www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sermoiak
Joakin Lizarraga
1771-1800, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Unibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Serm. 17.
De Nomine et circunstantias Christiani.
ann. 1778

 

        1. Kristioa zara? Galdetze goneki asten da gure katezismoa. Berzebazuk asten dire galdegiten bakotxaren izenas gisaontan: Nola deizen zara? Erakusteko zer fines parazen zaion bakotxari bere izena bataioan. Ikasagun guk ere. Da zierto, estela preziso bataioaren substanziaindako izenain parazea, zerengatik izenik ezpalekio ere paratu, ain bataiaturik ta kristio eginik geldi leike persona; baña ala ere da Elizaren kostunbre konstante ta perpetuoa, lege zarrean ere usazen zena; eta ainberze kuidazen du Jangoikoak izenaren para ze gontas, ezi berak zenbaitei paratu ta errebelatu diote izena. Testamentu zarrean da anitz testimonio gauza gonen, berrian ere bai: Orra San Juan Bautistaren izena, Jesusena, expresoki erabaki zitue aingiruak Jangoikoaren mezus. Kristok berak San Pedrori ta Zebedeoaren semeeri paratu zizkiote izenak egin zituelaik bere diszipulo. En fin, Nizeako konzilio jenerale lenbizikoak ordenatu ta manatu zue parazeko kristio guziei bere izena bataiazerakoan. Da señale, badela zenbait motibo ortako ta estela solamente izena elkar ezaunzeko ta distingizeko munduan. Irur motibo, ontas landara, dire dakizkitenak (Parra pl.2).

        2. Lenbizikoa, ala nola mutil batek asentazen duelaik plaza soldadotako errejimentu batean, eskribizen baita arren izena ta señaleak libruan testimoniotako, dela ia bandera gartako soldado, ala jaioginanok eskribiturik demonioaren listan ta arren markareki bekatu orijinalaren kasos, bataioan pasazen gara arren bando infernaletik Jesukristoren konpañia berex eskojitura, ta alistazen gara beraren diszipulo ta soldadotako. Orgatik ezarzen ta asentazen digute izena. Bigarren motiboa da, ezi nola bekatu orijinalaren kasos jaiozen baikara iraren hume ta Jangoikoaren enemigo, orgatik ezkindue izenik Jangoikoaren alzineko, zerengatik solo justoek dute izena Jangoikoaren presenzian. Ala erreparatuzue San Gregorio andiak ebanjelioko abrats abariento garren gañean, ezpaitigu aipazen arren izena, erratendigulaik berze alde klaroki arren atarietan eroririk zegon pobre gura deizen zela Lazaro. Ze justo, naiz pobre, orgatik Jangoikoaren libruan badu izena. Orgatik Sardisko obispo deskuidatuari iten dio kargu Jangoikoak: Habes pauca nomina in Sardis. Arzai ajolakabea, zure ardi guzietan guti tuzu izen dutenak, zerengatik gutik goardatu dute bataioko grazia, ta goardazen estutenen izenak borratuak daude biziaren librutik. Bataioan, bada, errezibitu gindue grazia ta eskribitu ze gure izena Jangoikoaren libruan; au signifikazeko paratu zigute izena; kuidado, ezagula borra bekatuareki. Irugarren motiboa da, ezi ala nola batek otorgazen duelaik eskritura bat edo obligazio bat pagazeko berze bati kantidaderen bat, zeñendako obligazen baititu bere persona ta haziendak, seguridadetako parazen baitu eskriturain ondarrean bere izena edo firma. Ario gontara bataioa da eskritura edo obligazio bat, zeñen medios baikaude obligaturik Jesu Kristoren zerbitzu sandura; ortako paratu zizaigu izena, firma bat bekala asegurazeko, konfesazeko ta patente egiteko guziei artu dugun obligazioa. Oroi gaizen ontas aipazendiguten aldioro gure izena.

