiela, ain seko, ain epel egoten zarena errezibitu ondoan Jaun bera, ikasazu estimatzen faborea, ematen ongietorria ta eskerrak. Ikusikouzu zein liberal den errege soberanoa. Esta zer erran bere jaioberrian, aurzutuan ta mutilzutuan in zizkioten faboreak artzaiei, errege magoei, sazerdoteei, Ejipto guziai, ta persona guziei izan zutenei ditxa ikusteko, errezibitzeko edo tratatzeko gure Jauna. Goazen atras Ebanjeliotik zenbait lanze, noiz izan ziren faboratuak ditxas logratu zutenak berari errezibitzea edo ellegatzea beragana; orreki konserbatzentugulaik memorian lanzeak, oroi gaitzen portatzeas gu ere ario gartara.

        Lenbiziko milagroa egin zue Kana Galileako erri batean bodabazuetan, nora joan baize konbidaturik, naiz pobreak ziren desposatuak; obenean faltatu ze ardoa, Ama Birjina onegiak erran zio bere Seme Jaunai: Estute ardorik. Jaun dibinoak manatu zue betetzeko ures tinaja batzuk, ta atratzeko andik; atra ze ardo bat miragarria milagroskoa bekala. Oroiturik ontas kontu egizu komunione sagratua dela desposorio bat espirituala, Jesus esposo, zure arima esposa. Abrats esposoa, pobre esposa; obenean errezibitu ondoan Jaun andia, faltatzen zaizu bereganako amorioaren ta debozioaren ardoa, bearlitzakena izan falta gabe, ezi amatzeko da jaun bat ala amatzen gaituena, eta au iten da borondate sollareki, afekto ona izateareki, nai izateareki; ta izan zindezake ezpazina pobre ez ezi, miserable ere bai; bada, konfesa zozu zeure miseria: Jauna, estut ardorik, estut amorio ta debozio andirik. Nola baita gauza ona, estut esta gauza onik enebaitan. Ama dibina, enpeña bedi egin dezan milagro gura orai ere, itzultzea ura ardotan, nere epel-otza amorio ardientean, zora nadien ikusirik ain nere arimas amorosturik guzien Jauna. Inen du, inen du, zu nor bazara.

        Ikusagun gure Jauna berze etxe batean ongi egiten. Fariseo batek konbidatu zue bazkaris. Admititu zue Jaun dibinoak, joan ze, jarri ze maian, oben obenean ara non sarzen den emasteki bat zena bekataria ziudadean, dio Ebanjelioak (Luc. 7), eta paraturik Kristoren oñetan atzeko aldetik asi ze erregatzen oin dibino gaiek negarres, txukatzen bere buruko biloareki, ta untatzen ungendu prezioso bateki. Nolako dolorea bidezuen etzuelaik erreparatu ez konbitan, ez garaiean, ez jendetzean billatzeko bere mediku soberanoa sendatu bear zuena! Berzeak bazkaltzen, ura konfesatzen! Berzeak trago edaten, ura negar egiten. O penitenta admirablea! Baduke izan asko imitazale kulpan, ez ala penitenzian! Alkerik ez anitzik askok bekatu egiteko, bekatuen okasioetan paratzeko, ta alke anitz ongi egiteko, penitenzia egiteko. Jaun dibinoa zego beira bere ardi galdua bere oñetan erremediatzen, perla loiestatua loietaik garbitzen negarreki. Fariseoak murmuratzen zue bere gogoan Kristos, ustes etzekien nor zen; au balitz profeta, xakin lezake nor ta nolakoa den emastekigoi, baita bekatari. Nai oi du gaistoak kruel izatea berzeendako. Baña Jesus onak ikusirik arren gogoan pasatzen zena, erreprehenditu zue amolsuki bera, ta defendatu zue bekatari sanda, erraten ziolaik onek egin ziola ark baño ia fineza, ta barkatzen zekizkiola anitz bekatu, zeren onetsi zuen anitz bere Majestadea; eta itzulirik emastekiai erran zio: barkatzen zaizkizu bekatuak. Zeure fedeak salbatu zaitu. Zoaza bakean. Zer exenplua au! Ta zer eskaida komekatu ondoan imitatzeko! Nola iten baizue Santa Teresak, ta in dezake edozein arimak paratzen delaik gogoareki Jesusen oñetan Magdalena bekala, apatzentiola oin dibinoak, erregatzen negarres, txukatzen biloes, untatzen ungendu preziosoas. Ungendu prezioso gau da biotzeko amorioa gure Jaunari, biloak kontu direla konsiderazio ta afektoak, negarrak dire negar kontrizioskoak. Erran bezo arimak apegaturik agoa oin gaietan, ona non duen bere ardi galdua, zeñen billa ibili baita. Non ibilaiz ni atzendurik nere Jaun onas, malogratus denbora, talentoak, guzia. Zein berant ezaundu duten edertasun ain lenekoa ta ain berria! Zein berant onetsi duten! Ala iten badu arimak, posible da barkadezkion kulpa guziak Jaun onak ain ongi nola Magdalenai orduan, ezi ezpada gutiago gure debozioa, esta txurtu gure Jaunaren piedadea ta potestadea.

