www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 61.
De effectibus confessionis.
ann. 1780

 

Si confiteamur peccata nostra,
fidelis est et justus, ut remissat nobis peccata nostra,
et emundet nos ab omni iniquitate. Joan. 1. c.1.

 

        1. Explikaturik ia konfesioaren benefizioa, nezesidadea ta fazilidadea, orai ezplikazkigun arren efektoak edo fruituak. Guziak pintazeko erretrato batean, estaike pensa pintura obeagorik nola Jesu Kristok kontatu zigun parabola San Lukasen 15 kapituloan. Gizon batek izan zitue bi seme, ta aietaik gasteenak erran zio Aitari: Aita, bida niri tokazen zaidan dote porzionea. Partitu ziote biei bere hazienda, ta andik egun guti, arturik berea, joan ze seme gasteena urruti berze leku batera; ta an destruitu zue ondasun guzia bizitus luxuriosoki. Ta guzia akabatu ondoan gertaturik leku gartan gose bat fuertea, ura ere asi ze progazen nezesidadea. Joan ze, bada, ta ajustatu ze ango bateki zerbitzuan, ta onek bial duzue bere hazienda beltzen goardatzera; ta tristea ain gose ze, ezi deseazen baizue betetzea tripa txerriek jatenzusten farraskes, ta niork etzio ematen. Itzulirik ia berebaitan erran zue: Ai! Zenbat nirabeek dute abasto ogia nere aitaren etxean, ta ni emen il zen goseak! jaikiko naiz ta joain naiz nere aitagana, ta errain diot: Aita, bekatu egin dut zeruain ta orren kontra. Ia ez naiz digno dei nazaten berorren seme. Admiti benaza bere nirabeetaik bat bekala. Intenzio goneki jaiki ta joan ze bere aita gana, ta oraño urruti zoeielaik, ikusi zue bere Aitak, ta lastimaturik bere biotzean, atra zizaio bidera prisaka ta besarkatu zue kariñoso. Erran zio Semeak: Aita, bekatu egin dut zeruain ta orren kontra, ia ez naiz digno dei nazaten berorren seme. Berla aitak manatu zioten mutilei, zekartela lenbiziko bestidura, ta besti zezatela, ta erastun bat eskuko ta zapetak oñetako; ta ontas landara zekartela aretxe bat gizendua, ta il zezatela, zelebrazeko konbite bateki bere semeain ongietorria. Zerengatik nere seme gau, zio, ilze ta biztu da, galdu ze ta aurkitu da. Ta asi zire zelebrazen. Parabola gau erran zue Kristok okasio batean, noiz ta murmurazen baizute fariseoek, zeren admitizen zituen bekatariak bere gana. Ta erran zue adiarasteko zuen deseoa konberti daizen, ta añaditu zue: Gisaontan izain da alegria zeruan, Jangoikoaren aingiruen presenzian konbertitzeas bekatari bat Jangoikoagana.

        2. Bekataria da seme prodigo gau bere inklinazio gaistos apartazen dena bere Aita Jangoikoagandik; malograzen du arren hazienda, au da, Jangoikoak emanikako libertadea, potenziak, sentidoak, indarrak ta graziak; ta erorzen da ainberzeko miserian, ezi parazen da deabruaren zerbitzuan bete naias bere gogoa txerrien farraskes, au da, bizioen fruitu likitses; ta itzulzen delaik berebaitan pensatus nola dagon ta nola zegoken, jaikizen da ta doaie Aita dibinoagana konfesatus bere kulpak humil ta nigarti; alzinazen da errezibitzera bere Aita besoak zabaldurik, besarkazen du, barkazen dio, erastuna ta lenbiziko estola parazen dio, ta en fin, zelebrazen du bere hume galduaren konbertitzea oroat nola il ta biztu barin baliz. Orra ia ikusirik plantan konfesio on baten efektoak; baña ikuskigun berex.