        3. Ori entendaturik, erran bezagu, Jauna, zerengatik parazentiguten sanduen izenak. Berze irur motiboengatik. Lenbizikoa, egiteagatik sandu garri zeñen izena arzen baita, zerbait obsekio ontan, señalazen delaik ala personaren patrono, anparo ta tutore bekala sandu gura; desuerte ezi esta paratu bear izen bat zerengatik ura izan zuen aitak edo atxunak edo berze norbaitek, baizik autazeagatik patrono bat zeruko sanduetaik aurraindako. Bigarren motiboa da, izateko debozio espeziala ta enkomendazeko maizago sandu garri zeñen izenas honrazen baikara. Obligazio iduri du ta da gauza ederra egunoro zerbait orazio edo obsekio egitea geuren izenen sandueri. Irugarrena ta prinzipalena da, izan daien sandu edo sanda gura gure hispilu bat bekala, zeintan beira gaizen ta konpon dezagun arima sandu garren ariora, imitazen dugulaik al guzian, ta ezpadugu imitazen alke gaizan dugun izenak. Oroi zaite, eskribizen zio Susana deizen zen bati San Anbrosiok letra baño nigar iagoreki, oroi zaite deizen zarela Susana. Zer maldadea da mantxazea zure bizimoduas alako matrona baten izena? edeki zaite izengoi gezurres ematendizutenoi edo izan zaite deizen zarena, zerengatik gauza itsusia da deizea Susana kasta estena. Ala predikazen zio San Anbrosiok. Ario gontara zenbatek tugu izenak edeki bearrak, ezpaikara deizen garena? Anitz, zio San Juan Krisostomok, deizen dire Juan ta estire Juan. Ni ere, zio sanduak humilki, deizen naiz Juan ta ez naiz Juan. Eta zer errain dugu zuk eta nik, indignoki tugunek izenak korrespondizen estugunak? Izen onak ta izan gaistoak da perbersidade abominablea. Sardisko obispoa Zozimo deizen omen ze, nai baitu erran, bizi dena; egiten dio kargu Jangoikoak bere izenas: Zure kontra nago, erraten dio; zer du, bada, Jauna? Zer delito arkizen du enebaitan? Ikusitut ongi, dio, zure obrak, eta duzulaik bizi denaren izena, ila zara. Nomen habes quod vivas, et mortuus es. Beira zagun bakotxak geuren izena ta berla beira zagun geuren bizimodua, ia konformazen diren; ta ezpadire, alketurik emenda gaizen. Ainberze Joakin, Josef, Franzisko, Migel, Maria ta alako nonbreak sobreeskritoan daramazkitenak ta ain guti San Joakin, San Josef, San Franzisko, Maria Santisimari ta berze sandueri idurituak? Zer da au? Au da izatea basobazuk triakaren letreroareki gañean ta beterik pozios barnean, fruita ederrak itxuras ta errealki ustelak. (Parra Plat.2.).

        4. Kaballero bat, kontazen du San Pedro Damianok, deizen ze Bonifazio, nai baitu erran ongigillea, ta etze ain ongi bizi nola baizue izena. Aldi bates atra ze kanpora dibertizera ta dibertizerakoan erreparatuzue hermita bat; sartu ze artan ta ikusi zue zela San Bonifazio martiraina ta bere izenaren sanduarena. An zegolaik etorri zizaio pensamentura: Bonifazio sandu gau, ni ere bai, nola imitazen dut? Bonifazio da ongi eginzalea, nolako obrak dire nereak? Ainberze konfunditu ze pensamentu goneki, ezi an berean artu zue erresoluzio firme bat: Edo estut deitu bear Bonifazio, edo Bonifazio izan bear dut. Erresoluzio goneki atra ze, errenunziatu zue gauza guzietaik, despeitu zue enperadorearen kortea ta mundua, ta eginik errelijioso bizitu ze ain ongi, ezi ellegatu ze obispo ta sandu izatera. Au da San Bonifazio obispo ta martir aldaretan zelebrazen duguna. Orra zer kausatu zuen bere izenain konsiderazeak.