        Nauzie ikusagun konbidatzen bere burua berze etxe batera? Ze publikano bat Jerikon nai zuena ikusi solamente gure Jauna pasatzean, ta etzuke jendetzearen utses, bera txipi izanes. Igan ze arbola batera ikusi naies. Gure Jaunak ikusirik bera ta beraren biotza, oiuegin zio: Ots Zakeo, jautsi laster, ezi zure etxeko aldi naiz egun. O gure Jaunaren ona, alzinatzen da egitera ongi eskatubaño ia ere! Ark solo nai zue ikusi ta logratzen du sar dakion bere etxean barna. Jautsi ze laster, ta errezibitu zue gozoso arrotz dibinoa. Eta ageri dadien Jesus dela salbazalea, gizon orrek ia konbertiturik arras, dio: Jauna, nere ondasunen erdia ematen diotet pobreei, eta noribaiti in badiot perjuiziorik, errestituzioa laur doble. Erran zue gure Jaunak, sines ezi egun obratu da salbazioa etxe gontan. O itz deseagarriak balio dutenak ainberze nola gloriak! O nork lezazken aditu arimaren barnean, emen dagolaik gloriako Jauna! izanen da errezibitzen badugu nola Zakeok. Anitz erakusten digu gizontto garrek. Lenik ikusi nai garreki Jesus, deseo, ansia ta anhelo izan bear duguna Jangoikoagana; gero txipitasunareki erakusten digu ezi garen bekala txipi birtutean, ezpaikara deustako geurenganik, ala ezaundurik ta sinestaturik humilla gaitzen. Gero jendetzaren utses ezin ikusi ta igateareki arbolara erakusten digu bear garela apartatu munduko naspilla, alegranzia ta arrokerietaik, ta igan munduaren gañera despreziatus ta artus oñen pean emengo banidadeak, murmurazioak ta eskarnioak Jangoikoagatik, ezi gozatu bateo mundua ta Jangoikoa estaike. Guzien gañetik erakusten digu karidadea ematean pobreei ondasunen erdia, eta errestitu zio laur-doblean obligazioen kunplitzea; ezperen zer ai gara engañatus geuren buruok errezus ta debozio-iduris? Debozioak ez utzi, ta obligazioak kunpli. Alakoengana konbidatuko da Jesus bera, ta obratukodu salbazioa aietan.