        3. Beñik bein konfesio onak palakazen ta beraxten du Jangoikoa, asarratua zegona. Bekatua in zen instantetik ia erori zina Jangoikoaren aborrezimentuan, kondenatu zinduza ordutik ia infernura, ta milagro bat da ez botatzea. Oroat da gero ikustea zu humilki konfesazen zeure kulpak, nola beraxtea berain biotza, aldatzea sentenzia, ta ustea eskutik zure kontra zeuzkien armak. Testigo ninibetarrak. Bial duzuen Jangoikoak Jonas profeta ziudade andi gartara predikazera nola berrogei egunen buruan destruitu bear zen ziudadea. Predikatu zue, ta guziok humillaturik erregegandik pobreeneraño, asi zire penitenzia egiten konfesatus beren kulpak; ta Jangoikoak, palakaturik, etziote kunplitu meatxua. O konfesioa! O penitenzia! Zu zara miserikordiaren ama, birtuteen maestra, dio San Juan Krisostomok. O nigar ditxosoa konfesioan iten dena! Zurea da podorioa, zurea erreinua, dio San Agustinek. Zuk solamente estuzu beldurrik juezaren presenzias, zuk ixilarastentuzu enemigo akusazaleak. Zuk garaizen duzu garaituestaikena, zuk lotzentiozu omnipotenteari eskuak. (Parr. pl.1. de penitencia). Ala nola juez bati firmaturik daukanari eriotzearen sentenzia baten kontra, onen fabore minzabalezo abogatuak ain ederki, ezi gustoain utses zoraturik juezai erorilekion eskuetaik sentenzia; ala konfesioas ain kuadrazen zaio Jangoikoari, ezi atzenarastentio gure bekatuak, errateko ala: Omnium iniquitatum eius non recordabor; ta lentxago etsai zena gure kontra, ia gero adiskide itzulzen zaigu konfesioain birtutes; au da musika egiten duena armonia bat ain dulzea Jangoikoaren adimentuan, ezi doakio instante ira zuen guzia. Orgatik zio Dabidek: Confitemini Domino in citharâ, konfesazaiste Jangoikoari zitaran, et in psalterio decem cordarum psallite illi, ta kanta zozie amar kuerdetako psalterioan, au da, konfesatus amar mandatuetaik bekatuak.

        4. Konfesioak garbitzen du bekatuetaik arima. Dago figuraturik konfesioa Jerusalengo piszina gartan, zeiñek baizitue borz portale; ta jausten ze aingiru bat Jangoikoaren mezus, ta nastekazen zue ura; ta zein lenik jausten zen ur artara mogitu ondoan, geldizen ze libre edozein eritasun zuenetik. Borz portale edo zirkunstanzia ditu konfesioak ere: Examina, dolorea, propositoa, konfesazea ta satisfakzioa. Konfesioaren ur admirable gau mogizen ere du aingiruak, alakoa da sazerdotea ofizioan, angelus Domini exercituum est; ta edozein datorren garbizen da, barin badator ongi disponiturik. Diferenzia da ezi an bat solamente ta bein urtean sendazen ze; emen guziak ta noiznai. Borratutut lañuak bekala zure bekatuak, dio Isaiasen agos Jangoikoak (C.44). Borratzea ongi eldu da, baña lañuak bekala? Bai, ta da arrazioa, ezi borrazen delaik paperean tintas uts zenbait, gelditzen da zenbait borron; baña iruzkiak kenzentuelaik zeruan lañuak, ala borrazen dire ezi esta gelditzen errestorik ere. Ontara zio Dabidek: Lavabis me et super nivem dealbabor, jautuko nau, Jauna, orrek, ta geldituko naiz elurra baño txuriago. Zer lizaken ikusialbagindezki arimak, nola doaien bat ikatza bezain belz, ta nola itzulzen den elurra baño txuriago konfesiotik Jesu Kristoren odolaren birtutes? mostratu du Jangoikoak zenbait aldis begietara ere. Ain beterik kontrizios ellegatu ze bat konfesazera, dio Zesariok, ezi doloreain utses etzuzke erran bekatuak mias; artu ze probidenzia, zekarzkien eskribiturik papel batean, ta leiturik konfesioan guziak, erranik akusa zenzela guzietas, absolbitu zue, ta itzulzerakoan papela aurkitu ze letrarik gabe txuri guzia, etc.