        5. Izenetik pasa gaizen izanera. Kristioa zara? galdeiten du katezismoak, ta errespondazen dugu: Bai Jauna, Jangoikoaren grazias. Estigu galdegiten ia kristioak deizen garen, baizik ia garen kristioak, zerengatik kristioaren izena izanik ain honrosoa, esta protxatuko ezpagara kostunbreetan kristio berdaderoak. Kristioaren izen gau lenik asi ze usazen Antiokiako ziudadean, non paratu baizue bere katedra San Pedrok. Lenago deizen zire fielak, nazarenoak, anaiak ta sanduak, ta komunkiro diszipuloak; baña zerengatik hereje lenbiziko gaietaik ere zenbait asi baizire nonbrazen diszipuloak, orgatik apostoluek ordenatu zute Kristoren diszipuloak dei zeizen kristioak. Baña zerengatik geroagoko zenbait hereje gloriazen baizire kristioen izenas, distingizeagatik herejeetaik kristio berdaderoak, ebek deizen dire kristio katolikoak, baita oroat nola unibersalak, zeren sinestazen baituste fedearen ta Elizaren misterio ta doktrina guziak; ez herejeek bekala, bazuk bai, berzebazuk ez, bere opinioneain konforme. Okasio goneki eskribizen duelarik Pazianok herejeen kontra, erraten du: Kristioa da nere nonbrea, katolikoa nere sobrenonbrea; erakusteko sinestazen tuela Elizako doktrina guziak faltarik gabe, aiek ez bekala. (Lipsin t.1. de nomine cristiano) Bidanabar esta gaisto jakin dezazien, ezi honratako Españako errege deizen dela errege katolikoa. Onen prinzipioa izan omen ze Toledoko konzilio batean, 638 urtean, non ordenatu baizute konzilioko Aita Sandu gaiek etzeiela niori permiti igatea trono errelaera, non ta etzuen lenik iten juramentu, ez konsentizeko bere erreinuan personarik fede katolikoa guzis sinestazen etzuenik. Erdetxi zue titulo gau Alfonso erregek konzilio artan asistitu zuenak, ta heredatu dute andik onat segitu diren Españako erregek. Franziako errege deizen da kristianisimo, ta omen du titulo gau Aita Sandu Gregorio III emana Karlos Martelori 740 urtean, zeren Franziako errege garrek faboratu baizue anitz Aita Sandu gura Longobardoen kontra, zeñek anitz aflijizen baizute Eliza denbora gartan; andik onat heredatus joan dire Franziako erregeak apellido gau. Alaber, elizako orazio Orzilare Sanduan iten direnetan deizen da enperadorea kristianisimo. Portugaleko errege apellidazen da fidelisimo, ta du titulo gau Benedikto XIV emana orai zenbait urte. Zertako au guziau? Erakusteko ezi anitz estimatu bear dugula kristioaren izen gau, zeintas iten baitute sendagalla gloriosoa alako errege andiek nork bere gisa.

        6. Idukagun, bada, beti presente biotzean ta patente mian kristioaren izen gau; konfesa zagun zeruain ta lurrain alzinean: Kristioa naiz Jangoikoaren grazias. Au da gure izate prinzipala. Ontas erraten zue Diakono sandu garrek, galdein ziolarik tiranoak: Nor zara? errespondatu baizio: Kristioa. Nola deizen zara? Kristioa. Zer ofizio duzu? Kristioa. Ta ala etziokete berze itzik atrarazi tormentu ta eriozeain ertean. Au ze errealki kristio berdaderoa. Izan gaizen gu ere, estaiela gerta izatea izenas kristio ta izanas antikristo edo Kristoren kontrario. Oroi gaizen lenbiziko izendugunas bakotxak, imitazeko izenaren sandua, ta guziok kristioen izen jeneralas imitazeko Kristo; ezperen ez sanduek ta ez Kristok ezkaitute kontatuko bereak. Aizagun Jesu Kristo: Anitzek, dio, errain didate juizio egunean: Jauna, Jauna, ezkindue akaso egin orren izenean prodijio gau ta berzea ta berzea? Ta nik erran diotet: Zierto diot, etzaistet ezaunzen; zoaste enegandik maldadearen obrazaleak. Asi, bada, kristio egiaskoak izaten ta erresoluzio goneki inzkigun fede, esperanza ta karidadearen etc.

 

aurrekoa hurrengoa