        Maria ta Marta izan zire bi aizpa agitz faboratuak gure Jaunaganik. Sartu ze bein Jesus kastelu batean, eta Marta deizen zen andre batek errezibitu zue bere etxean. Onek zue aizpa bat Maria deizen zena, zein baizego Jesusen oñetan aditzen beraren itza. Martak kuidatzen zue etxeko lanes, eta joanik Jesusengana erran zio: Jauna, estu kasorik nitas utzi bainau bakarrik ene aizpa orrek zerbitzuko itekoetan. Jesusek errespondatu zio: Marta, Marta, okupatzen zara afanaturik anitz gauzatan; bat sollik da bear dena. Mariak autatu du lanik obena etzaiona kenduko. Au dio Ebanjelioak. Estu erreprehenditzen kuidatzea moderatuki bizitzeko bear diren gauzes, baña adiarasten du lenbizikoa ta obena dela arimaren itekoa, zeintas bear baita kuidatu sollik bere intenzios, eta gañarakoas bidanabar ta ezin berzeas. Nork estu admiratzen gloriako Jaunaren apaltzea konbersatzera ain grazia onean edozeiñeki afekto ona dioteneki? Ain ongi pagatu zue egin zioten errezibimentu ta agasajoa, ezi orai zeruan duten glorias landara, logratu zute bizitzea emen beraren grazian, ta berze anitz fabore espeziale. Ausente zegolaik bere Majestadea, bein igorri ziote mezu, nola zegon eri beren anaia Lazaro. Ecce quem amas, infirmatur. Jauna, orrek onesten duena dago eri. Gure Jaunak berarias utzi zue pasatzera denbora il ta ortziartaño Lazaro; ondorean joan ze, eta ikusi zueneko Martak bere etxean erran zio: Jauna, ori emen egon baze, etze ilen nere anaia; baña naiz orai ere badakit emanen diola Jangoikoak berorri nai duen guzia. Errespondatu zio Jaunak: Zure anaia erresuzitatuko da. Bai Jauna, erran zio Martak, badakit erresuzitatuko dela azken egunean. Jesusek: Ni naiz erresurrekzioa ta bizitza; enebaitan sinestatzen duena ilik ere biziko da, ta bizi ta sinesten duena enebaitan, esta ilen sekulakos. Sinestatzeunzu au? Bai Jauna, erran zio ark, sinestatzen dut, zeren ori baita Kristo Jangoiko biziaren Semea, mundura etorri dena. Joan zire Lazaro ortzi zuten lekura, ta kenarazirik obiako ar-lauza, oiu bat egin zio Jaun andiak: Lazaro, ator kanpora. Instantean jaiki ze ila bizirik bere mortaxareki, zein edekirik zebila sano ta sendo, ta jarri ze maian berzeeki. Ikusteunze gure Jaunaren marabilla errezibitzeunten bere adiskideeki? Bada, ordukoa da orai ere, bagina gu aiek bekalakoak. Bauzu zer erran nai bauzu. Erran zozu: Jauna, orrek onesten duena eri dago, ene arima. Il balitz beñere bekatu mortaleren bateki, errozu: Jauna, ori egon baze emen, etze ilen ene arima. Iduki banue presente orren Majestadea, orren amorioa ta orri dioten obligazioa. Baña oraño dezoke egin oiu bat biztuko duena: Lazaro, ator kanpora. Desditxatu miserablea, atra zaite bekatuaren estado txarretik. O Jauna, bai, biztu bez ene arima, ezarri bez, konserba bez, segura bez betikos bere grazian. Amen.

        Baña etzue joan bearrik etxeraño, bidean ere, karrikan ere aski zue nai izatea egiteko marabillak. Testigo zenturiona, eskatu zio onek senda zezon bere mutiko bat txarrik zegona. Jaunak erran zio: Neurau joanen naiz ta sendatuko dut. Ark erran zio: Jauna, ni ez naiz digno orren Majestadearen errezibitzeko, baizik solamente erran bez itzes, ta sendatuko da nere mutikoa. Jesusek erran zio: Zoaza, ta egin bedi sinestatzeunzun gisan. Eta ordu berean sendatu ze mutikoa. Izazu, fiela, zuk ere humiltasun ta fede bera, progatuko duzu grazia bera espiritualki. Testigo kananea. Segitzen zio bidean oius: O Dabiden seme Jauna, izan bez miserikordia nitas; alaba bat daukat estado txarrean. Itzik etzio errespondatu Jaun onak. Berzeak segitzen zio ala ere oiu ta oiu; noizerebait ellegaturik adoratu zue ziola: Jauna, otoi, anpara benaza. Orduan errespondatu zio: Esta ongi humeendako den ogia botatzea tzakurrei. Andreak erran zio humil: Bai Jauna, ezi txakurttoak ere jateunte nausiaren maieko apurretaik. Jaun onak orduan erran zio: Emastekia, andia da zure fedea, egin bekizu nola nauzun. Ta ordu berean sendatu ze arren alaba. Urtiki bedi arima Jesusen oñetan txakurtto gisa maipean humil ansiosa; eginen zaio grazia. Ellega banedi solamente ukitzera bere kaparen kanton bat, senda nindeike, zio berze batek amabi urtes izan zuenak miseria bat; ellegatu ze, ukitu zue, sendatu ze. Ontara dio Santa Teresak: Zenbat obeki senda leike arima komunionean errezibiturik Jaun dibinoa bere barnean, fede balitz ta disposizio bear dena? Leproso garrek urtikirik oñetara, erran zio konfiaturik: Jauna, nai badu, garbinazake. Nai dut, erran zio Jesusek, geldi zaite garbi. Erran ta egin instantean.