        5. Konfesioak erresuzitazen du arima. Edozeñek daki bekatu mortalain kasos ilik geldizen dela arima Jangoikoaren begietan faltaturik graziaren bizitza, ta orgatik deizen dela bekatu mortala, zerengatik ilzen baitu iten duenaren arima; ta sentido gontan erran zue aita garrek bere seme prodigoas: Perierat et revixit, ilze ta erresuzitatu da. Il geben erresuzitazeko da konfesioa. Il zute ladronek gizon bat, dio eskrituran, ta okultazeagatik botatu zute arren gorputza Eliseoen obian; ta oroat izan ze ukizea sandu garren errelikiak, nola biztea gizon ila. Eliseoen sepultura bekala da konfesonarioa arimendako: Doaz arara ilak, ta itzulzen dire biziak Jesu Kristoren odolaren birtutez sakramentu gartan enzerraturik dagonas. Irur il leizen da ebanjelioan biztu zituela Jesu Kristok: Bata prinzipe baten alaba, mortajaturik zegolaik koartoan (sic), arturik eskutik jaikiarazi zue erraten ziola: Jaikizaite neskatxa; berzea Naingo alargun garren seme bakarra, zeramatelaik atautean, geldiarazirik ermanzaleak ta arturik besotik ila, itzuli zio bizirik bere Amari. Irugarrena Lazaro, laur egunes orzirik egona ta urrinzen asirik, atrarazi zue oiu bateki bizturik obiatik. Il gebek signifikazentute bekatari diferenteak: Mortajatu garrek signifikazen du bekatuan eroriberria, atautean zeramatenak egon dena ia denboras bekatuan, ta Lazaro urrintzen asiak bekatari kostunbreskoak ta errematatuak, erraten den bekala. Ta guziendako da erremedio konfesioan, an irur itzes biztentu konfesoreak Kristo beraren birtutes. Orgatik erran zue Jangoikoak: Estut nai bekatariain eriotzea, baizik konberti daien ta bizi daien, nolo mortem peccatoris etc.

        6. Konfesioak itzulzentio arimai grazia ta birtuteen adornuak; ebek dire aita garrek semeari pararazi zizkion erastun ta galak. O Jangoikoaren piedade inkonparablea! Bera izanik ofenditua, bera Juez sentenziatu bear duena, ta daukalaik progaturik kulpante bekatari indignoa, bota dezakelaik instantean suletze eternora; solamente ikusteas humildurik bekataria konfesazen bere kulpa, berla admitizen du bere grazian, ematentio birtute ta obra on lengoen fruitu galdu zituenak; ta errateko geiago, aun aumentazen dio fineza. Ortas kexazen ze prodigo garren anaia, beti etxean aitareki egon zena, zeren etzion berari egin alako demostraziorik, nola seme galdugarri etor zeneko etxera. Erran bear dugu Isaiaseki, ezi delarik bat Jangoikoa, dela anitz bekala barkazeko kontuan, multus est ad ignoscendum. (Erroman ze kostunbre, aurkizen baze bekatu desonestoan donzella bestal gaietaik bat, orzitzea bizirik bera, ta berareki bere gala ta joia guziak. Orai, emen arima progaturik ere adultera Jangoikoaren agrabiotan, itzulzen bada konfesioaren medios, itzulzen zaio lengo grazia, ta adornu espiritualak, ta aumentureki). Ofrezitu zue Oktabiano enperadoreak pregon publikoareki emain ziola amar milla eskutu nork ekarzen zion ladron famoso bat deizen zena Kokrota. Ikusten ze au saldurik bere bizia, guzien beldurrak; ta zer egin zue? joaten da bera enperadoreagana, urtikizen da arren oñetan ta erraten dio: Jauna, emen presentazen diot Kokrota ladron gura, ni naiz. Konpadeziturik enperadoreak ez solamente barkatu zio bizia, baizik eman ere zizkio amar milla eskutuak, ta gelditu ze libre ta abrats, ta enperadoreain grazian. Konfesio ona inzue, esta gutiago baliosoa gurea. Galdurik bizia gindeude, bekatu mortalea inikako instantetik, galdurik obra on, baru, limosna, meza, orazio ta ondasun espirituale lengo guzien merejimentuak; sentenziaturik, alaber, sekulako infernura, niora ezin eskapa. Zer in bear da? Presentatu geurok Jangoikoaren oñetan ta konfesatu geuren kulpa, ta orreki guzia itzulzen digu Jangoikoak, ta zeruko gloriara deretxoa.

        7. Konfesioak erxten digu infernua ta idikizen digu zerua. Ia zindeude infernuain agoan, ia prebeniturik zindeuka lekua an, ia esperan zeude tirrikaturik ango ministroak; zer izan da? Konfesatuzareneko guzia aldatu da; zaude ia zeruain antesalan, deretxoreki izateko admititua; ia infernukoek ez, baizik zeruko ministroek dute kargua zure ermateko beren eskuetan, in manibus portabunt te. Kruzifikatuzuste bi ladron Kristoreki bateo bi aldetaik, ta batak konfesatu zue ala: Guk zierto da padezizen dugula mereji duguna; baña Jaunonek zer egin du? oroi bedi, Jauna, nitas, doaielaik bere erreiñura. Erran zio Jesu Kristok: Sines sines diot ezi egun izain zara nereki paraisoan. O ladron ditxosoa, zein diestroki arrobazen duen zerua! Orduartaño ladronkerian, orduan guruzean, ta berla paraisoan? Vide quanta res est confessio. Ikusazu, dio San Agustinek, zein gauza andia den konfesioa! konfesatu zeneko ladrona, idiki zue paraisoa. Jesu Kristoren ta arren eskuan zeude gilzak, arrek manejatu zue berea ongi konfesatus, Kristok berea absolbitus, ta ala idiki zizaio paraisoa. Gilza gebek eman zizaizkio San Pedrori: Tibi dabo claves; ta komunikazen zaizkio sazerdoteari; bakotxak, alaber du bere borondatearen gilza; konfesa bedi ongi, biz absolbitua, ta idikirik dauka zerua.

        8. Konfesioak, en fin, konfundizen du demonioa, ta sosegazen du gure konzienzia. Akusazen dena konfesioan, estu zer akusatu demonioak juizio egunean. Fiskale gaisto gonek daramazki apuntatus gure gaistakeriak gure galzeko; baña konfesa gaizen, ezi naiestuela bortxa borrazen dire, ta aurkizen da konfunditurik ta utsik eskuak, uste zuelaik gananzia andia; ta orgatik Erromako emasteki konfesatu zen garri erran zio gaistofikatuak: Madarikatua erakutsidinena ni garaizeko artifiziogoi. Bada zer diot konzienziain sosegu lograzen denas zenbait aldis? Etze atzendu Konzilio Tridentinoa, ziolaik ezi grazias landara zenbait aldis gertazen dela debozioreki konfesazen direnetan konzienziaren bake ta serenidadea espirituaren konsolu andi bateki. (C.3. de paenit.). Testigo ere da experienzia. Dago bekatuan dagonain arima itsaso nastekatu baten ariora turbulento, inkieto; konfesa bedi, ta ia da, oroat nola agerzen delaik zeruan iruzkia, desegin ondoan tenpestadea. Alde guzietaik dago beterik fruitus konfesioa. Turbazios beterik bizi ze Adelaide etxakines zer egin garaizeko demonioa; akonsejatu ziote in zezan konfesio jenerale bat. Bazoeie disponiturik ortako, ta atrarik bidera gaistoak erran zio: Nora zoaz Adelaide? Noaie ire ta nere konfundizera, errespondatu zio. Ala izan ze, konfesaturik ongi, logratuzue barkamentua, grazia, bizitza espirituala, birtuteak, erxtea infernua, idikizea zerua, konfundizea demonioa, bere konzienziaren sosegua ta Jangoikoaren piedadea. Balia gaizen erremedio dibino gontas bear bekala, ezi San Juanek dion gisa, konfesazen baitugu gure bekatuak, fiela da ta justoa Jangoikoa barkazeko, etc.

 

aurrekoa hurrengoa