        Noiz akabatu kontatzekos guziak kontaestaizkenak? Biz guzien koronatako lanze gura noiz konbertitu baizue Samariako emasteki gura, oroitzen ere etzelaik, ustekabetzean ur eske joan zelaik. Jarri ze iturripokalean egerdi bates nekaturik ibilias arimen bila Jesus. Eta an iragazi nai zue bat izan zena agitz fortunosa. Ellegatu ze emasteki bat ur eske. Eskatu zio Jaun dibinoak trago bat ur. Emastekiak erran zio: Nola orrek, izanik Judatarra eskatzen dida edatera niri, naizelaik berze nazione batekoa? Zerengatik judioek etzute tratatzen jende gaieki. Jesusek erran zio: Bazindeki Jangoikoaren mertxedea, ta nor den eskatzen dizuna edatera (Joan. 4), agian zeurorrek eska zindezoke berai, ta emanenzizu ur bizi salbazeko dena. Jauna, erran zio ark, butzu gau dago barna, orrek estu zereki atra ura, nola emandezadake dion bekala? errespondatu zio Kristok: Esta ur gonen gisara nik ematen dutena, edan ta gero berriz egarritzen baita; da graziaren ura emanen duena bizitza sekulakoa. Jauna, urgoi bida niri, erran zue ark; eta Kristok, adiarasteko bear zuela egin penitenzia, deklaratu zitio bere bekatuak ta zeraman bizimodu txarra. Alketurik ia emen, ta arriturik, emastekiak aldatu zue konbersazioa, ia non ta nola bear zen adoratu Jangoikoa, ta etorzen zelaik Kristo, ark erakutsiko ziotela guzia. Ori naiz ni, erran zio Kristok, ni mintzatzen nagonau emen zureki. Ia orduan admiraturik guzis, ta konbertiturik arras emasteki ori, utzirik an kantaro edo ferrata, joan ze ziudadea barna predikari ta misionera adiarasten jendeari aurkitu zuela Kristo deseatua. Lanze gonen konsideratzeas zue plazer Santa Teresak, eta zierto ongi eldu da komekatu ondoreko errate gura Jesusek bati: Bazindeki Jangoikoaren mertxedea, ta nor den zureki dagona! Erratea arimak: Jauna, bida niri ere ur bizi gortaik, o salbazioaren iturri dibinoa, graziaren butzua, gloriako erregaloa, zein baño obeagorik ezpaitezake prebenitu Jangoikoaren podorio guziak. Egin bez ene barnean graziasko iturri bat, nondik atra daien kontino perenne birtuteen, ta obra onen, afektoen, ansien ta anheloen ugoaia bizitza sekulakoraño. He fielak, bauzie exenplu konsideratzeko ta imitatzeko komekatu ondoan, nai bauzie oroitu Maria Santisimas, nola iduki zuen bere entraña birjinaleetan; edo San Juan Bautistas, nola saltatu zen bozkariundes sentitu zuelaik eldu zela an; edo Kanaako bodes, eskatzeko itzul dezan espirituaren oztasuna amorioaren ardoan; edo Magdalenas, egoteko Kristoren oñetan negarres; edo Martas, erakusteko anitz afekto gure Jaunai; edo Lazaros, eskatzeko atra gaitzan bekatuen obiatik graziaren bizitzara; edo zenturionas, humillatzeko ezkarela digno errezibitzeko bere Majestadea; edo Kananeas, egiteko geuren buruok bere txakurttoak bekala mai pean eskatzen, ta etxideten eman dezagun bere apur deseagarri gaietaik; edo berze miserable gartas, eutxitzeko gure Jaunai sinestaturik solamente ukitzea bere tresenain kanton bat aski dela gure sendatzeko; edo leprosoas, egoteko erraten bere Majestadeai: Jauna, nai badu garbinazake, nai badu manso in nazake, nai badu humil in nazake, nai badu karidades betenazake, nai badu sal banazake; edo en fin, Samariako gartas, eskatzeko digula zerurako bizitzarako graziaren ur preziosoa. Ezpada gure aldetik faltatzen, esta falta gure Jaunonen aldetik potestadea ta borondatea emateko emen abasto grazia, ta an sekulako anitz gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa